4. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio o
ztopo formalak kentzea
I. Aurrekariak
Azken bi urteotan batez ere gay eta lesbianen elkarteek egindako zenbait kexa eta salaketa jaso ditugu. Haien bidez jakinarazi dizkigute sexu bereko bikoteek, batez ere seme-alabak dauzkatenek aurre egin behar izaten dieten zailtasun edo o
ztopo formalak, euskal administrazioak ez direlako formalki behar beste edo o
ndo egokitu familia eredu berria, hots, sexu bereko gurasoek eta euren seme-alabek o
satutakoa, eratzea eta juridikoki o
nartzea ahalbidetu duten zuzenbide aldaketetara. Holako familiak izendatzeko familia homoparental hitza sortu da.
Berez, familia horiek o
satzen dituztenek eskubideak erabili ahal izatea eragozten ez duten o
ztopo materialak ez badira ere, o
ztopo formal hutsak baitira –gizarte eta zuzenbide errealitate berrira egokitu ez diren ereduetan o
inarritutako inprimakiak betetzeari dagozkionak, esaterako–, beharrezkoa da administrazio inertziak bukaraztea eta bikotea edo familia homoparentala o
satu duten homosexualei arrazoirik gabeko zailtasunak sortzen dizkioten egoera guztiak berrikustea.
Bi emakumek o
satutako bikote ezkonduek beste arazo bat ere izaten dutela antzeman dugu, eta gomendio horretan aipatu genuen: lagundutako ugalketa egiten denean, ama biologikoaren emaztearen alde seme-alabatasuna legez erabakitzea, Erregistro Zibilean semearen edo alabaren izena emateko unean.
II.1. Bikote homosexualen eratzea eta seme-alabatasuna juridikoki o
nartzeko lege esparru berria
Bi legek sakonki aldatu dute bikote homosexualen araubide juridikoa, eta sexu bereko bikoteen seme-alabatasunari babes juridikoa eman diote. Alde batetik, ezkontzako eskubideari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen uztailaren 1eko 13/2005 Legea, zein 2005eko uztailaren 3an jarri baitzen indarrean. Lege horrek ezkontza sexu bereko edo desberdineko pertsonak burutzea baimentzen du, eskubide eta betebehar o
so eta berberak emanez zein ere den haren o
saketa.
Legeak Kode Zibileko ezkontzari buruzko edo hura aipatzen duten artikuluen terminologia aldaketa ere egin du, baita hura o
satzen dutenen sexuari buruzko berariazko aipamenak egiten dituzten Kode horretako arau batzuk ere. Zehazki, senar eta emaztearen o
rdez ezkontideak edo ezkonlagunak aipatzen dira, eta haren esanahi juridikoa beste batekin ezkondutako pertsona izango da, biak sexu bereko edo desberdinekoak izan.
Ezkontza zibilaren estatu erreforma hori indarrean sartu baino bi urte lehenago, Euskadin funtsezko aldaketa gertatu zen bikote homosexualak juridikoki o
nartzeko, Eusko Legebiltzarrak izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea eman baitzuen. Lege horrek, hala erregistratutako bikote homosexualei estatutu juridikoa aitortu ez ezik, 8. artikuluan sexu bereko bi pertsonak o
satutako bikoteek batera adoptatzea baimendu zuen, sexu banako bi pertsonak o
satutako bikoteen eta ezkontzaren bidez elkartutako bikoteen eskubide eta betebehar berberak emanez. Era berean, bikotekide baten seme-alaba adoptatu edo biologikoa beste bikotekideak ere adopta zezakeela o
nartu zuen. Horrela, gure Autonomia Erkidegoan bikote homosexualen seme-alabatasunaren o
narpen juridikoa estreinatu zen.
II.2. Inertzia administratibo formalen iraupena eta administrazioaren funtzionamendua zenbait arlotan egokitu beharra
Arestian esan dugunez, jasotako kexa eta salaketen bidez egiaztatu dugu arlo askotan bikote homosexualek eta familia homoparentalek formalki o
nartuak izan beharra beren-beregi betearazi behar dutela, eta horrek inola ere zuritzerik ez dagoen tentsio, zalantza eta, kasu batzuetan, erabateko babesgabetasuneko egoerak sor ditzakeela. Horren o
ndorioak baztertzaileak ere izan daitezke.
Batez ere, administrazioko inprimakiak eta bestelako agiriak errealitate horri egokitu ezean datza, aitak eta amak o
satutako familiak baino ez baitituzte jasotzen.
Hori dela-eta, seme-alabak dauzkaten familien buru diren sexu bereko pertsonek inprimakiak edo eskabideak aita edo ama agertuz bete behar dituzte euren nortasuna familia egitura horrekin bat etorri ez arren. Horrek seme-alabei ere eragiten die, inprimakietan euren seme-alabatasuna daukaten pertsonak errealitatearekin bat ez datorren gezurrezko moduan aipatu behar dituztenean. Bestalde, kasu batzuetan egokitzapenik eza bikoteei eurei dagokie, ezkontidea, gizon edo emakumea, aipatu behar denean, adibidez, pertsona nagusientzako egoitzak bezalako zerbitzu edo prestazio batzuk lortzeko.
Jaso ditugun salaketak batez ere euskal klinika eta o
spitaletan seme-alabak jaiotzerakoan bete beharreko inprimakiei; hezkuntzarako edo beste gauza batzuetarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakiei; laguntza eskabideei, esaterako, eskola garraiorako hobariei; eskola, ikastetxe edo hezkuntza zentroetarako, jantokietarako, haurtzaindegietarako, jolas-zentroetarako, kiroldegietarako, udalekuetarako, hizkuntza eskoletarako... izan emateei dagozkie. Esan bezala, kasu batzuetan bikoteek prestazio edo zentro batzuk eskuratu ahal izateko bikotekide biak sexu berekoak izateko aukera jasotzen ez duten inprimakiak bete behar dira.
Gure aburuz, aipatu ditugun bi lege horiek o
nartu zirenetik, hurrenez hurren, 5 eta 7 urte baino gehiago igaro diren honetan, ezinbestekoa da zuribiderik ez daukaten inertzia horiek behin betiko bukaraztea.
II.3. Ama lesbianen seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeko arazoa
Beste kontu bat da bi emakumek o
satutako bikoteko ama ez biologikoaren seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeari dagokiona.
Izan ere, ezkondutako emakumezkoen bikoteek arazoak dauzkate haietako batek lagundutako ernalkuntzaren bidez seme-alaba sortu eta besteak, seme-alaba Erregistro Zibilean erregistratuz, bere seme-alaba biologikoa ez izan arren, haren amatasuna finkatu nahi duenean. Halako kasuetan, lagundutako ernalkuntzako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen 7. artikuluak zailtasuna dakar interpretatzeko o
rduan, idazketa iluna baita. Horren o
ndorioz, erregistroan ez dira modu bateratuan jokatzen ari, eta, zenbait kasutan, jokaera horiek bereizkeriazkoak izan daitezke bi emakumek o
saturiko bikote ezkondu horientzat, senar-emazte heterosexualekin alderatuta. Izan ere, seme-alabatasuna legez erabakitzeko o
rduan, ama biologikoaren emazteari gehitutako baldintzak ezartzen zaizkio, ez o
rdea ama biologikoaren senarrari.
Ezkontzeko eskubideari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen 13/2005 Legeak egindako ezkontza zibilaren erreformaren bidez, eskubidea sexu bereko pertsonei zabalduz, eskubideei dagokienez ezkontza heterosexualak eta homosexualak parekatu egin dira eta, beraz, sexu bereko bikoteek ezin dute bereizkeriarik pairatu.
Hemen agertutako sakoneko arazoa, zalantzarik gabe, estatu eskuduntza dela (legedia zibilari buruzko Konstituzioaren 149.1.8 artikulua) eta, o
ndorioz, gure jarduera esparrua gainditzen duela uste badugu ere, gure iritziz komenigarria da o
rain Euskadin lagundutako ernalkuntzak burutzen dituzten o
sasun zentro, o
spitale edo klinika guztiei helaraztea komeni dela teknika horien pean jartzen diren emakumeen ezkontideei jakinaraztea erditzea baino lehenago Erregistro Zibilera jo behar dutela, teknika horien bidez ezkontideetako batengandik jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna ezkontide bien alde erregistratu nahi badute.
Era berean, egokia iruditu zaigu Espainiako Herriaren Defendatzaileari antzemandako arazoaren berri ematea, erakunde horrek erregistroen jardunbideen argitzea eta konstituzioko berdintasun o
inarriarekin guztiz bat datorren lege interpretazioa lortzeko jarduketei ekiteko aukera azter dezan.
II.4. Ondorioak
Beraz, bi dira gomendio honetan agerian utzi nahi izan ditugun arazoak:
- prestazio eta zerbitzu askoren funtzionamenduan dirauten o
ztopo formala; o
ztopook honela agertzen dira: prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko behar diren inprimaki eta agirietan ez zaio formalki jaramonik egiten bikote eta ezkontza homosexualek eta familia homoparentalek juridikoki o
nartuta daukaten errealitateari.
- emakumeen ezkontzek daukaten egoera anbiguoa, ezkontza horien baitan lagundutako ernalkuntzako tekniken bidez jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna emakume bien alde ezartzeari dagokionez.
Lehenengo kontuari dagokionez, gure ustez euskal herri administrazio guztiek berraztertu behar dute maila guztietako funtzionamendua eta inertzia formal horiek araztu, zuribiderik ez edukitzeaz gain, eskubideak urra ditzaketelako. Bestalde, giltzarria da, administrazioen jarduketei eurei dagokienez jokatu ez ezik, administrazioak zenbait zerbitzu publiko kudeatzen dituzten edo jarduteko administrazioaren baimena behar duten erakundeetara ere jotzea, euren jardunbideak ere azaldutako bikote homosexualen eta familia homoparentalen errealitatera egokitzeko eskatzeko.
Bigarren kontuari dagokionez, sakoneko arazoa estatu erakundeek konpondu behar badute ere, gure ustez, lege egoera eta erregistro zibilen jardunbidea argitzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorrak familia horien egoera hobetzen lagun dezake, lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen diren klinika eta zentroei jakinaraziz behar bezala argitu behar dutela zer lege egoera berezian dauden emakume ezkontideak biek espero duten seme-alabarekiko ama biologikoaren bikotekidearen amatasuna ezartzeko garaian.
Horregatik guztiagatik, Arartekoak honako gomendio hauek egiten ditu:
III. Gomendioak
Euskal herri-administrazio guztiei:
• Mota guztietako prestazioak edo zerbitzuak lortzeko, izatezko bikote eta ezkontza homosexualei eta seme-alabak dauzkaten familia homoparentalei eragiten dien eskabide, inprimaki edo agiri o
ro araz eta formalki egokitu dezatela, bikote, ezkontza edo familia horien errealitate pertsonala berdintasunean erabat jasotzen duen bidea sartuz.
• Jardunbide hori bere eskumeneko zerbitzuak edo prestazioak kudeatzen dituen edo jarduteko baimena eman dion zentro edo erakunde o
rori eska diezaiola, arestian aipatu pertsonei eragin diezaiokeen heinean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari:
• Lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen dituzten klinika, o
spitale eta o
sasun zentro guztietara jo dezala, eta jakinarazi diezaiela komeni dela ezkontzan elkartutako lesbiana bikote guztiei jakinaraztea, elkarrekin seme-alaba izateko mota horretako prozesua burutzen ari badira, jaiotzeko unean adopzio prozesura jo barik amatasuna ezartzeko, erditu aurretik ama biologikoaren emakume ezkontideak dagokion Erregistro Zibilean agertu behar duela Erregistro Zibileko epaile arduradunaren aurrean jaioko denaren seme-alabatasuna o
nartzeko asmoa formalki adierazteko.