4. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei administrazio oztopo formalak kentzea
I. Aurrekariak
Azken bi urteotan ba
tez ere gay eta lesbianen elkarteek egindako zenbait kexa eta salaketa jaso ditugu. Haien bidez jakinarazi dizkigute sexu bereko bikoteek, ba
tez ere seme-alabak dauzkatenek aurre egin behar izaten dieten zailtasun edo oztopo formalak, euskal administrazioak ez direlako formalki behar beste edo ondo egokitu familia eredu berria, hots, sexu bereko gurasoek eta euren seme-alabek osatutakoa, eratzea eta juridikoki onartzea ahalbidetu duten zuzenbide aldaketetara. Holako familiak izendatzeko familia homoparental hitza sortu da.
Berez, familia horiek osatzen dituztenek eskubideak erabili ahal izatea eragozten ez duten oztopo materialak ez ba
dira ere, oztopo formal hutsak ba
itira –gizarte eta zuzenbide errealitate berrira egokitu ez diren ereduetan oinarritutako inprimakiak betetzeari dagozkionak, esaterako–, beharrezkoa da administrazio inertziak bukaraztea eta bikotea edo familia homoparentala osatu duten homosexualei arrazoirik gabeko zailtasunak sortzen dizkioten egoera guztiak berrikustea.
Bi emakumek osatutako bikote ezkonduek beste arazo ba
t ere izaten dutela antzeman dugu, eta gomendio horretan aipatu genuen: lagundutako ugalketa egiten denean, ama biologikoaren emaztearen alde seme-alabatasuna legez erabakitzea, Erregistro Zibilean semearen edo alabaren izena emateko unean.
II. Oinarriak
II.1. Bikote homosexualen eratzea eta seme-alabatasuna juridikoki onartzeko lege esparru berria
Bi legek sakonki aldatu dute bikote homosexualen araubide juridikoa, eta sexu bereko bikoteen seme-alabatasunari ba
bes juridikoa eman diote. Alde ba
tetik, ezkontzako eskubideari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen uztailaren 1eko 13/2005 Legea, zein 2005eko uztailaren 3an jarri ba
itzen indarrean. Lege horrek ezkontza sexu bereko edo desberdineko pertsonak burutzea ba
imentzen du, eskubide eta betebehar oso eta berberak emanez zein ere den haren osaketa.
Legeak Kode Zibileko ezkontzari buruzko edo hura aipatzen duten artikuluen terminologia aldaketa ere egin du, ba
ita hura osatzen dutenen sexuari buruzko berariazko aipamenak egiten dituzten Kode horretako arau ba
tzuk ere. Zehazki, senar eta emaztearen ordez ezkontideak edo ezkonlagunak aipatzen dira, eta haren esanahi juridikoa beste ba
tekin ezkondutako pertsona izango da, biak sexu bereko edo desberdinekoak izan.
Ezkontza zibilaren estatu erreforma hori indarrean sartu ba
ino bi urte lehenago, Euskadin funtsezko aldaketa gertatu zen bikote homosexualak juridikoki onartzeko, Eusko Legebiltzarrak izatezko bikoteak arautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea eman ba
itzuen. Lege horrek, hala erregistratutako bikote homosexualei estatutu juridikoa aitortu ez ezik, 8. artikuluan sexu bereko bi pertsonak osatutako bikoteek ba
tera adoptatzea ba
imendu zuen, sexu ba
nako bi pertsonak osatutako bikoteen eta ezkontzaren bidez elkartutako bikoteen eskubide eta betebehar berberak emanez. Era berean, bikotekide ba
ten seme-alaba adoptatu edo biologikoa beste bikotekideak ere adopta zezakeela onartu zuen. Horrela, gure Autonomia Erkidegoan bikote homosexualen seme-alabatasunaren onarpen juridikoa estreinatu zen.
II.2. Inertzia administratibo formalen iraupena eta administrazioaren funtzionamendua zenbait arlotan egokitu beharra
Arestian esan dugunez, jasotako kexa eta salaketen bidez egiaztatu dugu arlo askotan bikote homosexualek eta familia homoparentalek formalki onartuak izan beharra beren-beregi betearazi behar dutela, eta horrek inola ere zuritzerik ez dagoen tentsio, zalantza eta, kasu ba
tzuetan, erabateko ba
besgabetasuneko egoerak sor ditzakeela. Horren ondorioak ba
ztertzaileak ere izan daitezke.
Batez ere, administrazioko inprimakiak eta bestelako agiriak errealitate horri egokitu ezean datza, aitak eta amak osatutako familiak ba
ino ez ba
itituzte jasotzen.
Hori dela-eta, seme-alabak dauzkaten familien buru diren sexu bereko pertsonek inprimakiak edo eskabideak aita edo ama agertuz bete behar dituzte euren nortasuna familia egitura horrekin ba
t etorri ez arren. Horrek seme-alabei ere eragiten die, inprimakietan euren seme-alabatasuna daukaten pertsonak errealitatearekin ba
t ez datorren gezurrezko moduan aipatu behar dituztenean. Bestalde, kasu ba
tzuetan egokitzapenik eza bikoteei eurei dagokie, ezkontidea, gizon edo emakumea, aipatu behar denean, adibidez, pertsona nagusientzako egoitzak bezalako zerbitzu edo prestazio ba
tzuk lortzeko.
Jaso ditugun salaketak ba
tez ere euskal klinika eta ospitaletan seme-alabak jaiotzerakoan bete beharreko inprimakiei; hezkuntzarako edo beste gauza ba
tzuetarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakiei; laguntza eskabideei, esaterako, eskola garraiorako hobariei; eskola, ikastetxe edo hezkuntza zentroetarako, jantokietarako, haurtzaindegietarako, jolas-zentroetarako, kiroldegietarako, udalekuetarako, hizkuntza eskoletarako... izan emateei dagozkie. Esan bezala, kasu ba
tzuetan bikoteek prestazio edo zentro ba
tzuk eskuratu ahal izateko bikotekide biak sexu berekoak izateko aukera jasotzen ez duten inprimakiak bete behar dira.
Gure aburuz, aipatu ditugun bi lege horiek onartu zirenetik, hurrenez hurren, 5 eta 7 urte ba
ino gehiago igaro diren honetan, ezinbestekoa da zuribiderik ez daukaten inertzia horiek behin betiko bukaraztea.
II.3. Ama lesbianen seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeko arazoa
Beste kontu ba
t da bi emakumek osatutako bikoteko ama ez biologikoaren seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeari dagokiona.
Izan ere, ezkondutako emakumezkoen bikoteek arazoak dauzkate haietako ba
tek lagundutako ernalkuntzaren bidez seme-alaba sortu eta besteak, seme-alaba Erregistro Zibilean erregistratuz, bere seme-alaba biologikoa ez izan arren, haren amatasuna finkatu nahi duenean. Halako kasuetan, lagundutako ernalkuntzako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen 7. artikuluak zailtasuna dakar interpretatzeko orduan, idazketa iluna ba
ita. Horren ondorioz, erregistroan ez dira modu ba
teratuan jokatzen ari, eta, zenbait kasutan, jokaera horiek bereizkeriazkoak izan daitezke bi emakumek osaturiko bikote ezkondu horientzat, senar-emazte heterosexualekin alderatuta. Izan ere, seme-alabatasuna legez erabakitzeko orduan, ama biologikoaren emazteari gehitutako ba
ldintzak ezartzen zaizkio, ez ordea ama biologikoaren senarrari.
Ezkontzeko eskubideari dagokionez Kode Zibila aldatzen duen 13/2005 Legeak egindako ezkontza zibilaren erreformaren bidez, eskubidea sexu bereko pertsonei zabalduz, eskubideei dagokienez ezkontza heterosexualak eta homosexualak parekatu egin dira eta, beraz, sexu bereko bikoteek ezin dute bereizkeriarik pairatu.
Hemen agertutako sakoneko arazoa, zalantzarik gabe, estatu eskuduntza dela (legedia zibilari buruzko Konstituzioaren 149.1.8 artikulua) eta, ondorioz, gure jarduera esparrua gainditzen duela uste ba
dugu ere, gure iritziz komenigarria da orain Euskadin lagundutako ernalkuntzak burutzen dituzten osasun zentro, ospitale edo klinika guztiei helaraztea komeni dela teknika horien pean jartzen diren emakumeen ezkontideei jakinaraztea erditzea ba
ino lehenago Erregistro Zibilera jo behar dutela, teknika horien bidez ezkontideetako ba
tengandik jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna ezkontide bien alde erregistratu nahi ba
dute.
Era berean, egokia iruditu zaigu Espainiako Herriaren Defendatzaileari antzemandako arazoaren berri ematea, erakunde horrek erregistroen jardunbideen argitzea eta konstituzioko berdintasun oinarriarekin guztiz ba
t datorren lege interpretazioa lortzeko jarduketei ekiteko aukera azter dezan.
II.4. Ondorioak
Beraz, bi dira gomendio honetan agerian utzi nahi izan ditugun arazoak:
- prestazio eta zerbitzu askoren funtzionamenduan dirauten oztopo formala; oztopook honela agertzen dira: prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko behar diren inprimaki eta agirietan ez zaio formalki jaramonik egiten bikote eta ezkontza homosexualek eta familia homoparentalek juridikoki onartuta daukaten errealitateari.
- emakumeen ezkontzek daukaten egoera anbiguoa, ezkontza horien ba
itan lagundutako ernalkuntzako tekniken bidez jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna emakume bien alde ezartzeari dagokionez.
Lehenengo kontuari dagokionez, gure ustez euskal herri administrazio guztiek berraztertu behar dute maila guztietako funtzionamendua eta inertzia formal horiek araztu, zuribiderik ez edukitzeaz gain, eskubideak urra ditzaketelako. Bestalde, giltzarria da, administrazioen jarduketei eurei dagokienez jokatu ez ezik, administrazioak zenbait zerbitzu publiko kudeatzen dituzten edo jarduteko administrazioaren ba
imena behar duten erakundeetara ere jotzea, euren jardunbideak ere azaldutako bikote homosexualen eta familia homoparentalen errealitatera egokitzeko eskatzeko.
Bigarren kontuari dagokionez, sakoneko arazoa estatu erakundeek konpondu behar ba
dute ere, gure ustez, lege egoera eta erregistro zibilen jardunbidea argitzen ez den bitartean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak familia horien egoera hobetzen lagun dezake, lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen diren klinika eta zentroei jakinaraziz behar bezala argitu behar dutela zer lege egoera berezian dauden emakume ezkontideak biek espero duten seme-alabarekiko ama biologikoaren bikotekidearen amatasuna ezartzeko garaian.
Horregatik guztiagatik, Arartekoak honako gomendio hauek egiten ditu:
III. Gomendioak
Euskal herri-administrazio guztiei:
• Mota guztietako prestazioak edo zerbitzuak lortzeko, izatezko bikote eta ezkontza homosexualei eta seme-alabak dauzkaten familia homoparentalei eragiten dien eskabide, inprimaki edo agiri oro araz eta formalki egokitu dezatela, bikote, ezkontza edo familia horien errealitate pertsonala berdintasunean erabat jasotzen duen bidea sartuz.
• Jardunbide hori bere eskumeneko zerbitzuak edo prestazioak kudeatzen dituen edo jarduteko ba
imena eman dion zentro edo erakunde orori eska diezaiola, arestian aipatu pertsonei eragin diezaiokeen heinean.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Nagusiari:
• Lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen dituzten klinika, ospitale eta osasun zentro guztietara jo dezala, eta jakinarazi diezaiela komeni dela ezkontzan elkartutako lesbiana bikote guztiei jakinaraztea, elkarrekin seme-alaba izateko mota horretako prozesua burutzen ari ba
dira, jaiotzeko unean adopzio prozesura jo ba
rik amatasuna ezartzeko, erditu aurretik ama biologikoaren emakume ezkontideak dagokion Erregistro Zibilean agertu behar duela Erregistro Zibileko epaile arduradunaren aurrean jaioko denaren seme-alabatasuna onartzeko asmoa formalki adierazteko.