4. Familia homoparentalei eta sexu bereko bikote edo ezkontideei a
dministrazio oztopo formalak kentzea
Azken bi urteotan batez ere gay eta lesbianen elkarteek egindako zenbait kexa eta salaketa jaso ditugu. Haien bidez jakinarazi dizkigute sexu bereko bikoteek, batez ere seme-alabak dauzkatenek a
urre egin behar izaten dieten zailtasun edo oztopo formalak, euskal a
dministrazioak ez direlako formalki behar beste edo ondo egokitu familia eredu berria, hots, sexu bereko gurasoek eta euren seme-alabek osatutakoa, eratzea eta juridikoki onartzea a
halbidetu duten zuzenbide a
ldaketetara. Holako familiak izendatzeko familia homoparental hitza sortu da.
Berez, familia horiek osatzen dituztenek eskubideak erabili a
hal izatea eragozten ez duten oztopo materialak ez badira ere, oztopo formal hutsak baitira –gizarte eta zuzenbide errealitate berrira egokitu ez diren ereduetan oinarritutako inprimakiak betetzeari dagozkionak, esaterako–, beharrezkoa da a
dministrazio inertziak bukaraztea eta bikotea edo familia homoparentala osatu duten homosexualei a
rrazoirik gabeko zailtasunak sortzen dizkioten egoera guztiak berrikustea.
Bi emakumek osatutako bikote ezkonduek beste a
razo bat ere izaten dutela a
ntzeman dugu, eta gomendio horretan a
ipatu genuen: lagundutako ugalketa egiten denean, a
ma biologikoaren emaztearen a
lde seme-alabatasuna legez erabakitzea, Erregistro Zibilean semearen edo a
labaren izena emateko unean.
II. Oinarriak
II.1. Bikote homosexualen eratzea eta seme-alabatasuna juridikoki onartzeko lege esparru berria
Bi legek sakonki a
ldatu dute bikote homosexualen a
raubide juridikoa, eta sexu bereko bikoteen seme-alabatasunari babes juridikoa eman diote. A
lde batetik, ezkontzako eskubideari dagokionez Kode Zibila a
ldatzen duen uztailaren 1eko 13/2005 Legea, zein 2005eko uztailaren 3an jarri baitzen indarrean. Lege horrek ezkontza sexu bereko edo desberdineko pertsonak burutzea baimentzen du, eskubide eta betebehar oso eta berberak emanez zein ere den haren osaketa.
Legeak Kode Zibileko ezkontzari buruzko edo hura a
ipatzen duten a
rtikuluen terminologia a
ldaketa ere egin du, baita hura osatzen dutenen sexuari buruzko berariazko a
ipamenak egiten dituzten Kode horretako a
rau batzuk ere. Zehazki, senar eta emaztearen ordez ezkontideak edo ezkonlagunak a
ipatzen dira, eta haren esanahi juridikoa beste batekin ezkondutako pertsona izango da, biak sexu bereko edo desberdinekoak izan.
Ezkontza zibilaren estatu erreforma hori indarrean sartu baino bi urte lehenago, Euskadin funtsezko a
ldaketa gertatu zen bikote homosexualak juridikoki onartzeko, Eusko Legebiltzarrak izatezko bikoteak a
rautzeko maiatzaren 7ko 2/2003 Legea eman baitzuen. Lege horrek, hala erregistratutako bikote homosexualei estatutu juridikoa a
itortu ez ezik, 8. a
rtikuluan sexu bereko bi pertsonak osatutako bikoteek batera a
doptatzea baimendu zuen, sexu banako bi pertsonak osatutako bikoteen eta ezkontzaren bidez elkartutako bikoteen eskubide eta betebehar berberak emanez. Era berean, bikotekide baten seme-alaba a
doptatu edo biologikoa beste bikotekideak ere a
dopta zezakeela onartu zuen. Horrela, gure A
utonomia Erkidegoan bikote homosexualen seme-alabatasunaren onarpen juridikoa estreinatu zen.
II.2. Inertzia a
dministratibo formalen iraupena eta a
dministrazioaren funtzionamendua zenbait a
rlotan egokitu beharra
Arestian esan dugunez, jasotako kexa eta salaketen bidez egiaztatu dugu a
rlo as
kotan bikote homosexualek eta familia homoparentalek formalki onartuak izan beharra beren-beregi betearazi behar dutela, eta horrek inola ere zuritzerik ez dagoen tentsio, zalantza eta, kasu batzuetan, erabateko babesgabetasuneko egoerak sor ditzakeela. Horren ondorioak baztertzaileak ere izan daitezke.
Batez ere, a
dministrazioko inprimakiak eta bestelako a
giriak errealitate horri egokitu ezean datza, a
itak eta a
mak osatutako familiak baino ez baitituzte jasotzen.
Hori dela-eta, seme-alabak dauzkaten familien buru diren sexu bereko pertsonek inprimakiak edo eskabideak a
ita edo a
ma a
gertuz bete behar dituzte euren nortasuna familia egitura horrekin bat etorri ez a
rren. Horrek seme-alabei ere eragiten die, inprimakietan euren seme-alabatasuna daukaten pertsonak errealitatearekin bat ez datorren gezurrezko moduan a
ipatu behar dituztenean. Bestalde, kasu batzuetan egokitzapenik eza bikoteei eurei dagokie, ezkontidea, gizon edo emakumea, a
ipatu behar denean, a
dibidez, pertsona nagusientzako egoitzak bezalako zerbitzu edo prestazio batzuk lortzeko.
Jaso ditugun salaketak batez ere euskal klinika eta ospitaletan seme-alabak jaiotzerakoan bete beharreko inprimakiei; hezkuntzarako edo beste gauza batzuetarako diru-laguntzak eskatzeko inprimakiei; laguntza eskabideei, esaterako, eskola garraiorako hobariei; eskola, ikastetxe edo hezkuntza zentroetarako, jantokietarako, haurtzaindegietarako, jolas-zentroetarako, kiroldegietarako, udalekuetarako, hizkuntza eskoletarako... izan emateei dagozkie. Esan bezala, kasu batzuetan bikoteek prestazio edo zentro batzuk eskuratu a
hal izateko bikotekide biak sexu berekoak izateko a
ukera jasotzen ez duten inprimakiak bete behar dira.
Gure a
buruz, a
ipatu ditugun bi lege horiek onartu zirenetik, hurrenez hurren, 5 eta 7 urte baino gehiago igaro diren honetan, ezinbestekoa da zuribiderik ez daukaten inertzia horiek behin betiko bukaraztea.
II.3. Ama lesbianen seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeko a
razoa
Beste kontu bat da bi emakumek osatutako bikoteko a
ma ez biologikoaren seme-alabatasuna erregistroan erregistratzeari dagokiona.
Izan ere, ezkondutako emakumezkoen bikoteek a
razoak dauzkate haietako batek lagundutako ernalkuntzaren bidez seme-alaba sortu eta besteak, seme-alaba Erregistro Zibilean erregistratuz, bere seme-alaba biologikoa ez izan a
rren, haren a
matasuna finkatu nahi duenean. Halako kasuetan, lagundutako ernalkuntzako teknikei buruzko maiatzaren 26ko 14/2006 Legearen 7. a
rtikuluak zailtasuna dakar interpretatzeko orduan, idazketa iluna baita. Horren ondorioz, erregistroan ez dira modu bateratuan jokatzen a
ri, eta, zenbait kasutan, jokaera horiek bereizkeriazkoak izan daitezke bi emakumek osaturiko bikote ezkondu horientzat, senar-emazte heterosexualekin a
lderatuta. Izan ere, seme-alabatasuna legez erabakitzeko orduan, a
ma biologikoaren emazteari gehitutako baldintzak ezartzen zaizkio, ez ordea a
ma biologikoaren senarrari.
Ezkontzeko eskubideari dagokionez Kode Zibila a
ldatzen duen 13/2005 Legeak egindako ezkontza zibilaren erreformaren bidez, eskubidea sexu bereko pertsonei zabalduz, eskubideei dagokienez ezkontza heterosexualak eta homosexualak parekatu egin dira eta, beraz, sexu bereko bikoteek ezin dute bereizkeriarik pairatu.
Hemen a
gertutako sakoneko a
razoa, zalantzarik gabe, estatu eskuduntza dela (legedia zibilari buruzko Konstituzioaren 149.1.8 a
rtikulua) eta, ondorioz, gure jarduera esparrua gainditzen duela uste badugu ere, gure iritziz komenigarria da orain Euskadin lagundutako ernalkuntzak burutzen dituzten osasun zentro, ospitale edo klinika guztiei helaraztea komeni dela teknika horien pean jartzen diren emakumeen ezkontideei jakinaraztea erditzea baino lehenago Erregistro Zibilera jo behar dutela, teknika horien bidez ezkontideetako batengandik jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna ezkontide bien a
lde erregistratu nahi badute.
Era berean, egokia iruditu zaigu Espainiako Herriaren Defendatzaileari a
ntzemandako a
razoaren berri ematea, erakunde horrek erregistroen jardunbideen a
rgitzea eta konstituzioko berdintasun oinarriarekin guztiz bat datorren lege interpretazioa lortzeko jarduketei ekiteko a
ukera a
zter dezan.
II.4. Ondorioak
Beraz, bi dira gomendio honetan a
gerian utzi nahi izan ditugun a
razoak:
- prestazio eta zerbitzu as
koren funtzionamenduan dirauten oztopo formala; oztopook honela a
gertzen dira: prestazio eta zerbitzuak eskuratzeko behar diren inprimaki eta a
girietan ez zaio formalki jaramonik egiten bikote eta ezkontza homosexualek eta familia homoparentalek juridikoki onartuta daukaten errealitateari.
- emakumeen ezkontzek daukaten egoera a
nbiguoa, ezkontza horien baitan lagundutako ernalkuntzako tekniken bidez jaiotako seme-alaben seme-alabatasuna emakume bien a
lde ezartzeari dagokionez.
Lehenengo kontuari dagokionez, gure ustez euskal herri a
dministrazio guztiek berraztertu behar dute maila guztietako funtzionamendua eta inertzia formal horiek a
raztu, zuribiderik ez edukitzeaz gain, eskubideak urra ditzaketelako. Bestalde, giltzarria da, a
dministrazioen jarduketei eurei dagokienez jokatu ez ezik, a
dministrazioak zenbait zerbitzu publiko kudeatzen dituzten edo jarduteko a
dministrazioaren baimena behar duten erakundeetara ere jotzea, euren jardunbideak ere a
zaldutako bikote homosexualen eta familia homoparentalen errealitatera egokitzeko eskatzeko.
Bigarren kontuari dagokionez, sakoneko a
razoa estatu erakundeek konpondu behar badute ere, gure ustez, lege egoera eta erregistro zibilen jardunbidea a
rgitzen ez den bitartean, Euskal A
utonomia Erkidegoko A
dministrazio Orokorrak familia horien egoera hobetzen lagun dezake, lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen diren klinika eta zentroei jakinaraziz behar bezala a
rgitu behar dutela zer lege egoera berezian dauden emakume ezkontideak biek espero duten seme-alabarekiko a
ma biologikoaren bikotekidearen a
matasuna ezartzeko garaian.
Horregatik guztiagatik, A
rartekoak honako gomendio hauek egiten ditu:
III. Gomendioak
Euskal herri-administrazio guztiei:
• Mota guztietako prestazioak edo zerbitzuak lortzeko, izatezko bikote eta ezkontza homosexualei eta seme-alabak dauzkaten familia homoparentalei eragiten dien eskabide, inprimaki edo a
giri oro a
raz eta formalki egokitu dezatela, bikote, ezkontza edo familia horien errealitate pertsonala berdintasunean erabat jasotzen duen bidea sartuz.
• Jardunbide hori bere eskumeneko zerbitzuak edo prestazioak kudeatzen dituen edo jarduteko baimena eman dion zentro edo erakunde orori eska diezaiola, a
restian a
ipatu pertsonei eragin diezaiokeen heinean.
Euskal A
utonomia Erkidegoko A
dministrazio Nagusiari:
• Lagundutako ernalkuntzako teknikak burutzen dituzten klinika, ospitale eta osasun zentro guztietara jo dezala, eta jakinarazi diezaiela komeni dela ezkontzan elkartutako lesbiana bikote guztiei jakinaraztea, elkarrekin seme-alaba izateko mota horretako prozesua burutzen a
ri badira, jaiotzeko unean a
dopzio prozesura jo barik a
matasuna ezartzeko, erditu a
urretik a
ma biologikoaren emakume ezkontideak dagokion Erregistro Zibilean a
gertu behar duela Erregistro Zibileko epaile a
rduradunaren a
urrean jaioko denaren seme-alabatasuna onartzeko as
moa formalki a
dierazteko.