10 urte baino gehiago igaro dira, behin eta berriz eta ia etengabe, emakumeek tokiko jai ekintzetan duten parte hartzeari buruzko kexak jasotzen a
ri ginenetik, haiek denak Euskadiko zenbait herritan oso errotuta dauden tradizioen a
dierazpenei buruzkoak. Salaketarik nabarmenenak emakumeek Irun eta Hondarribiko a
lardeetako parte hartzean behar duten berdintasunari buruzkoak izan dira, baina ez bakarrak. Erakunde honen a
urrean beste kexa batzuk ere a
urkeztu dira, tokiko beste jai ekintza edo tradizio batzuetan ere, era batera edo bestera, emakumeak ekintza guztietatik, batzuetatik edo haien a
ntolakuntzatik a
t uzten zituztelako. Hala gertatzen da Ugaoko indaba janean, Donostiako danborradan, Laudioko Erroke Deunaren Kofradiaren a
farian. Kasu batzuetan, tokiko herri-aginteek behar bezala bideratu dute a
razoa, beste batzuetan gure esku-hartzeak lagundu du berdintasun oinarriari lotutako irtenbidea bideratzen, eta beste batzuetan, tamalez, emakumeen esklusioak bertan dirau, orokorrean, erakunde pribatuen babespean. Izan ere, halako erakundeek, eginkizun para-publikoak betez, konstituzioak a
gindutako berdintasunari muzin egin nahi diote, tradizioaren osotasunaren itxurazko babesean.
Orain a
rte, kexa horiek direla-eta, gure a
buruz kasu horietako bakoitzak dakarren zuzenbide eta gizarte irismenari dagokionez, zenbaitetan gure iritzia gomendio, a
dierazpen eta ebazpenen bidez eman badugu ere, uste dugu guztien a
zpian ezkutatzen den a
razo komunari era bateratuan heltzeko garaia dela, Euskadiko jai guztiak emakume eta gizonen a
rteko berdintasunezko gizartearen isla izatea lortu behar delakoan, hura izanda demokrazia batean gizarte eredu posible bakarra.
II. Oinarriak
II.1. Tradizioa eta emakume eta gizonen a
rteko berdintasuna: Emakumeak ikusezin historian. Jaia taldeko nortasunaren eta gizarte a
ntolamenduaren a
dierazpena
Emakumeek jai jardueretan berdintasunez parte hartzeari uko egiten diotenek, orokorrean, tradizioa errespetatzea darabilte a
rgudio gizonezkoen nagusitasunaren egoerari eusteko, emakume eta gizonei eginkizun estereotipatuak emanez, izan jai a
dierazpenean bertan, izan a
ntolakuntza irizpideetan.
Ez dago zalantzarik jaiak uneko talde sentipenaren a
dierazpen a
rgia direla eta izan direla garai guztietan, garaiz garaiko gizarte a
ntolamendu eta egituraren beraren ezaugarriak islatuz maiz. Zentzu horretan, zama sinboliko handia duten gertaerak dira, eta eurek ere jokabide eredu berriak elikatzen dituzte. Hortaz, ez da onargarria jaiak herri-aginteek onartutako a
dierazpen sexistaren a
zken lubakia izatea.
Beste a
lde batetik, gogorarazi behar dugu tradizioak –jai ospakizuna eragin zuten gertaera historikoak zein ere diren–, demokraziaren euskarri, eraikitzen a
ri garen berdintasunezko errealitateari egokitzeko premia gorria.
II.2. Pertsonen eskubideak eta gehiengoak. Gizarte sentsibilizazioa benetako eta egiazko berdintasuna lortzeko funtsezko eginkizun publikoa
Emakumeek jai jardueretan parte hartzeko gatazka deitutakoaren a
urrean, orokorrean, a
urkako jarrera biren a
urrean irtenbide zuzena zein den erabakitzeko gizartearen gehiengoaren iritzia galdetzea komeni dela proposatu da.
Jokatzeko modu horren perbertsioaz ohartarazi nahi dugu. Erakunde honentzat, as
kotan a
dierazi dugunez, a
rgi dago emakumeak jai jardueretako parte hartzetik a
t uzteak, Konstituzioko 14. a
rtikuluan emandako berdintasun oinarria urratzen duela eta, ondorioz, ezin dela gehiengoen bidez epaitu jokabide horren ontasuna. Edozein sistema demokratikotan, oinarrizko eskubideak gehiengoen jokotik kanpo geratzen dira. Oinarri hori "eskubideak ez dira bozkatzen" a
rauan barne hartzen da eta emakumeek jaietan berdintasunez parte hartzearen a
urkako erabakiari zilegitasuna emateko a
halegin oro galarazten du, hura gehiengo handitan oinarritu a
rren.
II.3. Antolakuntza pribatua jai eremuaren a
zpian dagoen erantzukizun publikoa estaltzeko
Erakunde honen a
urrean emakumeek jai jardueretan daukaten parte hartzeari buruz egin diren kexa guztietan beste gai bat a
gertu da: gertakari horien a
ntolakuntzaren titulartasun publiko edo pribatuari buruzko eztabaida. Oro har, tokiko jaien a
ntolakuntzan, gehiago edo gutxiago, udaleko a
uzoko norbanako taldeek laguntzen dute, baina finantzazioaren eta zenbait baliabide materialak (eta giza baliabideak) jartzearen a
rdura, kasu gehienetan, a
zken batean, udalarena izan a
rren.
Baina, a
ntolatzen diren jai jardueretan emakumeek eta gizonek berdintasunez parte hartzeko kontua batez ere herri-aginteei dagokiela kontuan izanda, leku as
kotan jai gertakari horien a
ntolakuntza pribatua a
ldarrikatu da, eta kasu batzuetan lehenagoko a
ntolakuntzaren egoera a
ldatu da jai a
ntolakuntza osoa talde pribatuetara eskualdatzeko. Jaien titulartasuna eskualdatzeko mugimenduaren xede bakarra gertakari hori berdintasun oinarriaren a
ginpidetik a
teratzea izan da, horrela jaiek emakumeen berdintasunezko parte hartzerik gabe jarraitu a
hal izateko.
Horren gainean, konbentzituta gaude gizarte demokratiko batean historia eta gizarte esanahi garrantzitsua duten jaiak ezin direla esku pribatuetan utzi; a
itzitik, funtsean herritar guztien ondarea izan behar dute, a
re gehiago herriko a
uzoko guztiek beretzat jo eta dagokien udal edo herriaren nortasun ezaugarritzat baloratzen duten jaiak direnean. Holako kasuetan, titulartasun publikoak baino ezin du bermatu kultura ondare komun hori gordetzea, haren a
ntolakuntzaren kudeaketa erakunde edo talde partikularretara pasarazi a
rren. Hori dela-eta, gure ustez komeni da tresna a
rautzaile bat a
biarazteko a
ukerari buruz hausnartzen hastea edo, beharrezkoa balitz, gure herrietako jai ondarerik garrantzitsuenaren titulartasun publikoa bermatuko duen lege ekimena sustatzea, Euskadiko tokiko jaiak herritar guztien kultura ondare ukiezin izendatuz, eta horrela gure zuzenbide ordenamenduko funtsezko oinarriei eta funtsezko eskubideen a
ginpideari lotuko zaizkiela ziurtatuz.
II.4. Herri-aginteek jaietan emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna sustatzeko duten betebeharra
Zein ere den herri a
dministrazioek euskal herrietako jai gertakariak a
ntolatzeko eta eratzeko duten parte hartze maila, zalantzarik gabe, Konstituzioko 9.2 a
rtikuluak benetako eta egiazko berdintasuna galarazten duten oztopoak kenarazten dizkie herri-aginte guztiei. Manu horren a
ginduaren xedea Konstituzioko 14. a
rtikuluak formalki a
ldarrikatutako berdintasun materiala lortzea da, eta horrela gizarte Estatuak egiazko eta benetako berdintasunezko gizartea lortzeko a
ktiboki engaiatzeko daukan eginkizuna ematen du –horrela Estatu liberalaren eredua gaindituz, hark pertsonen a
rteko berdintasun formala baino ez baitu a
ldarrikatzen–.
Betebehar horiek izugarri a
rgitu dira lege hauen ondorioz: Eusko Legebiltzarraren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea eta emakumeen eta gizonen egiazko berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa.
Lege horiek betebehar zehatzak dauzkate herri a
dministrazioek a
rlo guztietan –kultura eta jai a
rloan ere bai– emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna bultzatzeko ekintza positiboei hel diezaieten eta, zentzu horretan tresna garrantzitsua dira herri-aginteek benetako eta egiazko berdintasuna galarazten duten oztopoak kentzeko duten betebeharra ezartzeko.
II.5. Ondorioa
Tokiko herri a
ginteek, gainontzeko euskal a
dministrazioek bezala, euren eskumenen esparruan, ezin diete bizkarra eman gizartearen ezinbesteko a
urrerapenari, a
ldaketari eta gizarteak bizi duen eta zuzenbideak bultzatu nahi duen a
ldaketa sakonari. Hori dela-eta, ezin dute lagundu, laguntza esplizitu edo inplizituaren, a
nbiguotasunaren edo inhibizioaren bidez, herritartasun kontzeptu herrena sendotzen, emakume eta gizonentzako berdintasunezko jairik ez dagoen Euskadiko tokietan, kontzeptu horrek ezin baitu tokirik izan gure sistema demokratikoan eta, tamalez, kontzeptu hori gure gizartearentzat gorrotagarriak diren jokabideak elikatzen duen oinarri ideologikoa baita. A
itzitik, oso garrantzitsua da herri erakundeak, zein bere eskuduntza eremuan, a
ktiboki eta erabakitasunez, itzulingururik eta zehaztugabetasunik gabe, Euskadi osoan emakume eta gizonentzako berdintasunezko jaiak sustatzen engaiatzea.
Horregatik guztiagatik, A
rartekoak honako gomendio hauek egiten ditu:
III. Gomendioak
Euskal udalei:
• Euren udaletan ez baimentzea eta ez onartzea emakumeak berdintasunean a
ritzea baztertzen duen jai jarduerarik ospatzea.
• Zuzenean edo zeharka, ez finantzatzea, laguntzea edo bultzatzea emakume eta gizonentzako berdintasunezko jai ekintzak burutzeko jarduerak dauzkan talde edo elkarterik.
• Jai a
rloan desberdintasuneko egoeren a
urrean inhibitu beharrean, euren jaietan emakumeen eta gizonen berdintasun osoa lortzea bilatzen duten ekintza positiboak sustatzea.
• Batez ere jaietan emakumeen eta gizonen berdintasunaren a
lde a
ktiboki lan egiten duten pertsonak, taldeak edo elkarteak bultzatzea eta laguntzea.
• Euren udaletako jaietan bereizkeria, emakume eta gizonen partaidetza desorekatua edo estereotipo sexisten sendotzea jazartzea, holako jarrerei a
ntzemanez gero, emakumeen eta gizonen berdintasuna ziurtatzera berariaz bideratutako jai politikak eratuz.
• Jai jarduera guztien a
ntolamenduaren a
zpian dagoen erantzukizun publikoaren estalkia a
ltxa dezatela, titulartasun publikoari, oinarrizko eskubideen bermeari dagokionez, haien a
ntolamenduan datxezkion betebeharrak bere eginez, horrela jaiak herritar guztien kultura ondarea direla ere bermatuz.
• Euskadiko A
utonomia Erkidegoko tokiko jairik garrantzitsuenak titulartasun publikoko ondare komun gisa gordetzea eta, horrela, gure sistema demokratikoaren a
raberakoak ez diren xede partikularrak dauzkaten taldeek haietaz jabetzeko a
ukera saihestea bermatzeko, behar diren zuzenbide tresnak sortzeko a
ukera a
zter dezala –herritar guztien kultura ondare ukiezina izendatuz–.
Euskal lurralde historikoetako foru a
ldundiei:
• Euren eskura dauden tresna guztiak erabiliz, euren lurraldeko udal guztiei erabakitasunez lagun diezaietela, jaietan emakumeen eta gizonen berdintasun osoa lortzera bideratutako jenero ikuspegiko jai politikak susta ditzaten.
Euskal herri a
dministrazio guztiei, euren eskuduntza esparruan:
• Emakumeen historia berreskuratzeko eta tradizioak emakumeek iraganetik euren ekarpena egin dieten gizarte errealitate berriari egokitu dakiokeen ideia bizitik hedatzeko a
ktiboki lan egin dezaten.
• Jaietan emakumeek pairatzen dituzten bereizkeria egoerei a
ntzemateko bitartekoak jar ditzatela, holako jarrerak publikoki salatuz, baita holako egoerek a
rduradun publikoen laguntza a
ktibo edo pasiboagatik jaso dezaketen euskarria ere.
• Gizarte sentsibilizazioko kanpainak sustatzea, eta hezkuntza a
rloan, berdintasunari, tradizioei eta emakumeek jaietan behar duten berdintasunezko partaidetzari buruzkoak ere bai, emakumeak baztertzen dituzten tradizioen edo jaien herri babeseko gizarte egoerak itzularazteko xedez.