1. Gurasoen erantzukizun partekatua banandutako bikoteetan: botere publikoen eginkizuna
I. Aurrekariak
Gizartearen aldaketek legeetan aldaketak eskatzen dituzte. Genero berdintasuna edo adingabekoen babesa bezalako ar
loetako aurrerapenek aurreko hori agerian jartzen dute. Aurrerapen horien bitartez, gizartean aurrera egiten ar
i da seme-alabak bi bikotekideek zaindu behar dituztelako ideia.
Hala ere, azken urteotan, gizon eta emakume askok Ar
artekora jo dute eta kexu agertu dira aurrerapen horiek gure legeriarekin tupust egiten dutelako, bada gure legerian, gurasoen ar
tean adostasunik ez dagoenean, zaintza partekatua oraindik ere salbuespen gisa hartzen da. Salatu dutenez, horren ondorioz, praktikan nahikoa izaten da gurasoetako batek seme-alaben zaintza partekatzeari uko egitea, epailea aukera hori ezestera ia behartuta egoteko, beste ar
gudiaketarik behar izan gabe eta seme-alaben zaintzan biak beti maila berean parte hartu izan ar
ren. Horregatik, eskatzen dute erakunde honek, ahal duen neurrian, legeria aldatzen lagun dezala, gurasoen ar
tean adostasunik lortzen ez denean, seme-alaben zaintza eta babeste partekatua judizialki ezartzeko aukera ezohikoa izan ez dadin, gure inguru sozial eta kulturaleko herrialdeetan egiten den bezala.
Gure azken ohiko bi txostenetan ar
azo horren inguruan gogoeta egiteko aukera izan genuen. Ar
azo hori bideratzeko, egia esan, gure eskumenen barne dauden organoen eskura ez dauden legearen inguruko neurriak hartu behar dira. Hala eta guztiz ere, ar
azoaren ondorioek Defentsa Bulego honen eginkizunaren funtsezko zati bat den eskubideak bermatzearengan zuzenean eragiten du. Horrez gain, erakunde honek kontrolatzen dituen administrazioaren erabaki mota guztiak baldintzapean jartzen ditu. Beraz, jendaurrean adierazi nahi izan dugu gogoeta hau, gomendio orokor gisa, botere publiko eskudunek eta gizarteak oro har uler dezaten erakunde honek zergatik jotzen duen beharrezkotzat legea aldatzea. Lege aldaketa horrek, batez ere adingabeen interesak errespetatuz, erraztu egin beharko luke banandutako bikoteen kasuan bi gurasoek seme-alaben zaintzan erantzukizun partekatua izatea.
II. Oinarriak
II.1. Gurasoen erantzukizun partekatu gehiago eskatzeko ar
razoia eta ingurua-barrak
Debate hori gizarteko hausnarketa zabalago baten barruan sartuta dago. Hausnarketa horretan, eskubideen defentsa-erakundea garenez, bi betebehar ditugu: bata, genero ikuspegia aintzat hartuz, ar
lo guztietan eredu sexistak gainditzen laguntzea; bestea, berriz, Haurren Eskubideen Europako Gutunean adierazitako xedapenak betetzen laguntzea. Honela dio Gutunak: "Haur orok du bere gurasoez gozatzeko eskubidea. Aitak eta amak, biek dute erantzukizuna seme-alaben garapenari eta heziketari begira…"; "Izatez edo legez banandu, dibortziatu edo ezkontza baliogabetuz gero, seme-alabek bi gurasoekin harreman zuzena eta etengabea izateko eskubidea dute eta bi gurasoek betebehar berberak dituzte".
a) Lehen gaiari dagokionez, oraindik asko aurreratu behar badugu ere, begi-bistakoa da azken hamarkadetan emakumeak, eremu publikoan, iraganean beren senarren baimenarekin soilik eskuratzen zituzten espazio publikoak lortzen ar
i direla. Hala ere, gizonen ar
tean nagusitzen diren erreferente sinbolikoek eta bizitza-esperientziak ez dute adierazten praktikan gizonek neurri berean bete dutenik tradizioz emakumeari eman zaion etxeko eremua. Aitzitik, pentsarazten dute, emakumeak etxetik kanpo lan egin ala ez, familia askotan, seme-alabak eta mendetasuna duten pertsonak zaintzea batik bat amaren ar
duratzat jotzen dela oraindik ere, eta aitarengandik mantenua lortzea espero dela, beste ezeren gainetik.
Pentsamolde horrek herrestan darama, esan dugunez, gero eta indar gutxiago duen familia-ikuskera jakin baten zama. Hala ere, jasotzen ditugun kexek erakusten digute pentsamolde hori oraindik ere oso oztopo garrantzitsua dela benetako berdintasuna lortzeko. Alde batetik, generoaren ar
abera, gizon eta emakumeen lan-hautabideak baldintzatzen jarraitzen duelako, izan ere, lan-hautabideak familiarekin bateragarri egiteko ar
dura bortizkiago jartzen du emakumeen gain. Horrek azaltzen du, beste ar
razoi batzuen ar
tean, gizonek bezalako gaitasun eta prestakuntza badituzte ere, emakumeek oso ordezkari gutxi dituztela dedikazio eta erantzukizun handiko lanpostuetan eta, beraz, lansari apalagoak dituztela, eragin gutxiago eta, azken batean, botere gutxiago. Baina bada beste ar
razoi bat ere: bikotea hausten denean, operadore juridikoek generoarekin lotzen dituzten eginkizunak eta espektatibak bat datoz, neurri batean, pentsamolde horrekin: pentsamolde horretan badute lekua bai etxeko lanez ar
duratzen ez den gizonak, bai "etxean laguntzen duenak" ere, ez ordea berdintasun osoz etxeko ar
durak bere gain hartuko dituen gizonak; era berean, salbuespenak salbuespen, pentsamolde horretan ez da ulertzen aita bananduak seme-alabekin noizbehinka erlazionatu eta, kasurik onenean, haien behar materialak asetzeko ordaintzea ez den beste eginkizunik izan dezakeenik.
Eskema horretan, ar
runta da bere betebeharra saihesten ahalegintzen den aitaren irudia, ar
gi ikus daiteke ar
au zibil nahiz penalean. Aldiz, gurasoen erantzukizun partekatua baliatu nahi duen aita bananduaren irudia nekez dator bat dauden kategoriekin. Ikuspegi horretatik, guraso bananduaren eskaera hori kasu bakar batean egongo da susmotik libre: bi aldeek seme-alaben zaintza partekatua hitzartu dutenean, hau da, amaren onespena duenean. Bestela, guraso bananduaren eskaera seme-alaben ongizatearen kontura bere beharrak asetzeko ahalegina balitz bezala ikusten da, edo, ar
e gehiago, bere erantzukizun ekonomikoak ekiditeko ahalegina bezala. Logika hori agertzen da amari lehentasunez eta berari soilik seme-alaben zaintza emateko epaileen jardueran, nahiz eta txosten psikosozialen ar
abera, bi gurasoak, bata zein bestea, egokiak diren zaintza bere gain hartzeko. Akordioak hitzartzeko orduan, logika horrek ezinbestean baldintzatzen du amen eta aiten berdintasuna, eta nekez uler daiteke gizonen eta emakumeen lehengo eta oraingo desberdintasunak gainditzen laguntzeko diskriminazio positibo gisa. Bi ar
razoirengatik ulertzen dugu horrela:
• azken batean, ideologia patriarkal baten mendeko pentsamoldea delako. Ideologia horrek pertsonei, generoaren ar
abera, desberdintasun horiek sendotzen lagundu zuten eginkizun eta gizarte-espektatibak berberak ematen dizkie. Horrela, emakumeak diskriminatzen ditu ar
lo publikoan sartzeko bidean eta, aldi berean, gurasoak banantzen badira, "natural" tzat jotzen du –hortaz, normalean adingabearen interesarekin lotzen den zerbait bezala− emakumeak ar
duratzea, beraiek soilik, seme-alaben zaintzaz. Beraz, benetako berdintasuna lortzeko bide egokian ote gaude? Bidezkoa da geure buruari galdera hori egitea.
• Izan ere, banandu ostean, bikote bat, haien seme-alaben zaintza modu berdintsuan banatzeko, ez bada akordio batera heltzen, horrek ez du esan nahi elkarrekin bizi ziren bitartean horrelako akordiorik ez zela existitu. Modu berean, ez du adierazten une horretatik aurrera bikotekideek umeak zaintzeko asmorik edo ahalmenik ez dutela. Asmo eta ahalmen hori kasuz kasu baloratu beharko litzateke, beste ezer baino lehen adingabeen ongizateari ar
reta jarriz, hurrengo atalean aipatuko dugun bezala. Beste modu batean ulertzea aurreiritzi bat onartzea da. Batzuetan aurreiritzi hori emakumeen aldekoa da. Gure ustez, edozein desberdintasun faktore bezala, pertsona guztiei kalte egiteaz gain, bistakoa den gizartearen errealitate bat alde batera uzten da: erantzukizunak partekatzen dituen familia eredu bat, gehiengoaren barruan dagoen edo ez aintzat hartu gabe, gero eta ohikoagoa dena, batez ere, genero berdintasunaren aldetik harkorrenak diren sektoreen ar
tean. Bestalde, iritsi zaizkigun kasuen ar
tean, emakumeek osatutako bikoteak ere badira. Horiek, bere garaian, guraso-ardura elkarrekin bereganatu zuten, emakumeetako baten intseminazio ar
tifizialaren bitartez. Banandu ostean, ordea, aipatu berri dugun aurreiritzi horren ondorioz, epaitegiak ikuspegi biologizista hartu zuen eta, bi amen ar
teko akordiorik ezean, guraso-zaintza gauzatzea eragotzi zion bien alaba bere sabelean eraman ez zuen eta hartaz erditu ez zen amari, nahiz eta, umea jaio zenetik une oro hura zaintzeaz ar
duratu zen.
b) Aipatutako bigarren alderdiari dagokionez, ikusi dugunez, seme-alaben zaintzak bikoteko bi kideen ar
dura izan behar duelako ideia gizartean aurrera egiten ar
i den neurrian, banantzearen ondoren seme-alaben jagoletza eta zaintza elkarrekin banatzea ere aukera egokitzat jotzen ar
i da pixkanaka, eta zuzenbidean ez dago ezer hori hala izatea oztopatuko duenik, betiere aukera horrek –adingabeei begira hartzen den beste edozein neurrik bezalaxe− adingabeen lehentasunezko interesari kalterik egiten ez badio.
Gure epaile eta fiskalek, zentzuz jokatuz, interes hori adingabeen egonkortasunarekin identifikatzeko joera dute, eta egonkortasun hori guztiz bateragarria da, hasiera batean, bikotea banandu ondoren haurren zaintza bi gurasoek gauzatzen jarraitzearekin, betiere ar
razoizko sistema baten bidez gauzatzen bada. Gure aburuz, testuinguru horretan egonkortasuna kontzeptu geografikotzat hartzen ez bada, baizik eta irizpide psiko-afektiboen ar
abera definitzen bada, egonkortasun hori adingabearen eguneroko bizitza zuzentzen duten espaziozko eta denborazko erreferentzien sendotasunean oinarrituko da, eta adingabeak, banantzea gertatu ar
ren, aitak nahiz amak bera maitatzen eta zaintzen jarraitzen dutela sentitzean.
Horregatik, gure ustez, irizpide horiek bete ahal izatearen ar
gitan baloratu beharko dira, aurreiritzirik gabe eta objektibotasunez, kasu bakoitzean azal daitezkeen baldintza material eta emozionalak bi gurasoek seme-alabak zaintzeaz elkarrekin ar
dura daitezen, leku desberdinetan bizi izanda ere, zaintzeko denborak banatuz (ez du zertan izan bakoitzak denboraren %50) edo zaintzak berekin dakartzan egitekoak modu bideragarrian banatuz. Horren baitan egongo da hautatzen den sistemaren ar
razoizkotasuna, baita horrek denboran barrena izan beharko dituen aldaketak ere, adingabearen bilakaeraren ar
abera.
II.2. Legezko egoera eta hobetzeko aukerak
Haatik, legegintza ar
loan, bide horretan aurrera egiteko ahaleginak gorabehera, esaterako, uztailaren 8ko 15/2005 Legearen bitartez Kode Zibilean egindako aldaketak, oro har, seme-alaben zaintza ez dago bi gurasoei ematerik bietako batek partekatu nahi ez duenean. Horixe dio Kode Zibilak 92. ar
tikuluan. Egia da ar
au horren 8. paragrafoan aintzat hartzen dela adingabea judizialki bi gurasoen zaintzapean geratzeko aukera, alderdietako batek horren kontrako jarrera badu ere. Baina salbuespen gisa egiten da hori, eta bakarrik honako kasu honetan: Fiskaltzaren aldeko txostena edukita, adingabearen interesa babesteko modu bakarra dela uste izaten denean. Horrexegatik erabiltzen dute hain gutxi aukera hori gure epaitegiek.
Izan ere, epaile batek hainbat hautabideetatik bat aukeratu behar duenean, gai honetan zein beste edozeinetan, bere erabakia oinarritzeko ia inoiz ez du adierazten horixe dela, eta ez besterik, lehentasunez babestu nahi den interesa egoki babesteko hautabide bakarra. Aldiz, epaileak, aukeran dituen hautabideetatik, interes hori −ustez behintzat− ongien babes dezakeen hautabidea identifikatzen du, inguruabarrak kontuan hartuta.
Arau horrek, aitzitik, kasu askotan galarazi egiten dio epaileari zaintza partekatuaren alde egitea, hautabiderik onena iruditzen bazaio ere. Izan ere, zaintza partekatuaren alde egin ahal izateko, adierazi beharko du, fiskalaren onespenarekin −hori ez da beste inongo ar
lotan gertatzen−, ez dagoela zaintza partekatuaz bestelako konponbiderik adingabearen interesa behar bezala babesteko. Alabaina, esklusibotasunezko irizpide hori nekez dator bat neurri hori hartzeko funtsezkoa den betekizun honekin: txosten psikosozialen ar
abera, aitak nahiz amak seme-alabak zaintzeko guztiz gaituta egon behar dute, haurrak bere kargura geratzen badira. Egiaz, aztertu ditugun espedienteetatik gehienetan ikusten denez, guraso batek zaintza partekatua eskatzen duenean beste gurasoaren iritziaren kontra, eskaera oinarritzeko adierazten du horixe dela bere seme edo alabaren interesa babesteko biderik egokiena, baina ez du adierazten, nahitaez, adingabeak gaizki zainduta egongo liratekeenik zaintzeko ar
dura zaintza partekaturik nahi ez duen beste gurasoari soilik emango balitzaio. Hala ere, Kode Zibilaren 92. ar
tikuluan orain ezarrita dagoenaren ar
abera, guraso baten ukapenak lehentasuna izango du beste edozein gogoetaren aldean, zenbait faktore batera gertatzen ez badira behintzat. Azaldu dugunez, kasu hori egiaz oso gutxitan gertatzen da eta, gainera, teorian ere nekez uler daiteke: alegia, ez epaileak bakarrik, baizik eta baita fiskalak ere, aita nahiz ama beren seme-alabak zaintzeko gai direla uste izatea, baina, aldi berean, haurren zaintza bietako bati soilik emanez gero, haurren interesari kalte egingo litzaiokeela uste izatea.
Lehenago azaldu dugun testuinguruan, hori guztia, neurria salbuespen moduan xedatuta egotearekin batera, berdintasuna lortzeko traba garrantzitsua dela iruditzen zaigu, eta eragin kaltegarria duela adin txikikoen eskubideen eraginkortasunean, gorago aipatu dugunez. Ar
azo hori gainditu nahi bada, jakina, ez dago zertan seme-alabez ar
duratzera behartu hori egin nahi ez duen gurasoa, baina bietako batek zaintza partekatua eskatu eta besteak zaintza berak bakarrik baliatu nahi duenean, azken horrek ez luke bere borondatea inposatzeko ahalmenik izan beharko epaileari −oroz gain adingabeen interesa errespetatuz− gurasoen erantzukizun partekatuaren ildotik agian egokiagoak irudituko zaizkion beste konponbide batzuen kalterako.
Badakigu azaldutako ar
azoei aurre egiteko pentsamoldea aldatu behar dela, hori denborarekin gauzatuko dela eta, har daitezkeen legegintza-neurriez harago, gizarte osoari dagokiola. Hala eta guztiz ere, botere publikoen betebeharra da hori eragozten duten oztopoak kentzea, eta horrexegatik eskatzen dizugu, idazki honen bitartez, jardun dezazula.
III. Gomendioa
Botere publikoek, nork bere eskumenen neurrian, beharrezkoak diren lege-aldaketak eska ditzatela, banantze eta dibortzio kasuetan seme-alaben zaintza bi gurasoek izan dezaten errazteko, hautabide onena bezala. Hori gurasoen erantzukizun partekatuaren bidez egingo da, betiere haurren interesa babestuz beste ezer baino lehenago.