11. Talde terroristen biktimak
I. Aurrekariak
Arartekoak beti sentsibilitate berezia azaldu du terrorismoaren biktimen aurrean eta erabateko kontrakotasuna adierazi du hilketen, estortsioaren eta mehatxuen bitartez giza eskubideen urraketa oso larriak eragin dituzten indarkeria terroristaren ekintza guztien aurrean. Hain zuzen ere, terrorismoaren indarkeriak ehunka pertsona hiltzea eragin du eta larriki urratu du atentatu terroristetan zaurituak, bahituak, pertsegituak eta estortsionatuak izan diren milaka herritarren osotasun fisiko eta moralerako eskubidea. Poliziak, militarrak, epaileak, presondegietako funtzionarioak, ordezkari politikoak, irakasleak, enpresariak eta bestelako lanbideak izateagatik heriotza mehatxu iraunkorrak jasan behar dituzten milaka herritarren askatasuna urratu da.
2010. urtean, Jean-Serge Nérin gendarmearen hilketa gaitzetsi beharra dago; ekintza terroristari erabateko gaitzespena adierazi behar zaio eta haren familiako kideei eta lagunei gure elkartasuna helarazi. Bestalde, azpimarratzekoa da urte honetan ez dela izan heriotza-biktima bat bera ere Espainiako lurraldean.
2010a oso urte positiboa izan da arlo arau-emaileari dagokionez, baita terrorismoaren biktimen aldeko botere publikoen beste ekintza batzuetan ere, gerora azalduko denari jarraiki.
II. Arloa kopurutan
Aurreko urteetan gertatu den bezala, oso gutxi dira terrorismoaren biktimen arloan izandako kexak, 3 baino ez, orotara jasotako kopuruaren %0,23 baino ez.
Guztiek zerikusia dute talde terroristen biktimekiko artapenean izandako arazoekin.
Urteko txostenaren idazkuntza itxitzat jo denean, hirurak ebazteke daude oraindik.
III. Legeen testuingurua eta politika publikoak
III.1. Terrorismoaren biktimek erabateko kalte ordainak jasotzeko eskubidea
Ekainaren 19ko 4/2008 Legearen zergatien azalpenean, Terrorismoaren Biktimei Aitorpena eta Erreparazioa egitekoa delakoan, azpimarratzen da Erreparazio eskubideak "ekintza terroristen ondorioz nozitu dituzten kalte mota desberdinengatik biktimei ordaina emateko erabil daitezkeen neurri guztiak biltzen dituela". "Testuinguru horretan, arauak ezartzen duenez, eragindako kalteen erreparazioa egiteak zenbait neurri mota jaso ditzake: lehengoratzekoak, kalte-ordainak ematekoak, errehabilitatzekoak eta laguntza integrala zein morala ematekoak".
Aipatutako 4/2008 Legearen III. atalak biktimen babes eta artapen integralerako sistema arautzen du honako arloetan: osasun fisiko eta psikikoa, etxebizitza, kalte ma
terialak, enplegua eta funtzio publikoa, irakaskuntza eta trebakuntza.
Legearen aurreikuspen askok beharrezkoa zuten araudiaren garapena eraginkorrak izateko. Hori dela eta, garrantzi berezia zuen azaroaren 9ko 290/2010 Dekretua onartzeak, terrorismoaren biktimei laguntza integrala emateko sistema garatzen duena.
Bestalde, Estatu ma
ilan, beharrezkoa da aipatzea Terrorismoaren biktimen aitorpen eta babes integralerako Lege Proposamena. Memoria, duintasun, justizia eta egiaren ideiak garatzeaz gain, biktimen aitorpena eta erabateko laguntza bilatzen ditu. Horrek biktimek eskura dituzten laguntza, prestazio eta ohoreen hazkundea ekarriko du.
Azaroaren 9ko 290/2010 Dekretuak Terrorismoaren biktimei laguntza integral emateko sistema garatzen duen ekainaren 19ko 4/2008 Legearen bigarren xedapen gehigarriaren aginteari erantzuten dio; Gobernuari ematen dio "lege honen edukiak aplikatzeko eta garatzeko beharrezkoak diren xedapen arautzaile guztiak" egiteko.
Euskadiko Terrorismo Biktimekiko Erakundeen Arreta Arartekoaren ezohiko txostenean, IV gomendioan, erreparazioaren eskubideari lotuta, hauxe azpimarratzen zen: "erreparazioari dagozkion obligazio publikoetako batzuk 4/2008 Legearen arauzko garapena ahalik eta lasterren zehaztu behar da". Araudi honek aukera emango du dekretuak 4/2008 Legea arauz garatu beharrak baldintzatzen zituen terrorismoaren biktimen prestazio batzuei erantzuteko.
Terrorismoaren biktimei artapen integralerako sistema bat garatzeko, aipatutako dekretuan zehaztu dira:
– Kalte ma
terialak ordaintzeko ekintzak.
– Kalte ma
terialen prebentziorako ekintzak.
– Laguntza juridikoa.
– Osasun eta psikologia arloa.
– Hezkuntzaren arloa.
– Enplegu aktiborako politiken arloa.
– Funtzio publikoaren arloa.
– Etxebizitzaren arloa.
– Justifikatu beharreko ordainketak eta ezohiko laguntzak.
Beraz, dekretuak 4/2008 legearen artapen integralerako aurreikuspenak garatzen ditu, legeak xedatutako eskubideak gauzatzeko beharrezkoak diren baldintza eta prozedurak zehaztuz.
Diputatuen Kongresuan Terrorismoaren biktimen Aitorpen eta Babes integralerako Lege-proposamena izapidetzea terrorismoaren biktimen eskubideen arloko arauzko mugarri handietako bat da eta azken urteotan terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazioek egin dituzten erreklamazio oso sentikor bati erantzuna ematen dio.
Interesgarria da arauzko testu honen gaineko ohar batzuk egitea:
– Parlamentuko talde guztiek adostutako lege-proposamena da [Sozialista, Popularra Kongresuan, Katalana (Convergència i Unió), Euskalduna (EAJ-PNV), Esquerra Republicana-Izquierda Unida-Iniciativa per Catalunya Verds eta talde mistoarena]: hori terrorismoaren aurrean irmotasun demokratikoaren irudi oso sinbolikoa da.
– Terrorismoaren biktimek euren elkarte eta fundazioen bitartez helarazitako aldarrikapenetako ugari kontuan izan ditu.
– Arauzko berrikuntza batzuk dakartza eta lehenagoko aurreikuspenak berrindartzen ditu. Horrela:
• Memoria, duintasun, justizia eta egiaren indarra ideietan oinarritzen da.
• Terrorismoaren biktimak giza eskubideen urraketak jasandako biktima gisa hartzen ditu.
• Terrorismoaren biktimen arretaren kontzepzio orokorra planteatzen du.
• 1960ko urtarrilaren 1etik aurrera izandako ekintza terrorista guztiei atzeraeragineko aplikazioa aurreikusten die.
• Legeari mehatxatuen irudia eransten dio.
• Lege honetan batzen ditu orain arteko aurreko legeetan modu bereizian araututa zetozen prestazioak.
• Biktimen intereserako ma
terial ugari arautzen ditu: kalte pertsonal eta ma
terialen ordainketa; osasun artapena; lan eskubideak eta Gizarte Segurantza; terrorismoaren biktimei emandako ezohiko laguntzak; etxebizitza arloan izandako ekintzak; hezkuntzarako laguntzak; biktimen babesa prozesu judizialetan.
Nahiz eta hobetu litezkeen alderdiak egon litezkeen, arauzko testu ona da, terrorismoaren biktimen babesa indartuko duena.
II.2. Terrorismoaren biktimek partaidetza eskubidea
Erakunde honek idatzitako Euskadiko Terrorismo Biktimekiko Erakundeen Arreta izeneko txostenean, parte hartzeko eskubidearen garrantzia azpimarratzen zen, terrorismoaren biktimen eskubideetako bakoitzean islatzen den zeharkako eskubide gisa. Partaidetzaren printzipioak garrantzi berezia hartzen du Biktimen Erreparazio eskubidearekin batera.
4/2008 Legeak berak, 6. artikulua, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseiluaren sorkuntza aurreikusten du, era paritarioan osatu dela kontuan hartuta: alde batetik, euskal administrazio publikoak eta, bestetik, terrorismoaren biktimen elkarte eta fundazio euskaldunak eta elkarte bakezaleak.
2010. urte honetan, azpimarratzeko da Eusko Jaurlaritzak behingoz onartu duela 55/2010 Dekretua, otsailaren 23koa, Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortzeko. Kontseiluaren helburua hau da: "terrorismoaren biktimen partaidetza bideratzea haiei eragiten dieten gai guztietan, bai eta administrazio publikoei arlo horretako politika zehatzak abiaraz ditzatela proposatzea ere".
Dekretuak kontseiluaren osaera, izendatzeko sistema, funtzionamendurako araubidea eta funtzioak xedatzen ditu. Apirilaren 14an Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua eratu zen. Organoaren presidentea Kriminologiaren Euskal Institutuaren zuzendaria da eta, administrazio publikoen bokal gisa honakoak ageri dira: Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo sailburua, Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako zuzendaria, zuzendaritzaren alboko aholkularia eta Barakaldo eta Santurtziko alkateak, Eudelen ordezkari gisa. Gizarte zibilaren ordezkaritza Terrorismoaren biktimen elkarteetako hiru bokalek osatzen dute –Covite, Zaitu eta ACFSEVT–, Fernando Buesa Fundazioaren ordezkari bat –terrorismoaren biktima baten inguruan sortutako euskal fundazioen izenean– eta Gesto por la Paz taldeko kide bat, euskal talde bakezaleen izenean.
III.3. Memoriarako eskubidea
4/2008 Legearen 8.1. artikuluak, Terrorismoaren Biktimen Aitorpena eta Erreparazioa delakoak, hauxe dio: "euskal botere publikoek bakean eta askatasunean oinarritutako elkarbizitza lortzen eta biolentzia erabat eta errotik deslegitimatzen lagunduko duen memoria kolektiboa finka dadin sustatuko dute". Hori dela eta, aparteko atseginez jaso dugu euskal erakundeek Terrorismoaren Biktimen Memoriaren lehen eguna ezarri izana. Hautatutako data, azaroaren 10a, karga sinboliko handikoa da, hori baita ekintza terroristek zauriturik edo hildakorik eragin gabe gelditzen den urteko egun bakarra.
Data horretan Eusko Legebiltzarraren presidentziak terrorismoaren biktimen oroitzapenaren aldeko adierazpenak egin zituen. Adierazpena Ajuria-Enean irakurri zen ere, biktimek lehendakariarekin egindako ekitaldi batean; baita batzar nagusietan eta euskal udal ugariren osoko bilkuretan ere.
Terrorismoaren Biktimen Memoriaren Eguna Arkauteko Ertzaintzaren akademian ospatu zen ere, 1985etik ekintza terroristetan hildako polizia autonomoaren hamabost kideei egindako omenaldi batekin.
Eguna Andoainen egindako ekitaldi batekin amaitu zen; Andoainek gertutik bizi izan du indarkeria terrorista, ETA, Triple A eta Batallón Vasco-Español taldeen zazpi biktima izan baititu.
III.4. Memoriarako eskubidea udal ma
ilan
Udal ma
ilan, herritarrengandik hurbilen dagoena izateagatik, arreta berezia eskaini behar zaio terrorismoaren biktimen memoria eskubidea gauzatzeari. Euskadin terrorismoaren biktimei erakundeek emandako arreta izenburuko txostenean, –erakunde honek egindakoa– hauxe adierazi zen: "Modu negatiboan baloratu beharra dago atentatu terroristarik izan ez duten edo herritarren artean terrorismoaren biktimarik ez daukaten udalerri askotan horiek omentzeko ekimenik egitea beharrezkotzat jo ez izana. Udal korporazioen konpromisoaren indar sinbolikoak, zalantza izpirik gabe, lagunduko luke terrorismoaren gaitzespen sozial eta politikoa lortzen."
Aipatutako txostenaren 23. zenbakia duen koadroan azaltzen da une hartan hamabost bat udalerrik baino ez zituztela antolatu terrorismoaren biktimen omenaldi eta aitorpenerako ekitaldiak; datuak kontraste handia eragiten zuen terrorismoaren atentatuetan hildakoak izandako euskal udalerrien kopuru handiarekin alderatuta.
Egoera horrek Arartekoari honako ekintza planteatzera eraman zuen, memoriaren eskubidearen gaineko gomendioa kontuan hartuta: "udalerri guztietan, biktima terrorista bat izandakoetan ezinbestean, terrorismoaren biktimen memoriarako kale edo eraikin publiko bat sortzea, era pertsonalizatuan eta parte-hartzailean, eta horrekin lotutako hezkuntza-jardueraren bat antolatzea urtero".
Zorionez, Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzaren lan eskergaren ondorioz, Memoriaren Ma
paren ekimenaren bitartez, udalerri ugari pixkanaka-pixkanaka azken urteetan hasi dira euren udal eremuan izandako biktimei omenaldiak egiten. Horrela, 2010. urtean zehar honako omenaldiak egin zaizkie terrorismoaren biktimei:
Otsailak 15 | Lasarte |
Maiatzak 7 | Zumarraga |
Maiatzak 28 | Markina |
Uztailak 10 | Getxo |
Uztailak 23 | Zumaia |
Uztailak 29 | Erandio |
Azaroak 10 | Andoain |
Azaroak 10 | Orio |
Azaroak 10 | Elburgo |
Azaroak 10 | Beasain |
Hain zuzen, 2010eko otsailaren 15ean, Lasarteko Udalak terrorismoaren biktimak omendu zituen, bereziki, udalerrian hil zituzten zortzi pertsonak, udalerri horretan izandako atentatuetan zauritu edo kaltetutako hiru pertsonak edo udalerritik kanpo atentatu terrorista bat izan zuten Lasarteko auzokideak. Omenaldian bi plaka ezarri zituzten udalaren sarreran.
Zumarragako Udalak, ma
iatzaren 7an, omenaldia eskaini zien ETAk hildako udalerriko lau biktimei eta plaka oroigarri bat ezarri zuen.
Markinako Udalak ere terrorismoaren biktimei omenaldi bat egin zien ma
iatzaren 28an.
Bere aldetik, Getxoko Udalak omenaldia egin zien uztailaren 10ean udalerri horretako ETA eta GAL taldeen ekintza terroristek eragindako 18 biktimei. Eskultura bat egin da terrorismoaren biktimak oroitzeko: Guztion etxea du izena.
Uztailaren 23an, Zumaiak omenaldia eskaini zien udalerri gipuzkoar horretako terrorismoaren bost biktimei. "In memoriam" leloa zuen plaka bat aurkeztu zen.
Uztailaren 29an, Erandioko Udalak udalerrian ETAk eragindako bi biktimak omendu zituen, bietako bat bi urteko mutiko bat.
Azkenik, Memoriaren Egunean lau omenaldi egin zituzten, horietako bat Andoainen: han lehendakariak eskultura bat inauguratu zuen, Askatasunari-A la libertad, terrorismoaren biktimei eskainia, ekintza terroristek eragindako zazpi biktimak gogoratuz.
Orioko Udalak, egun berean, Memoriaren Ma
parekin bat egin zuen: udalerriko biktimen omenez ezarritako plaka bat inauguratu zuen.
Elburgoko udalerri arabarrean eskultura bat inauguratu zuten azaroaren 10ean, Landederra eraikinaren ondoan, udalerri horretako terrorismoaren biktimei eskainia.
Memoriaren Egunarekin bat eginik, Beasaingo Udalak Gipuzkoako udalerri horretako biktimak omendu zituen.
Gainera, beste udalerri batzuetan urteko ekitaldiak antolatu zituzten, aurreko urteetako jarraipen gisa, Bilbon edo Zarautzen, besteak beste.
Amaitzeko, biktima indibidualentzako omenaldiak egin zituzten, familiako kide, lagun edo alderdi politikoetako edo erakundeetako ordezkariekin, hainbat euskal udalerritan.
III.5. Bakean eta askatasunean elkarbizitzeko eskubidea: Terrorismoaren deslegitimaziorako biktimen interesa hedabideen eta prebentzio terroristarako hezkuntzaren bitartez
Bakerako, askatasunerako eta elkarbizitzarako eskubidea 4/2008 Legearen 9. artikuluan azaltzen da, terrorismoaren deslegitimazio etiko, sozial eta politikoaren ideiari lotzen zaiona.
4/2008 Legeak berak, 9.3 artikuluaren b) eta d) ataletan botere publikoei agintzen die "hezkuntza sistemaren ma
ila guztietan, bakerako eta giza eskubideen aldeko hezkuntza, baita balio demokratikoen sustapena ere, bultzatzeko".
Era berean, botere publikoei honakoa eskatzen zaie: "terrorismoaren etika, sozial eta politikoaren deslegitimaziorako neurri aktiboak hartzea, elkarbizitza integratzailerako arauak artikulatuz, Zuzenbide Estatuaren eta Estatu demokratikoaren legitimazio soziala babestuz eta sustatuz, gure askatasunen eta bakearen elkarbizitzarako berme gisa".
Nazioarteko arauek ere herritartasun demokratikoaren, partaidetzaren, kohesio sozialaren eta aniztasunaren errespetuaren garapenerako heziketaren potentzialitateen gaineko kontzientziazioaren helburua azpimarratzen dute.
Erakunde honi ardura berezia eragiten dio bakearen kulturan eta balioetan bultzatu beharreko hezkuntza, gai lehenetsia terrorismoaren biktimekiko erakundeen arretari buruzko txostenak eta balioen transmisioaren gaineko txostenak islatzen dituzten datuei begira. Ikerketa horretan aztertzen dira, besteak beste, nerabe euskaldunek terrorismoaren eta terrorismoaren biktimen aurrean duten jarrera, eta ekintza biolento edo terroristak justifikatu edo gaitzesten ez dituzten adinez beherakoen ehunekoari buruzko datu kezkagarriak ematen ditu.
Aurreko legealdian onartu zen Bakerako eta Giza Eskubideen Hezkuntzarako Euskal Plana (2008-2011), bakearen kultura sustatzeko asmoz, eta otsailaren 10eko 31/2009 Dekretuaren bitartez, Bakerako eta Giza Eskubideen Hezkuntzarako Aholku Kontseilua.
2010. urte honetan honakoa onartu da ere: Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa Plana (2008-2011), aipatutako Bakerako eta Giza Eskubideen Hezkuntzarako Planaren birformulazioa eragin duena.
Planak berak helburu gisa erakusten du herritarren jarrera orokorra aldatzeko aurrerapausoak ematea, askatasunean bizitzeko berme gisa sistema demokratikoa hartzeko asmoz. Era berean, aipatzen da planak jarraipena eman nahi diela, baita sistematizatu ere, bakerako eraginkorrak izan diren aurreko ekimenei. Nazioarteko erakundeek egindako gomendioak kontuan hartzen ditu eta bat dator Estatuko testuinguruarekin. Planaren oinarria Gobernuak arlo honetan egin dituen ekintzen sail arteko izaera da, baita bere erakunde arteko dimentsioa ere.
Bestalde eta kontuan hartuta terrorismoaren deslegitimazioan komunikabideek duten garrantzia, Eusko Jaurlaritzak eta EITBk akordio bat sinatu dute Bizikidetza Demokratikoa eta Indarkeriaren Deslegitimazioa Plana (2008-2011) garatzeko eta bultzatzeko, balioen sentsibilizazio kanpaina baten bitartez. Kanpainak plana sustatu nahi du telebistako spot, irratiko tarte, erreportaje, film eta indarkeriaren deslegitimazioan eta bizikidetza demokratikoan eragina duten ekintza edo gertakari esanguratsuen zabalkundearen bitartez.
III.6. Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimen txostenaren onarpena
Terrorismoaren biktimak giza eskubideen urraketak jasandako biktima gisa definitzen ditu legeak eta ezaugarri hori partekatzen dute eskubideen urraketa larriak jasan dituzten beste hainbat talderekin: Memoria Historikoaren legeak jasotako gertakarien biktimak, beste sufrimendu bidegabeen biktimak eta "Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak" deituak.
Beharrezkoa da azaltzea, nahiz eta denak giza eskubideen urraketen biktimak izan, denak ez direla terrorismoaren biktimak; kategoria hori, legearen arabera, arauz hala definitzen direnek baino ez dute, zentzu hertsian. Beraz, biktima guztiek giza eskubideen urraketen biktimen ezaugarriak partekatzen dituzten arren, euren biktimizazioaren jatorria ez da bera, ezta aplika litezkeen ondorioak eta arauzko tratamendua ere.
Terrorismoaren biktimak ez badira ere, interes handikoa iruditzen zaigu aipatzea "Motibazio politikoko indarkeriak eragindako Giza Eskubideen Urraketen eta Sufrimendu Bidegabeen Biktimak Txostena" delakoaren onarpena.
Eusko Legebiltzarrak, 2007ko urriaren 5ean izandako Terrorismoaren Biktimei buruzko Bilkura Monografikoaren baitan, elkartasun instituzionala adierazi zien terrorismoaren biktimei eta euskal erakunde nagusien biktimekiko elkartasunaren konpromisoa indartzen duten 21 ebazpen onartu zituen. Ebazpen horien arteko lehenak erreferentzia egiten zion motibazio politikoa duen indarkeriatik eratorritako giza eskubideen urraketak jasandako beste biktimen errealitateari eta hitzez hitz azaltzen zuen:
"1. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak kontrolatu gabeko taldeen, eskuin muturreko taldeen eta GALen terrorismoak eragindako biktimen gaineko ikerketa-txosten sakon eta zehatza egin dezala, arreta berezia jarriz biktimen identifikazioan eta indarrean dagoen legedian aitortzen diren eskubideen aitortza ma
ilaren ikerketan.
2. 2. Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak motibazio politikoak eragindako giza eskubideen zapalketa jasan duten beste biktimen errealitatearen gaineko ikerketa-txosten sakon eta zehatza egin dezala, arreta berezia jarriz biktimen identifikazioan eta aitortza moral eta ordaintza egiteko beharrezko neurriak aztertzen.
3. Aipatutako lehenengo ikerketa-txostena 2008ko ma
rtxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko du Jaurlaritzak Terrorismoaren Biktimen lantaldearen aurrean.
4. 4. Aipatutako bigarren txostena, berriz, 2008ko ma
rtxoaren 31 baino lehen aurkeztu beharko da Giza Eskubideen Batzordearen aurrean.
2008ko ekainaren 24an, Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzak Eusko Legebiltzarraren Giza Eskubideen Batzordearen baitan sortutako ponentzian aurkeztu zuen "Muturreko eskuinaren eta GAL kontrolik gabeko taldeek praktikatutako terrorismoaren biktimen errealitatea" delako txostena. Data berean, 2008ko ekainaren 24an, Herritarren Eskaera eta Giza Eskubideen Batzordean aurkeztu zen "Motibazio politikoa duen indarkeriazko testuinguru batean gertatutako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak" delako txostena. Kasu bietan aurretik aipatutako agindu parlamentarioa betetzen zen.
Eztabaida, proposamen eta parte-hartze ugariren fruitu gisa, 2009ko abenduaren 22an, Herritarren Eskaera eta Giza Eskubideen Batzordeak aho batez onartu zuen ez-legezko proposamen bat honakoa zioena:
"Eusko Legebiltzarrak Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Zuzendaritzari eta Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eskatzen die lanean jarrai dezatela lehen pauso gisa 2008ko ekainean aurkeztu zen Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen biktimei buruzko txostena delakoarekin. Txosten horrek aztertu beharko ditu Euskadin azken hamarkadetan indarkeriak eragin dituen giza eskubideen urraketek sortutako sufrimendu bidegabea, gaur arte kontuan hartua izan ez dena; horrela, biktima horiek aintzat hartzean ere egingo da aurrera. Aipatutako txostena Giza Eskubideen eta Herritarren Eskaeren Batzordean aurkeztuko da, sei hilabete baino lehenago. Era berean, Eusko Jaurlaritzari eskatzen dio aurkez dezala, data berean, erreparazioa egiteko lehenengo neurrien proposamena".
Agindu hori aintzat hartuta, aipatutako txostena egin da, biktimazioaren arloan garrantzitsutzat jotzen duguna, izan ere, bakerako eta bizikidetza demokratiko osorako aurrerapenari ekarpen bat egin baitiezaioke.
IV. Talde terroristen biktima izandako pertsonek aurkeztutako kexak
Lehenago esan dugu oso gutxi direla terrorismoaren biktimek aurkeztutako kexak. 2010. urtean hiru kexa baino ez ditugu jaso.
IV.1. 2009. urtean jaso ziren kexek: 4/2008 Legean aurreikusitako prestazioen desestimazioa planteatzen zuten eta, hala ere, ezin ziren indarrean jarri legearen arauzko garapena oraindik egin gabe zegoelako. 290/2010 Dekretuaren onarpena, azaroaren 9koa, dagoeneko aipatu duguna, legeak aurreikusitako prestazioetako batzuk zehaztu ahal izango ditu.
Gaia Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzari aurkeztu zitzaion, araudiaren arauzko garapenaren berri ez izatearen arriskuak beste biktimaren bati eskaera ezetsi ahal ziolako beldurrez. Zuzendaritzak jakinarazi digu, ofizioz, arauzko garapena ez izateagatik desestimazioa jaso zuten pertsona guztiei jakinarazi diela araudia onartu egin dela, ondo irizten baldin badiote, zuzendaritzaren aurrean eskaera egin dezaten berriz.
IV.2. 2010ean jasotako kexetako bik agerian uzten dute iragan mendeko 80ko hamarkadako urte gogorretan ekintza terroristek eragindako kalte ma
terialekiko laguntzari dagokionez terrorismoaren biktimek ez dutela erantzunik jasotzen.
Kasuetako batean, familia batek planteatzen zuen 80ko hamarkadan ETAk egindako atentatu batean leherkari batek lau pertsona hil zituela, baita zauritu ugari eragin ere, eta gainera eraikinak kalte handiak jaso zituenez, erabat erauzi behar izan zutela. Eraikinaren jabea zen familiak kalte-ordainak jasotzeko eskaera bat egin zuen eta azaroaren 24ko 214/2002 Dekretuaren aplikazioaren bitartez ukatu egin zitzaien, eskaera egin zutenean indarrean baitzegoen eta dekretu hark arautzen zituen terrorismoaren biktimen laguntzak.
4/2008 Legeak eta 290/2010 Dekretuak ere ez diote erantzunik ematen egungo legea indarrean egon aurretik gertatutako ekintza terroristen bitartez kalte ma
terialak jasan dituzten pertsonei.
Beste kexan Frantziako ma
rka baten automobilen salmentarako lantegi emakidadun baten jabeak azaltzen du ETAren "interes frantses" deitutakoen kanpainaren ondorio gisa bost atentatu jasan zituela, bost leherkari jarri baitzizkioten: 1987ko uztailaren 22an, 1987ko urriaren 4an, 1988ko apirilaren 22an, 1995ko azaroaren 25ean eta 1995ko abenduaren 24ean. Lantegiaren aurkako ankerkeriak enpresaren egoera jasanezina egin zuen, zor ugari, salmenten jaitsiera eta lan-berrantolaketa ugari eraginik, langile ugari kaleratu behar izan baitzituen. Testuinguru horretan, Frantziako enpresak emakida kendu zion Bizkaiko lantegiari, azken atentatua gertatu eta bost hilabetera.
Zoritxarrez, indarrean dagoen araudiak ez du ematen egoera bidegabe hori konpon lezakeen erantzunik.
IV.3. Hirugarren kexak atentatuak zuzenean edo zeharka edo mehatxu terroristak sentitu edo jasan dituzten pertsonen egoera planteatzen du: pertsona horiek zauri edo kalte fisikoak ez ezik, kalte psikologikoak dituzte ere, ekintza horien ondorio gisa. Kasu askotan ez zen jasandako ekintza biolentoengatiko salaketarik egin poliziaren aurrean, eta ez zen ez laguntza medikorik ez teknikorik eskatu. Horietako pertsona askok "pertsekuzio indarkeria" delakoa jasaten duten taldeetako kideak dira eta urte ugari pasatu dituzte etsaitasunezko ingurune batean, eta denborak aurrera egin ahala euren kalte fisiko eta psikikoak okertu egin dira.
Kasu askotan pertsona horietako batzuek, atentatuak igaro eta urte ugarira, euren kalteak okerrago daudela ikusten dute eta ezgaitasun iraunkor, baliaezintasun gabeko lesioen edo baliaezintasun osoen aitorpenak jasotzeko hartzekodun bihurtzen dira; batzuk hiltzera iristen dira. Arazoa da bien arteko lotura kausal bat aurkitzea, dituzten eritasunak jasandako ekintza terroristek eragin zituztela argitzeko. Horretarako, Administrazioari eskatzen diote ziurtatu dezala lotura kausal hori egon badagoela.
Une honetan kexa izapidetzen ari dira Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzan.
V. Jarduera-planean aurreikusitako ekintzak
V.1. Elkarte eta fundazioekiko harremanak
Terrorismoaren biktimen elkarteek, terrorismoaren biktima bat oroitzeko sortutako fundazioek eta elkarte bakezaleek egindako ekintzei esker, gizarteratu egin dira terrorismoaren biktimen irudia, egoera eta aldarrikapenak, ezbairik gabe.
Arartekoaren erakundeak, Arartekoaren beraren, ondokoaren edo idazkari orokorraren bitartez, elkarte eta fundazio horietariko askok deitutako ekintza askotan parte hartu dute. Gainera, erakundeak UPV/EHUko Udako Ikastaroetako ma
haietako bat moderatzen parte hartu du: Fernando Buesa Fundazioak antolatutakoa, zinema, literatura eta terrorismoaren biktimei buruzkoa
V.2. Administrazioekiko harremanak
2010. urtean zehar, Arartekoaren erakundeak hainbat bilera izan ditu Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritzarekin eta Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin, jasotako zenbait kexa, proiektu eta ekintzaz jarduteko, zuzendaritza horiek terrorismoaren biktimen alde egin dituztenez, batik bat.
Arartekoak Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzarekin elkarlanean jardun zuen Elkarbizitzarako Zinemaren 1. Erakustaldia delako ekitaldian: Bilbon izan zen 2010eko azaroaren 16,17,18 eta 19an.
V.3. Ikerketa bekak
2009ko abenduaren 10ean, Arartekoaren erakundeak ikerketa aplikaturako beka bat esleitu zion Asun Merinero Sierrari, "EAEko terrorismoaren biktimen memoria eta aitorpen sozialerako Eskubideak" izenburupean. Ikerketa lana 2010. urte osoan zehar garatu da eta 2011ko lehen seihilekoan amaitu eta argitaratua izango da.
Ikerketak nagusiki lau bloke jorratzen ditu:
– Memoria eskubidea Euskadiko terrorismoaren biktimei aplikatua.
– Memoriaren erabilera eta gain-erabilera Euskadiko terrorismoaren biktimen kasuan.
– Euskadiko terrorismoaren biktimak oroitzeko erakundeen ekimenen azterketa.
– Euskadiko memoria kolektiboa eraikitzeko gainerako arloak: Gizartea, hezkuntza eta kultura.
Ikerketa lan honek ekarpen eta ikuspegi oso interesgarriak emango dizkie biktimazioaren arloko printzipio garrantzitsuenei: Memoriarako eskubidea, eta nolabait osatuko du erakunde honek terrorismoaren biktimekiko erakundeen arretari buruz idatzitako txostena.
VI. Ondorioak
VI.1. 290/2010 Dekretuaren onarpenaren balioespen oso positiboa egiten dugu, terrorismoaren biktimei laguntza osorako sistema garatzen baitu eta 4/2008 legean xedatutako eskubideetako batzuk indarrean jarriko baititu.
VI.2. Terrorismoaren biktimen aitorpen eta babes osorako Estatuko legearen onarpena, biktimen erreparazioari dagokionez, mugarri garrantzitsua izango da.
VI.3. Terrorismoaren Biktimen Partaidetzarako Euskal Kontseilua sortu eta ma
rtxan jartzeak aukera emango du biktimen partaidetza bideratzeko euren interesekoak diren arlo eta esparru guztietan.
VI.4. Terrorismoaren biktimen memoriarako eskubidea indartu egin da azaroaren 10a Terrorismoaren Biktimen Memoriarako Egun izendatzean eta 2010. urtean hamar bat udalerri euskaldunek Memoriaren Ma
pan sartzeko ahalegina egiteagatik.
VI.5. Indarkeria Deslegitimatzeko eta Elkarbizitza Demokratikorako planaren onarpena oso tresna garrantzitsua da balio baketsu eta demokratikoetan lan egiteko, batik bat hezkuntzaren arloan.
VI.6. "Motibazio politikoko indarkeriak eragindako giza eskubideen urraketen eta sufrimendu bidegabeen biktimak" txostenaren onarpena, legeak agindutakoari jarraiki, terrorismoaren biktimei buruz ez jardun arren zentzu hertsian, giza eskubideen urraketak jasandako beste biktima batzuk babesten ditu. Biktimizazioaren arloko txosten garrantzitsua da, bakerako eta elkarbizitza demokratiko osorako aurrerapausoa izan litekeena.