10. Adinekoak
I. Aurrekariak
Erakunde honetan, adineko pe
rtsonak lehentasunezko kolektiboetako bat dira. Formalki, talde horretan 65 urtetik gorako pe
rtsonak barne hartzen dira; baina, halere, bizitza-itxaropena luzatu egin denez, adineko pe
rtsonen kolektiboa gero eta handiagoa da. Halaber, askotariko ezaugarriak ditu, eta, ondorioz, barne hartzen dituen behar eta eskaerak ere arras desberdinak dira. Adibidez, batetik, kolektiboko pe
rtsona gazteenek osasuna eta autonomia pe
rtsonala dute; hori dela eta, gizartean eta beren inguruan aktiboki parte hartzeko gaitasuna eta nahia dute. Beste alde batetik, ordea, arreta behar duten herritarrak ditugu; izan ere, normalean beren adinaren ondorioz, autonomia pe
rtsonala mugatuta izaten dute.
Kapitulu honetan, 2010ean kolektibo heterogeneo honen inguruan ikusi ditugun alderdirik garrantzitsuenak laburbilduko ditugu.
II. Arloa kopurutan
2010ean 30 kexa jaso dira adineko pe
rtsonen arloan. Alegia, erakundeak urte osoan zehar erregistratu dituen kexen %2,29.
Horien edukiari dagokionez, jasotako kexak honako gai hauei buruzkoak izan dira:
− Autonomia Pe
rtsonalari buruzko Legearen aplikazioa 18
− Adineko pe
rtsonentzako laguntza 10
− Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 2
2010ean jaso eta kudeatutako kexen tramitazioaren xehetasunei dagokienez, aipatzekoa da 25 Foru Administraziori eta 6 Tokiko Administrazioari buruzkoak direla, eta txosten honi ekin diogunean honako egoera honetan daudela:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Gerora ez dira onartu |
31 | 16 | 10 | 2 | 8 | 5 |
III. Araudi testuingurua eta soziala: Arartekoaren esku-hartzea adineko pe
rtsonen eskubideen sustapenean
1. Adineko pe
rtsonen parte-hartze soziala: zahartze aktiboa eta autonomia pe
rtsonalaren sustapena
Herri-administrazioek gizarte-politikak lantzean adineko pe
rtsonen kolektiboaren barruko dibertsitatea kontuan hartu behar dute, gizarte-politikak barne-hartzaileak izateko eta haien hartzaileen itxaropenei erantzuteko.
Zahartze aktiboa edo positiboaren kontzeptua garrantzia irabazten ari da. Kontzeptu horrek 65 urte bete ondoren ere herritarrek beren eskubideak aktiboki erabiltzea aldarrikatzen du.
Adineko pe
rtsonen potentzial handia eta gizartean egin dezaketen ekarpen garrantzitsua mintzagai izan zuten EHUren Udako Ikastaroetan 2010ean, baita Innobasque erakundeak EAEko hiru hiriburuetan antolatu zuen word-kafe topaketa batean ere.
Ildo horretatik, aipatzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaian Zahartze Aktiboa Sustatzeko Ekintza Plana onartu duela. Plan horren bidez, zahartze aktiboa sustatzen duten baldintzak sortu nahi dituzte honako hauen bidez: dauzkan onurak eta ongizate-bermeak ezagutzera emanez, estereotipo negatiboekin hautsiz, etengabeko prestakuntza eta aisi osasungarria sustatuz eta adineko pe
rtsonek bizitzaren arlo guztietan parte hartzea bultzatuz.
Hiru lurralde historikoetan adineko pe
rtsonen parte-hartzeari ematen zaion garrantzia ikusirik, adineko pe
rtsonentzako foru kontseilu bat dago eta parte-hartze eta kontsulta organo gisa dihardu kolektibo horri eragiten dioten politika eta jardueren esparruan. Horrez gain, autonomia erkidego mailan, Gizarte Zerbitzuen Euskal Kontseiluaren barruan, adineko pe
rtsonen batzorde iraunkor sektorial bat dago.
Gai hori interesgarria da ere Europako Batzordearentzat; izan ere, 2011n Berrikuntzarako Elkarte Europarra (BEE) eratu nahi du zahartze aktibo eta osasuntsuari buruz. BEE Europar Batasunaren "Berrikuntzaren aldeko Batasuna" estrategiaren barruko ekimena da, zehazki, Europa 2020 proiektuaren ekimenetako bat da. BEEren helburua adineko pe
rtsonen bizitza-kalitatea hobetzea da, bizitza aktibo eta autonomoa izan dezaten, baita gizarte eta osasun zerbitzuen iraunkortasuna eta eraginkortasunaren alde jardutea ere. Horretarako, berrikuntza teknologikoak gero eta gehiago erabiltzen direla kontuan hartuz, horien aplikazioan kontzentratuko da eta, besteak beste, alderdi hauetan ere bai: osasunaren sustapena; prebentzioa, diagnostikoa eta tratamendu goiztiarrak; gizarte eta osasun zerbitzuek koordinatuki lan egitea; laguntzarako teknologiak erabiliz, bizitza autonomoa sustatzea. Une honetan, 2011ko urtarrilaren bukaeran gaudela, Europako Batzordea erakunde publiko eta pribatuen iritzia biltzen ari da Europan biztanleria zahartzeak dakartzan erronkei aurre egin ahal izateko berrikuntza areagotu ahal izateko moduei buruz. Datozen 30 urteetan, 65 urtetik gorako pe
rtsonen kopurua Europan %40 areagotuko dela kalkulatzen da. Horrek erronka handiak planteatzen ditu, baita aukerak ere, eta nahitaez bideratu behar dira.
Argi dago bizitza duina eta herritar aktibo gisakoa izateko ezinbestekoa dela, besteak beste, horretarako beharrezkoa den gaitasun ekonomikoa izatea, hau da, adineko pe
rtsonek diru-sarrera duinak izatea eta zamarik ez edukitzea. Kezkagarria da adineko pe
rtsona askok –gurasoek– oraindik ere seme-alaba helduen arreta beren gain hartzen dutela haiek ez dutelako lanposturik aurkitzen edo hainbat arrazoiren ondorioz galdu dutelako eta krisi ekonomikoak larriagotu egin dituelako arrazoi horiek. Zentzu horretan, pe
rtsona horietako asko familiaren babes ekonomiko bihurtu dira eta hori kaltegarria da beraientzat.
Autonomia pe
rtsonala sustatzeko zerbitzuei dagokienez, honako ebazpen honek pixka bat gehiago zehaztu du zein motatakoak diren zerbitzu horiek: Gizarte Politika eta Kontsumoaren Idazkaritza Nagusiaren 2010eko azaroaren 4ko Ebazpena, I. menpekotasun-maila onartua duten pe
rtsonen kasuan beharrezkoak diren zerbitzuen babes-mailak eta prestazio ekonomikoen zenbatekoak zehazteko irizpideei buruzkoa. Beraz, xedatutakoaren arabera: "autonomia pe
rtsonala sustatzeko zerbitzuak dira, eta Autonomia Sustatzeko eta Menpekotasunari Erantzuteko Sistemaren Lurralde Kontseiluko Batzorde Ordezkariak ondorengo alderdi hauen edukia garatuko du:
• Gaikuntza eta terapia okupazionala.
• Arreta goiztiarra.
• Estimulazio kognitiboa.
• Autonomia funtzionala sustatu, mantendu eta berreskuratzea.
• Gaikuntza psikosoziala adimen-gaixotasunak edo ezgaitasun intelektuala duten pe
rtsonentzat.
• Laguntza pe
rtsonalak eta zaintza egoitza berezietan (babespeko etxebizitza)".
Akordioak sustapen zerbitzuaren gutxieneko intentsitatea ezartzen du (ordutan), baita arreta goiztiarreko eta autonomia funtzionala sustatu, mantendu eta berreskuratzeko zerbitzuena ere batik bat.
2. Adineko pe
rtsonen oinarrizko eskubideen babesarekin lotutako ohar batzuk
Adineko pe
rtsonen oinarrizko eskubideen babesarekin lotuta, gero eta arreta handiagoa eskaintzen zaio tratu txarren egoerak prebenitu eta antzemateari; bereziki, tratu txar psikologikoei dagokienez, zailagoa baita antzematen. Zentzu horretan, beharrezkoa da esparru honetan politika publikoen jarduera areagotzea, eta, bereziki, gizarte eta osasun zerbitzuei dagokienez. Era berean, beharrezkoa da egoera horiek onartezintzat jotzeko kontzientziazioa bultzatzea, horrekin lotutako susmoren bat izan bezain laster, gizarte eta osasun zerbitzuei horren berri emateko. Duela gutxi plazaratu da adineko pe
rtsonek tratu txarrak jasaten dituztela, eta, seguruenik, pe
rtsona asko egongo dira egoera horretan, beren eskubideak urratuak direla, eta, sarritan, ez dira ezta konturatzen ere. Tratu txar psikologikoen kasuan, beharbada ez dira konturatzen, ez bata (adineko pe
rtsona), ezta bestea ere (tratu txarrak ematen dituena, gehienetan haren senide eta zaindaria). Beste batzuetan, adineko pe
rtsona horretaz konturatzen denean, zaila da bere egoeraz ohartzea, agian ez dakielako nola jo edo nola eskatu laguntza, edo beharbada ez delako gaiari buruz hitz egitera ausartzen jasan litzakeen ondorioengatik eta zaindariarekiko duen menpekotasunagatik.
Kasu batean, bilobak bere amonaren inguruko kezka agertu zigun. Amona beste etxe batean bizi zen, beste senide batzuekin. Adierazi zigunaren arabera, amona horrek etxeko egoeraren inguruko pe
rtzepzio negatiboa agertu zuen (tratu desegokiarekin lotutako elementuak aipatuz, ikuspuntu psikologikotik); baina, ez zuen nahi familiatik kanpo adierazi, bere senideak zalantzan jartzea esan nahi baitzuen. Egoera kontuan hartuz, gaiari heltzeko modu eta bideen berri eman zitzaien. Beste kexa batean, berriz, adineko pe
rtsona bat bere bikotekidearen tratu txarrak jasaten ari zela salatu zen.
Abenduan EAEn adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlanaren emaitzen txosten interesgarri bat aurkeztu zen. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren ekimenez egin da. Sakonean aztertutako kontuzko gai horren inguruko hurbilketa bat da.
Txostenak adierazten duenaren arabera, egoera horiek desagerrarazteko, honako alderdi hauetan lan egin behar da, besteak beste: gizartea kontzientziatzea, arloan esku hartzen duten profesionalen prestakuntza nahiz familia arloko zaindariena, egoera horiek prebenitzeko programa publikoak eta adineko pe
rtsonekin lotutako esku-hartzea.
Arartekoak gai hau lehenago ere jorratu du; zehazki, 2009an lan hau argitaratu zuen: "Adinekoen Eskubideak eta Tratu Desegokiaren Prebentzioa", giza eskubideei buruzko "Juan San Martín" bildumaren barruan. Lan hori ikerketa-beka baten emaitza da. Lan horretan jaso diren ondorioetan, ezkutaturik jarraitzen duen arazo horri aurre egiteko iradokizunak egin dira.
Gure ustez, daukagun informazioari esker, neurri publikoak har daitezke arazo larri horren inguruan. Oso komenigarria izango litzateke Eusko Jaurlaritzak adineko pe
rtsonen kontrako tratu txarren aurka borrokatzeko plan bat lantzea, eta, bertan, adineko pe
rtsonek edozein esparrutan jasan litzaketen tratu txarrak prebenitu, antzeman eta erantzun eta tratatzeko neurriak barne hartzea.
Azpimarratu egin nahi ditugu Estatuko Fiskal Nagusiak duela gutxi egin dituen adierazpenak adineko pe
rtsonen kontrako indarkeria, gehiegikeria eta tratu txarrei buruzko liburu baten aurkezpenean[3]. Cándido Conde Pumpidok esan zuen adineko pe
rtsonen kolektiboak lehentasunezko tokia izan behar duela Justiziaren jardunean. Kolektibo horrek gehiegikeria eta diskriminazioa jasateko aukera gehiago duela gailendu zuen, baita Justiziak pe
rtsona horiek babesteko espezializazio handiagoa behar duela ere. Bestalde, 2008tik adineko pe
rtsonen eskubideak babesteko Aretoko Fiskala dagoela gogorarazi zuen.
Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoko adinekoen aurkako tratu txarren prebalentziari buruzko azterlanaren emaitzen txosten bat aurkeztu zuen, eta azpimarratzekoa da kolektibo hori gutxi gorabehera milioi bat pe
rtsonak osatzen dutela. Lan horren konklusioetan, kolektiboaren heterogeneotasuna aipatzen da, hau da, funtsean bi talde bereizten direla: batetik, autonomoak izaten jarraitzen dutenak, eta, bestetik, bizitzako oinarrizko egitekoak gauzatzeko laguntza behar dutenak. Azken horiek %20 inguru dira, eta inflexio-puntua 80 urteko mugan dago, gutxi gorabehera. Lagun eta senideekiko harremanen balioa ere azpimarratzen da, baita "etxean zahartu" nahi dutela ere. Horretarako, baliabide sozialen laguntza ezinbestekoa da, esaterako, eguneko zentroak eta urruneko laguntza. Era berean, politika sozialak diseinatzean kontuan hartu behar dira, besteak beste, honako alderdi hauek: generoa, bakarrik dagoen, zein inguru geografikotan bizi den, osasuna eta aisialdirako eta denbora librerako eskaintza.
Interesgarria da aipatzea NBEk 2006ko abenduaren 13an ezgaitasunak dauzkaten pe
rtsonen eskubideei buruz onartu zuen Konbentzioa. Argi dago adinez zaharra izatea ezgaitasunak eragiten dituen arrazoi garrantzitsu bat dela, beti gertatzen ez bada ere. Egia da ere dibertsitate funtzional batzuek gizartean oztopo batzuk aurkitzen dituztela eta horien ondorioz, pe
rtsona batzuek ezin dituztela oinarrizko eskubideak berdintasunez gozatu eta erabili, edo horretarako arazoak dauzkatela. Hori dela eta, konbentzioa ezintasunak dauzkaten adineko pe
rtsonei ere aplika dakieke[4]. Konbentzioaren printzipio nagusia berdintasuna eta diskriminaziorik eza da. Zentzu horretan, bere helburua da ezgaitasunak dauzkaten pe
rtsonek herritarrei onartzen zaizkien eskubideez berdintasunez gozatu eta erabili ahal izatea, ezgaitasunaren ondoriozko diskriminaziorik gabe, eta gizartean aktiboki parte hartzea sustatzea.
3. Adineko pe
rtsonen menpekotasun egoerarako arreta
Ondoren, 2010ean EAEn Autonomia Pe
rtsonala Sustatzeko eta Menpekotasun Egoeran dauden Pe
rtsonen Arretarako abenduaren 14ko 39/2006 Legearen (APSL) ezarpenarekin lotuta egon diren nobedade nagusiak aipatuko ditugu:
3.1. Aurten, lege horretan jasotako prestazioen onuradun gisa sartu dira maila arineneko menpekotasun handia duten pe
rtsonak (II. gradua, 1. maila).
3.2. 8/2010 Errege Lege Dekretuak, maiatzaren 20koak, defizit publikoa murrizteko ezohiko neurriak hartzeko denak, APSLk prestazioak eskuratzeko eskubidea gauzatzeko ezartzen zituen irizpideak aldatu ditu. 5. artikuluak ezeztatu egin du menpekotasunagatik ordaintzen den prestazioaren atzeraeragina, eskabidea aurkeztu zen egunera artekoa zena eta lege horren lehenengo azken xedapeneko bigarren idatz-zatian aurrez ikusten zena. Erabakitzeko gehienezko epea sei hilabetekoa dela xedatzen du.
Hortaz, prestazioak eskuratzeko eskubidea onuradunak kasuan kasuko prestazioa jasotzeko eskubidea daukala onartzen duen erabakia hartzen denetik hasiko da sortzen, edo, bestela, dagokion prestazioa eskuratzea berariaz onartzen duen erabakiaren berri eman gabe sei hilabeteko epea bete den egunaren biharamunetik.
Hala eta guztiz ere, aipatutako Errege Lege Dekretuko hirugarren xedapen iragankorrean aurreikusten denaren arabera, Errege Lege Dekretua indarrean sartu baino lehen (2010eko maiatzaren 25a) menpekotasun-egoera onartzeko eskatu duten pe
rtsonei, III. gradua edo II. gradua onartzen bazaie, "APSLko Lehenengo azken xedapena aplikatuko zaie, eskaera aurkeztu zuten unean indarrean zegoen idazkeran".
3.3. Bizkaiko Foru Aldundiaren 93/2010 Foru Dekretua, uztailaren 20koa, Bizkaiko Foru Aldundiaren abenduaren 1eko 162/2009 Foru Dekretua aldatzen duena ere aipatzekoa da. Haren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak menpekotasun egoera aitortzeko prozedura arautu zuen eta Foru Dekretu horrek, eskubidearen eraginkortasunari dagokionez, maiatzaren 20ko 8/2010 Errege Lege Dekretuaren bidez defizit publikoa murrizteko hartutako neurri berezia barne hartu zuen. Bizkaian, adibidez, eskabidea Bizkaiko Foru Aldundiaren erregistroan sartzen denetik menpekotasun-prestazioa balioesteko ebazpena egiteko gehienezko epea sei hilabetekoa izango dela ezartzen da; baita menpekotasuna eta prestazioak aintzatesteko prozedura bereizia ezarri bada ere.
Arabako Foru Aldundiak, berriz, familian zaintza eskaintzeko arauketa aldatzen duen dekretua argitaratu dela aprobetxatuz, neurria barne hartu du. Dekretu hori beherago aipatuko dugu, 3.9 idatz-zatian, hain zuzen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, ordea, momentuz ez du aldaketa gauzatu.
3.4. Autonomia Sustatzeko eta Menpekotasunari Erantzuteko Sistemaren Lurralde Kontseiluak apirilaren 20ko 504/2007 Errege Dekretuan ezartzen den Menpekotasuna Baloratzeko Baremoa (MBB) aldatzeko erabakia hartu du. Erabaki hori hemen argitaratu zen: 2010eko ekainaren 29ko Ebazpena, Gizarte Politika eta Kontsumoaren Idazkaritza Nagusiarena. Menpekotasuna Baloratzeko Baremoa aplikatuz lortutako emaitzak baloratu ondoren, hobekuntza batzuk sartu nahi ditu menpekotasun egoera objektiboki behar bezala aztertzeko eta gradu eta mailen sailkapena ongi egiteko. Aldaketa hori oraindik ez da errege dekretu bidez onetsi; akordioak berak aurreikusten du errege dekretua argitaratzen denetik hamabi hilabetera sartuko dela indarrean.
3.5. Legea pixkanaka ezartzen joateko egutegiaren arabera, 2011ko urtarriletik aurrera, I. graduko eta 2. mailako menpekotasuna duten pe
rtsonen eskubideak eraginkorrak izaten hasiko dira. Hori dela eta, 2010aren bukaeran, I. graduko menpekotasuna onartuta duten pe
rtsonei dagozkien zerbitzuen babes mailak eta prestazio ekonomikoen zenbatekoa zehazteko irizpideei buruzko erabakia hartu da. Erabaki hori hemen argitaratu zen: 2010eko azaroaren 4ko Ebazpena, Gizarte Politika eta Kontsumoaren Idazkaritza Nagusiarena. Talde horrentzat legean jasotako zerbitzu eta prestazio guztiak jasotzeko eskubidea onartzen du, egoitza-arreta eta laguntza pe
rtsonalerako prestazio ekonomikoa izan ezik.
Erabakiak zerbitzura lotutako prestazio ekonomikoak eskuratzeko gutxieneko baldintzak ezartzen ditu eta familia barruan zaintza jasotzeko prestazio ekonomikoa eskuratzeko betekizun eta baldintzen arauketan zehaztasun gehiago sartzen du, APSLn aldarrikatutako ezohikotasun izaera emateko. Alderdi horri dagokionez, aipatzekoa da Lurralde Kontseiluaren Akordioa, honen bidez argitaratu zena: 2010eko otsailaren 4ko Ebazpena, Gizarte Politika eta Kontsumoaren Idazkaritza Nagusiarena, bigarren prestazio horren hobekuntzaren alde egitera zuzendua. Biek honako alderdi hauek jorratzen dituzte, besteak beste: zaindariaren egokitasuna bermatzeko baldintzak, zaintzen jarraitutasuna, etxebizitzaren irisgarritasun egokia eta zaintzen kalitatearen jarraipena.
3.6. Autonomia Sustatzeko eta Menpekotasunari Erantzuteko Sistemaren Lurralde Kontseiluaren beste erabaki aipagarri bat da menpekotasun egoera baloratzeko prozedura eta organoen arloan hartu duena. Gizarte Politika eta Kontsumoaren Idazkaritza Nagusiaren 2010eko otsailaren 4ko Ebazpenean erabaki hori argitaratu zen. Balorazio-organoen osaketaren inguruko irizpide komun batzuk jasotzen ditu, baita baremoa aplikatzen duten pe
rtsona baloraziogileei eskatu ahal zaizkien ezagutzen deskripzioa ere. Horrez gain, erabakiak prozedurarako oinarrizko irizpide batzuk ere ezartzen ditu (deklaratutako menpekotasun graduak eta mailak baloratzeko berrikuspen epeak, osasunaren txostenaren ezaugarriak, balorazio prozesuetan kalitatea kudeatzeko sistemak ezartzea, etab.).
3.7. Ekainaren 14ko 83/2010 Foru Dekretuaren bidez, Bizkaiko Foru Aldundiak aldatu egin du 197/2008 Foru Dekretua, abenduaren 16koa, Inoren Laguntza Behar duten Pe
rtsonak Ebaluatzeko Batzorde Teknikoa sortu eta arautzen duena. Haren edukia kontuan hartuz, aldaketa horrekin proposatzen den xedea arlo sozialean eratu diren informazio batzordeetako ordezkaritza eta parte-hartzearekin lotutako erantzukizunak behar bezala banatzea da.
3.8. Aurreko urteroko txostenetan Bizkaian zerbitzuarekin lotutako prestazioaren arauketa faltaren ondorio negatiboen berri eman genuen. Are gehiago, APSLn jasotzen ziren prestazio ekonomikoen artean, hiru lurralde historikoetan arautu gabe geratzen zen bakarra zen. Horren ondorioz, lehenago aipatu dugun bezala, espediente bat hasi eta tramitatu genuen ofizioz. Horrez gain, herritarrek kexa bat aurkeztu zuten xedapena onestea beharrezkoa dela adierazteko, baita omisioaren ondoriozko kalteak azpimarratzeko ere. Bukatzeko, aurten honakoa argitaratu da: 90/2010 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, mendetasuna duten pe
rtsonentzako Bizkaiko foru egoitzen zerbitzuari loturiko prestazio ekonomikoa arautzen duena.
Alabaina, dekretuak egoitzako arretaren ondoriozko gastuei aurre egiteko prestazioa soilik onartzen du, bai egonaldi iraunkorrean, bai aldi baterako daudenei dagokienez[5], eta, ondorioz, eguneko zentroekin lotutakoak ez ditu barne hartzen.
Prestazio hori jasotzea bateraezina da beste bi prestazioetako edozein jasotzearekin eta "menpekotasuna duten adineko pe
rtsonentzako foru egoitza zerbitzua eskuratzea edo baliaezintasunak dauzkaten pe
rtsonentzako foru egoitzen zerbitzu bateko zentroa lortzea ezinezkoa denean onartuko da (90/2010 Foru Dekretuaren 11. artikulua), baita kasuan kasuko pe
rtsona Baliaezintasunak dauzkaten Pe
rtsonentzako Zerbitzuan menpeko pe
rtsonen arretarako zentro batean sartzeko itxaron zerrendan dagoenean ere".
3.9. Arabako Foru Aldundiak familia barruan zaintza jasotzeko prestazio ekonomikoa arautzen duen dekretu bat onetsi du. 40/2010 Foru Dekretua da, abuztuaren 3ko Diputatuen Kontseiluarena, urriaren 23ko 70/2007 Foru Dekretua baliogabetzen duena eta zenbait nobedade sartzen dituena, hala nola, berariaz salbuesten du prestazioa pe
rtsona bat hil egiten denean Banakako Arreta Plana (BAP) egin baino lehen.
3.10. Bizkaiko Foru Aldundiak Zainduz programaren arauketa berria onetsi du (144/2010 Foru Dekretua, abenduaren 9koa). Foru programa hori udalekin sinatutako lankidetza hitzarmenen bidez gauzatzen da. Programaren helburu nagusia 60 urtetik gorako pe
rtsonak, menpekoak direnak eta beren etxean bizi direnak, zaintzen dituzten pe
rtsonentzako arreta eta babesa da eskaintzea da. Gure ustez, programa hau eraginkorra da eta menpekotasun egoeran dauden adineko pe
rtsonen nahiz haien zaindarien bizitza-kalitatea hobetzen laguntzen du. Hala ere, araudia aldatu dela eta, zoritxarrez, ez da hedatu adingabeak diren eta menpekotasun egoeran dauden senideak dituzten familiak barne hartzeko.
3.11. Dirudienez, egokia da atal honetan aipatzea beste xedapen-multzo bat, nahiz eta ez dioten eragiten soilik menpekotasunaren babesari, zerbitzu sozialak oro har aipatzen direlako. Halere, zalantzarik gabe, eragina izango dute menpekotasun egoera dauden adineko pe
rtsonen arretan, bai zerbitzu horien erabiltzaileen kasuan, bai onuradunen kasuan:
• 101/2010 Dekretua, martxoaren 30ekoa, Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoarena.
• 238/2010 Dekretua, irailaren 14koa, Gizarte-zerbitzuetako Zerbitzu eta Zentroen Goi Ikuskaritzarena.
• 28/2010 Dekretua, uztailaren 15ekoa, Arabako Gizarte Zerbitzuen Lurralde Kontseilua eratzen duena eta 490/2010 Erabakia, uztailaren 27ko Diputatuen Kontseiluarena, Gizarte Zerbitzuetarako Arabako Lurralde Kontseilukideak izendatzen dituena.
3.12. Arlo fiskalean, menpekotasun egoeran dauden pe
rtsonen arretarako zerbitzuei Balio Erantsiaren gaineko Zergaren (BEZ) tasa murriztua aplikatzea onartu da; hau da, egoitzei, eguneko eta gaueko zentroei, etxeko laguntzari eta telelaguntzari. Tasa murriztua aplikatzeko, zerbitzuak plaza itunduetan eman behar dira edo administrazio-lehiaketen ondoriozko prezioen bidez. Hortaz, %4ko BEZa aplikatzen da, %7a beharrean. (6/2010 Errege Lege Dekretua, apirilaren 9koa, ekonomia eta enplegua suspertzeko neurriei buruzkoa. 16. artikulua, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko abenduaren 28ko 37/1002 Legeko 91.bi.2 artikulua aldatzen duena). Aldaketa hori hiru lurralde historikoetan BEZa arautzen duten foru arauetan jaso da.
147/2010 Dekretuak, maiatzaren 25ekoak, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentari buruzkoak, bereziki hartu ditu kontuan menpekotasun egoeran dauden pe
rtsonak, eta gehienak adinekoak dira. 39/2006 Legearen ondoriozko prestazioak diru-sarrerak bermatzeko errenta lortzeko diru-sarreren kalkulutik baztertu ditu (21.1.b artikulua). Horrela, familia barruko zaintzarako prestazioa eta laguntzaile pe
rtsonalarentzako prestazioa ez dira kontuan hartuko DBE eskatzen duen pe
rtsonaren diru-sarrerak kalkulatzeko. Agindu berak kalkulu horretatik beste prestazio batzuk baztertu ditu eta, sarritan, prestazio horiek adineko pe
rtsonekin lotuta egoten dira, adibidez: laguntza teknikoengatik jasotzen dituztenak, etxebizitza eskuratu edo berritzeko direnak eta hirugarren pe
rtsonen laguntzaren ondoriozko diru-laguntza.
4. Adineko pe
rtsonentzako arreta sozio-sanitarioa
Jakina denez, arreta soziosanitarioa honakoa da: osasun arazo larriak edo muga funtzionalak eta/edo gizartetik baztertuak izateko arriskuarekin lotutako arazoak direla eta, aldi berean osasun eta gizarte arreta koordinatua eta egonkorra behar duten pe
rtsonei zuzendutako arreta jarraitua.
Esparru horretan arreta jasotzeko aukera gehiago dituzten kolektiboetako bat adineko pe
rtsonak dira, menpekotasun egoeran egon daitezkeelako, gaixotasun somatiko kronikoak edota baliaezintzaileak jasan ditzaketelako, ospitalean alta jaso ostean ere, eriondo egon daitezke edo beren burua zaintzeko behar besteko autonomia gabe, edo gaixotasun terminalak izan ditzakete.
Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak EAEn arreta soziosanitarioaren zuzentarauak lantzeko Marko Agiriaren (2010eko abendua) azken zirriborroa ezagutzera eman du. Administrazio guztien adostasuna bateratzeko helburua duen tresna bat da. Hori dela eta, EUDELen ekarpenak jaso ditu, baita foru aldundienak ere. Behin betiko onetsi ondoren, ardatz bat eta gida bat eratuko dira gure komunitatearen esparru soziosanitarioan politika publikoak zehazteko.
Dokumentu horrek hainbat gai jorratzen ditu, adibidez, egungo arreta eta koordinazio soziosanitarioaren eredua, arreta hori jaso dezaketen pe
rtsonak, EAEn herritarren behar soziosanitarioei erantzuteko dauden zentroak eta zerbitzuak, egiturak, organoak eta koordinazio protokoloak eta finantzaketa.
Adineko pe
rtsonei dagokienez, agiriak ohar batzuk egiten ditu eta, besteak beste, ondoren laburbiltzen ditugun hauek:
• Laguntza-mailen arteko koordinazioa beharrezkoa da arreta jarraitua bermatzeko, egonaldi ertaineko ospitaleak eta baliabide soziosanitarioak eta sozialak modu programatuan erabiltzea ahalbidetzen du, akutuen ospitaleetan diru-sarrera desegokiak ekiditen laguntzen du eta ospitaleko larrialdi-zerbitzuen kontsulten kopurua murrizten du.
• Gipuzkoan gaixoen balorazioa egiteko erabiltzen den galdetegia oso erabilgarria da patologia kronikoak dauzkaten menpeko adinezko pe
rtsonen beharrak baloratzeko, bai etxekoak, bai laguntza sanitarioa soziosanitarioa lotzearekin lotutakoak.
• Diziplina arteko ekipo soziosanitario komunitarioen garapen zailtasunak, etxez etxeko laguntza-zerbitzu publikoen mugak eta tarteko egituren garapen eskasak zaildu egiten dute pe
rtsona horiek beren etxean geratu ahal izatea, eta ekidin daitezkeen ospitaleratzeak eragiten dituzten ahultasun egoerak eragiten dituzte.
• Patologia kronikoa duen adineko menpeko pe
rtsonarentzako arreta ez da homogeneoa hiru lurraldeetan.
• Hiru lurralde historikoen artean desberdintasunak daude APSLn aipatzen diren baliabide sozialak eta zerbitzuak eskuratzeko baldintzei dagokienez.
• Menpekotasuna baloratzeko aurkeztu behar den informazio medikoa zama berezia eragiten ari da eskaera-egileen artean nahiz gizarte langileen eta medikuen artea; beharrezkotzat jotzen da gizarte eta osasun zerbitzuen artean telematikoki informazioa trukatzea ahalbidetzen duen prozesu bat diseinatzea.
• Laguntza-mailen arteko koordinazioa Gipuzkoan onarpen zentralizatuko zerbitzuaren bidez egiten da eta, gainera, pe
rtsonak beren beharretarako egokiena den laguntza mailan kokatzea ahalbidetzen duen tresna bat erabiltzen du. Metodologia hori ez da gainerako lurralde historikoetan erabiltzen.
• Erabiltzaileak bi sistemen artean behar bezala igarotzea ahalbidetzen duten zirkuituak sortu eta malgutzea beharrezkoa dela ikusi da.
• Adineko pe
rtsonen egoitzetan arreta sanitarioa finantzatzeko moduluak desberdinak dira hiru lurralde historikoetan.
Bukatzeko, aurten, Sanitate eta Kontsumo sailburuak berretsi egin du Eusko Jaurlaritzak Nazioarteko zientzia ezagutza eta ikerketa zentro bat sortuko duela menpeko pe
rtsonentzat eta baliaezintasunak dauzkatenentzat [Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar taldeak "arreta soziosanitariorako zentroari" buruz egindako galderari erantzuna (09/10/05/03/1392-7839) eta Euzko Abertzaleak-Nacionalistas Vascos legebiltzar taldeak "atentzio soziosanitariorako zentroaren inguruan" egindako galderari erantzuna. (09/10/05/03/1084-6295)
Dioenez, ikerketa biomedikoko, arreta sozialeko eta gaixotasun neuro-degeneratiboak dauzkaten eta menpekotasun egoeran dauden pe
rtsonen zaintza eta tratamendu berriak garatzeko zentro hori ezagutza polo bat izango da, eta haien bizitza-maila hobetzeko metodoen ikerketan ere arituko da. Sailburuak adierazi duenaren arabera, sailarteko ekimen bat da eta enpresen zerbitzura jarri nahi ditu EAEko unibertsitate- eta ikerketa-zentroak modu osasuntsuan zahartzera, gaixoaren autonomia lortzera, menpekotasunaren arretara eta arreta soziosanitariora bideratutako zerbitzuak eta produktuak garatzeko, erakundeentzat balorea sortzeko eta Euskadiko enpresa-sarea balioesteko.
Datorren urtean proiektuaren jarraipena egingo dugu.
Funtsezkoa da esparru soziosanitarioa garatzea eta herritarrengan positiboki eragiten duten eta, maila handi batean, adineko pe
rtsonak ukitzen dituzten neurriak martxan jartzeko.
Aipatzekoak dira ekimen sanitario batzuk, honakoak, adibidez:
• Medikazioaren erabilpena optimizatzeko programa, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta EAEko farmazia-elkargo profesionalek sinatu duten hitzarmen baten bidez martxan jarri dena. Programa beren etxean bizi diren pe
rtsona polimedikatuei zuzenduta dago. Farmaziak, medikuaren oharrak jarraituz, aldizka banakako medikazioa prestatzen du eta pilula-kutxetan medikazioa dosika banatuta prestatzen zaie. Horrek pe
rtsona horientzako laguntza eragiten du, baita erabilera egokirako berme handiagoa ere.
• Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT) beren etxean bizi diren adineko pe
rtsonen arloan aplikatzeko ikerketa.
• Lehenengo laguntzako medikuen prestakuntza espezifikoa etxean bizi diren adineko pe
rtsona kronikoak zaintzeko. Kontrol mediko hobea ahalbidetzen du eta ospitaleratzeak ekiditen ditu.
Era berean, beste ekimen sozial batzuk ere garrantzitsuak dira, adineko pe
rtsonen inguruko pe
rtzepzio soziala eta begirunea bultzatzen baitituzte, adibidez, belaunaldien arteko harremanak. Zentzu horretan, aipatzekoa da Gasteizko Udalak "Hiri Hezitzailea" programa dauka, eta bertan, eskola-ikasleei zuzendutako hainbat jarduera daude, eta horietako batzuk adineko pe
rtsonek ematen dituzte.
5. Gizarte-zerbitzuak: egoitza-arreta eta arreta komunitarioa
Bi kexa jaso ditugu adineko pe
rtsonei egoitza pribatu batean eman zaien arretarekin lotuta. Bi kasuak desberdinak dira, baina senide bat izan da kexa aurkeztu duena kasu bietan. Bertan, emandako arretarekiko desadostasuna agertzen zuten, eta azpimarratzekoa da arlo medikoei eragiten ziela. Era berean, Arabako foru aldundian ere erreklamazio bana aurkeztu zuten. Horietako batean, foru ikuskaritzako langileria zentrora joan zen gertatutakoaren xehetasunak jakiteko eta ikerketa bati ekin zitzaion. Ikerketa burutu ondoren, aldundiak ez zuen aurkitu administrazio-jokabide desegokirik iradokitzen zuen elementurik, eta, ondorioz, zehapen espedientea hasi zuen. Hala ere, aldundiak adierazi zigun zentroan ikuskapen-bisitak egiten jarraituko zuela laguntzaren kalitatea hobetzeko. Bestalde, aldundiak interesduna beste zentro batera lekualdatzeko eskaera hartu zuen eta zentro publiko batean plaza bat esleitu zion, eta interesduna pozik geratu zen. Aurkeztutako beste kasuan, ordea, foru aldundiak espedientea artxibatu egin zuen aurreko arrazoi berberaren ondorioz. Hala ere, erreklamaziogileak aurkeztu zituen elementu batzuk, gure ustez, argitu egin behar ziren. Hori dela eta, aldundiari dokumentazioa eskatu genion, gertatutakoa baloratu eta ulertu ahal izateko. Gaia aztertu ondoren, alderdi batzuen inguruko azalpen batzuk eskatu genituen, eta, une honetan, espedientea tramitatzen ari dira.
Horrez gain, jaso dugun kexa batean, interesdunak Bizkaiko Foru Aldundiak adineko menpeko pe
rtsonentzako egoitza baten plazagatik ezarri duen prezioaren inguruko desadostasuna agertzen zuen. Erreklamaziogilearen ustez, prezioa gehiegizkoa zen. Espedientearen tramitazioa bertan behera utzi zen arren, erreklamaziogileak atzera egin zuelako, gestio batzuk egin ziren eta kasuaren hasierako analisia ere bai, baina ez zen inolako irregulartasun legalen susmorik aurkitu. Dena den, kasu hau abiapuntu gisa har dezakegu EAEko hiru aldundiek adineko pe
rtsonentzako egoitzetako plazetarako ezartzen dituzten prezio publikoen artean dauden desberdintasunak aipatzeko. Nahitaezkoa da, erabat, Autonomia Erkidegoan prezio horiek homogeneizatzeko akordioa lortzea, edo, gutxienez, egungo desberdintasunak murriztea. Eusko Jaurlaritzak gizarte zerbitzuen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa (baterako ordainketa) arautzeko onartu behar duen dekretuak nahitaez heldu beharko dio gai horri, euskal gizarte zerbitzuen sistemari koherentzia eta batasuna emateko, Gizarte Zerbitzuen Legeak aldarrikatzen duen bezala.
Lege hori ekimen pribatuarekin itunak egiteari buruzkoa ere bada. Zentzu horretan, azpimarratzekoa da Bizkaiko Foru Aldundiak lurralde horretako egoitza pribatuekin sinatu dituen itunen kopurua (90 erakunderekin) adineko menpeko pe
rtsonei egoitza zerbitzu forala eskaintzeko.
Eguneko zentro batera joateko garraiobide egokitua erabiltzearekin lotutako kexa bat jaso dugu. Garraioaren ordutegia aldatu zioten pe
rtsona batek aurkeztu zuen kexa. Ordutegi berria zela eta, garraiobidea goizago igarotzen zen eta zentroko arreta aldia ordubete murrizten zuen. Familiak beste ibilbide bat egiten zuen ibilgailu bat proposatu zuen, baldin eta posible bazen eta plazak libre bazeuden, baina ez zen proposamena onartu. Gaia aldundian planteatu genuen eta erantzunaren zain gaude.
Horrez gain, menpeko gisa kalifikatuta ez zegoen adineko pe
rtsona bat udal egoitza batera sartzearekin lotutako beste espediente bat ere izapidetu dugu. Donostiako Udalari egoitza ez den beste bizileku bat eskatu zion pe
rtsona bat zen. Udalak bizileku komunitarioak eta tutoretzapeko apartamentuak dauzka adineko pe
rtsonentzat, baina araudiak ez du hautatzeko aukerarik ematen. Hori dela eta, edozein zerbitzutan plaza libreak geratzen direnean, eman egiten dira itxaron zerrendaren ordenaren arabera. Kasu honetan, bizileku mota jakin bat aukeratu zuen. Gaia aztertu ondoren, ez zen lege-esparruko irregulartasunik antzeman.
6. Arartekoaren esku-hartzea adineko pe
rtsonen zentroetan eta etxez etxeko laguntza-zerbitzuan sortutako gatazken ondorioz
Aurreko urteetan adineko pe
rtsonentzako egoitza batzuetan lan-arloan zeuden gatazka batzuen berri eman izan dugu. Egoitzak pribatuak ziren baina kudeaketa pribatukoak. Funtsean, bi egoitza buruz ari gara: Aldakonea, Donostian eta Ariznavarra, Gasteizen. Bi zentroetan, langileek laneko baldintzak hobetzea aldarrikatzeko greba egin dute, eta, ondorioz, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak grebaren ordutegian mantendu behar diren gutxieneko edo oinarrizko zerbitzuak zein diren zehazten du.
Egoera horiek oso korapilatsuak dira. Batetik, gatazka langileen eta laneko kontratua egin dien enpresaren arteko gatazka bat delako. Bestetik, gatazka, pribatua den arren, zentro publiko batean gertatu delako eta zuzenean eragiten dielako menpeko adineko pe
rtsonei eta ezinbestekoa delako pe
rtsona horiek behar bezala zainduta daudela ziurtatzea. Pe
rtsona horiek ez dute zerikusirik gatazkaren jatorriarekin eta ezin dute konpontzen lagundu, baina zuzenean pairatzen dituzte grebaren ondorio negatiboak. Pe
rtsona horien ahultasun egoera, bizitzako ekintzarik oinarrizkoenak egiteko eta bizirauteko ere laguntza behar dutenez, erakunde guztiek ahalegin berezia egin behar dute gatazkak egoitzetako pe
rtsonengan ahalik eta eragin txikiena izan dezan eta arreta duina eta egokia jasotzen jarrai dezaten. Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezartzen ditu, foru aldundiek kontrolerako ikuskapenak egiten dituzte eta Arartekoaren erakundeak esku hartzen du.
Aldakoneako egoitzari dagokionez, Arartekoak 2010eko otsailaren 9an Ebazpen bat onetsi zuen. Horren bidez, amaiera ematen zaio Arartekoak Donostiako "Aldakonea" adineko pe
rtsonentzako egoitzaren grebarekin lotuta gauzatu duen esku-hartzeari. Ebazpen horretan, aurrekariak zehaztu ondoren, ohar batzuk egiten dira, eta, besteak beste, gizarte zerbitzuetako lan-arloko gatazkei buruzko araudia eta esparru horretako jurisprudentzia aztertzen dira. Ohar horiek baliozkoak dira antzeko beste zentro baten kasurako, Ariznavarrako egoitzarako, adibidez. Honako hauek dira:
a) Greba konstituzio-eskubide bat da (Espainiako Konstituzioko 28.2 art. –aurrerantzean EK–). Hala ere, beste eskubide batzuekin gertatzen den bezala, eskubide hori erabiltzeko mugak daude, eta, kasu honetan, grebaren zuzeneko eragina jasaten dutenek –adineko pe
rtsonek– behar bezalako laguntza jasotzen duten eskubideagatik daude mugatuta; haien egoera kontuan hartu behar da. Hori guztia, lotuta dago haien osasun-eskubidearekin eta oinarrizko edo funtsezko arreta jasotzeko eskubidearekin. Hortaz, greba horretan, babestu beharreko bi eskubide kontrajarri ditugu: osasun-eskubidea eta egoitzen erabiltzaileek arreta jasotzeko duten eskubidea, baita langileen greba-eskubidea ere. Horrenbestez, bi eskubideen arteko oreka bilatu behar da.
Gogoan izan behar dugu adineko pe
rtsonak direla alderik ahulena, sentikorrena eta zaurgarriena, eta, hala eta guztiz ere, haiek direla grebaren ondorioak zuzenean pairatzen dituztenak, beren etxean edo bizilekuan gertatzen baita.
Ez dugu greba-eskubidea arautzen duen lege organikorik. Konstituzio Auzitegiak behin baino gehiagotan azpimarratu du lege hori prestatu beharko litzatekeela. Bitartean, martxoaren 4ko 17/1977 Errege Lege Dekretua aplikatzen jarraitzen da, alegia, gutxieneko zerbitzuak ezartzeko oinarri gisa hartzen dena. Konstituzio Auzitegiak epai bat baino gehiago eman du zerbitzu horiei eta dagozkien irizpideei buruz (bat aipatzearren, KAE 183/2006, ekainaren 19koa). Bertan, honakoa adierazten da:
• Greba egiten zen zerbitzuan grebaren eragina ezinbestean jasan behar da eta eragozpenak onartu egin behar dira.
• Gutxieneko zerbitzuek zerbitzuaren gutxieneko estaldura bermatu behar dute, baina ez da beharrezkoa izango ohiko errendimendu-maila lortzea, ezta normaltasunez funtzionatzea ziurtatzea ere. Horrela balitz, greba-eskubidea urratuko litzateke.
• Grebalariek egiten dituzten sakrifizioen eta zerbitzuaren erabiltzaileek pairatzen dituzten kalteen arteko proportzioak arrazoizkoa izan behar du.
• Langileek beren interesak grebaren bidez defendatzeko duten eskubideak atzera egiten du grebalariek pairatzen dutena baino kalte handiagoa eragiten denean edo eragin daitekeenean. "Herritarrek funtsezko prestazio horiek eskuratzeko duten eskubideak lehentasuna dauka greba-eskubidearen gainetik".
Auzitegi Gorenak ere irizpena eman du gai honen inguruan, eta, urriaren 22ko 6794/2007 epaian, aurrekoaz gain, honakoa adierazten du:
• Greba-eskubideak konstituzioak babesten dituen beste eskubide batzuetara moldatu behar du.
• Gutxieneko zerbitzuak honako alderdi hauek kontuan hartuz ezarri behar dira: hedapena (lurralde-mailan eta langileriari dagokionez), aurreikusten den iraupena, zerbitzuaren behar espezifikoak, babestutako ondasunak nolakoak diren, etab.
b) Laneko gatazka negoziazio kolektiboaren bidez ebatzi behar da. Hitzarmen kolektiboak langileen ordezkariek eta enpresaburuek adostutako akordioa dira, beren autonomiaren arabera (EK 37. art. eta Langileen Estatutuaren 82.1 art.). Autonomia horren ondorioz, kanpoko eragileek, gatazkako aldeekin lotuta ez daudenek, ezin dute esku hartu ez baldin badaukate bi aldeen oniritzia, aparteko kasuetan izan ezik.
c) Eusko Jaurlaritzak, zentro horretako gutxieneko zerbitzuak zehazterakoan, egoitzako pe
rtsonen ahultasun eta menpekotasun egoera kontuan hartzen du. Horretarako, kontuan hartu beharko litzateke, halaber, menpekotasun maila handiko pe
rtsonen kopurua zein den, baita grebaren iraupena ere. Era berean, gure ustez, zentro horietako grebek ospitaleetako grebek jasotzen duten tratua jaso beharko lukete gutxienez.
d) Foru aldundiak, egoitza-zerbitzuaren titular gisa:
• Egoitzetako pe
rtsonek ahalik eta arretarik onena jasotzea ziurtatu behar dute, baita gatazkak ahalik eta eragin txikiena izatea, oinarrizko arreta eskaintzea eta eskubide guztiak errespetatzea bermatzea ere.
• Hori guztia ahalik eta zorrotzen betetzen dela ziurtatu behar du eta baldintzak betetzea exijitu behar du.
• Aldeek elkarrekin hitz egitea bultzatu behar du, espiritu konstruktiboarekin eta akordioa lortzera bideratuta hitz egitea, hain zuzen.
• Ituna lortzeko exijitzen diren baldintzek behar bezalako arreta lortzeko lagungarriak izan behar dute, baita zerbitzuan eragin negatiboa izan lezaketen
elementuak ahal beste murriztu ere. Langileriaren arloko kalitateari buruz ari gara. Kontratistak hori kontuan hartu behar du langileria kontratatzen duenean, Sektore Publikoko Kontratuen Legeko 102.1. artikuluaren arabera eta Gizarte Zerbitzuen Legeko 72. artikuluan aipatzen diren klausula sozialei jarraiki.
Eusko Jaurlaritzak Gizarte Zerbitzuen Legea garatu behar du, eta, testuinguruko honetan:
• Zerbitzuen kudeaketa kontratatzeari edo zeharkako kudeaketari dagokionez (71. ar. eta hurrengoak), ekintza-neurri positiboak eta laneko baldintzak hobetzera bideratutakoak kontuan hartu beharko lirateke (65.2.k.).
• Lehenbailehen sortzea, Gizarte Gaietako Euskal Kontseiluaren barruan, "gizarte zerbitzuen esparruan enpleguaren kalitatera eta informazioa eta prestakuntza hobetzera bideratutako sektore-kontseilua" (48.4. art.).
• Gizarte zerbitzuen zentro eta zerbitzuei exijitzen zaizkien baldintza materialak eta funtzionalak eta langileriarekin lotutakoak arautzen dituena (laugarren xedapen gehigarria), eta, bereziki, egoitza zerbitzuen kasuan. Horrek 41/1998 Dekretuaren barruko esku-hartzea eragiten du, eta gainditu egin da.
Funtsezkoa da eredu sozial iraunkorrari buruz hausnartzen jarraitzea, eta, zehazki, adineko pe
rtsonentzako egoitzen kudeaketa-ereduei buruz. Horren harira, honako alderdi hauei heldu behar zaie: zerbitzuen kudeaketa, baterako ordainketa, zerbitzu horietan lan egiten duten pe
rtsonen lan-baldintzak, gatazkak prebenitzeko neurriak, etab.
Ebazpenaren bukaeran, aldundiei zerbitzuaren titular eta azken erantzule gisa dauzkaten betebeharrak gogorarazten dizkie, hau da, egoitzan dauden pe
rtsonei behar bezalako arreta eskaintzea bermatu beharko dute eta gatazkak haiengan duen eragina murriztu behar dute; horrez gain, elkarrizketa bultzatu behar du gatazka konpontzea lortzeko eta egoitza-zerbitzu publikoen kudeaketaren kontratazio-baldintzetan irizpide eta baldintza sozial jakin batzuk barne hartu behar dituzte.
Ohar horiek baliozkoak dira kudeaketa pribatua duen beste edozein egoitza publikotako grebetarako.
Aldakoenako greba eragin zuen arrazoia da Gipuzkoan ez zela sinatu adineko pe
rtsonen egoitzetako langileen hitzarmena 2009-2012 aldirako. 2010eko azaroaren 4an patronala eta sindikatu-ordezkari batzuen artean akordioa lortu zen negoziazio-mahaian. Sindikatuen ordezkariak, ordea, gutxiengoa ziren, eta, ondorioz, akordioa eragin mugatua duen hitzarmen bat da (sinatu dutenek eta ordezkatutako pe
rtsonak barne hartzen ditu) edo estatutuz kanpoko Ituna da. Hori dela eta, Aldakonean grebak bere horretan jarraitu zuen. Hala ere, dirudienez, Itun horrek banakako atxikipen ugari izan ditu, hau da, horren eragina jasaten duten pe
rtsona askok sinatu dute eta, horri esker, Aldakoneako greba abenduaren 29an bukatu zen. Akordioa Gipuzkoan egoitzetan, zentro soziosanitarioetan eta tutoretzapeko etxebizitzetan nahiz eguneko zentroetan adineko pe
rtsonei arreta eskaintzearen arloan diharduten enpresek kontratatutako pe
rtsonei aplikatzen zaie. Salbuetsita geratzen dira zuzenean Administrazio publikoaren menpe daudenak. Akordioak, besteak beste, enpleguaren egonkortasunari (enpresen langileen %85ek kontratu mugagabea izan behar du), gatazken ebazpenari (PRECOren artekaritza, Laneko Harremanen Kontseilua) eta zentro publikoetan enpresa aldatzen denean langileria subrogatzeari buruzko neurriak barne hartzen ditu.
Ariznavarrako egoitzaren kasuari dagokionez, aurten bisitak egiten jarraitu dugu egoitzako pe
rtsonek, langileria greban egon arren, jasotzen duten arreta nolakoa den ikusteko. Gure ustez, ematen zaien arreta egokia da. Hala ere, nabaria da egoitzan dauden pe
rtsonak nekatuta eta gogaitua daudela grebaren iraupenagatik. Bestalde, egoitzan gero eta pe
rtsona gutxiago daude; izan ere, Arabako Aldundiak zentro horretan ez du pe
rtsona gehiago sartzen jarraitu. Hortaz, urriaren 18an, azkeneko bisita egin genuenean, egoitzaren okupazioa ez zen %60ra heltzen (%59,29) eta eguneko zentroarena %20koa zen soilik. Langileria, ordea, berbera zen, baita ezarritako gutxieneko zerbitzuak ere. Hori dela eta, langileria eta egoitzako pe
rtsonen ratioa altua izan da.
Urtearen bukaera aldera (2010eko abenduaren 16an), Ariznavarrako greba bukatu egin da enpresak eta sindikatuen akordioa edo ituna lortu dutelako. Haren indarraldia 2008ko urtarrilaren 1etik 2010eko abenduaren 31ra artekoa da eta, nagusiki, soldatekin dago lotuta.
Gasteizko San Prudentzio egoitzarekin lotutako kexa bat ere aurkeztu digute, bi solairu hutsik zeudelako. Kexa aurkeztu duen auzokide-elkartearen ustez, solairu horiek egokituz gero, foru aldundiaren egoitzen itxaron zerrenda asko arinduko litzateke. Zerrenda hori menpekotasun egoera dauden pe
rtsonek soilik osatzen dute.
Egoitzaren titularrak Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia dira, plaza itunduak dauzka menpekotasun egoeran dauden pe
rtsonentzat eta haien zaintza dagokio. Hala ere, antza denez, arazoa da, oro har, solairu horretako plazak ezin direla itundu adineko pe
rtsonentzako egoitza-zerbitzu sozialei buruzko martxoaren 10eko 41/1998 Dekretura egokitu arte. Horrenbestez, udal eraikin horretan obra ugari egin behar dira, eta, zati batean, –zati horretan– foru-erabilerakoa izango litzateke hitzarmen bidez. Nolanahi ere, bi erakundeetara jo dugu (Gasteizko Udalera nahiz Arabako Foru Aldundira) eta informazioaren zain gaude.
Gizarte zerbitzuen eredu iraunkorrari buruz hausnartu behar dela eta, Gipuzkoako Aldundiak agiri bat argitaratu du Gipuzkoako gizarte zerbitzuen etorkizunerako ereduari buruz. Agiri hori hainbat erakundek egindako hausnarketa luze eta sakon baten emaitza da. Proposatzen den ereduaren arabera, gizarte zerbitzuak etorkizunerako inbertsioa dira eta osasuna edo hezkuntzaren antzeko gastu-itzulera duen jarduera-sektore bat dira. Agiriak eredua osatzen duten elementuak aipatzen ditu (pertsonan kontzentratutako ikuspegi komunitarioa, Administrazioaren rola, antolakuntza, finantzaketa eta gizarte zibilaren erantzunkidetasuna) eta 2020rako ezarritako helburua erdiesteko ekintzen ibilbidea deskribatzen du.
IV. Beste kexa espediente batzuen analisia
IV.1. Bizkaiko Foru Aldundiak erakunde honen proposamena onartu du, hau da, adineko pe
rtsona batek prestazio ekonomikoa eskuratu ahal izatea familia barruan zaintza jasotzeko. Pe
rtsona hori, jaioberritan, familia batean hartu zuten, baina adopzioa ez zen formalizatu. Bizitza osoa etxe berean igaro du, pe
rtsona berberekin, eta harentzat bere familia dira. Nagusi bihurtu da eta etxean ematen dioten zaintza eta arreta behar ditu. Hori dela eta, prestazioa eskatu zuen, baina ukatu egin zioten, menpeko pe
rtsonak eta zaindariak ez zutelako laugarren mailara arteko ahaidetasunik. Arartekoa kasu honetan erantzun positiboaren alde agertu zen; izan ere, haien arteko harremana familiarenaren parekoa da. Bizkaiko aldundiak, kasu berezia dela ulertu du eta Instrukzio bat atera du honen antzeko kasuetan ahaidetasun-baldintzatik salbuesteko.
IV.2. Prestazio horri dagokionez, Arabako aldundiak, Arartekoaren proposamenari jarraiki, familia barruko zaintzarako prestazioan egiten zuen murrizketa (%25ekoa) ezeztatu du. Etxe berean pe
rtsona bat baino gehiago hartzen zenean aplikatzen zen (urriaren 23ko 70/2007 Foru Dekretuko 9.2. artikulua). Zenbait kasutan planteatu digute arauarekiko desadostasuna. Murrizketa horren eraginak aztertzean, zaindariek sarritan pe
rtsona horiei arreta eskaintzeko zituzten zailtasunak ikusi genituen, baita murrizketak familiaren ekonomian zuen eragina ere. Planteatutako kasuan adingabeei eta gazteei buruzkoak ziren, baina murrizketa oro har aplikatzen da eta, ondorioz, adindunen kasuan ere aplikatzen da, eta horiek dira, hain zuzen ere, menpekoen gehiengoa. Ofiziozko esku-hartze batean, Arartekoak horren inguruko ohar batzuk helarazi zizkion aldundiari. Aldundiaren jarrera ulerkorra izan zen eta murrizketa kendu egin zuen herritarrei familiaren barruan zaintza eskaintzeagatiko prestazioaren arloan onetsi zen araudi berri batean (40/2010 Foru Dekretua, abuztuaren 3koa), aurrekoa ordezkatzen duena.
IV.3. Etxez etxeko laguntza zerbitzuarekin lotutako beste kasu bat planteatu ziguten. Kasu horretan, pe
rtsona bat bere seme batekin bizi zen. Azken horrek zerbitzua eskatu zuen etxeko lanak egiteko. Hala ere, gizarte zerbitzuek kasuari heldu ziotenean, adineko pe
rtsonarentzako arreta pe
rtsonala eskaini zuten, eguneko zentroko zerbitzuarekin batera. Semeak erantzunarekiko desadostasuna agertu zuen. Gaia aztertu ondoren, eta udal ordenantza ikusirik, ez genuen inolako irregulartasunik antzeman, eskaera egilea bakarrik bizi ez denean etxea garbitzeko lanak salbuesten baitzituen, eta arreta eskaintzea onesten zen.
IV.4. Zenbait kexatan oinarrituz, Arabako Foru Aldundiaren etxez etxeko laguntza zerbitzuaren (ELZ) esleipenean, justifikatu gabeko atzerapena antzeman dugu. Aldundiari gaiaren berri eman ondoren, kexa horiek ebatzi egin dira azkenean interesdunei laguntza zerbitzua esleitu zaielako.
Arabako Foru Aldundiaren telelaguntza zerbitzuaren esleipeneko atzerapena salatzen zuten pe
rtsonen kexek, ordea, ez dute emaitza bera lortu. Espediente horietan, menpeko adineko pe
rtsonaren balorazioa honakoa zen: I. gradua, 2. maila, edo I. gradua, 1. maila. APSLn horrela baloratutako pe
rtsonentzako aurreikusten diren zerbitzuak eta prestazioak jasotzeko eskubidea 2011ko urtarrilaren 1eraino edo 2013raino, hurrenez hurren, indarrean sartzen ez zen arren, gure uste, interesdunek 80 urte baino gehiago zutela eta, eta kontuan hartuz haien osasun egoera ahula dela, haien eskaerari Araban ezarritako babes-maila osagarriaren arabera erantzun zitekeen. Hori apirilaren 24ko 39/2007 Foru Dekretuko lehenengo xedapen iragankorreko 2. puntuan jasota dago.
Gizarte Ongizaterako Foru Erakundeak emakidaren kontrako erantzuna eman digu. Erantzun horretan, xedapen iragankor horren izaera diskrezionala ikusten da –"GOFEk telelaguntza zerbitzua 1 graduko menpekotasun mailarekin baloratutako pe
rtsonei eman ahal izango die 39/2006 Legearen 14.6. artikuluan ezarritako lehentasun irizpideak aplikatuz"– eta Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legea aipatzen du, zerbitzua lehen mailako zerbitzu gisa katalogatzeari dagokionez, eta zerbitzu horren eskumena Eusko Jaurlaritzaren esku uzten duen eskumen-esparru berriari dagokionez.
Bigarren gaiari dagokionez, Administrazioari jakinarazi diogu, 12/2008 Legeko zazpigarren xedapen iragankorraren edukia ikusirik, erabiltzaileen ekarpen ekonomikoa arautzen duen dekretuari dagokionez, nahiz xedapenaren interpretazio analogikoa eginez, Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren Prestazio eta Zerbitzuen Zorroaren Dekretuari dagokionez, honakoa ondorioztatzen dugu: garapen-araudia onesten ez den bitartean, lege hori indarrean sartu ziren arloan indarrean zeuden araudiak aplikatu beharko dira.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eskainitako informazioaren arabera, telelaguntza zerbitzuaren kudeaketa ez du 2011ra arte bereganatuko[6].
Gizarte Zerbitzuen Legeko hirugarren xedapen gehigarriak xedatzen duenaren arabera, eskumenen banaketak eta horren ondoriozko finantzaketa-egokitzapenak ezin dute, inola ere, banaketa berria indarrean sartzerakoan dauden prestazio eta zerbitzuen intentsitatea eta estaldura mailak murriztu.
Gasteizko biztanleak harriturik ari dira ikusten I. mailako menpekotasun egoeran dauden pe
rtsonei ukatu egiten zaiela menpekotasun egoera ez dauden beste pe
rtsona batzuei ematen zaien zerbitzu bat (alegia, pe
rtsona autonomoei ematen zaie, baina horien eskumena udalari dagokio) eta baldintzak betetzen dituzten arren, paradoxikoki, haiek ere betetzen dituztela.
Zaila da ustezko horiek ulertzea Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren garapen koherente eta orekatuaren ikuspuntutik, baita prestazio eta zerbitzuak berdintasun-irizpideen arabera eskuratzeko aukeraren ikuspuntutik.
Horrez gain, pe
rtsona autonomo bati, I. graduko menpekotasuna izateagatik, telealarma zerbitzua jasotzeko eskubidea kendu ahal zaio. Horrek, zalantzarik gabe, 12/2008 Legeko 7. artikuluko f) idatz-zatian jasotako jarraitutasun printzipioa kolokan jarri ahalko luke ("...arretaren jarraitutasuna eta osotasuna bermatu beharko du, baita administrazio edo sistema bat baino gehiago barne hartzen dituenean ere"), eta Euskal Sistema printzipio horrek oinarritu beharko luke, edo lege horren inguruko ikuspegi komunitarioak, pe
rtsonak beren ohiko bizilekuan mantentzeari lehentasuna emateko xedea duenak (14. artikulua).
IV.5. Etxez etxeko laguntza-zerbitzuak, esan dugun bezala, eragin handia dauka adineko pe
rtsonen kolektiboan, eta arlo horretan ere Arabako herritarren kexa batzuk ere erregistratu ditugu. Kexa horiek arretaren kalitatearekin zeuden lotuta, baita gauzatu behar ziren zereginei edo egokitasunari edo zerbitzu hori ematen duen profesionalari buruz ere. Espediente horiek modu positiboan ebatzi dira Arabako Foru Aldundiaren langile erantzuleekin harremanetan jarri garenean. Egia esan, horrelako gertakizunak Administrazioak berak ebazten zituen lehen, eta ELZren jarraipen eta kontrol programa bat zeukan. Erregistratutako kexek argi erakusten dute beharrezkoa dela ezaugarri horiek dauzkan programa bat berreskuratzea.
ELZ jasotzeko eskaeren aurrean emandako erantzunaren inguruko kexak ere jaso ditugu, eta horien eskubidea ez zen eraginkorra APSLren pixkanakako aplikazioaren arabera. Kasu horietan, zerbitzua jasotzeko eskubidea onartzen zitzaien, baina puntuazio bat egokitu zitzaien zerbitzu hori eskaintzea posible izan arte baliabideen banaketa programan sartzea adosteko. Ustezko hori telelaguntza zerbitzuarekin lotuta aipatu duguna bezala tratatu dugu.
IV.6. 2010ean erregistratu ditugun kexa-espediente batzuetan, adineko pe
rtsonek edo haien senideek desadostasuna agertzen zuten menpekotasunaren balorazioaren emaitzari buruz. Haien ustez, onartzen zaien menpekotasun gradua-maila dagokiena baino baxuagoa da. Kasu batzuetan, gradu-maila horren ondorioz, ezinezkoa zen prestazioak eskuratzeko eskubidea gauzatzea, legea pixkanaka aplikatzen joateko egutegiaren arabera.
Egia esan, ez daukagu gaitasunik edo balorazio-elementurik kasuan kasuko foru aldundiak baremoa nola aplikatu duen zalantzan jartzeko. Kasu horietan, interesdunei esaten diegu hilabeteko epean emaitza aurkaratzeko eskubidea dutela. Horretarako, berraztertze-errekurtsoa edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal dute Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietako Salaren aurrean, bi hilabeteko epean, edo, bestela, eskatzailearen osasunak okerrera egin duenean, kasua berrikusteko eska dezakeela jakinarazten diogu.
IV.7. Arabako Foru Aldundiak familiaren barruan zaintzak jasotzeko prestazioak jasotzeko eskaera bat ukatu izanarekin lotutako kexa bat erregistratu dugu. Menpekotasun egoera zegoen pe
rtsona hil ostean egindako eskaera bat da eta atzeraeraginarekin onar zedila eskatzen zuen. Informazio eskaera bidali genuenetik denbora luzea igaro den arren, eta errekerimendua bidali badugu ere, momentuz ez dugu erantzunik jaso.
IV.8. 2008ko uztailean ofiziozko esku-hartze bat hasi genuen, Bizkaiko Foru Aldundiaren Gizarte Ekintza Sailari dagokionez, Bizkaian zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoa arautu ez izanaren arrazoiak zein diren jakiteko. Sailak zioenez, egoitzen sare foralak egoitzetako plaza iraunkorren eta behin-behinekoen eskaera guztiei erantzuteko adina baliabide zituen.
Eguneko zentroei dagokienez, foru erakundeak adierazitakoaren arabera, eremu jakin batzuetan egon litezkeen gabeziak, banakako diru-laguntzen deialdiekin osatzen dira. Laguntza horiek diru-laguntzak direla azpimarratu genion (horiek emateko, ezinbestekoa da kasuan kasuko ekitaldian kreditua eskuragarri egotea), APSLk barne hartzen duen zerbitzuarekin lotuta dagoen prestazioa, ordea, eskubide subjektibo bat da.
Baliaezintasunak dauzkaten pe
rtsonentzako eguneko arretarako zentroei eta egoitzei dagokienez, aldundiak zioenaren arabera, lurraldeko plaza guzti-guztiak foralak dira, eta, ondorioz, lurralde horretan ez dago zerbitzu pribaturik. Horren harira, arreta lurralde historikotik kanpoko egoitza batean jaso litekeela planteatu genion (Arabak egoera hori barne hartu du).
Azkenik, aldundiak jakinarazi zigun araudi hori prestatzen hasi dela erantzukizun publikoko egoitza batean plaza bat esleitu bitartean egoitza batean, erregimen pribatuan, arreta jasotzen den aldiari aurre egiteko beharraren ondorioz.
Hala da, izapidetutako kexa batzuek erakusten zutenez, plaza esleitu arteko aldia gehiegizkoa izan daiteke batzuetan (bederatzi hilabete eta 26 egun, tramitatutako espediente batean, adibidez). Espediente horretan, Bizkaiko Foru Aldundiak zerbitzuarekin lotutako prestazioaren eskaera ezesteko eman zuen arrazoia honakoa izan zen: "ez dago eskatutako prestazio ekonomikoa oinarritzen duen araudirik".
Gure ustez, egokia izango zatekeen APSLko 17. artikuluak barne hartzen duen zerbitzuarekin lotutako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskaera onartzea; izan ere, menpeko deklaratu den pe
rtsonari dagokion eskubide subjektibo bat da (lege testuko 1. artikulua). Eskubide horrek ez luke egon behar derrigorrez bete beharreko lege-baldintza garatzen duen araudia existitzearen menpe.
Gure ondorioetan omisio horren ondorio negatiboak azpimarratu genituen, baita Bizkaian bizi diren pe
rtsonei eragiten zaizkien kalteak eta, araudirik ez egotearen ondorioz, kasuan kasuko administrazio-prozedura argitzea ezintzen ari dela eta administratuari ziurgabetasun juridiko argia eragiten ari zaiola ere.
Foru erakundeari adierazi genion komenigarria zela araudi hori lehenbailehen onartzea. Araudia onartu bitartean, Foru Administrazioari proposatu genion araudi juridikoak eskaintzen dituen bideak aztertzeko, araudi faltak eragiten dituen kalteak arintzeko:
• Estatuko erreferentziazko xedapenak aplikatzeko aukera: APSLko 1.1, 4.1, 5.1, 14.3, 17.1 eta 28.6. artikuluak; 28.1. artikuluak 30/1992 Legera bidaltzen du orokorki, eta foru erakundearen jarduna bideratu eta horren menpe jarri ahal dugu, baita interesdunarentzat gutxieneko bermeen sistema bat ezarri ere (menpekotasuna daukan pe
rtsona sare publikotik bapoko egoitza batean egoteagatik, adibidez, eragindako gastuak kontuan hartzeko abiapuntu gisa hartzeko data ezartzeko 57.3 baldintzaren arabera egintzen atzeraeragina); eta APSLko 20. artikulua, APSLren prestazio ekonomikoei buruzko Errege Dekretuek (7/2008 Errege Dekretua, urtarrilaren 11koa, 2008ko ekitaldirako prestazioena, eta 73/2009 Errege Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, 2009ko ekitaldirako prestazioena) ezartzen dutenaren arabera zenbatu behar diren hileroko zenbatekoak kalkulatzeko.
• Herri-administrazioaren ondare-erantzukizunaren bide posiblea zerbitzu publikoen funtzionamendu normala edo ezohikoaren ondorioz. Hortaz, planteatu egin beharko litzateke ea erakunde kudeatzailea den 30/92 Legeko 139. artikuluari eta hurrengoei jarraiki eragin diren kalte-galeren erantzulea ote den. Aukera hori kontuan hartu ondoren, Administrazioak berak ofizioz ondare-erantzukizunaren prozedura hori hasteko aukera aztertu ahalko litzateke (legeko 142. artikulua), baita prozedura laburtuaren bidez bideratzea erabaki ere (143. artikulua), zerbitzu publikoaren funtzionamendua eta eragindako kaltearen arteko kausalitatea zalantzarik gabekoa dela ulertzen delako, baita kalteen balorazioa eta kalte-ordainaren zenbatekoaren kalkulua egiteko ere.
Bukatzeko, iradokizun bat egin genuen, alegia, onetsiko den araudiak xedapen iragankor bat jasotzea eta, bertan, atzeraeraginarekin jaso daitezela une horretara arte erantzunik jaso ez duten lehenagoko egoera guztiak.
II.3.8 atalean aurreratu dugun bezala, aurten argitaratu da 90/2010 Foru Dekretua, ekainaren 29koa, Bizkaian menpekotasunak dauzkaten pe
rtsonentzako egoitza zerbitzu foralarekin lotutako prestazio ekonomikoa arautzen duena.
V. Ondorioak
Adineko pe
rtsonen kolektiboa gero eta handiagoa da bizi-itxaropena areagotu egin delako. Horrez gain, oso talde heterogeneoa da; izan ere, batetik, autonomia pe
rtsonala eta gizartean aktiboki esku hartzeko gai diren pe
rtsonak barne hartzen ditu, eta, bestetik, autonomia pe
rtsonala oso mugatuta duten menpeko pe
rtsonak.
Zahartze aktibo eta salbagarria gero eta garrantzitsuagoa da, adineko pe
rtsonek bizitza aktiboa eta autonomoa egitea sustatzen da, eta, horrela, pe
rtsonen bizitza-kalitate hobea lortzeaz gain, gizarte zerbitzuen iraunkortasunerako ere mesedegarria da.
Horrenbestez, beharrezkoa da botere publikoek konpromisoa hartzea adineko pe
rtsonen parte-hartze soziala sustatzeko eta autonomia pe
rtsonala bultzatzeko.
Bizitza aktibo hori lortzeko, ezinbestekoa da diru-sarrera duinak izatea.
Bestalde, kezkagarriak dira adineko pe
rtsonek jasaten dituzten tratu txar egoerak, bereziki, psikologikoak. Errealitate hori ez da guztiz azaleratu, eta, ondorioz, beharrezkoa da tratu txarrak prebenitu eta antzemateko neurriak hartzea. Eusko Jaurlaritzak adineko pe
rtsonen kontrako tratu txarren kontra borrokatzeko plan bat prestatu beharko luke.
Bestalde, aipatzekoa da, 8/2010 Errege Dekretuan defizita murrizteko aurrez ikusten diren aparteko neurriei dagokienez, menpekotasunagatiko prestazioak eskuratzeko eskubidea sortzen den unea aldatu egin dela; izan ere, prestazioak onartzen dituen ebazpena ematen denetik aurrera sortuko dira, edo, berariazko ebazpenik ematen ez baldin bada, eskaera egiten denetik sei hilabetera.
Eskaera egiten den unetik eskubidea sortzen dela adierazten zuen xedapena ezeztatzen zuen neurri hori dagoeneko jaso da Arabako eta Bizkaiko aldundien foru dekretu banatan.
Aipatzekoa da, era berean, Bizkaiko Foru Aldundiak konpondu egin duela zerbitzuarekin lotutako prestazioaren arauketa, eta aurreko urteetako txostenetan ere aipatu genituen kexa horien ondorio kaltegarriak.
Arretaren jarraitutasun printzipiora egokitutako aldi bereko arreta sanitario eta sozial koordinatua eta egonkorra izateko beharra bereziki garrantzitsua da adineko pe
rtsonei dagokienez, eta, aipagarria da menpekoak diren adineko pe
rtsonen kasua. Hori dela eta, oso interesgarria da EAEko arreta soziosanitarioko zuzentarauak lantzeko marko agiria.
Egoitzetako plazen prezio publikoarekiko desadostasuna agertzen zuten kexa batzuk direla eta, berriro ere azpimarratu da hiru foru aldundiek adineko pe
rtsonentzako egoitzen plazetarako ezartzen dituzten prezio publikoen zenbatekoen arteko desberdintasunak. Prezio publiko horiek homogeneizatzeko joera izan beharko lukete, edo, gutxienez, aldea gutxitu beharko litzateke.
Titulartasun publikokoak izan arren kudeaketa pribatukoak diren adineko pe
rtsonentzako egoitza zerbitzuetako lan-gatazkek, Aldakonea eta Ariznavarra egoitzetakoek, adibidez, argi adierazten dute beharrezkoa dela langileen greba-eskubidea eta egoitzetako adineko pe
rtsonen osasunerako eta arreta zerbitzua jasotzeko eskubidea bateratzea.
Bukatzeko, aipatzekoa da, etxez etxeko laguntza zerbitzua eskaintzeari dagokionez, paradoxikoa dela, Gasteizko Udalaren eta Arabako Foru Aldundiaren arteko eskumenen banaketa ikusirik, zerbitzua I. graduko menpekotasuna duten pe
rtsonei ukatzea eta, halere, pe
rtsona autonomoek zerbitzua jasotzea, nahiz eta horiei zuzendutako arreta udalaren eskumena den.
[3] "Violencia, abuso y maltrato de pe
rsonas mayores. Pe
rspectiva jurídico-penal y procesal".
[4] EQUIPO PORTAL MAYORES 2010. "La convención internacional de los derechos de las pe
rsonas con discapacidad y su potencial aplicación a las pe
rsonas mayores" Madril, Portal Mayores Txostenak, 105 zk..
[5] Zaindariak atsedenaldian edo oporraldian badago, urtero 30 egun naturalez gehienez ere; gainerako ustezkoetan urtero 3 hilabetez gehienez (edo lau hilabetez, aparteko kasuetan).
[6] Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak, 49/2009 espedientearen esparruan, honakoa jakinarazi zigun: "gaur egun EAEko lurraldeetan ematen diren sistemen esparruan, desoreka handia dago prestazioen mailen, horiek eskuratzeko baldintzen eta prezio publikoen artean, telelaguntza sistemaren barruan. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen da analisi xehea egitea 2011n, Eusko Jaurlaritzaren titulartasunarekin, EAE osorako zerbitzu homogeneo bat eskaini ahal izateko".