4. Gaixo kronikoak
I. Aurrekariak
Gaixo kronikoek berariazko premiak izaten dituzte, eta horiek euskal herri-administrazioek artatu behar dituzte ezinbestean. Iraupen luzeko gaixotasunak direnez eta, o
ro har, motel egiten dutenez aurrera, sendagarriak direnak ez bezalako tratamendu edo zaintzetan o
inarritutako arreta behar izaten dute batez ere, pertsona horien bizi kalitatea bermatzen duen arreta soziosanitarioan o
inarritutakoak gehienbat, autonomia eta zaintza sustatuz, narriadura prebenituz eta tratuen eta aukeren berdintasuna eskainiz.
II. Arloa kopurutan
Pertsona horiei dagozkien kexarik gehienak Osasun arloa izapidetzen dira. Soilik kexaren zioak gaixo kronikoa izatearekin lotura estua duenean edo gertaera horrek kexa konpontzeko berebiziko garrantzia duenean, berariazko arloaren eremuaren barruan sartzen da. Hala, aurten guztira 4 kexa ezarri zaizkio arlo horri, eta honako banaketa hau du azpiarlotan:
Gaixo kronikoak | 1 |
Berdintasuna eta ekintza positiboak gaixo kronikoentzat | 1 |
Ukituriko administrazioa: Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorra (Eusko Jaurlaritza).
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 3 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonentzako diskriminazioa | 1 |
Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio-prozedura | 1 |
Berdintasuna eta ekintza positiboak buruko gaixotasunak edo gaitzak dituzten pertsonentzat | 1 |
Ukituriko administrazioa: Autonomia Erkidegoko Administrazio O
rokorra (Eusko Jaurlaritza) eta foru administrazioa.
Hauxe da arloaren kexen estatistika informazioa abenduaren 31n.
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jardueraokerra |
Jardueraokerrik ez |
|
Gaixo kronikoak | 1 | 0 | 1 | 0 | 1 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 3 | 2 | 1 | 1 | 0 |
III. Arau eta gizarte testuinguruari buruzko gai nagusiak
III.1. Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia
Aurten, 2009. urteko gure txostenean aipatzen genituen gaixo kronikoen arretarako estrategia-taldeak eginiko jardueren emaitzak jakin ahal izan ditugu (II.11 atala).
Izan ere, Eusko Jaurlaritzaren Osasun eta Kontsumo Sailak tresna bat o
netsi du pertsona horiei eskainitako arreta hobetzeko, hain zuzen ere Euskadin kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategia.
Dokumentuak bost politika ezarri ditu; izan ere, politika horietan aurrera egin nahi da abiarazitako 14 proiektu estrategikoen bidez:
• Biztanleen o
sasunaren ikuspegia.
• Gaixo kronikoen sustapena eta prebentzioa.
• Pazientearen erantzukizuna eta autonomia.
• Laguntza jarraipena gaixotasun kronikoentzat.
• Jarduketa eraginkorrak, pazientearen beharrei egokituak.
Sailak uste du proposaturiko helburuak lortzeko planteaturiko egitura-eraldaketa 2-5 urte inguruko epealdian gauzatuko dela. Eraldaketa hori gehienbat bi lan arlotan burutuko da, eta aurrerapen biomedikoak duen garrantzi bera eman nahi zaie:
• Informazioaren arloko aurrerapen teknologikoak.
• Zerbitzuen antolakuntzaren aurrerapenak.
Horretarako, Sailak o
nartzen du informazio eta komunikazioaren teknologietan (IKTak) inbertitu behar dela, baita pazienteek euren gaixotasuna kudeatzeko duten trebakuntza bultzatu eta lehen mailako, o
spitaleko eta gizarteko arretako zaintzak txertatu ere.
Sistemaren ardatza pertsona, haren ingurua, o
sasuna eta beharrak izatea proposatzen du estrategia berriak, arreta soilik gaixotasunean jarri beharrean
Ondoren, jarraipen egokia egin beharko geniekeen zenbait proiektu estrategiko nabarmenduko dugu:
• Pazienteen hezkuntza eta autozaintza (liderrak trebatuz eta pazienteak trebakuntzarako prestatuz).
• Paziente kronikoen elkarteei laguntzea (diru-laguntzen deialdiak eginez eta diru-laguntzak emanez, informazioa eskuratzeko modua hobetzeko eta kideek elkar laguntzeko eta elkarri eragiteko moduak sustatzeko teknologia berriak hartu eta erabil ditzaten), pazienteen komunitate birtualak sortze aldera. Hala, 2010ean, O
sasun eta Kontsumo sailburuaren 2010eko uztailaren 13ko Agindua o
netsi da. Horren bidez, Euskadin gaixoen eta familien bizi-kalitatea hobetzeko jarduerak egin dituzten irabazteko asmorik gabeko gizarte ekimeneko erakundeentzako laguntzen deialdia egin da, baita O
sasun sailburuordearen 2010eko azaroaren 9ko ebazpena ere, laguntza horiek emateari buruzkoa.
• Historia kliniko bateratua. Aurreikuspenen arabera, historia kliniko bakar unibertsala ezarriko da 2011ko amaierarako, pazienteari tratamendu o
soa eskaintzeko, zehaztapen klinikoa handitzeko eta medikuek historial klinikoa argitzeko ematen duten denbora murrizteko.
• Erizaintzako gaitasun aurreratuak. 300 erizain trebatzea planteatzen da eginkizun berrietan, gaixotasun kroniko konplexua duten pazienteen betebeharren arreta o
soa lortzeko 2013. urtera arte.
III.2. Arreta soziosanitarioa
Arreta soziosanitarioaren arretaren eremuan bereziki jaso dezaketen taldeetako bat dira gaixo kronikoak, hain zuzen Gizarte Zerbitzuei buruzko abenduaren 5eko 12/2008 Legean zehazturiko arreta: o
sasun arazo larriak edo muga funtzioak edo gizartean baztertuak izateko arriskuan daudela-eta aldi baterako o
sasun eta gizarte arreta behar duten pertsonentzat dira, arreta koordinatua eta egonkorra behar dutenentzat, arretari jarraipena ematearen printzipioari lotua.
Aurreko atalean aipatzen genuen kronikotasunari buruzko dokumentuak laguntza soziosanitarioa dakar bere proiektu estrategikoetako baten gisa. Hala, hiru helburu handi planteatzen dira:
• "Gizarte- eta o
sasun-zerbitzuak garatzea, gizarte- eta o
sasun-koordinazioa Lehen Mailako Arretaren mailan sustatuz, diziplinarteko taldeen bidez, etengabeko laguntzaren barne sartzen den arreta baten berme gisa, etxea zainketak hornitzeko leku nagusitzat joaz, eta gizarte- eta o
sasun-baliabideen garapena sustatuz eta homogeneizatuz, hiru Lurralde Historikoetan.
• Gizarte- eta o
sasun-gunea koordinatzeko sistemak eta egiturak hobetzea, gizarte- eta o
sasun-zerbitzuen katalogoak zehazten dituen baterako araudi-esparru bat izatea sustatuz, eta gizarte- eta o
sasun-izaerako zerbitzuak finantzatzeko hitzarmen-eredu berri bat sortuz.
• Pertsonenganako arreta hobetzeko sistemaren kudeaketa hobetzea, gizarte- eta o
sasun-koordinazioan inplikatutako guztien prestaketaren eta sentsibilizazioaren bidez, eta konpartitutako informazio-sistema bat ezarriz".
Osasun eta Kontsumo Sailak, helburu estrategiko horiek abiarazteko, lurralde historiko bakoitzarentzako eragiketa-plan egokia garatzeko proposamena du.
Egiaztatu ahal izan dugunez, 2010ean abian jarri da Ricardo Berminghan O
spitaleko O
rtogeriatri Unitate bat Matia Fundazioaren eskutik, eta bertara bideratzen dira pazienteak Donostia O
spitaletik.
2010ean, Euskadiko Arreta Soziosanitarioko Kontseilua ez da jardunean izan. Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak Kontseilua araupetzeko egin duen dekretu proiektuak Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko O
rganoaren o
niritzia jaso du[1] –Eusko Jaurlaritzak, hiru foru aldundiek eta EUDELek eratua 2010eko ekainean–, baita Euskadiko Ekonomi eta Gizarte Arazoetarako Kontseiluaren irizpena ere, urte bereko abenduan.
Eusko Jaurlaritzak, foru aldundiek eta EUDELek 2003ko urtarrilaren 30ean izenpeturiko hitzarmena o
rdeztuko du, non koordinazio o
rganoaren funtzionamenduaren o
inarrizko printzipioak eta atazak ezartzen baitziren, eta arau-lerruna emango die bertan planteaturiko gaiei, arestian esandako Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legearen 46.6. artikuluan ezarritakoak betez.
Osasun eta Kontsumo Sailak emandako informazioaren arabera, gizarte-osasun txosten zabala egitea hartu du bere gain sail horrek. Txosten horretan, arloaren egoera aztertu eta zenbait proposamen ematen da. Jakitera eman zaigun azken zirriborroa 2010eko abendukoa da, eta arreta soziosanitarioaren eta koordinazioaren egungo ereduari buruzko azterketa dakar (arau-eremua, arreta jaso dezaketen biztanleak, EAEn dauden baliabideak eta finantzazioa); gainera, zenbait ildo estrategiko planteatzen du, funtsean hauek ardatz hartuta: zerbitzu soziosanitarioak garatu beharra, eremu soziosanitarioko jarduketen koordinazioa indartzea, horrelako arreta estaltzeko beharrezko lankidetza-hitzarmenak zehaztea eta arlo horretako trebakuntza, ikerketa eta berrikuntza sustatzea.
Tresna berri horretan, Lehen Mailako Arreta Soziosanitarioa garatzearen aldeko apustua egiten da; izan ere, diziplinarteko taldeen bidez, o
sotasunean emango zaie erantzuna pazienteen beharrei, eta etxea zaintzaren hornitzaile nagusitzat sartu ahal izango da.
Aldundiekin eta EUDELekin adosturiko dokumentua izango da azken emaitza, zeren eta haien esku utzi baita dokumentua, hura aztertu eta ekarpenak egin ditzaten.
III.3. EAEko o
sasun mentaleko estrategia 2010
Osasun eta Kontsumo Sailak, 2010ean, behin betiko o
netsi du EAEko o
sasun mentaleko estrategia, eta bere egin du Euskadiko O
sasun Mentalaren Kontseilu Aholku-emaileak iaz eginiko dokumentua. 2009ari dagokion gure o
hiko txostenean, Kontseilu Aholku-emaileak planteaturiko estrategia aztertu genuen, eta hura gauzatzeko, Osasun Ministerioaren O
sasun Mentaleko Estrategia Nazionalaren jarraibideak bete ziren, eta jarraitu nahi ditugun zenbait jarduketa nabarmendu genituen.
III.4. Integrazioa-sektorizazioa arreta psikiatrikoan Bizkaian
Iazko gure txostenean aurreratu genuenez, O
sasun eta Kontsumo Sailak aurreikuspen bat egin zuen: arreta psikiatrikoaren integrazioa sustatzea Bizkaian zerbitzuen antolaketa berri bat sortuta, non Bizkaiko hiru o
spitale psikiatrikoak (Bermeoko, Zamudioko eta Zaldibarko o
spitaleak) eta lurralde bereko o
spitalez kanpoko buruko o
sasunaren antolaketa biltzen ziren.
Ezarritakoarekin bat etorriz, 2010eko o
tsailaren 17an, Osakidetzako Administrazio Kontseiluak Bizkaiko o
sasunaren arloan Bizkaiko o
sasun mentalaren sarea izeneko o
sasun zerbitzuen erakundea sortzeko erabakia hartu zuen. Gainera, horren bidez, Bermeoko O
spitaleko, Zaldibarko O
spitaleko, Zamudioko O
spitaleko eta Bizkaiko O
spitalez Kanpoko O
sasun Mentaleko o
sasun zerbitzuen erakundeak kendu dira.
Eusko Jaurlaritzaren O
sasun eta Kontsumo Sailak Eusko Legebiltzarraren egoitzan Bizkaiko buruko o
sasunaren sareari buruz eginiko galderari emandako idatzizko erantzunean (09/10/05/03/2342-12610) eskaini duen informazioaren arabera, 2011ko amaierarako 153 plaza gehiago izatea aurreikusten da o
spitaleratzearen aukerako baliabideetan (eguneko o
spitaleratzea eta gizarteko asertzio-tratamendua) eta 50 plaza gizarte-osasuneko eremuaren egoitzako baliabideetan (eguneko zentroak, babesturiko pisuak eta egoitza txikiak). O
ndorioz, o
spitaleko o
heen kopurua jaitsi da: 462 o
he 2010eko abenduan eta 443 o
he 2011ko abendurako. Erantzunean, gainera, Bizkaiko o
sasun mentaleko sarearen o
sasun pertsonala ere aipatzen da. 318 profesional o
spitalez kanpoko sarean eta 920 o
spitalekoan.
IV. Jarduera-plana
Jarraian, erakundeak 2010ean eginiko jarduketa nagusiak azalduko ditugu.
IV.1. Gaixotasun kronikoa eta ezintasun o
rganikoa duten pertsonak
2010eko irailaren 30ean, bilera bat egin genuen elkarte hauekin:
• ALCER (giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa eta giltzurruna transplantatua duten pertsonak).
• ATCORE (gaixotasun kardiobaskularrak eta biriketako gaixotasunak dituztenak eta transplantea jaso dutenak).
• EGUTE (hezur-muinaren gaixotasuna eta transplantea dutenak).
• RENACER (gaixotasun eta transplante hepatikoa duten pertsonak).
Ondoren azalduko direnak izan ziren jorraturiko gai nagusiak:
• Gaixo kronikoek ezintasunaren eta ezintasun o
rganikoaren arloarekiko duten tokia.
• Haien mugak ikusezinak izatea eta, o
ndorioz, erakundeen laguntzarik eza.
• O
sasun zerbitzuen koordinaziorik eza patologiarekin zerikusirik ez duten egoeretan arreta ematean (traumatologiako o
spitaleko larrialdiak, etab.).
• Lehen mailako arreta zentroetan errezetak emateko edo informazioa eskuratzeko bestelako kudeaketetarako dauden zailtasunak zentroa aipaturiko o
spitaleari atxikita ez dagoenean (bertan ari da tratamendua jasotzen gaixotasun kronikoagatik). Historia kliniko bateratua ez burutzean eragina duten eta ikusi diren arazoak.
• Gaixo horiek haiei dagozkien politiketan parte hartzea errazteko o
sasun sisteman dauden mekanismo gutxi.
• Laneratzeko eta baja epealdi luzeen o
ndotik berriz lanean hasteko zailtasunak.
• Hezkuntza arloko egokitzapenak:
a) Unibertsitate azterlanetan emandako urteko kredituen kopurua zehazteko malgutasuna sustatu beharra, horrelako gaixotasunak dituztenen berezko mugei egokitzeko.
b) DBH hasi baino lehen ikasturte bat baino gehiago errepikatzeko aukera.
• Enplegu, trebakuntza eta Gizarte Segurantzaren arloko neurrien proposamena.
Ikus dezakegunez, zenbait egoera planteatzen dute, eta horiek nabarmentzea beharrezkotzat jotzen du Estrategiak, gaixo kronikoen arreta hobetzeko: ezintasuna kontuan hartzea (9. proiektu estrategikoa), beste gaixotasun batzuk dituztela kontuan hartzea, integraturiko plan farmakoterapikoen beharra (12. proiektu estrategikoa), gaixoek sisteman duten partaidetza handiagoa izatea, besteak beste.
IV.2. Linfedema primarioak eta sekundarioak dituzten pertsonak
Sistema linfikatiko eskas baten agerpena da linfedema, baita horren o
ndoriozko linfaren garraioko atzerapena edota fluxua ere. Kasurik gehienetan, gaitz kronikoa, itzulezina eta progresiboa da. Hona hemen gaixoek pairatu behar dituzten zenbait sintoma: gorputza handitzea, etengabeko arazoak sistema linfatikoarekin, ukituriko gorputz-atalen deformazioa eta gizentzea, mina, nekea, bihotzerrea eta larruazala gorritzea eta hauskortasuna, ukimena galtzea, zelulitisa, fibrosia, mikosia edo asimetria. Erabilitako tratamenduaren egokitasunaren eta o
sotasunaren araberakoa da pertsona horien bizi-kalitatearen hobekuntza.
Gaixotasun Kronikoen Errehabilitazioa Hobetzeko 2007-2009ko Proiektuan lehentasunez eragin beharreko patologietako baten gisa ezarri zen mastektomiaren o
ndoko linfedema, ezintasunean eragin handiagoa duelako eta erantzun hobea ematen dielako errehabilitazio neurriei. Proiektuan adierazi zenez, linfedema terapia fisiko konplexuko gaixotasun kronikoa da, prebentzioan, autokontroleko neurrietan, larruazalaren zaintzan, eskuzko drainaketa fisikoan, elastikotasun txikiko bendajeetan eta kinesiterapian o
inarritua. Bereziki azpimarratzen da fisioterapeuta adituek eginiko drainatze linfatikoa, garrantzizkoa baita. Beste etiologia eta kokapen batzuetako lindefemek, tratamendu egokia erabiliz gero, nabarmen hobera egiten dutela ere aipatzen zen; hala ere, sareko profesionalek gutxi ezagutzen eta erabiltzen duten baliabidea dela o
hartarazi zuten.
2010eko o
tsailaren 18an bilera izan genuen ADELPRISE Elkartearekin (Lindefema Primarioak eta Sekundarioak dituzten pertsonen elkartea). Honako behar hauek planteatu zizkiguten: o
spitaletan linfedema unitateak sortzea, o
sasun profesionalak espezializatzea, diagnostiko goiztiarra bultzatzea, gaixoak espezialistengana bideratzea, prestazioak eta tratamenduak hobetzea eta arlo horretako trebakuntza eta ikerketa sustatzea. Zenbait pertsonak patologia dutela ez jakitearen inguruko kezka ere azaldu zen; o
ndorioz, ez dute tratamendurik jasotzen.
Patologia linfatikoei buruz erakundean egin izan genuen aurretiazko azterlana eta elkarteak emandako informazioa zirela-eta, o
fiziozko espedientea egin zen, non bost arlori buruzko informazioa eskatzen genion o
sasun administrazio egokiari –Osakidetza–. Arlo horietako bakoitza O
sakidetzak landu zituen idatzizko erantzunean, eta Elkarteari helarazi zitzaion. Elkarteak, bere ekimenaz, une honetan erkatuta[2] dauka hori guztia ukituriko pertsonekin, emandako informazioa pertsona horien eguneroko esperientziari erabat lotzen ez zaiola iritzita:
a) Linfedemen prebentzioan eta tratamenduan diharduten espezialistak. Linfedemaren arreta berrantolatzeko eginiko urratsen barruan errehabilitazioko espezialista arduradun bat ezarri da lurraldeko; drainatze linfatikoko fisioterapeuta adituak izango ditu, aurreikusita zegoen lez.
Jasotako informazioaren arabera, o
ndoren agertzen direnak dira espezialista taldeak:
• Errehabilitazioko sendagile bat eta fisioterapeuta adituak (zehaztu gabe) Donostiako O
spitalean (Gipuzkoa).
• Patologian esperientzia duten bi errehabilitatzaile eta arloan trebaturiko fisioterapeutak Basurtuko O
spitalean (Bizkaia).
• Berariazko trebakuntza duten medikuak eta eskuzko drainatze linfatikoko fisioterapeuta adituen taldea Gurutzetako O
spitalean (Bizkaia).
• Eskuzko drainatze linfatikoan Vodder metodoaren arabera trebaturiko bost fisioterapeuta Galdakaoko O
spitalean (Bizkaia).
• Esperientzia duen errehabilitatzaile bat, fisioterapeuta aditu bat eta teknikan esperientzia duten gainerako fisioterapeutak (zehaztu gabe) San Eloi O
spitalean (Bizkaia).
• Sendagile errehabilitatzaile bat eta zerbitzuko fisioterapeutak, teknikan trebatuak, Santiago O
spitalean (Araba).
• Errehabilitazio zerbitzuan berariazko trebakuntza izatea eta linfedemaren errehabilitazioko fisioterapeuta aditu bat Txagorritxu O
spitalean (Araba), baita bertan trebaturiko fisioterapeuta-talde bat ere.
b) Eskuzko drainatze linfatikoa: Drainatzearen preskripzioa emateko irizpideak, o
sasun publikoak estalitako urteko saioak, hura egiten duten espezialistak.
Esan digutenez, trinkotze-bendajearekin eta eskuzko drainatzearekin tartekaturiko presoterapiarekin batera, eskuzko drainatze linfatikoa da linfedemaren tratamenduko teknikarik garrantzitsuenetako bat da. Eskuzko drainatze linfatikoaren preskripzioa ematen da patologia hau tratatzen den O
sakidetzako zentro guztietan, betiere teknikan berariaz trebaturiko fisioterapeuta adituek emana. Kasuan kasuko errehabilitazioko espezialistak agindutako saio kopurua burutu behar da, betiere paziente bakoitzaren ezaugarrien eta bilakaera klinikoaren arabera.
c) Patologiaren tratamenduan sare publikoko errehabilitazio zerbitzuko profesionalen trebakuntza praktikoaren inguruan azken urteetan izandako aurrerapenak eta hura detektatzea eta lehen mailako arretan duen tratamendua.
Esan digutenez, o
spitaletako fisioterapeutek eskainitako trebakuntza iraunkorreko jardueretan hartu dute parte, eta zentroetako errehabilitatzaileek eguneratze-jarduketak burutzen dituzte argitaraturiko ebidentzia zientifikoaren arabera.
d) Patologiaren diagnosiaren egoera.
Jakitera eman digutenez, Linfologiako Nazioarteko Sozietatearen 2009ko Adostasun Agirian patologiari buruz bildutako diagnosiaren gaineko irizpideak betetzen ditu O
sakidetzak, eta ezaugarri klinikoak eta pazienteen azterketa lehenesten dira patologiaren diagnosiaren parametro garrantzitsuen gisa. O
hartarazi dutenez, o
rdea, zenbait inguruabar klinikok nahasmendua eragin lezakete hala nola o
besitate morbidoa, zainetako gutxiegitasuna, traumatismoa edo infekzio errepikakorrak. Alde baterako linfedema bat dagoenean, hurreko linfatikoak o
ztopatu edo inbaditu ditzakeen erraietako tumorea baztertu behar da.
Zehatzago esateko, linfedemaren diagnostikoa argi ez dagoenean, diagnosirako tresna garrantzitsua dugu linfografia isotopikoa –linfoeszintigrafia edo linfangioeszintigrafia (LAS) ere deritzona–, medikuntza nuklearreko zerbitzuen mendekoa.
Diagnosirako beste tresna batzuk dira erresonantzia magnetiko angiografikoa, erresonantzia magnetiko linfografikoa, o
rdenagailu bidezko tomografia, ultrasonografia eta mikrolinfangiografia fluoreszentea.
Geneen mutazio txikia duten sindrome hereditarioen kopuru mugatua zehazteko proba genetikoak dira diagnosirako beste kategoria bat.
Azkenik, berebiziko zuhurtziaz eta patologia motaren arabera erabili beharreko diagnosirako beste bitarteko bat biopsia da.
e) Trinkotze-neurrien, gorputzeko benden eta krema espezifikoen finantzazio maila.
Emandako argibideen arabera, O
sasun eta Kontsumo Sailaren prestazio o
rtoprotesikoen pentzura egiten da finantzazioa patologia honetan erabilitako presoterapia jantziei dagokienez, material o
rtoprotesikoen katalogo o
rokorrak dakarrenez (901.etik 920.erainoko kodeak). Finantzazioak O
sasun Sistema Nazionalaren zerbitzuen zorro komunean ezarritako irizpideak betetzen ditu; izan ere, produktu horien guztien finantzazioa dago ezarrita zorro horretan, erabiltzailearen pentzura diren 30 euroak izan ezik. Ez dago ezarritako finantzaziorik duen krema espezifikorik. O
spitaleratze-aldian erabiltzen diren zenbait material, gorputzetako bendak adibidez, o
spitalean ematen dira.
f) Ukituriko pertsonei ematen zaien informazioa, gaixotasuna gara ez dadin eta elefantiasi edo linfagiosarkoma kasuak galarazteko zaintzei buruzkoa; informazio foiletoak, kanpainak eta arlo horretan bultzaturiko proiektuak.
Jakinarazi digunez, errehabilitazio zerbitzu bakoitzak, patologia tratatzearekin batera, espezialistaren azterketa eskatzeko detektatu beharreko alarma seinaleei eta aurrezaintzari buruzko informazioa ematen die pazienteei eta trebatu egiten ditu.
Nork bere burua zaintzeko neurrien inguruko prestakuntza ematen zaie: larruazala, garbiketa, hidratazioa, o
dola ateratzearen inguruko prebentzio neurriak, manikurak, lorezaintzako lanak eta bestelakoak.
Ebakuntza o
ndoko egoerari dagokionez, erizaintzako pertsonalak nork bere burua zaintzen irakatsi o
hi die, linfedemaren aurrezaintzako neurriei buruzko gida idatzia eta sorbaldako artikulazioen mugikortasunerako burutu beharreko ariketak ematen dizkie, etab.
g) Linfedemaren eta terapia konbinatuen aurrezaintzako jarduketen protokoloaren eta egituraketaren egoera, proiektuan ezarritakoaren arabera.
Jakinarazi digutenez, honako hauek biltzen ditu ebidentzia zientifikorik o
nenari egokituriko kalitate irizpideak erabiliz eginiko linfedemaren errehabilitazioak:
• Esku-hartze goiztiarra lehenengo 24-48 o
rduetan, nork bere burua zaintzeko o
sasun hezkuntza barne delarik, eta sorbaldako artikulazioen mugikortasuna erraztuz.
• Linfedema agertzen bada, esku-hartze terapeutiko konbinatua, betiere fisioterapeuta adituaren eskuzko drainatzea, trinkotze-benda eta eskuzko drainatzea duen presoterapia konbinatua barne direla.
• Errehabilitazio zerbitzuan trebakuntza espezifikoa eta o
spitalean linfedemaren errehabilitazioan aditua den fisioterapeuta izatea.
• Kontsultan sartzeko modu arautua ezartzea sintomak berriz ere azaltzen badira.
Lanaren antolaketari dagokionez, jakinarazi digutenez, drainatze linfatikoa o
rdubeteko saioetan aplikatzen da, 2-4 asteko epealdian (salbuespen klinikoak izan ezik). Presoterapia 30 minutuko saioetan aplikatzen da drainatze linfatikoarekin batera. Patologiaren tratamendua o
spitalean edo o
sasun etxeetan egiten da, baliabideen arabera. Aplikatzeko fisioterapeutaren denbora asko behar duen teknika da, eta o
spitalez kanpoko jardueran zailagoa da hura antolatzea.
V.3. Agenesiak jotako adingabeak
Jaiotzetik o
rgano bat edo horren zati bat ez edukitzea da agenesia, gehienbat o
inarrizko ehunik ezak eta gorputz-atalaren garapenik ezak sortua o
ro har. Bizitzarekin bateragarriak diren agenesiei dagokienez, hala nola goiko edo beheko gorputz-atalekoetan, ezinbestekoa da o
rtopedia eta errehabilitazio tratamendua.
Agenesiak dituzten haurrei dagozkien arazoen xehetasunen berri izateko, harremanetan jarri ginen Haur-protesien Erabiltzaileen Elkartearekin (AUPI).
Patologia horri dagokionez, galdera bat (09/10/05/03/1290-7385) izapidetu zen Eusko Legebiltzarraren egoitzan erantzun idatzia jasotzeko.
Euskadiko o
sasun sistemak adingabe horiei ematen dien arretari buruz idatzizko erantzunean bildutako balorazioa abiapuntu hartuta, egoki iritzi genion erantzuna erkatzeari. Erkaketa eginda, elkarteak eman zizkigun datuak helarazi genizkion O
sasun eta Kontsumo Sailari.
Osasun Administrazioaren aldetik jaso genuen erantzuna ikusita, komenigarritzat jo genuen bilera bat bultzatzea. Alde batetik, o
sasun sistema publikoaren hainbat aldetatik aurreikusitako erantzun o
rokorraren berri izan zezakeen haur-protesien erabiltzaileen elkarteak (AUPI), eta bestetik haien seme-alaben arretan elkarteko kideek dituzten zailtasunak entzun ahal izango zizkion O
sakidetzak elkarteari.
Bilera baliagarria izan zen, zeren eta Administrazioak funtsean Eusko Legebiltzarraren erantzunean bildutako agenesien arretarako jarraibideak erkatzeko modua izan baitzuen, eta jarraibide horien funtzionamenduari buruz elkarteko o
rdezkariek zuzenean izan zuten horien berri, ukituriko pertsonak diren aldetik.
Funtsean, egungo jakintza mailarekin bat ez datozen agenesien balorazioak izaten dira batzuetan, eta horixe da arazoa. Horren o
ndorioz, aurreikusitako arretari buruzko inolako informaziorik gabe irteten dira haurraren senideak o
spitaletik (protesia, errehabilitazioa, etab.).
Osakidetzak eta elkarteak izandako bilerak direla-eta, egungo funtzionamenduaren zenbait egokitzapen aztertu beharra baloratu zen, arazoarekin jaiotzen diren haur guztiek agenesiari buruzko hasierako balorazioa izan dezaten, baita errehabilitazio plan bat ere, hain zuzen hainbat arrazoi tarteko gaur beti egiten ez den jarraipen bat bideratuko duena.
Osakidetzak konpromiso hauek hartu zituen bere gain:
• Elkarteak planteaturiko egoerak galarazteko modua aztertzea, zehazkiago, o
spitaleko alta ematean dagoen informaziorik eza.
• Erreferentzia zerbitzu bat izateko aukera aztertzea.
• Errehabilitazio plan bat planteatzea, egun ez dagoen jarraipenarekin; izan ere, errehabilitatzaileek eurek horren falta sumatzen dute, arreta hobeagoa lortze aldera (gurasoak Bartzelonara joan o
hi dira, ia soilik protesia berritzeko).
Harremanoi esker, lankidetzarako dinamika bati ekiteko modua izan da AUPI elkartearen eta O
sakidetzaren artean; informazioa guraso guztien eskura izateko lagungarria izan daiteke.
IV.4. Hartutako kalte zerebralak edota bestelako gaixotasun neurologikoak dituzten pertsonak
Gaixotasun neurologikoen errehabilitazioaren arloko arazoen inguruan izan genuen jarduketa aipatu genuen iaz, baita hartutako kalte zerebralak dituzten pertsonen tratamendu neuropsikologiko o
soa bermatu beharra ere.
Gure jarduera, gehienbat, Euskal Herriko Justizia Auzitegi Gorenak ezartzen duen doktrina kontuan hartu beharraren ingurukoa izan zen, errekuperazio neuropsikikorako errehabilitazio tratamendua jaso dezaketen pazienteek errehabilitazioa ahalbidetzeko edo, hori ezean, arreta pribatuan eginiko gastuak itzul dakizkien.
Osasun eta Kontsumo Sailaren erantzunak luze jo badu ere, esan behar dugu pozik gaudela errehabilitazio neuro-psikologikoa Euskadiko O
sasun Sistemaren zerbitzuko prestazio gisa sartu izanagatik.
Zerbitzu berri hori bi neurritan gauzatu da bi lurralde ezberdinetan, non-eta hornitzaileak ere ezberdinak diren:
• Gipuzkoako Lurralde Historikoa. O
sasuneko Lurralde Zuzendaritzak o
sasun hitzarmen bat ezarri du Aita Mennirekin. Izan ere, Sailak jakinarazi digunez, o
spe, eraginkortasun eta egiaztaturiko kalitate handiko zentro espezifikoa dauka. O
sasun Administrazioak adierazi digunez, harturiko kalte zerebral traumatikoak dituzten pazienteak zentro horretara bideratu ahal izango dira 2011n, eta diru publikoaz finantzatuko dira. Erantsi dutenez, indikazio-deribazio protokolo bat ezarri da, non, lehenik eta behin, gaitz traumatologikoak dituzten pazienteak sartu diren, eta denboraren joan-etorriarekin, bestelako jarraibideak gehitu dira, gehienbat jatorri baskularrekoak. Pertsonarik gazteenei eragiten dien jarraibidea aukeratu da. Aipatu dutenez, jarraibidea pixkanaka sartzeak bideragarritasun ekonomikoa eta emaitzen kontrol hobea ahalbidetzen ditu.
• Bizkaiko Lurralde Historikoan, O
sakidetzak, zerbitzuen hornitzailea den aldetik, Gorlizko O
spitalea aukeratu du errehabilitazio neuro-psikologikorako erreferentziako zentrotzat, zeren eta tradizio handikoa baita, errehabilitaziorako helburu argia baitu eta haren baitan horrelako unitate bat bultzatzeko baldintzarik o
nenak betetzen baititu. Erantsi dutenez, zentroa ezartzeko eta garatzeko, edozein zerbitzuren moduan, aurrekontuen baliagarritasunaren mendean egon beharra dago. Beraz, Gipuzkoan bezala, pixkanaka joango da finkatuz eta garatuz.
Sailak azaldu zigunez, hainbat dira errehabilitaziorako tratamendua jaso dezaketen gaitz neurologikoak eta hainbat jatorritakoak (traumatologikoak, neurologikoak, endekapenezkoak, baskularrak, tumoralak, infekziosoak, etab.); hainbat urtetatik hona, zerbitzu publikoek –Osakidetzak gehienbat– eta zentro pribatu itunduek eskainitako terapia mota hori hobetzeko planak ezarri dira. Argitu zigunez, bitarteko terapeutiko horiek hainbat espezialitate mediko hartzen dituzte (neurologia, neurokirurgia, errehabilitazio-fisioterapia, psikologia-psikiatria, etab.), eta hainbat laguntza-eremutan ematen dira (lehen mailako arreta, akutuen o
spitalea, egonaldi ertain eta luzeko o
spitaleak, buruko o
sasuna, etab.).
Harturiko kalte zerebralei dagokienez eta Sailak jakinarazitakoaren arabera, gehienbat traumatismo kraneo-enzefalikoek edo buruko isuri baskular akutuek eragindakoak dira. Gainera, hainbat espezialitate eta tresna lantzen ari ziren tresnen laguntza integrazio nahikorik izan gabe. Administrazio honek o
nartu zuenez, hartutako kalte zerebralen tratamenduak emaitza hobeak lortzen ditu errehabilitazio neuro-psikologikoko zentro integratuetan integratu gabeko hainbat tresnatatik landutako betiko tratamenduak baino, eta halaxe dela frogatu du ebidentzia zientifikoak. Hori dela-eta, komenigarria zen errehabilitazio neuro-psikologikoa prestazio bereizitzat hartzea, "zerbitzu integratu"aren ikuspegitik hartuta.
Osasun eta Kontsumo Sailak tratamendu neuropsikologiko hori pixkanaka sartzeko iragarritako urratsak 2011n bete ahal izatea espero dugu.
IV.5. Buruko o
sasun arazoak dituzten pertsonak
Arartekoak honako gai honi buruzko tailer tematiko honetan hartu du parte: Giza eskubideen egitura nazionalek buruko o
sasun arazoak dituzten pertsonen eskubideen sustapenean duten eginkizuna. Tailer hori Estatuko Herriaren Defendatzaileak bultzatu du eta Europako Kontseiluaren eta Europako Batzordearen laguntza izan du Peer to peer II. Proiektuaren eremuan. Proiektuaren xedea horrelako egitura nazionalen sare aktibo, independente eta ez judizialak ezartzea da. Nazioarteko eztabaida-gune horretan, Europako herriaren defendatzaileen o
rdezkariak izan ziren, baita Munduko O
sasunaren Erakundea, Europako Kontseilua, Europako Giza Eskubideen Auzitegia eta arloko hainbat aditu.
Erakunde horiek beren lanean dituzten esperientzien, jakintzaren, jardun o
naren eta o
ztopo nagusien bateratze-lana egin o
ndoren, honako honen aplikazioa jorratu zen bereziki buruko o
sasunaren eremuan: Ezinduen eskubideei buruzko konbentzioa.
Eztabaidagai izan ziren bereziki delikatuak diren arloak hala nola o
spitaleratzea eta nahi ez diren tratamenduak, hertsazko bestelako metodoen erabilera (isolatzea eta eustea) edo pazientearen intimitatea nabarmen sartzea dakarten tratamenduak.
Gai horren gainean, Konstituzio Auzitegiaren (KA) 201Oeko abenduaren 2ko Epaia aipatu nahi dugu hemen. Epai horren bidez Konstituzioaren kontrakotzat jotzen dira Prozedura Zibilari buruzko urtarrilaren 7ko 1/2000 Legearen 763.1 artikuluko hainbat tarteki, hain zuzen o
sasun mentaleko establezimenduetan behartuta sartzearekin lotutakoak, izan ere, neurri hori, askatasuna kentzekoa denez gero, lege o
rganikoz bakarrik arautu daiteke.
Konstituzioaren aurkakotzat jo izanda ere, ez da baliogabetzat jo testu hori, Konstituzio Auzitegiaren iritziz, "baliogabetzeak legerian hutsune bat sortuko lukeelako, eta hori ez delako batere komenigarria, are gehiago horren eduki materiala zalantzan jarri ez bada". Hala ere, auzitegi horrexek zera eskatu dio legegintzako botereari: ahalik eta azkarren arautu dezala, lege o
rganiko baten bitartez, nahasmendu psikikoagatik inor bere borondatearen kontra barneratzeko neurria.
Tailer tematikoko edukiei berriro helduz, espetxeetako o
sasuna eta o
sasun sistema nazionalen arteko beharrezko koordinazioa ere azpimarratu zen, edo ezinbesteko gizarteratze-laneratzearen sustapena eta buruko gaitzak dituztenen partaidetza.
Ondorio gisa esan dezagun, o
ro har eta printzipio, postulatu eta gomendio ugari eman badira ere eta hitzarmen eta konbentzio lotesleak o
netsi badira ere (berez, bermeen nazioarteko sistema o
satzen dute buruko o
sasun arazoak dituzten pertsonen eskubideei dagokienez), o
narpen horiek praktikan jartzeko defizit nabarmena dagoela ikusten da. Horretarako, o
sasun mentalaren arloan lan egiteko modu aktiboagoa proposatu beharko diogu geure buruari eskubide horiek babesteko eginkizuna dugun erakundeok.
Bestalde, 2010eko urriaren 28an, Bizkaiko gaixo psikikoen eta senideen elkartearen (AVIFES) zentro berria inauguratu zen, eta bertan izan zen erakundeko pertsonala. Zentro iristerraza da, 150 metro koadro ingurukoa, Santutxuko erdialdean kokatua. Informazio, o
rientazio eta aholkularitza lanak betetzeko sortu da. Jakin badakigunez, norberaren autonomiaren, bizi-kalitatearen eta taldearen komunitatean txertatzearen alde egiten du lan elkarteak 1986tik hona, eta gaixo mental eta senideentzako harrera-programa bat, laguntza eta informazioa ditu, haien gaixotasunari dagozkion gaien inguruko gizarte, o
sasun, ekonomiaren arloko bitartekoak helarazteko eta aholkuak emateko.
2010ean, Bilbo udalerrian etxerik ez dutenentzako arreta psikiatrikoko programa bat abiarazi da, O
sasun eta Kontsumo Sailaren Bizkaiko Lurralde Zuzendaritzaren eta Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza Arloaren arteko koordinazioaren emaitza. Bilbo udalerrian bizi diren gaixotasun larria duten etxerik gabeko pertsona eta adinekoentzako programa da, hain zuzen ere arreta jaso ez duten edo o
sasun mental publikoko sarearekin loturarik ez duten pertsonentzat.
V. Beste kexa espediente batzuen azterketa
Jarraian, urtearen barruan izapideturiko zenbait kexa-espedienteren berri emango dugu, berebiziko garrantzia dutelako:
V.1. 84 urteko pertsona bat agertu zaigu, mendekotasuna eta 2010etik honako hondar-hemiparesia duena, baita likido asko edanarazi eta behin eta berriz agertzen zaizkion arnas gaitzak ere, baina o
sasun publikoak esleituriko xurgatzaile kopurua nahikoa ez zela adierazi zuen.
Aurreko txostenetan adierazia dugunez, gernu-inkontinentziarako xurgatzaileen kopuru estandar bat ezartzeak, o
ro har, ez luke eragozpen izan behar, gure ustez, kopuru handiagoa emateko nahikoa egiaztatuta dagoen kasuetan.
V.2. Bizkarrezur-muineko gaitza dela-eta, tetraparesia du hamaika hilabeteko haur batek, eta bizi ahal izateko, arnasgailu mekanikoa, gastrostomia-zunda bat eta mikziorako zundatzea behar ditu. Amak planteatu digunez, zaintzarako eginkizun nagusietan, etxez etxeko laguntza zerbitzuko profesionalen laguntza behar du, eta profesional horiek o
sasun arloko trebakuntza izango dute.
Erakunde honek eginiko galderari emandako erantzunean, O
sakidetzak aitortu zuenez, erabateko mendekotasuna zuen haurrak arnasa hartzearen, jatearen eta higienea mantentzearen inguruan. O
ndorioz, erabat lan neketsua zen gurasoentzat eta, beraz, zeharo justifikatuta zegoen erizaintzako euskarria jasotzea o
rdutegi partzialean, eguneko zenbait o
rdutan. Laguntzak –gehitu zuen– familiaren egoera hobetuko luke, bereziki beste alabari arreta emateko. Jakinarazi zigunez, antzeko inguruabarretan, Lehen Mailako Arreta Zerbitzuen edo O
sasun Lurralde Zuzendaritzaren bidez eskaintzen da laguntza hori, baina kasu jakin horretan, familiak Errenteriako Udalera jo duenez gero eta udalak eskaturiko laguntza eman duenez gero, konponbide zuzena hartu zela irizten zioten.
Udalak premia larriaren aurrean, erantzukizunez jokatuta, eskainitako laguntzak –guztira lau o
rdu eta erdi astean– ez du galarazi behar O
sakidetzak horrelako kasuetarako aurreikusitako erizaintzako euskarria ematea behar bezalako jarraipena izateko xedeaz. Horrenbestez, uste sendoa dugu modu normalizatuan abiaraztea zerbitzua.
V.3. Bermeoko O
spitale Psikiatrikoan egoitza duen gizon batek irtenaldiak ditu hilean lau egunetan gutxi gorabehera, eta erroldatuta ez egoteak dakarzkion arazoez galdetu zigun. Bizkaiko Foru Aldundiko Babes Erakundearekin harremanetan jarrita, gizarte laguntzaileak berretsi egin zigun pertsona hori ez zegoela erroldatuta, zeren eta, printzipioz, o
spitaleak ez baitzuen uzten egoiliarrak erroldatzen. Jakinarazi zigunez, hainbat gestio egiten ari dira arazoari konponbidea emateko. Erroldatuta ez egoteak gure ustez gizarteratze-prozesuan dakartzan o
ztopoen berri eman genien, baita zenbait zerbitzu eta baliabide publiko eskuratzeko ere (udal, foru eta autonomia mailako arau ugari dago, eta horietan guztietan exijitzen denez, ezinbesteko beharkizuna da udal erroldan izena emanda egotea edo erroldan antzinatasun jakin bat izatea zenbait prestazio publiko eskuratzeko, etab.). Bi hilabeteko epea baino lehen konpondu zen arazoa, eta eskatzailea zentro psikiatrikoan zegoen erroldatuta.
V.4. O
rain ere kexak biltzen ari gara erakundeek o
sasun mentalaren arloko bitarteko egiturei laguntzarik ez ematearen edo nahikoa laguntza ez ematearen inguruan: o
spitaleak edo eguneko zentroak, tailerrak, prebentzio programak, o
sasuna eta errehabilitazioa sustatzea, komunitate terapeutikoak, babesturiko pisuak, lan-zentroak, klubak... Behin eta berriz adierazi dugunez, o
spitale psikiatrikoetan dauden edo zeuden pertsonen desinstituzionalizatzeko prozesuak egiteko ezinbesteko tresnak ziren, baita o
sasun mentaleko zentroetan edo egonaldi laburreko o
spitaleratze-unitateetan eginiko jarduketak o
satzeko ere.
V.5. Beste kasu batean, bizitza autonomoa galarazten zion gaixotasuna zeukan kexa aurkeztu zuenak, eta laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa jasotzeko eskubidea iraungi zela ikusi zuen, zeren eta koinata kontratatu baitzuen, senarraren arreba. Horrenbestez, o
rdaindu behar ez ziren prestazioak itzultzeko prozedura hasi zen.
Gipuzkoako Foru Aldundiak behar bezala aplikatua zuen bere araudia, zehazkiago, prestazioa arautzen duen uztailaren 21eko 25/2009 Foru Dekreturen 16. artikulua. Horren bidez, beharkizun hau ezarri da: laguntzaile pertsonalak ahaidetasunik ez izatea o
nuradunarekin (ez dago laugarren mailatik gorako ahaidetasunik o
dolkidetasuna, afinitatea edo adopzioa dela-eta).
Hala ere, zenbait gomendio helarazi genizkion foru erakundeari, beharkizun hori kentzea sustatzeko, zeren eta, gure ustez, beharkizunak zekarren bazterketak ez baitzuen lege babesik (ez dago ezarrita Mendekotasunaren Legearen ezein epigrafetan, eta ez dago xedaturik arlo horretan erreferentziakoa den ezein errege dekretu, ministerio agindu edo estatu mailako ebazpenetan).
Ondoko hauei buruzko baterako interpretazioa egin da: Mendekotasunaren Legearen 18 eta 14.4. artikuluak, mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileen Gizarte Segurantza araupetzen duen Dekretua, eta 25/2009 Foru Dekretuaren 14 d) artikulua. Horietatik o
ndoriozta daitekeenez, soilik galarazten zaie laguntza pertsonalaren prestazio ekonomikoa mendekotasuna duen pertsonarekin bizi diren senideei (hirugarren mailako ahaidetasunera arte), zeren eta, hala denean, soilik PECEF jaso baitezakete. Ez zen halakoa aztergai dugun kasua.
Mendekotasuna duen pertsona bat zaintzeko kontratatu zen pertsona. Ñabardura hori bereziki hartu behar da aintzat, horrelako arreta motan ezinbestekoa baita kontrataturiko pertsonarenganako ahalik eta konfiantzarik handiena izatea. Interesa duenak eta senarrak iritzi zioten koinata zela (gizonaren arreba) laguntza pertsonalerako lanak egiteko pertsonarik egokiena eta berme gehien ematen ziena. Pertsona hori ez zen bizi mendekotasuna zuen pertsonarekin eta, beraz, ez zen bidezkoa familian zaintza-lanak betetzeko pertzepzioa jasotzea.
Gure ustez, senidea izateak ez luke galarazi behar pertsonak laguntzaile pertsonalaren lanbide-jarduera betetzea, eta ez luke eragin behar jarduera hori egiteko gaitasuna edo egokitasuna gutxiestea.
Langileak, kasu bakoitzean, exijituriko lanerako baldintzak betetzea eta jarduera edo lanbidea betetzeko prestakuntza egiaztatzea izango litzateke egokia, gure aburuz.
Kontrataturiko pertsona senidea izateak ezin pentsaraz diezaguke iuris et de iure soldatapeko profesionala ez izatea.
Ez dugu ulertzen zergatik baztertzen diren arau horren aplikazio subjektiboaren eremutik laugarren gradurainoko ahaidetasuna duten senideak.
Bazterketa horren atzean, beharbada, senideen abusu edo iruzurren gaineko beldurra egon daiteke, lanbide-jarduera hori bete ez duten senideak izan litezkeelakoan. Egokitzat eta komenigarritzat jotzen dugu Administrazioak iruzurra galarazteko eta iruzurrari aurre egiteko bideak bultzatzeko nahia izatea. Baina, ikus daitekeenez, iuris tantum presuntzioa da, hots, kontrako froga o
nartzen du, eta gehienbat kontrataturikoa soldatapeko langilea dela egiaztatzen duten zenbait beharkizun betetzean gauzatzen da. Inguruabar hauez ari gara: langilearekin ez bizitzea, haren pentzura ez egotea, Gizarte Segurantzaren erregimenean alta emanda egotea eta haren kuotak egunean izatea eta lan-kontratua edukitzea. Horiek guztiak bete dira kasu honetan.
VI. Ondorioak
Euskadin kronikotasunaren erronkari aurreko egiteko estrategia berria, gure ustez, tresna baliagarria da O
sasun eta Kontsumo Sailak gaixo kronikoentzako arretan eta Arartekoak hartutako konpromisoak jarraitzeko epe ertainerako planteaturiko helburuak ezartze aldera.
Estrategiaren 9. proiektuak dakarrenez, soilik hobetu daiteke sistema lehen mailako arreta, o
spitaleak eta gizarte zerbitzuak independenteak direla kontuan hartzen bada. EAEn arreta soziosanitarioaren jarraibideak egiteko zirriborroan edo esparru-agirian ere islatu da ildo beretik jardun beharra; izan ere, agiri hori laster o
nestekotan dira.
Nolanahi ere, aztergai dugun moduko hain talde heterogeneoak dakarren arazoa, dudarik gabe, gizarte-osasuneko arazoa da. Halaxe egiaztatu ahal izan dugu o
sasun mentaleko arazoak dituztenek edo senideek erakunde honen aurrean planteaturiko gaietan nahiz ezintasun o
rganikoa (giltzurrun-gutxiegitasun kronikoa dutenak, giltzurruna transplantatuta dutenak, gaixotasun kardiobaskularrak edo biriketakoak dituztenak, hezur-muin edo gibelaren gaixotasunak dituztenak), linfedema primarioa edo sekundarioak, agenesiak edo gaixotasun neurologikoak dituztenek aurkezturikoetan.
Erakunde honek beste tresna bat betetzearen inguruko jarraipena ere egin beharko du: EAEko o
sasun mentaleko estrategia 2010. Izan ere, horren berri eman genuen 2009ko gure txostenean.
Gaixo kronikoen eskubideak sustatzearen arloan o
hartarazi genuenez, laguntza emateko elkarteen lana o
so eraginkorra da eta, gainera, solaskide baliagarriak izateko modua ematen digu haiek dituzten eragozpen nagusien berri izateko. Horrek erraztu egiten digu euskal administrazioetan dugun zeregina: zailtasun horien eta hobetzeko proposamenen berri ematea.
[1] Aurten bertan o
netsi da Gizarte Zerbitzuen Erakunde Arteko O
rganoaren martxoaren 30eko 101/2010 Dekretua. Dekretu horrek o
rganoaren funtzioak, eraketa eta funtzionamendurako o
inarrizko jarraibideak araupetzen ditu, Gizarte Zerbitzuen abenduaren 5eko 12/2008 Legearen 44. artikuluan aplikatzeko eta garatzeko.
[2] Galdera-sorta bat prestatuz eta bere bazkideen artean zabalduz. Galdera-sorta horrek tratamenduari, diagnostikoari eta jasotako finantzaketari buruzko 18 galdera dauzka.