III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
I. Aurrekariak
Ezintasunen bat duten pertsonek beti izan dute leku nabarmena gure erakundean; izan ere, talde horrek oztopo handiak ditu bere eskubideak baliatzeko. Erakunde honek urte hauetan egin dituen jarduketa ugarietan, hauxe izan da lehenengo helburua: gizartea sentikorrago egitea talde horrek dituen benetako beharren inguruan, bene-benetakoa izan dadin bereizkeriarik ez jasateko eta a
ukera berberak izateko duten eskubidea.
Beharrezkoa da onartzea pertsona horiek eskubideen benetako subjektu direla eta gainerako herritarrek dituzten a
ukera berberak dituztela. Desberdintasuna errespetatzen bada eta desberdintasun hori a
niztasunaren eta giza izaeraren parte gisa onartzen bada lortuko da pertsona horiek bene-benetan gizarteratzea. Horregatik da denon lana, gizartearena oro har eta botere publikoena bereziki, gehiago lortu nahi izatea eta pentsamoldeak eta paradigmak a
ldatzearen a
lde egitea gure hiriak diseinatzeko orduan, gizarte-baliabideak a
ntolatzeko orduan, a
isialdia eta kirola eratzeko orduan, gure harreman pertsonalak irudikatzeko eta gauzatzeko orduan. Gizakiaren funtzionaltasun as
kotarikoek izan behar dute a
ldaketa horren gidari, errespetua eta gure gaitasun ugariekiko begirunea oinarri direla.
Premisa horretatik a
biatuz, gure gizartean a
rlo horretan gertatzen a
ri diren a
urrerapen handiak sustatzen laguntzeko as
moz heltzen dio A
rartekoak bere a
rdurapeko lan horri, oraindik egiteko as
ko dagoela jakinik. Gure lanaren lagin garrantzitsu bat kapitulu hau irakurrita ikus daiteke. Izan ere, modu bateratuan saiatu gara biltzen erakunde honek ekitaldi honetan egin duen jarduera, hala a
urkeztutako banakako kexak izapidetzean lortu duen emaitzari dagokionez nola erakunde honek proposatu dituen eta botere publikoen jarduketa-esparru guztiei eragiten dieten jarduketei dagokienez.
II. Araudi-testuingurua
2009. urteko ekitaldian, a
tal honetan nabarmendu genuen Espainiako Estatuan 2008ko maiatzaren 3an indarrean sartu zela NBEk 2006ko a
benduaren 13an onetsitako Ezgaitasunen bat duten Pertsonen Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa. Hala, a
dierazi genuen Konbentzioak a
ldaketa handia ekarri zuela ezgaitasuna tratatzeko moduari dagokionez; izan ere, gainditu egin zen errehabilitazio-eredua, gizarte-ereduaren premisetan inspiratuta. Itunak, formalki, oinarrizko eskubideen eremura a
ldatzen ditu ezintasunen bat duten pertsonak gizarteratzeko politikak. Horregatik, beharrezkoa da jarduketa publiko guztietan zeharka heltzea talde horri eragiten dioten eskubideei.
Nahiz eta Konbentzioa indarrean sartu zenetik gure ordenamendu juridikoaren parte den, beharrezkoa da hainbat doikuntza eta a
ldaketa egitea ezintasunen bat duten pertsonei eragiten dieten a
rau batzuetan, a
plikatzeko orduan kontraesanik ez izateko eta Konbentzioak jasotzen dituen eskubideak benetan bermatu a
hal izateko.
Horri dagokionez, esan dezakegu txosten hau idazten a
maitu genuenean Diputatuen Kontseiluan izapidetzen a
ri zirela Ezintasunen bat duten pertsonen eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioaren inguruko a
raudia ezartzeko lege-proiektua.
Aurrez ikusi diren a
rau-egokitzapenak hainbat dira. Batetik, zenbait a
ldaketa egin dira a
ukera-berdintasunari, bereizkeriarik ezari eta ezintasunen bat daukaten pertsonen irisgarritasun unibertsalari buruzko abenduaren 2ko 51/2003 Legean; a
lde horretatik, nabarmendu behar da Konbentzioan ezintasunen bat duten pertsonen inguruan egin den legezko definizioaren a
rabera doitu dela. Bestetik, osasunaren a
rloan, pertsonek osasun-administrazioekiko harremanetan bereizkeriarik ez pairatzeko kausa gisa gehitu da ezgaitasuna. A
zkenik, enpleguaren a
rloan, lan-eskaintza publikoan dauden lanpostu hutsak gordetzeko kupoa gehitzea a
urreikusi du, bai eta pizgarriak ematea ere, lan-merkatu a
rruntean ezintasunen bat duten pertsonen kontratazioa sustatzeko.
Espero dugu a
rau hori legegintzaldi honetan onartzea; izan ere, lorpen handia litzateke, baldin eta Konbentzioa inspiratu duen sistema egoki jasotzen bada gure ordenamendu juridikoan.
Bestalde, a
dierazi behar dugu Bizkaiko Foru A
ldundiak Bizkaian ezintasunen bat duten pertsonen parte hartzerako eta bizi-kalitaterako Plana (2010-2013) onetsi duela. Horren helburua da ezintasunen bat duten pertsonak eta haien familiak laguntzen eta sustatzen dituzten pertsonen, erakundeen eta entitateen jarduketa hobetzea.
Azkenik, a
dierazi behar dugu Diputatuen Kontseiluaren osoko bilkurak mozio bat onetsi duela, a
ho batez, eta, horren bidez, Estatuko Gobernuari eskatu diotela a
urkez dezala, sei hilabeteko epean, proposamen bat Kode Zibila eta Jabetza Horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legea (aurrerantzean JHL) a
ldatzeko, bizilagunen erkidegoetan etxebizitzen eta gune partekatuen irisgarritasuna bermatzeko. Ekimen horren helburua da Kode Zibileko 569, 585 eta 1936. a
rtikuluak erreformatzea, zortasunei eragiten baitiete eta a
rkitektura-oztopoak kentzea zaildu baitezakete. Halaber, JHL a
ldatu as
mo da; izan ere, gaur egun galarazi egiten du oztopoak kentzeko obrak egitea, mugatu egiten baitu erkidegoa ordaintzera behartuta dagoen gehieneko gastua; zehazki, gastu a
rrunten hiru hilabeteri dagokion zenbatekoa da muga hori. Halaber, eskatu diote a
lda dezala bizilagunen erkidegoetan berriztapenak onartzeko gehiengoen a
dostasuna izateko beharra.
III. Jarduera-plana
Erakunde honek ezintasunen bat duten pertsonen elkarteekin egin dituen bilerak etengabeak izan dira ekitaldi honetan, bai planteatutako kexak izapidetzearen ondorioz, bai haien lankidetza eskatu dugulako proposatutako ezohiko txostenak egiteko, bai elkarteek eurek eskatu dutelako.
Alde horretatik, Ezintasunen bat duten A
rabako Elkarteen Plataformarekin egindako bilera nabarmendu behar dugu. Plataforma hori honako elkarte hauek osatzen dute:
- A
raba Down, down sindromea duten pertsonak erabat gizarteratzeko.
- A
rabako Gorrak, A
rabako gorren elkartea.
- A
razoak, A
rabako a
utismo eta beste garapen-nahaste orokor batzuen elkartea.
- A
resbi, a
rantza bifidoa dutenen A
rabako elkartea.
- As
pace, A
rabako elbarritasun zerebralaren eta a
ntzeko gaitzen elkartea.
- As
pasor, A
rabako gorren familien eta lagunen elkartea.
- A
tece, hartutako kalte zerebralaren A
rabako elkartea.
- Eginaren Eginez, gutxitasun fisikoa duten pertsonen A
rabako elkartea.
- Ezgaitasun Taldea.
- Itxaropena, ikusmen-urritasuna duten pertsonen A
rabako elkartea.
Topaketa horretan, oro har talde horri eragiten dioten gaiez hitz egin genuen, baina a
ipaturiko plataformak bi kontu hauen inguruan sakondu nahi izan zuen batez ere: ezintasunen bat duten pertsonek lan publikoa eskuratu a
hal izateaz eta ezgaitasun psikikoa duten pertsonek babes ofizialeko etxebizitzak eskuratu a
hal izateaz. Hala, A
rartekoak konpromisoa hartu zuen 2003. urtean a
urkeztu zuen ezohiko txostenaren jarraipena egiteko. Hain zuzen ere, txosten hori ezintasunen bat duten pertsonen laneratzeari buruzkoa zen, eta, zehazki, lan-eskaintza publikoetan ezintasunen bat duten pertsonen sarbidea bermatzeko ezarritako erreserba-kuotak zenbateraino betetzen ziren a
ztertzen zen. A
ipaturiko ezohiko txosten horretan, a
halegina egin zen xeheki a
ztertzeko zenbateraino a
plikatu ziren lana sustatzeko neurriak gure erkidegoan, eta beste testuinguru batzuetako neurriekin konparatu ziren. Halaber, ezintasunen bat duten pertsonen lanaren kalitatea a
ztertu zen, bai eta kontratatutako pertsonen eta enpresa kontratatzaileen ezaugarriak ere, lan-munduan sartzea errazten edo zailtzen duten faktoreak zein diren a
ztertzeko. Hori guztia oinarritzat hartuta, beharrezko neurriak proposatu ziren, a
zken batean taldearen bizi-kalitate hobe bat bermatzeko.
Bestalde, Euskal Gorrak elkartearekin egin genuen bilera a
ipatu behar dugu. Elkarte hori EAEko pertsona gor helduen 6 elkartek osatzen dute:
– Bizkaian, A
PSBB (Bilboko eta Bizkaiko pertsona gorren elkartea) eta AS
B (Basauriko pertsona gorren elkartea) daude.
– Gipuzkoan, AS
G-GGE (Gipuzkoako pertsona gorren elkartea) eta Gainditzen (Tolosaldea-Goierriko pertsona gorren elkartea).
– A
raban, A
rabako Gorrak elkartea dago (Arabako pertsona gorren elkartea).
Taldeak a
razo hauek planteatu zituen: gaur egun oraindik komunikatzeko oztopo handiak a
urkitzen dituztela gizarteko eremu gehienetan. A
lde horretatik, beste hainbat konturen a
rtean, a
dierazi ziguten zeinu-mintzairako interpreterik ez dagoela lanbide-heziketako prestakuntza-zikloetan, komunikatzeko oztopoak dituztela osasun a
rloan eta EITB euskal erakunde publikoak ez duela betetzen irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legea. Kontu horietako gehienak dagozkien a
dministrazioekin jorratu ditu erakunde honek ekitaldi honetan, eta horren emaitzak hurrengo a
talean a
zalduko ditugu.
Bestalde, a
ipatu behar dugu elkartearekin konpromiso bat hartu dugula, A
rartekoko instalazioak entzumen-urritasuna duten pertsonen beharretara egokitzeko. Horretarako, jendeari a
rreta emateko gure bulegoetako komunikaziorako eskuragarritasuna optimizatzen saiatuko gara, begizta batzuk instalatuta eta bulego horietako a
rduradunei oinarrizko jarraibide batzuk emanda, entzumen-urritasuna duten pertsonei ematen dieten a
rreta hobetzeko.
Halaber, erakunde honek dei egin zien Euskal A
utonomia Erkidegoko hiru lurraldeetako ezgaitasun fisikoa duten pertsonen elkarteetako a
rduradunei, jasotzen a
ri ziren kexa ugarien edukia a
ztertzeko. Hain zuzen ere, kexa horietan salatzen zen 2010eko urtarrilaren 1ean Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergaren a
zken a
ldaketa sartu zela indarrean, ezgaitasunaren ziozko salbuespenari eragiten ziona. Horren berri labur eta zehatz emango dugu hurrengo a
talean. Bilerara erakunde hauetako ordezkariak etorri ziren: FEKOOR (gutxitasun fisikoa edota organikoa duten pertsonen Bizkaiko federazioa)), ELKARTU (gutxitasun fisikoa duten pertsonen Gipuzkoako federazioa) eta EGINAREN EGINEZ (gutxitasun fisikoa duten pertsonen A
rabako elkartea), eta modu zehatzean a
zaldu a
hal izan zuten zergatik ez zeuden a
dos zerga horretan sartutako a
ldaketarekin.
Azkenik, eskerrak eman behar dizkiegu a
ipaturiko elkarte horiei, bai eta EDEKA elbarrituen ordezkarien euskal koordinatzaileari eta ONCE fundazioari ere, EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruzko ezohiko txostena egiteko lankidetzan jardun dutelako eta parte hartu dutelako. Horien ekarpena erabakigarria izan da gaur egungo egoeraren diagnostiko zehatza egiteko. Egindako landa-lanari esker eskuratutako datuetatik, bai eta dagozkion eragileek eta a
dministrazioek emandako informaziotik ere, esan dezakegu, laburpen gisa, honako hau izan dela berriki a
rgitaratutako txosten horretan lortutako a
zken emaitza:
Irisgarritasun unibertsalak berekin dakar hiriguneak, eraikinak, garraio-sistemak, komunikazioa eta zerbitzuak irisgarriak izatea; horiek oinarrizko elementuak dira pertsonen berdintasuna eta haien eskubideekiko errespetua bermatzeko. Garraio-sistemen irisgarritasun unibertsalari esker, herritar guztiek modu a
ktiboan parte har dezakete, a
ukera berberekin, gizarte- eta ekonomia-bizitzan.
Aldi berean, irisgarritasun unibertsalak berekin dakar denontzako diseinuaren estrategia. Horretarako, beharrezkoa da onartzeak gizarte osoak egokitu behar duela bere kideen a
niztasunera. Horregatik, ezintasunen bat duten pertsonek mugitzeko gaitasun erabatekoa izateko moduan bideratu behar da estrategia hori; horretarako, beharrezkoa da garraio-zerbitzu unibertsal bat ematea, pertsona guztiei beren kasa eta berdintasun-baldintzetan moldatzeko modua emango diena.
EAEn, irisgarritasunaren a
rloko esparru juridikoa irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20/1997 Legeak ekarria da. Legeak zehaztutako esku-hartze esparruetan a
plikatzekoak diren baldintza teknikoak lege hori garatzen duten bi dekretuetan ezarri dira: apirilaren 11ko 68/2000 Dekretua, hiriguneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko a
rau teknikoak onetsi dituena, eta uztailaren 10eko 126/2001 Dekretua, garraiobideen irisgarritasun-baldintzei buruzko a
rauak onetsi dituena.
Legea indarrean sartu zenetik, as
ko a
urreratu da garraiobideetan irisgarritasun-baldintza teknikoak ezartzeari dagokionez. Nolanahi ere, txosten honetan egindako diagnostikoak bide ematen du ondorioztatzeko gaur egun oso nabarmenak direla garraiobideen erabilera unibertsala baldintzatzen duten gabeziak.
Horri dagokionez, esan dezakegu EAEko tren-garraioa ia-ia iritsiezina dela. Lortutako datuak eztabaidaezinak dira: Irisgarritasun fisikoari dagokionez, oinezkoentzat diren a
zpiegituretako inguruneen %78 iritsiezinak dira; halaxe dira geltokien %78 ere; eta kasuen %83etan ez da bermatzen kaletik nasara oinezkoentzako bidea izango denik.
Azken urteetan esku-hartze ugari egin dira, eta gaur egun ere jarduketa as
ko a
ri dira egiten, baina tren-sistemak oraindik ere irisgarritasun-gabezia estruktural handiak ditu. Beraz, oraindik inbertsio as
ko egin behar da zerbitzu horien erabilera unibertsala bermatzeko.
Errepide bidezko sistemen irisgarritasunari dagokionez, esan daiteke a
utobus-terminal nagusien egoera ez dela oso ona, ez eta a
utonomia erkidego osoko geltokiena ere. Halaber, oraindik ez da lortu erabateko irisgarritasuna hiriarteko eta ibilbide luzeko a
utobusetan. Ondore horietarako, erabakigarria izango da errepide bidezko bidaiarientzako linea erregularren emakida berritu a
hala –luze gabe egitea a
urreikusten da– eragileei ezarriko zaizkien baldintza teknikoak betetzea.
Komunikazioan irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak ezartzea konpondu gabeko kontua da a
utonomia erkidegoko garraio-sistema osoan, bai eta irisgarritasun fisikoaren ikuspuntutik emaitza hobea duten sistemetan ere, hala nola metroan eta tranbian. Garraio-sistemetan informazioa eta komunikazioa eskuratzea bermatzen duten elementurik ez izateak galarazi egiten du ikusmen eta entzumen urrituek garraio publikoa beren kasa erabili a
hal izatea.
Azkenik, nabarmendu behar dugu beharrezkoa dela tokiko a
dministrazioek oinezkoentzako ibilbideak eta garraio-azpiegituretarako sarbideak egokitzea, ziurrak eta irisgarriak izan daitezen.
Kontuan izan behar da oso garrantzitsua dela joan-etorrien kate osoan bermatzea irisgarritasuna, jatorritik helmugara, zenbat etapa egin diren eta zer garraio-modu erabili den a
lde batera utzita.
Atal honetan a
rloz a
rlo a
zaldu ditugun kexen bidez, ikuspegi orokor bat eman nahi dugu a
urkeztutako kexen banaketaren inguruan –kasu gehienetan, ezintasunen bat duten pertsonek edo haien familiakoek a
urkeztu dituzte–, garbi gera dadin zeharkakoak direla gure iritzipean jarri diren a
uziak, eta, ikus daitekeen bezala, erakunde honetako lan-arlo gehienak hartzen dituztela. Gainera, modu horretan, a
re nabarmenago gertatzen da ezintasunen bat edo irisgarritasun-arazoren bat duten pertsonek gaur egun oraindik era guztietako oztopoak a
urkitzen dituztela, hau da, hirigintzakoak eta a
rkitekturakoak, sozialak, kulturalak eta kolektiboak.
Hirigintza-jarduketen inguruko kexak nabarmendu dira gehien, gizarte-zerbitzuen inguruko kexekin batera, gainerako a
rloetan a
urkeztutako kexekin konparatuz gero.
IV.1. Hirigintzako irisgarritasuna
Ingurune fisikoa edo hirigunea irisgarriak ez direla eta, oraindik ere ezintasunen bat duten pertsonek erreklamazioak jartzen dituzte erakunde honetan.
Adibide gisa, hizpidera ekarri nahi dugu Bizkaiko elkarte batek Bilboko Mazarredo kalean egiten a
ri ziren urbanizazio-obrak zirela-eta a
urkeztutako kexa. Kexaren idazkian jakinarazi zutenez, hasieran obra horren bidez igogailu bat jartzeko as
moa zuten, Mazarredo kalea A
bandoibarra inguruarekin komunikatzeko, eta, modu horretara, irisgarritasunari buruzko a
raudian jasotako a
urreikuspenak betetzeko. A
labaina, babes-hesiak kendu zituztenean, ikusi zuten ez zutela igogailurik ipini. Hala, harremanetan jarri ziren obrako a
rduradunekin (BILBAO RIA 2000), eta baieztatu a
hal izan zuten ez zutela instalatu jartzekoa zuten igogailua, nahikotzat jo zutelako Mazarredo kalean Izozaki pasabidearen parean dagoen igogailua.
Elkarte horrek salatu egin zuen BILBAO RIA 2000 sozietatearen jarduketa; izan ere, elkartearen ustez, irisgarritasuna hobetzeko obra horietan igogailua kentzeak nabarmen urratzen du a
raudia, eta mugatu egiten du hirigunearen erabilera, mugitzeko a
razo gehien duten pertsonentzat mugatu ere. Halaber, a
rgudiatu zuten Izozaki pasabidean, 500 bat metrotara, igogailua izatea ez dela a
rrazoia irisgarritasunari buruzko a
raudia ez betetzeko, a
reago kontuan hartuta gertuago Mazarredoko eta Guggenheimeko eskailerak daudela (190 eta 250 metrotara hurrenez hurren), eta horregatik ez dietela utzi eskailerak egiteari a
lde horretan egin diren urbanizazio-obra berrietan.
Arartekoa as
paldi a
ri da erreklamatzen a
dministrazio publikoei, eta bereziki udalei, a
nalisi sakon bat egin dezatela irtenbide teknikoak instalatzeko hautabideen inguruan, hiriguneen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Behin eta berriz esan dugu beharrezkoa dela herritar guztiek baldintza berberetan erabil ditzaketen instalazioak lehenestea, ezintasunen bat duten pertsonen a
ukera-berdintasunerako eta bereizkeriarik ez jasateko printzipioak betetzeko.
Asmo horrekin jo genuen Bilboko Udalera, eta, a
zkenean, erabaki zuten hasieran onetsitako urbanizazio-prozesuan a
urreikusita zegoen igogailua ipintzea.
Bestalde, a
ipatzekoak dira mugikortasun urrituko pertsonek erabilera publikoko eraikinetara, hala nola udal bulegoetara, gizarte-etxeetara, osasun-zentroetara, ikastetxeetara eta gizarte-zerbitzuetara joateko dituzten zailtasunak direla-eta jaso ditugun salaketak.
2010. urtean, udal titulartasuneko eraikin bat inauguratu da, Bilboko A
londegia. Bertan, jarduera fisikorako gune ugari daude, bai eta a
isialdirako beste zenbait zerbitzu ere, hala nola zine-aretoak, erakustaretoak, tabernak eta jatetxeak. A
labaina, ezin eztabaidatuzkoa bada ere eraikuntza berriko eraikin horrek indarrean dagoen irisgarritasunari buruzko a
raudia bete behar duela, Gutxitasun Fisikoa duten Bizkaiko Pertsonen Elkarteak erakunde honetara jo zuen, eraikin horretako a
parkalekuan a
rkitektura-oztopoak daudela salatzeko.
Horri dagokionez, a
dierazi zuten eraikineko lurpeko parkingean badaudela mugikortasun urrituko pertsonentzat gordetako a
parkalekuak, igogailuetara sartzeko a
teen ondoan kokatuak eta ondo seinaleztatuak. Nolanahi ere, bide publikora irteteko solairuan, garaje horrek dituen hiru sarbideetatik bitan, eskailerak daude igogailua gelditzen den lekuaren eta kalearen a
rtean, eta irteera horiek (Iparragirre kalera eta Urkixo Zumarkalea kalera ematen dute) iritsiezinak dira. Elkarteak a
dierazi zuen, egindako ikuskapen-bisitan egiaztatu zutenez, hasiera batean ez dirudiela eragozpenik dagoenik 0 kotan igogailuak instalatzeko.
Erakunde honek egindako lehen eskaerari emandako erantzunean, Bilboko Udalak a
rgudiatu zuen Urkixo Zumarkalea eta Iparragirre kaleetara joateko igogailuak ez direla kalearen sestrara iristen eraikina ondare historiko eta a
rtistikoko elementu gisa babestuta dagoelako; ondorioz, bere hartan utzi behar dira jatorrizko eraikineko fatxadak eta lehenengo horma-arteak, eta horien forjaketek irteera baten sestrarekin baizik ez dute egiten bat.
Kontuan hartuta irisgarritasuna sustatzeko abenduaren 4ko 20 /1997 Legeko 3.1 c) a
rtikuluak behartu egiten duela Euskal A
utonomia Erkidegoko ondare historiko-artistikoa lege horrek ezarritako irisgarritasun-irizpideetara pixkanaka egokitzera eta Urkixo Zumarkalean kokatutako igogailua bat datorrela hango zapaldarekin, berriro ere tokiko erakunde horretara jo genuen, eta eskatu genien a
zter zezatela zein neurri ezar daitezkeen eraikineko a
parkalekuko bi irteeretan sumatutako irisgarritasun-arazoak konpontzeko.
Azken eskaera horri erantzunez, Bilboko Udalak jakinarazi zigun igogailuak instalatu dituen merkataritzako sozietateak proiektu bat a
urkeztu duela, eta proiektu horretan Urkixo zumarkalera ematen duen igogailua egokitzea a
urreikusi dela, kalearen sestrara iritsi a
hal izateko. Egokitzapen hori ez bada bideragarria, eskailera horiek gainditzeko plataforma jasotzaileak instalatzea planteatuko da.
Bestalde, nabarmendu nahi dugu ezintasunen bat duten pertsonen a
isialdiari ere eragiten diola denontzako diseinua kontzeptuaren esanahiak, eta maiz ikusten ditugula printzipio hori ez betetzen ez duten a
dibide garbiak denbora-pasako instalazio ugaritan. Zine-areto berriak Irisgarritasuna Sustatzeko Legean ezarritakoa betez diseinatzen dira, eta, a
urrez ezarritako kanonei jarraituz, a
retoetako lehen ilara gurpil-aulkian dabiltzan pertsonentzat gordetzen da, eserleku guztiak kenduta. Begien bistakoa da hori eginda a
rauan ezarritakoa betetzen dela; izan ere, gisa horretako esparruetan hainbat leku gordetzera behartzen du legeak. A
labaina, harago jo behar dugu, eta kontu horren inguruko gogoeta egin, era honetara: ezintasunen bat duten pertsonek zergatik ez duten eskubiderik, baldintza berberetan, a
retoan non jarri erabakitzeko, edo zergatik ezin diren a
retora lagunekin joan edo egon.
Gauza bera gertatzen da futbol-zelaietan eta saskibaloiko estadioetan, eta a
bar. Berriki, a
ma batek gure erakundean salatu du bere 11 urteko semea –gurpil-aulkian dabil eta oso gogoko ditu futbola eta saskibaloia– eskuarki joaten dela estadioetara eta ezin dela bere lagunekin eseri; izan ere, gurpil-aulkian dabiltzanak berariaz haientzat egokitutako guneetan jartzera behartzen dituzte.
Irisgarritasun unibertsalaren eta denontzako diseinuaren printzipioen a
rabera, inguruneak erantzun egin behar die a
niztasunari eta herritar guztien beharrizanei, eta ez da soilik talde jakin batzuen behar berezietara egokitu behar.
Atxiloketa-zentroen irisgarritasuna
Beste urte batez, erakunde honetako ordezkari batzuek bisitatutako komisarietako gela orokor batzuen irisgarritasunaz jardun behar dugu. Bisita horiek "Kalabozoak. Ertzaintzaren eta udalen a
txiloketa egoitzak" ezohiko txostenean egindako gomendioak zenbateraino bete diren ikusteko egiten a
ri garen jarduketen esparruan egin ditugu.
Ekitaldi honetan bisitatutako a
txiloketa-egoitzetan –Sestaoko Udaltzaingoa eta Donostiako eta A
rkauteko Ertzaintza– ikusi a
hal izan dugu hala komunak nola ziegak behar bezala egokituta daudela. Beharrezkoa da zehaztea Sestaoko Udaltzaingoaren komisarian jendeari a
rreta emateko mahaia ez dela irisgarria mugikortasun urrituko pertsonentzat.
Bestalde, egiaztatu a
hal izan dugu ikuskatutako egoitza guztietan dagoela a
ukera zeinu-mintzairako interprete bat izateko. Nolanahi ere, komisaria horiek ez dute beharrezko komunikazio-sistemarik ikusmen-urritasuna duten pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko.
Eskakizun txikiko egoitzen irisgarritasuna
Azkenik, gizarte-baliabideei dagokienez, erakunde honetako kideek eskakizun txikiko egoitzak irisgarriak diren ikusteko egindako ikuskapenetan a
tzemandako hainbat kontu a
ipatu nahi ditugu. Hala, honako hau a
dieraz dezakegu:
- Hontza egoitza, Bilboko San A
ntongo zubian kokaturikoa: Ekipamenduaren irisgarritasunari buruz, a
dierazi behar dugu eraikinaren sarrera irisgarria dela baina logelak eta komunak ez daudela egokituta. Ohatzeak dauden geletara sartzeko, eskailerak daude, eta eraikineko igogailua ezin dute erabili zerbitzuaren erabiltzaileek, karga-jasogailua delako. Halaber, eraikinak gabezia nabarmenak ditu ikusmen eta entzumen urriko pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko sistemei dagokienez.
- Onartu eguneko zentroa, Bilboko Errekalde kalean kokatutakoa: Egoitzako sarrera ez da irisgarria, eta ez dago a
urreikusita logela eta komunak egokitzea ere. Gainera, ez du ikusmen eta entzumen urriko pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko sistemetako bat ere.
- Gasteizko Betoño egoitza-zentroa: Baliabide horrek ez ditu betetzen oinarrizko irisgarritasun-baldintzak. Eraikineko sarrera irisgarria da, baina logelak eta komunak ez daude egokituta eta ez du ikusmen eta entzumen urriko pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko sistemetako bat ere.
- Loiolaetxea elkartea, Donostian kokatua, A
tegorrietako Galtzada Zaharra kalean: Ez ditu betetzen irisgarritasun-baldintzak. Eraikineko sarrera ez da irisgarria. Eraikineko garajean badu sarrera irisgarri bat. Egoitzak hiru solairu ditu, eta ez dauka igogailurik. Logelak eta komunak ez daude egokituta eta ez du ikusmen eta entzumen urriko pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko sistemetako bat ere.
- Neguko A
terpea egoitza, Donostiako Zorroagan kokatua: Ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzako irisgarritasun-baldintzak betetzen ditu, baina ez entzumen eta ikusmen urriko pertsonentzat beharrezkoak diren irisgarritasun-baldintzak.
- RAIS egoitza (Lan-munduan eta gizartean txertatzen laguntzeko sarea), Donostiako San Bartolome kalean kokatua: Eraikina 2008. urtean berriztatu zuten, irisgarritasunari buruzko a
rauan ezarritako baldintzekin bat etorriz, eta, beraz, ez dago a
rkitektura-oztoporik instalazioan. A
labaina, ez du ikusmen eta entzumen urriko pertsonen irisgarritasun-arazoak a
rintzeko sistemetako bat ere.
IV.2. Hezkuntza
Atal honi dagokionez, oraindik ere kexak jasotzen ditugu, eta horiek a
gerian uzten dute komeni dela zehaztea noraino heltzen den hezkuntza-administrazioaren erantzukizuna ikasleek hezkuntza-premia bereziak dituztenean eta premia horiei erantzuteko fisioterapeuten eta halako profesionalen laguntza behar denean.
Jakina denez, hezkuntza-sisteman "Curriculumerako sarbide-egokitzapenak" izenekoan kokatzen da laguntza espezializatua, hau da, hezkuntza-premia bereziak dituzten ikasleen eskolatze egoki eta normalerako pentsatua dago, eta premia horiek direla-eta hezkuntza-curriculumean sartzeko zailtasunak direnean ematen da. Era horretara, curriculumean sartzeko hezkuntza-premia horiei egoki erantzungo zaiela ziurtatzeko helburua beteta, hezkuntza-eremutik kanpo geratzen da ikasleek izan ditzaketen bestelako premietarako laguntza. Hala gertatzen da, esate baterako, osasun-arloko premiekin; izan ere, prestazio hori ematen da, baldin eta errehabilitazioa prozesu patologiko batekin zuzenean lotuta badago eta patologia hori osasun-sistema publikoan tratatzen a
ri badira.
Baina, esan dugun bezala, badirudi familiek ez dutela beti informazio a
rgi eta zehatza horri dagokionez.
Zoritxarrez, zeinu-mintzairako interpreteen beharrarekin loturiko kexak ere izan dira. Baliabide hori, kexa moduan planteatutako kasuetan, ezinbestekoa zen lanbide-heziketako hezkuntza-zikloetako irakaskuntzetan erabat sartu a
hal izatea bermatzeko.
Hezkuntza-arduradunen erreakzio onari esker, ondo konpondu a
hal izan dira planteatutako kasuak, baina uste dugu ezin onartuzkoa dela gisa honetako premiak urtez urte errepikatzea eta gutxieneko bat a
urreikusita ez egotea.
IV.3. Funtzio publikoa
Atal honi dagokionez, bereziki nabarmendu nahi dugu kupoak edo plaza-erreserbak ezar litezkeela ezintasunen bat duten pertsonen a
lde. Horri dagokionez, a
zpimarratu behar dugu halako kupoak ezartzeko beharrezkoa dela beti estaldura juridikoa izatea, eta a
plikazio zehatza egin behar dela horrek berekin dakartzan a
ukeretan, hala helmuga hautatzeko fasean lehentasunak ezartzeari dagokionez nola lanpostuak eta ingurunea bertan lan egin behar duten pertsonen premietara egokitzeari dagokionez.
IV.4. Ogasuna
Zergei buruzko a
raudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien a
halmen ekonomiko txikiagoari erantzun as
mo zaio. A
labaina, onura horien a
plikazioa ezin da egon interpretazio formalisten baitan; a
itzitik, une oro interpretazio finalistak a
ldeztu behar dira, ezgaitasuna duten pertsonei onura horiek baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
Hala, esate baterako, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzko a
rauek, BEZaren tasa erabat txikituak jasotzen dituzte, %4koak. Tasa horiek, besteak beste, ezintasunen bat duten pertsonek erosten dituzten ibilgailuei a
plikatzen zaizkie. Nolanahi ere, onura hori lortzeko eskuratzaileak eskaera bat a
urkeztu behar du, eta A
dministrazioak a
urrez onartu egin behar dio.
Betekizun formal hori oinarritzat hartuta, Gipuzkoako Foru Ogasunak ezetsi egin zuen %55eko ezgaitasuna zuen emakume baten eskaria. Emakume horrek gidatzeko behar zituen egokitzapen tekniko guztiak zituen ibilgailu bat erosi zuen. Erreklamatzaileak BEZaren tasa erabat txikitua (%4) a
plikatzeko eskabidea a
urkeztu zuen, ibilgailua jadanik matrikulatuta zeukala.
Alabaina, a
utoa matrikulatu zuen egunean, kaltetuak betetzen zituen BEZaren tasa erabat txikitua a
plikatzeko betekizun oinarrizko edo konfiguratzaile guztiak; izan ere, %55eko ezgaitasuna onartua zitzaion, eta ibilgailua haren ohiko garraiorako zen. Horregatik, Foru Ogasun horri eskatu genion berrikus zezala a
plikatutako irizpidea.
Administrazioak a
urrez onura onartzea betekizun formal bat da, eta ezinbesteko baldintza da murrizketa onartzeko, baina horrek ez du galarazten zerga ordaindu eta ibilgailua matrikulatu ostean a
urkeztea eskaera, betiere ez bada preskribatu bidegabeki ordaindutako sarrera erreklamatzeko eskubidea.
Azkenik, Foru Ogasunak onartu zuen kexa, eta kaltetuari bidegabeki ordaindutako zenbatekoa itzuli zion.
Tokiko zergen esparruan, a
dierazi behar da ibilgailuen zergapetzea dela oraindik ere ezintasunen bat duten pertsonek sustatzen dituzten kexa as
koren a
rrazoia. Hala, 2010. urtean ezintasunen bat duten pertsonen elkarte nagusiek eta mugikortasun urritua duten banako as
kok a
dierazi digute ez daudela inola ere a
dos Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergari (TMIZ) eragin dion ezgaitasunaren ziozko salbuespena murriztu izanarekin.
Zerga horri egindako a
zken a
ldaketan, 2009. urtean egin eta 2010eko urtarrilaren 1ean indarrean sartu zen hartan, hiru lurralde historikoetan mugatu zen salbuespen hori, eta, horren a
rabera, betekizun hauek bete behar dira:
• Ibilgailuak betiere 14 zaldi baino gutxiagoko potentzia fiskala izatea. Hainbat ibilgailu izanez gero, eskaera eta salbuespena soilik horietako batentzat izango da.
• A
utoa ezintasunen bat duen pertsona baten izenean matrikulatuta egotea eta haren erabilera esklusiborako izatea. Nolanahi ere, gidaria ezgaitasuna duen pertsona hori bera izan daiteke edo ez.
• Ezintasunen bat duten pertsona horiek mugikortasun urrituko gabezia-egoeran izatea, baldin eta onartutako elbarritasun-maila %65etik beherakoa bada. Elbarritasun-maila %65ekoa edo handiagoa bada, ez da galdatuko mugikortasunik eza egiaztatzea.
Beren beregi erabili zen a
rrazoia, behintzat Gipuzkoako Lurralde Historikoko abenduaren 23ko 4/2009 Foru A
rauaren kasuan, honako hau izan zen: a
rtikulu hori berridatzi egin zela, a
plikazioa neurtzeko as
moz, soil-soilik a
utomobilei eta ezgaitasun larriagoa edo mugikortasun-arazo larriagoak zituzten pertsonentzat a
plikagarri izateko moduan.
Alabaina, kaltetuek kexa helarazi ziguten, salbuespena nolakoa zen kontuan hartuta mugitzeko a
razo larriak dituzten pertsonak ere ez direlako onuradun gertatzen a
ri.
Talde hori ez zegoen a
dos egindako a
ldaketarekin, a
rrazoi hauengatik:
Lehenik eta behin, ezintasunen bat duten pertsonen sustapenaren a
lde lan egiten duten elkarteei ez zitzaielako jakinarazi salbuespenaren irismena a
ldatu as
mo zela, eta ez zitzaielako jakinarazi nola ezarri as
mo zen ere. Horren ondorioz, ezin izan zuten parte hartu eta beren iritzi kualifikatua eman, ezintasunen bat duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuek bete behar dituzten ezaugarriei dagokienez.
Halaber, harridura a
dierazi zuten, salbuespena ez dutelako mugatu lurralde erkidean egindako a
rau-aldaketa baten ondorioz.
Bigarrenik, gutxiegi iritzi zioten salbuespena lortu a
hal izateko foru a
rauak ezarritako 14 zaldi fiskalen mugari.
Mugitzeko a
razo larriak dituzten edo gurpil-aulkian dabiltzan pertsona batzuek ibilgailua erosi eta kasu as
kotan egokitu ere egin behar izan zuten gurpil-aulkiarekin edo behar dituzten lagungarri teknikoekin sartu a
hal izateko eta gidatu a
hal izateko. Ibilgailu horiek leku as
ko izan behar dute barruan, eta sabai garaiak izan behar dituzte. Horretarako, ibilgailuen tipologia bat hautatu behar dute: ibilgailu misto moldagarriak, furgoi edo furgoneta txikiak, monobolumenak eta a
bar. Eta horien potentzia fiskala foru a
rau guztietan gehieneko muga gisa ezarritako 14 zaldi horietatik gorakoa da.
Horren a
urreko a
rauak, 2009ko a
benduaren 31ra a
rte indarrean egon zenak, ez zuen mugarik ezartzen ibilgailuaren potentzia fiskalari dagokionez. A
zken erreforma horren aurreko idazkuntzan ere, 2003. urtearen a
maierara a
rte indarrean egon zen hartan, 2010. urterako ezarritakoak baino onuragarriagoak ezarri ziren potentzia fiskalaren mugak. Izan ere, %65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonak garraiatzeko ibilgailuek 17 zaldi fiskaletik beherako potentzia izan zezaketen.
Aurretiazko egoera hori kontuan hartuta, ezintasunen bat duten pertsonek a
zken urteotan beren garraio-premietara eta unean-unean indarrean egon den salbuespen horren gaineko a
raudira egokitzen diren ibilgailuak eskuratu dituzte, salbuespen hori bere hartan utziko zutelakoan.
Azkenean, planteatu dute ezintasunen bat duten pertsonen mugikortasun-eskariak baloratzeko orduan, kontuan hartu behar dela mugikortasun urriko kideren bat duten familietan ohikoena ez dela familiak hainbat ibilgailu izatea, bat ezgaitasuna duen pertsonaren erabilera esklusiborako eta gainerakoak familiako beste kideen mugikortasun-beharretarako. A
itzitik, ibilgailu bakar bat izatea da normalena, eta horrekin erantzutea familia-unitateko kide guztien garraio-beharrei. Horregatik, proposatu zuten halako familien garraio-beharra familia ugarien mugitzeko beharra tratatzen den moduan jorratzea.
Hiru foru a
ldundiek a
ldeztu zuten salbuespen hori taxutzeko erabateko eskumena zutela. A
labaina, salbuespen horren irismena berrikustea erabaki zuten; izan ere, mugitzeko a
razo gehien dutenek, gurpil-aulkian dabiltzan pertsonek, ezin dute beti salbuespen hori lortu, nahiz eta batez ere talde horri lagundu nahi izan zaion a
rautze berriarekin.
2011ko urtarrilaren 1ean, a
rau hauek sartu dira indarrean: Bizkaian, abenduaren 22ko 4/2010 Foru A
raua, 2011rako zergen a
rloko neurriak onartu dituena; A
raban, abenduaren 20ko 15/2010 Foru A
raua, 2011. urterako zergen a
rloko neurriei buruzkoa; eta Gipuzkoan, a
benduaren 20ko 3/2010 Foru A
raua, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko uztailaren 5eko 14/1989 Foru A
raua a
ldatzen duena. Horietan kontuan hartu dira mugitzeko gurpil-aulkia behar duten ezgaituek ibilgailu egokituak erosteko dituzten zailtasunak, eta, ondorioz, ibilgailu horiei ez die eragingo 14 zaldi-potentzia fiskalaren mugak.
Hala, doikuntza hori egin ostean, TMIZren salbuespena lortzeko muga hauek jarri dira:
"e) Mugitzeko eragozpenak dituzten pertsonentzako ibilgailuak, abenduaren 23ko 2822/1998 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ibilgailuen A
raudi Orokorreko II. eranskineko A
letran a
dierazitakoak, baldin eta desgaitasuna duen pertsona baten izenean matrikulatuta badaude.
Halaber, salbuetsita daude ezindu baten izenean matrikulatutako 14 zerga zalditik beherako ibilgailuak, ezinduak erabiltzeko baizik ez direnak. Salbuespen hau inguruabar horiek hala irauten duten a
rtean a
plikatuko da, eta a
plikatu ere urrituek eurek gidatzen dituzten ibilgailuei zein haiek garraiatzeko erabiltzen direnei a
plikatuko zaie.
Aurreko bi paragrafoetan ezarritako salbuespenak ezin dira a
plikatu batera, hots, onuradun bati ez zaio bat baizik a
plikatuko, ibilgailu bat baino gehiago eduki a
rren.
Idatz-zati honetan xedatutakoaren ondoriotarako, hauexek hartuko dira desgaitasuna duten pertsonatzat:
a’) %33 eta %65 bitarteko desgaitasun-gradua onartuta dutela mugitzeko gaitasuna murriztuta daukaten pertsonak; halakotzat joko dira minusbaliotasun gradua a
intzatetsi, a
dierazi eta kalifikatzeari buruzko abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretuaren III. eranskineko baremoko A
, B edo C letretan a
dierazitako egoeretako batean daudenak eta baremo horretako D, E, F, G edo H letran 7 puntu edo gehiago dituztenak.
b’) %65eko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonak.
Aurreko a
’) eta b’) letretan sartuta dauden pertsonen a
rtean, 1971/1999 Errege Dekretuko III. eranskin gisa a
gertzen den baremoan A
letrako mugitu ezintasunaren egoeran daudenei, ez zaie a
plikatuko 14 zerga zaldien muga, baldin eta ibilgailua gurpil-aulkiekin erabiltzeko egokituta badago".
Nolanahi ere, a
ipatu behar da Gipuzkoako eta A
rabako a
raudiek beste kasu bat gehitu diotela salbuespen horri: guraso-ahalaren, tutoretzaren edo kuradoretzaren zioz beren kargura %65eko edo gehiagoko elbarritasuna duen pertsonaren bat dutela egiaztatzen duten titularren ibilgailuak.
IV.5. Herrizaingoa
Atal honetan, ezgaitasun-txartelaren titular diren mugikortasun urriko pertsona batzuek a
urkeztutako kexak a
ipatu behar ditugu. Hain zuzen ere, salatu dute zailtasunak izaten dituztela ibilgailua a
parkatzeko, bai haientzat gordetako a
parkalekuak as
ki ez direlako, bai hainbat erabiltzailek bidegabeki erabiltzen dituztelako leku horiek, eta a
re a
parkatzeko txartelak ere.
IV.6. Osasuna
Arlo honetan, a
lboko esklerosi a
miotrofikoa zuen erabiltzaile batek a
urkeztutako kexa a
ipatu behar dugu. Kexa horretan, a
dierazi zuen beharrezkoa zela prestazioen katalogoan a
gertzen ez zen finantzaketa-eredu bat izatea.
Ikuspegi juridikotik, zuzena zen prestazioa ukatu izana, haren eskabidea ezetsi zuen epaiak berretsi zuen bezala. Hori kontuan hartuta, A
rartekoak pentsatu zuen beste ikuspegi batetik, ezintasunen bat edo gaixotasun kronikoren bat duten pertsonentzako laguntza sustatzearen ikuspegitik, botere publikoek kontuan izan behar dutela pertsona horien egoera; izan ere, haien prozesuak bereziak direnez eta zenbaitetan prozesu horiek gutxiago nagusitzen direnez, ez zaie beti erantzuten haien beharrei. Horregatik, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailari helarazi genion pertsona horrek planteatu zigun a
razoa, kontuan har zezan, Prestazio, As
eguramendu eta Finantzaketa Batzordean parte hartzen duen a
dministrazio gisa. Batzorde horretan ordezkatuta daude a
utonomia erkidegoak.
Entzumen-urritasuna duten pertsonek osasun-laguntza jasotzeko osasun-zentroek duten irisgarritasunari dagokionez, A
dministrazioak jakinarazi zigun 2009an lan-talde bat eratu zela, a
razo hori urriaren 23ko 27/2007 Legeak ezartzen dituen premisekin a
ztertzeko; hain zuzen ere, lege horrek espainierazko zeinu-mintzairak a
intzatesten ditu, eta a
rautu egiten ditu gorren, entzuteko ezgaitasuna dutenen eta gor-itsuen a
hozko komunikaziorako laguntza bitartekoak, Espainiako zeinu-mintzairak a
itortzen dituen eta entzuteko ezgaitasuna duten, eta gor-mutuak diren pertsona gorren a
hozko komunikaziorako bitartekoak. Espero zuten luze gabe egin a
hal izatea horren inguruko proposamenak. Horren inguruko erantzunik lortu ez genuenez, 2010. urteko irailean ostera jo genuen Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Kontsumo Sailera, egindako jarduketen gaineko behar beste informazio lortzeko as
moz. Txosten hau idazten a
maitu genuenean horren gaineko erantzuna jaso gabe geunden oraindik.
IV.7. Gizarte zerbitzuak
Arlo honetan, pertsona batek ezgaitasun fisikoa duten pertsonentzako foru titulartasuneko gizarte-baliabide bati esker jasotako laguntzaren inguruan izapidetu genuen kexa a
ipatu behar dugu. Erakunde honek informazioa eskatu zion foru sailari, eta sail horrek bere erantzunean zalantzan jarri zuen kasu hori ikuskatzeko eskumena ote zuen.
Sail horrek a
legatu zuen Euskal A
utonomia Erkidegoko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena a
rautzen dituen martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuak a
ldundiei ematen diela gizarte-egoitza eta -zerbitzuak ikuskatzeko eta kontrolatzeko eskumena, betiere Euskal A
utonomia Erkidegoak betekizun material, funtzional eta pertsonalei dagokienez a
rautu baditu, eta eskumen horren barruan ez direla sartzen a
raututa ez dauden beste zerbitzuak, hala nola ezintasunen bat duten pertsonentzako egoitzak.
Erakunde honetan ez gatoz bat horrekin, eta hala a
dierazi genuen gure bigarren idazkian, a
urrerago a
ipatuko ditugun a
rgudioekin. A
labaina, A
ldundiak bere hartan eutsi dio bere jarrerari.
Egia da Euskal A
utonomia Erkidegoak ez daukala hori a
raututa eta ondo legoke Eusko Jaurlaritzak halako a
raudi bat onartzea (Arartekoak berariaz eskatuko du). A
labaina, uste dugu horrek ez duela galarazi behar erakundearen jarduna, hau da, egiaztatzea betetzen direla zerbitzuaren erabiltzaileen eskubideak, bai eta zerbitzua emateko ezarritako printzipioak, helburuak eta baldintzak ere. A
lderdi horiek denak jasota daude Foru Sailaren a
ginduan, haren mendeko erakunde bati ematen dion zerbitzua kudeatzeari buruzkoan. Gainera, erakunde horretako egitura organikoari buruzko a
raudiak dagokion foru sailaren titularraren esku uzten du erakundearen jardueraren zuzendaritza estrategikoa, ebaluazioa eta emaitzen kontrola. Halaber, Gizarte Zerbitzuei buruzko urriaren 18ko 5/1996 Legeak foru organoei ematen die ikuskatzeko eskumena (41. a
rtikulua). Hori guztia a
dierazi genion Foru Sailari. Espedientea izapidetzen a
ri dira.
Ezgaitasun-maila onartzearen inguruko beste kasu batzuk ere izan ditugu. Horietako bat ez zegoen a
dos onartu zioten mailarekin. Foru a
ldundiek, ezgaitasun-maila baloratzeko, abenduaren 23ko 1971/1999 Errege Dekretua a
plikatzen dute, ezgaitasun-maila a
itortu, deklaratu eta sailkatzeko prozedura finkatzen baitu. A
rau horretan, halako balorazioetan a
plikatzen den baremo edo tresna teknikoa ezartzen da. Beraz, legez ezarritako neurketa-tresna bat modu objektiboan a
plikatzearen ondorio da emaitza. Horregatik, erakunde honen eskumenetik kanpo dagoen kontu tekniko-mediko bat da.
Bestalde, a
ipatu behar dugu ofiziozko jarduketa bat hasi dugula %65eko edo gehiagoko ezgaitasuna duten pertsonei eragiten dien a
razo baten inguruan, zehazki diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazio ekonomikoaren inguruan.
Arartekoak proposamen bat egin dio Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailari, Gizarteratzeko eta Diru Sarrerak Bermatzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 9.2.a) a
rtikuluari dagokionez. Proposamen horretan, honako hau kontuan hartzeko eskatzen da: pentsioduntzat hartu a
hal izatea %65eko edo gehiagoko ezgaitasun-maila duen 18 urtetik gorako seme edo a
laba baten a
rdura duten pertsona kausatzaileak. Ezgaitasun-maila handia (%65etik gorakoa) duten pertsonen hainbat kexa jaso ditugu. Pertsona horiek beren familiarekin bizi dira, eta a
itak jasotzen du errenta. Diru-sarrerak bermatzeko errentaren "pentsio-osagarria" eskatu zuten, baina ukatu egin zieten, pentsio publiko baten titular ez izateagatik. A
rgudio hori bat dator a
ipaturiko legearekin.
Gaur egun, manu horrek salbuespenezko bizikidetza-unitatetzat hartzen ditu "zahartzaro, baliaezintasun edo a
larguntasuneko ordaindutakoaren a
raberakoak diren edo horren a
raberakoak ez diren pentsioen onuradunak, baita haien ezkontidea edo haiekin ezkontzaren a
ntzeko harreman iraunkor baten bidez batutako pertsona eta ekonomikoki haien mende dauden pertsonak ere". Seme edo a
labaren baten a
rdura dutenentzako laguntza Gizarte Segurantzak ematen badu ere, ez da pentsiotzat hartzen. A
labaina, Sailaren 2008ko a
benduaren 30eko zirkularraren a
rabera –1/2009 zirkularrean a
ipatzen da–, Sailak uste du besteak beste honako hauek osatzen dutela bizikidetza-unitatea: "%65etik gorako baliaezintasun-maila duen 23 urtetik gorako seme edo a
laba baten a
rdura izateagatiko prestazioa jasotzen duten pertsonak, baldin eta ezgaitasuna duen pertsona bada prestazioaren titularra". Beraz, bi baldintza ezarri dira: prestazioaren titularra izatea eta 23 urte baino gehiago izatea.
Titulartasunari dagokionez, Gizarte Segurantzari buruzko Lege Orokorrak 182.2 a
rtikuluan honako hau ezartzen du: "Epaiketa baten bidez desgaitutzat jo ez diren 18 urtetik gorako seme-alabak, jarduteko gaitasuna izaten jarraitzen dutenak, euren gurasoei a
rrazoi horregatik legozkiekeen laguntzen onuradun dira". Horrekin bat etorriz, pertsona horiek prestazioaren titulartasuna eska dezakete. A
dinari dagokionez, uste dugu a
plikagarri izan daitekeela Diru Sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko abenduaren 23ko 18/2008 Legeko 16.d) a
rtikulua. Horren a
rabera, diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko eskubidea 18 urtetik a
urrera izango da (esaten baterako, kotizatzen ez duen baliaezintasunagatiko pentsioaren hartzaileen kasuan).
Arazoa sortzen da legez ezgaituta daudela-eta pentsioaren titular izan ezin diren pertsonekin. Kasu horretan, uste dugu pentsioaren titular den gurasoa ezgaitasuna duen semearen edo a
labaren ordezkaritzan dela hala, eta semea edo a
laba dela prestazioaren a
zken kausatzailea eta hartzailea. Horregatik, titular izatean ematen den tratu bera eman beharko litzateke kasu honetan. Kontrakoa legezko ezgaitasun-egoera dela-eta bereizkeriaz jardutea litzateke. Gainera, uste dugu prestazio hori, ondore hauetarako, kotizatzen ez duen baliaezintasunagatiko pentsioaren a
ntzekoa dela. Beraz, ez litzateke beste tratu bat eman behar. Oraindik ez daukagu Sailaren erantzunik.
Bestalde, a
dierazi nahi dugu adinekoei buruzko gaiak a
ztertzen diren a
talean erakunde honetan ofizioz hasitako jarduera baten berri ematen dela. Jarduera hark Arabako Foru A
ldundiaren baiezko erantzuna jaso zuen, hau da, familia barruan mendeko pertsonak zaintzeko laguntzan ezartzen zen kenketa ez egitea familia berean pertsona batek baino gehiagok prestazio hori jasotzen duenean.
Azkenik, a
tal honetan beharrezkoa da jakinarazi ziguten kontu hau a
ipatzea: joan den ekainetik a
urrera, ONCE Espainiako Itsuen Elkarteak, ikusteko a
razo larriak dituzten pertsonak "mugikortasuna, eguneroko bizitza eta ikusmena errehabilitatzeko" programak zuzentzeaz eta betearazteaz a
rduratzen denak, soil-soilik erakunde horretako kideei ematen die zerbitzu hori.
ONCEko kide izateko, baldintza hauek bete behar dira:
• Espainiako nazionalitatea izatea;
• bi begietan ikusmen-baldintza hauetako bat behintzat izatea: 0,1eko edo gutxiagoko ikusmen-zolitasuna izatea (Weckerren eskalako 1/10) zuzenketa optiko onenarekin edo 10 graduko edo gutxiagoko ikus-eremu murriztuan.
Beraz, neurri horrek "mugikortasuna, eguneroko bizitza eta ikusmena errehabilitatzeko" programatik kanpo uzten ditu etorkinak eta erakunde horrek ezarritako baremoetatik beherako ikusmen-urritasuna duten pertsona guztiak.
Horren ondorioz, ofiziozko espediente bat ireki dugu –gaur egun izapidetzen a
ri gara–, a
dministrazioek estatuko erakundearen laguntza falta hori a
rintzeko zer neurri ezarri dituzten jakiteko as
moz.
IV.8. Etxebizitza
Halaber, ekitaldi honetan, ezintasunen bat duten hainbat pertsonaren kexak jaso ditugu, babes publikoko etxebizitzen esleipendun suertatu badira ere ikusi dutelako beren etxebizitzak ez daudela egokituta irisgarritasunari buruzko a
raudiak ezarritako eran. A
urten, merezi du a
ipatzea babespeko etxebizitza baten esleipendunak salatutako kasu bat. Etxebizitza eman ziotenetik sei hilabete igaro zirelarik, a
rtean ezin zuen erabat gozatu bere etxebizitza, ez baitzen instalatu jabekideen erkidego osoarentzako igogailua. A
rartekoak Bizkaiko Lurralde Ordezkaritzarekin hainbat kudeaketa egin ostean, igogailua martxan jarri zen, eta konponduta geratu zen kexaren sustatzaileak salatutako gabezia larri hori.
Bestalde, ikusi dugu ugaritu egin direla kontsultak eta kexak mugikortasun urritu iraunkorra duten pertsonentzako etxebizitza egokituen kupoan sartu a
hal izateko ezintasunen bat duten pertsonek a
urkeztu beharreko a
giriei dagokienez. Hain zuzen ere, a
giri horiek Etxebizitza Eskatzaileen Erregistroan a
urkeztu behar dituzte. Halako kasuetan, gure lana erregistro horretan izena emateko eskabidearen izapidetze-egoera egiaztatzea izan da, eta, beharrezkoa izan denean, a
dieraztea zer a
giri a
urkeztu behar diren eskatzaileei etxebizitza babestua lehentasunez eskuratzeko mekanismo horretan sartzeko modua emango dien ezgaitasun-mota egiaztatzeko.
V. Ondorioak
V.1. Ezintasunen bat duten Pertsonen Giza Eskubideei buruzko Nazioarteko Konbentzioa indarrean sartu denetik, horko a
rauak bete beharrekoak dira. A
labaina, segurtasun juridikoko a
rrazoiengatik eta kontraesanik ez izateko, beharrezkoa da konbentzio horrek biltzen dituen eta gure ordenamendu juridikoa osatzen duten lege-xedapenei eragiten dieten gaiak doitzea. Nolanahi ere, erakunde honen lanak konbentzio hori betetzen dela zaintzea izan behar du. Horretarako, botere publikoek zuzentzen dituzten jarduketak kontrolatuko ditu, eta, hala badagokio, egoki iritzitako proposamenak egingo ditu, beharrezko a
ldaketak eragiteko eta gure zuzenbide positiboan benetan ezartzeko.
V.2. Ingurune fisikoaren edo hirigunearen eta eraikinen irisgarritasuna dela eta, oraindik ere ezintasunen bat duten pertsonek erreklamazioak jartzen dituzte erakunde honetan. Urtero a
ri gara erreklamatzen a
dministrazio publikoei, eta bereziki udalei, a
nalisi sakon bat egin dezatela irtenbide teknikoak instalatzeko hautabideen inguruan, hiriguneen irisgarritasun-arazoak konpontzeko. Behin eta berriz esan dugu beharrezkoa dela herritar guztiek baldintza berberetan erabil ditzaketen instalazioei ematea lehentasuna, ezintasunen bat duten pertsonen a
ukera-berdintasunerako eta bereizkeriarik ez jasateko printzipioak betetzeko.
Asko a
urreratu bada ere, garraio publikoaren irisgarritasun unibertsala da ezintasunen bat duten pertsonen a
ldarrikapen nagusietako bat, eta erronka handi bat, Euskal A
utonomia Erkidegoan garraio publikoko zerbitzuak kudeatzen dituzten enpresetako eragileek a
urre egin beharrekoa. Hori guztia egiaztatu a
hal izan dugu erakunde honek EAEko garraio publikoaren sistemaren irisgarritasunari buruz egin duen txosten-diagnostikoan.
V.3. Baldintza berberetan emango den hezkuntza eta prestakuntza da sistemaren beste oinarrizko zutabeetako bat ezintasunen bat duten pertsonak erabat eta a
ktiboki gizartera daitezen. Nolanahi ere, hezkuntza-errealitateak as
ko falta du helburu hori lortzeko; hala egiaztatu dugu, esate baterako, lanbide-heziketako prestakuntza-zikloetako irakaskuntzetan zeinu-mintzairako interpreterik ez dagoela-eta gorrek a
urkeztutako erreklamazioetan.
V.4. Zergei buruzko a
raudiak zerga-onurak ezartzen ditu (salbuespenak, hobariak, murrizketak...). Horien bidez, batetik konpentsatu egin nahi dira ezgaituren bat duten familiak, gastu handiagoa egin behar izaten baitute, eta, bestetik, familia horiei eragiten dien a
halmen ekonomiko txikiagoari erantzun as
mo zaio. A
labaina, gaur-gaurkoz dauden onuren a
plikazioa kasu as
kotan interpretazio formalisten baitan dago. Horri dagokionez, uste dugu une oro interpretazio finalistak a
ldeztu behar direla, ezgaitasuna duten pertsonei onura horietaz baliatzeko modua emateko, baldin eta horretarako oinarrizko betekizunak betetzen badituzte.
V.5. Gure erkidegoko gizarte-politikan ikusten da a
zken urteotan as
ko a
urreratu dela, baina, hala ere, ezintasunen bat duten pertsonek oraindik ere oztopo handiak izaten dituzte laguntzak eta prestazioak eskuratzeko. Egiaztatu a
hal izan dugu a
rauetan jasotzen ez diren egoerak sortzen direla, gizarte-baliabideak falta direla taldearen behar espezifikoei egoki erantzuteko edo lehendik dauden baliabideak egokitu gabe daudela.
V.6. A
zkenik, a
dierazi nahi dugu oraindik ere Euskal A
utonomia Erkidegoan ezartzeko daudela komunikazioaren irisgarritasuna bermatuko duten neurri teknikoak. Hala egiaztatu a
hal izan dugu garraio publikoko sistemaren irisgarritasunari buruzko a
zterlanean. Hain zuzen ere, hor ikusten da ez dagoela baliabiderik bat ere komunikatzeko zailtasunak dituzten pertsonen irisgarritasuna bermatzeko. Halaber, egiaztatu a
hal izan dugu ez dagoela informazioa eta komunikazioa errazteko baliabide teknikorik eraikin publikoetako a
rreta-guneak dauden lekuetan, hezkuntza, osasun eta gizarte baliabideetarako sarreretan. Horregatik, uste dugu erabakigarria dela botere publikoen jarduketen bidez irisgarritasun-baldintzak ezartzea komunikazioan, ikusmen- eta entzumen-urritasuna dutenen bereizkeriarik ez jasateko eskubidea bene-benetakoa izango dela ziurtatzeko eta pertsona horiek gainerakoek dituzten a
ukera berberez gozatu a
hal izateko.