III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
I. Aurrekariak
Konstituzioko 14. a
rtikuluak berdintasunaren eta sexuaren ziozko diskriminaziorik ezaren printzipioa ezartzen du. Konstituzio-arau bereko 9.2 a
rtikuluak, berriz, bene-benetako berdintasun gisa ulertzen du hori, eta formalki a
ldarrikatutako berdintasun xede hori betetzea galarazten duten oztopoak kentzera behartzen ditu botere publikoak. A
rartekoak pertsonen eskubideak a
ldezteko dituen egitekoen a
rtean dago emakumeen eta gizonen berdintasuna a
ldeztea. Horretarako, euskal botere publikoei eskatzen die har ditzatela beharrezko neurriak berdintasun hori bene-benetakoa izan dadin. Erakunde hau emakumeen eta gizonen berdintasunaren a
rloan egiten a
ri den lanean ikusten dugu oraindik ere gure gizarteko eremu as
kotan desberdintasuna dela nagusi, nahiz eta orokortu egin den sexuaren ziozko berdintasun-printzipioaren a
intzatespen formala.
Gainera, gure gizartean gaur egun oraindik ere emakume as
kok jasaten dute pertsonen eskubideen zapalkuntza handiena, indarkeria matxistaren ondoriozkoa a
legia, emakumeen biziaren eta osotasun fisiko eta moralaren a
urka baitoa. Erakunde honentzat, kezka nagusia da hori, eta, ondorioz, a
rlo honetan egiten dugun lanaren zati handi bat hartzen du. Hala, gure eginkizunen barruan, zalantzarik gabe, erabateko lehentasuna dute indarkeria matxista erauzteko borrokak eta a
haleginak.
Arartekoari legez egotzitako eskumenen esparruan, batez ere gure eginkizun nagusia da euskal a
dministrazio publikoak kontrolatzea, berdintasunerako eskubidea eta sexuaren ziozko bereizkeriarik ez jasateko eskubidea zapal ez daitezen. Nolanahi ere, gero eta garrantzi handiagoa hatzen a
ri da a
dministrazio horiei exijitzea a
biaraz ditzatela benetako berdintasuna lortzeko ekintza espezifikoak, lehen a
ipaturiko Konstituzioko a
urreikuspenak garatuz gizonen eta emakumeen a
rteko berdintasunerako lege berrietan ezarri diren parametroekin bat etorriz.
Bestalde, a
dministrazio publikoen jarduna zorrotz kontrolatzeaz harago, a
rlo honen jardueraren xede da, gero eta gehiago, emakumeentzat eta gizonentzat benetan berdintasunezkoa eta bidezkoa izango den gizarte bat sustatzea eta bultzatzea. Gure sustapen-jarduketen bidez, honako hau lortu nahi dugu: instantzia publiko eta sozial guztiek egin dezatela emakumeen gizarte-protagonismoaren eta erabateko herritartasun a
ktiboaren a
lde, bazterrera utzita oraindik ere emakumeak gizonen a
ldean gutxiesten dituzten inertzia kultural eta sozialak.
Hainbat esparru eta a
rlotan sortzen dira emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren a
rloari eragiten dioten gaiak. Beraz, beharrezkoa da, gure jarduketa guztietan genero-ikuspuntua kontuan hartzea. A
tal honetan a
zalduko ditugun jarduerak zeharkako ikuspegi horren emaitza dira, bai eta gai jakin batzuetan emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren a
rloan jorratzen ditugun ekintza espezifikoena ere; hala ofiziozko jarraipena egiten dugun a
uzietan nola bultzatzen edo sustatzen ditugun a
uzietan eta herritarren kexen bidez sortzen direnetan.
Arlo honetako lana hiru a
rdatz hauen inguruan eratu da, hirurak ere funtsezko helburuak erakunde honentzat: emakumeen a
urkako indarkeria erauztea, sexuaren ziozko bereizkeria desagerraraztea eta gizarte-eremu guztietan lortzea bene-benetako berdintasuna.
II. Arloa kopurutan
2010. urtean, a
rlo honi esleitutako 12 kexa izapidetu ditu A
rartekoak, hau da, jasotako kexa guztien %0,97. Kexa horiek a
zpiarlotan banatzen dira, era honetara:
Ikus daitekeen bezala, emakumeen berdintasunerako eta osotasunerako a
rloa ez da nabarmentzen, beste a
rlo batzuekin konparatuz gero, herritarrek kexa as
ko jarri dituztelako. Gure iritziz, horrek erakusten du herritarrak a
dos samar daudela a
dministrazio publikoek esku hartzen duten a
uzietan sexuaren ziozko bereizkeriarik ezaren printzipioa betetzeari dagokionez egin ohi duten kudeaketarekin. Egia da hori har daitekeela a
dministrazio-jarduketak berdintasun formalaren printzipioari dagokionez oro har zuzenak direla erakusten duen a
dierazletzat, baina beharrezkoa da, orobat, a
gerian jartzea gaur egun emakumeentzat bene-benetako berdintasuna lortzea dela a
dministrazio publikoek a
urre egin beharreko erronkarik handiena. Horrek berekin dakar helburu hori lortzeko neurri espezifikoak martxan jartzea, eta, kasu as
kotan, ekintza positiboko neurriak ezartzea. Beraz, erakunde publikoek landu beharreko lan-arloa as
koz ere konplexuagoa da, eta, as
kotan, modu sotilagoan heldu behar izaten zaio; halakoak ez egitea edo a
gertzea ez da hain nabarmena herritarrentzat a
dministrazioaren kontrako salaketak a
urkezteko orduan. Halako kasuetan, zailagoa da betebeharrak ez direla bete egoztea. Horren ondorioz, A
rartekoak, pertsonen eskubideak a
ldezten dituen erakunde gisa, horretaz jabetu behar du, eta a
rreta berezia jarri errealitate horri. Jabetze horren emaitza dira emakumeen berdintasunerako eta osotasunerako a
rloak egindako jarduketetako as
ko. Ez dira soilik herritarren eskabideei emandako erantzunak, baizik eta ofiziozko jarduketen edo eskubideen sustapenaren lan-esparruan egindako jarduketak dira. Beraz, ez dira jasota geratzen herritarren kexei buruzko datuetan.
Bestalde, a
urten jasotako kexen a
rtean, emakumeen a
urkako indarkeria matxistarekin loturikoak nabarmentzen dira proportzioan. Guztira 6 izan dira, a
rloan jasotako kexa guztien erdiak. Datu hori esanguratsua da erakunde honentzat; izan ere, a
urreko urteetako datuez oso bestelakoa da, a
rlo honen gaineko kexarik ez baitzegoen ia bat ere. A
urrerago emango dugu indarkeria matxistaren inguruan planteatu diren gai nagusien berri, baina a
urreratu dezakegu kasu guztietan kexak indarkeria matxista pairatu duten emakumeek a
urkeztu dituztela eta ez daudela a
dos laguntza emateko eskumena duten a
dministrazio publikoek emandako erantzunarekin.
Azkenik, nabarmendu nahi dugu batez ere emakumeei eragiten dieten kexa batzuk ez zaizkiola a
rlo honi a
txiki; izan ere, berez beste a
rlo batzuetan kokatzen dira, eta, beraz, ez dira jasotzen lehen a
ipaturiko kopuruetan. A
labaina, horrek ez du ezkutatu behar kexa horietan planteatutako gaiek emakumeen egoerarako duten garrantzia; izan ere, kasu as
kotan a
gerian jartzen dute emakumeek oraindik ere bazterketa estrukturala pairatzen dutela. Horixe gertatzen da, esate baterako, familiei laguntzeko a
rloari a
txikitako kexa as
korekin, batez ere lana eta familia bateratzeari dagokionez, bai eta funtzio publikoaren, gizarte-ekintzaren edo a
dinekoen a
rloei a
txikitako kexekin ere. Sistematika a
rrazoiengatik, a
rlo horiei dagozkien epigrafeetan a
zalduko dugu zenbaterainoko irismena izan duten –hor esandakoari gagozkio–; dena dela, saiatuko gara behar bezala nabarmentzen planteatzen diren a
uziek emakumeentzat izan dezaketen garrantzi berezia.
III. Araudia eta gizarte-testuingurua
2010. urtean ez da nabarmentzeko moduko lege-erreformarik egin emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren eremuan. Horrek ez du esan nahi erabat garatzen eta a
plikatzen direnik Estatuko eta Euskal A
utonomia Erkidegoko berdintasunari buruzko legeetan jasotako a
urreikuspenak.
• Hala, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren otsailaren 18ko 4/2005 Legeari dagokionez, zer garatu as
ko dago oraindik, eta beste batzuk oraindik ez dira bakean a
plikatzen. Batez ere a
tentzioa eman digutenen a
rtean, honako hauek nabarmendu behar ditugu:
- Publizitatea kontrolatzeko organoa: Beste urte batez, ikusten dugu oraindik ez dela guztiz garatu a
ipaturiko legeko 27. a
rtikuluan ezarritakoa, hau da, ez dela sortu publizitatea kontrolatuko duen eta komunikabideek igorritako edukien kode etikoak bermatuko dituen organo bat. Begira organoa behin-behinekoa da oraindik ere, Emakundek jakinarazi digunez, harik eta komunikabideek ematen dituzten publizitate-edukiei buruzko kode etikoak lantzeko prozesua a
maitzen den a
rte. Nolanahi ere, a
dierazi digute horretarako funtsezkoa dela ETIBko Berdintasunerako Plana a
maitzea. Horrekin, ezarrita geratuko da organo horren eginkizunak erabat garatzeko oinarrien zati handi bat.
- Genero-indarkeria jasaten duten emakumeen harrerarako baliabideak: horiek a
raututa daude irailaren 11ko 148/2007 Dekretuan, etxeko eremuan tratu txarren biktima diren emakumeen harrerarako baliabideak a
rautzekoan. Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak (Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza) egindako 2009. urteko egoerari buruzko txostenean, "EAEn genero indarkeriaren biktima diren emakumeak" izenekoan, Euskal A
utonomia Erkidegoan dauden harrera-baliabide guztien berri ematen da (85. orria eta hurrengoak). Nolanahi ere, egiazta dezakegu oraindik badaudela garatu beharreko zenbait eremu dekretu horren esparruan; besteak beste, sendatzeko eta gizarteratzeko intentsitate handiko zentro esperimental bat sortzea. Horretarako eskumena Eusko Jaurlaritzak du.
- Euskal A
utonomia Erkidegoko Berdintasunerako Legean ezarritako ekintza positiboko neurriak: eremu as
ko daude garatzeko oraindik ikuspuntu horretatik, eta erakunde honentzat, a
dministrazio publikoek berdintasunaren gaineko lege-xedapenak betetzen dituztela kontrolatzeko parametro bat da hori. A
lde horretatik, a
urrerantzean ere a
dministrazioei exijituko diegu susta ditzatela era horretako ekintzak emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna oraindik bene-benetakoa ez den eremuetan, emakumeek gizonen a
ldean jasaten duten bazterketa a
mai dadin laguntzeko. Kontrolatzen zaila den a
dministrazio-jarduera da, baina gisa honetako ekintzak dira, gure iritziz, a
dministrazio publikoen lehenengo erronka, batez ere gai jakin batzuetan, hala nola: lana eskuratzea, familia-erantzukizun partekatua, kultura, kirola eta jaiak.
- Gainerakoan, ia erabat martxan daude Euskal A
utonomia Erkidegoko Berdintasunerako Legean ezarritako administrazio-neurriak. Hori, legearen betetze formalaren ikuspuntutik, oso positiboa da.
- Berdintasunerako planei dagokienez, jadanik legeak ezarritako plan gehienak buruturik, euskal a
dministrazioentzako a
razo nagusia da plan horietako a
urreikuspenak betetzea eta lehenengo emaitzak ebaluatu ostean hobetzeko ondorioak a
teratzea.
• Emakumeen eta gizonen a
rteko benetako berdintasunerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoa a
plikatzeari dagokionez, lege honen edukia erabat zeharkakoa da, eta, horren a
plikazioari dagokionez, lana eta familia bateratzeko eskubideak Konstituzioan zer garrantzi duen a
ztertu dugu bereziki. A
uzi horri dagokionez, ikus familiei laguntzeko a
rloari buruzko txosten honetako a
tala (III.1 kapitulua) eta administrazio publikoen zerbitzura a
ritzen diren langileei buruzkoa (II. kapitulua).
• Gainerakoan, uste dugu 2010. urtea, zoritxarrez, genero-indarkeriaren biktima diren emakume gehiago hil direlako geratu dela markatuta. Horren ondorioz, hainbatek proposatu dute Genero Indarkeriaren Kontrako Erabateko Babesari buruzko a
benduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoa erreformatzea. Jabetzen gara zuhur hitz egin behar dela erreforma horiei buruz, baina ikusten dugu horren a
plikazioa hainbat a
razo a
ri dela sortzen, besteak beste gai hauei dagokienez: hainbat erabaki judizial; genero-indarkeriaren lege-kontzeptuaren ondoriozko a
plikazio subjektiboaren eremua, bazter uzten baitu biktima diren zenbait emakume; a
dingabeen babesik eza; eta zenbait neurriren eraginkortasunik eza, esate baterako, urruntze-aginduarena. Uste dugu beharrezkoa dela gogoeta sakon bat eta a
zterketa objektibo eta zorrotz bat egitea genero-indarkeria jasaten duten emakumeei a
plikatzen zaien justizia-sistemaren eraginkortasunaren inguruan, baita haien benetako babesaren inguruan ere. A
labaina, gure eskumen-esparrua erkidegoa den a
ldetik, emakumeei beharrezko eremu guztietan laguntzeko prestazioak eta baliabideak ematen dituzten beste a
dministrazio publiko batzuen erantzuna a
ztertzea dagokigu. A
lde horretatik, gure a
utonomia erkidegoan eztabaida sortzen a
ri da komeni ote den genero-indarkeria jasaten duten emakumeei laguntza osoa emateko lege bat izatea. Erakunde honetan uste dugu a
uzi hori legearen bitartez bideratzeari buruzko eztabaidak ezin duela ordezkatu gaur egungo baliabideak hobetzeko benetako as
moa, horrexek izan behar baitu a
rlo honen gaineko edozein erreforma egiteko a
rrazoia. Horretarako, beti ez da beharrezkoa legeak egitea; batzuetan, hobe izaten da tresna malguagoen bidez a
rautzea, hala nola unean-unean sortzen diren beharrei erantzun dinamikoagoa emateko moduko a
raudien bidez, bai eta neurri berriak ezarriz ere, jadanik a
plikatu diren neurriei buruzko ebaluazioen emaitzak kontuan hartuta. Guztiarekin, uste dugu beharrezkoa dela eraginkorrak edo nahikoak ez diren irizpideak berrikusteko eta hobetzeko ekimenak babestea. Nolanahi ere, a
rlo honetako jardueren gainean ematen ditugun a
zalpenetan xehekiago a
zalduko ditugu gure iritziz zer berrikusi eta hobetu behar den Euskal A
utonomia Erkidegoko erakundeek genero-indarkeriari ematen dioten erantzunari dagokionez.
IV. Jarduera-plana
2010. urteko jarduera-planaren esparruan, a
rlo honetan egindako jarduketa nagusien berri eman dugu, jarraian a
ipatuko ditugun epigrafeekin bat etorriz. A
rlo honetan garatutako jarduketa nabarmenenak a
ipatzean, 2010. urtean emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren a
rloan A
rartekoaren a
ztergai nagusiak zein izan diren a
zalduko dugu.
IV.1. Elkarteekin egindako bilerak
Emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren eremuan ikuspegi desberdinekin lan egiten duten elkarteekin egindako bilera hauek nabarmendu behar ditugu.
a. Prostituzioan jarduten diren emakumeekin lan egiten duten elkarteak
Arartekoari kezka sortzen dio prostituzioan lan egiten duten emakumeen babesgabetasun-egoerak, eta, horren ondorioz, erabaki dugu beharrezkoa dela horren gaineko gogoeta egitea, erakunde publikoek emakume horien bizi-baldintzak hobetuko dituzten neurriak eta politikak a
ktibatzeko moduan hel diezaioten a
uziari, era horretara emakume horietako as
kok maiz izaten duten egoera zail eta a
hul hori duintzeko eta a
rintzeko. Horretarako, egokia irizten diogu gaur egun emakume horien a
lde lan egiten duten elkarte guztiekin bilera bat egiteari, gaur egun eremu horretan zeresan handiagoa dutenen lana zuzenean ezagutzeko eta elkarte horiek zer eskatzen duten entzuteko. Modu horretara, gizartean bertan haztatuko dugu zein iritzi eta espektatiba dauden erakundeek prostituzioan jarduten duten emakumeen egoerari eman beharreko erantzunaren inguruan.
Bilera horretara A
rabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako elkarte hauetako ordezkariak joan ziren: Gizarterako, Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea, Bizkaiko Hiesaren A
urkako Hiritar Batzordea, Arrats Elkartea eta Gipuzkoako Hies Kontrako Elkarte Hiritarra. Gainera, harremanetan egon gara Bizkaiko As
kabide elkartearekin, bilerara inork etortzerik izan ez bazuen ere, eta gai honen inguruko informazioa trukatu dugu.
Bileran, batez ere, elkarte horiek hiru lurraldeetako bakoitzean prostituzioa nola ikusten duten a
ztertu genuen, ondoko a
lderdi hauei dagokienez:
• Prostituzioan jarduten diren pertsonen egoeran nagusiki zer a
razo sumatzen diren: gaur egun betetzen ez diren eskaera eta behar konkretuak.
• A
dos dauden edo ez pertsona horiei zuzenean edo zeharka eragiten dieten politika publikoekin (bai eta eremu horretan lan egiten duten elkarteek jasotzen duten laguntzarekin ere): udalen, a
ldundien eta Eusko Jaurlaritzaren politikak.
• Zer jarrera duten a
uzi hori a
rautzeko beharraren inguruan. Zein bide izan daitezkeen a
rlo hori a
rautzeko.
Bileraren emaitzak oso a
beratsak izan ziren, eta informazio eta iritzi truke bizia izan zen kontu as
koren inguruan; a
labaina, txosten honen mugak direla eta, ezin ditugu hemen xeheki jorratu.
Arartekoarentzat, Euskal A
utonomia Erkidegoan prostituzioa zein egoeratan dagoen jakiteko lehen urratsa izan da. As
moa da horren inguruan hurbileko ikuspegia izatea eta etorkizunean gai horri heltzeko modua izatea, a
uziari buruzko eztabaida publikoa sortuko duten beste tresna batzuen bitartez. Hala, 2011. urterako lantegi horretan sakontzen jarraitzeko as
moa dugu, eta, ziur as
ko, herritarren eztabaida foro bat a
ntolatuko dugu horretarako.
b. Berdintasunerako Langileen Elkartea
Halaber, Euskal Herriko Berdintasunerako Langileen Elkartearekin egindako bilera nabarmendu behar dugu. Batez ere profesional horien lan-eremuari eragiten dioten eta A
rartekoaren a
rlo honentzat zuzeneko interesa duten gaiei buruz eztabaidatu a
hal izan dugu elkarte horrekin.
Besteak beste, honako gai hauetaz jardun genuen: emakumeentzako kirola sustatu behar dela; udal eremuan dutela lan egiteko eta sakontzeko a
ukera handiena, batez ere eremu horretan egiten baitute lan pertsona horiek; Euskal Herriko tradizio eta festetan emakumeek berdintasunez parte hartu behar dutela –hori ere bereziki udal eremuari eragiten dion kontua–; genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen dieten pertsonak ez daudela trebatuta eta espezializatuta, eta hori, erakunde honek sumatu duenez, benetako a
razoa dela emakume horiei ematen zaien laguntzari dagokionez; ikuspegi horrekin bat datoz elkarte horretako ordezkariak. A
zken kontu horri dagokionez, a
ipatu genuen beharrezkoa dela berdintasunerako langileen eta gizarte-langileen a
rtean komunikazio handiagoa izatea, halako moldez non genero-indarkeriaren biktimen gizarte-laguntzetan une oro ziurtatuko den genero-ikuspegia izatea, bereziki garrantzitsua baita hori a
rlo honetan.
Azkenik, bileran izan zirenek a
dierazi ziguten kezkatuta daudela gaur egun zenbait a
dministrazio (batez ere udalak) generoarekin loturiko a
rloei edo unitateei a
txikitako lanpostuak betetzeko eskatzen a
ri diren profilak direla eta. Salatu zuten eskatzen dituzten profilak urrundu egiten direla berdintasunerako langile gisa prestatu direnen prestakuntza espezifikotik, eta modu horretara hutsaldu egin litekeela genero unitate edo a
rlo horiek a
dministrazio publikoetan duten eginkizuna. Bat etorri ginen salaketa hori zehaztu egin behar zela, behar bezala a
ztertzeko, eta, hala, A
rartekoak 2011. urtean kontu horrekin loturiko jarduketaren bat planteatu a
hal izateko.
c. Irungo eta Hondarribiko a
lardeetan emakumeek berdintasunez parte hartzearen a
lde lan egiten duten elkarteak
Arartekoak a
ukera izan du urtean hainbat bilera egiteko Hondarribiko Jaizkibel konpainiako ordezkariekin eta Irungo A
lardezaleak elkarteko ordezkariekin. Bi elkarteak a
ritzen dira lanean Irungo eta Hondarribiko a
lardeetan emakumeek berdintasunez parte hartu a
hal izateko. Harreman horietan irmoki eutsi diogu gatazka hori konpontzeko lan egiteko konpromisoari, Zuzenbide Estatuaren a
ginduak bete daitezen eta herri horietako jaietan emakumeek erabateko lekua izan dezaten, gizonezko herrikideek dituzten baldintza berberetan. A
lde horretatik, Euskal Herriko jaietan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeari buruzko abenduaren 21eko gure 3/2010 gomendio orokorra nabarmendu behar dugu. Gomendio horretan, beste behin ere erakunde honek gai horren inguruan duen jarrera garbia a
gertzen da. Horri buruz xehekiago jardungo dugu a
urrerago.
d. Genero indarkeriaren a
urka lan egiten duten elkarteak
Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eztabaida-talde bat sortu du genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko euskal lege bat egitea komeni den edo ez a
urretiaz hausnartzeko, eta, horren harira, harremanetan jarri a
hal izan gara gaur egun emakumeen a
urkako indarkeria prebenitzeko eta borrokatzeko nahiz emakume horiei laguntzeko lan egiten duten hainbat talde eta elkarterekin. Testuinguru horretan, talde horien eskaerak eta kritikak entzun a
hal izan ditugu, eta, oro har, a
dierazi dute laguntza-sistema ez dagoela behar bezain ondo koordinatuta; izan ere, ez dirudi hara jotzen duten biktimei espero duten erantzuna ematen dienik.
Elkarte horiek a
dierazitakoa nabarmenki bat dator erakunde honek gaur egun biktima horiei ematen zaien laguntza sozial, juridiko eta ekonomikoen sistemari buruz duen iritziarekin, a
uzi horren inguruan jaso ditugun kexak kontuan hartuta. Horiei buruz xehekiago jardungo dugu a
urrerago. Batez ere, gabezia hauek hauteman dituzte: hainbat baliabide ez direla as
ki, ez dagoela koordinaziorik a
dministrazio batzuen a
rtean, indarkeriaren biktima diren emakumeei laguntzen dieten pertsonek ez dutela prestakuntza espezifikorik a
dministrazio batzuetan, laguntza horren zenbait eremutan ez dagoela genero-ikuspunturik eta oso zurrunak direla prestazioen a
rauak, ez baitute uzten banan-banako erantzuna ematen a
rauetan jasotako premisekin nekez uztar daitezkeen baina hala ere laguntza publiko behar besteko bat merezi duten kasuetan. A
urrerago, 2010. urtean genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei ematen zaien laguntzaren inguruan jasotako kexez mintzatzean, kontu horiei buruzko ikuspegi zehatzagoa ematen saiatuko gara.
IV.2. Administrazioekin eta erakundeekin egindako bilerak
Arlo honi eragiten dioten a
uzietan funtzioak dituzten a
dministrazio publikoekin egindako bileren a
rtetik honako hauek nabarmendu nahi ditugu:
a. Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin (GIBZ) egindako bilera
2010. urteko a
zaroan, bilera bat egin dugu zuzendaritza horrekin. Bilera horretan, genero-indarkeriaren a
urkako borrokan bi erakundeek egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa trukatzeko as
moz, labur-labur a
zalduko ditugun gai hauek jorratu ditugu:
1. Arartekoaren eta GIBZren a
rteko harremanetarako etorkizuneko bidea: ondorioztatu genuen komeni dela bi erakundeen a
rtean a
ldizkako bilera erregularragoak egitea.
2. Etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde a
rteko II. A
kordioaren Jarraipen Batzordean parte hartzeko A
rartekoaren eskaera: GIBZri a
dierazi genion erakunde gisa parte hartu nahi genuela batzorde horretan, eta GIBZ erabat a
dos a
gertu zen. Beraz, A
rartekoan erabaki genuen eskabide hori Emakundeko Zuzendaritzari formalki egitea.
3. Urteko datuen informazioa, A
rartekoaren urteko txostenerako: bat etorri eginen zuzendaritza horrek EAEn genero-indarkeria jasaten duten emakumeen egoerari buruz urtero egingo duen txostena egokia dela Euskal A
utonomia Erkidegoko egoeraren a
lderdirik nabarmenen berri urtero emateko. Horietan lehena 2009. urtekoa da, eta 2010. urtean a
rgitaratu da, "Genero-indarkeriaren biktima diren emakumeak EAEn" izenburupean. Modu horretara, erabaki genuen etorkizunean, baliabideak a
urrezteko helburuarekin, ez diegula datu gehiago eskatuko Eusko Jaurlaritzako Barne eta Justizia sailei, a
urreko urteetan egin izan dugun bezala, baizik eta txosten horri lotuko gatzaizkio gure urteko txostenean, egoera horren berri ematen duten datu nagusiak a
zaltzeko orduan; a
ldi berean, datu horietatik a
biatuko gara, hala badagokio eta eskura dugun informazio gehigarriaren a
rgitan, egokitzat jotzen ditugun a
nalisiak eta balorazioak egiteko.
4. Auziaren egoera, Genero Indarkeriaren Euskal Behatokiari dagokionez: GIBZk a
dierazi digu zein egoeratan dagoen behatokia sortzeko proiektua, eta iragarri du 2011. urterako eratuko dela.
5. Arartekoan jasotako kexen harira planteatutako a
razoak: erakunde honetan jaso ditugun kexetan a
gertutako a
razoetatik zer ondorio nagusi a
tera ditugun a
dierazi diogu GIBZri, eta bereziki honako hau jo dugu garrantzitsutzat:
• Genero-indarkeria jasan duten emakumeek etxebizitza eskuratzeari dagokionez:
– Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuaren 2006ko urriaren 4ko A
gindua berrikustea, genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeentzat etxebizitzaren a
rloan ekintza positiboko neurriei buruzkoa.Eta berrikustea, hala a
plikazio-eremuari dagokionez nola etxebizitza eskuratzeko eta esleitzeko betekizunei dagokienez, bai eta a
rau horrek etxebizitza eskuratzeko sortu dituen bideei dagokienez ere. Gaur egun, etxebizitza eskuratzeko bi bide jasotzen dira a
gindu horretan: kupo berezi baterako sarbide-sistema eta zuzeneko esleipena. A
labaina, genero-indarkeria jasan duten emakumeen etxebizitza-eskaera oso handia da, eta egiaz bide horiek ez dira batere eraginkorrak eskari horri erantzuteko. Hori horrela, planteatu genuen beharrezkoa dela a
gindu horretako irizpideak berrikustea eta Eusko Jaurlaritzarekin batera beste erakunde batzuk ere inplikatzea (batez ere udalak, eta a
ldian-aldian foru a
ldundiak) genero-indarkeria jasaten duten emakumeei etxebizitza emateko erantzukizunari dagokionez.
– Nolanahi ere, Eusko Jaurlaritzaren eta udalen a
rteko harremanak indartzea etxebizitzaren a
rloan, eta udalekin harremanetan egoteko bide protokolizatuak ezartzea. Genero-indarkeriaren esparruan, planteatu genuen beharrezkoa dela gogoeta hau egitea: zilegi ote den udalei eskatzea kasu jakin batzuetan eman diezaietela etxebizitza bat beren bizilagunei, baldin eta gizarte-beharretarako etxebizitza-poltsarik badute. Hala, genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzat etxebizitza eskuratzeko ez da ezinbestekoa izango Etxebidek etxebizitza erabilgarriak izatea; izan ere, herri batzuetan ia ez dago bat ere, eta luze itxaron behar izaten da bat eskuratzeko; horren ondorioz, etxebizitza behar duten emakume as
ko izugarrizko ziurgabetasun-egoeran geratzen dira, eta a
doregabetu egiten dira.
• Oinarrizko gizarte-zerbitzuak eta genero-ikuspuntua: hainbat a
razo sumatu ditugu gizarte-zerbitzuek genero-indarkeria jasaten duten emakume batzuei hasieran eman dieten tratamenduari dagokionez, besteak beste laguntza eman dieten pertsonek ez dutelako emakume horiei eragiten dieten egoera bereziaren berri. A
lde horretatik, uste dugu funtsezkoa dela etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde A
rteko II. A
kordioaren Jarraipen Batzordeak eginkizun a
ktiboa izatea gizarte-zerbitzuek genero-indarkeria jasaten duten emakumeekin egin dituzten jarduketei buruzko protokoloak udalei helarazteko.
• Sakabanaketa eta koordinaziorik eza erakundeen erantzunean: horrek a
tzerapena sortzen du biktimek behar duten informazio zehatza emateari dagokionez, eta, a
zken batean, erantzuna eraginkorra ez izatea dakar. Izan ere, kasu as
kotan, indarkeria jasaten duten emakumeak berandutu egiten dira egin beharreko jarduketak egiteko. Horren ondorioz, gainditu egiten dira biktimei prestazio jakin batzuen onuradun izateko legez eskatzen zaizkien epeak, eta, hala, ez dira betetzen betekizun objektiboak. Hori, a
zkenean, oztopoa da prestazio edo baliabide jakin batzuk esleitzeko.
• Erakundeen erantzun eskasa zalantzazko kasuetan edo judizialki onartu gabekoetan (salaketarik ez badago, tratu txar psikologikoak badira baina lesio fisikorik ez badago, denbora pasatu bada ebazpen judiziala, epaia edo babes-agindua eman zenetik...): kasu horietan, euskal a
dministrazioek ematen duten prestazioa ez da nahikoa, ez eta egokia ere, nahiz eta beharra baden oraindik. Laguntzak lortzeko betekizunak biktimaren egoera ekonomikoari lotuegi daude, eta ez dute biderik ematen banan banako a
rreta emateko bereziki konplexuak diren eta a
rauetako egitatezko kasu jakin batzuetan nekez sartzekoak diren egoeretan.
• Lan egiteko beharra, emakume horiek a
halordetzeko eta lana lortzeko laguntza handiagoa emateko: uste dugu beharrezkoa dela zenbait kasutan ebaluatzea beharrezkoa ote den emakumeei gizarte-laguntzako neurri indartsuagoak ematea harrera-baliabideak erabiltzen ez dituzten emakumeei.
• Arazoak justiziaren eremuan:
- doako justizia eskuratzeko sistema berrikusi egin beharko litzateke genero-indarkeriaren kasuetan, kontuan hartuta halako kasuetan prozesu ugari izaten direla eta horrek gastu gehigarriak ekar ditzakeela biktimentzat.
- ofiziozko a
bokatuen jarduketak batzuetan erakusten du profesional horiek ez dutela prestakuntza espezifikorik eta genero-ikuspegirik.
- zenbait kasutan, ikusten da inplikazio publikoa ez dela as
ki biktimei laguntza eta orientabide juridikoa emateko.
b. Emakunderekin egindako bilera
2010. urteko urrian, bilera bat egin genuen Emakundeko Zuzendaritzarekin. Bilera horretan, bi erakundeek emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunari dagokionez urtean egiten dituzten jarduerei buruzko informazioa trukatzeko eta erakundeen a
rteko lankidetza handiagoa sustatzeko helburuarekin, laburki a
zalduko ditugun ondoko gai hauek jorratu genituen:
1. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Erakundearen egoera eta erakunde-loturari buruzko ikuspuntuak:
- kexa bat jaso genuen Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legean jasotako Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Defentsa Bulegoaren titulartasuna behin-behinekoa dela salatzeko, eta, horren harira, a
dierazi genuen horren berri izan nahi genuela. Emakundeko Zuzendaritzak a
dierazi zigun Eusko Jaurlaritzak Emakunderen barruko a
dministrazio-zerbitzu bihurtu nahi duela defentsa-bulegoa, gaur egungo dituen eginkizun berberekin, baina izaera organikoa kenduta, titularra Emakundeko zuzendaria izateko moduan. Horretarako, as
moa da Eusko Legebiltzarrean 4/2005 Legea erreformatzeko ekimena a
bian jartzea, eta a
rlo hori garatzen duen gaur egungo a
raudia indargabetzea lege horretan. Salaketek gaur egungo tratamendu berbera izango dute a
urrerantzean ere. Bat etorri ginen etorkizunean a
ldatu egin beharko dela A
rartekoaren eta defentsa-bulegoaren a
rteko harremanak a
rautzen dituen gaur egungo hitzarmena, zuzendariak iragarritako erreformen ondorioz izan daitezkeen titulartasun berrietara egokitzeko.
- bi erakundeek jaso ditugun eta eskumen-arrazoiengatik batetik bestera bideratu diren kexen eta salaketen berri eman genuen (2010. urtean, batez ere lana eta familia bateratzearen ingurukoak izan dira, bai eta pertsona transexualek lanean pairatzen duten bereizkeriaren ingurukoak ere).
2. Arartekoak etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde a
rteko II. A
kordioaren Jarraipen Batzordean parte hartzea: A
rartekoak batzorde horretan parte hartzeko nahia a
dierazi zuela eta, Emakundeko zuzendariak a
dierazi zuen a
dos zegoela batzordearen hurrengo bileran as
mo horren berri emateko. Bilera hori 2010. urtea a
maitu a
urretik egingo da. Erabaki genuen A
rartekoak eskabide formal bat egin behar zuela bere interesa justifikatzeko. Bestalde, genero-indarkeria jasaten duten emakumeak laguntzeko eta babesteko jarduketa publikoen nondik norakoak ezagutzeko, kontrolatzeko, iradokitzeko edo kasu konkretu batzuetan hobekuntzak proposatzeko egiten dugun esku-hartzeak bide ematen digu egoerari buruzko informazio eta ezagutza interesgarria eskuratzeko, gure ikuspegia eman a
hal izateko genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako jarduketa publikoetan modu orokorragoan izan daitezkeen gabeziak edo a
razoak konpontzeari begira. Modu horretara, uste dugu gure erakundea herritarrengandik gertu egoteak modua ematen digula kasu as
kotan ikuspuntu kritikoa izateko, eta horrek lagundu dezakeela hobetzen erakundeek genero-indarkeriaren inguruan ematen duten erantzuna, Erakunde a
rteko II. A
kordioaren funtsezko helburua. Eskabide hori egin ostean, txosten hau ixtean erantzunaren zain geunden oraindik. Erantzun hori a
kordio hori sinatu duten erakundeek bermatu behar dute.
3. Arartekoko berdintasunerako a
rloan gaur egun kezka sortzen duten beste a
uzi batzuk eta erakunde-estrategia bateratuak a
ztertzeko komenigarritasuna:
• Kooperatibak eta lana eta familia bateratzea:
Ikusita a
rlo honetan hutsuneak daudela lege a
ldetik, sozietate kooperatibo garrantzitsu batek A
rartekoan a
urkeztutako kexa baten bitartez salatu duen moduan, proposatzen dugu Emakunde Eusko Jaurlaritzako erakunde eskudunekin harremanetan jartzea, a
ldian-aldian a
rau-ekimenak susta daitezen kooperatiben esparruan familia eta lana bateratzeko eskubideak a
plikatzeari dagokionez lege a
ldetik dauden hutsuneak betetzeko. Emakundeko Zuzendaritzak a
dierazi digu beste kooperatiba bateko langileen salaketak ere a
ri direla jasotzen defentsa-bulegoan, eta horrek galarazi egin dezakeela kooperatiba horrek enpresa berdinzalearen bereizgarriari eustea. Hau da, badirudi a
razoa zabala dela eta jorratu egin beharko litzatekeela. Nolanahi ere, txosten hau ixten a
ri ginenean, zain geunden oraindik Emakundek erantzun formala noiz emango A
rartekoan a
rrazoi horrengatik irekitako espedientearen esparruan erakunde horri igorritako informazio-eskabideari.
• Begira organoaren eta 4/2005 Legean a
urreikusitako kode etikoa prestatzeko lanen egoera:
Emakundeko zuzendaritzak a
zaldu du gaur egun organo hori 4/2005 Legera egokitzeko egoera iragankorrean dagoela. Hori a
ipatu dugu lehenago ere, a
rlo honen gizarte eta a
rau testuinguruaren berri ematean.
• Komunikabide publikoak eta emakumeen kirola:
Emakundeko Zuzendaritzari emakumezkoen saskibaloi-talde batek a
urkeztutako kexa helarazi genion. Kexa horretan, salatu zuten komunikabide publikoek ez dietela behar besteko a
rretarik jartzen talde horren jarduerei. Ikusita EITBko zuzendaritza berriak ez zuela erantzun, hala eskatu bazitzaion ere, espedientea a
rtxibatzea ebatzi zen. Nolanahi ere, egoki irizten diogu Emakundek gure ustez konpondu gabeko a
uzi hori a
zpimarratzea. Testuinguru horretan, zuzendariak a
dierazi zigun beste bilera bat egitekoak zirela EITBko zuzendariarekin eta bilera horretan galdetuko ziola gai horri buruz. Erantzunaren zain gaude oraindik.
• Emakumeek jaietan berdintasunez parte hartzea:
Emakundeko Zuzendaritzak a
dierazi digu erakunde horrek Irungo emakume-talde baten proposamena babesteko iniziatiba hartu duela, herri horretako topaketa-taldeak edo eztabaida- eta sentsibilizazio-sareak sustatzeko, oraindik ere emakumeak a
lardetik baztertzen dituztela-eta gizarte-kontzientziazioa lantzeko. Gai horri dagokionez, ikusita Euskal Herriko jai eta tradizioetan dagoen sexismoaren a
razoa ez dela soilik a
lardeetan a
gertzen, baizik eta gizarte-erakundeen multzo bat hartzen duela, hala nola gastronomia elkarteak, Emakunderi planteatu genion komeni zela erakundeek gogoeta orokorrago bat egitea, gizarteari beste berdintasun-ikuspegi bat helarazteko emakumeen eta tradizioaren a
rteko harremanaren inguruan. A
rartekoari dagokionez, a
ipatu behar dugu Euskal A
utonomia Erkidegoko berdintasunari eta jaiei buruzko gomendio orokor bat egiteko konpromisoa hartu dugula.
• Prostituzioaren egoera Euskal A
utonomia Erkidegoan:
Adierazi genuen A
rartekoak gai hori jorratzea erabaki duela, beharrezko gizarte-eztabaida sortzeko. Emakundek a
dierazi zigun interesa dutela A
rartekoak gai hori jorratzeko. A
dierazi genien oraingoz bilera bat egin dugula prostituzioaren inguruan lan egiten duten Euskal A
utonomia Erkidegoko talde guztiekin, eta a
ztertzen a
ri garela zein tresna izango diren egokienak gizartean eta erakundean eztabaida sorrarazteko.
• Emakumeen Gizarte Kontseilua:
Arartekoak Emakumeen Gizarte Kontseiluan parte hartzeko a
ukera planteatu du, kontuan hartuta gizarte-errealitatearen zuzeneko informazio-bide gisa herritarrek parte hartzeko organoak eta elkarteak sustatu nahi dituela erakundeak esku hartzen duen a
rloetan, lehendik daudenak bikoiztu gabe. Emakundeko Zuzendaritzak a
zaldu du gaur egun organo hori berrikusten a
ri direla eta soil-soilik gizarteak parte hartuko duen organo bat sustatu nahi dela, hau da, erakundeek parte hartuko ez duten organo bat. Hori oraindik eztabaidatzeko eta onesteko dago. Bitartean, kontu hori a
rgitu a
rte, bidezkoa dirudi A
rartekoak planteatutako ekimena a
tzeratzea.
IV.3. Ikuskapen-bisitak
Erakunde honetako langileek egin dituzten eta emakumeen berdintasun eta osotasunerako a
rloari eragiten dioten ikuskapen-bisitei dagokienez, erakunde honetako barne a
rloan egindakoak nabarmendu behar ditugu. Hala, komisarietara egindako bi bisitatan, genero-indarkeriaren biktimei ematen zaien polizia-laguntzari buruz galdetu genuen.
• Genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako polizia-laguntza:
Zehazki, 2010eko urriaren 21ean Donostiako Ertzaintzaren komisariara egin genuen bisitan, galdetu genuen genero-indarkeriaren biktimek erabiltzen a
l zuten Bortxa telefonoa, a
rriskuan dauden biktimentzako segurtasun-neurri gisa. Erantzun ziguten oro har biktimek ez dutela bide hori erabiltzen, eta baieztatu zuten ez zutela as
korik baloratzen bide hori segurtasun-neurri gisa; izan ere, biktimek lehenago erabili ohi dute beren kasuaren jarraipena egiteko izendatu zaien a
gentearen zuzeneko telefonoa, zuzenean jo baitezakete harengana; eta hori, gure galderei erantzun zieten a
genteen iritziz, hobea da.
Uste dugu beharrezkoa dela berriro ebaluatzea genero-indarkeriaren biktimen zenbait segurtasun-neurri, eta a
ldian-aldian horiek baino eraginkorragoak diren beste batzuk jartzea. Oro har, erakunde honetara jo duten eta Bortxa telefonoa esleitua duten emakumeek salatu dute bide horrek ez diela konfiantzarik ematen segurtasun-neurri gisa. Nolanahi ere, biktimei eskaintzen zaizkien segurtasun-neurrien benetako eraginkortasuna sakonki a
ztertu beharra dagoela erakusten duen etsenplu bat baizik ez da hori, kontuan hartuta emakume horiei konfiantza ere eman behar zaiela, beren a
utonomia pertsonala erabat garatzeko premisa gisa.
2010eko urriaren 22an Sestaoko Tokiko Poliziaren komisariara egin genuen bisitan, galdetu genuen ba ote duten protokolorik genero-indarkeria jasaten duten emakumeei laguntzeko. Erantzun ziguten ez dutela protokolo zehatzik, ez eta langile espezializaturik ere. Eremu horretan jasotako prestakuntzari dagokionez, kontsultatutako a
genteek berek erantzun ziguten prestakuntza hori ez dela as
ki. Komisaria horretako polizien sexuari dagokionez, a
dierazi ziguten guztira 14 pertsona daudela, eta horietatik 12 gizonak direla eta 2 emakumeak. Hori guztia horrela, esan behar dugu a
genteen a
dierazpenetatik ondorioztatu dugula komisaria horretan genero-indarkeriaren kasuetan egiten diren bideratzeak zuzenak direla printzipioz, baina emakume horiei laguntzeko baldintzak ez direla egokiak eta ez dituztela betetzen espezializazioaren eta jarduketa protokolizatuaren betebeharrak. Etsenplu horrek baliagarri gertatu behar du gogoeta hau egiteko: beharrezkoa dela tokiko botereei exijitzea printzipio horietara hobeto egokitu dezatela poliziaren esku-hartzeari dagokion eremu konkretu hau.
IV.4. Gomendio orokorren eta ezohiko txostenen jarraipena
Arartekoaren "Emakumeen kontrako indarkeriari erakundeek emandako erantzuna EAEn" izenburuko 2003. urteko ezohiko txostenaren jarraipenari dagokionez, nahiz eta txosten hori egin zenetik zenbat denbora igaro den kontuan hartuta edukietako batzuen balioa zehaztu behar dugun, oraindik ere garrantzitsuak dira txosten horretako gomendio nagusi batzuk, erabat indarrean baitaude oraindik. 2010. urtean a
rlo honetan egindako jarduketa-planari buruz a
tal honetan a
ipatzen a
ri garen jarduketa guztiak, genero-indarkeriaren ingurukoak, ezohiko txosten horretan jasotako gomendioen muinarekin bat etorriz egin dugun jarraipenaren parte dira; beraz, puntu honetan, errepikapenak saihesteko, egoki irizten diogu erreferentzia horiei lotzea.
IV.5. Gomendio orokor berrien a
ipamena
Hiru dira edukiagatik a
rlo honen zuzeneko interesguneari eragiten dioten 2010. urteko gomendio orokorrak: bat, erakunde honetako berdintasunerako a
rloak berak egina, eta beste biak, A
rartekoko justiziaren eta funtzio publikoaren lan-arloen esparruak eginak.
• Hala, banandutako gurasoen erantzukizun partekatuari buruzko Arartekoaren urriaren 15eko 1/2010 gomendio orokorrarekin –erakunde honetako justizia-arloak egin zuen–, botere publikoei eskatu genien eska ditzatela, nork bere eskumenen neurrian, beharrezko lege-aldaketak banantze eta dibortzio kasuetan seme-alaben zaintza bi gurasoek izan dezaten errazteko, hautabide onena bezala. Hori gurasoen erantzukizun partekatuaren bidez egingo da, betiere haurren interesa babestuz beste ezer baino lehenago. Nabarmendu nahi dugu a
rlo honetan emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna soilik lortuko dela baldin eta seme-alaben zaintza mekanikoki a
mei (ama biologikoei, bikote lesbianen kasuan) ematen dien a
utomatismo judiziala a
maitzen bada. Beraz, erakunde honetan a
ldezten dugun jarrera genero-ikuspuntu zorrotzean oinarritzen da. Nolanahi ere, nabarmendu nahi dugu kontu hauetan garrantzitsua dela beti a
dingabearen nahia nagusitzea, guraso batek edo besteak duen interesaren a
urretik.
• Bigarrenik, a
ipatzekoa da Arartekoaren a
benduaren 21eko 3/2010 Gomendio orokorra –Arartekoko berdintasunerako a
rlo honek egina–, Euskal Herriko jaietan emakume eta gizonen a
rteko berdintasuna bermatzeari buruzkoa. Emakumeek tokian tokiko jai-ekintzetan parte hartzearen ondorioz, euskal herrietan sendo errotutako tradizioen a
dierazgarri baitira horiek denak, gatazka ugari sortu dira. Erakunde honek esku hartu du gatazka horietan, sexuaren ziozko berdintasun-printzipioari jarraiki konpontzeko helburuarekin. Nahiz eta esku-hartze horrek bide eman digun jadanik gure iritzia emateko, eragindako udal batzuei bidalitako ebazpen, gomendio eta a
dierazpenen bitartez, egokitzat jotzen dugu sortutako a
razoari modu bateratuan heltzea eta gure ikuspuntua, bai eta horren ondoriozko gomendioak ere, euskal a
dministrazio publikoei helaraztea. Tokiko botere publikoek, foru a
ldundiek eta a
dministrazio a
utonomikoak, beren eskumenen esparruan, ezin diote bizkar eman gizartean gertatzen a
ri den eta Zuzenbideak sustatu nahi duen a
urrerapen sozial ezin saihestuzkoari, a
ldaketari eta erabateko bilakaerari. Horregatik, beharrezkoa da ez laguntzea herritartasun-kontzeptu herren bat sendotzen jaiak emakumeentzat eta gizonentzat berdinak ez diren Euskal Herriko tokietan, beren babes esplizitu edo inplizituarekin, a
nbiguotasunarekin edo inhibizioarekin; izan ere, horrek ezin du lekurik eduki gure sistema demokratikoan, eta, zoritxarrez, gure gizartean jarrera a
rbuiagarriak elikatzen dituen oinarri ideologikoa da. A
ldiz, erakunde honentzat bereziki garrantzitsua da erakunde publiko guztiak a
ktiboki eta irmoki inplikatzea, hinki-hankarik gabe eta indeterminaziorik gabe, Euskal Herri osoan emakumeentzako eta gizonentzako berdintasunezko jaiak sustatzeko.
• A
zkenik, Arartekoaren a
benduaren 28ko 5/2010 gomendio orokorra egin dugu, familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeko neurri gisa lanaldia murrizteko eta moldatzeko edo a
ldatzeko eskaeren tratamenduari buruzkoa. Gomendio horretan gogorarazi dugu gure erkidegoaren esparruan oraindik ere behin-behinean a
ldatzeko dagoela Euskal Funtzio Publikoaren Legea. Hori, gure iritziz, erabateko a
ukera izan daiteke Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutua garatzeko ditugun konfigurazio-tarte guztiak baliatzeko. Estatutuaren barruan sartuta daude jadanik familia eta lana bateratzeko beharrezko eskakizunak, emakumeen eta gizonen a
rteko bene-benetako berdintasunaren ikuspuntutik. A
rartekoan a
nimatu nahi dugu susta dadila, a
lde horretatik, a
raudiaren a
ldaketa edo egokitzapena. Izan ere, halako ekimen batekin, behar besteko estaldura juridikoa emango litzaieke familia eta lana bateratzen laguntzeko gisa horretako neurriei. A
ldi berean, premiarik gabeko interpretazio-zalantzak saihestuko lirateke eta, gainera, nabarmen babestu eta osatuko luke Eusko Legebiltzarraren Jaurlaritzaren Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 2ko 4/2005 Legearen a
gindua; izan ere, a
dministrazio publikoetako langileen lan-baldintzei buruzko a
rauen barruan lanaldia malgutzeko eta berrantolatzeko neurriak sartuko lirateke, emakumeen eta gizonen familia, lana eta norberaren bizitza errazago bateratu a
hal izateko.
IV.6. Arloan sustatutako ofiziozko jarduerak
Atal honetan, nabarmendu nahi dugu A
rartekoak 2010. urteko a
benduan ofiziozko jarduketa bat sustatu duela poliziak genero-indarkeriaren kasu batean izandako esku-hartzea ikertzeko; zehazki, Barakaldon senargai ohiak hil zuen gaztearen kasua ikertzeko. Jendartera hedatu ziren datuen a
rtean, a
tentzioa eman zigun erasotzaileak bere biktimarengandik urruntzeko a
gindua zuela. Horrek –egia izatera– esan nahi du biktimak salaketa bat jarria zuela bere hiltzaile gertatu zenaren a
urka. Gertaerak oso larriak direla eta, egoki iritzi genion ikerketa bat hasteari, zorigaiztoko a
maiera hura gerta ez zedin a
ktibatu ziren neurriak behar bestekoak eta egokiak izan ote ziren a
rgitzeko. Hori horrela, Eusko Jaurlaritzako Barne sailburuarengana jo dugu, eta hainbat konturi buruzko informazioa eskatu diogu kasu honetan zegoen a
rriskuari buruzko polizia-balorazioa zein zen jakiteko. Halaber, emakume hori babesteko ezarri ziren segurtasun-neurriei buruzko informazioa eskatu diogu. Txosten hau ixtean, oraindik Eusko Jaurlaritzako Barne Sailaren erantzunaren zain geunden. Nolanahi ere, erakunde honentzat oso garrantzitsua da baldintzak ezartzea, Euskal A
utonomia Erkidegoan halako gertaera dramatiko eta gaitzesgarririk gerta ez dadin beste emakume baten kontra. Horretarako, a
ztertu egin behar dugu non huts egin duen gure sistemak, baldin eta huts egin badu, poliziaren jarduketa esklusiboa gaindituta, eta kontuan hartuta, halaber, nola jardun duten gure justizia-sistemak ezarritako mekanismoek. Erabat sinetsita gaude gertakizunak a
rgitzeko a
halegin hori euskal erakunde guztiek partekatuko duten erantzukizuna izango dela.
IV.7. Arloak giza eskubideen gaineko parte-hartze foroetan, jardunaldietan eta beste sustapen-jarduera batzuetan izandako parte-hartzea
Hala a
rartekoak nola haren a
lbokoak a
rlo honi dagozkion hainbat jardunaldi eta foro publikotan hartu dute parte. Parte-hartze horien berri zehatzagoa izateko, ikus txosten honetako VIII. Kapitulua; izan ere, biek egindako jardueren berri ematen da hor.
IV.8. Iritzi a
rtikuluak eta hedapen-jarduerak
• 2010eko a
zaroaren 25erako, Emakumeen A
urkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunerako, A
rartekoak erakunde-adierazpen bat egin zuen. A
dierazpen horretan, irmoki gaitzetsi genuen emakumeen a
urkako indarkeriaren gizarteko gaitz a
rbuiagarri hori, oraindik ere demokraziaren oinarriak a
hultzen baititu. A
dierazpen horretan a
dierazi genuen sexismoaren edozein a
dierazpenen a
urrean tolerantzia izpirik ez erakustea dela ideologia matxistaren a
urkako prebentzio bakarra, eta horretarako a
urretiaz neurri sendoak ezarri behar direla, gizonen eta emakumeen a
rteko benetako berdintasuna ziurtatuko duten neurriak. Halaber, a
dierazi genuen etengabe ebaluatu behar dela indarkeria jasan eta salatu dutenei erakundeek ematen dizkieten erantzunen multzo zabala, hartzaileen iritzia kontuan hartuta. Bestalde, a
dierazi genuen beharrezkoa dela genero-indarkeriaren kasuetan banan banako erantzuna ematea. Horrez gain, planteatu genuen beharrezkoa dela bitarteko egoki eta espezializatuak jartzea emakume etorkinei a
rreta emateko; izan ere, biktimen a
rtean gailendu egiten dira etorkinak. Halaber, a
dierazi genuen a
dingabeak as
kotan indarkeria-mota horren bigarren mailako biktima izaten direla eta premiazkoa dela ondo babestea.
• Bestalde, hori ere a
zaroaren 25eko egunaren harira, iritzi a
rtikulu bat bidali genuen prentsara, a
rgitara zezaten. A
rtikulu hori luzeagoa da, eta xeheki garatzen dira a
zaldu berri ditugun ideiak.
• Halaber, nabarmendu nahi dugu Bizkaiko Caritasen Bihotzez a
ldizkariak a
rartekoari egindako elkarrizketa. Emakumeen eta gizonen berdintasunarekin loturiko kontuei buruzkoa da elkarrizketa, eta bertan a
rgi a
zaltzen da erakundeak zer iritzi duen emakumeen eta gizonen berdintasunarekin loturiko gaiei dagokienez. Horrez gain, a
rlo honetako gure lanaren oinarri diren zenbait ideia eta printzipio garatzen dira.
V.1. Genero-indarkeria
Arloan jasotako kexa-kopuruari buruzko epigrafean a
dierazi dugun bezala, lehenik eta behin nabarmendu behar dugu horietatik erdiak genero-indarkeria jasan duten emakumeentzako laguntzarekin loturiko a
dministrazio-jarduketen zioz jarri direla. 2010. urtean izapidetutako genero-indarkeriaren espedienteetan hainbat a
razo planteatu dira. Horien a
ipamen labur eta zehatza egin dugu lehen, Eusko Jaurlaritzako GIBZrekin izandako bileraren berri eman dugunean (ikus a
tal honetako 4.2.1 epigrafea). Ondoren, sumatutako eta lehen a
ipatutako a
razoak nabarmenkiago a
gerian jartzen dituen kasu bat a
zalduko dugu:
• Erakundeek erantzunik ez ematea kasu bati, a
raudietan ezarritako babespeko egoerekin uztartzen zaila dela eta: Emakume gazte bat etorri zen erakunde honetara, genero-indarkeriaren biktima bera. Erasotzailea haren ezkontide ohia eta haren seme bakar eta a
dingabearen a
ita zen. Semea gaur egun a
marekin bizi da. Erasotzaileak oraindik ere etengabe mehatxatzen du emakumea. Toxikomania eta gaixotasun mentalaren sintomak dauzka, eta emakumearengandik urruntzeko a
gindua du. Beraz, semea bisitatzeko eskubidea Eusko Jaurlaritzaren topaleku batean gauzatzen du. Emakumea bere bikotekide ohiaren jabetzako etxebizitzan bizi daiteke, hala ezarri baita ebazpen judizial batean. Poliziaren zenbait segurtasun-neurri dauzka, hala nola Bortxa telefonoa eta noizean behingo zaintza. Hala ere, segurtasunik eza sumatzen du, senar ohiaren etxebizitzan bizi dela eta. Izan ere, horrek bere onetik a
teratzen du eta a
reagotu egiten zaio emakumearen a
urkako oldarkortasuna; haren etxearen inguruan indarkeria-ekintzak eginez a
dierazten du hori (pintaketak, erasoak a
tarian, haren etxearen sarrailan eta postontzian, bai eta hainbat mehatxu ere). A
rrazoi horregatik, kontuan hartuta emakume horrek lan egonkorra duela, nahiz eta soldata murriztua duen bere seme txikiaren kargu egiteko lanaldia murriztua duenez gero, beste bizileku bat lortu nahi du, Etxebidera joz eta a
lokairuko etxebizitza bat eskatuz. Onartu zaio genero-indarkeriaren biktimentzako kupo berezian sartzea (genero-indarkeriaren biktima izandako emakumeentzat etxebizitzaren a
rloan ekintza positiboko neurriak ezartzeari buruzko 2006ko urriaren 4ko A
ginduan jasoa), baina horrek ez du haren a
razoa konponduko. Izan ere, ez zaio etxebizitzarik egokitu bera bizi den lurraldean dauden sustapen urrietan. Emakume horrek ez du inolako diru-laguntzarik jasotzen, haren soldata hilean 1.000 euro baino zertxobait gehixeago delako, baina prozesu-gastu handiak ditu, haren senar ohiaren jarrera mehatxatzaileak eragindako etengabeko salaketen ondorioz ireki diren prozesu judizial ugariengatik, bai eta hark (gurasoek ekonomikoki laguntzen dute) emakumearen kontra a
biarazten dituen ekintza judizialengatik ere.
Arartekora jo zuenean, emakume horrek a
dierazi zigun erabateko desengainua hartu zuela, inon ere ez zuelako laguntza publikorik jaso: ez du lortu a
lokairuko babes ofizialeko etxebizitzarik; ezin da izan doako justiziaren onuraduna (burutzeke dituen 9tik gora a
uziei dagozkien prozesu-gastuen zorra erakutsi zigun, 7.000 eurotik gorakoa); ez du laguntzarik jasotzen lana eta familia bateratzeko, lanaldia behar beste murriztu ez duelako; ez dago a
dos oinarrizko gizarte-zerbitzuek emandako tratuarekin eta laguntzarekin, irizten baitiote ez duela inolako laguntzarik behar; gure iritziz, horrek erakusten du ez dagoela kasu honetan gertatzen den genero-indarkeriaren ikuspuntu espezifikoa. Horri gehitu behar zaio berriki iraungi dela erasotzaileak zeukan urruntze-agindua, eta ezin izan dela judizialki berritu, prozesu-arrazoiengatik, nahiz eta Ertzaintzak berak bere balorazioan a
dierazi duen badela a
rriskua kasu honetan. Gainera, kexaren sustatzaileak kontatu du inoiz ez diotela eskaini harrera-baliabiderik hala behar izan duenean, eta, beraz, horrek eragotzi egiten dio a
lokairuko babes ofizialeko etxebizitza bat lortzea zuzeneko esleipenaren bidetik. A
ukera hori lehen a
ipaturiko 2006ko urriaren 4ko A
ginduak jasotzen du.
Esku hartzeko, eragindako hainbat a
dministraziorekin harremanetan jarri gara, hala nola oinarrizko gizarte zerbitzuekin, Eusko Jaurlaritzako Justizia eta Herri A
dministrazio Sailarekin, Biktimei Laguntzeko Zerbitzuarekin, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailarekin eta Ertzaintzarekin. Gainera, kasu honen berri zehatza eman diogu Eusko Jaurlaritzako GIBZri, zuzendaritza hori ere lanean a
ri baita pertsona horri irtenbideak eskaintzeko. Nolanahi ere, txosten hau ixtean egoera berean zegoen dena, eta emakume horrek ez du ikusten bere egoera konpontzeko modurik. Bestalde, nekez exiji dakieke a
dministrazioei bestela jarduteko; izan ere, haiek, printzipioz, kasu honetako inguruabarrak a
rautzen dituzten a
rauen a
rabera jardun dute.
Kasu hau, gure iritziz, guztiz da a
dierazgarria, ondo erakusten baitu erakundeen erantzuteko sistemak ezin diela erantzun babesa merezi duten baina gure erantzun-ereduan lekurik a
urkitzen ez duten egoerei. Planteatutako kexaren hondoko a
razoek honako hau erakusten dute: ez direla eraginkorrak babes-araudi batzuk (hala nola doako justiziari buruzko a
raudia, etxebizitza eskuratzeko a
raudia eta familiei laguntzeko a
raudia) genero-indarkeriaren kasuetan; oinarrizko gizarte-zerbitzuak ez daudela prestatuta genero-indarkeriaren kasuetarako; erakundeen erantzuna barreiatuta dagoela eta ez dagoela a
dministrazioen a
rteko koordinaziorik kasuari oro har heltzeko; zer disfuntzio sor daitezkeen prozesu judizialen esparruan; eta urruntze-aginduak ez direla eraginkorrak, kasu honetan kaltetuak uste baitu bere erasotzaileak sistematikoki urratzen duela.
Genero-indarkeriaren inguruan jasotako gainerako kexek, nahiz eta ñabardurak eransten dituzten (etxebizitzaren a
rloan ekintza positiboko neurriak a
plikatzeko bi urte igaro behar izatearen a
razoa, nahiz eta babes-agindua indarrean egon; genero-ikuspegirik ez izatea genero-indarkeriaren biktima den emakume a
dineko bati emandako laguntzaren kasuan; segurtasun-neurriak harrera-baliabide batzuetan, eta a
bar), indartu egiten dituzte a
zaldutako kasuaren inguruan a
gertu berri ditugun ondorioak; eta horrek sendotu egiten du gure ideia, hau da, ezinbestekoa dela berriz pentsatzea, ikuspegi orokor batekin, genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzat sortu ditugun laguntza-neurrien sistemaren a
lderdi horiek. Ildo berean, etorkinen a
lde lan egiten duten erakundeek kritikatu egin dute genero-indarkeria jasaten duten emakumeei ematen zaien laguntza-sistema. Erakunde horiekin biltzeko a
ukera izan dugu, erakunde honek a
tzerritarren a
rloaren barruan garatzen duen lan-esparruan. Bilera horien edukiaren a
ipamen zehatzagoa a
urki daiteke III. kapitulu honetan bertan, etorkinei buruzko a
talean. Emakume talde horren berezitasunak, bereziki a
hulak baitira, merezi du genero-indarkeriaren biktimentzako laguntzaren a
rloan eginkizunak dituzten a
dministrazio publikoen a
rreta berezia; hasteko, a
dministrazioekiko harremanetan itzulpen-zerbitzua emateko beharra dute. Halaber, horri buruz jardun dugu etorkinen a
rretarako a
talean, txosten honetako III. kapituluan bertan.
V.2. Emakumeen parte-hartzea Irungo eta Hondarribiko a
lardeetan
Oso a
zaletik a
ipatu nahi ditugu emakumeek a
lardetan berdintasunez parte hartzeko erakunde-konpromisorik ez dutela-eta Irungo eta Hondarribiko udalen a
urka jasotako kexak. Zehazki, planteatu digute bi udalek uko egin diotela beren herrietan eskuorri batzuk zabaltzeari. Eskuorri horiek Gipuzkoako Foru A
ldundiak banatu ditu lurralde horretako udal guztietan, Gipuzkoako jaietan emakumeek berdintasunez parte hartzearen inguruan gizartea sentsibilizatzeko. Horrez gainera, salatu dute Hondarribiko Udalak ez duela lagundu Jaizkibel konpainia a
geriko egin eta jaietan normal integratzen laguntzeko kaleko entsegu-ordutegiak emateko orduan, a
lardearen a
urretik eskuarki egiten diren konpainia guztien entseguetan. Kasu horietan, udal horiei gogorarazi diegu beharrezko neurriak ezarri behar dituztela jaietan emakumeen eta gizonen erabateko berdintasuna lortzeko. A
lde horretatik, uste dugu oso garrantzitsua dela Euskal Herriko jaietan emakume eta gizonen berdintasuna bermatzeko A
rartekoaren a
benduaren 21eko 3/2010 Gomendio orokorrean –lehen a
ipatu dugu– jasotako gomendioak onartzea eta a
plikatzea. 2011. urtean begiratuko dugu eragindako udal guztiek ezarri ote duten.
V.3. Emakumeen eta gizonen berdintasuna lortzeko ekintza positiboak
Azkenik, bi kexa a
ipatuko ditugu, emakumeen eta gizonen berdintasunaren a
rloan a
dministrazio publikoek egindako bereizkeriarekin eta ekintza positiboekin loturikoak. Horien oinarri juridikoa honako lege hauek dira: Konstituzioko 14. eta 9.2 a
rtikuluak eta Euskal A
utonomia Erkidegoko eta Estatuko berdintasunari buruzko legeak, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, eta Emakumeen eta Gizonen a
rteko Benetako Berdintasunerako 3/2007 Lege Organikoa.
• Emakumeek herriko historian izan duten betekizuna ikusezin bihurtzen duten udal panelak. Herri bateko bizilagunek a
dierazi digute beharbada emakumeak baztertu egin dituela Udalak, a
rgazkiz eta testuz osatutako herriko historiari buruzko panel batzuk jendartera hedatzeko egin dituen jarduketetan. Izan ere, horietan soil-soilik herriko gizonen balioa nabarmentzen da, itsasoko gizon gisa, eta ez dira inola ere a
ipatzen emakumeek herri horretako historian egindako ekarpenen balioa eta merituak. Gure esku-hartzearen xedea hauxe izan da: a
rgitzea udal horrek kontuan hartu ote duen emakumeek herriko historian eta garapen ekonomiko, kultural eta sozialean izan duten betekizuna a
geriko egiteko beharra. Horretarako, uste dugu beharrezkoa dela a
halegin gehigarri bat egitea material egokiak bilatzeko eta oro har isildu den historia hori a
gertzeko edukiak lantzeko. A
lde horretatik, beharrezkoa da ekintza positiboak egitea, bereziki emakumeak a
geriko egiteko, haien kontakizuna sistematikoki ezkutatu baita historian. Emakumeak historian etengabe bihurtu izan dira ikusezin, eta, gaur egun jakinik emakumeen eta gizonen a
rteko desberdintasunak gure gizarteari nolako kaltea egiten dion, erauzi egin behar dugu. Horretarako, beharrezkoa da botere publikoek beren-beregi a
ipatzea emakumeek gure historian egin dituzten ekarpenak; izan ere, nahiz eta urte as
koan ezkutuan egon diren, erabakigarriak izan dira gure gizartea garatzeko. Gizonek ekarritako balioak soilik a
ipatzeak isildu egiten du biztanleen beste erdiek, emakumeek, gaur egun garena izateko egin duten ekarpen baliozkoa. Gaur egun ebaluatzen a
ri gara gai horren inguruan zer ebazpen a
tera, baina kezkatu egiten gaitu Udalak ez onartzea bene-benetako berdintasuna lortzeko oinarri diren postulatuak, hau da, beharrezkoa dela "emandako errealitateaz" harago joatea, hori ere sorkuntza ideologiko bat dela ulertuta, eta zalantzan jarri behar dela, benetan berdintasunezkoa den "errealitate berri" bat lortzeko.
• Enplegurako prestakuntza lortzeko emakumeen a
ldeko ekintza positiboak egitearen a
urkako salaketa Bestalde, gizon gazte batek kexa bat a
urkeztu digu Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren a
urka, emakumeei lehentasuna ematen dielako enplegurako prestakuntza-ikastaro batzuetan sartzeko. Haren iritziz, baztertu egiten dute, gizonezkoa den a
ldetik. Kexa a
ztertuta, ondorioztatu dugu jarduketa hori erabat zuzena dela. Izan ere, ez dago bereizkeriarik, baizik eta ekintza positiboko kasu bat da, eta badago justifikazio objektibo eta a
rrazoizko bat tratu desberdina emateko. Oso garrantzitsua iritzi diogu kexa horren sustatzaileari xeheki eta a
rgiro a
zaltzeari zergatik diren gisa horretako neurriak guztiz zuzenbidearen a
raberakoak. Izan ere, uste dugu beharrezkoa dela lan pedagogiko bat egitea, herritar guztiek uler dezaten zein den ekintza positiboen zentzua; hau da, beharrezko eta bidezko tresna dela, a
biapuntuko bidegabekeria indargabetzeko; kasu honetan, modu a
ktiboan sustatuta historian zehar hainbat a
rlotan, hala nola emakumeak lana eskuratzeko orduan, baztertu diren taldeen berdintasuna.
VI. Ondorioak
2010. urtean a
rlo honetan egindako lanari dagokionez, honako hau nabarmentzen da batez ere:
• Genero-indarkeria
Erakundeek genero-indarkeriaren kasuetan ematen duten erantzunarekin loturiko gaiei buruzko kexak ugaritu egin dira, eta, gainera, a
urten a
reagotu egin da gisa honetako indarkeria jasaten duten emakumeen heriotza-kopurua. Horren ondorioz, emakume horiei a
rreta eta laguntza emateko gure sistemaren gabeziei buruzko gogoeta egin dugu. A
rlo hori kontrolatzeko gure lanetik a
tera ditugun ondoriorik nabarmenenak honako hauek dira:
Babes-arau batzuk ez direla eraginkorrak eta ez direla nahikoak (hala nola doako justiziari buruzko a
raudia, etxebizitza eskuratzeko a
raudia eta familiei laguntzeko a
raudia) genero-indarkeriaren kasuetan; oinarrizko zenbait gizarte-zerbitzuk eta tokiko zenbait poliziak ez dutela prestakuntza espezializaturik genero-indarkeriaren kasuetarako; erakundeen erantzuna barreiatuta dagoela eta ez dagoela a
dministrazioen a
rteko koordinaziorik kasu bakoitzari oro har heltzeko; zer disfuntzio sor daitezkeen prozesu judizialen esparruan gisa honetako indarkeria jasaten duten emakumeentzat eta haien seme-alabentzat; urruntze-aginduak ez direla eraginkorrak eta horrek galarazi egiten duela zenbait kasuren berezitasunak kontuan hartuta laguntza pertsonalizatu eta egokitua ematea, eta a
rrazoi horrengatik ez zaiela ematen nahi den babesa; beharrezkoa dela emakume etorkinei a
rreta berezia ematea, a
rlo honetan a
hulagoak direlako.
Lan-eremu horri dagokionez, harremanetan egon gara Eusko Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzarekin (GIBZ), bai eta genero-indarkeria jasaten duten emakumeei laguntza ematen dieten elkarteekin ere. Horiei gure gogoetak helarazteko a
ukera izan dugu, eta gai horren inguruko ikuspuntuak eta iritziak trukatu ditugu.
Dena dela, garrantzitsutzat jo dugu, genero-indarkeria jasaten duten emakumeentzako laguntza hobetzen modu eraginkor eta zuzenagoan laguntzeko helburuarekin, A
rartekoak parte hartu a
hal izatea etxeko tratu txarrak eta sexu-erasoak jasaten dituzten emakumeentzako laguntza hobetzeko Erakunde a
rteko II. A
kordioaren Jarraipen Batzordean. Horretarako, formalki eskatu dugu batzordean sartzea, eta gaur egun a
kordio hori sinatu duten a
lderdien erantzunaren zain gaude.
Azkenik, erakundeek Barakaldoko emakume bati eman zioten erantzuna ikertzeko sustatu dugun ofiziozko jarduketa nabarmendu nahi dugu. Izan ere, senargai ohiak hil zuen, urruntze-agindua bazuen ere, 2010. urteko a
benduan. 2011. urtean ezagutu a
halko ditugu ikerketa horren emaitzak, eta hortik ondorioak a
tera nahi ditugu, Euskal A
utonomia Erkidegoan berriro halako gertaera dramatiko eta gaitzesgarririk ez gertatzeko oinarriak ezartzeko.
• Emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunari eragiten dioten kontuei buruzko gomendio orokorrak
Hiru gomendio orokor egin ditugu lan-arlo honen intereseko gaiaren inguruan:
Arartekoaren urriaren 15eko 1/2010 Gomendio orokorra –erakunde honetako justizia-arloak egina–, banandutako gurasoen erantzukizun partekatuari buruzkoa. Horren bidez, botere publikoei eskatu genien eska ditzatela, nork bere eskumenen neurrian, beharrezko lege-aldaketak banantze eta dibortzio kasuetan seme-alaben zaintza bi gurasoek izan dezaten errazteko, hautabide onena bezala. Hori gurasoen erantzukizun partekatuaren bidez egingo da, betiere haurren interesa babestuz beste ezer baino lehenago. Nabarmendu nahi dugu erakunde honetan a
ldezten dugun jarrera genero-ikuspuntu zorrotzean oinarritzen dela. Izan ere, a
rlo honetan emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna soilik lortuko da baldin eta egitate biologikoa dela-eta seme-alaben zaintza mekanikoki a
mei ematen dien a
utomatismo judiziala a
maitzen bada.
Arartekoaren a
benduaren 21eko 3/2010 Gomendio orokorra –Arartekoko berdintasunerako a
rlo honek egina–, Euskal Herriko jaietan emakume eta gizonen a
rteko berdintasuna bermatzeari buruzkoa. Emakumeek Euskal A
utonomia Erkidegoko jai-ekintzetan parte hartzeagatik sortutako gatazkek bide eman digute gure iritzia emateko, eragindako udal batzuei bidalitako ebazpen, gomendio eta a
dierazpenen bitartez. 2010. urtean komenigarritzat jo dugu planteatutako a
razoari modu bateratuan heltzea eta gure ikuspuntua, bai eta horren ondoriozko gomendioa ere, euskal a
dministrazio publikoei helaraztea. Horietan a
gerian uzten dugu gure iritziz beharrezkoa dela tokiko botere publikoek, foru a
ldundiak eta a
dministrazio a
utonomikoak, nork bere eskumenen esparruan, ez laguntzea herritartasun-kontzeptu herren bat sendotzen jaiak emakumeentzat eta gizonentzat berdinak ez diren Euskal Herriko tokietan, beren babes esplizitu edo inplizituarekin, a
nbiguotasunarekin edo inhibizioarekin. Erakunde honentzat bereziki garrantzitsua da erakunde publiko guztiak a
ktiboki eta irmoki inplikatzea, hinki-hankarik gabe eta indeterminaziorik gabe, Euskal Herri osoan emakumeentzako eta gizonentzako berdintasunezko jaiak sustatzeko.
Arartekoaren a
benduaren 28ko 5/2010 Gomendio orokorra, familia, lana eta norberaren bizitza bateratzeko neurri gisa lanaldia murrizteko eta moldatzeko edo a
ldatzeko eskaeren tratamenduari buruzkoa, A
rartekoko funtzio publikoaren a
rloak egina. Gomendio horrekin, funtzio publikoaren a
rloko a
raudia a
ldatu edo egokitzea bultzatu nahi dugu –Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Eusko Legebiltzarraren martxoaren 2ko 4/2005 Legean a
gindutakoa betez, hau da, a
dministrazio publikoetako langileen lan-baldintzei buruzko a
rauen barruan lanaldia malgutzeko eta berrantolatzeko neurriak sartuz, emakumeen eta gizonen bizitza, familia eta lana bateratzea errazteko–, behar besteko estaldura juridikoa emateko familia eta lana bateratzen lagunduko duten neurriei, eta, hala, gaur egun zenbait kasutan sortzen diren interpretazio-zalantzak a
rgitzeko.
• Elkarteekin egindako bilerak (batez ere, Euskal A
utonomia Erkidegoan prostituzioan jarduten diren emakumeen a
razoei erakundeek ematen dieten erantzunaren inguruan)
Urtean zehar emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunarekin loturiko hainbat eremutan lan egiten duten talde eta elkarteekin bildu gara. Bilera horien a
rtetik, gaur egun Euskal A
utonomia Erkidegoan prostituzioan a
ritzen diren emakumeekin lan egiten duten elkarte guztiekin egindakoa nabarmendu nahi dugu. Bilera horretan, a
ukera izan dugu haztatzeko zer iritzi duten a
rlo horretan lan egiten dutenek Euskal A
utonomia Erkidegoan bereziki a
hulak diren pertsonen eskariei eta beharrei erakundeek ematen dieten erantzunaren inguruan. Lehen hurbilketa horretatik ondorioztatu a
hal izan dugu beharrezkoa dela eztabaida hau sortzea: beharrezkoa dela euskal botere publikoak inplikatzea, emakume horien bizi-baldintza zailak hobetzeko erantzunak emateko. A
rrazoi horrengatik, erabaki dugu 2011. urtean A
rartekoan lanean jarraitzea gai honen inguruan. Horretarako, tresna berriak eratuko ditugu, eta, horien a
rtean, ziur as
ko herritarrek parte hartzeko foro bat a
ntolatuko dugu, Euskal A
utonomia Erkidegoan prostituzioan a
ritzen diren emakumeen egoerari buruz jarduteko.
Azkenik, a
rlo honetako kexen harira planteatu diren gairik nabarmenen a
rtean, a
ipatu nahi dugu ekintza positiboek zer irismen eta zer muga dituzten, eta emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasuna lor dezaketela. Garrantzitsu irizten diogu botere publikoak a
rlo honetan jarrera proaktiboa izateko beharraz jabetzea, eta, horren ondorioz, emakumeek historian izan duten baztertze-egoera indargabetuko duten neurriak bultzatzea, eremu guztietan benetan errealitate berdinzale bat lortzeko modu bakar gisa. Emakumeen eta gizonen a
rteko berdintasunaren a
rloaren gaur egungo erronka handiena da jarduera publiko guztiek genero-ikuspegia izatea, desberdintasuna sumatzeko eta, beharrezkoa izanez gero, behar bezala zuzentzeko, emakumeen a
ldeko ekintza positiboak a
bian jarrita. Horrek tokian tokiko kultur jarduerei ere eragiten die. Esate baterako, herri bateko historia zabaltzeko a
ntolatu diren ekintzen eta a
rgitaratu diren materialen kasua, a
rlo honetan jasotako kexei buruzko a
talean a
ipaturikoa.