15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
I. Arloa kopurutan
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan, Arartekoak diziplina horren inguruan egindako esku-hartzeak biltzen dira; horren ba
rruan sartzen dira hiri antolamendua, lurzorua urbanizazioaren bidez eta ondoko eraikuntzaren bidez hirigintza aldetik eraldatzeko prozesua eta hirigintzako legeriaren ba
besa.
Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloan jasotako kexak 63 izan dira guztira, hau da, izapidetu diren erreklamazio guztien %4,80. Eragindako administrazioen arabera, kexak modu honetan ba
natzen dira:
− Tokiko administrazioa 62
− Foru administrazioa 4
− Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra (Eusko Jaurlaritza) 1
Azpiarloak kontuan hartzen ba
ditugu:
− Hirigintza diziplina 41
− Administrazioaren funtzionamendua eta prozedura administratiboa 7
− Irisgarritasuna 6
− Hirigintzako kudeaketa 3
− Kontratazio araubidea, ondarea eta administrazio erantzukizuna 2
− Hirigintza arloko informazioa jaso ahal izatea 1
− Lurralde antolamendua 1
Arlo honetan aurkeztutako kexen izapideen egoerari eta emaitzari dagokienez:
GUZTIRA | Izapidetzen | Amaituta | Jarduera okerra | Jarduera okerrik ez | Herritarrei aholkuak eta informazioa ematea | Gerora ez dira onartu | |
2010ean hasitakoak | 67 | 36 | 28 | 12 | 12 | 4 | 3 |
Aurreko urteetan hasitakoak | 41 | 6 | 35 | 19 | 14 | 2 | 0 |
Gure lehenengo gogoeta da gutxitu egin dela hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloari eragiten dioten erreklamazioen kopurua. Zalantzarik gabe, kontuan hartu beharreko arrazoi ba
t da higiezinen merkatuak gaur egun duen egoera eta urbanizazioaren eta eraikuntzaren eremuan izan den gainbehera handia.
Kexa gehienak arrazoizko epealdi ba
ten ba
rruan izapidetu dira. Urtean zehar 63 erreklamazio kudeatu dira. Kasu ba
kan ba
tzuetan, atzerapenak izan dira erreklamazioetan, kexaren xedeari analisiaren konplexutasuna gehitu zaiola eta. Halaber, zenbait administrazioren lankidetzarik ezak ere galarazi du hori, gure eskabidean ezarritako epea ba
ino askoz ere denbora gehiago pasatu ba
itute erantzuteko. Nolanahi ere, izapidetzeko dauden kexak –azken lauhilekokoak ba
rne– ez dira 42 ba
ino gehiago.
II. Lege-berrikuntzak
Aipatzekoa da Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuaren 2010eko martxoaren 29ko Agindua, Euskal Autonomia Erkidegoan udal administrazioak egindako desjabetzeez bestelako jarduketa bereizien ondorioz bizilekua berriro emateari buruzkoa. Xedapen horretan, bizilekua berriro emateko eskubidea arautzen da, administrazioak desjabetzerik edo jarduketa integraturik gabe egiten dituen hirigintzako jarduketetan.
Euskal Autonomia Erkidegoko etxebizitzaren aldeko itun soziala deiturikoa Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailak sustatutako eta onetsitako agiri ba
t da. Horren bidez, Etxebizitza eta Hiri Berrikuntzako 2010-2013 Plan Zuzentzailean (argitaratu gabe dago oraindik) txertatuko diren erronkak ezarri dira. Erronketako bik eragin handia dute hirigintzan eta lurralde antolamenduan. Urbanizatzeko lurzoruaren eskaintza handitzearen aldeko apustua, ba
bes ofizialeko etxebizitzak eraikitzeko. Eraikin gehiago birgaitzea eta hirigune gehiago biziberritzea.
Onesteko dago oraindik Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legea. Arau horretan, legea garatzeko araudiak 2007. urtean onesteko manua ezarri zen –behin eta berriz ez da bete–.
Hirigintzan eta lurralde antolamenduan eragina du Europako Legebiltzarraren eta Kontseiluaren 2006ko abenduaren 12ko 2006/123/EE Zuzentarauak, ba
rne merkatuko zerbitzuei buruzkoak. Zerbitzuei buruzko Zuzentaraua deiturikoan ezarri da beharrezkoa dela zerbitzuetako jardueretan aritzeko oztopo bidegabeak murriztea. 17/2009 Legeak, azaroaren 23koak, zerbitzuetako jardueretara libreki sartzeari eta horietan aritzeari buruzkoak, beharrezko xedapen orokorrak ezartzen ditu zerbitzuak libreki ezartzea eta ematea errazteko.
Zuzentaraura egokitzeko hainbat lege aldatzen dituen lege aurreproiektuak aldaketa ba
t dakar Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeari dagokionez. Aldaketak ezabatu egiten du irekitzeko lizentzia lortzeko betekizun orokorra, eta ingurumenaren arloko araudian ezarritako betekizunak betetzea ezartzen du irekitzeko ba
ldintza gisa.
Arartekoak agerian jarri du, hainbat txosten eta ebazpenetan, beharrezkoa dela hirigintzaren eta ingurumenaren arloko legedia aldatzea, euskal legedia ingurumenarekin lotutako plan eta programa jakin ba
tzuen eraginen ebaluazioari buruzko abenduaren 28ko 9/2006 Legearen arabera egokitzeko. Araudi hori, aurreko kasuan bezalaxe, premiazkoa da, ba
i halako esku-hartzeek behar duten segurtasun juridikoa mantentzeko eta ba
i Zuzenbide Erkidea betetzeak dakartzan eskakizunei erantzuteko: Eusko Legebiltzarrak proposamen horiek jaso ditu, plan eta programa jakin ba
tzuk ingurumen aldetik egokitzeko legez besteko proposamen ba
t erantsita.
Aipamen berezia behar du izapidetzen ari den Ekonomia Iraunkorraren Legeak. Lege proiektu horren ba
rruan idatz-zati espezifiko ba
t dator lurralde eta gizarte kohesioaren, energia eraginkortasunaren eta konplexutasun funtzionalaren printzipioetan oinarritutako hirigune iraunkor ba
t lortzeko politika publikoen helburu erkideei buruz. Idatz-zati horretan, hainbat neurri txertatu dira zaharkituta, egoera txarrean edo zailtasunetan dauden hiri esparruak birgaitzen eta berriztatzen laguntzeko.
Beste erreferentzia garrantzitsu ba
t otsailaren 19ko 173/2010 Errege Dekretua da. Horren bidez, martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Eraikuntzako Kode Teknikoa aldatzen da, ezgaitasunen ba
t duten pertsonen irisgarritasunaren eta bereizkeriarik ezaren arloan.
III. Jarduera-plana
Jarduketa plan honetan jasotako proposamenak lotura zuzena du ingurumen arloko planean sartutakoekin, bereziki ingurumenaren eremuan jarduten diren elkarteekin ba
tera aurreikusitako jarduketei dagokienez.
Bilerak elkarteekin
Hainbat bilera egin ditugu elkarte ekologistekin (Txipio Ba
i, Ezpitsua). Bilera horietan, hainbat konturi buruz informatu gaituzte; horien artean, zein arazo ekarri dituzten ingurumenari eragiten dioten hiri garapen berriek eta zein arazo ekarri dituen lurzoruak egoitza erabilera berrietarako deskutsatzeak.
Berariaz hirigintzari dagokionez, hainbat bilera egin dira hirigintza kontuek eragindako pertsonen elkarteekin. Beste hainbat bileraren artean, Abanto-Zierbenako (Bizkaia) Santa Juliana auzuneko bizilagunekin eta Erandioko bizilagunen talde ba
tekin egindakoak aipatuko ditugu.
Bilerak administrazioekin eta zerbitzuekin
Interesgarria da Eusko Jaurlaritzako hirigintzaren arloko arduradunekin harremanetan jartzea eta haiekin bilerak egitea.
2009ko abenduan, bilera ba
t egin genuen Eusko Jaurlaritzako Lurzoru eta Hirigintzako zuzendariarekin, Abantoko Santa Juliana auzunea biziberritzeko prozesuaren inguruan. Halaber, Abanto-Zierbenako Udaleko Hirigintza zinegotziarekin bildu gara.
2010eko abenduan bilera ba
t egingo dugu Erandioko Udaleko Hirigintza Arloko arduradunarekin, gizarte etxebizitza ba
tzuk eraikitzeko lanak atzeratu egin direla-eta izapidetu dugun kexa ba
ti buruz hitz egiteko. Hain zuzen ere, gizarte etxebizitza horien bidez, berriro bizilekua eman asmo zaie hirigintzako jarduketa ba
tek eragindako hainbat bizilaguni.
Ofiziozko jarduerak
• Kexa espediente ba
t abiarazi dugu, hirigintzako legedian ezarritakoarekin ba
t etorriz –Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legeko 200. artikulua–berrogeita hamar urtetik gorako etxebizitzetan ikuskapen teknikoak egiteko administrazio publikoen eskakizunen inguruan. Helburua da alderdirik garrantzitsuenak aztertzea, hala ba
dagokio horren inguruko gomendio ba
t egiteko.
• Herritarrek hirigintzako planen ingurumen ebaluazio estrategikoaren bidez parte hartzeari dagokionez, Arartekoak beste jarduketa ba
t hasi du, beharrezkotzat jotzen ba
itu gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako antolamendu planak ingurumen aldetik ebaluatzea.
Foroetan eta eskubideak bultzatu eta sustatzeko ekintzetan parte hartzea
• Ekiten Thinking EHUk antolatutako ideien laborategian parte hartzea. Hiri garapenerako eta etxebizitza politiketarako erronka, aukera eta desafioei buruzkoa da.
• Hirigintza eta lurralde antolamenduaren arloko aholkulari arduradunak parte hartu du krisi ekonomikoak etxebizitzaren sektorean izan duen eraginari eta horrek familia eta pertsonengan izan duen ondoreari buruzko lantegi ba
tean. Murtzian izan zen lantegi hori, apirilaren 26an eta 27an, Herriaren Defendatzaileen XXV. Koordinazio Jardunaldien esparruan.
IV. Kexarik aipagarrienak
- Etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri ba
t izateko eskubidea
Etxebizitza ba
t izateko eskubidearen edukiak –Konstituzioko 47. artikuluan dago jasota– eragin berezia du hirigintzaren esparruan. Eraikin berriak egitea xede duten etxebizitza politiken osagarri gisa, auzune eta ingurune degradatuenak gizarte eta hiri aldetik biziberritzeak funtsezkoa izan behar du esku-hartze publikoan, artikulu horretan erantsitako hirigintza eskubidea zaintzeko. Hirigintzako legedian etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri ba
t, igorpen kutsatzailerik gabea eta ingurumen eta paisaia aldetik egokia den leku ba
tean kokaturikoa lortu ahal izatea planteatzen da.
Arartekoak gogoeta ba
t egin du horren inguruan, pertsona talde ba
tek Abanto-Zierbenako Santa Juliana auzunearen gizarte eta hirigintza egoera kaskarra dela-eta planteatutako kexaren ondorioz.
Kasu horretan, administrazio eskudunei (Udala, Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Saila eta, hala zehazten ba
da, Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintza Saila) eskatzen diegu eman diezaiotela lehentasuna auzune horretan modu integralean esku hartzeari, azken urteotan gizarte eta hirigintza aldetik izaten ari den gainbehera konpontzeko. Horretarako, administrazio eskudunek plan zehatz ba
t ezarri behar dute gizarte eta hirigintza aldetik esku hartzeko neurrien inguruan. Plan horrek atal espezifiko ba
t izan behar du auzune horretako legezko okupatzaileei berriro bizilekua emateari dagokionez; gainera, Santa Juliana auzunean sortu diren bizikidetasun arazoak konpondu behar ditu, lehen egin ditugun gogoetak kontuan hartuta. Interesgarria da, halaber, organo egonkor ba
t sortzea, bizilagunei parte hartzeko modua emango dieten formulak ezarriko dituzten neurrien plangintza eta jarraipen koordinatua egiteko. Nolanahi ere, beharrezko bideak sortu behar dira bizilagunei informazioa emateko eta parte hartzeko modua emateko auzunea hirigintza aldetik biziberritzeko aurreikusi diren neurrien inguruan, lursailen jabeak inplikatuko dituzten eskubideen eta betebeharren inguruan eta, bereziki, etxebizitzen legezko okupatzaileei berriro bizilekua emateko eskubidearen edukiaren inguruan.
Hirigintza aldetik biziberritzeko edozein prozesuk eduki behar du erreferentzia gisa legezko pertsona okupatzaileek berriro bizilekua emateko duten eskubidea Euskal Autonomia Erkidegoko Lurzoruari eta Hirigintzari buruzko ekainaren 30eko 2/2006 Legearekin ba
t etorriz.
Erandioko pertsona talde ba
tek planteatu digun beste kontu ba
t da oso egoera txarrean daudela haien etxebizitzak, hala denboraren joanagatik nola inguruan urbanizazio obrak egin direlako. Arlo honetan, hirigintzako jarduketa ba
t dago aurreikusita; horren bidez, eraitsi egingo dira etxebizitza horiek eta okupatzaileei beste bizileku ba
t emango zaie. Horretarako, sustatzaileak eta Udalak sinatutako hirigintzako hitzarmen ba
tean ezarritako zehaztapenak eta epeak bete behar dira. Alabaina, finantza krisiaren ondorioz, atzeratu egin da berriro bizilekua emateko asmoa gauzatu behar zen sustapen pribatuko etxebizitzen eraikuntza.
Herritarrak kezkatzen dituen eta maiz erreklamazioak jartzeko zio den hirigintzako inguruabar ba
t da haien jabetzako etxebizitza antolamendutik kanpo egotea. Sestaoko pertsona ba
tzuek, antolamendutik kanpoko higiezinen jabeak eurak, duela 30 urte ba
ino gehiagotik haien eraikinak hirigintza aldetik zein egoeratan dauden adierazi digute, ez ba
ita epe egiazkorik jarri aurreikusitako hirigintzako jarduketa egiteko. Kezka horren arrazoia da bizitzeko ba
ldintzak prekarioak direla eta euren eraikinak antolamendutik kanpo egoteak eragozpenak dakartzala ondare aldetik. Izan ere, sendotzeko eta berriztatzeko obrak egitea soilik aurreikusten du hirigintzako legediak antolamendutik kanpoko eraikinetarako, hirigintzako araudian ezarritako ba
ldintzetan. Halaber, antolamendutik kanpo egotea bereziki gaitza da higiezin hori eskualdatzen edo finantzabidea lortzen saiatzen diren jabeentzat, hipoteka merkatuak ba
zter uzten ba
ititu hipoteka berme gisa onar daitezkeen ondasunetatik, apirilaren 24ko 817/2009 Errege Dekretuaren arabera. Testuinguru horretan jo genuen Sestaoko Udalera. Hain zuzen ere, eskatu genion jarrai zezala erreklamazioaren sustatzaileei informazio zehatza ematen agiri horien izapideen egoerari buruz, hirigintzako eragiketa horretan interesa duten aldetik. Halaber, administrazio horri eskatu genion egin dezala ahalegina Hirigintza Jarduketarako Programan ezarritako epeak betetzeko, hirigintzako garapen hori hirigintzako legedian ezarritako epeen ba
rruan egin ditzan, dagozkion izapideek ekar ditzaketen zailtasun tekniko eta juridikoak gaindituta.
- Zuzkidura publikoak eta ekipamendu kolektiboak erabiltzeko eskubidea
Eskubide honen edukiaren bidez, herritarrak ekipamendu kolektiboetara eta zuzkidura publikoetara fisikoki iritsi ahal izatea bermatu nahi da, izan daitezkeen arkitektura-oztopoak kenduta. Ekipamendu edo zuzkiduraren kontzeptu horren ba
rruan, kontuan hartu behar ditugu herritarrei zerbitzuak emateko beharrezkoak diren azpiegiturak (hirigintzakoak, garraioak, hezitzaileak, sozialak, kulturalak eta abar).
Erakunde honek jasotzen dituen kexak pertsonek, ba
tez ere mugitzeko zailtasunak dituztenek, eraikinetara edo espazio publikoetara iristeko izaten dituzten zailtasunen ingurukoak dira. Zailtasun horiek hirigunearen abusuzko erabilera ba
ten ondorioz sortutako arkitektura-oztopoek edo eragozpenek ekarri ohi dituzte. Zenbait kasutan, arazoa egiturazkoa da eta horrek galarazi egiten du auzune jakin ba
tzuetara heltzeko mugikortasun egokia izatea, hiri irisgarritasuneko elementurik ez denez gero. Kasu horri dagokionez, Donostiako Udalari igorritako ebazpen ba
t erantsi dugu. Horren bidez, eskatu genion eman ziezaiola lehentasuna hiri ba
rruko errepide ba
tean igogailuak instalatzeari, herritar guztiei erabiltzeko modua emango zien irtenbide tekniko gisa, eta ez, egin asmo zuten bezala, bost arrapala mekaniko jartzeari.
Jendea pasatzeko guneak gutxitzen dituela-eta igogailua jartzeko proiektu ba
t ba
imentzeko dauden hirigintza arazoei dagokienez, gomendio ba
t igorri diogu Bermeoko Udalari.
- Hirigintzako antolamenduari eta aplikatzekoak diren hirigintzako araubideari eta ba
ldintzei buruzko informazioa lortzeko eskubidea
Hirigintzako informazioa eskuratzeko eskubide honen ba
rruan, adierazi behar dugu oraindik ere hainbat partikularrek eta elkartek jakinarazten digutela zailtasunak izaten dituztela udalei hirigintzako antolamenduaren inguruan eskatutako informazioa eskuratzeko.
Horri dagokionez, pertsona ba
ten kasua jaso dugu. Hain zuzen ere, kexa ba
t aurkeztu zuen Orozkoko Udalak ez ziolako erantzunik eman errepide ba
ten titulartasunaren inguruan eta bere lurzatia oinezkoak eta ibilgailuak segurtasunez pasatzeko moduan ixteko ba
ldintzen inguruan eskatu zuen informazio eskabideari.
Beste ebazpen ba
tean, Usurbilgo Udalari gogorarazi genion administrazio publikoak behartuta daudela berariaz erantzutera, ba
ldin eta industria sektoreen garapenean izandako udal esku-hartzeen gaineko eskabideak aurkezten ba
dira.
- Hirigintzako antolamenduko eta planen ingurumen ebaluazioko prozeduretan modu eraginkorrean parte hartzeko eskubidea
Hirigintzako prozeduretan modu eraginkorrean parte hartzeko eskubidea da, informaziorako eskubidearekin ba
tera, lurzorua antolatzeko eta erabiltzeko proposamen jakin ba
tzuen aurka dauden herritar taldeek erakunde honi aurkeztutako kexa sarrienetako ba
t.
Horren inguruan, Gordexolako Hiri Antolamendurako Plan Orokorra izapidetzearen inguruko erreklamazio ba
t jaso dugu. Kexan adierazten denez, plan orokorra behin-behinean onesteko prozesuan, erreklamatzailearen iritziz, forma akatsak egin dira, eta ez da kontuan hartu hirigintzako legedian ezarritako xedapenen ba
t. Bestalde, adierazi dute udaletxean izapideak egiten ari zirenean inoiz zailtasunak izan dituztela informazioa eskuratzeko eta parte hartzeko.
Herritarrek hirigintzako planen ingurumen ebaluazio estrategikoaren bidez parte hartzeari dagokionez, Arartekoak beste jarduketa ba
t hasi du, beharrezkotzat jotzen ba
itu gure autonomia erkidegoan izapidetzen diren hirigintzako antolamendu planak ingurumen aldetik ebaluatzea. Horren jatorria da Errigoitin (Bizkaia) onetsitako plan partzial ba
tean ingurumen ebaluaziorik egin ez dela-eta herritarren plataforma ba
tek aurkeztutako erreklamazio ba
t. Gaur egungo lege esparru autonomikoaren arabera, ez da beharrezkoa plan xehatu hauek ingurumenean izango duten eragina ebaluatzea, eta ez du kontuan hartzen ingurumenean eragin larriak izan ditzaketela. Aitzitik, plan partzial hauek ingurumenean ondorio larriak izan ditzaketenean, ingurumen ebaluazioa egin behar da, hala ezarrita ba
itago plan eta programa jakin ba
tzuen eraginen ebaluazioari buruzko Zuzentarauan, eta ingurumenarekin lotutako plan eta programa jakin ba
tzuen eraginen ebaluazioari buruzko estatuko apirilaren 28ko 9/2006 Legean.
- Ekintza publikoa ba
liatzeko eskubidea, lurralde, hirigintza eta ingurumen antolamenduko zehaztapenak errespetarazteko
Atal honetan, herritarrek administrazio publikoetan hirigintzako legediaren aplikazioa salatzeko ekintza publikoa ba
liatzearen ondoriozko kontuak bildu dira.
Kexetan adierazten da zenbait kasutan berandu izapidetzen direla pertsonak hauek aurkeztutako salaketak, eta horien bidez eskatu dute erabil dadila hirigintza ikuskapena egiteko ahal publikoa, ikusita partikular ba
tzuek ba
imenik gabe egin dituztela zenbait obra edo erabilera.
Arartekoak emandako ebazpenen artean, Bergarako Udalak ezkutuko eraikuntzen inguruko salaketei erantzun ez diela-eta emanko lau ebazpen sartu behar ditugu:
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi ba
t ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta ba
imenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez Bergarako Udalari gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi ba
t ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta ba
imenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez Bergarako Udalari gomendatzen zaio izapide dezala behar bezala zenbait eraikin eraikitzeko, lurzoru urbanizaezinean karabana ba
t jartzeko eta txakurrak egoteko espedientea.
- Arartekoaren ebazpena, 2010eko martxoaren 26koa, Bergarako Udalak oilategi erabilera ba
imenduta duen eraikin ba
ten harira izan duen jardunari buruzkoa.
Antzeko arazoa planteatu zuen Orozkoko bizilagun talde ba
tek. Adierazi zigutenez, arazoak sortu dira Meatzako auzoko jarduera ba
tekin, hain zuzen ere txakurrak hezteko zentro ba
tekin. Inguruan gune zoologiko ba
t dago, eta bi txakurtegi atondu dira bertan; horrekin ba
tera, aisialdi-ostalaritzako jarduera osagarri ba
t ezarri da. Ebazpenean ondorioztatu genuen Orozkoko Udalak esku hartu zuela salatutako jardueran hirigintza eta ingurumen legea berrezartzeko. Alabaina, administrazioko izapide eta ebazpen horiek ez zuten galarazi ezkutuko jarduerak funtziona zezan, eta ez dago inon jasota jarduera ixteko eta zigilatzeko aginduan ezarritako zehapen neurririk edo neurri subsidiariorik hartu denik.
- Jabetzaren ondoriozko eskubideak eta betebeharrak
Atal honetan, administrazio publikoek hirigintzako legedian oinarrituta jabetza eskubidearen erabilera mugatzeko egiten dituzten jarduketak biltzen dira.
Hiri lurzoruan dauden betebeharren artean, bizilagun talde ba
tek adierazi zigun Hondarribiko Udalak hirigintza diziplinari buruzko jarduerak egin zituela bi etxebizitza modu kolektiboan erabiltzearen aurka. Horren ondorio izan zen Arartekoaren ebazpena, 2010eko azaroaren 23koa. Horren bidez, Hondarribiko Udalak burututako hirigintza-diziplinari buruzko jardueren inguruan aurkeztutako kexa-espedientea amaitzen da. Jarduera horiek bi etxebizitzaren erabilera kolektiboa zela-eta hasi ziren.
Beste kexa ba
t Pasai Donibaneko ba
rrutiko jabekideen bi elkartek aurkeztu zuten. Horren bidez, adierazi ziguten Pasaiako Udalak ukatu egin ziela beren higiezinetan gas naturala ba
natzeko hodiak ipintzeko obra lizentzia. Erakunde honek, informazioa aztertu ostean, egokitzat jo zuen Udalari gomendatzea, 2010eko otsailaren 19an, eman zezala gasa bideratzeko lizentzietarako ba
imena, ba
ldin eta proiektuak behar bezala ezkutatzen ba
zituen hodiak, arau subsidiarioetan ezarritakoarekin ba
t etorriz.
Hirigintza diziplinaren ondoriozko beste kontu ba
t hirigintzako arau-hausteen eta zehapenen araubidea da. Atal honetan, Bermeoko Udalak partikular ba
ti kabina ba
tean egindako lanengatik –lizentziarik ez zuen lanak hasi zituenean– jarri zion zehapenaren aurkako gomendio ba
t sartu dugu.
Beste kasu ba
t jabekideen elkarte ba
tena da. Hain zuzen ere, eraikuntza proiektu ba
t eskatu zuten, Elantxoben plangintza aldatzeko izapideak egiten ari zirenean. Ondorioztatu genuen proiektua izapidetzeagatik sortutako gastuen kalte-ordaina eman behar ziela.
V. Ondorioak
Gure lehenengo gogoeta da gutxitu egin dela hirigintza eta lurralde antolamenduko arloari eragiten dioten erreklamazioen kopurua. Zalantzarik gabe, higiezinen merkatuaren eta finantza sistemaren gaur egungo krisia da arrazoietako ba
t. Horren ondorioz, nabarmen behera egin du urbanizatzeko eta eraikitzeko lanak, eta gatazkak gutxitu dira arlo honetan.
Sektorearen krisi testuinguru honetan, auzune edo ingurune degradatuenak gizarte eta hiri aldetik biziberritzeak funtsezkoa izan behar du esku-hartze publikoan, etxebizitza duin, egoki eta eskuragarri ba
t, igorpen kutsatzailerik gabea eta ingurumen eta paisaia aldetik egokia den leku ba
tean kokaturikoa izateko eskubidea zaintzeko.
Gure ustez, zaharkituta, egoera txarrean edo zailtasunetan dauden hiri esparru horietan, auzunean bizi diren pertsonei berriro bizilekua emateak du lehentasuna; modu adostu eta parte-hartzaile ba
tean egin behar da hori, eta, beharrezkoa den kasuetan, gizarte laguntzako neurriak ezarri behar dira.
Bestalde, hiria eta eraikinak biziberritzea aukera ba
t da irisgarritasunaren eta energia eraginkortasunaren inguruko ba
ldintzak hobetzeko. Hiri eraikia berriztatzeko edo hobetzeko lehentasunezko esku-hartze horrek hiri garapen iraunkorra laguntzen du, eta, horri esker, ez da beharrezkoa izango lurzoru gehiago urbanizatzea etxeak egiteko.
Horretarako, izapidetzen ari den legedia ba
liagarria izan daiteke hiria hirigune zaharkituen gainean berriztatzeko eta birgaitzeko jarduketak sustatuko dituzten neurriak errazteko, arintzeko eta ezartzeko.
Premiazkoa Eusko Jaurlaritzari hirigintzako legedia gara dezala eskatzea. Halaber, arreta berezia jarri behar da hirigintzaren arloko euskal legedia zerbitzuei buruzko zuzentaraura eta plan eta programen zuzentaraura egokitzeko beharraren inguruan. Araudia zuzentarau erkideak ekarritako ba
ldintzen eta betebeharren arabera ez egokitzeak zuzenbide erkidea betetzeko betebeharra haustea ekar lezake.
Izapidetutako kexei dagokienez, erreklamazio askotan planteatzen dira oraindik ere hirigintza diziplinaren inguruko arazoak, hirigintzako araudia hausteagatik jarritako salaketei ez erantzutearen ondoriozkoak.