I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
2. Arreta zuzeneko bulegoen jarduera (bisitak eta telefono bidezko kontsultak)
1. Hizkuntz eskubideak eta kultura
2. Hezkuntza
3. Ogasuna
4. Herrizaingoa
7. Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak
8. Jarduera ekonomikoaren antolamendua
9. Herri-administrazioen zerbitzuko langileak
10. Animaliak babestea eta edukitzea
11.?Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak
14. Lana eta gizarte segurantza
15. Hirigintza eta lurralde antolamendua
16. Etxebizitza
III. Atala. Arartekoaren jarduerak arreta publikoa behar duten taldeak babesteko
2. Emakumeen berdintasuna eta osotasuna
3. Ezintasunen bat duten pertsonak
5. Espetxeratuak
7. Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk
8. Etorkinak
9. Lesbiana, gay, bisexual, transgenero eta transexualak
10. Adinekoak
11. Talde terroristen biktimak
7. Inkomunikatutako atxiloketaren eremuko berme sistemari buruzko azterlana eta hobekuntza proposamenak (testu osoa web orrian)
VII. Atala. Arartekoaren berrikuntza jarduerak
10. Atala. Ondorioak Oinarrizko eskubideen eta askatasunen egoeraEuskadin, admnistrazioaren jardueraren arabera
I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
1. Oharrak eta datu orokorrak
1. Oharrak eta datu orokorrak
1. Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
Atal honetan jarduerari buruzko datu garrantzitsuenak biltzen dira, baina ez zehatz-mehatz. Datu guztiak web orrialdean kontsulta daitezke.
Era berean, honako hau trantsizio-kapitulua da Arartekoaren urteko txostenaren barruan, izan ere, hurrengo txostenean, 2011. urteari buruzkoan, bi berrikuntza garrantzitsu egingo dira:
- Jardueren kontzeptua sustatuko da eta bideratu diren kexetan oinarrituriko ohiko estatistika gaindituko da, bada 2011. urtean sailkatzeko sistema orokorra aldatuko da: estatistikoki bereiziko dira kontsultetako kexak eta, gainera, lehentasun handiagoa emango zaie Arartekoaren beste ekimen batzuei. Ekimen horiek Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren jarduera-planaren inguruan bilduta eta sistematizatuta daude. Plan hori 2010. urtean jarri da abian saio moduan eta bere baitan hartzen ditu administrazio eta elkarteekin egindako bilerak (2010ean 149 elkarterekin egon gara harremanetan), ikuskatzeko bisitak (13 zentro eta polizia-etxe), iritzi-artikuluak, gaitzea, jendaurreko esku-hartzeak, herritarren lankidetza, e.a., ohiko lan-tresnekin batera.
- 2011. urtean, berriz, Arartekoak bere Zerbitzuen eta praktika egokien karta onartzeko asmoa du, eta behar bezalako tresna informatikoaren bitartez osatuko da. Horren ondorioz, berriz egituratuko da estatistika azaltzeko modua, izan ere, batik bat erakutsiko du −beste datu batzuen artean− herritarrei ematen zaien zerbitzuan zenbateraino betetzen diren karta horretan finkaturiko kalitate eta eraginkortasun adierazleak.
Ararteko erakundearen jarduerara egin dugun zenbakizko hurbilketa hori estatistikazko kapitulu honetan barrena kontsulta daiteke, baina jarraian, laburpen gisa, alderdi batzuk nabarmenduko ditugu.
Oro har, herritarrei zerbitzatzeko eta administrazioak kontrolatzeko asmoz 2010 egin diren eta une honetan zenbatu daitezkeen jarduerak (telefonozko kontsultak, bisitak, kexak eta ofiziozko jarduerak) 6.446 dira; aldiz, 2009. urtean 6.213 izan ziren. Beraz, %3,75 gehitu dira.
1. grafikoa. Herritarrei laguntzearekin lotutako Ararteko erakundearen jarduerak
Horrez gain, Arartekoaren web orrialdea informatzeko eta herritarrekin harremanetan egoteko bide gisa sendotu da, hor 64.663 bisita jaso baitira.
2010. urtean 4.528 kontsulta egin dira, telefonoz edo gure hiru bulegoetakoren batera joanez. Guztira 3.158 bisita jaso dira. Bisita horietatik guztietatik, 734 kexa bihurtu dira, hau da, %23,24. Hortaz, agerian jarri da arreta zuzeneko bulegoetan aurrez lan garrantzitsua egiten dela, izan ere, bulego horietan ez da onartzen arrazoi batengatik edo besteagatik Arartekoak ikertzerik izango ez duen erreklamaziorik. Gainera, Internet kexak egiteko biderik erabiliena bezala sendotu da.
2010ean zehar, herritarrek guztira 1.859 kexa egin dizkiote Arartekoari eta ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara. Oro har, eduki sozialeko kexak gailendu dira eta, gai edo arlo zehatzen arabera, trafikoari, hezkuntzari eta herri-administrazioen araubide juridiko, ondasun eta zerbitzuei buruzko kexak. Arlo horiek garrantzi handiagoa hartu dute, aurreko urtearen aldean.
2010. urtean 1.413 kexa-espediente ebatzi dira. Horietatik 773 urte horretakoak dira, eta 640, berriz, aurreko urteetakoak.
2010an erabat izapidetu diren kexei dagokienez, okerreko jardueraren bat burutu zela iritzi diogu aztertutako kexetatik %32,44tan. Okerreko jardueraren bat antzeman den kexetan, eragindako administrazioak kasu guztietatik %79,85etan zuzendu du kexa sortarazi zuen jarduera.
1. taula. Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila
% | % | |
Konpondutako jarduera okerra | 79,85 | |
Gomendiorik gabe | 98,75 | |
Gomendio onartua | 1,25 | |
Konpondu gabeko jarduera okerra | 20,15 |