IX. Atala. Herri Administrazioen lankidetza Arartekoarekin
1. Informatzeko betebeharra
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −23. artikuluan− bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan ohartarazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin. Ezinbesteko arreta beharrezkoa duten zirkunstantzien artean hauek dira nabarmenenak: Informazioa eskatu deneko arazoaren izate materiala, eskaera egin zaion erakundearen administrazio eta burokrazia sarearen konplexutasuna, jorratu beharreko prozeduren behin-behineko pilaketa, kontrolatutako erakundeen eraketan eragina duten eta hauteskunde garaien ondorio diren aldi baterako aldagaiak, arduradun eta funtzionarioen ordezkapen edo/eta errotazioa, etab.
Baia, hala eta guztiz ere, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua). 2010. urtean Errenteriako eta Mutrikuko udalek ohartarazpen bana jaso dute.
* * *
Jarraian erantsitako zerrendetan azaltzen da administrazio edo erakunde bakoitzak ardura berezia (1) izan duen lankidetzan jarduteko, edo, bestalde, errekerimendua egin beharra (2) izan duen.
Azken horiei dagokienez, urteko azken hiruhilekoaren aurretik errekerimendua eginagatik lankidetza oraindik burutu gabe duten espedienteak (3) azaltzen dira. Azkenik, kasurik larrienak azaltzen dira: ohartarazpen beharra eragin duten espedienteak (4).
1.1. 2010ean kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
class="2-2Texto">Zerrenda honetan jaso da errekerimendurik egin behar izan gabe, euren ebazpenengatik gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteen multzoa. Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
class="2-2Texto">Hala ere, izartxo batez nabarmentzea erabaki dugu gomendioa edo iradokizuna jaso arren, emandako ebazpena onartu ez duten administrazioak (informazio gehiago IX.2 atalean).
class="2-2Texto">Zerrendak 2010. urtean informazio-eskaeraren bat jaso duten espedienteen kopurua azaltzen da.
class="2-1A">A) Eusko Jaurlaritza
B) Foru aldundiak
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
- Bizkaiko Lurralde Historikoa
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
D) Beste erakunde publiko batzuk
1.2. 2010ean kexak izanda ere, errekerimendurik jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
class="2-2Texto">Zerrenda honetan jaso da euren ebazpenengatik gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteen multzoa. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
class="sangre15-7">(1) zenbat espedientetan egin den 2010. urtean informazio eskariren bat.
class="sangre15-7">(2) 2010ean informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den agindeia.
class="sangre15-7">(3) agindeia egin zaien espedienteen portzentajea, 2010ean informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.
class="sangre15-7">(4) 2010ean agindeirik zenbat espedienteri egin zaion, aurreko urteetan egindako informazio eskariei buruzkoak izanik.
class="2-2Texto">Zerrenda honi dagokionez, ohar bat egin beharra dago: Komeni da azaltzea zerrendak bildu direla espediente izapidetu kopuru handiena duten administrazio guztietako sailak (adibidez: hezkuntza; etxebizitza, gizarte lanak eta garraioak, etab.) nahiz eta kasu hauetan errekerimendua izan duten espedienteen ehunekoak ez du zerikusirik administrazio txikien lankidetza falta islatzen duten ehunekoekin, azken horien kasuan espediente izapidetuen kopurua ez baita oso esanguratsua.
class="2-1A">A) Eusko Jaurlaritza
B) Foru aldundiak
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
− Bizkaiko Lurralde Historikoa
- Gipuzkoako udalak
D) Beste erakunde publiko batzuk
1.3. Errekerimenduak erantzun gabe dituzten administrazioak
class="2-2Texto">Zerrenda honetan zehaztasunez azaltzen dira, banaka-banaka, euren izapidean errekerimendu bat egitea eragin duten espedienteak. Errekerimendu hori dagokien organo edo erakundeei egin zaie, kasu bakoitza behar bezala aztertu ondoren. Espediente horietan, 2010eko urriaren 1a baino lehenago egin zen errekerimendua eta txosten hau ixteko orduan (2010eko abenduaren 31) artean ez genuen erantzunik jaso.
class="2-2Texto">(Izartxoa duten espediente kopuruek honakoa adierazi nahi dute: espediente horien izapideak aurreko urteetan hasi arren, oraindik 2010. urtean zehar errekerimenduak egin behar izan zaizkie, izapideek bere horretan jarraitu dutelako.
class="2-2Texto">Datu osoak gure web orrialdean kontsulta daitezke.
class="2-1A">A) Eusko Jaurlaritza
B) Foru aldundiak
- Arabako Foru Aldundia
C) Udalak
- Arabako Lurralde Historikoa
- Bizkaiko Lurralde Historikoa
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
1.4. Arartekoak 2010. Urtean egindako ohartarazpenen zerrenda
Udalak
- Gipuzkoako Lurralde Historikoa
2. Arartekoaren gomendioak eta iradokizunak zenbateraino bete diren
class="2-2Texto">Ararteko erakundea sortzen eta arautzen duen 3/1985 Legeak −otsailaren 27koak− 11.b) artikuluan ezarritakoaren arabera, Arartekoari dagokio: "Dagokien ihardutze-sailei, herrilanariei edo hoien lanariburuei aholkuak ematea edo legezko egitekoak gogoraraztea, legez kontrako edo bidegabekeriazko egintzak zuzentzen edo Arduralaritza-zerbitzuak hobetzea lortzen saiatzeko" (sic).
class="2-2Texto">Horregatik, kexak aztertzean administrazioaren jokaera ez dela zuzena izan ondorioztatzen dugunean, gomendio edo iradokizun bat bidaltzen diogu kexak eragindako administrazioari, bere jokaera alda dezan eskatzeko.
class="2-2Texto">Gomendioak ordenamendu juridikoa urratu dela, legez kontra jokatu dela edo hutsegite larria izan dela ikusten denean egiten dira eta, horien bidez, delako jarduera berrikusteko eskatzen zaio kasuan kasuko administrazioari. Formula honen pean egiten dira, orobat, legeak bete behar dela gogorarazteko oharrak.
class="2-2Texto">Iradokizunak, aldiz, honelako kasuetan egiten dira: eragindako administrazioak legeei jarraiki jardunda ere, eskubideak babestearren edo administrazio egokia bermatzearren, beste era bateko jarduera behar denean. Kategoria honetan barneratzen dira, orobat, administrazio bakar bati zuzenduta dauden eta kexa-espediente jakin batekin zerikusia duten arau aldaketako proposamenak ere.
class="2-2Texto">Hala ere, beti ez da beharrezkoa izaten gomendioa edo iradokizuna egitea. Askotan, administrazioak bere jokaera jakin bati buruzko informazioa eskatzeko idazkia jaso eta bere jokaera legezkotasunarekin bat ez zetorrela egiaztatu ondoren, bere jokaera ez dela zuzena izan aitortzen du, luzamendutan ibili gabe, eta kexagileari urratutako eskubidea berrezartzen dio. Arazoak konpontzeko modu honen bidez, ez da beharrezkoa gomendio edo iradokizun bat beren-beregi egitea; horri esker, irregulartasunak antzeman diren administrazio-jardueretatik %78,85 gomendio edo iradokizunik egin gabe konpondu dira.
class="2-2Texto">Nolanahi ere, egindako gomendio eta iradokizunak betetzeari dagokionez, azpimarratu beharra dago 2010. urtean egindako 30etatik eta 2009ko txosteneko datuen arabera erabakitzeko zeuden beste 9etatik, 6 onartu egin direla; 26 ez direla onartu, 6 erantzunaren edo azken erabakiaren zain daudela. Orobat, zehaztu behar da egindako gomendioetako bat, azkenean, bertan behera utzi dela, hura izapidetzean akats bat egin zela antzeman delako.
class="2-2Texto">Emaitza horiek aintzat hartzean, ezin dugu ahaztu erakunde honek egindako gomendio edo iradokizunak ez direla lotesleak eta, ondorioz, limurtzea edo pertsuasioa besterik ez dugula laguntza eskatu diguten pertsonen egoera juridikoak konpontzen saiatzeko.
class="2-2Texto">Horregatik, aipatu nahi dugu erakunde honek garrantzi handia ematen diola administrazio publikoetara bidaltzen dituen erabakiak behar bezala arrazoitzeko beharrari, batez ere erabaki bat edo esku hartzeko irizpide batzuk aldatzeko eskatzen denean. Beti esan izan dugu behartzeko gaitasunik ez izateak ahalegin dialektiko handiagoak egitera behartzen gaituela, gure analisietan sakontzera, desadostasun juridikoak egiaztatzera eta gure argudioak errepikatzera, gure gomendioak eta gogorarazteko oharrak betetzeko orduan bidegabeko aitzakiak jartzen direla ikusten dugunean. Hau da, esku hartzeko dauzkagun aukera guztiak agortzen saiatzen gara, gure asmo bakarra egiaztatu ditugun legez kontrako egoera horiek berrezartzea eta legez kontrako edo bidegabeko praktikak aldatzea dela.
class="2-2Texto">Beti onartu dugu Ararteko erakundeak administrazio jokaera bat aldatzea gomendatu edo iradokitzen duenean, administrazioak ez duela zertan onartu gomendioaren eta/edo iradokizunaren interpretazio juridiko hori, eta ados ez egoteko arrazoiak zeintzuk diren argudia dezakeela.
class="2-2Texto">Batzuetan, eragindako administrazioak ez du adierazten gomendioa edo iradokizuna onartzen duen ala ez. Kasuok bestelako balorazioa merezi dute, eta halakoetan, erantzunik ezak gomendioa edo iradokizuna ez betetzeko asmoa estaltzen duela susmatzen da, eta, hortaz, administrazioari adierazten zaio erantzunik ez emateko jarrerari eusten badio, ez onartutzat joko dela gomendioa edo iradokizuna, eta zertzelada hori jakinaraziko dela Legebiltzarrari egiten zaion urteko txostenean.
class="2-2Texto">Hain zuzen ere, 2010. urtean ez onartutzat jo ditugun gomendio eta iradokizunetako asko (guztira, 14) gure ebazpenek eragindako administrazioek erantzun ez digutelako jo behar izan ditugu halakotzat.
class="2-2Texto">Espedienteak bukatzeko beste modu desegoki bat zera da: eragindako administrazioak gomendioa ez onartzea eta bere ezezkoa oinarritzeko argudio nahikorik ez ematea.
class="2-2Texto">Egoera horrek kezkatzen gaituenez gero, berriz ere adierazi beharra daukagu horrelako jokaerek −tokiko administrazioan gertatzen dira batik bat− urratu egiten dutela Eusko Legebiltzarreko erakunde ordezkari gisa eman dizkiguten eginkizunak onartzea. Era berean, gure iritziz, jokaera horiek begirunerik eza erakusten dute Zuzenbideko Estatuak arazoak konpontzeko eman duen tresnetako bat erabiliz beren eskubideak aitor diezazkieten eta legeria bete dadin erakunde honetara babes eske etorri diren herritarrekiko. Ildo horretan, gogorarazi behar da onartu gabeko gomendio edo iradokizun bakoitzak, erakunde honen bermatze lanerako oztopoa izateaz gain, batez ere legea ez betetzen edo herritarren eskubideak urratzen jarraitzea dakarrela berekin, herritarrei legez dituzten eskubideak berrezartzea galaraziz.
class="2-2Texto">Ohi bezala, atal honetan aipatuko dugu zein egoeratan dauden 2010ean egin ditugun gomendio eta iradokizunak, baita 2009ko abenduaren 31n azken erantzunaren zain zeudenak ere. Aipamen hori hiru kategoriatan banakatutako gomendioen azaleko deskribapena baino ez da izango. hiru kategoriak honako hauek dira: 1) Administrazioak onartu dituenak; 2) Administrazioak onartu ez dituenak, 3) txosten hau egiten amaitutakoan, administrazioaren behin betiko erabakiaren zain daudenak.
class="2-2Texto">Ebazpen guztiak, oso-osorik, gure web orrialdean kontsulta daitezke.
2.1. Onartutako gomendioak eta iradokizunak
class="2-1A">A) Eusko jaurlaritza
class="2-2Texto">Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismo Saila
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 17koa. Horren bidez iradokitzen zaio nahitaezko iragarkiak jartzeko irizpideak ezar ditzala, ordainketa egin behar duena hirugarren onuraduna denean.
class="2-2Texto8-8">1296/2009/29 espedientea (1/2010 Iradokizuna)
class="2-2Texto">Osasun eta Kontsumo Saila
class="2-2Texto8-8">Osakidetza
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzala.
class="2-2Texto8-8">1911/2009/18 espedientea (19/2010 Gomendioa)
class="2-2Texto">Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 23koa. Horren bidez iradokitzen zaio garraio zerbitzuan etxeko animaliak eramateko baimena ematea, betiere, horrek beste erabiltzaile guztiei eragozpenik ez eragiteko baldintzak betez.
class="2-2Texto8-8">1199/2009/23 espedintea (2/2010 Iradokizuna)
class="2-1A">B) Foru administrazioa
class="2-2Texto">BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
class="2-2Texto">Herri Lan Saila
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 26koa. Horren bidez gomendatzen zaio eraginik gabe utz dezala kalteordainengatiko ebazpena, betearazteko agindu bat bete ez izanagatik.
class="2-2Texto8-8">1304/2009/29 espedientea (15/2010 Gomendioa)
class="2-1A">C) Tokiko administrazioa
class="2-2Texto">ARABAKO UDALAK
class="2-2Texto">Armiñongo Udala
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko apirilaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio kale bateko eraikinen zenbakiak jarraitutasunez berri ditzala.
class="2-2Texto8-8">51/2010/29 espedientea (7/2010 Gomendioa)
class="2-2Texto">GIPUZKOAKO UDALAK
class="2-2Texto">Hernaniko Udala
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2008ko abenduaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio beharrezko izapideak egin ondoren, udal erroldan izena ematearen ziurtagiria egin dezala.
class="2-2Texto8-8">1535/2007/31 espedientea (32/2008 Gomendioa)
2.2. Onartu ez diren gomendioak eta iradokuzunak
A) Eusko jaurlaritza
Osasun eta Kontsumo Saila
Osakidetza
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 30ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ondare erantzukizuneko espediente bat espresuki ebazteko neurriak har ditzala.
769/2009/18 espedientea (18/2010 Gomendioa)
Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 4koa. Horren bidez iradokitzen zaio bere titulartasunekoak diren portuetan amarratzeak esleitzeko irizpideak alda ditzala.
129/2009/23 espedientea (3/2009 Iradokizuna)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 19ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio babes ofizialeko etxebizitza baten enpresa sustatzaileari ezar diezaiola aipatu etxebizitzan antzemandako eraikuntza akatsak konpontzeko nahitaezko konponketa obrak egitea.
1113/2008/32 espedientea (4/2010 Gomendioa)
B) Foru administrazioa
BIZKAIKO FORU ALDUNDIA
Nekazaritza Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 27koa. Horren bidez gomendatzen zaio ehiza-erregimen arrunteko lurzoruetan basurdea ehizatzeko koadrila bizkaitarren eta ez bizkaitarren arteko bereizketa ezabatzeko.
44/2009/29 espedientea (18/2009 Gomendioa)
Udal Harremanen eta Herri Administrazioaren Saila
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio IT Txartela sistemaren arabera ematen den maila aurreratuko Microsoft Excel XP moduluaren ziurtagiria onartzeko.
428/2009/33 espedientea (1/2010 Gomendioa)
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
Gizarte Politikako Departamentua
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko uztailaren 23koa. Horren bidez gomendatzen zaio familia barruan zaintzeko diruzko prestazioa eman dezala, mendetasun balorazioaren eskaera aurkeztu zen datatik hasita.
668/2008/31 espedientea (13/2009 Gomendioa)
C) Tokiko administrazioa
ARABAKO UDALAK
Iruña Okako Udala
– Arartekoaren ebazpena 2009ko otsailaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ibilgailua teknikoki egokitu ez duten pertsonei Trakzio Mekanikoko Ibilgailuen gaineko Zergan ezgaitasunagatiko salbuespena ezeztatzeko eman dituen ebazpenak baliogabetzeko.
1361/2007/16 espedientea (2/2009 Gomendioa)
Gasteizko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 17koa. Horren bidez gomendatzen zaio ELA sindikatuak egin duen eskaera, Hirugarren Adinekoen Sektore Kontseiluan parte hartzekoa, behar bezala ebazteko.
1267/2009/29 espedientea (13/2010 Gomendioa)
ARABAKO ADMINISTRAZIO BATZARRAK
Aretxabaletako Administrazio Batzarra
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko uztailaren 12koa. Horren bidez gomendatzen zaio ondasunen inbentarioko idazpen bat baliorik gabe utz dezala.
54/2010/29 espedientea (17/2010 Gomendioa)
BIZKAIKO UDALAK
Balmasedako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki eta arrazoiak emanez ebatz dezala ibilgailu batean izandako kalteengatik jarri zen ondare erantzukizuneko erreklamazio bat.
1460/2009/29 espedientea (20/2010 Gomendioa)
Bermeoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 14koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate bateko barruko patioan igogailua jartzeko emandako lizentzia berrikus dezala.
1198/2009/23 espedientea (12/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abuztuaren 31koa. Horren bidez gomendatzen zaio jabekideen komunitate batek erabilera publikoko zorra duen espazio pribatuan egindako gastuak ordain ditzala.
1827/2009/29 espedientea (21/2010 Gomendioa)
Bilboko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 16koa. Horren bidez iradokitzen zaio Bilbon abandonatuta dauden txakurrak eta katuak jasotzeko udal zerbitzua hobetzeko zenbait neurri kontuan har ditzala.
610/2009/23 espedientea (3/2010 Iradokizuna)
Elantxobeko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko martxoaren 4koa. Horren bidez gomendatzen zaio izapidetutako proiektu teknikoaren kostuaren kalteak ordain diezazkiola jabekideen komunitate bati.
690/2009/29 espedientea (6/2010 Gomendioa)
Lezamako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abenduaren 10ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio espresuki ebatz dezala elkarte bat udal Elkarteen Erregistroan inskribatzeari buruzko eskabidea.
16/2009/29 espedientea (19/2009 Gomendioa)
Sestaoko Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko irailaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu dezala (...) zk.ko likidazioa, ibilgailuak kendu, ibilgetu eta gordetzeagatik ordaindu beharreko tasarengatik igorritakoa, eta itzul diezaiola eragindakoari behar ez bezala kobratu zaion diru-kopurua; izan ere, ez da egiaztatu ordainarazpena justifikatzen duen zergapeko egitaterik egon denik.
1074/2009/22 espedientea (22/2010 Gomendioa)
Zamudioko Udala
– Arartekoaren ebazpena, abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio udalerriko ostalaritza establezimenduari indarrean dagoen araudiak ezarritakoa bete dezala eskatzeko.
1625/2008/28 espedientea (20/2009 Gomendioa)
GIPUZKOAKO UDALAK
Bergarako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko azaroaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala tramitatzeko eta txakurtegi erabilerak behin betiko eragozteko.
1049/2008/29 espedientea (17/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1046/2008/29 espedientea (9/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio behar bezala izapidetu dezala zenbait eraikin eraikitzeko, lurzoru urbanizaezinean karabana bat jartzeko eta txakurrak egoteko espedientea.
1047/2008/29 espedientea (10/2010 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 5ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio urbanizagarria ez den lurrean txabola/txakurtegi bat ezkutuan eraikitzeari dagokion espedientea behar bezala izapidetzeko eta baimenik ez duten erabilerak behin betiko eragozteko.
1048/2008/29 espedientea (11/2010 Gomendioa)
Bidegoiango Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko ekainaren 30ekoa. Horren bidez, gomendatzen zaio bide baten erabilerari buruzko ikerketa-espedientea artxiba dezala.
1351/2009/29 espedientea (16/2010 Gomendioa)
Donostiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2009ko abuztuaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio kirol ekipamenduetan esku har dezala, zentzuzko denbora tartean, udalerriko kirol instalazio guztiek banakako dutxak eta aldagelak izan ditzaten.
433/2008/22 espedientea (15/2009 Gomendioa)
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 22koa. Horren bidez gomendatzen zaio Zubiaurre pasealekua Intxaurrondoko Zarategi pasealekuarekin lotzeko igogailua jartzeari lehentasuna eman diezaiola, Lizardi kalean bost arrapala mekaniko jartzeko asmoaren ordez, herritar guztiei igogailua erabiltzea ahalbidetuko dien konponbide teknikoa baita.
827/2009/17 espedientea (5/2010 Gomendioa)
Elgetako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko urtarrilaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ofizioz baliogabetu ditzala auzokide bati 2008. urteaz geroztik zabor-tasa gisa bidali dizkion likidazioak, hari ez baitio beraren etxebizitzan zabor-bilketa zerbitzurik egiten.
175/2009/22 espedientea (2/2010 Gomendioa)
Pasaiako Udala
– Arartekoaren ebazpena, 2010eko otsailaren 19koa. Horren bidez gomendatzen zaio gas kanalizazioa jartzeko lizentzia eman dezala, proiektuak kanalizazioa arau subsidiarioetan ezarritakoaren arabera estaltzen duen kasuetan.
87/2009/23 espedientea (3/2010 Gomendioa)
2.3. Erabaki gabe dauden gomendioak eta iradokizunak
class="2-1A">A) Eusko jaurlaritza
class="2-2Texto">Herrizaingo Saila
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010ko azaroaren 18koa. Horren bidez gomendatzen zaio berriro ere azter dezala eraikitze lanen ezkutuko akatsengatiko erantzukizunaren adierazpena ematen duen ebazpena.
class="2-2Texto8-8">906/2010/29 espedientea (23/2010 Gomendioa)
class="2-2Texto">Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Saila
class="2-2Texto8-8">- Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaiela.
class="2-2Texto8-8">1732/2010/23 espedientea (26/2010 Gomendioa)
class="2-2Texto">Ura-Uraren Euskal Agentzia
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko abenduaren 21ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskaerei epearen barruan erantzun diezaiela.
class="2-2Texto8-8">1733/2010/23 espedientea (27/2010 Gomendioa)
class="2-1A">B) Foru administrazioa
class="2-2Texto">ARABAKO FORU ALDUNDIA
class="2-2Texto">Gizarte Politikaren eta Gizarte Zerbitzuen Saila
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010eko maiatzaren 25ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio Arabako Lurralde Historikoan babesgabezia-egoeran dauden adingabeen tutoretza bere gain hartzeko duen legezko beharra bete dezala, tutorea izanagatik dagozkion babes-neurriak burutu ditzala, adina zehazteko probak egin behar direnean aurreikusitako eskubideak eta bermeak bete ditzala, eta adin-nagusitasunera egoitza-baimenik gabe heltzen badira, egoitza-baimena ematea gomenda dezala.
class="2-2Texto8-8">47/2009/31O espedientea (14/2010 Gomendioa)
class="2-1A">C) Tokiko administrazioa
class="2-2Texto">BIZKAIKO UDALAK
class="2-2Texto">Bermeoko Udala
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 15ekoa. Horren bidez gomendatzen zaio hirigintzako araudia urratzeagatik ezarritako zigor bat baliogabetu dezala.
class="2-2Texto8-8">363/2010/23 espedientea (24/2010 Gomendioa)
class="2-2Texto">GIPUZKOAKO UDALAK
class="2-2Texto">Usurbilgo Udala
class="2-2Texto8-8">– Arartekoaren ebazpena, 2010ko abenduaren 16koa. Horren bidez gomendatzen zaio industria-sektore baten garapenean udalaren esku-hartze eskaerari berariaz erantzuteko.
class="2-2Texto8-8">1043/2009/23 espedientea (25/2010 Gomendioa)