VIII. Atala. Erakunde harreman, hedapen eta lankidetzarako jarduerak
1. Arartekoaren erakundearen ikerketa bekak
class="2-2TEXTO0">Arartekoak lehenago eman zituen beketako ikerketa lanekin jarraitu da 2010. urtean:
class="2-2texto12-4">1. "Juan San Martin" Giza Eskubideen Bildumaren barruan, aurreko urteetan emandako beka baten ikerketa lana argitaratu da:
class="2-2texto12-4">Alazne Gozalo Goicoechea, Eva Jiménez Martín eta Laura Vozmediano Sanz. Adingabeak edo atzerritarrak? Esku hartzeko politiken azterketa, lagundu gabeko adingabe atzerritarren gainekoa.
class="2-2texto12-4">Lan honetan, azken urteetan hiru lurralde historikoetako bakoitzean hartu diren lagundu gabeko adingabeko atzerritarren lagin esanguratsu baten egoera aztertu da. Adingabeko bakoitzari buruz bere espedientean dagoen informazioa bildu eta erabili da.
class="2-2texto12-4">2. Badago beste ikerketa lan bat, atzerritarrek gure erkidegoan zerbitzu eta prestazio sozialak eskuratzeko dituzten aukerei buruzkoa, amaitzeko eta argitaratzeko zorian dagoena. Azterlan horrek EAEn bizi diren etorkinen errealitate sozialari buruzko datuak jaso ez ezik, zenbait tresna eskainiko ditu (adierazleak), pertsona horiek bigarren belaunaldiko gizarte eskubideak zein neurritan jasotzen dituzten, gainerako herritarrekin erkatuta, "neurtzen" laguntzeko.
class="2-2texto12-4">3. 2009ko abenduan adjudikatutako ikerketa bekaren lanak, Euskal Autonomia Erkidegoko terrorismoaren biktimak oroitzeko eta aintzat hartzeko eskubideari buruzkoak, 2010. urtean zati batez egin dira, eta 2011. urtean amaitzea eta argitaratzea espero da.
class="2-2texto12-4">4. 2010. urteko bekaren deialdia
class="2-2texto12-4">Iazko abenduan 2010eko Ikerketa bekaren deialdia argitaratu zen. Aurreko urteetan ez bezala, oraingo honetan gure erkidegoko erabiltzaile eta kontsumitzaileen eskubideetako batzuen aplikazioa sakonean aztertzea da helburua, ulertzen baita arazo horiek biztanlerik gehienengan dutela eragina eta eskubide horiek urratzeak eragin intentsuagoa duela babesik ez duten zenbait kolektiborengan.
class="2-2texto12-4">Proiektu horren esparruan, era berean, mota guztietako telekomunikazioekin, teknologiarekin eta garraioekin zerikusia duten zerbitzuen inguruko eskubideen defentsa eta eskubide horiek exijitzeko modua aztertu nahi dira, baita administrazio eskudunek bete behar dute tutoretza papera ere.
2. EHUren udako ikastaroen jardunaldia, lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzeari buruzkoa
class="2-2TEXTO">Urtero bezala, Arartekoaren erakundeak giza eskubideak aztertzeko eta eztabaidatzeko jardunaldiak antolatu ditu UPV/EHUko Udako Ikastaroen barruan. Hain zuzen ere, uztailaren 9an, Donostiako Miramar jauregian «Lana, familia eta norberaren bizitza bateragarri egiten laguntzeko politika publikoak berriz aztertzea» izeneko jardunaldia egin zen.
class="2-2TEXTO">Arartekoak antolatutako ikastaroan honako gai hauek jorratu ziren: familia, lana eta norberaren bizitza bateragarri egitea, bateragarritasun hori sustatzeko ekintza positiboak abiaraztea, baita sustapenari lotutako hainbat politika publiko ere. Arartekoaren iritziz, aitek eta amek seme-alaben hazkuntzan eta hezkuntzan gehiago parte hartzeak izan behar du jarduera horien lehentasunezko ardatz nagusi, eta arlo honetan eskarmentu handiagoa duten Europako beste eredu konparatu batzuen argitan aztertu behar dira bateragarritasuna errazteko politika publikoak aztertzean dauden joerak eta etorkizunerako asmoak.
class="2-2TEXTO">Lana, familia eta geure bizitza bateragarri egitea gizartean sortu den betebehar berri bat da, industria iraultzarekin hasi zen produkzio-eredua agortu delako −jada ez baititu gaurko beharrak asetzen− eta dagoeneko bukatu delako familia tradizionalaren ereduan oinarritutako gizarte-antolaketa, hau da, familiako kideen arteko desberdintasunean oinarritzen zena.
class="2-2TEXTO">Horretarako, zenbait aditu gonbidatu genituen udako ikastaroan parte hartzera, eta haiek gai garrantzitsu honekin lotutako alderdi batzuk aztertu zituzten:
class="2-2texto12-4">1. Anita Nyberg Stockholmeko Unibertsitateko ekonomiako irakasleak eredu eskandinaviarraz hitz egin zuen, gai honi dagokionez. Kontu honetan jarduera egokiez mintzatu nahi bada, dudarik gabe, herrialde eskandinaviarrei begira jarri behar dugu, Estatu sozialaren erreferentzia eredugarria baita.
class="2-2texto12-4">2. María Ángeles Durán Heras andrea Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Goreneko ikertzailea da, eta gai honetan aditua. Berak argitu zigun, bateragarritasunari buruz, zein testuinguru orokorretan azaltzen diren gure oraingo gizarteen erronka berriak.
class="2-2texto12-4">3. Hitzaldien hurrenkerari jarraiki, ondoren María Dolores García Garcíak hitz egin zuen, Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Gaietako Saileko Familia arloko oraingo zuzendariak. Euskadin bateragarritasuna sustatzeko gaur egun abiarazten ari diren politika publikoen ikuspegi zehatza eman zigun.
class="2-2TEXTO">Hiru hitzaldi horien gainean eztabaidatu ondoren, mahai-ingurua egin zen. Bertan, bateragarritasuna errazteko egungo politika publikoetako batzuk berriz aztertu beharra aztertu zen, ikuspegi desberdinetatik. Pertsona hauek parte hartu zuten:
class="2-2texto12-4">1. Ander Bergara Sautuak −Emakundeko aholkularia baita− gai honetan genero-ikuspegiak duen eragina jorratu zuen.
class="2-2texto12-4">2. Juan Pablo Landa Zapirain, berriz, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidean katedraduna da Euskal Herriko Unibertsitatean. Berak, laneko denboraren egungo erregulazio juridikoa abiapuntu hartuta, legegintza-politikan gai honetan dauden erronkak aztertu zituen. Bateragarritasuna ondoen erraztu dezaketen kontratazio-motak garatzeaz mintzatu zen bereziki.
class="2-2texto12-4">3. Francisco Javier Leturia Arrázola psikologoa da, adintsuen arloan aditua. Edadetuen beharrei erantzuteak dakarren erronkaz eta pertsona horiek bateragarritasunean duten eginkizunaz mintzatu zen.
class="2-2texto12-4">4. María Luisa Aguirrechek −Ararteko erakundeko aholkularia da bera− politika publiko batzuetan antzeman diren arazoen berri eman zigun. Arazo horiek herritarrek gai horretaz egindako kexen bitartez antzeman ditu gure erakundeak.
class="2-2TEXTO">Ikastaroa bukatzeko, debatea egin zen eta Eva Monente kazetariak mintzaldi guztien laburpena eskaini zigun. Monentek moderatzaile gisa ere jardun zuen mahai-inguruan.
class="2-2TEXTO">Bertan emandako hitzaldiak 2011ko lehen hiruhilekoan argitaratu dira.
3. Giza eskubideak defendatzen dituzten erakundeen inguruko jarduerak
3.1. Herriaren Defentsarien Koordinazioko XXV
class="2-2TEXTO">Herriaren Defentsaria eta autonomietako ordezkariak biltzen dituzten Herriaren Defentsarien Koordinazio Jardunaldiak eztabaida eta gogoeta foroak dira, erakunde horien funtzionamenduari eta helburuei lotutako interes komuneko gaiei buruzkoak eta Espainiar Estatuko defentsa-erakunde guztiek dituzten arazo sozialei buruzkoak.
class="2-2TEXTO">Herri Defentsarien Koordinazioko XXV. Jardunaldiak Logroñon egin ziren 2010eko irailaren 27, 28 eta 29an, Errioxako Herri Defentsariak antolatuta. Jardunaldien erdigunea "krisi ekonomikoaren eragina pertsonen eskubideak gauzatzerakoan" izan zen.
class="2-2TEXTO">Jardunaldi hauetara arartekoa, arartekoaren ondokoa eta erakundearen beste ordezkari batzuk joan ziren. Jardunaldien gaiak aztertzeko egin ziren batzarretan parte hartu zuten.
class="2-2TEXTO">Elkarrekin egindako gogoeta honen ondorioz, behin betiko ondorioak onartu ziren Herri Defentsarien Koordinazioko XXV. Jardunaldi hauetan.
class="2-2TEXTO">Era berean, Herritarren Eskubideen IX. Foroa egin zen, krisi ekonomikoari aurre egiteko zailtasun bereziak dauzkaten pertsonen egoera aztertzeko asmoz. Foro honetan, defentsariek eurek ez ezik, Errioxan oso hedatuta dauden estatu mailako zenbait GKEk eta elkartek parte hartu zuten: C
áritas, C
ermi, Pentsiodun eta Erretiratuen Elkartea, eta Pioneros Fundazioa besteak beste.
class="2-2TEXTO">Koordinazioko XXV. Jardunaldi hauek baino lehen hiru tailer egin ziren beste hainbeste herri defentsariren egoitzetan.
class="2-2TEXTO">Iruñean egin zen tailerrean, Nafarroako Arartekoak antolatua, "Krisi ekonomikoak ekonomi eta lan sektorean duen eragina" eztabaidatu zen. Eztabaida honetan, krisi ekonomikoak langabezi tasa handiko egoera batean duen eragina aztertu zen. Gogoeta hauen emaitzak ondorio oso interesgarriak izan ziren.
class="2-2TEXTO">Murtzian, bertako Herriaren Defentsariak antolatuta, lan tailer bat egin zen: "Etxebizitza politikak, bizi dugun krisi ekonomikoaren testuinguruan". Batzar honetan zenbait gogoeta eta proposamen planteatu ziren, Espainian etxebizitza eskuratzearekin zerikusia duten arazoei konponbideak eskaini beharrari erantzun ahal izateko.
class="2-2TEXTO">Azkenik, Aragoiko "Justiziak" tailerra antolatu zuen Zaragozan, "Krisiaren eraginaren bilakaera defentsa-erakundeen jardunean" gaiari buruz. Tailer horretan ondokoak aztertu ziren: krisiak bere jardunean izan dituen ondorioak, beren egoera ekonomikoaren ondorioz defentsa-erakundeetara jotzen duten herritarren ezaugarriak, eta zein gaitan eragiten duten edo ze erantzun ematen duten ordezkariek. Gai hauek aztertu ondoren, ondorioen dokumentua idatzi zen.
3.2. Ombudsmanen Nazioarteko Institutuaren (IOI) Europako Biltzarra eta Batzar Orokorra)
class="2-2TEXTO">Urriaren 4an eta 5ean Bartzelonan Ombudsmanen Nazioarteko Institutuaren (IIO) Europako Biltzarra eta Batzar Orokorra egin ziren. Europako Biltzar honetara eta Batzar Orokor honetara, Síndic de Greuges de C
atalunya delakoak antolatuak, Europa osoko estatuetako, eskualdeetako eta udalerrietako herri defentsariak, IIOko kide direnak, joan ziren.
class="2-2TEXTO">"Europa: gizarte irekia" izenburuarekin, biltzar honetako parte hartzaileek, bi egunetan zehar, Europan bizi diren etorkinen eskubideen inguruan egiten duten lanarekin zerikusia duten hainbat gai jorratu zituzten.
class="2-2TEXTO">Biltzarrari hasiera emateko ekitaldian, ondoko hauek izan ziren hizlari: Mats Melin, Suediako herri defentsaria eta IIOko lehendakaria, José Montilla, Kataluniako Generalitateko lehendakaria, P. Nikiforos Diamandouros, Europako herri defentsaria, Thomas Hammarberg, Europako Kontseiluko Giza Eskubideen ordezkaria, eta Rafael Ribó, Síndic de Greuges de C
atalunya-ko kide eta IIOko Europako lehendakaria.
class="2-2TEXTO">Lehenengo egunean, Michel Villanek, Europako Kontseiluko Migrazio Batzordeko lehendakariak, hitz egin zuen. "Europa, gizarte irekia: emigranteak eta eskubideak" izenburua zuen hitzaldia eman zuen.
class="2-2TEXTO">Gero, lan tailer batzuk egin ziren. Tailer horietako lehenengoan, "Parte hartze politikorako eskubideak, elkartzeko eskubideak, bozkatzeko eskubideak zenbait herrialdetan" izenekoan, hauek izan ziren hizlari: David Moya, Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbide Konstituzionaleko irakaslea, Alex Brenninkmeijer, Herbeheretako herri defentsaria, C
atello Aprea, Italiako Basilicata eskualdeko herri defentsaria, Francisco Javier Enériz, Nafarroako Arartekoa, eta Hans Gemmeltoft-Hansen, Danimarkako herri defentsaria.
class="2-2TEXTO">Bigarren tailerrean, "Umearen eskubideak: hezkuntza, bazterketa eskoletan. Lagundu gabeko adingabekoak" izenburuarekin, hauek izan ziren hizlariak: Ismael Palacín, Bofill Fundazioko zuzendaria, Jane Martin, Erresuma Batuko Toki Administrazioko herri defentsaritzako lehendakariordea, Helena Vera-Cruz Pinto, Portugalgo herri defentsariaren ondokoa, María Jesús Larios, Síndic de Greuges de C
atalunya-ren ondokoa haurren eta nerabeen eskubideak defendatzeko, eta Terezija Stoisits, Austriako Herri Defentsaritzako Batzordeko kidea.
class="2-2TEXTO">Urriaren 5ean lan tailer batzuk egin ziren. Tailer horietako lehenengoan, "Gizarte bazterketa, krisiaren eragina, familiak berriz elkartea, jatorrizko herrialdera itzultzea, emakumeen trafikoa" izenburuarekin, hauek izan ziren hizlariak: Markus González, Espainiako Gobernuko Lan eta Inmigrazio Minister