I. Atala. Ararteko erakundearen jarduera kopurutan
class="2-1Titular1">1. Oharrak eta datu orokorrak
class="2-2Texto">Estatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
class="2-2Texto">Atal honetan jarduerari buruzko datu garrantzitsuenak biltzen dira, baina ez zehatz-mehatz. Datu guztiak web orrialdean kontsulta daitezke.
class="2-2Texto">Era berean, honako hau trantsizio-kapitulua da Arartekoaren urteko txostenaren barruan, izan ere, hurrengo txostenean, 2011. urteari buruzkoan, bi berrikuntza garrantzitsu egingo dira:
class="2-2Texto12-4">- Jardueren kontzeptua sustatuko da eta bideratu diren kexetan oinarrituriko ohiko estatistika gaindituko da, bada 2011. urtean sailkatzeko sistema orokorra aldatuko da: estatistikoki bereiziko dira kontsultetako kexak eta, gainera, lehentasun handiagoa emango zaie Arartekoaren beste ekimen batzuei. Ekimen horiek Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren jarduera-planaren inguruan bilduta eta sistematizatuta daude. Plan hori 2010. urtean jarri da abian saio moduan eta bere baitan hartzen ditu administrazio eta elkarteekin egindako bilerak (2010ean 149 elkarterekin egon gara harremanetan), ikuskatzeko bisitak (13 zentro eta polizia-etxe), iritzi-artikuluak, gaitzea, jendaurreko esku-hartzeak, herritarren lankidetza, e.a., ohiko lan-tresnekin batera.
class="2-2Texto12-4">- 2011. urtean, berriz, Arartekoak bere Zerbitzuen eta praktika egokien karta onartzeko asmoa du, eta behar bezalako tresna informatikoaren bitartez osatuko da. Horren ondorioz, berriz egituratuko da estatistika azaltzeko modua, izan ere, batik bat erakutsiko du −beste datu batzuen artean− herritarrei ematen zaien zerbitzuan zenbateraino betetzen diren karta horretan finkaturiko kalitate eta eraginkortasun adierazleak.
class="2-2Texto">Ararteko erakundearen jarduerara egin dugun zenbakizko hurbilketa hori estatistikazko kapitulu honetan barrena kontsulta daiteke, baina jarraian, laburpen gisa, alderdi batzuk nabarmenduko ditugu.
class="2-2Texto">Oro har, herritarrei zerbitzatzeko eta administrazioak kontrolatzeko asmoz 2010 egin diren eta une honetan zenbatu daitezkeen jarduerak (telefonozko kontsultak, bisitak, kexak eta ofiziozko jarduerak) 6.446 dira; aldiz, 2009. urtean 6.213 izan ziren. Beraz, %3,75 gehitu dira.
class="2-1-Titulargrafico">1. grafikoa. Herritarrei laguntzearekin lotutako Ararteko erakundearen jarduerak
class="2-2Texto">Horrez gain, Arartekoaren web orrialdea informatzeko eta herritarrekin harremanetan egoteko bide gisa sendotu da, hor 64.663 bisita jaso baitira.
class="2-2Texto">2010. urtean 4.528 kontsulta egin dira, telefonoz edo gure hiru bulegoetakoren batera joanez. Guztira 3.158 bisita jaso dira. Bisita horietatik guztietatik, 734 kexa bihurtu dira, hau da, %23,24. Hortaz, agerian jarri da arreta zuzeneko bulegoetan aurrez lan garrantzitsua egiten dela, izan ere, bulego horietan ez da onartzen arrazoi batengatik edo besteagatik Arartekoak ikertzerik izango ez duen erreklamaziorik. Gainera, Internet kexak egiteko biderik erabiliena bezala sendotu da.
class="2-2Texto">2010ean zehar, herritarrek guztira 1.859 kexa egin dizkiote Arartekoari eta ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara. Oro har, eduki sozialeko kexak gailendu dira eta, gai edo arlo zehatzen arabera, trafikoari, hezkuntzari eta herri-administrazioen araubide juridiko, ondasun eta zerbitzuei buruzko kexak. Arlo horiek garrantzi handiagoa hartu dute, aurreko urtearen aldean.
class="2-2Texto">2010. urtean 1.413 kexa-espediente ebatzi dira. Horietatik 773 urte horretakoak dira, eta 640, berriz, aurreko urteetakoak.
class="2-2Texto">2010an erabat izapidetu diren kexei dagokienez, okerreko jardueraren bat burutu zela iritzi diogu aztertutako kexetatik %32,44tan. Okerreko jardueraren bat antzeman den kexetan, eragindako administrazioak kasu guztietatik %79,85etan zuzendu du kexa sortarazi zuen jarduera.
class="2-1-Titulartabla">1. taula. Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila
class="2-2Texto">1996tik, Ararteko erakundeak arreta zuzeneko bulegoak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Horri esker, administrazioren batekin arazoak dituzten herritarrei hobeto lagun diezaiekegu. Bulegoetan hartutako eskarmentuak erakusten du, gainera, bertan jasotzen diren bisitez gain, telefono bidezko kontsulta ugari ere egiten direla, eta erakundeko langileek erantzuten dituztela.
class="2-2Texto">Horregatik, bisitak ez ezik, telefonozko kontsultak ere zenbatzen ditugu, ziur baikaude horien bitartez informatzeko lan interesgarria egiten dela pertsonei administrazioekin dituzten harremanetan zein eskubide dituzten adierazten. Horrela, 2010. urtean guztira 4.528 kontsultari erantzun diegu. Horien artean, 1.370 telefono bidezko kontsultak izan dira, eta 3.158, berriz, hiru bulegoetakoren batera joan diren pertsonenak.
class="2-1-Titulargrafico">2. grafikoa. Telefono bidezko kontsulta eta bisiten kopuruaarreta zuzeneko bulegoetan
class="2-2Texto">- Arreta zuzeneko bulegoetara etorri eta kexa egin dutenenak
class="2-2Texto">Arreta zuzeneko hiru bulegoetan jasotako bisitetatik 734 kexa bihurtu dira, hau da, bisita guztietatik %23,24.
3. grafikoa. Kexa bilakatutako bisitak
Gainerako bisitei dagokienez, batzuetan erakunde honen jarduera-eremutik kanpoko gaiei loturikoak ziren; horrenbestez, ezin ziren kexa moduan bideratu; beste batzuetan, agiri gehiago behar ziren edo aurretiazko gestioak egin behar ziren administrazio-organo eskudunetan; eta azkenik, beste zenbait kasutan, azaldutako arazoek kexa bihurtzeko funtsik ez zuten, bisitak kexa-espediente baten biderapenarekin zuen zerikusia edo herritarrak bere arazo zehatzean zein izapide egin behar zituen jakin nahi zuen.
3. Jasotako kexak
class="2-2Texto">2010ean guztira 1.859 kexa jaso dira. Horietatik 1.312 bideratzeko onartu dira, Ararteko erakundeak aztertu eta ikertzeko. Gero, egiaz bideratzeko onartu direnak sailkatuko dira, Arartekoaren lan-arloetan oinarrituta.
class="2-1-Titulargrafico">4. grafikoa. Jasotako kexen kopuruaren bilakaera (2000 -2010)*
class="2-2Textopequeo9">* Aurreko urteetako datuak (1989. urtetik aurrerakoak) web orrialdean kontsulta daitezke.
class="2-1Titularnegrita"> - Onartu gabeko kexak
class="2-2Texto">Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez onartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik onartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, ordurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.
class="2-2Texto">Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa onartzearen alde interpretatzeko. Onartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, hark azaldu dituen arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.
class="2-1-Titulargrafico">5. grafikoa. Onartu gabeko kexak eta egoerak
class="2-1Titularnegrita">- Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak
class="2-2Texto">Estatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, kexa batzuk beste autonomia erkidego batzuetako parlamentuetako ordezkariei igortzen dizkiegu, horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei dagozkielako.
class="2-2Textopequeo9">* Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexen kopurua oso handia da, kexa asko jaso baititugu Kode Zibila alda dadin eskatzeko, ezkontza hausten den kasuetan gurasoei seme-alaben zaintza partekatua eman diezaieten.
class="2-1Titularnegrita">- Fiskalari bidalitako kexak
class="xl24" >Justizia administrazioaren eta bulego judizialaren funtzionamendua | class="xl24" style="text-align:center;" align="right">1 |
class="2-1Titularnegrita">- Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
class="2-2Texto">Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jasotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
class="2-2Texto">Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
class="2-2Texto">Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.
4. Estatistika alorrez alor
class="2-2Texto">Kontuan hartzen badugu kexak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten da: aurreko urtearen aldean, kexak gehitu dira trafiko, hezkuntza, herri-administrazioen zerbitzuak eta etxebizitza arloetan, eta, oro har, gora egin du gizarte eremuarekin zerikusia duten kexen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizartean baztertuta edo baztertuak izateko arriskuan dauden pertsonen kategorian, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezintasuna duten pertsonen, eta abarren arloetan.
class="2-1-Titulartabla">2. taula. Jasotako kexen banaketa, jarduera-arloaren arabera
5. Estatistika, eragindako administrazioen arabera
class="2-2Texto">Administrazio bakoitzari eragiten dioten kexen proportzioari buruzko datuen arabera, joan den urtearen aldean, 2010ean gure erkidegoko udalen kontra egin dira kexarik gehienak (%42,07), eta kexa gutxiago egin dira Eusko Jaurlaritzaren jardueren gainean (%35,73).
class="2-2Texto">Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek kexa sortarazi duela.
class="2-1-Titulargrafico">6. grafikoa. Zuzenean bideratutako kexen banaketa, eragindako administrazioen arabera
A) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexak
class="2-1Titularnegrita">- Banaketa arloka
class="2-2Texto">Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (Etxebizitza, Hezkuntza eta Osasuna) egon da kexa-kopururik handiena.
class="2-1-Titulartabla">3. taula. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, alorren arabera
class="2-1Titularnegrita">- Sailen araberako banaketa
class="2-1-Titulartabla">4.taula. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera
7. grafikoa. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) egindako kexen banaketa, sailen arabera
B) Foru administrazioen aurka egindako kexak
class="2-2Texto">- Banaketa lurraldeka
class="2-2Texto">Foru aldundien kontra egindako kexen artean, azpimarratzekoa da gehitu egin direla Bizkaiko Foru Aldundiaren kontrako kexak, guztietatik ia %43, eta gutxitu, aldiz, Araba eta Gipuzkoaren aurkakoak (neurri batean, bakarrik dauden adingabe atzerritarrek −BDAA− 2009an egin zituzten kexen aldean, gutxiago egin direlako).
class="2-1-Titulargrafico">8. grafikoa. Foru administrazioen aurka egindako kexen banaketa, lurraldeen arabera
imagen pág 35
class="2-1Titularnegrita">- Banaketa arloka
class="2-2Texto">Ohikoa denez, gizarte ekintzaren arloak sortarazten ditu foru administrazioen aurka jasotzen diren kexetatik gehienak, eskumenei dagokienez erakunde horiek baitira arlo horrekin loturatik zuzenena dutenak.
class="2-1-Titulartabla">5. taula. Foru aldundien aurka egindako kexen banaketa, alorren arabera
C) Tokiko administrazioen aurka egindako kexak
class="2-2Texto">- Banaketa lurraldeka
class="2-2Texto">Kexa gehienak Bizkaiko udalen aurkakoak izan dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
class="2-1-Titulartabla">6. taula. Tokiko administrazioen aurka egindako kexen banaketa
7. taula. Autonomia erkidegoko udalen aurka egindako kexak*
* Zerrenda osoa Arartekoaren web gunean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean
class="2-1Titularnegrita">- Banaketa arloka
class="2-2Texto">Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako kexak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: herrizaingoa (trafikoa batez ere), ondasunak eta zerbitzuak, ingurumena eta hirigintza.
class="2-1-Titulartabla">8. taula. Udalen aurka egindako kexen banaketa, alorren arabera
D) Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexak
class="2-2Texto">Udalen, aldundien edo Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexa horiez gain, beste administrazio batzuen aurkako zenbait erreklamazio ere jaso dira: hain zuzen, erakunde eta organismo publikoen, elkargoen eta abarren aurkakoak. Estatuko administrazioaren aurkako kexak ere atal honetan jasotzen dira. Arartekoak modu informalean ikertu ditu kexa horiek, nahiz eta Estatuko administrazioaren jarduera gure erakundearen kontrol-eremutik kanpo egon.
class="2-2Texto">Euskal Herriko Unibertsitatearen kontra egindako kexei dagokienez, gehikuntza garrantzitsua egiaztatu dugu erlatiboki, izan ere, bikoiztu egin dira 2009. urteaz geroztik.
class="2-1-Titulartabla">9. taula. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexak
E) Euskal Autonomia Erkidegoko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen aurka egindako kexak
class="2-2Texto">Ararteko erakundea arautu zuen 3/1985 Legeak 9.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, justizia-administrazioaren funtzionamenduaren ondoriozko kexak kasu bakoitzean ikertzeko edo ebazteko eskumena duen organora bideratuko dira.
class="2-2Texto">Eusko Legebiltzarrari lehenago egindako txosten batzuetan azaldu genuenez, halako kasuetan erakundeak Fiskaltzari, EAEko Auzitegi Nagusiko lehendakariari edo, bestela, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiari bidaltzen dizkio kexak, beraiek iker ditzaten kontu horiek eta gure erakundeari egindako gestioen berri eman diezaioten.
class="2-2Texto">2010ean kexa bat bideratu da EAEko justizia-administrazioaren zerbitzu administratiboen kontra.
6. Lurralde estatistika (kexen banaketa lurraldeen arabera)
9. grafikoa. Kexen lurralde banaketaren bilakaera, jatorriaren arabera (2000-2010)*
class="2-2Textopequeo9">* Urteen segida osoa (1989. urtetik aurrera) Arartekoaren web orrialdean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
class="2-2Texto">Lurralde historikoen arabera kexen jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
class="2-2Texto">Aurreko urteetan bezalaxe, Araba Lurralde Historikoan egin dira kexa gehienak, ia Gipuzkoan halako bi.
class="2-1-Titulargrafico">10. grafikoa. Kexak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko (2000-2010)*
class="2-2Textopequeo9">* Urteen segida osoa (1989. urtetik aurrera) Arartekoaren web orrialdean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- Kexen banaketa lurralde bakoitzean
class="2-2Texto">Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %78,93 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
class="2-1-Titulartabla">10. taula. Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
class="xl24" >Bizkaia | class="xl24" >Kop. | class="xl24" > % |
class="xl24" >Bilbao | 349 | 39,98 |
class="xl24" >Beste udalerri batzuk | 524 | 60,02 |
class="xl24" >Guztira | 873 | 100 |
class="2-1Titularnegrita">- Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
class="2-2Texto">Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik, beste estatu batzuetatik etorritako kexak jaso ditugu, baita Internet bidez izenik gabe egindakoak ere.
class="2-1-Titulartabla">11. taula. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
class="xl24" >Beste estatu batzuetatik etorritakoak | class="xl24" >Kop. |
class="xl24" >Alemania | 1 |
class="xl24" >Frantzia | 1 |
class="xl24" >Guztira | 2 |
class="xl24" >Izenik gabe aurkeztu dira (Internet) | class="xl24" style="text-align:center;" align="right">49 |
7. Prozedurari buruzko estatistika (kexen egoera)
class="2-2Texto">Jarraian, Arartekoari egindako kexen biderapena zein egoeratan dagoen aztertuko dugu. 2010. urtean 1.454 ebazpen eman dira. Horietatik 784, urtean zehar egindako kexei buruzkoak izan dira, eta gainerakoak, 670, aurreko urteetan egindako kexak ziren, azaldu ziren urtean bertan osorik ezin izapidetu izan zirenak.
class="2-2Texto">Arartekoak 2010ean emandako ebazpenen arabera, 400 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik %28tan; portzentaje hori iazkoa baino txikiagoa da eta 2008koaren antzekoa. Hala ere, ez da jarduera okerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik %48,91tan.
class="2-1-Titulargrafico">11. grafikoa. 2010ean hasi eta bukatu diren kexetan ebatzitakoa
12. grafikoa. 2010ean hasi ez ziren eta 2010ean bukatu diren kexetan ebatzitakoa
class="2-1Titularnegrita">- 2010ean egindako kexak: ebatzita daudenak eta izapidetzen ari direnak
class="2-2Texto">2010. urtean egindako kexei dagokienez, Arartekoak 634 ebazpen eman ditu, eta 366 kasutan ez du jarduera okerrik antzeman.
class="2-2Texto">Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko koadroetan.
class="2-1-Titulartabla">12. taula. Kexa-espedienteen egoera* (2010ean egindako kexak)
class="2-2Textopequeo9">* Jarduera-arlo bakoitzeko espedienteen xehetasunak arlo bakoitzean eta estatistika osoan kontsulta daitezke, web orrialdearen Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- 2010. urtea baino lehenago egindako kexak: bukatutakoak eta izapidetzen ari direnak
class="2-2Texto">Aurreko urteetan egin ziren eta 2010an barrena ebatzi diren kexak direla-eta, Arartekoak 566 ebazpen eman ditu eta ez du jarduera okerrik antzeman 313 kasutan.
class="2-1-Titulartabla">13. taula. Kexa-espedienteen egoera* (2010. urtea baino lehenago egindako kexak)
class="2-2Textopequeo9">* Jarduera-arlo bakoitzeko espedienteen xehetasunak arlo bakoitzean eta estatistika osoan kontsulta daitezke, web orrialdearen Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-2Texto">Kexak administrazioen arabera aztertzean, 2010ean hasitako espedienteei dagozkien ebazpenak bakarrik aztertu dira.
class="2-1Titularnegrita"> - Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren (Eusko Jaurlaritza) aurkako kexen egoera
class="2-1-Titulartabla">14. taula. Eusko Jaurlaritzaren aurkako kexen egoera, bertako sailen arabera*
class="2-2Textopequeo9">* Jarduera-arlo bakoitzeko espedienteen xehetasunak arlo bakoitzean eta estatistika osoan kontsulta daitezke, web orrialdearen Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- Foru administrazioen aurkako kexen egoera
class="2-1-Titulartabla">15. taula. Foru aldundien aurkako kexen egoera, lurralde historikoen arabera*
class="2-2Textopequeo9">* Jarduera-arlo bakoitzeko espedienteen xehetasunak arlo bakoitzean eta estatistika osoan kontsulta daitezke, web orrialdearen Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- Tokiko administrazioen aurkako kexen egoera
class="2-1-Titulartabla">16. taula. Arabako udalen aurkako kexen egoera
class="2-2Textopequeo9">* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrialdean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1-Titulartabla">17. taula. Gipuzkoako udalen aurkako kexen egoera
class="2-2Textopequeo9">* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrialdean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1-Titulartabla">18. taula. Bizkaiko udalen aurkako kexen egoera
class="2-2Textopequeo9">* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrialdean kontsulta daiteke, Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1-Titulartabla">19. taula. EAEko tokiko administrazioen aurkako kexen egoera*
class="2-2Textopequeo9">* Jarduera-arlo bakoitzeko espedienteen xehetasunak arlo bakoitzean eta estatistika osoan kontsulta daitezke, web orrialdearen Berrikuntza eta estatistika atalean.
class="2-1Titularnegrita">- Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka egindako kexen egoera
class="2-1-Titulartabla">20. taula. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexen egoera
8. Ofiziozko jarduerak
class="2-2Texto">Herritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian oker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako. Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak− ofizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten ondorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.
class="2-2Texto">2010ean ofiziozko 59 espediente bideratzen hasi gara (75 aurreko urtean).
class="2-1-Titulartabla">21. taula. Ofiziozko jardueren banaketa, alorren arabera
13. grafikoa. Ofiziozko jardueren banaketa, eragindako administrazioen arabera