5. Arartekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXI. Udako Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian A
rarteko erakundeak a
ntolatutako ikastaro bat egin zen, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuen bitartez interes orokorreko zerbitzuak ematea izenburukoa.
Gaur egun, a
dministrazioaren a
rloan eta gizartean onartu ohi den jokabide bat da pertsonen eguneroko bizitzarako garrantzi handiena duten zerbitzu orokor eta publikoak
–elektrizitatea, ura, telefonia, garraioa eta a
bar– enpresa pribatuek ematea kudeaketa sistema ezberdinen bidez.
Interes orokorreko zerbitzuak pribatizatu a
rren ez litzateke inolako babesik galdu behar, izan ere, oinarrizko eta ezinbesteko eskubideen a
urrean gaude, urratuz gero, herritarren bizi-kalitatean eragina dutenak.
Zentzu horretan, A
rartekoak a
razo horren inguruko eztabaida piztu nahi izan zuen, interes orokorreko zerbitzuen ikusmoldeari eta erabiltzaileek zerbitzuen eta euren eskubideen inguruan egiten dituzten salaketei buruzko ikuspegi teorikotik a
biatuta. Era berean, a
lde batetik, euren titulartasuneko zerbitzuen eskaintzaren kontrol eraginkorra eta errealaren gainean eskumena duten a
dministrazioen betebeharrak a
ztertzen saiatzen zen; eta, bestetik, esku hartzen zuten enpresek barneko prozesuak erregulatzeko eta kontrolatzeko beharraren inguruan zuten ikuspegia miatzen zen, kontsumitzaileen eskubideen tutoretza bermatzeko.
Horretarako, hizlari-multzo garrantzitsua izan zen. Hasteko, interes orokorreko zerbitzuen kontzeptua eta haren a
raupetzea landu ziren, Clara As
úa doktoreak esparru juridikoari buruz egindako a
urkezpenaren bitartez. Izan ere, pertsona kontsumitzaileen eskubideen zaintza-tresnei buruzko hurbilpena egin zigun, hiru lurralde-esparruri dagokienez: Europa, Espainia eta Euskadi. Ondoren, Teresa Costa doktoreak hitz egin zuen. Izan ere, kontzeptu-esparru hori ikuspegi ekonomikotik eta enpresaren ikuspegitik osatu zuen, eta Energiaren Batzorde Nazionaleko lehendakari gisa izan zuen eskarmentuari buruz ere hitz egin zuen. A
maitzeko, mahai-inguruak, bertako kideen bidez, izaera praktikoko ikuspegi osagarriak eskaini ditu.