7. Prozedurari buruzko estatistika (kexen egoera)
Jarraian, Arartekoari egindako kexen biderapena zein egoeratan dagoen aztertuko dugu. 2012. urtean 1.509 ebazpen eman dira. Horietatik 911, urtean zehar egindako kexei buruzkoak izan dira, eta gainerakoak, 598, aurreko urteetan egindako kexak ziren, azaldu ziren urtean bertan osorik ezin izapidetu izan zirenak.
Arartekoak 2012an emandako ebazpenen arabera, 830 kasutan, eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuen, hau da, kasu guztietatik % 55etan; portzentaje hori iazkoa baino handiagoa. Hala ere, ez da jarduera okerrik antzeman aztertu ditugun espedienteetatik % 45etan.
2012. urtean egindako kexei dagokienez, Arartekoak 911 ebazpen eman ditu, eta 499 kasutan ez du jarduera okerrik antzeman.
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
(11. grafikoa)
2012an hasi eta bukatu diren kexak
(12. grafikoa)
2012an bukatu diren kexak
– Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
(13. grafikoa)
Kexa-espedienteen egoera
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2012. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 830 kasutan, hau da, % 55etan ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.