1. Gomendio orokorrak
Banakako kexen ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da azaltzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo alda
tu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio orokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2012. urtean, 3 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek osorik gure web gunean aurki daitezke (www.ararteko.net). Gainera, oso aurreratuta daude beste zenbait gomendio eta 2013ko lehen hilabeteetan argitaratuko dira.
1.1. Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren esparruan zerbitzu espezializatua eta ospitalea aukeratzea
Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren esparruan zerbitzu espezializatua eta ospitalea aukeratzea
Gomendio horretan Arartekoak Euskal Osasun Zerbitzuari adierazi dio ospitalea eta zerbitzu espezializatua hautatzeko eskaerak malgutasunez azter ditzala, osasun-antolamenduari lotutako premiak erabiltzaileen eskaerek oinarri dituzten inguruabarrekin uztartuz.
1.2. Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko baldintza alda
tzea, onuraz hobeto baliatzeko aukera eskaintzen duten beste baldintza batzuen truke
Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko baldintza alda
tzea, onuraz hobeto baliatzeko aukera eskaintzen duten beste baldintza batzuen truke
Arartekoak hauxe gomendatzen die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei: ordainagiri bidez aldizka jasotzen diren zergei dagokienez eskatu behar diren onuren kasuetan, toki erakundeek euren zerga ordenantzak alda
ditzaten onura urtero eskatu behar izatearen beharra kenduz, onura horrek, bere izaerarengatik, subjektu pasiboaren aldeko ondorioak izan ditzakeenean hainbat zerga ekitalditan zehar.
1.3. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Istripuetan esku hartzen duten zerbitzu publiko ezberdinetako administrazio arduradunek beharrezkoak diren koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripu horietan zauritu diren pertsonen familia inguruak ahalik eta lasterren istripuaren eta biktima ospitale zentro batera eraman dutenaren berri duela bermatzeko.
Bideratutako mekanismoek zehaztu beharko lukete esku hartzen duten zerbitzuetako zeini dagokion informazio hori eskaintzea eta bermatu beharko lukete zauritua hartzen duen osasun zentroak, hura heltzen denean, familiari informazio hori helarazi ote zaion badakiela.