4. Atala. Arartekoaren beste tresna batzuk administrazio ona izateko eskubidea sustatzeko
Herritarrek beren eskubideak urratu direlakoan edo indarreko legea bete ez delakoan administrazio publikoen aurka aurkezten dituzten kexen gainean ebaztea da Arartekoaren oinarrizko eginkizunetako bat.
Bere funtzio adierazgarria hori izanik, Ararteko erakundeak administrazioaren kontrol eta orientazio jarduera proaktibo ugari burutzen ditu asmo orokorreko beste tresna batzuen bidez. Horien helburuak administrazioaren jardueran praktika onak edo alda
ketak proposatzea, esparru jakin bateko herritarren eskubideen betetzeari buruzko ikerketa eta eztabaida sustatzea edo horien hedapena bultzatzea dira.
Kapitulu honetan 2012. urtean zehar bideratutako jardueren emaitzaren laburpena gaineratu dugu eta Arartekoaren web orrira bidaltzen ditugu horien inguruko informazio zehatzagoa nahi dituztenak..
1. Gomendio orokorrak
Banakako kexen ebazpena, zalantzarik gabe, garrantzi handikoa da azaltzen diren kasu konkretuak argitzeko. Nolanahi ere, batzuetan ikusten da auzia kasu partikularraz harago doala eta modu orokorrean hel dakiokeela, herritar ugariri edo, modu estrukturalean, administrazioen jardunari eragin diezaiokeelako.
Zenbaitetan, arau aldetik hutsuneak daudela sumatzen da, edo alda
tu egin behar direla lehendik dauden arauak, bidegabekeriazko egoerarik ez gertatzeko edo eskubideak hobeto bermatuko dituzten arauak lortzeko.
Halako kasuetan, Arartekoak gomendio orokorrak egiten ditu, administrazio bati edo hainbati begira.
2012. urtean, 3 gomendio orokor egin dira, beste hainbeste gairen inguruan. Gomendio horiek osorik gure web gunean aurki daitezke (www.ararteko.net). Gainera, oso aurreratuta daude beste zenbait gomendio eta 2013ko lehen hilabeteetan argitaratuko dira.
1.1. Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren esparruan zerbitzu espezializatua eta ospitalea aukeratzea
Euskal Osasun Sistema/Osakidetzaren esparruan zerbitzu espezializatua eta ospitalea aukeratzea
Gomendio horretan Arartekoak Euskal Osasun Zerbitzuari adierazi dio ospitalea eta zerbitzu espezializatua hautatzeko eskaerak malgutasunez azter ditzala, osasun-antolamenduari lotutako premiak erabiltzaileen eskaerek oinarri dituzten inguruabarrekin uztartuz.
1.2. Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko baldintza alda
tzea, onuraz hobeto baliatzeko aukera eskaintzen duten beste baldintza batzuen truke
Ordainagiri bidez aldizka kobratzen diren zergetan, zerga-onurak urtero eskatzeko baldintza alda
tzea, onuraz hobeto baliatzeko aukera eskaintzen duten beste baldintza batzuen truke
Arartekoak hauxe gomendatzen die Euskal Autonomia Erkidegoko udalei: ordainagiri bidez aldizka jasotzen diren zergei dagokienez eskatu behar diren onuren kasuetan, toki erakundeek euren zerga ordenantzak alda
ditzaten onura urtero eskatu behar izatearen beharra kenduz, onura horrek, bere izaerarengatik, subjektu pasiboaren aldeko ondorioak izan ditzakeenean hainbat zerga ekitalditan zehar.
1.3. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak, Osakidetzak eta Udaltzaingoek koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripuetako biktimen familiei informazioa ahalik eta lasterren eman dakien bermatzeko
Istripuetan esku hartzen duten zerbitzu publiko ezberdinetako administrazio arduradunek beharrezkoak diren koordinazio mekanismoak ezarri behar dituzte istripu horietan zauritu diren pertsonen familia inguruak ahalik eta lasterren istripuaren eta biktima ospitale zentro batera eraman dutenaren berri duela bermatzeko.
Bideratutako mekanismoek zehaztu beharko lukete esku hartzen duten zerbitzuetako zeini dagokion informazio hori eskaintzea eta bermatu beharko lukete zauritua hartzen duen osasun zentroak, hura heltzen denean, familiari informazio hori helarazi ote zaion badakiela.
2. Azterlanak
2012. urtean zehar 2 azterlan monografiko burutu eta argitaratu dira:
2.1. Giza eskubideak, krisi ekonomikoko garaietan egiten diren politika publikoen berme gisa
Azterlan horren bidez, Arartekoak politika publikoen diseinua gidatu behar duten giza eskubideen printzipioen inguruko gogoeta egiten du.
Berdintasuna eta bazterkeriarik eza bezalako oinarrizko printzipioak, eskubideen unibertsaltasuna, zatiezintasuna eta elkarren arteko mendekotasuna eta konponketarako, modu aktiboan parte hartzeko eta informazioa eskuratzeko eskubideak abiapuntutzat hartuta, Ararteko erakundeak botere publikoentzako gomendio praktiko jakin batzuk aurkeztu ditu:
Botere publikoek krisi ekonomikoa giza eskubideen krisi ez bihurtzeko erantzukizun handia dute. Finantza-sistema onbideratzea, arrisku-prima gutxitzea eta defizitaren helburuak betetzea ezin dira egin eskubide horien bizkar.
2.2. EAEko haurren, nerabeen, gazteen eta helduen buruko osasunaren arretaren inguruan egindako hurbilketa: erronkak eta aukerak
Azterlan honetan, Arartekoak euskal herri administrazioek bereziki zaurkorrak diren talde horien buruko osasuna bideratzeko etab abesteko azken urteetan egin duten ahalegin handia onartzen du. Horrez gain, ekimen berriak, garapen handiagoa edo hobekuntza behar duten kontuak azpimarratzen ditu.
Azken urteetan pertsona heldu, haur eta gazteentzako buruko osasuneko zentroak, ospitaleratze motzeko unitateak, pertsona heldu, haur eta gazteentzako eguneko zentroak, egonaldi erdiko unitateak, errehabilitazio unitateak eta psikogeriatrikoak sortu, ezarri eta hobetzeko bultzada nabarmena antzeman dugu, baita ospitaleak ez diren egoitza egiturak (tutoretza pisuak, pisu gainbegiratuak, egoitza txikiak, etxeak, erkidego terapeutikoak, pentsio eta ostatu babestuak, etab.) pixkanaka sortu eta handitzeko bultzada ere, hori guztia desinstituzionalizazio prozesu amaitu gabe baten esparruan.
Herritarren kexak izapidetzean, buruko osasuneko esparruko elkarteekin harremanetan egotean eta administrazioek eskainitako informazioa aztertzean lortutako ezagutzarekin, Ararteko erakundeak laguntza eskaini nahi du guztiok egin nahi dugun bide honetan, haren helburua pertsona horiek errehabilitazio psikosoziala lortzea, indartzea eta eraginkortasunez gizarteratzea baita.
2.3. Krisiaren eragina haurrengan: EAEko errealitatea
Krisia herritarren bizi-baldintzetan eta pobrezia-tasetan eragina izaten ari da, baina eragin hori ez da berdina herritar guztientzat. Haurrak arrisku gehien duten taldeetako bat dira, mendekotasun ekonomikoa, soziala, parte-hartzailea, legala eta politikoa baitute. Horrez gain, eragin hori beste kolektibo batzuetan baino oharkabeagoan pasatzen ari da. Eta bistakoagoa egiten laguntzeko hain zuzen, Arartekoak krisi ekonomikoak haurrengan duen eraginari buruzko azterlan bat burutu du.
Azterlanak guztira 58 adierazle jorratzen ditu, 7 eremutan taldekatuak, azken urtekoetan krisi ekonomikoak EAEko haurren ekonomia- eta gizarte-arloko eskubideen baliatzeari zuzenean nola eragiten dion agerian jartzen dutenak.
3. 2012. urtean egiten ari diren txosten bereziak
2012. urtean zehar hiru txosten bereziren eraketan aurrera egin da:
3.1. EAEn, askatasuna kendu dieten pertsonen buruko osasunak jasotzen duen arreta sozio-sanitarioaren egoerari buruzko txostena
Urteak dira, Euskadin preso bizi diren pertsonen buruko osasuna haien eskubideen alde lanean diharduten kolektiboen eta Ararteko erakundearen kezka nagusietakoa dela. Espetxeetako biztanleriari buruzko azterlan askok agerian utzi dute preso bizi diren pertsonen buruko osasuna nabarmenki narriatzen dela. Buruko gaitzak dituzten, droga mendetasunarekin zailtasunak edota buruko ezintasunak dituzten pertsonak ugaritzen dira. Era berean, osasun arreta ematen dien sistemak gabeziak dituela hauteman da.
Txostenaren helburua zera da: preso dauden pertsonen egoera ezagutzea, euren buruko osasunaren egoerari dagokionez; espetxe bakoitzean arreta sozio-sanitarioa emateko baliabideak ezagutzea; osasun arretarekin eta, espetxetik ateratzerakoan, gizarte arretarekin lankidetza hitzarmenak edo koordinazio mekanismoak eta presoen eskaera eta beharrak ezagutzea, euren buruko osasunean eragina duen edozein zailtasun barne.
Modu berean, txostenak Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoen Ibaiondo internamendu-zentroan dauden adingabeen eskaeren eta beharren azterketa bat barne hartuko du.
3.2. Euskadin, e-gizarteratzeari eta, informazioaren eta komunikazioaren teknologien bidez, gizartean eta eremu publikoan parte hartzeari buruzko txosten berezia
Gaur egun elkarri lotutako sare batean murgildurik bizi gara eta etengabe eta berehala edonork hainbat urtetan bereganatu dezakeena baino askoz informazio kopuru handiagoa jasotzen dugu. Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak (IKT), ezagutzaren gizartea edo gizarte sareak bezalako terminoak gure hiztegian sartu dira eta, era kontzientean edo ez kontzientean, egunero gure bizitzako alor guztietan agertzen dira (lana, gizartea, familia, etab.).
Txosten berezi honen bidez (2012ko abenduan bukatu zen eta laster argitaratuko da), Ararteko erakundeak euskal gizartearen eskutik gaur egungo IKTen erabilera eta eskuratze mailaren egoera ezagutarazi nahi du, bai eta gizartean eta eremu publikoan IKTen bidezko parte hartze maila ere.
Hainbat ondorio aipatuko ditugu:
Txostenaren azken xedea da herri-administrazioei egindako gomendioen agiri bat garatzea. Egindako ikerketan oinarritua dagoen agiri horrek, IKTen bidez, euskal gizartearen e-gizarteratzea eta gizartean zein eremu publikoan parte hartzea jorratzeko erronka eta ildo estrategiko berriak mahaigaineratuko ditu.
3.3. EAEn familiak babesteko politika publikoen egoerari buruzko txostena
Familiei laguntzeko politika publiko horiek bultzatu eta indar daitezen sustatzeko asmoz, Arartekoak azterlan bat burutu du arlo horretan zer politika publiko dauden argitzeko, bai eta euskal familiek zer premia eta eskari dituzten argitzeko ere.
Kontu honekiko hurbilpena, zentzu zabal batean, egun arte familiak babesteko bideratutako neurri publikoen azterlanaren bidez abiatu behar da.
Horretarako, familia eredu ugari daudela kontuan hartu beharra dago, amak aitak eta seme-alabek osatutako ohiko familia ereduan barneratu ezin daitezkeenak.
Azterlanaren bidez, halaber, euskal familiek duten babes-maila gure Europako inguruko beste erreferenteekin alderatzen da.
Haren helburuetako bat euskal familien eskaerak eta beharrak argitzea eta une honetan dauden babeserako politikekiko asetasun-maila aztertzea da.
4. Ikerketa bekak
“Juan San Martín” giza eskubideen bildumaren barnean, honako ikerketa lana argitaratu da: Aplicación de los derechos de las personas usuarias y consumidoras en la Comunidad Autónoma del País Vasco. Farapi: Ana Beatriz Rodríguez Ruano, Oihane García Santiago, Amaia Benito Pumarejo, Araitz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pecharromán Ferrer.
Lan hori Arartekoak 2010eko azaroan deituriko beka baten bidez bultzatutako izen bereko ikerketa-proiektuaren barnean jasotzen da. Deialdiaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko eremu zehatzean arazo jakin baten azterketa sustatu nahi zen, erabiltzaile eta kontsumitzaileen hainbat eskubideen aplikazioa sakonki aztertze aldera, herritar gehienengan eragina duten arazoak direla uste izanik, eta eskubide horien urratzea babesik ez duten talde zehatzetan indar gehiagorekin eragiten duela jakinda. (ikusi txosten honetako II.8. kapituluko III. atala)
Hainbat ondorio azpimarratu nahiko genituzke, interesgarriak direlakoan:
aldarrikatzeko mekanismoak abian jarri baititu.
aldaketa eraginkorrak egitea baino.
aldatzen dira haiek jarduten dutenean, eta enpresek ere badakite hori, erakunde horientzat berariazko bideak sortzen baitituzte. Hala eta guztiz ere, erakundeek administrazioen babes falta eta herritarren kontzientziazio eskasa salatzen dute, bereziki erakunde pribatuen kasuan, asoziazionismo maila txikia baitute eta, beraz, eragina izateko ahalmena mugatzen da.
aldatzeko eta herritar bakoitzak, kontsumitzaile eta banakako erabiltzaile den heinean, baina baita talde handiago baten parte den heinean ere, jakin dezan eskubideak erreklamatzean hartutako erabakiek herritar guztiengan eragina dutela. Gainera, garrantzitsua da parte hartzen duten agente guztiak, enpresak barne, prozesu horren konplize sentitu daitezen, erronka zaila baina lortu daitekeena.
5. Arartekoaren udako ikastaroak
EHUko XXXI. Udako Ikastaroen barruan, Donostiako Miramar Jauregian Ararteko erakundeak antolatutako ikastaro bat egin zen, Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuen bitartez interes orokorreko zerbitzuak ematea izenburukoa.
Gaur egun, administrazioaren arloan eta gizartean onartu ohi den jokabide bat da pertsonen eguneroko bizitzarako garrantzi handiena duten zerbitzu orokor eta publikoak
–elektrizitatea, ura, telefonia, garraioa eta abar– enpresa pribatuek ematea kudeaketa sistema ezberdinen bidez.
Interes orokorreko zerbitzuak pribatizatu arren ez litzateke inolako babesik galdu behar, izan ere, oinarrizko eta ezinbesteko eskubideen aurrean gaude, urratuz gero, herritarren bizi-kalitatean eragina dutenak.
Zentzu horretan, Arartekoak arazo horren inguruko eztabaida piztu nahi izan zuen, interes orokorreko zerbitzuen ikusmoldeari eta erabiltzaileek zerbitzuen eta euren eskubideen inguruan egiten dituzten salaketei buruzko ikuspegi teorikotik abiatuta. Era berean, alde batetik, euren titulartasuneko zerbitzuen eskaintzaren kontrol eraginkorra eta errealaren gainean eskumena duten administrazioen betebeharrak aztertzen saiatzen zen; eta, bestetik, esku hartzen zuten enpresek barneko prozesuak erregulatzeko eta kontrolatzeko beharraren inguruan zuten ikuspegia miatzen zen, kontsumitzaileen eskubideen tutoretza bermatzeko.
Horretarako, hizlari-multzo garrantzitsua izan zen. Hasteko, interes orokorreko zerbitzuen kontzeptua eta haren araupetzea landu ziren, Clara Asúa doktoreak esparru juridikoari buruz egindako aurkezpenaren bitartez. Izan ere, pertsona kontsumitzaileen eskubideen zaintza-tresnei buruzko hurbilpena egin zigun, hiru lurralde-esparruri dagokienez: Europa, Espainia eta Euskadi. Ondoren, Teresa Costa doktoreak hitz egin zuen. Izan ere, kontzeptu-esparru hori ikuspegi ekonomikotik eta enpresaren ikuspegitik osatu zuen, eta Energiaren Batzorde Nazionaleko lehendakari gisa izan zuen eskarmentuari buruz ere hitz egin zuen. Amaitzeko, mahai-inguruak, bertako kideen bidez, izaera praktikoko ikuspegi osagarriak eskaini ditu.
Bertan emandako hitzaldiak 2012ko urrian argitaratu dira.
6. Giza eskubideei buruzko jardunaldiak
Arartekoak maiatzaren 14an eta 15ean Gizarte eskubideak krisi garaian: badago konponbidea, bila ditzagun aukerak” izenburuko jardunaldiak antolatu zituen. Bertan giza eta gizarte eskubideetan, ekonomian, politika publikoetan, demografian edo Europako politiketan adituak zirenek parte hartu zuten, baita Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte errealitatea ezagutzen zuten adituek ere. Bertan egon ziren parte-hartzeek eta eztabaidek agerian utzi zuten bizitzen ari garen egoeraren zailtasun izugarria eta horrekiko irteera bat bilatzeko zailtasun handiak.
Arartekotik erabilgarritzat eta egokitzat jotzen dugu, gure esleipenak erabiliz, gizarteari, gizarte erakundeei eta botere publiko eta administrazioei gertatzen ari denari buruzko azterketak eta ikuspuntuak eskaintzea gure erakunde-erantzukizunaren ikuspegitik, aldi berean, gizarte eskubideen gutxieneko eta ezinbesteko edukien mugak erakusteko ahalegina eginez. Zentzu horretan, giza eskubideen esanahiari buruzko azterlan juridikoa burutu dugu, bereziki krisi ekonomiko garaian politika publikoak diseinatzerakoan eskubide sozioekonomikoek duten esanahiari buruzkoa. Espainiako konstituzio antolamenduaren eta giza eskubideen nazioarteko zuzenbidearen azterketa zein horren inguruko jurisprudentzia oinarri izanik, azterlanak (kapitulu honen 2. atalean aipatutakoa) defendatzen du gisa-eskubideek botere publikoak derrigortzen dituztela euren burutzapen eta betetze eraginkorra bermatzen duten politikak, prestazioak eta zerbitzuak sortu eta mantentzera.
Jardunaldietako hitzaldien bilduma 2012ko irailean argitaratu zen.
7. Beste jarduera batzuk
7.1. Arartekoaren informazio-guneak egoitza publikoetan
Arartekoak euskal herritarrei egiten duen lanaren berri emateko zereginarekin jarraitzen du, Euskal Autonomia Erkidegoan bizi diren pertsona guztiek jakin dezaten erakunde honek zein zerbitzu publiko eskaintzen duen, eta nola izan dakiekeen erabilgarri. 2009an, Arartekoak informazio-kanpaina bat hasi zuen, hau da, EAEko udaletxeetan informazio-gune batzuk jarri zituen, eskultura baten antzeko euskarri bat, kartoi-harrizkoa, erakundearen inguruko informazio interesgarriarekin (zer den, zer egiten duen, noiz jo Arartekoarengana, nola aurkeztu kexa bat...).
Lehenengo fasean, informazio-gune horiek EAEko udal bakoitzean jarri ziren, ikus daitezkeen eta normalean jendea askotan ibiltzen den tokietan. Bigarren fasean, informazio baliabideak hiru foru aldundietako eta Eusko Jaurlaritzako bulegoetara bidali ziren.
Ararteko erakundea euskal gizarteari hurbiltzeko eta gauzatzen dituen zereginak gehiago eta hobeto ezagutzera emateko, ekimen berri bat jarri da martxan: lau hilez behingo dibulgazioko aldizkari bat bidaltzea informazio-guneetara, hain zuzen. Modu labur eta entretenigarrian azaltzen du Arartekoak azken hilabeteetan gauzatu dituen jarduera batzuk (ezohiko txostenak, gomendioak, kexak eta kontsultak...). Gainera, liburuxka zabalgarri batzuk egin dira, eta, bertan, bost hizkuntzatan (euskaraz, gaztelaniaz, ingelesez, frantsesez eta arabieraz) jaso dira Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 30 artikuluak.
7.2. Aldizkari digitala
Arartekoak etengabe egiten du apustu modernizazioaren alde, baita herritarrei egiten dugun lanaren berri emateko bideak hobetzearen alde ere, eta, horri esker, 2012an
“e-albisteak” aldizkari digitala sendotu da. Oso tresna erabilgarria da herritarrei erakunde honek gauzatzen dituen jarduera guztien berri emateko. Bi hizkuntzatan argitaratzen da eta erraz irakurtzen da. Aldizkari honen formatua malgua da, eta, bertan, Arartekoaren jarduerarik garrantzitsuenetako batzuk jasotzen dira: gomendioak, artikuluak, argitalpenak, ebazpenak...
Informazio eguneratua eskaintzeaz gain, aldizkari digitalak, era berean, zuzeneko esteken bitartez web orriko beste eremu batzuetara sartzeko aukera ematen du; adibidez, Haur eta Nerabeentzako Bulegora, arreta publikoko kolektiboetara, ebazpenetara, gomendioetara, ohiko txostenetara eta ezohiko txostenetara.
Gobernuz kanpoko erakundeak eta gizarte zibil antolatua buletin honen xede garrantzitsua dira, baita herri-administrazioak, komunikabideak eta Arartekoak egiten duen lanaren informazio eguneratua izan nahi duten herritar guztiak ere.
8. 2012ko argitalpenen zerrenda
2012 - Begiratu zure inguruan
Egilea: Arartekoa
Data: 2012/11
Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak eta enpresa pribatuek interes orokorreko zerbitzuak egitea
Egilea: Arartekoa
Data: 2012/10
Eskubide sozialak krisi garaian
Egilea: Arartekoa
Data: 2012/09
Aplicación de los derechos de las personas usuarias y consumidoras en la Comunidad Autónoma del País Vasco
Egilea: Farapi: Farapi: Ana Beatriz Rodríguez Ruano, Oihane García Santiago, Amaia Benito Pumarejo, Araitz Rodríguez Gutiérrez, Nerea Elías Muxika, Begoña Pecharromán Ferrer
Data: 2012/06
2011. urteko txostenaren laburpena
Egilea: Arartekoa
Data: 2012/03