Erakunde hau, sortu zenez geroztiko hogei urte luze hauetan, etengabe aritu da haurrak beren eskubideen inguruan sentsibilizatzeko eta ezagutarazteko ma
terial didaktikoak egiten eta zabaltzen.
2011. urtean, hainbat ma
terial argitaratu dira, eta EAEko lehen hezkuntzako ikastetxe guztietan banatu dira, berriki estreinaturiko Eskubideen uhartea web gunea ezagutarazteko xedez; hain zuzen, hurrengo atalean azalduko dugun bezala, web gune horretan jarduera ugari proposatzen dira 6 eta 12 urte bitarteko neska-mutilekin haurren eskubideen gainean lan egiteko. Hala, web guneko pertsonaiekin eskola-egutegirako plantilla bat egin dugu, itsasgarrien formatuan, eta ikastetxeetan banatu dugu ikasturte hasieran. Pertsonaia horiek izan dira protagonista, orobat, azaroaren 20an Haurren Eskubideen Nazioarteko Egunaren harira ikastetxeetarako egin zen kartelean eta lehen hezkuntzako haur guztiei banatu zitzaien orri-markatzakoan.
Bestalde, aurten Rainbow proiektua jarri da abian (proiektuaren zentzuaren ingelesezko sigla jasotzen du: Rights Against IntoleraNce: Building an Open-minded World/ Intolerantziaren aurkako eskubideak: aurreiritzirik gabeko mundu bat eraikiz). Horren xedea da haurren, nerabeen, gazteen eta irakasleen artean homofobiaren eta transfobiaren aurka borrokatzeko testuak eta ikus-entzunezko ma
terialak sortzea eta zabaltzea, eta Europan homosexualen eta transexualen eskubideak erabat errespetatu eta aitortuko dituen kultura bat sustatzea. Proiektuan Europako zazpi herrialdetako hamar erakunde publikok eta pribatuk parte hartzen dute (Alemania, Belgika, Bulgaria, Espainia, Herbehereak, Italia eta Erresuma Batua), eta Europako Batzordeak babesten du (Justizia, Askatasun eta Segurtasuneko Zuzendaritza Nagusiko Oinarrizko Eskubideen eta Hiritartasunaren Zuzendaritza).
Lehenengo gauzatze-urte honetan (bi aurreikusi dira), ikerketa bat egin da jadanik Euskal Autonomia Erkidegoko eskola-umeen eta irakasleen artean gai horren inguruan dauden estereotipoei buruz, aurrera egin da eskoletan estereotipo horien aurka borrokatzeko tresna didaktiko gisa balioko duten hezkuntza-materialen prestakuntzan, eta Eusko Jaurlaritzako Berrikuntza Pedagogikorako Zuzendaritzarekin elkarlanean aritzeko oinarriak ezarri dira. Bestalde, urte amaieran, gonbit egin zaie bigarren ma
ilako, batxilergoko eta heziketa-ziklo artistikoetako ikastetxeei Europako 15 eta 19 urte bitarteko nerabe eta gazteentzat LGTB gaiaren inguruan antolatu den film laburren lehiaketan parte hartzera. Epaimahaiaren erabakia, bai eta hautatutako film laburren erakusketa ere, Milanen izango da, 2012. urtearen erdialdera.
Europako beste herrialde batzuekin elkarlanean aritzeko proiektu hau guztiz aberasgarria izaten ari da, eta erakunde honek espero du emaitzak zabaltzea —Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren laguntzarekin— baliagarria izango dela bizikidetza-eredu berri baten oinarriak ezartzeko, non adin goiztiarretatik aniztasun afektibo-sexuala eta generokoa guztiz onarturik eta integraturik egongo diren.
Azkenik, aipatu behar dugu urteko lehenengo hiruhilekoan Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza-zentro guztiei birbidali genizkiela teknologia berrien erabilera ziurra sustatzeko ma
terial didaktikoak: Leihoak. Abentura erreala mundu birtualean eta ziberbullynga. Teknologia berrien bidezko jazarpena prebenitzeko gida azkarra.