Modu berean, askotarikoak dira erakunde instituzional eta/edo baliabide publikoetako ordezkari politiko eta teknikoekin lankidetzan aritzeko espazioak eta uneak. Solaskideetako batzuk honako hauek izan dira:
- • Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburua, Gizarte Gaietako sailburuordea eta Enplegu eta Prestakuntzako sailburuordea.
- • Eusko Legebiltzarreko Immigrazioko eta Aniztasuna Kudeatzeko zuzendaria.
- • Eusko Jaurlaritzako Familia eta Komunitate Politikarako zuzendaria.
- • Euskal Autonomia Erkidegoko Ijito Herriaren Kontseiluko Idazkaritza.
- • Gipuzkoako Foru Aldundiko Gizarte Politikako ahalduna eta Haur eta Gazteen zuzendaria.
- • Hiru foru aldundien Gizartekintza / Gizarte Politika sailetako haurren zerbitzuetako arduradunak (+ zenbait zerbitzu, programa eta baliabidetako arduradunak).
- • Bizkaiko Foru Aldundiko Emakume eta Familien Zerbitzuko arduraduna (+ zenbait programa eta baliabidetako koordinatzaileak).
- • Eusko Jaurlaritzako Justizia Saileko arduradunak
- • Eusko Jaurlaritzako Justizia zuzendaria eta Gazte Justiziaren Zerbitzuko arduraduna (+ zenbait programa eta baliabidetako arduradunak).
- • Justiziarekiko Lankidetzarako Zerbitzuko eta Zigor Arloko Bitartekaritza Zerbitzuko arduradunak.
- • Talde psikosozialetako koordinatzaile nagusia eta koordinakundeak.
- • Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua, Hezkuntza sailburuordea eta Kabinete zuzendaria.
- • Hezkuntza Saileko Ikuskaritza.
- • Hezkuntza Berriztatzeko zuzendaria (+ Eskola 2.0 Programaren arduradunak).
- • Euskal Autonomia Erkidegoko fiskal nagusia eta Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako fiskalburuak.
- • Eusko Jaurlaritzako Gazteria zuzendaria.
- • Bizkaiko Foru Aldundiko Gazteria eta Kirol zuzendaria (+ Eskola Kiroleko arduraduna).
- • Lehen mailako arreta ematen duten gizarte-zerbitzuetako koordinakundeak eta/edo arduradunak: Bilbo, Donostia, Vitoria-Gasteiz, Enkarterria, Elgoibar, Tolosa, Astigarraga, Azkoitia, Azpeitia.
Bilera horietako batzuen esparruan edo hain zuzen ere horien ondorioz, Arartekoak lehen eskutik ezagutu ahal izan ditu politika publikoak eraginkor bihurtzeko plan, protokolo, estrategia eta bestelakoen proposamenak; horrez gainera, erakunde eskudunei iritzia eskatu ahal izan die egoera kezkagarri jakin batzuen inguruan —arretaren premia duten behar gisa azaldu zaizkie—, eta esku hartzean ezinbesteko eskubideak bermatu behar direla zehaztu. Familiei Laguntzeko Erakunde Arteko III. Plana, Haurren I. Plana, III. Gazte Plana nahiz bakarrik dauden atzerritar adingabeei premiazko harrera egiteko protokoloa dira jarduera horren erakusgarrietako batzuk.
Herriaren beste defentsa-bulego batzuetako haur eta nerabeen atalekin eskuarki izan ohi ditugu harreman eta kontaktuak; beraz, orain, modu bereizian aipatuko ditugu aurten horietako batzuekin izandako bilera garrantzitsuenak: