1.2.1. Egitura demografikoa
2010ean Euskal Autonomia Erkidegoan 18 urte baino gutxiagoko 339.048 neska-mutil zeuden, sexuagatiko banaketa nahiko orekatuarekin (% 48,6 neskak eta % 51,4 mutilak). Termino absolutuetan adingabeen kopurua orain dela hamarkada batekoa baino handiagoa izan arren, populazioaren osotasunaren gainean daukan pisuak ia bi portzentaje-puntu behera egin du. Gaur egun populazio osoaren % 15,6 irudikatzen du, hau da, estatu espainoleko adingabeen portzentajea baino zertxobait txikiagoa da (% 17,5). Dena den, gure arreta eboluzioaren dinamikan kontzentratuz gero, antzeman daiteke orain dela gutxi arte populazioan 18 urte baino gutxiagoko pertsonen mailaz-mailako murrizketak eta, momentuz, berria den haren pisuaren egonkortasun murritzak azken urteotan, Europan antzeman daitekeen dinamikaren antza daukala.
Adingabe atzerritarren populazioa neska-mutil horien % 7,4 osatzen dute. Horrek esan nahi du azken urteetan gora egin duela (% 5,5 2007. urtean). Hala eta guztiz ere, EAE bost puntutara dago, estatu espainolean erregistratutako adingabe atzerritarren populazioaren % 12tik behera.
Epe motzean Estatistikako Institutu Nazionalak egin dituen populazio-proiekzioek aditzera eman dute 2018. urtean 18 urte baino gutxiagokoen populazioa egonkortuko dela eta apur bat suspertuko dela. Aurreikuspenak betez gero, aldea puntu batekoa besterik ez da izango, beraz, ematen du populazio horren baliabideak eta egitura ez direla asko alda
tuko.
18 urte baino gutxiagoko populazioaren pisu txikiak emankortasun tasa txikiekin zerikusia dauka (EAEn 1,33 seme-alaba emakume bakoitzeko); izan ere, azken urteetan zertxobait suspertu den arren, "ordezkapen indizea" izenekora heldu arte puntu erdi baino gehiagoko aldea dago. Emankortasun txiki horrek amatasunaren egutegiarekin zerikusi argia dauka. 2008. urtean Euskal Autonomia Erkidegoan batez besteko adinik berantiarrena 32 urtetik gora kokatu zen. Fenomeno hori ohikoa da estatu espainolean (bataz besteko adina 30 urtetatik gora dago) eta ez da oso desberdina Europa mailan.