1. Arloa kopurutan
2016an zehar gizarteratzearen arloan 790 kexa-espediente izapidetu dira, alegia, erakunde honetan izapidetutako kexen guztizkoaren %36,59.
Erreklamazio gehienak diru-sarrerak bermatzeko eta gizarteratzerako abenduaren 23ko 18/2008 Legearen ziozko prestazio ekonomikoei lotuta daude, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentari eta etxebizitzarako prestazio osagarriari. Horrez gain, udalek kudeatzen dituzten gizarte behar larrietarako laguntzak eskatzeari lotutakoak ere jaso dira, gutxiago izan badira ere.
Eragindako herri-administrazioa, batez ere, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politika Saila da. Tarteko administrazioaren araberako banaketa honako hau da:
• Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra
(Eusko Jaurlaritza) 710
• Tokiko administrazioa 23
• Foru administrazioa 8
Bertan jorratutako azpiarloen arabera, honela sailka daitezke:
• Diru-sarrerak bermatzeko errentari buruzko eta gizarteratzeko legean jasotako prestazio ekonomikoak (diru-sarrerak bermatzeko errenta, etxebizitzarako
prestazio osagarria eta gizarte behar larrietarako
laguntzak). 759
• Administrazioaren funtzionamendua eta administrazio prozedura 12
• Gizarte bazterkeria egoeran dauden pertsonentzako prestazioak eta zerbitzuak 11
• Herritarren eskubideak 8
2016an izapidetutako kexen egoerari dagokionez, txosten hau ixterakoan, egoera hauxe zen:
2012an kexa-espedienteak nabarmen ugaritu ostean, 2013an eta 2014an gutxitu egin ziren, %12,6 eta %31 hurrenez hurren, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errentaren eta etxebizitzarako prestazio osagarrien eskaerak izapidetzerakoan jazotako atzerapenak kexa izateari utzi ziolako.
2015ean arloko kexa-espediente kopuruak goraka egin zuen, 604tik 755era pasaz. Horietako gehienak Diru-sarrerak Bermatzeko eta Gizarteratzeko Legetik sortutako prestazio ekonomikoetan eragina zuten, 2014an 576 ziren eta 2015ean 739 izan ziren. Horietatik 536 2014an eta 612 2015ean Enplegu eta Gizarte Politiken Sailera zuzendu ziren, eta horrek %22,05ko igoera ekarri zuen. Gorakada hau hasiera batean bidegabe jasotako prestazioen erreklamazioengatik azaldu zen, Lanbidek espediente asko birpasatu zituelako eta prestazioak erreklamatzeko prozedurak abiarazi zituelako, gero jarraitutako prozedura zalantzan jartzen zuten kexak aurkeztea ekarri zuena, baita zorraren jatorria ere.
2016an Lanbidek kudeatzen dituen prestazio ekonomikoetan eragina duten kexen gorakadak jarraitu du, 710 arte. Kexa hauek izapidetze eta funtzionamenduari lotuta daude, hala nola, emateko edo berrabiarazteko eskarien ebazpenen atzerapenari edo diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatze, etete, iraungitze eta ez berritzeari dagozkionak, baita Lanbidek oker ordaindutako prestazioen erreklamazioari lotuta ere. Pasa den urtean, Ararteko erakundeak Lanbideri bere jarduna aztertzeko eta gomendioak helarazteko ebazpen kopuru garrantzitsua bidali dio. Elementu garrantzitsu gisa azpimarratu beharra dago Lanbidek Arartekoaren informazio eskariei erantzuna emateko atzerapena duela, eta hori berrikusi beharko litzateke.
Lanbideren kudeaketaren hasiera bateko zailtasunak garrantzitsuak izan ziren, horregatik eta Enplegu eta Gizarte Politiken Sailarekin kolaboratzeko asmoz, Arartekoak 2013an txosten-diagnostikoa bat egin zuen. Bertan, Lanbideren jardun zehatz batzuk aztertu ziren, kexak izapidetzeagatik edo erakundeak abiarazitako ofiziozko jardunen emaitza izateagatik Arartekoaren esku-hartzearen helburu izan zirenak. Txosten-diagnostikoa 41 gomendiorekin amaitu zen. 2016an txosten-diagnostiko berri bat egin da. Bertan, egitura berdina mantentzeko saiakera egin da, Lanbideren kudeaketaren aurrerapenak baloratu ahal izateko. Gainera, azken urteetan Arartekoak alor honetan egindako jardunen gaineko beste atal batzuk gehitu dira, kexak izapidetzean Lanbideri bidalitako Arartekoaren iritzia azpimarratzen dutenak. Urteko txosten hau ixterakoan oraindik ez zaio ikerketa hori entregatu Lanbideri. Txosten-diagnostiko hori erakundearen web orrian argitaratuko da.
2015 urteari dagokion Arartekoaren txostenean, Enplegu eta Gizarte Politika Sailak kudeaketaren alderdi garrantzitsuak garatzeko asmoa duela helarazi digula adierazi zen, adibidez, prestazio ekonomikoen erregulazioa hobetzea, baita lanbide formazioari, lan merkaturako bitartekotzari eta, azken batean, laneko inklusioa sustatzeari eragiten dioten eta dagozkion funtzioetan sakontzeko asmoa ere. 2016an organismoak gogoeta prozesu bat egin du, iragarri duenez hurrengo urtean garatuko diren alda
ketak abiaraztea aurreikusten duena.
Azpimarratu beharreko datu gisa, aurten eskarien ebazpenen atzerapena oinarri duten kexa kopurua handitu da, aurreko urteetan aurrerapen nabarmena izan duen zailtasuna. Atzerapen hori Lanpostuen Zerrenda onartu eta ezartzearen ondorio bat bezala azaldu du Lanbidek.
Jaso diren kexen artean, errolda edo egoitza eraginkorrean aurretiko epe jarraituan izena emanda egotea egiaztatzeari lotutako irizpideak ez betetzeagatik eskariak ukatzeari dagozkionak, ondasun eta errekurtso ekonomikoak egiaztatzeko eta horiek identifikatzeko errekeritutako dokumentua aurkezteko ezintasuna, aurkeztu den dokumentazioan irregulartasunen bat onartzea, edo ondare mugak gainditzen direlako edo enplegu bat ukatzeari dagozkionak aipatuko ditugu. Kexa hauei Bizikidetza Unitatea osatzen duten kideak ez egiaztatzeagatik edo horien gaineko zalantzak egoteagatik sortutakoak gehitu behar zaizkio. Arduratzeko elementu gisa azpimarratu beharra dago ukapen ebazpen batzuetan adierazi dela ezin dela urte beteko epean eskari berririk aurkeztu, eta jardun horrek ez du beharrezkoa den araudiaren estaldura.
Eskubidea aldi baterako etetearekin lotuta dauden kexa kopuru nabarmena ere izapidetu da. Gehien errepikatu diren arrazoien artean dago Euskadiko Autonomia Erkidegotik ateratzea ez jakinaraztea, diru-sarrerak bermatzeko araudian berariaz adierazten ez den betebeharra den arren, epai eta Arartekoaren ebazpen ezberdinetan askotan adierazi den bezala.
Beste kexa sorta baten oinarria da adostutako prestazioen iraungitzea, izaera ekonomikoa duten eskubideak balioztatzeko betebeharra ez betetzean oinarritutakoa. Arartekoaren ustez, batzuetan araudi aurreikuspenen gehiegizko interpretazioa egiten ari da. Adibidez, Lanbidek prestazioaren iraungitzea adostu du mantenu-pentsioak ez ordaintzean gauzatzeko eskatu ez denean, dibortzio epaiketa prozesua amaitu gabe dagoenean, babes ofizialeko etxebizitza bat ukatu denean edo EEZPren prestazio bat iraungi denean, besteren artean. Arartekoaren iritziz, kasu askotan eskubide ekonomikoa ez balioztatzeko ezintasuna justifikatzen zuten arrazoiak zeuden, eta betebeharra betetzeko borondatea egiaztatu zen. Beraz, kaltetutako pertsonek betebeharra betetzera zuzenduta egindako jardunak ez dira egoki neurtu. Beste kasu batzuetan izaera ekonomikoa duen eskubide bat balioztatzeko betebeharrak suposatzen duen edukiaren gaineko ezjakintasuna dago, adibidez, babes ofizialeko etxebizitza bat ukatzearen kasuetan.
Kexaren oinarria ere izan da prestazioak berritzea ukatzea eteteko arrazoi bat hauteman ondoren. Arazo nagusia eteteko arrazoia bertan behera geratu den kasuetan eman da, Lanbidek ez duelako data horretatik aurrera prestazioa berrabiarazi edo ez duelako prestazioa berriro ere eskatzeko eskubidea jakinarazi.
Era berean, aipatu beharra dugu bidegabe ordaindutako prestazioen erreklamazioa, batzuetan berrikuspen prozedura bat oinarri izan duena. Horrela, asko dira eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta prestazioa onartu ondoren hura ofizioz berrikusten hasi diren espedienteak, prestazioak erreklamatzeko prozedura bat abiarazi dezakeena, irizpideen betetzearen balorazio ez-egokia egin zelako.
Arartekoak egiaztatu du askotan, izapidetu bitartean, ez dela erreklamazioaren oinarri diren kontzeptu eta epeen gaineko informazio zehatza ematen, eta hori oinarrizko bermea dela uste dugu. Gainera, beste batzuetan, preskripzioaren institutu juridikoa ezar daitekeen data batean erreklamatzen dira ordaindutako prestazioak.
Arartekoaren ustez Lanbideren irizpideen arabera bidegabe ordaindutako kopuruak erreklamatzeko kontzeptu eta arrazoien gaineko gogoeta beharrezkoa da. Horretarako, betebeharrak ez betetzearen eta irizpideen galeraren edo bizikidetza-unitatean diru-sarrera berriak daudelako kopurua alda
tu behar den kasuak ezberdindu beharko lirateke. Betebeharrak ez betetzearen, irizpideen galeraren eta arau-hausteen artean ezberdintzeko garrantziak, eta jarreraren balore ezari proportzionatutako erantzuna emateko beharra dira, Arartekoaren ustez Lanbidek sistema hobetzeko proposamenen artean hobetu beharreko erronketako batzuk.
Epigrafe honi amaiera emateko, gogorarazi behar dugu Lanbidek funtzio konplexua eta gizartean eragin handia duena egiten duela. Izan ere, behar egoerei aurre egiteko jaiotako prestazio ekonomikoen eskubidea aitortzeaz gain lan aktibaziorako ekintzak sustatzen ditu. Espedienteak izapidetzean prestazioen onuradunek errespetatu behar dituzten irizpide eta betebeharrak betetzen direla zehatz-mehatz berrikusten da, batzuetan ezarri beharreko araudiaren gehiegizko interpretazioa eginez, Arartekoaren ebazpenetan adierazi den bezala. Berrikuspenak prestazioak ematean edo berrabiaraztean atzerapenak sortzen ditu. Zentzu honetan, funtzionamendua hobetzeko eta kudeaketa eraginkorra egiteko aukera ematen duten errekurtsoak emateko egindako esfortzuez gain, oraindik ere prestazioen izapidetzea atzeratzen da, batez ere berrikuspen edo berrabiarazte fasean, baita prestazioen kopurua alda
tzean eta lortzen diren diru-sarreren gaineko informazioari egokitzean ere.
Administrazio errekurtsoak ebazteko epeak, orokorrean, hobetu diren arren, errekurtsoa onartu den kasuetan horrek ez du berehalako ondoriorik, batzuetan eskaria egin eta 16 hilabete arte luzatu daitekeen prestazioaren aitorpena emateko berrikuspen prozesu bat abiarazten da. Arartekoak 2014ko uztailaren 17ko ebazpena egin zuen ,zeinetan Lanbideri gomendatu genion aukerako berraztertzeko errekurtso baten ebazpena aldekoa zenean Lanbidek bertako nahiei errekurtsoaren ebazpenean bertan erantzuteko, orokorrean berrikuspen espediente berri bat abiarazi gabe irizpide guztiak bete direla egiaztatzeko asmoz. Lanbidek ebazpen hau onartu zuen baina praktikan ez dugu betetzen ari dela ikusi.
Kexa-espediente askorengan eragina duen eta erakunde honengan kezka sortzen duen egoera garrantzitsu bat da adingabeak egotea eta diru-sarrerarik ez izateak duen inpaktuari dagokiena. Horretarako, Arartekoak apirilaren 8ko 2/2015 Gomendio Orokorra egin zuen, politika publikoetan eta, bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman adingabearen interes gorena derrigorrez kontuan hartzeari buruzkoa. Gomendio horren edukia adingabeak barnean dauden Arartekoaren esku-hartze guztietan gogorarazten da.
Oraindik bete ez den Lanbidek hartutako beste konpromiso bat da irizpideen dokumentua positibatzeko egokitasunari dagokiona, irizpide horiek ezartzeko eta publizitatea emateko helburuz, edozein interesdunarentzat eskuragarria egoteko moduan. Bere garaian, Arartekoak Lanbideri helarazi zizkion horren erabilerak sortzen ari zituen arazoak, eta pertsonek norbanako gisa, udal gizarte zerbitzuek eta hirugarren sektoreko gizarte erakundeek helarazitako ardurari arreta emateko beharra, irizpideen dokumentua ez argitaratzeak ekartzen zuen gardentasun falta, baita moduren batean dokumentuaren edukia helarazteko aukera ere. Horri 18/2008 Legearen araudi garapena egiteko beharra lotu zitzaion, 4/2011 Legeak sartutako alda
keten ostean (2/2010 eta 147/2010 Dekretuen eguneratzea), eta irizpideen dokumentua konfiguratzeko aukera, adibidez, Enplegu eta Gizarte Politiken Sailaren Sailburuaren Agindu baten bidez.
Lanbidek positiboki erantzun zituen erakunde honek helarazitako gomendio era proposamenak, baina denbora igaro den arren oraindik ez dira argitaratu.
Era berean, ez dugu prestazioaren etetea eta iraungitzea ekiditen duen zigor prozedura bat ezartzearekin lotutako jardunak abiaraztearen berri, eta hura urtebetez berriz eskatzeko ezintasuna ez betetze baten aurreko erantzun bakarra izatea.
Azkenik, ijitoei eta beste kultura gutxituei eta immigranteei eta aniztasun kulturalari dagozkion txosten honetako ataletan, eremu horretan ere eragina duten jardunak jasotzen dira, baina elementu zehatz bat sartzerakoan atal horietan garatu behar dira.
2. Kexarik aipagarrienak
2.1. Eskaerak artxibatzea, herritarrentzako arreta
Alderdi batek eskatutako eskarien izapidetzerako ezarritako prozedurak eskariarekin batera dokumentazioa ere aurkeztea aurreikusten du, eta, hala badagokio, administrazioak eskaria ebazteko nahitaezkoa den dokumentazioaren errekerimendua. Lanbidek bi hilabeteko epean ebatzi behar du eskaria.
Aztertutako kexan, Lanbidek dokumentazioa aurkezteko eskaria egin zuen epea igaro ostean. Arartekoaren ustez errekeritutako dokumentua ez da ezinbestekoa, eta ez ditu Lanbidek eskaria ebazteko dagoeneko ez dituen datu berririk; gainera, dokumentua bi hilabeteko epearen ostean egin zen. Beraz, epe hori igaro zenez Lanbidek berariazko ebazpenik eman gabe, diru-sarrerak bermatzeko errenta onartua egon beharko zen (Arartekoaren 2016ko maiatzaren 26ko ebazpena.) Kexagileak aurrerako eskari berri bat aurkeztu zuen, onartu zitzaiona.
2.2. Prestazioak ukatzea
2.2.1. Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria ukatzea ebatzi zuen ulertu zuelako eskatzaileak ez zuela eskaria aurkeztu eta urtebete lehenago bizikidetza-unitate bat osatzen. Uste zuen kexagilearen anaia etxe berean erroldatzeak eta berarekin hilabete batzuk bizitzeak 2013. urtean oinarrizko bizikidetza-unitatearen egitura eteten zuela. Arartekoaren ustez kexagileak berezko bizikidetza-unitate bat osatu zuen, independentea eta pertsona bakarrekoa, familiaren etxea utzi zuen momentutik, eta ondoren bere anaia hilabete batez erroldatzeak ez duela oinarrizko bizikidetza-unitatearen egitura eteten (Arartekoaren 2016ko martxoaren 14ko ebazpena).
2.2.2. Lanbidek eskari bat ukatu zuen uste zuelako eskatzaileak ez zuela alokairu harremana egiaztatzen zuen dokumentazioa aurkeztu, behin betikoa ez zen kontratuaren ale bat aurkeztu zuelako. Dena den, aurkeztutako gainontzeko dokumentaziotik ondorioztatzen zen alokairu harremana existitzen zela. Arartekoak prestazioa lortzeko ezarritako aurreikuspen legalak gogorarazi zituen (Arartekoaren 2016ko otsailaren 17ko ebazpena).
2.2.3. Beste kexa-espediente batean, prestazioa ukatzeko arrazoia zen subrogatutako pertsonak ez zituela alokairu kontratuaren datuak eguneratu, alokairu harreman bat zegoela ondorioztatzen bazen ere eta ezar daitekeen araudian aurreikusitako gainontzeko irizpideak betetzen bazituen ere. Hori dela eta, Arartekoak berrikusteko gomendioa egin zuen (Arartekoaren 2016ko ekainaren 14ko ebazpena).
2.2.4. Beste espediente bat ere aipatu beharra dugu. Honetan, Lanbidek ukatu zuen alokairu harremana egiaztatzeko aurkeztutako dokumentazioa egokia ez zela baloratu zuelako, egiaztatze zehatza egin gabe edo zigor salaketarik gabe. Espediente honetan, gainera, eskariaren ukapenari prestazioaren iraungitzeko efektuen eskaria egotzi zitzaion, urte beteko epean eskari berri bat aurkezteko ezintasunarekin gainera. Arartekoaren ustez, hasiera batean adierazi zuen etxebizitzan bizileku eraginkorra zuela egiaztatzeko beste jarduera batzuk abiarazi beharko zituzkeen Lanbidek, sortutako zalantzak argitzeko xedez. Edonola ere, espedientearen instrukzio-fasean beste dokumentazio bat aurkeztu izanak balorazio berria eskatzen zuen, bai eta entzuteko beste izapide bat ahalbidetzea ere (Arartekoaren 2016ko abenduaren 16ko ebazpena).
2.2.5. Beste batean, Lanbidek prestazioa ukatu zuen ulertu zuelako pertsonak Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza jasotzen zuela, Gipuzkoako Foru Aldundiak ematen zuena. Dena den, kexagileak laguntzak amaitu zirela egiaztatzen zuen dokumentazioa aurkeztu zuen. Diru-sarrerak Bermatzeko Laguntza diru-sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko irizpideak betetzen direnean amaitzen da. Lanbidek 5 hilabete eman zuen espedientea ebazteko, laguntzak ukatzeko arrazoia jakinarazi gabe hura ebatzi arte (Arartekoaren 2016ko urriaren 28ko ebazpena).
2.2.6. Aurkeztutako beste erreklamazio batean, Lanbidek eskaria ukatu zuen eskatzailea ohiko etxebizitzaz gain beste ondasun higiezin baten jabea zelako, eta beste baten jabekidea. Dena den, bi higiezin horiek bi lursail ziren, eta usufruktu batez kargatuta zeuden. Beraz, ezin zituen eskuratu eta ez zuten inolako ondare errendimendurik sortzen. Arartekoak bere 2016ko urriaren 13ko ebazpenean Lanbideri gomendatu zion prestazioaren ukapena berrikusteko. Izan ere, ondasun higiezinak usufruktuaren karga zuten bitartean lortu ezin zituenez, ez zizkiotela bere behar egoerari aurre egiteko errekurtso ekonomikorik sortzen.
2.3. Prestazioak etetea
2.3.1. Lanbidek ulertu zuen, Arartekoak aztertutako beste egoera batean, berralokatze kontratu ezberdinetatik etxebizitza batetik lortzen den errenta ezin dela ezberdina izan justifikatzen duten arrazoi objektiboak ez badaude. Lanbide berralokatze batetik errendimendu handiagoa lortzeko exijentzia lege oinarririk ez duen betebehar berri baten sorrera “ex novo” suposatuko luke. Izan ere, horrek, berez, etxebizitza baten titulartasuna duenak, jabetzan edo alokairuan, diru-sarrerak bermatzeko errenta baten onuraduna izanik, irabazi bat lortzeko, ahalik eta irabazirik handiena, gela bat berralokatzera derrigortuta egongo litzatekeela suposatuko luke. Gainera, Arartekoak alokairu kontratuetatik sortutako diru-sarreren zenbaketen gaineko gogoeta egin du. Izan ere, maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 21.1 artikuluak ez zenbagarritzat ditu diru-sarrera hauek (Arartekoaren 2016ko ekainaren 27ko ebazpena).
2.3.2. Beste espediente batean, kexagilea espetxetik atera zen, Espetxeetako Erregelamendua onestekoa den otsailaren 9ko 190/1996 Errege Dekretuaren 182. artikuluarekin bat, eta kexa aurkeztea erabaki zuenean, gizarteratu eta laneratzeko prozesuan parte hartzen ari zen Gizakia Fundazioan. Lanbidek etete egoera mantentzea erabaki zuen uste zuelako “tratamendu fasean espetxeko hirugarren graduan dauden pertsonek ez dute diru-sarrerak bermatzeko errenta kobratzeko eskubiderik, Espetxeetako Erregelamenduaren 182. art.”
Arartekoak Lanbideri helarazi dio ez dagoela hirugarren graduan ere dauden beste pertsonekiko oinarrizko ezberdintasunak justifikatzeko arrazoirik, osasun alorrekoa salbu. Baliteke Lanbidek egindako interpretazioak berdintasun printzipioa haustea, ez baitago arrazoirik DSBErako eskubidea tratamendu psikiatrikoan edo toxikomania gainditzeko tratamenduan dauden pertsonei ukatzeko, baldin eta tratamendu horiek zentro soziosanitario batean sartzea ekartzen badute ondorioz; baina bai ukatzen zaie prestaziorako eskubidea tratamenduan Espetxeetako Erregelamendua onesteko dekretuaren 182. artikuluak aginduta daudenei, kontuan hartu behar den gizarte-egoera kasu batean zein bestean berdina izanik.
2.3.3. Diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa eten eta iraungi zuen espediente bat ere aipatu da, kexagileak ez zuelako judizialki formalizatu hitzarmen arautzailea eta bikote-harremana eten izana ere ez zuen jakinarazi Egitatezko Bikoteen Erregistroan. Dena den, hasieratik bere bikote ohiarekin sinatutako akordioa aurkeztu zuen, eta horren arabera bere bi seme-alabengatik mantenu-pentsioa ordaintzeko konpromisoa hartu zuen. Hitzarmen erregulatzailea ez gauzatzea jasan zuen indarkeriagatik izan zen, baina txosten sozial baten bidez bere banaketaren errealitatea egiaztatu zuen, eta ez zuela Izatezko Bikoteen Erregistroan jakinarazi ez zekielako.
Arartekoak ulertu zuen aurreko ez betetze “formalak” ezin zirela irizpideak ez betetze bat bezala baloratu, kexagileak 2009tik osatzen zuelako bizikidetza-unitate bat bere bi seme-alabekin batera. Prestazioak etetea eta iraungitzea,18.389,02 € itzultzeko betebeharrarekin batera, desproportzionatua dela, honako hau kontuan hartuz, batez ere: 2015era arte, Lanbidek ez zuela espedientea berrikusi, nahiz eta erabaki pribatua agertzen zen diru-sarrerak bermatzeko errentaren prestazioa aitortzeko eta berritzeko erantsitako dokumentazioaren artean. Lanbidek aurrez eskatu izan balio hitzarmen arautzailea edo Egitatezko Bikoteen Erregistroan baja formalizatzea hautemandako akatsak konpondu ahal izango zituen (Arartekoaren 2016ko abuztuaren 3ko ebazpena).
2.4. Prestazioak iraungitzea
2.4.1. Honakoan, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak iraungitzea adostu zuen, lan-eskaintza bateko hautaketa prozesuan parte hartzera ukatu zelako. Bizikidetzako unitatea berak, bere bikoteak eta bien alabak osatzen dute. Kexagileak Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatutako familia esku-hartze programa batean parte hartzen zuen, Trebatu programa, eta kexa izapidetzen ari zen bitartean familia esku-hartzeak jarraitzen zuen. Arartekoaren ustez, kontuan hartu behar zen familia hori familia sozio-hezkuntzako esku-hartze programa batean parte hartzen ari zela. Familia esku-hartze programatik eta Lanbidetik lantzen ari ziren helburuen koordinazio falta agerian jarri zen. Arartekoaren ustez, lan-eskaintza baten hautaketa prozesuan parte-hartzea ukatzeko justifikatutako arrazoirik zegoen baloratu behar zen, kontuan izanda sinatutako Gizarteratze Aktiborako Hitzarmenak ez zituela aipatzen parte hartzen ari zen Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskumenekoa den esku-hartze sozio-familiarraren programaren ondorioz adostu ziren jarduera eta konpromisoak. Arrazoizkoa zen espero izatea Lanbidek beste eragileek egindako gizarte esku-hartzeak eta diagnostikoa aintzat hartzea, lan eta gizarte inklusio prozesua errazteko esku hartu zutenak (2016ko maiatzaren 24ko Arartekoaren ebazpena).
2.4.2. Beste espediente batean kexagilea, dibortziatua zegoena, adierazi zuen bere adingabeko bi seme-alaben zaintza esklusiboki zuela. Horietako batek ezgaitasun gradu bat zuen eta segurtasun zaindari bezala lan egiteko eskaintza egin zioten, aste bakoitzean txanda ezberdinekin. Bere adingabeko seme-alaben beharrak kontuan izanda, bereziki ezgaitasuna duenarena, lan-baldintza horiek sortzen zizkioten zailtasunak adierazi zituen, eta familia bizitza bateratzeko ezintasuna dela eta lan-eskaintza ukatu behar izan zuen. Hori dela eta, Lanbidek prestazioa iraungitzea adostu zuen. Arartekoaren ustez lan ordutegia eta egoera pertsonalak, kontuan izanda adingabearen interes gorena, lana ukatzea justifikatzen zuten, enplegua ukatzeko justifikatutako arrazoiari lotutako aurreikuspena betetzen zela ulertzen zuelako, 18/2008 Legearen 28.1.i) artikulua ezarriz, 4/2011 Legearen alda
ketak emandako idazketan (2016ko abenduaren 2ko Arartekoaren ebazpena).
2.4.3. Beste kasu batean, Lanbidek hasiera batean prestazioa etetea adostu zuen eta gero, prestazioaren kopurua murriztea, eskatzaileak herentzia bat jaso zuelako, zeinaren bidez ondasun higiezin baten jabetza soila lortu zuen %8,21eko baloreagatik. Arartekoaren ustez, eta amaren aldeko biziarteko gozamenak irauten duen bitartean edo etxebizitza saltzen zein alokatzen ez bada,ezin da esan interesdunak herentzian jasotako etxebizitza eskuratu dezakeenik eta, ondorioz, ezin da esan gaitasun ekonomikoa diru-sarrerak bermatzeko errenta gabe biziraun ahal izateko beste handitu zaionik. 147/2010 Dekretuaren 20. artikuluan ezarritako aurreikuspena interpretatu daiteke kontuan izanda ez-ohiko diru-sarrerak zenbatzeko diru-sarrerak edo diru bihur daitezkeenak izan behar direla. Modu horretan, ondasun higigarriak edo higiezinak emate, legatu edo herentziaren bidez lortzeko kasuetan, eta onuradunak ekonomikoki egitea galarazten duen eskubide erreal bat denean, titularraren diru-sarrera bezala zenbatzea atzeratu beharko litzateke “errekurtsoak sortzeko” ahalmena dutenera arte (Arartekoaren 2016ko urriaren 5eko ebazpena).
Iritzi hau beste kasu batzuetan ere helarazi dugu, hala nola, herentzia bidez ondasun higiezin baten zati proportzional bat jaso denean, eta zati horrek diru-sarrerak bermatzeko errentaren maiatzaren 25eko 147/2010 Dekretuaren 9.3 artikuluan aurreikusitako mugak gainditzen ez dituenean. Arartekoak Lanbideri gomendatu dio kasu hauetan ez alderatzeko diru sarrera bati duen katastro baloreagatik, baizik eta ez-ohiko diru-sarrera bezala zenbatzeko saltzeko itxoiteko.
2.4.4. 147/2010 Dekretuaren 20. artikuluarekin lotuta, maileguen zenbaketa 3.f) atalean oinarritutako ez-ohiko diru-sarrera bezala hartzeari lotutako iritzi ezberdina du. Arartekoaren ustez, Lanbide gehiegizko interpretazioa egiten ari da maileguaren kontratuaren berezko izaera kontuan hartu gabe, ez dena herentzia, legatu emate, pentsio, kalte-ordain edo ondarearen salmentak sortutako errekurtsoen berdina, aipatutako 20. artikuluan berariaz adierazitako ez-ohiko diru-sarrerak, (Arartekoaren 2016ko azaroaren 30eko ebazpena).
2.4.5. Beste espediente batean, Lanbiden diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa iraungi zuen onuradunari berritze eskaera ukatu ostean, uste zuelako betebehar baten ez betetzea eman zela Euskaditik kanpo egindako irteera labur batzuengatik. Arartekoak bi arrazoiengatik gomendatu zuen iraungitzea berrikustea: betebehar bat ez betetzea berez ezin dela iraungitzeko arrazoia izan ez berritzeagatik, eta araudiak ez duelako aurreikusten Euskaditik kanpo egindako irteerak jakinarazteko betebeharra (2016ko maiatzaren 2ko Arartekoaren ebazpena).
2.4.6. Lanbidek kexagilearen diru-sarrerak bermatzeko errenta iraungi zuen, beste kasu batean, lan batean borondatezko baja emateagatik. Lan-bizitzaren txostena ikusi ondoren, egiaztatu zen kexagileak, ostalaritza sektoreko langilea denak, asteburuetarako kontratu asko sinatu zituela. Horietako bat amaitzean borondatezko baja ageri bazen ere, kexagileak enpresa berdinarekin hurrengo astebururako kontratu berri bat sinatu zuen (Arartekoaren 2016ko martxoaren 11ko ebazpena).
2.4.7. Lanbidek ere diru-sarrerak bermatzeko errenta iraungi zion pertsona bati lan-hautaketa prozesuetan ez parte hartzeagatik, prozesu horietan parte-hartzeko ukapena lan bat ukatzearekin lotuz. Espedientean ez zen existitzen langileak hautatzeko prozesu batean parte-hartzeko eskaintzaren jakinarazpena, prozesuaren deialdia egin zuen erakunde kolaboratzaileak egin zuelako kudeaketa telefono bidez. Jakinarazteko modu honek ez ditu, Arartekoaren ustez, zuzenbidean baliagarria izateko eskatutako baldintzak betetzen. Horrek, egindako proposamenaren eduki zehatza zein den ezagutzea galarazten du, proposamena zein terminoetan ukatu zen edo kaltetutako pertsonari ukatzearen ondorioen berri eman zitzaion. Arartekoaren iritziz, jarduteko modu honek babesgabetasun egoerak sortzen ditu (Arartekoaren 2016ko abuztuaren 23ko ebazpena).
2.5. Beste kexa batzuk
Arartekoak Gizarte Larrialdiko Laguntzen ukapenean eragina duten kexak jaso ditu, gizarte zerbitzu batzuen arreta ez egokiari, zerbitzuak ukatzeari eta gizarte bazterketa egoera larrian dauden pertsonei zuzendutako egoitza zentroetatik kaleratzea.
Kasu batean, Bilboko Udalak Gizarte Larrialdiko Laguntza ukatu zuen Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak iraungi zituelako berrastea ez eskatzeagatik, berari egotzi ahal zitzaion jarrera zela ulertuz. Arartekoaren ustez, udalaren oinarria araudian aurreikusitako irizpideak betetzea izan beharko litzateke, eta beste Administrazio baten ebazpena (2017ko urtarrilaren 12ko Arartekoaren ebazpena).
Beste kexa batek gizarte bazterketa egoera larrian zegoen pertsona bat kaltetzen zuen. Horren gizarte bazterketa egoeraren balorazioa Uribe Kostako gizarte zerbitzuen mankomunitateak Bizkaiko Foru Aldundira eta Bilboko Udalaren gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei arreta emateko zerbitzuetara bideratu zuten. Beste kexa batzuetan bezala, argi geratu da gaueko harrera egiteko zerbitzuaren 1.8 fitxa garatzeko beharra, udalen eskumenekoa dena, Euskal gizarte zerbitzuen sistemaren prestazio eta zerbitzuen saileko urriaren 6ko 185/2015 Dekretuak aurreikusten duen moduan, 2016-2019 gizarte zerbitzuen plan estrategikoaren aurreikuspenei arreta eman ahal izateko. Gomendatzen diren mugapen geografikoak derrigorrezko izaera ez duten arren, planean tamaina zabaleko eta populazio bolumen handiko eremuak sortzeko helburua azpimarratu da, bertan hiriburuetan soilik ematen diren zerbitzuak kokatu ahal izateko (Lurralde Historikoko biztanleei irekita badaude ere), eta deszentralizatzeko eta osasun sistemaren lehen mailako arreta eskualdeen konfigurazioa errespetatzeko egokitasuna.
Azkenik, errepikatu den jarrera disruptiboa dela eta gizarte bazterketa egoeran dauden egoitza zentro batetik kaleratzea oinarri duen espediente bat aipatu beharra dugu. Arartekoak kasu hauetan bete beharreko betebeharren aurretiko informazioari eta horrek dituen ondorioei dagozkion bermeak errespetatu diren jakin nahi du, aurretiko audientzia eman den eta jakinarazpenaren edukia, hau da, edozein zigor prozeduraren oinarrizko bermeak.
3. Araudi- eta gizarte-testuingurua
Azpimarratu beharreko berritasun batzuk gertatu dira 2016. urtean ondoren zerrendatuko direnak:
Diru-sarrerak bermatzeko errentaren titularrak murriztu dira 2016an. 2015ean 66.000 baino gehiago izan ez badira ere, aurten kopurua pixkanaka jaitsi da, eta abenduan 63.797 onuradunera heldu da.
Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko maiatzaren 12ko 6/2016 Legea onartu da, sektore publikoaren eta gizarte ekimenaren aurrerapen faktoretzat jotzen dena.
Era berean, 2016ko uztailaren 26an EAEko egoitza bazterketa larriko egoeren ikerketarako, jarraipen eta analisirako instituzioen arteko kolaborazio protokoloa sinatu zen, ikerketa eta analisirako ekimen mota hauei marko egonkor bat emateko asmoz. Euskadin Etxerik ez duten Pertsonei Arreta Emateko Instituzioen arteko Estrategia bat egiteko prozesuaren barruan dago, eta horietako baten ekintza plana ikerketa, sentsibilizazio, formazio eta jakintzaren kudeaketa jarduerak sustatzeari lotzen zaio.
Protokolo hori ezartzeko, 2016. urte amaieran EAEn egoitza bazterketa egoera larrian dauden pertsonen zenbaketa egin da. Gutxi gorabehera, amaierako datuen zain, kalean lo egiten duten hirurehun pertsona baino gehiago eta etxerik ez duten 2.000 pertsona baino gehiago daudela baloratzen da.
Txosten hau aurkezteko egunean, 2017an, urtarrilaren 17ko 16/2017 Dekretua onartu da, gizarte larrialdiko laguntzen dekretua alda
tu duena.
4. Jarduera-planaren esparruko bestelako esku-hartzeak
4.1. Ofiziozko jarduerak
4.1.1. Oker jasotako prestazioen erreklamazioa
Arartekoak 2016an amaitu zuen Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarri gisa bidegabe jasotako prestazioak erreklamatzeko jarraitzen ari zen prozedura xehetasunez aztertu zuen jardun bat (Arartekoaren 2015eko abenduaren 22ko ebazpena). Ebazpen horretan Lanbideri helarazi zitzaion prestazioen erreklamazioa soilik adostu daitekeela, erakunde honen arabera, irizpideen galeraren kasuan edo aitortutako kopurua kalkulatzean kontuan hartu ziren egoeren alda
keta bat dagokion kasuan. Gainera, adierazi zen aldi batez eten denez prestaziorako eskubidea edo prestazioa iraungi egin denez eta eragindakoak ezin duenez urtebeteko epean berau berriro eskatu, araudiak betebeharra ez betetzeagatiko “ondorio negatiboa” aurreikusi du jada.
Lanbidek, erakunde honi bidalitako erantzunean, jakinarazi du ez duela ordaintzeko prozeduren aurretik jakinarazpen gehiagorik bidaliko. Hala ere, modu desegokian jasotako zenbatekoen jakinarazpena bidaltzen jarraituko da, berrikuspen-espedientea amaitzeko ebazpenarekin batera. Hori ere egingo da alda
tzeko, eteteko edo iraungitzeko prozeduren ebazpenean.
Modalitate horrek ez du jasoko borondatezko ordainketak egiteko aukera. Bertan, adieraziko da geroago ordaintzeko prozedura bat hasiko dela eta Lanbide interesdunarekin jarriko dela harremanetan.
Horrez gain, Lanbidek adierazi du aipatutako jakinarazpenarekin batera taula bat erantsiko dela; taula horretan, prestazio desegokiak nola eta zein epetan sortu diren azalduko da.
Bestalde, bidegabe jasotako prestazioen arrazoiei dagokien erantzunean, adierazi da irizpideak ez betetzeko kasuetan eta egoerak alda
tzean sortzen direla, baina batzuetan aldi berean ematen dira aurreko kasuak eta betebeharrak ez betetzea, bidegabe jasotakoak sortuz, baina ez arau-hausteengatik baizik eta irizpideak ez betetzeagatik.
Adierazi beharra dago Lanbidek, noizean behin, herritarrari oker erreklamatu diola, arau-hausteagatik, baina akatsa dela ikusi ondoren konpondu duela.
Azkenik, jakinarazi da jasotzaileentzat betebeharrak ez betetzeak dituen ondorioak berrikusteari dagokionean, Lanbidek ez betetze horiek zigor-prozeduretan ezartzea aztertzen ari dela, baina bitartean, betebeharrak eta irizpideak ez betetzearen kasuetan 147/2010 Dekretuak ezarritako erregulazioa ezartzen dute.
Bidalitako erantzunaz gain, erreklamatzen diren arrazoien, kontzeptu eta epeen informazio zehatza ez duten kexak jasotzen jarraitzen ditugu. Beraz, kexen izapidetzean Arartekoaren 2015eko abenduaren 22ko Ebazpenean helarazitako iritzia errepikatu da.
4.1.2. Berriz ere jo dute erakunde honetara pertsona eta elkarte asko ezgaitasun egoeran dauden pertsonen kolektiboa babesteko eskatuz eta diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarria jasotzeko pentsiodun bezala hartzeko eskatuz. Arazo hau Arartekoaren 2015eko uztailaren 21eko ebazpenean aztertu zen.
Lanbidek erakunde honi emandako erantzunean adierazi du ez diela Arartekoak egindako gomendioei arreta emango pertsona horiek euren oinarrizko beharrak ondo beteta dituztelako euren gurasoekin bizi direlako. Beraz, estaldura umezurtzak balira bakarrik jasoko lukete. Aitortu du historikoki zaurgarritasun larriko egoeretan egon diren antzeko egoeretan dauden kolektibo zehatzak babesten ari direla, hala nola, jubilatuak, alargunak, ezintasunen bat duten pertsonak, etxeko indarkeriaren biktimak, euren kargupean adingabeak dituzten pertsonak, eta banatu edo dibortziatu direlako edo errekurtso ekonomiko nahiko ez dituztelako euren etxebizitza utzi behar izan duten pertsonak, edo oinarrizko gizarte zerbitzuek behar larriko egoeratzat hartutako egoera batengatik. Azpimarratu dute “egoera hauek ez-ohikoak direnez tratamendu aniztasun hori nahikoa justifikatuta dagoela diru-sarrerak bermatzeko errenta aitortzeari dagokionean”. Arartekoak jarrera hori berrikusteko eta kolektibo honi estaldura emateko eskatu du.
4.1.3. Berriz ere Arartekoak Lanbide ezartzen ari zen irizpideari dagokion ofiziozko jardun bat abiarazi zuela adierazi behar da, diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa eskatzeko etxebizitza baten okupazio titulu juridiko baliozkoa izatea egiaztatzeko beharrean eragina zuena.
Pasa den urteko txostenean adierazi zen Lanbidek jakinarazi zigula hurrengo barne irizpideen berrikuspenean alda
tuko zela, eta pertsonek egoitza eraginkorra froga fede-emaile edo “froga sendo” baten bidez egiaztatzea nahikoa izango zela, Euskadiko Justizia Epaitegi Gorenaren Administrazio Auzietarako Gelaren epaian jasotzen den bezala (2012ko abenduaren 28ko 991/12 zenbakidun Epaia).
Berrikuspen hori ez da egin eta erakunde honek kexak izapidetzen jarraitu du.
4.1.4. Gizarte babesari dagozkion prestazioak bi administrazioek (Lanbide eta SEPE) kudeatzeak sortzen duen zalantza adierazten duten hainbat kexa ere jaso ditugu, espazio berdina konpartitzen dutenean edo gertu kokatuta daudenean. Kaltetutakoek ez dute administrazio egitura ezagutzen eta ulertzen dute Lanbide -euskal enplegu zerbitzua- bezalako administrazio bati jakinarazten dioten informazioa beste administrazio batera SEPE -estatuko enplegu zerbitzu publikoa- helarazten dela, eraikin berdinean edo gertuko batean dagoena. Bi administrazioen arteko informazioa hobetzea beharrezkotzat jotzen da. Arartekoak Herriaren Defendatzaileari helarazi dio kezka hori.
4.2. Euskadiko Autonomia Erkidegoaren udal gizarte zerbitzuen egoeraren gaineko txosten berezia: egungo egoera eta hobetzeko proposamenak
Aurten udal gizarte zerbitzuen egoerari buruzko txosten berezia argitaratu da.
Bertan, zerbitzu eskaintza, langileak eta gizarte zerbitzuetako udal gastuaren gaineko datu garrantzitsuenak aztertu dira, baita gizarte eta erakundeetako eragile talde anitz batek zerbitzu hauen egoeraren gainean aurkeztu duen ikuspegi kualitatiboa ere. Ondorioen artean, lurraldeen arteko ezberdintasunak jarraitzen dutela, zerbitzuek lehen mailako arreta guztia aintzat hartzeko dituzten zailtasunak, oinarrizko gizarte zerbitzuari berariaz egotzitako zerbitzuez haratago, Lanbideri diru-sarrerak bermatzeko prestazioen (diru-sarrerak bermatzeko errenta/etxebizitzarako prestazio osagarria) kudeaketa lekualdatzeko balantze anbibalentea eta Gizarte Larrialdiko Laguntzen eskariak gora egingo duenaren aurreikuspenaren aurreko kezka azpimarratu dira. Zentzu honetan, ondorioztatu da eskaria mantendu dela prestazioen kudeaketa lekualdatu arren. Pobrezia eta gizarte bazterketa egoerak askotan beste zailtasunei lotuta daude, hala nola, buru-gaixotasuna, muga funtzionalak eta babestuko duen famili sarea ez egotea. Hori dela eta, udal gizarte zerbitzuen arreta eskatzen jarraitzen dute. Horri diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioen etete edo iraungitzea sortzen duten ondorioak gehitzen zaizkio, lehendabizi udal Gizarte Zerbitzuetara jotzea sortzen dutenak.
Nahikoa estalita ez dauden beharren artean prebentzio izaera dutenak daude. Txostenean ere konpartitutako kudeaketa formuletan oinarritutako zerbitzuen garapenaren garrantzia azpimarratu da. Txostena 27 gomendiorekin amaitu zen. Horien artean, 13. azpimarratuko dugu, gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonen eremuan eragina duelako, eta honakoa gomendatu zen: ”Prestazioen eta zerbitzuen katalogoan jaso diren lehen mailako arretako eguneko eta egoitzako harrera-zerbitzuak garatzea”. Bertan, hauxe adierazi da: “Sortuko diren zerbitzuen kasuan, hurbiltasun printzipioaren arabera eta lurraldean egoki eta modu baketsuan heda daitezen (hurbiltasun printzipioa bermatuz eta baliabide jakin batzuk adibidez, bazterketakoak udalerri gutxi eta zehatzetan biltzea saihestuz), egoki ikusi dugu aurretiko hitzarmenak egitea zerbitzuaren kokalekua eta leku kopurua zehazteko, edota finantzaketako parte-hartzea edo sarbide-prozedurak zehazteko, hainbat udalerrik partekatutako zerbitzuen kasuan. Lurralde mapetan aurreikusi den garapen-markoan egin liteke prozesu hori, eta, bertan, tartean dauden tokiko erakundeen parte-hartzearekin, lurralde hedapenaren irizpideak eta xehetasun zehatzak/eragileak hitzartuko lirateke”. Lurralde mapak 2016an egin dira.
23. gomendioa ere azpimarratu behar da, lehen eta bigarren mailako arretaren arteko koordinazioari dagokiona, eta batez ere, diru-sarrerak bermatzeko sistemarekiko koordinazioa jorratzen duen 24. gomendioa. Bertan, oinarrizko gizarte zerbitzuen eta Lanbideren arteko harremana eta horiek diru-sarrerak bermatzeko sisteman duten papera berrikustea planteatu zen.
4.3. Gomendio orokorren jarraipena
Arartekoaren apirilaren 8ko 2/2015 Gomendio Orokorraren jarraipenean honela adierazi zen: “Politika publikoetan adingabearen interes nagusia kontuan hartzeko betebeharra; bereziki, diru-sarrerak bermatzeko sisteman”, baloratu ahal izan da ez dela termino guztietan betetzen ari.
Lanbidek erakunde honi erantzun dio printzipio honen ezarpena sektorearen araberakoa dela, hau da, haurtzaroaren eremuan bakarrik ezar daitekeela (guraso eta seme-alaben arteko harremanak, dibortzio egoerak, adopzio prozedura, tutoretza erregimena eta harrera eta antzeko egoerak). Arartekoak aldiz, adierazi du herri-administrazio guztiek bete beharreko araua dela.
Lanbideren eskubideak mugatzen dituzten ebazpenak oinarritzeko beharrari dagokion Arartekoaren urtarrilaren 20ko 1/2014 Gomendio Orokorraren jarraipenari dagokionean. Azken urte hauetan etete ebazpenak arrazoitzean hobekuntza nabaritu bada ere, oraindik hobetzeko tartea ikusten da.
Hobekuntza tarte hau emango litzateke, batez ere, diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa ukatzeko, eteteko edo iraungitzeko oinarri diren zuzenbide oinarriak adieraztean.
4.4. Bilerak
4.4.1. Lanbiderekin hainbat bilera egin dira Lanbideren funtzionamenduari eta eskariak ebazteko edo errekurtso bat onartu ondoren prestazioa aitortzeko atzerapenari lotutako gaiak jorratzeko, baita hitzorduei edo dokumentazio erregistroari dagokionean ere. Jasotzaileen egoera prestazioa ez berritu ondoren eta berritze, etete eta herritarrei informazioa emateko gaiekin lotutako eztabaida eman zen.
Lanbidek Arartekoari informatika aplikazioak hobetzeko, enplegu eskaria berritzeko hitzorduak SMS bidez jakinarazteko aukera eta web orriaren bidez diru-sarrerak jakinaraztea errazteko egiten ari den analisiaren berri eman dio.
Arau-hauste eta zigorren erregimenak abiarazteko edo irizpideak positibizatzeko ekimenei dagokienez, horretan dihardutela aipatzen dute.
Itzulera baldintzei buruzko 1/2015 Zirkularra otsailetik aurrera ofizioz aplikatuko zela jakinarazi ziguten, soldata-orria konpentsatzeko aukera onena ezarriz.
Izandako bileretan Arartekoak kexa-espedienteen izapidetzeetatik sortutako irizpide zehatzei dagokien kezka helarazi da, horien artean etxebizitzarako prestazio osagarriaren etetea eta bidegabe jasotako prestazioen erreklamazioa etxebizitza eskatzaileen erregistroan baja emateagatik.
Kexak Etxebideko izen ematea baja egoeran zutela ez zekiten pertsonengan zuten eragina, euren eskaria ez berritzeagatik edo ukatzeagatik. Espediente hauetan, Etxebizitza alorrean eskumena duen sailak ebazpenak Iragarki Taulan argitaratuta jakinarazten ditu.
Arartekoak jakinarazpen erregimen horrekin duen desadostasuna adierazi du askotan. Zehazki, gertakari hau urteko txosten eta ebazpen ezberdinetan adierazi da, besteren artean Arartekoaren 2013ko azaroaren 26ko ebazpena. Gainera, Arartekoak otsailaren 25eko 3/2016 Gomendio Orokorra eman zuen. Babestutako etxebizitza eskatzaileen erregistroko bajak norbanakoari jakinarazteko beharra, etxebizitza duina edukitzeko eta gizarte bazterketarako arriskua saihesteari begirako prestazio ekonomikoetarako eskubide subjektiboan duen eraginagatik.
Gure ustez, administrazio jardun baten balio faltak, Etxebideko izen emate edo baja baten ukapenaren jakinarazpen akastun batetik sor daitekeena bezala, adierazitako ukapen edo erregistro baja horrekin zuzenean lotutako gainontzeko administrazio jardunen balioan eragiten du, etxebizitzarako prestazio osagarriaren etetea, etxebizitzarako prestazio osagarriaren iraungitzea edo hura ez berritzea bezala.
Arartekoaren ustez, Etxebiden izena emateko betebeharrak etxebizitzarako prestazio osagarriaren titularrei eragiten die 2/2010 Dekretuaren 5 c) artikuluaren arabera. Ez da antzeko aurreikuspenik existitzen diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa erregulatzen duen araudian. Beraz, diru-sarrerak bermatzeko errenta prestazioa arrazoi honengatik etetea ez litzateke egokia izango.
Lanbidek ondo hartu ditu Arartekoak emandako gogoetak eta 2016ko abuztuaren 1ean indarrean sartu den ebazpen bat eman du. Horren bidez, adostu da berrikuspenean zehar Etxebide-etxebizitza eskatzaileen erregistroan izen eman gabe egotea edo baja ematea antzematen bada, entzutezko izapide bat egingo dela, eragindako pertsonak bere egoera erregularizatzeko aukera izan dezan. Izapide hori 30 egunez luzatuko da, Etxebiden duen egoera erregularizatzeko aukera izan dezan. Epe horren barruan kaltetutako pertsonak erregistroan berriro ere alta emanez gero, ez da prestazioa etetea erabakiko. Epe hori igarotakoan bajan jarraitzen badu, etxebizitzarako prestazio osagarria eten egingo da, alta eman arte. Gainera, agindu horretan onartu da, inolaz ere ez dela zenbatekorik itzultzeko eskatuko Etxebiden bajan emanda egon izanagatik. Hau da, etxebizitzarako prestazio osagarria etetea adostu aurretik pertsonari jakinaraziko zaio Etxebiden bajan dagoela ikusi dela, alta izapidetu eta Erregistroan izena emanda egoteko irizpidea betetzeko, eta prestazioaren ordainketa mantentzeko asmoz.
Era berean, Lanbidek erakunde honi jakinarazi dio jarraibide hori kontuan hartuko duela egiten diren errekurtsoak izapidetzean. Bestalde, Etxebiden izena emanda ez egoteak diru-sarrerak bermatzeko errentan eraginik ez izateko gomendioak ere onartu ditu.
4.4.2. Bilboko Udalarekin bilera bat izanda Arartekoaren 2015eko uztailaren 23ko ebazpeneko gogoetekin lotuta. Horren bidez, Bilboko Udalaren gizarte laguntzen kontrol eta berrikuspen aurreikuspenak salatzen zituen kexa batean bere jarduna amaitu du.
Udalak erantzun zuen jakinaraziz horretarako adostuko den prozeduran kontuan hartuko zirela.
Bileran ere Udaleko hainbat sail (Osasun Saila eta Gizarte Ekintza Saila) murgilduta dauden “Diogenes” kasuetako esku-hartze programaren berri eman zen, baita Haurtzaroaren eta Nerabeen Bulegoaren txostenean aztertzen diren haurren pobreziari dagozkion gaiei buruzkoak ere.
4.4.3. Arartekoa gizarteratze eremuan lan egiten duten elkarteekin bildu da, zaurgarritasun egoeran dauden familiak kanpoan uzten ari diren errolda eta egoitza eraginkorra egiaztatzeari lotutako irizpide batzuen gaineko, etxebizitza bakoitzeko bi bizikidetza-unitateko mugaren gaineko edo bizikidetza-unitate berezien kasuan bizikidetza bi urte baino gehiago ezin luzatzeko debekuaren gaineko zalantzak adierazi dizkigutenak. Lanbideren irizpideak jasotzen dituen dokumentuarekiko mesfidantza azpimarratu dute, diru-sarrerak bermatzeko errenta eskubidean eragina duten erabakiak hartzeko balio duelako eta ez dutelako edukia ezagutzen, hura hedatzea aurreikusita ez dagoelako. Udaltzaingoak harreman sentimentalak kontrolatzea ere aipatu zuten, Lanbidek diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarria prestazioak eteteko oinarri bezala erabiltzen dituen txostenak egiten dituztelako, bizikidetza-unitatea osatzen duten kideen errealitatea jakinarazi ez dela ulertzen dutelako.
Presuntzio hau emakume eta gizon bat elkarrekin bizi direnean bakarrik ematen da. Emateen edo prestazioen berrabiarazte ebazpen epeei dagokienean, egiaztatu da azken hilabeteetan luzatu direla, eta horrek gizarte erakundeek eskaintzen duten laguntzan eragina dauka, gizarte bazterketa prozesu larriagoak ekiditeko kopuruak aurreratu behar dituztelako. Bidegabe jasotako prestazioak erreklamatzeko prozeduran ez da kalkulu orria barne hartzen, edo Lanbidek erreklamatzen dituen kopuruak zenbatzeko modua. Hori dela eta, ez dago alegazio fasean “aurkaratu” daitekeen informaziorik.
Enplegu eta Gizarte Politiken Sailak espedientean duen informazioa lortzeari dagokionez konpromiso bat hartu zuela ere adierazi dute, eta horretarako pasahitz bat emango zela, baina oraindik ez da bete. Era berean, itzuli beharreko prestazioak zatikatzeari buruz dagoen ezjakintasuna adierazi zuten, zergatik Lanbidek bidegabe jaso direla ulertu duen. Preskripzioaren irudia ezartzea ere aipatu zuten, eta babesgabetasun egoerak ekiditeko informazioa hobetzeko garrantzia azpimarratu zuten.
Lanbidek langile autonomoei ematen dien tratua nabarmendu dute eta euren lan jarduna bertan behera uztera eraman dituzten zailtasunen ulergarritasun falta.
Azkenik, bulegoek ematen duten arreta kaxkarra salatu zuten, batez ere tratuari dagokionean, eta erabiltzaileei ematen zaien informazio nahasia (ez egokia) ezar daitekeen araudiaren eta egin beharreko izapideen gainean. Elkarte guztiak ados daude tratu duin bat egiaztatzeko garrantziarekin.
4.4.4. Azkenik, APDEMArekin izandako bilera aipatu genuen. Bertan, besteren artean, ardurapean seme-alabak izateagatik prestazioa jasotzen duten eta diru-sarrerak bermatzeko errenta iraungi zaien familien egoera jorratu zen, aurretik aipatu den ofiziozko jardunaren helburu izaten ari dena.
5. Herritarren eskubideen egoeraren balorazioa
Atal honetan eremuan egin den lanari lotutako ondorio eta gogoeta batzuk azpimarratu ditugu.
5.1. Euskadiko gizarte babeserako sistemak pobrezia eta bazterketa adierazleak estatu eta europar mailako batez bestekoa baino txikiagoak izatea lortu du. Beraz, beharrezkoa da nahikoa azpimarratzea, gizarte kohesioan eta gure gizartearen ongizatean duen eraginagatik.
5.2. Pertsona guztiek enplegu duin eta kalitatezko bat izateko eskubidea lortzeko beharrezkoak diren ekintzek lehentasuna dute, eta pertsonen enplegagarritasuna hobetzeko.
5.3. Lan prekarietateari aurre egiteko gizarte babeserako sistema baten laguntza beharrezkoa da (enplegurako estimuluak), ez lukeena denbora mugarik izan beharko, gaur egun gertatzen den bezala.
5.4. Gaur egungo ereguak gizarte babesa eta lan aktibazioa lotzen ditu, baina formazio ekintzen harremanaz gain, lan aktibazioan paper garrantzitsu bat izatearen zain jarraitzen du. Bestalde, prestazioak jasotzeari lotuta dituzten betebeharrak ez betetzeari dagokionez eta prestazioen etetea eta iraungitzeak dakartzaten lan aktibazioa. Tentsioa dago batzuetan pertsona baten lan aktibazioa lortzeko beharrezkoa den bultzadaren eta prestazioak etetea eta iraungitzeak dakarren gizarte bazterketa egoera handitzearen artean. Beraz, paradoxa bat sortzen da sistemak ez duelako lortzen lan aktibazioa baina prestazioen mantentze eta ematea enpleguarekin lotutako betebeharrak betetzearekin lotuta daude (bilatzea, parte hartzea eta lan-eskaintzak onartzea...).
5.5. Gizarte bazterkeria egoeran dauden eta prestazio ekonomikoak jasotzen ez dituzten pertsona kopuru handiak egoten jarraitzen du. Kontraesan bat da pertsona hauek prestazio ekonomikoak ezin eskatzea ez dituztelako irizpideak betetzen. Kasu hauetan gizarte erakundeekin eta gizarte zerbitzuekin kolaboratzeak sisteman integratzeko bideak ireki beharko lituzke.
5.6. Oso beharrezkotzat jo da prestazioen titularrek eta bizikidetza-unitateko kideek bete behar dituzten irizpide eta betebeharren gaineko informazioa hobetzea eta egokitzea. Kontuan izan behar da prestazioen iraungitze eta etetea oso ondorio larria dela, behar oinarrizkoenei aurre egitea galarazten duelako, eta ez da “nahita” egindako zerbait, batez ere seme-alabak dituzten familietan. Hori dela eta, ezinbestekoa da informazioa hobetzea, ez ahoz bakarrik, arreta pertsonal eta egoki batekin, baizik eta idatziz ere (web orria, informazio orriak, pertsonalizatutako idatzizko komunikazioak, informazio kanpainak). Informazio hau ulergarria den eta pertsonen beharrei egokitutako hizkuntza batean egin beharko litzateke.
5.7. Arartekoak Lanbiden izandako bileretan eta egindako ebazpenetan funtzionamenduari zein prestazioa lortzeko dokumentazio zehatza aurkeztearen exijentziari eta prestazioak eten edo iraungitzen dituzten prozeduren oinarri diren betebeharrak ez betetzearen edo irizpideen galeraren interpretazioan eragina duten hobekuntza alderdi garrantzitsuak helarazi ditu. Prestazioak erreklamatzeko prozeduran eragina duten hobekuntza alderdiak ere jakinarazi ditu.
2016an erakunde honek Enplegu eta Gizarte Politiken Sailari araudia aztertzeko eta Lanbidek egin duen araudiaren interpretazioa aztertzeko hainbat gomendio eta iradokizun zuzendu dizkio. Ebazpen hauek hura onartzeko zenbaketa egokiaren oinarri izan beharko lirateke, zaurgarritasun egoeretan eragina baitute. Hori dela eta, onartuak izatea espero dugu.
Gainera, Arartekoak 2016 txosten-diagnostiko berri bat egin du, erakundearen azken urte hauetako esku-hartzeak jaso eta Lanbideri hainbat gomendio ematen dizkionak. Bertan adierazitako gabeziak konpontzeak sistemaren hobekuntzarako oso interesgarri bezala baloratu da.
5.8. 2016an ez da diru-sarrerak bermatzeko errenta eta etxebizitzarako prestazio osagarriaren kudeaketan alda
keta nabaririk eman, bidegabe jasotako prestazioen itzulera baldintzak zehazteari buruzko 1/2015 zenbakidun Zirkularra abiaraztea baino, Arartekoak positiboki baloratu duena, baita bulego bakoitzean dokumentazioaren erregistroan egondako beste hobekuntza batzuk ere.
Ebazpen epeei eta herritarrentzako informazioari dagokionean hobetzeko alderdi garrantzitsuak daude, ebazpenen araudiaren interpretazioari eta oinarri juridikoari lotuta, eta prestazioen erreklamazio prozeduraren oinarri diren kontzeptuen informazio eta argitzeari lotuta ere. Uste du ezinbestekoa dela taula jakinaraztea eta horretan pertzepzio desegokiak nola eta noiz sortu diren jasotzea. Bestalde, Lanbide ez dago ados bere jardun guztietan adingabearen interes gorenaren eskubidea barne hartzeko gomendioa, derrigorrez kontuan hartzekoa bada ere. Izan ere, bere esku-hartzetako asko euren kargupean adingabeak dituzten familiengan eragina dute.
5.9. Erakunde honek sistema hobetzeari begira gogoeta prozesu bat ematen ari dela eta alda
keta proposamenak egiten ari direla badaki ere, 2016an ez dira eman. Beraz, ez dira bete Lanbideren bulegoetan erabakiak hartzerakoan erabiltzen ari diren irizpideen positibatze eta hedatzeari lotutako hartutako konpromisoak, edo berraztertzeko errekurtsoak onartzearen ondorioei dagozkienak. Arau-hausteak bere desbalorizazioaren arabera ezberdintzeko zigor prozedura bat erregulatzeko eta ezartzeko ez da aurrera egin, eta prestazioen etetea eta iraungitzea betebehar bat ez betetzean ematen den erantzun bakarra izatea ekiditea.
5.10. Arartekoaren ustez, gizarte bazterketa egoeran edo arriskuan dauden pertsonen egoera aniztasuna, Lanbiden zein udal gizarte zerbitzuetan arreta ematen zaiena, bi sistemen arteko kolaborazioaren gaineko gogoeta serio bat exijitzen du, lan eta gizarteratze prozesutik sortutako beharrei arreta emateko eta gizarte zerbitzuen eremuan printzipio orokorra eta arretaren jarraikortasun printzipioa betetzeko. Momenturen batean Lanbidek erabili ezin daitezkeen erabiltzaileentzako Lanbideren bulegoaren alternatiba gisa arreta prozedura bat zehaztea aztertzen ari zela onartu badu ere, orain arte ez da aurrerapen garrantzitsurik egon. Arartekoak Lanbideri helarazi dio udal gizarte zerbitzuen kolaborazioa ezinbestekoa zela, batez ere kolektibo zehatz batzuei dagokionean. Udal gizarte zerbitzuei buruzko Arartekoaren txosten berezian beharrezko kolaborazio hau jorratzen du 24. gomendioan.
5.11. “Etxerik gabeko” gizarte fenomenoari aurre egiteko beharra planteatzen jarraitzen da, gure hirietako kaleetan pertsonak bizitzea ekiditeko. Protokoloa sinatzea aurrera pausu bat da, sustatu beharreko neurriak hobetzeko eta estrategia bat egiteko ikertzeko konpromisoa bezala. Egoera honetara heltzea ekiditeko prebentzioak duen garrantziaz gain, garrantzitsua da egungo dispositiboen eta exijitzen diren irizpideen balioa ebaluatzea, kalean bizi diren pertsonak egotea ekiditeko helburuz. Errekurtso berrien beharra eta hura martxan jartzeko konpromisoa, Euskal Gizarte Zerbitzuen Sistemaren prestazio eta zerbitzuen zorroari buruzko Dekretua eta gizarte zerbitzuen plan estrategikoa ezarriz, ez du berrikuntza eta egungo dispositiboen berrikusketa mugatu behar.
5.12. Oraindik ere lurraldeen arteko desoreka mantentzen da gizarte bazterketa egoeran dauden pertsonei ematen zaizkien zerbitzuei dagokienean, udal gizarte zerbitzuen egoeraren gaineko Arartekoaren txosten berezian jasotzen den bezala. Gizarte Zerbitzuei buruzko 12/2008 Legea eta zorro eta prestazioei buruzko 185/2015 Dekretua betetzeko, baita Gizarte Zerbitzuetako Plan Estrategikoak eta Gizarte Zerbitzuetako Mapak dituen gogoetak ere, beharrezkoa da da administrazioen arteko planifikazio bat egotea, zerbitzuak hirietan kontzentratzea mugatzeko eta bazterketa egoeran dauden pertsonei zuzendutako zerbitzuak ez egotea eskualde eta lurralde eremu batzuetan, baita etxebizitza beharra ere. Bestalde, hiru lurralde historikoetan ezartzen ari den bazterketaren balorazio instrumentuen garapenak antzeko moduan baloratu beharko lituzke aztertzen diren egoerak, lurraldeen arteko desoreka ekiditeko. Modu berean, interesgarria litzateke lurralde zerbitzu eta prestazioak lortzeko exijentziek aurretik beste Lurralde Historiko batean erroldatuta egotea kontuan izatea.
5.13. Aurten udalerri batzuk ere gizarte larrialdiko laguntza eskariei aurre egiteari zuzendutako diru-partidak handitu behar izan dituzte; beste batzuk ezin izan dute aurrekontua handitu eta hori dela-eta ezin izan dituzte eskari guztiak erantzun. Gizarte Larrialdiko Laguntzei lotutako araudi berriaren helburuen artean energia gastuei arreta ematea dago. Energia gastuaren eraginak perspektiba ezberdinetatik aurre egitea exijitzen du, Arartekoak Arartekoaren 2016ko urtarrilaren 26ko 1/2016 Gomendio Orokorrean adierazi zuen bezala: Energia pobreziaren gaineko gizarte eztabaidarako oinarriak Euskadin. Bertan, jarduera eta gomendio proposamen ugari egin ziren, hala nola, Euskadin energia pobreziaren aurkako borroka plan bat ezartzea, energia kontsumitzaile ahulena babestera zuzendutako neurriak hartzea, energia kontsumitzaile ahulenaren ikuspuntutik egokiena den informazioa ematea (gizarte bonoa...) eta etxe eta eraikinetako energia eraginkortasuna hobetzea (energia auditoretzak...), eta energia berrikuntzarako laguntzak, besteren artean.
5.14. Euskadiko Hirugarren Gizarte Sektoreko 6/2016 Legearen eta Hirugarren Gizarte Sektorearekiko gizarte kontzertazioaren marko juridiko bereziaren zabaltze eta garapena garrantzi handikotzat jo da, ardura publikoko zerbitzuez hornitzeko, Gizarte Zerbitzuen 12/2008 Legean aurreikusitakoaren arabera.