1. Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikazko kapitulu honetan barrena, Ararteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen ahaleginduko gara, zifratan. Horrela, erakundeari bide ezberdinak erabiliz egin dizkioten kexei buruzko datuak bereiziko ditugu, baita zuzeneko arretarako hiru bulegoen jarduera ere, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen arabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden adieraziko dugu.
Era berean, euskal herri-administrazioak Arartekoarekin lankidetzan zenbateraino aritu diren jakiteko informazioa ematen da.
Kapitulu honetan beste atal bat sartu dugu, alegia, Arartekora etortzen diren pertsonen profilari buruzkoa, baita inkestetan gure lanaz ematen diguten iritzia ere.
Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu honetan 2016ko jarduerari buruzko informazio kuantitatibo guztia agertzen da.
Arartekoak garrantzizkotzat jotzen du jardueren kontzeptu zabalaren barruan bi alderdiok ikusaraztea: batetik, herritarren erreklamazioen esparruan egiten duen lana, hau da, kexak eta aholkularitza hainbat modalitatetan, eta, bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebaluatzeko egiten direnak, eta, beraz, Arartekoan eskuarki planteatzen diren kasu konkretuez harago doazenak.
Horretarako, hainbat tresna erabiltzen dira, denak ere Arartekoaren lan-arlo bakoitzaren urteko jarduera-planean egituratuak: bilerak administrazioekin, bilerak gizarte zibileko elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofiziozko jarduerak.
Arartekoak 2016an egin duen jardueraren zenbakizko gutxi gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu honetan kontsulta daitezke.
Arartekoaren web orrialdea sendotu egin da euskal herritarrei informatzeko eta haiekin harremanetan egoteko bide bezala; horren erakusgarri, aurten 100.000 bisita jaso dira, 193.000 orrialde ikusi dira eta 70.000 erabiltzaile inguru izan dira.
Era berean, Ararteko erakundearen presentzia indartu da gizarte-sareetan; horixe egiaztatzen dute, txosten hau ixteko datan, Googleen 400.000 bilaketa-emaitza izateak, Twitterren 4.200 jarraitzaile, eta Facebookeko orrian (2014an zabaldutakoa) 685 pertsonak jarraitzea Arartekoari.
Oro har, 2016an, herritarrentzako laguntzarekin eta administrazioen kontrolarekin lotutako 10.958 jarduera zenbatu dira eta horietatik 8.171 kexa eta kontsultei dagozkie. Beraz, 2016an Arartekoaren jarduera ia %23 gehitu da.
2016an herritarrek 8.171 kexa eta kontsulta egin dizkiote Arartekoari eta ofiziozko 34 espediente bideratzen hasi gara. Informazio horretatik ondorio hau atera daiteke: 2010. urtearen aldean –orduan ikusten hasi ziren krisiaren ondoriorik larrienak herritarren kexak %70 gehitu direla, arrazoi askorengatik, baina batez ere eduki ekonomikoko gizarte laguntzen gaineko kexak izugarri areagotu direlako.
2016. urtean, informazioa eta orientabidea eskatzeko egin diren 2.598 telefono-kontsultari erantzun diegu eta 97 bilera egin ditugu era askotako gizarte-erakundeekin (horien gaineko xehetasunak urteko txostenaren V. kapituluan kontsulta daitezke, gizartearekiko harremanei buruzkoa baita). Era berean, 78 bilera egin ditugu zenbait administraziorekin: Eusko Jaurlaritzaren sail eta zuzendaritzekin, aldundiekin, udalekin eta beste erakunde batzuekin.
Ikuskatzeko 5 bisita ere egin ditugu. Horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, Arartekoaren gomendioak zenbateraino betetzen diren, eta abar ebaluatu dugu Getxoko ertzain-etxean, Amorebieta eta Portugaleteko Udaltzaingoetan eta Bilbo eta Gasteizko familia-elkarguneetan.
Gainera, eraginkortasunez parte hartu dugu era guztietako ekitaldi, jardunaldi eta gertakizunetan, batik bat administrazioek eta gizarte-erakundeek sustaturiko ekimenekin loturikoetan (iaz, guztira, horrelako 96 jardueratan esku hartu genuen); horrek guztiak ematen du halako arrasto bat Arartekoak, batez ere erakundea osatzen duten 29 lan-arloetako arduradunen ekimenez, egiten dituen jarduera ugari eta askotarikoen inguruan. Esku-hartze horien zehaztapen handiagoa II. eta III. kapituluetan ematen da, arlo horietako urteko jarduera-plana azaltzean.
2016an kexa idatzien gaineko 1.652 espediente ebatzi dira. Gainera, 1.299 ebazpen eman dira. Gainontzeko kasuak gerora onartu ez diren kexak dira (beste herriaren defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, auzibideari ekin diotenak eta abar).
Kexa-prozedurek batez beste 69 egun iraun dute 2016an. Beraz, epeak nabarmen laburtzen ari dira urtetik urtera.
Iaz, kexa eragin zuen administrazioaren jarduera aztertu eta gero, jarduera okerren bat zegoela iritzi diogu azterturiko kexa idatzien %46tan (zertxobait hazi da 2015ekoaren aldean, ordukoa %43koa izan baitzen), eta jarduera ez zela okerra kexen %52 baino gehiagotan.
Eragindako administrazioak kexa sorrarazi zuen jarduera zuzendu eta aldatu du kasuetatik %93tan. Gehienetan ez da gomendio formalik egin behar izan administrazioak Arartekoaren proposamena onartzeko. Datu horrek argi erakusten du, berez, Arartekoaren esku-hartzea oso eraginkorra dela.
1. taula.
Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila
% | % | |
Konpondutako jarduera okerra | 93,04 | |
Gomendiorik gabe | 95,94 | |
Gomendio onartua | 4,06 | |
Konpondu gabeko jarduera okerra | 6,96 |
1996tik, Ararteko erakundeak arreta zuzeneko bulegoak dauzka Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuetan. Horri esker, administrazioren batekin arazoak dituzten herritarrei hobeto lagun diezaiekegu. Bulegoetan hartutako eskarmentuak erakusten du, gainera, bertan jasotzen aurrez aurreko kexez gain, telefono bidezko kontsulta ugari ere egiten direla, eta erakundeko langileek erantzuten dituztela.
Horregatik, egiten dizkiguten kexak ez ezik, telefonozko kontsultak ere zenbatzen ditugu, ziur baikaude horien bitartez informatzeko lan interesgarria egiten dela pertsonei administrazioekin dituzten harremanetan zein eskubide dituzten adierazten. Horrela, 2016. urtean guztira 8.240 zerbitzu egin ditugu herritarren arretarako bulegoetan. Horietatik 5.642 hiru bulegoetako batean aurrez aurre egindako kexak eta kontsultak izan dira, eta 2.598tan telefono bidezko aholkularitza eta informazioa eman da.
Bulegoetako jarduerari buruz, 2016ko datuak aurreko urteetakoekin alderatuta aztertzen baditugu, joera arras aldatu dela ikusten da, izan ere, aurrez aurre kasu egin zaien pertsonen kopuruari begira, Gasteizko bulegoaren nagusitasuna Bilboko bulegora aldatu da, han pertsona asko hartu baitituzte, aurreko urteetan baino dezente gehiago.
Arreta zuzeneko bulegoetan egindako aurrez aurreko kexetatik zenbat bihurtu diren kexa-espediente
Herritarrei kasu egiteko gure bulegoetan aurrez aurre egin diren kexa eta kontsultetatik 1.367 bihurtu dira kexa-espediente, hau da, %24,22. Horrek argi erakusten du bulego horietan aholkularitza-lan garrantzitsua egiten dela.
Gainerakoei dagokienez, batzuetan erakunde honen jarduera-eremutik kanpoko gaiei loturikoak ziren; horrenbestez, ezin ziren kexa moduan bideratu; beste batzuetan, agiri gehiago behar ziren edo aurretiazko gestioak egin behar ziren administrazio-organo eskudunetan; eta azkenik, beste zenbait kasutan, azaldutako arazoek kexa-espediente bihurtzeko funtsik ez zuten, bisitak aurreko kexa-espediente baten biderapenarekin zuen zerikusia edo kexagileak bere arazo zehatzean zein izapide egin behar zituen jakin nahi zuen.
2016. urtean 2.498 kexa idatzi erregistratu ditugu euskal herritarrek hala eskatuta. Gainera, ofiziozko 34 jarduera hasi ditugu.
Onartu gabeko kexa idatziak
Ararteko erakundea sortu eta arautzeko 3/1985 Legearen 21. artikuluan adierazten dira zein zertzelada gertatu behar duten herritarren kexak ez onartzeko. Horrela, hainbat arrazoirengatik onartu ez diren kexak bereizi behar dira: norbanakoen arteko gatazka zelako, ordurako auzitegian azalduta zegoen arazoren bati buruzkoa zelako (epai irmoa jasota edo epailearen ebazpenaren zain), edo erakunde honen eskumen eremutik kanpo zegoelako.
Nolanahi ere, kexei ahalik eta babes juridikorik handiena eskaintzeko irizpidea mantentzen da; horrela, ahalegina egiten da prozedurazko arauak herritarrek egindako kexa onartzearen alde interpretatzeko. Onartu ez diren kexetan, erakundea kexagileari aholku ematen ahalegintzen da beti, hark azaldu dituen arazoak konpontzeko egokienak izan daitezkeen bideei dagokienez.
Estatuko Herriaren Defendatzaileari edo beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak
Estatuko administrazioaren jardueraren kontrako kexak ez ditu zuzenean Ararteko erakundeak bideratzen, administrazio hori ez baitago erakunde honen kontrolpean. Kexa horiek Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidaltzen dizkiogu. Gainera, kexa batzuk beste autonomia erkidego batzuetako parlamentuetako ordezkariei igortzen dizkiegu, horien eskumen-eremupean dauden herri-administrazioei dagozkielako.
Estatuko Herriaren Defendatzaileari bidalitako kexak | 72 |
Beste defendatzaile batzuei bidalitako kexak | 4 |
Kontuan hartzen badugu kexa idatziak zein arlo tematikorekin dauden lotuta, hauxe ikusten dugu: aurreko urtearen aldean, oro har, berriz gora egin duela gizarte eremuarekin lotuta bideratu diren kexa idatzien espedienteen kopuruak. Azken kexa horiek kategoria bakarrean bilduta agertzen ez badira ere, hainbat arlotan azaltzen dira, ez bakarrik gizarteratze arloan, baizik eta baita ere etorkinen, buru-gaixoen, haur eta nerabeen, adinekoen, etxebizitzaren, espetxeratuen, ezgaituen, eta abarren arloetan.
Horrela, ikus daiteke 2016an gehitu egin direla gizarte bazterkeriaren aurka borrokatzeko bitartekoekin loturiko erreklamazioak: 790 izan dira (2015eko 755 kexen aldean), baina 2013. urteko 883 kexetatik eta 2012ko 1.100etik urrun dago oraindik. 790 kexa idatzi horietatik 759k (hau da, ia %96k) Lanbideren jarduera txarrarekin loturiko hainbat arazorekin dute zerikusia, eta diru-sarrerak bermatzeko errenta (BE) eta etxebizitzarako prestazio osagarria (EPO) kudeatzerakoan izandako jarduerekin.
Gizarteratze arloan ez ezik, jarduera bizia nabari da arlo hauetan: hezkuntza, etxebizitza, araubide juridikoa, herri-administrazioen ondasunak eta zerbitzuak, ogasuna, Herri-administrazioen zerbitzuko langileak eta segurtasuna. Era berean, 2016an kudeatutako kexa idatzien artean, ugariak dira arreta publikoa behar duten taldeei dagozkienak.
Arartekoak bideratu dituen kexa-espedienteetatik %53 baino gehiagok eskubide sozialekin dute lotura (hezkuntza, osasuna, gizarteratzea, etxebizitza, e.a.).
Orobat, azpimarratu behar dugu kexa-espedienteetatik %42k gutxi gorabehera (gizarteratze arlokoek barne) zerikusia dutela pertsona guztien benetako berdintasun eraginkorra bermatzeko politika publikoekin. Politika horien xedea pertsona jakin batzuei: emakumeak, gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak, adinekoak, haurrak eta nerabeak, ezintasunen bat duten pertsonak, homosexualak -gay zein lesbianak- edo transexualak, etorkinak eta kultura aniztasuna, ijitoak, etab., eskubide hori behar bezala gauzatzeko aukera galarazten edo eragozten dieten oztopoak kentzea da.
2. taula.
Hasitako kexa-espedienteen banaketa, jarduera-arloaren arabera*
Arloa | % | |
Gizarteratzea | 790 | 36,59 |
Hezkuntza | 155 | 7,18 |
Etxebizitza | 136 | 6,30 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | 122 | 5,65 |
Arreta publikoa behar duten taldeak: ezinduak, adinekoak, berdintasuna, etorkinak eta kultura aniztasuna, espetxeratuak, e.a. | 119 | 5,51 |
Ogasuna | 116 | 5,37 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 109 | 5,05 |
Segurtasuna | 95 | 4,40 |
Ingurumena | 93 | 4,31 |
Osasuna | 91 | 4,21 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua | 76 | 3,52 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak | 65 | 3,01 |
Justizia | 48 | 2,22 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua | 38 | 1,76 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola | 33 | 1,53 |
Haurrak eta nerabeak | 28 | 1,30 |
Lana eta Gizarte Segurantza | 15 | 0,69 |
Familiak | 14 | 0,65 |
Animaliak babestea eta edukitzea | 9 | 0,42 |
Gardentasuna, partaidetza, gobernu ona eta datuak babestea | 7 | 0,33 |
Guztira | 2.159 | 100 |
* Azpiarloen arabera xehatutako datuak Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan
Bideratutako kexa-espedienteek administrazio bakoitzari zer proportziotan eragiten dioten adierazten duten datuak aztertuta, aurreko urteetan bezala, 2016an Eusko Jaurlaritzaren kontra egin dira kexa idatzirik gehienak (ia %65), eta kexa zertxobait gutxitu dira autonomia erkidegoko udalei dagozkienak (%24 baino gutxiago).
Edonola ere, espedienteetan inplikatutako administrazioak ikertzeak ez du esan nahi jarduera okerrik egin dutenik, baizik eta haien jardueraren batek erreklamazioa sorrarazi duela.
Arlo eta administrazio bakoitzari zuzendutako kexen kopurua zuzen interpretatzeko era
Hasiera batean, administrazio jakin baten jarduerek kexa asko eragiten badituzte edo arlo zehatz batean kexa anitz jotzen badira, pentsa liteke horrek estua duela herritarrek administrazio horren funtzionamenduaz duten iritzi txarrarekin, zabarkeria, gehiegikeriak edo legez kontrako jarduerak egoteari dagokionez.
Hala ere, ñabardura garrantzitsuak egin behar zaizkio kexa-kopuruaren lehen pertzepzio eta interpretazio horri, ondorioak presaka ez ateratzeko, ondorio horiek okerrak eta bidegabeak izan baitaitezke eragindako administrazioei dagokienez.
Horrela, nahiz eta administrazio jakin baten jarduerak sortutako kexa-kopurua hasiera batean esanguratsua izan, are esanguratsuagoa da −eta hori da egiaz garrantzitsua− zenbat kexatan izan zituen kexagileak erakunde honetara etortzeko moduko arrazoiak, administrazio batek oker jokatu zuelako. Halaber, erakunde honen iritziz, kexa-kopuruaren datua bera baino garrantzitsuagoa da kasuan kasuko administrazioaren jokabidea, bai ezarritako epean informatzeko betebeharra betetzeko orduan, bai erreklamazioa ikertu edo aztertu ostean emandako ebazpenei dagokienez. Hau da, funtsezkoa da administrazioak gomendioak edo iradokizunak onartzen dituen ala ez egiaztatzea, administrazioak oker jokatu duela antzeman denean.
A. Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteak
Banaketa arloka
Eusko Jaurlaritzak eskumen zabala duen arloetan (gizarte babesa eta enplegua, hezkuntza, etxebizitza, osasuna, herri-administrazioen zerbitzuko langileak eta segurtasuna) egon da kexa idatzien espediente kopururik handiena.
3. taula.
Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren aurka (Eusko Jaurlaritza) bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa | % | |
Gizarteratzea | 710 | 58,10 |
Hezkuntza | 122 | 9,98 |
Etxebizitza | 112 | 9,17 |
Osasuna | 71 | 5,81 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 55 | 4,50 |
Segurtasuna | 40 | 3,27 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola | 17 | 1,39 |
Ingurumena | 14 | 1,15 |
Lana eta Gizarte Segurantza | 13 | 1,06 |
Justizia | 12 | 0,98 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua | 12 | 0,98 |
Familiak | 7 | 0,57 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak | 7 | 0,57 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 5 | 0,41 |
Gardentasuna, partaidetza, gobernu ona eta datuak babestea | 5 | 0,41 |
Ezgaitasunen bat duten pertsonak | 4 | 0,33 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa,
ondasunak eta zerbitzuak |
4 | 0,33 |
Emakumeen berdintasuna eta osotasuna | 3 | 0,25 |
Etorkinak eta kultura aniztasuna | 3 | 0,25 |
Ogasuna | 2 | 0,16 |
Espetxeratuak | 1 | 0,08 |
Talde terroristen biktimak | 1 | 0,08 |
Animaliak babestea eta edukitzea | 1 | 0,08 |
Hirigintza eta lurralde antolamendua | 1 | 0,08 |
Sailen araberako banaketa
B. Foru erakundeen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Foru erakundeen kontrako kexen artean, nabarmentzekoa da gora egin dutela Bizkaiko Foru Aldundiaren aurka bideratutako kexa idatziek, eta behera Gipuzkoakoaren kontrakoek. Egonkor mantendu dira Arabako Foru Aldundiaren aurkakoak. Berrien artean, aipagarria da Gipuzkoako Batzar Nagusien gainean egindako kexa bat.
Banaketa arloka
Aldatu egin da azken urteotan foru eremuari zegozkion kexa idatzien tipologia; horrela, zertxobait gehitu dira ogasun arloarekin eta adinekoen arloarekin lotutako kexak.
4. taula.
Foru erakundeen aurka bideratu diren espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa | % | ||||
Ogasuna | 4 | 21 | 11 | 36 | 23,37 |
Adinekoak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak | 15 | 9 | 1 | 25 | 16,23 |
Ezintasunen bat duten pertsonak | 1 | 17 | 3 | 21 | 13,63 |
Haurrak eta nerabeak | 6 | 3 | 8 | 17 | 11,04 |
Herri lanak, garraioak eta azpiegiturak | 1 | 7 | 6 | 14 | 9,09 |
Gizarteratzea | 1 | 4 | 3 | 8 | 5,19 |
Hizkuntza eskubideak, kultura eta kirola | 4 | 1 | 2 | 7 | 4,55 |
Herri-administrazioen zerbitzuko langileak | 5 | 2 | - | 7 | 4,55 |
Jarduera ekonomikoaren antolamendua | - | 2 | 3 | 5 | 3,25 |
Familiak | 1 | 1 | 1 | 3 | 1,95 |
Espetxeratuak | 3 | - | - | 3 | 1,95 |
Ingurumena | - | 1 | 1 | 2 | 1,30 |
Justizia | - | 1 | - | 1 | 0,65 |
Gaixo kronikoak | - | 1 | - | 1 | 0,65 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | - | - | 1 | 1 | 0,65 |
Animaliak babestea eta edukitzea | - | 1 | - | 1 | 0,65 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | - | 1 | - | 1 | 0,65 |
Etxebizitza | - | - | 1 | 1 | 0,65 |
C. Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteak
Banaketa lurraldeka
Espediente gehienak Bizkaiko udalen aurka bideratu dira, baina kontuan hartu behar da horixe dela lurralderik jendetsuena.
5. taula.
Tokiko administrazioen aurka bideratutako espedienteen banaketa
Área | % | |
Bizkaiko udalak | 222 | 49,78 |
Gipuzkoako udalak | 124 | 27,80 |
Arabako udalak | 85 | 19,06 |
Bizkaiko mankomunitateak, partzuergoak
eta parkeak |
7 | 1,57 |
Arabako administrazio batzarrak | 4 | 0,9 |
Gipuzkoako mankomunitateak, partzuergoak
eta parkeak |
3 | 0,67 |
Mankomunitateak, partzuergoak eta parkeak | 1 | 0,22 |
6. taula.
Autonomia erkidegoko udalen eta administrazio batzarren aurka bideratutako espedienteak
Arabako udalak | |
Vitoria-Gasteiz | 60 |
Aramaio | 4 |
Laudio/Llodio | 4 |
Artziniega | 2 |
Zuia | 2 |
Beste batzuk* | 13 |
Guztira | 85 |
Bizkaiko udalak | |
Bilbo | 46 |
Barakaldo | 18 |
Getxo | 15 |
Sopelana | 15 |
Mungia | 9 |
Erandio | 7 |
Bermeo | 6 |
Durango | 6 |
Gernika-Lumo | 6 |
Leioa | 5 |
Sestao | 5 |
Basauri | 4 |
Galdakao | 4 |
Santurtzi | 4 |
Sopuerta | 4 |
Valle de Trápaga-Trapagaran | 4 |
Berango | 3 |
Elantxobe | 3 |
Ermua | 3 |
Lekeitio | 3 |
Ondarroa | 3 |
Ortuella | 3 |
Zeanuri | 3 |
Zierbena | 3 |
Beste batzuk* | 40 |
Guztira | 222 |
Gipuzkoako udalak | |
Donostia-San Sebastián | 48 |
Errenteria | 7 |
Zarautz | 7 |
Oiartzun | 6 |
Hernani | 5 |
Irun | 5 |
Pasaia | 5 |
Deba | 4 |
Tolosa | 4 |
Arrasate/Mondragón | 3 |
Azpeitia | 3 |
Ordizia | 3 |
Eskoriatza | 2 |
Lasarte-Oria | 2 |
Lezo | 2 |
Urnieta | 2 |
Beste batzuk* | 16 |
Guztira | 124 |
* Zerrenda osoa Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke estatistika osoan.
Banaketa arloka
Normalean gertatzen den bezala, tokiko administrazioen jarduerek eragindako erreklamazioak modu nahiko homogeneoan banatuta daude udalek eskumen garrantzitsuak dituzten arloen artean. Honako arloak nabarmentzen dira: araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak, hirigintza eta lurralde antolamendua, ingurumena, segurtasuna eta ogasuna.
D. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak
Dezente ugaritu dira EAEko beste administrazio batzuen kontrako kexak, ia bikoiztu egin baitira 2015koen aldean. Euskal Herriko Unibertsitatearen aurka egindako kexei dagokienez, areagotu egin dira aurreko urteetakoekin konparatuta. Berri gisa, aipa liteke 7 kexa egin direla BIDEGIren jardueraren gainean.
7. taula.
Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazio batzuen aurka bideratutako kexa-espedienteak
Euskal Herriko Unibertsitatea | 13 |
URA – Ur agentzia | 8 |
BIDEGI | 7 |
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua | 5 |
Donostia Zinemaldia-Festival de San Sebastián | 2 |
Arabako Prokuradoreen Elkargoa | 1 |
Araba Abokatuen Elkarte Ohoretsua | 1 |
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua | 1 |
Euskal Herriko Notario Elkargo Txit Prestua | 1 |
Gipuzkoako Goimailako Teknikari Proiektugileen
eta Delineatzaileen Elkargo Ofiziala |
1 |
Haurreskolak | 1 |
Guztira | 41 |
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Azken urteotan ohikoa denez, lurraldez lurralde egindako kexa idatziak aztertzen baditugu, Arabako lurraldea neurriz gain ordezkatuta dago guztizko kopuruan, ziur aski bertan dagoelako Arartekoaren egoitza nagusia, baita erkidegoko erakunde komunen besteak beste, Eusko Jaurlaritzaren egoitza ere. Aldiz, herritarrei aurrez aurre kasu egiteko bulegoetako kexei dagokienez, Bilboko bulegoa nagusitzen da bereziki.
Erreklamazioak lurraldez lurralde, 10.000 biztanleko
Lurralde historikoen arabera erregistratu diren erreklamazio idatzien jatorriaren konparaziozko azterketa egiteko, lurralde bakoitzetik jasotako kexen kopuru osoa lurralde horretako biztanleriarekin lotuko dugu. Hurrengo koadroan bildu ditugu lurralde bakoitzetik 10.000 biztanleko multzo bakoitzeko jaso ditugun kexei buruzko datuak.
Aurreko urteetan bezalaxe, egiaztatu dugu Araba Lurralde Historikoan egin direla kexa idatzi gehien, hain zuzen, beste bi lurraldeetan halako bi ia-ia, nahiz eta biztanle gutxien hartu bere baitan.
* Arartekoaren web orrian kontsulta daitezke, estatistika osoan, Arartekoaren jarduera hasi zenetik (1989) izan duen bilakaerari buruzko datuak
Banaketa lurralde bakoitzean
Kexagileak lurralde historikoko hiriburuan ala beste udalerri batzuetan bizi diren, herritarren jokabidea ez dela berdina erakusten du kexa-espedienteen banaketak. Egiaz, Bizkaian eta Gipuzkoan, handiagoa da hiriburutik kanpo bizi diren kexagileen kopurua; Araban, ordea, kexetatik %80 Gasteizen bizi direnek egin dituzte.
8. taula.
Kexen banaketa, hiriburuko biztanleek edo lurraldeko gainerako udalerrietako biztanleek egin dituzten kontuan hartuta
Araba/Álava | % | |
Vitoria-Gasteiz | 511 | 80,85 |
Beste udalerri batzuk | 121 | 19,15 |
Guztira | 632 | 100 |
Bizkaia | % | |
Bilbao | 474 | 37,41 |
Beste udalerri batzuk | 793 | 62,59 |
Total | 1.267 | 100 |
Gipuzkoa | % | |
Donostia-San Sebastián | 206 | 36,98 |
Beste udalerri batzuk | 351 | 63,02 |
Guztira | 557 | 100 |
Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo etorritako kexak
Urtean zehar, beste autonomia erkidego batzuetatik eta beste estatu batzuetatik etorritako 42 kexa jaso ditugu, euskal herri-administrazioen kontrakoak.
Jarraian, 2016an bideratutako espedienteak tramitazioaren zein fasetan dauden aztertuko dugu.
2016. urtean 1.652 kexa-espediente bukatu dira eta 1.299 ebazpen eman dira. Arartekoak hartu dituen erabakiak aztertuta, eragindako administrazioaren jarduera okerren bat zegoen 538 kasutan, hau da, ia %46tan; ehuneko hori iazkoa baino (%43) handixeagoa da. Aitzitik, ez da jarduera okerrik antzeman azterturiko espedienteetatik %54 baino gehiagotan (iaz %57 izan ziren).
Izapidetzen ari ziren espediente batzuetan, kexa aztertzen hasi ondoren, azterketa jarraitzea eragozten duten hainbat inguruabar agertu dira: beste defendatzaile batzuekiko bikoiztasuna, epailearen ebazpenaren zain dauden auziak, epai irmoa dutenak, epai bideari ekin diotenak eta abar. Espediente horiek Gerora ez dira onartu izenpean jaso dira ondoko grafikoetan.
Kexen egoera: euskal administrazio publikoen jarduera zuzenak eta okerrak
Aurreko datuetatik ondorioztatzen denez, Arartekoak 2016. urtean sakonki aztertu dituen erreklamazio guztietatik 538 kasutan, hau da, %45,75an ondorioztatu da jarduera okerren bat egin dela.
Herritarren kexak aztertu eta ikertzeaz gain, Ararteko erakundeak, bere kabuz, hainbat gai ikertzeari ekiten dio: batzuetan, euskal administrazio publikoren batek agian oker jokatu duela iruditu zaigulako; beste batzuetan, zerbitzu berriak emateko edo laguntzeko aukera ikusi dugulako.
Otsailaren 27ko 3/1985 Legeak −Ararteko erakundea sortu eta arautzekoak− ofizioz jarduteko aukera xedatu zuen 17.1 artikuluan. Horri esker, Arartekoak bere kabuz esku har dezake, administrazioaren irregulartasunen edo akatsen baten ondorioz kalteturiko herritarren kexen zain egon barik.
2016an ofiziozko 34 espediente bideratzen hasi gara. Arloen arabera, aipatzekoak dira Haur eta Nerabeentzako Bulegoari dagozkionak eta ingurumen eta segurtasun arloekin lotutakoak, baita ogasunari, gizarteratzeari eta ezgaituei buruzkoak ere.
9. taula.
Ofiziozko espedienteen banaketa, arloen arabera
Arloa | % | |
Haurrak eta nerabeak | 6 | 17,65 |
Ingurumena | 4 | 11,76 |
Segurtasuna | 4 | 11,76 |
Ogasuna | 3 | 8,83 |
Gizarteratzea | 3 | 8,83 |
Ezgaitasunen bat duten pertsonak | 3 | 8,83 |
Justizia | 2 | 5,88 |
Herriaren Defendatzailea | 2 | 5,88 |
Hizkuntz eskubideak, kultura eta kirola | 1 | 2,94 |
Hezkuntza | 1 | 2,94 |
Buruko gaixotasunak edo nahasmenduak dituzten pertsonak | 1 | 2,94 |
Espetxeratuak | 1 | 2,94 |
Ijitoak eta beste gutxiengo kultural batzuk | 1 | 2,94 |
Herri-administrazioen araubide juridikoa, ondasunak eta zerbitzuak | 1 | 2,94 |
Osasuna | 1 | 2,94 |
Guztira | 34 | 100 |
Ikus daitekeenez, Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren jarduera gailentzen da iaz antzeman ziren egoera edo arazoen aurrean ofizioz hasitako jardueretan: adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren mende dauden babesik gabeko haurrentzako gizarte-zerbitzuen funtzionamendua aztertzeko hasi zena; babesik gabeko seme-alabak dituzten familia ijitoekin egindako esku-hartze espezializatua; edo, Euskadiko udal batzuetan, adingabeei alkoholik ez saltzea kontrolatzeari buruz egin zen jarduera.
Segurtasun arloan ikuskatzeko bisitak egin dira Amorebieta-Etxano eta Portugaleteko Udaltzaingoetara eta Getxoko Ertzain-etxera, eta ofiziozko jarduera bat hasi da Sestaoko ziegen egoeraren berri jakiteko.
Ingurumen arlotik bultzatutako ofiziozko jarduerak mota askotakoak dira. Horietako bat, ostalaritza establezimendu batek Arrigorriagako Udalari zaratagatik sortutako eragozpenengatik hasi zen; beste kasu batean, Hondarribiko gazteen lokal batean gertatutako sutea ikertzeko; beste batzuk, berriz, fringilidoak babesteko eta silbestrismoa eragozteko.
Hizkuntza eskubide, kultura eta kirol arloan, Lezamako Bake Epaitegian euskaraz ezin artatu izanarekin zerikusia zuen ekimen bat bultzatu zen.
Ogasun arloan nabarmentzekoak dira Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiei zuzendutako ekimenak, gai hau zela eta: planeamendu-arauetan urbanizagarri edo hiri-lur bezala sailkatuta egon arren, orain nekazaritzarako erabiltzen diren lurzoruetan kokaturiko lursail batzuen katastro-balorazioa. Era berean, Bastidako Udalean hiri-lurren balioa gehitzeari buruzko ekimen bat hasi zen.
Aipagarriak dira, halaber, osasun arloan burututako ofiziozko jarduerak, euskal osasun-sistemak elikadura-nahasdurak dituzten pertsonei zuzendu dizkien berariazko jarduerak aztertzeko; baita ere adingabe atzerritarren osasun-arretarekin zerikusia dutenak.
Orobat, gizarteratze arloan hasitako jarduerak nabarmendu behar ditugu. Horiek Lanbiderekin zerikusia dute, semea edo alaba beraien kargura izateagatik prestazioa jasotzen duten pertsonei diru-sarrerak bermatzeko errentaren osagarria onar diezaieten, edo genero-indarkeria jasan duten emakumeek DSBE eskuratu ahal izan dezaten.
Aipaturiko ofiziozko 34 espediente horiez gain, Arartekoak zenbait jarduera hasi ditu beste 16 espedientetan, erakundeak egindako gomendioak bete ote diren aztertzeko. Gehienak Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren ekimenak dira, euskal herri-administrazioek gomendioak betetzen ote dituzten jakiteko. Halakoak dira, esate baterako, Arartekoak haurren pobretasunaz egindako azterlanaren ondoriozko gomendioak; adingabeentzako zentro batzuetan jazotako gertakarien bilakaera aztertzea; egoera txarrean bizi diren haurrei buruzko txostenean egin ziren gomendioetako batzuen bilakaera aztertzea, baita bakarrik dauden adingabe atzerritarrak artatzeari buruzko gomendio orokorrarena ere. Orobat, bulego horrek ikuskatzeko bisitak egin ditu Bilboko eta Gasteizko familia elkarguneen funtzionamendua ikusteko, eta informazioa eskatu du haurren pobreziaren gaineko gobernu planaz, edo, Estatuko berriztatzeen ondorioz, 2015ean haurren gainean egin ziren arau-aldaketez.
Ofiziozko jarduera horiek eta beste zenbait –horietako batzuk aztergai dugun urtean bukatu dira, beste batzuk bideratzen ari dira– zehatzago kontsulta daitezke txosten honen II eta III. kapituluetan, baita horri erantsitako Haur eta Nerabeentzako Bulegoaren txostenean ere.
Gure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.
Kexagileen ezaugarriak
2016. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du aldaketa esanguratsurik erakusten aurreko urteekin aldean.
Kexa idazteko erabilitako hizkuntza
Gaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.
Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.
Kexak egiteko era
Kexak egiteko moduari buruz, datuek erakusten digute eutsi egin zaiola iazko joera-aldaketari, izan ere, kexetatik %83 baino gehiago aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan. Horrela, 2014. eta 2015. urteko joera mantendu da eta kexagileak aurreko urteetako joera orokorretik aldendu dira, izan ere, orduan Internet zen kexak egiteko bide nagusia. Ziur aski, krisiaren ondorioekin eta eskubide sozialekin zerikusia duten kexak gehitu direlako gertatu da hori, eta Arartekoari azaldutako kasuak konplexuagoak direlako.
10.1. Erabiltzaileei egindako inkestaren emaitzak
Duela zenbait urte, herritarrengana hurbiltzeko bidea hasi genuen, esku hartzeko eskatu diguten pertsonen iritzia jakiteko. Erakundearen jardunbidean ahulguneak zeintzuk diren jakitea eta eskaintzen dugun zerbitzua hobetzen saiatzea ditugu helburu.
Horregatik, kexa-espediente baten izapideak amaitzen ditugunean, kexagileari galdera-sorta bat bidaltzen diogu, nahi izanez gero eta izena ipini barik, galdera batzuei erantzuteko eskatuz, emandako zerbitzuaren gainean egiten duen balorazioa jakiteko.
Emaitzak balioztatzean, garrantzitsua da honako hau kontuan hartzea: 2016an zenbait kexaren biderapen-lana amaitu da; kexa horien artean, gutxi gorabehera %46tan uste izan da eragindako administrazioak jarduera okerren bat burutu zuela.
Herritarrek Arartekoaren esku-hartzeaz 2016an egin duten balorazioa oso ontzat jo behar da. Horixe ondoirozta daiteke Arartekoaren zerbitzuak erabili dituzten pertsonetatik galdera-sortari erantzun diotenen erantzunetatik.
Hortaz, “jasotako informazioa ona edo oso ona” iruditu zaie kexaren bat egin duten herritarren ia %70i, kexaren biderapena bukatu ondoren.
Arartekoak egiten duen zerbitzuari buruzko balorazio onaren adierazgarririk nabarmenena da kexagileen %82k baino gehiagok ontzat edo oso ontzat jo duela jaso duen arreta.
Hau da, galdera-sortari erantzun dioten pertsonetatik %70k baino gehiagok oso egokitzat edo nahiko egokitzat jo dute Arartekoaren esku-hartzea, eta ia %10i egokia iruditu zaie.
Beraz, kasuetatik %81 baino gehiagotan Arartekora jotzea gomendatuko litzateke, administrazioarekin arazorik edukiz gero.
Erantzuna jasotzeko denborari dagokionez, %43 baino gehienek uste dute denbora laburra edo oso laburra izan dela.
Eskubideak babesteko sortu zen Arartekoa bezalako erakunde batean oso garrantzitsua da bere erabiltzaileen iritzian sinesgarritasunaren balioa agertzea. Horretaz jabetuta, azken urteotan galdera hori gehitu dugu. Galdera-sortari erantzun diotenetatik (153 pertsona) ia %65ek uste dute erakundeak gizartearen eta administrazioaren aurrean duen irudia eta sinesgarritasuna onak edo oso onak direla, eta hori laguntza handikoa da Ararteko erakundearentzat.
Era berean, azken urte hauetan Arartekoaren funtsezko bi tresnari buruz galdetu dugu: alde batetik, gure web orriaz, funtsezko tresna baita gure zerbitzuez informatzeko eta herritarrekin elkarri eraginez jarduteko (orri hori erabiltzaileen %55ek ezagutzen dute); eta bestetik, Arartekoaren zerbitzu-kartaz. Bertan biltzen dira kalitateko konpromiso guztiak eta erabiltzaileek erakundearekiko dituzten eskubideak, baita eskubide horiek baliatzeko modua ere (tresna hori galdera-sortari erantzun diotenen %39ek ezagutzen dute). Galdera-sortaren emaitzetan, oso ontzat jotzen da, nabarmenki, Arartekoaren webean eta gainontzeko bideetan ematen den arreta telematikoa (%71k ontzat edo oso ontzat hartzen dute), baita ere Arartekoarekin gestioak egiteko erraztasuna (ona iruditzen zaie %77ri baino gehiagori).
Beraz, emaitza horiek denek –aurreko urteetakoen antzekoak ondorio hau aterarazten digute: Arartekoaren zuzeneko esku-hartzearekin −bere jardueraren eta giza baliabideen araberakoa− lotutako iritziak aztertzen direnean, oso ontzat jotzen da egindako lana.
Bestelako emaitza lortzen da Ararteko erakundearen erabakitzeko edo jarduteko ahalmenetik kanpo geratzen diren alderdiez galdetzen denean. Alderdi horiek gehienbat administrazioaren laguntzeko edo ez laguntzeko jarrerarekin dute zerikusia: prozesuaren iraupena (%54k baino gehiagok uste dute igarotako denbora luzea edo oso luzea izan dela), nahiz eta Arartekoan espedienteak, batez beste, 69 egunetan bideratzen diren.
Inkestetan lortzen diren datuez gain (jada azaldu direnak), kexagileek galdera-sortaren ataletako baten bidez bidal diezazkiokete Arartekoari beren iritziak eta iradokizunak.
Erakundearen funtzionamenduaz dauden iritzien eta hobetzeko iradokizunen artean, honako hauek daude: langile teknikoek emandako tratu onaren eta haien profesionaltasunaren gaineko hainbat iritzi.
Gainera, erakundearen eta bere funtzioen berri ematea proposatu dute, uste baitugu jendeak gutxi ezagutzen duela erakundeak pertsonarik ahulenak babesteko egiten duen jarduera.
Beste batzuetan, herritarrei kasu egiteko bulegoetan langile gehiago jartzeko iradokitzen da, ez itxaron behar izateko, edo, aldizka-aldizka, prozedurari buruzko informazio gehiago eman dadila. Kasuren batean, Arartekoaren ebazpenarekin desadostasuna agertu da.
Herritarrek Arartekoaren lanaren inguruan eskainitako iritzi datu horiek erantzukizun handia dira eta are pizgarriagoak eguneroko lanean.
10.2. Ararteko erakundearen zerbitzu-kartaren web inprimakiaren bitartez jasotako iradokizunak
2012. urtetik aurrera, Ararteko erakundeak herritarrei eskaintzen dizkien zerbitzuen inguruko iradokizunak edo iritziak emateko aukera erraztu da. Eta 2013an Arartekoaren zerbitzu-kartan egindako aldaketen ondorioz, Arartekoaren informazio publikoa eskuratzeko eskubidea sartu da, baita ere ARCO eskubideak erabiltzeko aukera ere (eskubide horiek Ararteko erakundeak dituen datu pertsonalen gainekoak dira).
Iaz zazpi iradokizun egin dira:
Horietatik lautan, desadostasuna agertu zen Arartekoak emandako arretarekin lotutako alderdi batzuekin. Bosgarrenean adierazi zen gainditu egin zela Arartekoaren Zerbitzu Kartan ezarritako epea. Beste batean iradoki zen Arartekoaren web orriko informazioa egunera zedila. Eta azkenekoa egiteko arrazoia hauxe izan zen: ez ziotela txakurrarekin sartzen utzi herritarrei kasu egiteko Arartekoaren bulegoan.
Horiek guztiak oso baliagarriak izan dira Arartekoarentzat, izan ere, zenbait kasutan gure zerbitzuak hobetu ahal izan ditugu, eta, beste batzuetan, Arartekora etorri diren pertsonei aholkuak eman ahal izan dizkiegu, baita arreta egokia ere, Arartekoaren Zerbitzu Kartan ezarritako moduan.
ARCO eskubideak baliatuz, pertsona batek eskatu zuen ezezta zitezela Arartekoak izan zitzakeen bere datu pertsonalak; gai hori behar bezala ebatzi zen, oso epe laburrean.
Iaz eskabide bat jaso dugu Arartekoak daukan informazio publikoa eskuratzeko, Gardentasunerako, Informazio Publikoa Eskuratzeko eta Gobernu Onerako Legearen ondoriozko eskubideak baliatuz. Eskabide horiek berehala kudeatu da, eskatutako informazioa legean ezarritako moduan eta epeetan emanez.
Lege antolamenduak Ararteko erakundearen modukoei esleitzen dizkien kontrol eginkizunak betetzeko ezinbestekoa da erakunde horien jarduera esparruetan sartzen diren herri administrazioen laguntza. Izan ere, administrazio horiek izapidetzen ari diren espedienteen ebazpen oinarritua lortzeko behar den informazio guztia eman behar dute eta, gainera, ezarritako epeetan egin behar dute hori, ikerketa eta kontroleko lanek gutxieneko eragingarritasuna izan dezaten nahi bada behintzat.
Errealitate horretaz jabetuta, Ararteko erakundea sortu eta araupetzen duen otsailaren 27ko 3/1985 Legeak,23. artikuluan, bere kontrolpean jarritako herri administrazioen betebehar hori espresuki aipatzen du, administrazio horiei eskatzen zaizkien datu, dokumentu, txosten eta argitasun guztiak lehentasunez eta premiaz aurkeztu behar dutela dioenean. Era berean, 26. artikuluan adierazten du informazioak, espedienteak edota bestelako datuak bidaltzeko eskatzen zaienean, erakundeak eskatutakoari erantzun dakion epe bat ezarri beharko duela. Betebehar hori sendotzeko, lege berberak dio, 24.2 artikuluan, herri Administrazioaren zerbitzura ari den edozein organismo, funtzionario, zuzendari edo pertsonak Arartekoaren ikerketa lanaren aurrean jarrera ezkorra edo oztopatzailea erakusten tematzekotan, txosten berezia egin ahal izango da, urteko txostenean dagokion atalean aipatzeaz gain.
Hain zuzen ere, urteko txosten honetan atal hau sartzearen helburua da Eusko Legebiltzarrak eta, era berean, iritzi publiko orokorrak jakitea zein izan diren erakundearekin lankidetzan jarduteko arreta eta gogo berezia eskaini dituzten administrazio eta organismoak, baita lankidetza hori ukatu edo atzeratzeagatik herritarrek azaldutako kexak dagokien epean konpontzeko ezintasuna eragin dutenak ere.
Komeni da azpimarratzea lankidetzan aritu beharra gogoratzeko funtzioa zuhurtziaz egiten dela, administrazioen kudeaketan eragina duten aldagaiak kontuan hartuta, eta kexa bat azaldu duen pertsonari erantzun eraginkor eta azkarra emateko ageriko helburuarekin. Baina, tamalez, ez dira gutxi arduragabekeria nabarmena islatzen duten egoerak, erakunde honen kontrol funtzioari eta, era berean, kexa azaldutako pertsonen eskubideei errespeturik gabeko jarrera aditzera ematen dietenak. Kasu horietan, hain zuzen, erakundeak ohartarazpenaren azken urratsera jotzea beste erremediorik ez du, lankidetzarik ezak eragin litzakeen ondorio penalen berri emateko asmoz (Zigor Kodeko 502.2 artikulua).
Jarraian erantsitako zerrendetan agertzen dira 2016. urtean lankidetzan aritzeko prest egon diren administrazio edo beste erakunde batzuei buruzko datuak (1). Horregatik, ez da beharrezkoa izan horiei errekerimendurik egitea.
Aitzitik, 2016. urtean errekerimenduak bidali behar izan zaizkien administrazio eta erakundeen gaineko datuak ere jaso dira (2).
Azkenik, kasu larrienak nabarmendu dira: horietan, hainbat erakundetako arduradunek ohartarazpenak jaso dituzte, baina txosten honen testua bukatzeko unean oraindik ez diete erantzun ohartarazpen horiei. (3).
11.1. 2016an kexak izanda ere, errekerimendurik jaso ez duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira errekerimendurik egin behar izan gabe, ebatzi ahal izateko 2016. urtean gutxienez informazio-eskaera bat eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak. Sailak zehazki azaltzen dira EAEko administrazio orokorraren eta foru aldundien kasuan. Beraz, adierazi bezala, ardura eta arreta bereziena eskainiz lankidetzan jardun duten administrazioak eta erakundeak dira.
A. Eusko Jaurlaritza
Saila | |
Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna | 5 |
Hezkuntza | 11 |
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
EITB |
2 |
Ingurumena eta Lurralde Politika
Euskal Trenbide Sarea Euskotren |
11
3 3 |
Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza | 3 |
Lehendakaritza | 1 |
Osasuna
Kontsumobide |
3 |
B. Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia | |
Enplegua, Merkataritza eta Turismo Sustapena eta Foru Administrazioa | 3 |
Euskara, Kultura eta Kirolak | 1 |
Ogasuna, Finantza eta Aurrekontuak | 1 |
Bide Azpiegiturak eta Mugikortasuna | 1 |
Bizkaiko Foru Aldundia | |
Ogasuna eta Finantzak | 7 |
Garraioak, Mugikortasuna eta Lurraldearen Kohesioa | 4 |
Ekonomia eta Lurralde Garapena | 2 |
Iraunkortasuna eta Inguru Naturala | 2 |
Euskara eta Kultura | 1 |
Gipuzkoako Foru Aldundia | |
Ogasuna eta Finantzak | 5 |
Bide Azpiegiturak | 5 |
Kultura, Turismo, Gazteria eta Kirolak | 2 |
Ingurumena eta Obra Hidraulikoak | 2 |
C. Udalak eta administrazio batzarrak Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | |
Artziniega | 2 |
Elburgo / Burgelu | 1 |
Labastida | 1 |
Lagrán | 1 |
Lapuebla de Labarca | 1 |
Okondo | 1 |
Peñacerrada-Urizaharra | 1 |
Zigoitia | 1 |
Zuia | 2 |
Arabako administrazio batzarrak | |
Antoñana | 1 |
Mezkia | 1 |
Urrunaga | 1 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | |
Arrigorriaga | 2 |
Artea | 1 |
Bakio | 1 |
Barrika | 1 |
Bilbao | 36 |
Elantxobe | 1 |
Ereño | 1 |
Etxebarri | 1 |
Fruiz | 1 |
Galdakao | 3 |
Gamiz-Fika | 1 |
Gatika | 1 |
Gorliz | 1 |
Güeñes | 1 |
Igorre | 1 |
Leioa | 4 |
Lekeitio | 2 |
Ondarroa | 2 |
Portugalete | 1 |
Santurtzi | 2 |
Sopuerta | 4 |
Zalla | 2 |
Zeanuri | 3 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | |
Arrasate / Mondragón | 4 |
Azpeitia | 3 |
Deba | 2 |
Elduain | 1 |
Eskoriatza | 1 |
Ezkio-Itsaso | 1 |
Hondarribia | 2 |
Ibarra | 1 |
Idiazabal | 1 |
Itsasondo | 1 |
Lasarte-Oria | 1 |
Lezo | 1 |
Oñati | 1 |
Ordizia | 4 |
Orio | 1 |
Segura | 1 |
Tolosa | 1 |
Zarautz | 6 |
Zestoa | 1 |
Zumarraga | 1 |
D. Beste erakunde publiko batzuk
Bidegi | 4 |
Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoa | 5 |
Arabako Errioxako Urkidetza | 1 |
Arabako Abokatuen Elkarte Ohoretsua | 1 |
Gipuzkoako Abokatuen Elkargo Prestua | 1 |
Bizkaia Jaurerriko Abokatuen Bazkun Ohoretsua | 1 |
Enkarterriko Mankomunitatea | 1 |
Euskal Herriko Unibertsitatea | 6 |
Ura – Ur agentzia | 7 |
11.2. Kexak direla-eta, 2016an errekerimenduren bat jaso duten administrazioak eta bestelako organismoak
Zerrenda honetan jaso dira ebatzi ahal izateko gutxienez informazio-eskaera bat eta errekerimendu bat egitea eragin duten administrazio eta bestelako organismo guztietan izapidetutako espedienteak, sailen arabera, EAEko administrazio orokorraren eta foru administrazioen kasuan. Zerrendak honako ezaugarriak ditu:
(1) zenbat espedientetan egin den 2016. urtean informazio eskariren bat.
(2) 2016an informazioa eskatu deneko espedienteetatik zenbatetan egin den errekerimendua.
% (3) errekerimendua egin zaien espedienteen ehunekoa, 2016an informazio eskaririk egin zaieneko guztirako espedienteen aldean.
A. Eusko Jaurlaritza
Saila | % | ||
Herri Administrazioa eta Justizia | 13 | 4 | 30,77 |
IVAP / HAEE | 1 | 1 | 100 |
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura | 114 | 10 | 8,77 |
HABE | 2 | 2 | 100 |
Enplegua eta Gizarte Politikak | 697 | 355 | 50,93 |
Ogasuna eta Finantzak | 2 | 1 | 50 |
Osasuna | 22 | 2 | 9,09 |
SVS / Osakidetza | 71 | 19 | 26,76 |
Segurtasuna | 40 | 1 | 2,50 |
B. Foru aldundiak
Arabako Foru Aldundia
% | |||
Gizarte Zerbitzuak | 19 | 6 | 31,58 |
Bizkaiko Foru Aldundia
% | |||
Gizarte Ekintza | 24 | 6 | 25 |
Herri Administrazioa eta
Erakunde Harremanak |
1 | 1 | 100 |
Gipuzkoako Foru Aldundia
% | |||
Gizarte Politika | 11 | 1 | 9,09 |
Mugikortasuna eta Lurralde Antolaketa | 3 | 1 | 33,33 |
Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Oreka | 2 | 2 | 100 |
C. Udalak eta administrazio batzarrak
Arabako Lurralde Historikoa
Arabako udalak | % | ||
Aramaio | 4 | 3 | 75 |
Arrazua-Ubarrundia | 1 | 1 | 100 |
Baños de Ebro / Mañueta | 1 | 1 | 100 |
Iruna Oka / Iruña de Oca | 1 | 1 | 100 |
Laudio / Llodio | 4 | 1 | 25 |
Ribera Baja / Erribera Beitia | 1 | 1 | 100 |
Vitoria-Gasteiz | 33 | 5 | 15,15 |
Arabako administrazio batzarrak |
% | ||
Gordoa | 2 | 1 | 50 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Bizkaiko udalak | % | ||
Abadiño | 3 | 3 | 100 |
Amorebieta-Etxano | 2 | 1 | 50 |
Atxondo | 1 | 1 | 100 |
Barakaldo | 12 | 3 | 25 |
Basauri | 1 | 1 | 100 |
Bedia | 1 | 1 | 100 |
Berango | 3 | 2 | 66,67 |
Bermeo | 4 | 1 | 25 |
Derio | 1 | 1 | 100 |
Durango | 6 | 2 | 33,33 |
Erandio | 8 | 3 | 37,50 |
Gernika-Lumo | 6 | 3 | 50 |
Getxo | 10 | 6 | 60 |
Mungia | 8 | 3 | 37,50 |
Orozko | 1 | 1 | 100 |
Ortuella | 2 | 2 | 100 |
Sestao | 3 | 3 | 100 |
Sopelana | 7 | 1 | 14,29 |
Trucios – Turtzioz | 1 | 1 | 100 |
Urduliz | 2 | 1 | 50 |
Valle de Trápaga – Trapagaran | 4 | 3 | 75 |
Zaratamo | 1 | 1 | 100 |
Zierbena | 1 | 1 | 100 |
Gipuzkoako Lurralde Historikoa
Gipuzkoako udalak | % | ||
Beasain | 1 | 1 | 100 |
Donostia-San Sebastián | 34 | 17 | 50 |
Eibar | 1 | 1 | 100 |
Errenteria | 6 | 2 | 33,33 |
Hernani | 3 | 2 | 66,67 |
Irun | 1 | 1 | 100 |
Lazkao | 2 | 2 | 100 |
Mutriku | 1 | 1 | 100 |
Oiartzun | 2 | 2 | 100 |
Pasaia | 2 | 1 | 50 |
Urnieta | 1 | 1 | 100 |
D. Beste erakunde publiko batzuk
% | |||
Mebisa - Bilboko Metroa | 1 | 1 | 100 |
11.3. Arartekoak 2016. urtean egin eta erantzunik jaso ez duten ohartarazpenak
2016. urtean guztira 40 ohartarazpen egin behar izan ditugu; beraz, 2015eko ekitaldian baino %50 gehiago, baina horietako gehienei geroago erantzun zaie. Salbuespenak salbuespen, ohartarazpen gehienak Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuari egin zaizkio, baita udal arduradun batzuei ere.
Txosten honen prestaketa ixteko orduan, oraindik erantzuteko daude Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako orduko sailburuari egin zitzaizkion hainbat ohartarazpen (guztira 8). Sail horren ardura orain Beatriz Artolazabal sailburu berriak duelako adierazten dugu hori. Era berean, zenbait udal arduradunek (Arratzua-Ubarrundia eta Zierbenako alkateek) oraindik ez diete erantzun egindako ohartarazpenei.
A. Eusko Jaurlaritza
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia
(esp. zenb.) |
Azalpena
(Kexa eragin duen gaia) |
Ohartarazpenaren data |
Enplegu eta
Gizarte Politikak |
Sailburua | Ángel Toña | 1163/2015 | DSBEa bukatzea | 2016/11/22 |
1538/2015 | Lanbidek kopuru batzuk itzultzeko eskatu du, DSBEagatik oker jasotakoak | 2016/11/21 | |||
2/2016 | DSBEa eta EPOa etetea | 2016/11/22 | |||
88/2016 | DSBEa eta EPOa ez berritzea | 2016/11/22 | |||
342/2016 | Lanbidek adierazi du uko egin zaiola DSBE eta EPO eskaera bati | 2016/11/22 | |||
875/2016 | DSBEa eta EPOa etetea | 2016/11/15 | |||
1286/2016 | DSBEa ez berritzea | 2016/11/22 | |||
1391/2016 | Ez dago konforme DSBE
baten zenbatekoa aldatzearekin |
2016/11/21 |
B. Udalak
Arabako Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia
(esp. zenb.) |
Azalpena
(Kexa eragin duen gaia) |
Ohartarazpenaren data |
Arratzua-Ubarrundia | Alkatea | Blanca Antepara | 1827/2015 | Ez dute erroldatu nahi izan bere familiarekin bizi den bizilekuan | 2016/04/05 |
Bizkaiko Lurralde Historikoa
Udala | Ardura | Titularra | Erreferentzia
(esp. zenb.) |
Azalpena
(Kexa eragin duen gaia) |
Ohartarazpenaren data |
Zierbena | Alkatea | Iñigo de Loyola | 991/2016 | Etxebizitza batean egonkortasun arazoak daude, euri-uren eta beste batzuen hodiak pasatzen direlako | 2016/11/16 |