Gure zerbitzuetara jotzen duten pertsonei harrera egiteko modu naturalak Arartekoaren esku hartzea eskatzen duten pertsonen ezaugarriak eta baldintzak ezagutzearekin zuzeneko zerikusia dauka.
Kexagileen ezaugarriak
2016. urtean egindako kexen analisi soziologikoak ez du alda
keta esanguratsurik erakusten aurreko urteekin aldean.
Kexa idazteko erabilitako hizkuntza
Gaur egun gaztelania da kexak idazteko gehien erabiltzen den hizkuntza. Euskaraz eta bi hizkuntzetan aurkeztutakoek gorakada txiki bat izan dute. Halere, Arartekoaren erakundean herritarrei bi hizkuntza ofizialetan arreta emateko gai diren pertsonak daude.
Ararteko erakundeak erreklamazioak herritarrak aukeratutako hizkuntzan izapidetzen ditu, irizpide modura. Arartekoa kexa eragindako administrazioekin harremanetan jartzean, eta ofiziozko espedienteren bat abiatzen duenean, komunikazioa EAEko bi hizkuntza ofizialetan egiten da.
Kexak egiteko era
Kexak egiteko moduari buruz, datuek erakusten digute eutsi egin zaiola iazko joera-aldaketari, izan ere, kexetatik %83 baino gehiago aurrez aurre egin dira, Arartekoaren herritarren arretarako hiru bulegoetan. Horrela, 2014. eta 2015. urteko joera mantendu da eta kexagileak aurreko urteetako joera orokorretik aldendu dira, izan ere, orduan Internet zen kexak egiteko bide nagusia. Ziur aski, krisiaren ondorioekin eta eskubide sozialekin zerikusia duten kexak gehitu direlako gertatu da hori, eta Arartekoari azaldutako kasuak konplexuagoak direlako.