Testuingurua
Informazio bilketarako erabilitako beste teknika bat Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Kontseiluarekin bilera berezia egitea izan zen, 2011ko azaroan Bilboko Alondegian.
Bilera bereziaren bidez, Haur eta Nerabeentzako Kontseilua osatzen duen adingabe talde batekin txosten berezi honetan aztertutako gaia eztabaidatu nahi izan zen. Euren egunerokotasunean IKTen integrazioa bizitzeko duten moduari buruz dauzkaten iritzia eta ekarpenak, euren bizitzak hobetzeko eskaintzen dizkieten aukerak, eta herritarren partaidetzari buruz duten pertzepzioa (egun nola parte hartzen duten eta etorkizunean nola parte hartu nahi luketen) ezagutu nahi genituen.
Saioa dinamizatzeko, taldeko teknika sortzaileak erabili ziren, hala nola buru-mapak eta Lego Serious Play gai horien analisia modu lasai baina eraginkorrean gidatzeko.
Parte-hartzaileak
Nork osatzen du Arartekoaren Haur eta Nerabeentzako Kontseilua?
Kontseilua honakoek eratzen dute:
- 12 lagunek, 6 neskak eta 6 mutilek; gaitasun kritikoa, sormena, enpatia, hausnartzeko, berdinen artean eztabaidatzeko, proposamenak egiteko... gaitasuna dute.
- DBHn eskolaturik daudenak.
- Hiru lurralde historikoetakoak: 2 Arabakoak, 6 Bizkaikoak eta 4 Gipuzkoakoak.
- Arartekok, haietan dauden partaidetza dinamikak eta proiektuan laguntzeko prest daudela kontuan hartuta, hautatutako ikastetxe batzuek proposatuta izendatuta.
Ateratako indar-ideia nagusiak
Indar-ideiak honako gaien inguruan erakusteko antolatu dira:
- 1. GUNEA: Egun adingabeek nola parte hartzen duten eta IKTek partaidetzan duten esku-hartzeari buruz daukaten pertzepzioaz pentsatzen (zer da partaidetza, parte har dezakegun tokiak, etorkizun hurbileko partaidetzari buruzko nahiak, erronkak).
- 2. GUNEA: Etorkizuneko Internetez pentsatzen (nola imajinatzen dugu etorkizuneko Internet, nola parte hartu nahi genuke eremu sozial eta publikoan IKTen bidez).
Egun adin gabeek nola parte hartzen duten eta IKTek partaidetzan duten esku-hartzeari buruz daukaten pertzepzioaz pentsatzen
Zer da partaidetza?
Partaidetza zer den definitzerakoan, eta buru-maparen teknika baliatuz, adingabe taldeak argi zeukan. Parte hartzea honakoa da:
- Harremana.
- Komunikazioa.
- Bizikidetasuna.
- Besteengandik ikastea.
- Pertsona gisa errealizatzen laguntzen digu.
- Gure idealen alde borrokatzea eta besteena errespetatzea.
- Laguntza.
- Adiskidetasuna.
- Begirunea eta elkar ulertzea.
- Talde lana.
- Engaiamendua.
- Elkartasuna.
- Ikuspuntu eta gauzak ikusteko modu desberdinak.
- Isilik daudenei hitza emateko aukera.
- Entzutea eta entzunak izatea.
- Gizartea hobetzeko aukera.
- Ezagutza eta informazio gehiago kritikoagoak izan ahal izateko.
- Ekarpenak egin / Batu.
- Aukera berdintasuna.
- Gauzak aldatu ahal izatea.
- Eskubideak eta betebeharrak.
Egun non parte hartzen dugu?
Aztertu nahi dugunean talde horretako adingabeek zein toki fisiko eta birtualetan aurkitzen duten euren parte hartzeko eskubidea erabiltzeko aukera, honakoak aipatzen dira:
- Arartekoan (kide diren Haur eta Nerabeentzako Kontseiluaren bidez).
- Interneten (non parte har dezakedan, nork parte hartzen duen, zertan, kausak... identifikatzen eta bat egiten laguntzen digu).
- Gizarte-sareetan.
- Blogetan.
- Bideojokoetan.
- Eskolan.
- Aisian eta kirolean.
- Auzoan, “tokiko”an.
- Erakunde eta elkarteetan.
Eta partaidetzaz hitz eginda, zera nahi nuke...
Gazteek eurentzat partaidetza zer den eta zer esparrutan egin dezaketen argiago daukatela dirudienez gero, zer gabezia sentitzen duten jakin nahi izan genuen. Parte hartzeko dituzten aukerak hobetzea euren esku balego, honakoak nahi lituzkete:
- Interneterako sarbide unibertsala egotea, pertsona guztiek mundu osoan sarean parte hartu ahal izateko.
- Besteen iritziekiko begirune handiagoa egotea.
- Udalari, gobernuari... hobetu nahi lituzketen gauzei buruzko iradokizunak eta eskaerak egin ahal izatea.
- Internet bidezko partaidetza bide berriak egotea.
- Sarean parte hartzeko tokiei buruzko jardunbide egokiak parteka litezela. Horretarako toki ona dira gizarte-sareak, nolabait halako zerbait egiten uzten baitizute.
- Partaidetzaren bidez boterea duten pertsonak gai garrantzitsuak, hala nola ingurumena, hobetzeko kontzientziatu ahal izatea.
Eta gauza horiek guztiak posible izateko, ahazterik ez daukagun zenbait erronka daude...
Gure gazte adituei galdetu genien zein diren helarazi dizkiguten nahi horiek bete ahal izateko aurre egin beharreko erronketako batzuk. Berriz ere, oso argi daukate. IKTak erabiliz parte hartzeko aukerak hobetu nahi baditugu...
- Pertsona guztiek IKTak eskuratu ahal izatea lortu behar da.
- Baina kontuz, IKTek gizarte desberdintasun handiagoa eragin dezakete.
- Argia dirudi: taldean lan egin behar da.
- IKTek urrun daudenak hurbil ditzakete, baina hurbil dauden pertsonengandik urrundu gaitzakete.
- Interneten eta gizarte-sareen erabilera segurua egin behar dugu. Googlek dena daki eta Facebook guztiarekin erlazionatzen da, baina arriskuak ere badira.
- Munduaren arazoek kezkatu arren, gure partaidetzak hurbil gertatzen denari begiratu behar dio, “tokiko” partaidetzari.
Etorkizuneko Internetez pentsatzen
Etorkizuneko Interneten pentsatzen dudanean, nolakoa uste dut izango dela edo nolakoa gustatuko litzaidake izatea?
Gure aholkularitza batzordea egunero informazioaren eta komunikazioaren teknologiekin batera bizi diren sortzetiko digital bik osatzen dute. Euren etxeetan, eskolan, aisialdian...
Etorkizuneko Internet nola imajinatzen duten edo nolakoa izatea nahi luketen galdetu diegu. Beharbada, erantzunak, sektoreko edozein adituren ma
ilan, ez dabiltza oso oker...
- Erabilerrazagoa.
- Adimentsuagoa.
- Pertsona guztiengana iritsiko da.
- Interneten baino bizi ez bazara, gainerakoarekiko loturarik gabe, ahul bihurtuko zara.
- Gerrak egiteko ere erabiliko da Internet, baina muniziorik gabeak, ez fisikoak. Informazio gerrak.
- Teknologiarekiko mendetasun arrisku handiagoa egongo da.
- Denetarako beharko da Internet. Analogikora itzultzea zaila izango da.
- Internet garestiagoa izango da. Enpresek (operadoreek) gure premia baliatuko dute prezioa igotzeko.
- Teknologiarik aurreratuena gizarte
ma
ilaren seinalea izango da. Ez du mundu guztiak “azkena” lortu ahalko.
- Internet toki guztietan egongo da.
- Zein ere den gailua >> PCan, mugikorrean... ez ezik, airean, toki guztietan egongo da.
- Gure artean informatuago eta konektatuago egongo gara.
- Internetek gizarte desberdintasunak handituko ditu.
- Mundu guztia egongo da gizarte-sareetan, baita adinekoak ere.
- Gauzarik arruntenetarako telemedikuntza zerbitzu aurreratuak egongo dira, baina gaixotasunean giza hurbiltasuna eta epeltasuna beharko dira, hala ere.
- Enpresak eta administrazioak herritarrengandik gertuago egotea lortuko da (interesei, eskaera pertsonalei, kontsultei begira).
- Interneten enpresa gehiago egongo da.
- Lan eredu berriak, eraginkorragoak, robotizatuak agertuko dira.
- Dena digitala izan arren, parkera joateko, banku batean egunkaria irakurtzeko, aurrez aurre hitz egiteko premia egongo da.
- Pribatutasuna eta segurtasuna oso zaindu beharko dira.
- Hezkuntza ere digitalagoa izango da.
- IKTak berdeagoak izango dira eta gehiago errespetatuko dute ingurumena.
Eta etorkizun horretan, nola parte hartu nahi zenuke gizartean, politikan...?
Etorkizunerako nahi edo imajinatzen duten Interneta deskribatu ondoren, jakin nahi izan genuen zerbitzu berri horiek, aukera teknika berri horiek, nola eragingo dieten, haien ustez, haiek eremu sozial eta publikoan parte hartzeko moduari.
Nahiak hausnarketaren eta haien irudimenak aske uztearen emaitza dira, baina helduon munduan haietako bakoitza gomendiorik jakintsuenak balira bezala hartu behar genituzke.
Haien ekarpenen arabera...
- Hirugarren sektorearen bidez gizartean gehiago aparte hartu nahi lukete, borrokatzeko eta gizarte desberdintasunak erauzteko.
- Gizarte-sareetan parte hartu nahi lukete auzoa/hiria hobetzeko eta guztien iritziak eta proposamenak biltzeko.
- Berdintasunerako politikak hobetzeko parte hartuko dugu. “Munduak guztiontzako ETXEA izan behar du, bertan gustura eta berdintasunean egoteko”.
- IKTei esker ingurumena zaintzeko eraginkortasun handiagoz parte hartu ahalko dugu.
- Gizarte-sareak pertsonei laguntzeko eta elkartasuna sustatzeko bidea izango dira.
- IKTei eta gizarte-sareei esker gai garrantzitsuak hala nola medikuntza (osasuna) orain haiek eskuratzerik ez duten tokietara eroan ahalko dira.
- IKTei esker mundu osoan hezkuntza eskuratzeko aukera berdintasuna egotea lortzeko parte hartu ahalko dugu.
- IKTen bidez, elkarte mugimendutik, gure iritziak politikariei helarazi ahal izatea lortu beharko dugu, gizarte desberdintasunen aurrean joka dezaten.
- Hedatzeko eta komunikatzeko forma berriak beharko dira, herritarrak gehiago engaiatzea lortzeko. Adibidez: ingurumenaren zaintza arte eta kultura ekintzen bidez (kale antzerkia, etab.) sustatzea.
- Internet bidezko partaidetzari esker aniztasuna sustatu, kulturak partekatu, begirunea zabaldu ahalko dugu.