14.2. Gizarte inklusibo eta parte hartzailea
Gizarte inklusibo eta parte hartzaile bat sustatzeko eremuan, zehazki, kontuan izan behar diren erreferentzietako batzuk hauek dira:
18/2008 Legea, abenduaren 23koa, diru-sarrerak bermatzeari eta gizarteratzeari buruzkoa
1. art. Xedea eta eremua. Lege honen xedea Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistema arautzea da eta, esparru horretan, prestazio ekonomikoetarako eskubidea eta bazterketa arriskua prebenitzeko bazterketa pertsonal, sozial eta lan arlokoa arintzeko tresnetarako eskubidea arautzea, eta herritarren gizarte eskubideak benetan gauzatzeko baliabide pertsonal, sozial edo ekonomiko nahikoak ez dauzkaten pertsonak gizarteratzea erraztea.
3. art. O
inarrizko printzipioak
d) Zerbitzuak eta prestazioak eskuratzeko eta aplikatzeko berdintasuna. Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistemaren esparruan, euskal administrazio publikoek bermatu behar dute jendeak gizarte eta lan bazterketarako prestazio ekonomikoak eta tresnak eskuratzen dituela, berdintasun irizpideekin bat etorriz, baldintza pertsonal edo sozialei lotutako bazterketarik gabe, eta modu homogeneoan lurralde autonomiko o
soan. Pertsona bat udalerri edo lurralde historiko jakin batean bizitzeak ezin du ezberdintasunik sorrarazi zerbitzuak eta prestazioak emateko eta aplikatzeko o
rduan, eta ezin ditu lege honetan arautzen diren prestazioen o
sagarri ekonomikoak arautu eta aplikatu. Halere, ekintza positiboko neurriak aplikatu ahal dira, zaurgarritasun handiena duten pertsonen kasuan.
k) Parte hartzea. Diru-sarrerak bermatzearen eta Gizarteratzearen Euskal Sistemaren esparruan, euskal administrazioek gizarte edota lan inklusioko prozesuetan parte hartzea sustatu eta bultzatuko dute, bai erabiltzaileen aldetik, bai gizarte erakundeen eta herritar guztien aldetik, modu o
rokorragoan.
12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa
1. artikulua.- Xedea.
Lege honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte zerbitzuen prestazioetarako eta zerbitzuetarako eskubidea sustatzea eta bermatzea da, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistema unibertsal bat arautuz eta antolatuz.
6. artikulua.- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedea.
1.- Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedea biztanleria o
soaren gizarte o
ngizatea sustatzea da, beste sistema batzuekin eta beste politika publiko batzuekin koordinatuta eta lankidetzan. Funtsezko helburuak hauek dira:
a) Autonomia pertsonala sustatzea, eta mendetasunetik eratortzen diren premia pertsonalak eta familiarrak prebenitzea eta arreta ematea.
b) Babesik gabeko egoerek sortzen dituzten beharrizanak prebenitzea eta arreta ematea.
c) Bazterketa egoerak prebenitzea eta arreta ematea, eta pertsonen, familien eta taldeen gizarteratzea sustatzea.
d) Larrialdi egoeretan sortzen diren pertsonen eta familien premiak prebenitzea eta arreta ematea.
2.- Helburu horiek lortze aldera, o
ndoko hauetarako mekanismoak artikulatuko dira:
a) Gizarte zerbitzuen eremuan arreta eman ahal zaien gizarte premiak detektatzea, eta premia horiei erantzuteko zerbitzu eta prestazio egokienak planeatzea.
b) Komunitatearen parte hartzea sustatzea gizarte zerbitzuen barruan arreta eman ahal zaien gizarte premiak konpontzeko o
rduan, batez ere erabiltzaileen banakako eta antolatutako parte hartzea eta gizarte zerbitzuen eremuan aktiboak diren erakundeen parte hartzea.
3.- Gizarte o
ngizatea, gizarteratzea eta gizarte kohesioa ez dira Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemaren xedeak bakarrik; gizarte babeseko beste sistema eta politika publiko batzuek ere xede horiek dauzkate. Xede horiek lortzeko o
rduan, beraz, Gizarte Zerbitzuen Euskal Sistemak berari dagozkion xede eta funtzioetan lankidetzan arituko da. Era berean, elkartasunaren eta bizikidetzaren sustapena eta gizarte parte hartzearen sustapena beste sistema eta politika publiko batzuen xedeak dira ere.
Euskal Autonomia Erkidegoan gizarte zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea o
netsi zituen apirilaren 6ko 64/2004 Dekretua
1. artikulua.- Xedea.
1.- Dekretu honen xedea Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan gizarte zerbitzuen erabiltzaile eta langileei dagozkien eskubide eta betebeharren gutuna finkatzea da, Gizarte Zerbitzuen urriaren 18ko 5/1996 Legearen Hirugarren Xedapen Gehigarrian ezarritako agindua betez.
2.- Era berean, dekretu honen xedea da gizarte zerbitzuen funtzionamenduan pertsonek parte hartzeko bide bat ezartzea, kexak eta iradokizunak aurkeztuz.
12. artikulua.- Parte hartzea.
1.- Gizarte zerbitzuen erabiltzaileek parte hartzeko eskubidea dute, hau da, aktiboki, zuzenean eta o
rdezkarien bidez, zuzenean edo zeharka, bakarka zein kolektibo gisa, eragiten dieten erabaki guztietan parte hartzeko eskubidea, erabiltzen dituzten gizarte zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan.
2.- Eskubide hori benetan gauzatu ahal dela bermatzeko, erabiltzaileek o
ndoko hauek egin ditzakete:
a) Premien ebaluazioan parte hartzea eta, beraren ustez, berari dagozkionak definitzea, baita berari erantzuteko egokien irizten dieten zerbitzuak definitzea ere.
b) Egotekotan, aplikatuko zaien banakako arretako plana egitean parte hartzea.
c) Erabiltzen dituzten zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan parte hartzea, parte hartze o
rganoen bitartez.
d) Zerbitzuen antolaketan eta funtzionamenduan parte hartzea, iradokizun eta kexen prozeduren bitartez.
e) Zentro eta zerbitzuen funtzionamenduari buruzko salaketak aurkeztea, o
rgano eskudunak ikuskapen prozedurak hasteko edo ez hasteko kontuan izango dituenak, martxoaren 10eko 40/1998 Dekretuan ezarritakoaren arabera (EAEko gizarte zerbitzuen baimena, erregistroa, homologazioa eta ikuskapena arautzen dituena), baita prozedura horietan entzunak izatea eta zerbitzuen aldian aldiko prozesuetan parte hartzea ere.
Atariko titulua. Legearen xedea eta aplikazio eremua.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Lege honen xedea da hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
2.- Botere publikoek legea benetan aplikatzeko behar diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute. Egokia bada, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten laguntza teknikoen erabilera sustatuko dute.
2. artikulua.- Legearen aplikazio eremua.
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, izaera fisiko edo juridikoa, publikoa nahiz pribatua, duen edozeinek hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan egiten dituen jarduketa guztietan.
onartzen dituena
Irisgarritasuna sustatzeari buruzko abenduaren 4ko 20/1997 Legea o
nartzeko xedea izan zen hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsoriala, aldi baterako zein betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
Legearen bigarren azken xedapenak arau tekniko egokiak egitea aurreikusi zuen, legezko testua garatzeko. Arau tekniko horietan hiri inguruen, espazio publikoen, eraikinen, garraiobideen eta informazio eta komunikazio sistemen irisgarritasun baldintzak zehaztu behar dira. Arauen bitartez artikulatzen diren irisgarritasunari buruzko arauak eta hirigintzako o
ztopoak kentzeko arauak bateratu eta harmonizatu behar dira.
Zentzu horretan, eta abenduaren 4ko 20/1997 Legean xedatutakoa betetze aldera, “guztientzako diseinu unibertsal batean” kontuan izan beharreko baldintza teknikoak, hiri ingurunerako, eraikuntzarako eta komunikazio zerbitzuetarako direnak, egin dira, eta zenbait eranskinetan sartzen dira, legea garatzeko araudi teknikoaren zati handi bat eratzen dutenak.
onartzen dituen dekretua aldatzen duena
Artikulu bakarra.- Hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak o
nartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuaren IV. eranskinaren 2.4.1.3 artikuluko 4. idatz-zatiaren hirugarren puntuari, “Errotulazioari” buruzkoari, idazkuntza berria emango zaio. Honela geratuko da:
«Testua dagoenean, inprentako letrekin o
satuko da, eta karaktereen artean 0,5 cm-ko tartea egon behar da. Eskegita dauden edota irteten diren karteletan, karaktereek gutxienez 4 cm-ko tamaina eduki behar dute».
osasun antolamenduari buruzkoa
10. artikulua. Baliabide izaerako eta izaera o
sagarriko eskubideak eta betebeharrak.
Euskadiko o
sasun sistemak o
sasuna babesteko eskubidea legez arautzetik eratorritako baliabide izaerako eta izaera o
sagarriko eskubide eta betebehar guztiak garatzen eta aplikatzen direla bermatuko du, bestak beste, hurrengoak bultzatuz: pertsonek o
sasun zerbitzuekin harremanetan jartzean nortasunaren, giza duintasunaren eta intimitatearen gehieneko errespetua izatea, diagnostiko edo terapia prozedura o
ron horren berri idatziz uzteko betebeharra errespetatzea eta kasuan kasuko baimena eskuratu beharra, informaziorako beharrezko baldintzak bete o
ndoren.
Herritarrek estaldura publikoko o
sasun zerbitzuetara iristeko prozedurak berdintasun eraginkorreko printzipioa bermatuko du, eta pixkanaka herritarrek o
sasun zerbitzu eta profesionalen gainean aukeraketa egiteko ahalmena zabaltzea eta beren eskubide eta betebeharren gainean behar duten informazioa eskuratzea ahalbidetuko duten antolamendu baldintzen alde egiten saiatuko da.
11. artikulua. Herritarren partaidetza.
Herritarrek Euskadiko o
sasun sisteman parte hartu ahal dezaten, arauen bidez komunitateko parte hartzeko kontseiluak sortuko dira autonomi erkidego o
soaren eremurako eta o
sasun arlo bakoitzaren eremurako. Kontseilu horiei kontsulta eta aholkularitza eskumenak emango zaizkie, planak eta sistemaren helburu o
rokorrak formulatzeko, eta jarraipenerako eta gauzapenaren emaitzen azken ebaluaziorako. Beraien o
saeran lurraldeko eta o
sasun-sektoreko o
rdezkaritzako irizpideak kontuan izan behar dira. Gainera, toki eta foru administrazioetako, o
sasuneko lanbide-elkargoetako, kontsumitzaile eta erabiltzaileen elkarteetako, eta sindikatuetako eta enpresa-elkarteetako o
rdezkariak sartu behar dira.
otsailaren 19koa, Euskal Eskola Publikoari buruzkoa
I. TITULUA. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN PRINTZIPIO O
ROKORRAK ETA XEDEAK
2.- Euskal eskola publikoak xede hauek dauzka:
a) Hezkuntzarako eskubidea, Konstituzioan jasotzen dena, benetan gauzatzen dela bermatzea, hori galarazten duten o
ztopo ekonomiko, sozial eta bestelakoak desagerraraziz.
b) Ikasleen nortasuna askatasunez garatzea eta beraien prestakuntza integrala sustatzea, Bizikidetza demokratikoa ahalbideratzen duten balioetan o
inarrituta. Besteak beste, gaitasun eta jarrera kritikoak, berdintasuna, justizia, parte hartzea, pluraltasunaren eta kontzientzia-askatasunaren errespetua, elkartasuna, gizarte-kezka, tolerantzia, elkarrenganako errespetua eta giza eskubideen defentsa sustatzea.
c) Ikastetxe publikoen kudeaketan irakasleen, gurasoen eta ikasleen parte hartze demokratikorako eskubidea sustatzea eta eskubide hori gauzatu ahal dela bermatzea.
d) Irakasleen katedra-askatasuna benetan gauzatzen dela bermatzea. Gurasoek edo tutoreek ikastetxea hautatzeko eskubidea, lege honetan definitzen den eremuan, eta beren seme-alabentzat nahi duten erlijio-irakaskuntza, nahi badute, hautatzeko eskubidea, legeak aurreikusten dituen baldintzetan, bermatzea.
e) Kalitatezko hezkuntza ematen dela bermatzea. Irakatsi beharreko edukien balio pedagogikoari eta erabili beharreko metodoen eraginkortasunari arreta berezia ematea. Metodologia aktibo eta malguak sartzea, gure ingurunean egiten ari diren aurrerapenak eta irakasleen birziklatze egokia kontuan hartzen dituztenak. Ikasleei o
rientazio psikologiko, eskolako eta profesional aktiboa ematea.
f) Maila, etapa, ziklo eta gradu guztietan jardutea ikasleen jatorrizko ezberdintasunak konpentsatzeko.
g) Ikasle guztiei, aukera berdintasunean, bi hizkuntza o
fizialak praktikoki dakizkitela bermatzea nahitaezko irakaskuntza aldia amaitzean. Euskararen erabilera sustatzea eta hura normalizatzen laguntzea.
h) Ikasleei euskal herriko kide diren aldetik beren nortasun kulturala aurkitzen laguntzea, beren historia eta kultura irakatsiz. Ikasleak beren ingurune geografiko, sozioekonomiko eta kulturalean sustraitzea sustatzea.
i) Ikasleengan o
hitura intelektualak, laneko teknikak eta ezagutzak garatzea, modu integratzailean, jakintza-arlo guztietan.
j) Bakerako, askatasunerako eta herrien arteko lankidetza eta elkartasun ideien sustapenerako prestakuntza.
k) Ematen den irakaskuntzaren izaera hezkidea bermatzea.
l) Irakaskuntzaren edukien manipulazioak baztertzea, eta doktrinamendu ideologikoa bilatzen duten edukien irakaskuntza baztertzea.
osoan zehar ikasteko lege proiektua
Atariko kapitulua. Xedapen o
rokorrak.
1. artikulua.- Xedea eta definizioa.
1.- Lege honen xedea bizitza o
soan ikasteko sistema bat antolatzea eta arautzea da, pertsonen prestakuntza iraunkorreko eta kualifikazioko premiei modu eraginkorrean erantzuten diena, beraien garapen pertsonal, sozial eta profesionala mesedetzeko, eta Euskadiren garapen ekonomiko eta sozialari ekarpena egin diezaioten. Horretarako, plan eta programa egokiak programatzeko, koordinatzeko, garatzeko eta ebaluatzeko behar diren mekanismoak ezartzen ditu.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko gobernuak, beste administrazio publikoekin eta hezkuntzako, gizarteko eta ekonomiako eragileekin koordinatuta, bizitza o
soan zehar ikastea sustatuko du, norberaren sustapena lortzeko, gizarte kohesioa eta enplegagarritasuna lortzeko, eta aktibo sentitzearen eta jakintzaren gizartean parte hartzearen asebetetze pertsonala bermatzeko bitartekoa den aldetik.
3.- Bizitza o
soan ikastea pertsonek eremu formalean, ez-formalean eta informalean egiten duten jarduera o
ro da, norbere jakintza, gaitasunak eta jarrerak ikuspegi pertsonal, sozial eta profesionaletik hobetzeko asmoz.
4.- Lege honen o
ndorioetarako, bizitza o
soan ikasteko sistema aurreko atalean ezarritako helburuak lortzeko eremu, plan, programa, tresna eta eragileen multzoa da, behar bezala antolatuak.
Azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretua, desgaituek informazioaren gizarteko eta gizarte komunikabideetako teknologiak eta zerikusia duten produktu eta zerbitzuak erabili ahal izateko
oinarrizko baldintzei buruzko araudia
onetsi zuena (osorik)
Desgaitutako pertsonek informazioaren gizartearen teknologia, produktu eta zerbitzuak eta gizarte komunikazioko edozein bitarteko eskuratu ahal dutela bermatzeko o
inarrizkotzat jotzen diren irizpideak eta baldintzak ezartzea da araudi honen xedea, betiere aukera berdintasunaren, bazterketa ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioak errespetatuz.