14.1. Giza eskubideak, funtsezko eskubideak, eta herritarrek eskubide eta betebeharrak
6.3. art. Inor ezin da baztertua izan hizkuntzaren ondorioz.
9.2. art. Euskal botere publikoek, beren eskumenen eremuan:
d) Pertsonen eta dagozkien taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta errealak izan daitezen baldintzak sortzeko eta oztopoak kentzeko neurriak hartuko dituzte.
e) Herritar guztiek EAEko bizitza politiko, ekonomiko, kultural eta sozialean parte hartu ahal izatea erraztuko dute.
20/1997 Legea, abenduaren 4koa, Irisgarritasuna Sustatzekoa
Atariko titulua. Legearen xedea eta aplikazio eremua.
1. artikulua.- Xedea.
1.- Lege honen xedea da hiri-ingurunearen, gune publikoen, eraikinen, garraiobideen eta komunikabideen irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztiek eta, batez ere, mugikortasun murriztua, komunikatzeko zailtasunak edo muga psikiko zein sentsorialak, aldi baterako nahiz betiko, dituztenek era autonomoan erabil eta goza ditzaten.
2.- Botere publikoek legea benetan aplikatzeko behar diren ekintza positiboko neurriak hartzea sustatuko dute. Egokia bada, pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten laguntza teknikoen erabilera sustatuko dute.
2. artikulua.- Legearen aplikazio eremua.
Lege hau Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuan aplikatuko da, izaera fisiko edo juridikoa, publikoa nahiz pribatua, duen edozeinek hirigintza, eraikuntza, garraio eta komunikazio arloetan egiten dituen jarduketa guztietan.
Otsailaren 18ko 4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzkoa
1. art. Xedea. Lege honen xedea botere publikoek emakumeen eta gizonen arteko berdintasunari dagokionez jarduten dutenean begiratu behar dituzten printzipio orokorrak ezartzea da, eta emakumeen eta gizonen aukera eta tratu berdintasuna sustatzeko eta bermatzeko neurri multzo bat arautzea bizitzako esparru guztietan eta, bereziki, emakumeen autonomia sustatzeko eta beraien posizio soziala, ekonomikoa eta politikoa sendotzeko. Horren guztiaren xede gorena gizarte parekidea lortzea da, pertsona guztiak aske izan daitezen, bai esparru publikoan bai pribatuan, beren gaitasun pertsonalak garatzeko eta erabakiak hartu ahal izateko, sexuaren araberako rol tradizionalek inposatutako mugak desagerraraziz. Gainera, gizarte parekide honetan emakumeen eta gizonen jokabideak, asmoak eta premiak berdin-berdin kontuan hartu, baloratu eta bultzatu behar dira.
Printzipio orokorrak:
Printzipio hauen garapenak herritar informatuak, parte hartzaileak, aktiboak eta erantzuleak sortu nahi ditu, gizarte desegituraketa arintzen duen gizarte-egitura bat eratuz, herritarrei informazio egokia emanez, herritarrak proposamenak egitera bultzatuz eta erakundeekin lan egin dezala bultzatuz, baita arauak sortzeko prozesuetan eta politika publikoak planeatzeko eta ebaluatzeko faseetan laguntzera ere.
Lege aurreproiektuaren edukiaren justifikazioa.
Lege-testuaren asmoa herritarrek arazo publikoetan parte har dezatela bultzatzea da, bai norbanakoaren ikuspegitik bai taldearen ikuspegitik. Taldeen kasuan “erakundeen parte hartzea” deritzona baztertzen da. Azken hori sindikatuei eta enpresaburuen elkarteei dagokie eta, jatorri konstituzional bera daukaten arren (Konstituzioaren 9.2 artikulua), beste bide batzuetatik jorratzen da. Herritarrek politika publikoen formulazioan, jarraipenean eta ebaluazioan parte har dezatela nahi da, hartara ezarrita dauden prozeduretatik kanpo. Horretarako, testuak parte hartzeko zenbait mekanismo eta tresna aipatzen ditu. Azkenik, herritarren artean parte hartzeko kultura eta ohitura batzuk sorrarazi nahi dira, zeharka, informazioa eta kontu ematea bultzatuz, eta zuzenean, herritarren parte hartzea sustatzeko berariazko neurrien bidez.
Atariko titulua. Xedapen orokorrak (1. artikulua.- Xedea)
a) Herritarrek informazio publikoa eskura dezatela sustatzea, publizitate aktiboaren printzipioa sendotuz.
b) Herritarrak gobernuaren plangintzaz eta bere konpromiso estrategikoez informatzea.
c) Politika publikoen ebaluazioa sustatzea, bi alderditan: ebaluatzeko betebeharra eta ebaluazioaren emaitzak jakinarazteko betebeharra.
d) Arazo publikoetan erantzukizun partekatuaren parte hartzeko kultura eta ohiturak sortzea mesedetzea, bai herritarren artean bai administrazioan.
Hitzaurrea: Nazio Batuetako herriek Gutunean gizakiaren funtsezko eskubideetan, pertsonaren duintasunean eta balioan, eta gizonen eta emakumeen eskubide berdintasunean duten fedea berretsi dutenez gero, eta gizarte aurrerapena sustatzeko eta bizitza-maila askatasun kontzeptu zabalago baten barruan handitzeko erabakia hartu dutenez gero:
7. art. Denak dira berdinak legearen aurrean eta, bereizketarik gabe, legearen babes berbera jasotzeko eskubidea dute. Denek adierazpen hau urratzen duen bazterketa ororen aurrean babesa jasotzeko eta bazterketa hori sortzeko probokazioen aurkako babesa jasotzeko eskubidea dute.
21.1. art. Pertsona orok bere herrialdeko gobernuan parte hartzeko eskubidea dauka, zuzenean edo askatasunez hautatutako ordezkarien bidez.
21.2. art. Pertsona orok bere herrialdeko funtzio publikoetan sartzeko eskubidea du, aukera berdintasunean.
27.1. art. Pertsona orok komunitateko bizitza kulturalean askatasunez parte hartzeko, arteaz gozatzeko, eta zientziaren aurrerapenean eta hortik eratortzen diren onuretan parte hartzeko eskubidea du.
Errelatore bereziak iritzi eta adierazpen askatasunerako eskubidea sustatzeari eta babesteari buruz egindako txostenak kontuan izanik (Giza Eskubideen Kontseiluari batzarren 17. denboraldian eta Batzar Orokorrari batzarren 66. denboraldian aurkeztuak), Interneten adierazpen askatasuna dela-eta:
1. Adierazten du pertsonen eskubideak Interneten ere babestu behar direla, bereziki adierazpen askatasuna, mugak kontuan izan gabe eta hautatzen den edozein prozedura erabiliz aplikatu behar dena, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren 19. artikuluaren arabera eta Eskubide Zibil eta Politikoen Nazioarteko Itunaren arabera;
2. Interneten mundu osoko izaera eta izaera irekia aitortzen ditu, garapen mota guztietarako aurrerapenak azkartzeko indar bultzatzailea den aldetik;
3. Estatuei dei egiten die Interneteko sarbidea sustatzera eta erraztera, eta nazioarteko lankidetzan ari daitezen, komunikabideak eta informazio eta komunikazio zerbitzuak herrialde guztietan garatzeko;
4. Prozedura bereziak beren egungo agintaldietan auzi hauek kontu izatera animatzen ditu, egokia den moduan;
5. Giza eskubideen sustapena, babesa eta gozamena aztertzen jarraitzea erabakitzen du, adierazpen askatasuna (Interneten eta beste teknologia batzuetan) barne, baita Internet giza eskubideak garatzeko eta gauzatzeko tresna garrantzitsua nola izan daitekeen ere aztertzen, bere lan-programaren arabera.
3. art. Itun honetan parte hartzen duten estatuek gizonei eta emakumeei berdintasuna bermatu behar diete itunean aipatutako eskubide zibil eta politiko guztiak gozatzeko orduan.
25. art. Herritar guztiek, 2. artikuluan aipatutako bereizketak egin gabe, eta behar ez den murrizpenik gabe, ondoko eskubide eta aukera hauek izango dituzte:
a) Arazo publikoen zuzendaritzan parte hartzea, zuzenean edo askatasunez hautatutako ordezkarien bidez;
b) Aldian behin egiten diren hauteskundeetan bozkatzea eta hautatuak izatea. Hauteskundeak benetakoak izan behar dira, sufragio unibertsal eta berdinez egin behar dira, eta botoa isilpekoa izan behar da, hautesleek nahi dutena hautatzen dutela bermatzeko;
c) Berdintasun baldintza orokorretan, beren herrialdeko funtzio publikoetan sartu ahal izatea.
26. art. Pertsona guztiak berdinak dira legearen aurrean eta, bereizketarik gabe, legearen babes berbera jasotzeko eskubidea dute. Horri dagokionez, legeak bereizketa oro debekatuko du eta pertsona guztiek babes berdina eta eraginkorra daukatela bermatuko du, arraza, kolorea, sexua, hizkuntza, erlijioa, iritzi politikoak edo bestelakoak, jatorri nazional edo soziala, posizio ekonomikoa, jaiotza edo bestelako gizarte-inguruabarrak bereizketak egiteko arrazoi izan ez daitezen.
Hitzaurrea: Itun honetan parte hartzen duten estatuek, kontuan hartzen dute Nazio Batuen Gutunean aipatutako printzipioekin bat etorriz askatasuna, justizia eta bakea munduan lortzearen oinarria gizakien familiako pertsona guztiei berez dagokien duintasuna eta beren eskubide berdin eta aliena ezinak aitortu behar direla, eta eskubide horiek gizakien berezko duintasunez datozela aitortzen dute. Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalaren arabera gizaki librearen ideia, beldurretik eta miseriatik aske dena, ezin da gauzatu, harik eta pertsona bakoitzak bere eskubide ekonomiko sozial eta kulturalak eskubide zibil eta politikoak bezainbeste gauzatu ahal izateko baldintzak bete arte. Kontuan hartzen dute Nazio Batuen Gutunak estatuak behartzen dituela gizakien eskubide eta askatasunak modu unibertsal eta benetakoan errespetatzea sustatzera, ulertzen baita norbanakoak, gainerako norbanakoenganako eta bere komunitatearenganako betebeharrak dituenez gero, itun honetan aitortutako eskubideak betetzen direla bermatu behar duela.
Asmoa: Hitzarmen honen asmoa desgaitutako pertsona guztiek giza eskubideak eta funtsezko askatasunak erabat eta berdintasunez gozatzen dituztela bermatzea, sustatzea eta babestea, eta beraien berezko duintasunaren errespetua sustatzea da.
Desgaitutako pertsonen artean epe luzeko gorputz, buru, adimen edo zentzumen gabeziak dituztenak sartzen dira, gabezia horiek eta zenbait oztopok gizartean erabat eta benetan parte hartzea (gainerako pertsonek dauzkaten baldintza berdinetan) galarazten dietenean.
3. artikulua: Printzipio orokorrak: Hitzarmen honen printzipioak ondokoak izango dira:
a) Norberari datxekion duintasuna, banakoaren autonomia (nork bere erabakiak hartzeko askatasuna barne) eta pertsonen independentzia errespetatzea;
b) Diskriminaziorik ez egitea;
c) Gizartean erabat eta benetan parte hartzea eta sartzea;
d) Desberdintasuna errespetatzea eta desgaitasunen bat duten pertsonak gizakiaren aniztasunaren eta izaeraren parte gisa onartzea;
e) Aukera berdintasuna;
f) Irisgarritasuna;
g) Gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna;
h) Desgaitasunen bat duten haurren gaitasunen bilakaera eta beren nortasuna mantentzeko duten eskubidea errespetatzea.
2. art. Batasunaren oinarriak balio hauetan oinarritzen da: giza duintasunaren errespetua, askatasuna, demokrazia, berdintasuna, zuzenbide estatua eta giza eskubideen errespetua, gutxiengoetako pertsonen eskubideak barne. Balio hauek estatu kide guztiei dagozkie, pluraltasunak, bazterketa ezak, tolerantziak, justiziak, elkartasunak, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunak definitzen duten gizarte batean.
3.3. art. (…) Batasunak gizarte bazterketa eta diskriminazioa borrokatuko ditu, eta gizarte justizia eta babesa,emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna, belaunaldien arteko elkartasuna, eta umeen eskubideen babesa sustatuko ditu.
9. art. Batasunak bere jarduera guztietan bere herritarren berdintasun printzipioa errespetatuko du. Herritar guztiek erakundeen, organoen eta organismoaren arreta berdin-berdin jasoko dute (...).
11.1. art. Erakundeek herritarrei eta beraiek ordezkatzen dituzten elkarteei, bide egokietatik, beren iritziak jendaurrean adierazteko eta trukatzeko aukera emango diete, Batasunaren jarduketa eremu guztietan.
21.1. art. Batasunaren jarduna nazioarteko agertokian bere sorrera, garapen eta handikuntzarako oinarri izan diren eta mundu osora hedatu nahi dituen printzipioetan oinarrituko da: demokrazia, zuzenbide estatua, giza eskubideen eta funtsezko askatasunen unibertsaltasuna eta bana ezintasuna, giza duintasunarenganako errespetua, berdintasun eta elkartasun printzipioak, eta Nazio Batuen Gutunaren eta Nazioarteko Zuzenbidearen printzipioenganako errespetua.
21. art. Bazterketa eza.
1. Bazterketa oro debekatzen da, batez ere ondoko hauengatik egiten dena: sexuagatik, arrazagatik, koloreagatik, jatorri etniko edo sozialagatik, ezaugarri genetikoengatik, hizkuntzagatik, erlijioagatik edo sinesmenengatik, iritzi politikoengatik edo bestelako iritziengatik, gutxiengo nazional bateko kide izateagatik, ondareagatik, jaiotzagatik, desgaitasunagatik, adinagatik edo orientazio sexualarengatik.
2. Itunak aplikatzen diren eremuan nazionalitateagatiko bazterketa oro debekatzen da, bere xedapen bereziak gorabehera.
23. art. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna alor guztietan bermatu behar da, baita enpleguan, lanean eta ordainketan ere.
Berdintasunaren printzipioak ez du galarazten gutxien ordezkatuta dagoen sexuaren alde abantaila zehatzak dakartzaten neurriak mantentzea edo hartzea.
25. art. Adinekoen eskubideak. Adinekoei bizitza duina eta independentea bizitzeko eta gizarte eta kultur bizitzan parte hartzeko eskubidea aitortzen die Batasunak.
26. art. Desgaitutako pertsonen integrazioa. Desgaitasunak dituzten pertsonei beren autonomia, gizarte eta lan integrazioa, eta komunitateko bizimoduan parte hartzea bermatzen dieten neurriak gozatzeko eskubidea aitortzen eta errespetatzen die Batasunak.
Telekomunikazio elektronikoen zerbitzuen erabiltzaileek zenbait eskubide dituzte, besteak beste:
• Enpresa batekin edo gehiagorekin kontratua egiteko eskubidea, telefonia-sareko konexioa edo sarbidea eskaintzen dituzten zerbitzuen abonatu izaterakoan. Telefonia sare baten konexioen erabiltzaileen eta hornitzaileen arteko kontratu batek gutxienez ondoko hauek agerrarazi behar ditu: hornitzailearen nortasuna eta helbidea, ematen diren zerbitzu motak (ondoko hauek barnean hartuta: larrialdi zerbitzuetako sarbidea ematen den edo ez, zerbitzuak eta aplikazioak eskuratzea edota erabiltzea mugatzen duen beste edozein baldintzari buruzko informazioa, ematen diren zerbitzuen kalitatearen gutxieneko mailak, eta abar), kontratuaren iraupena eta hura berriztatzeko baldintzak, auziak konpontzeko prozedurak hasteko metodoa eta abar;
• Operatzaileek informazio gardena eta eguneratua eskaintzea aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruz. Informazio hori argi, zehatz eta erraz eskuratu ahal izateko moduan argitaratu behar da. ANRek enpresak behartu ahal dituzte abonatuei zenbait gairi buruzko informazioa jakinaraztera: tarifa-baldintza bereziak dituzten zenbakien edo zerbitzuen tarifak, zerbitzuak edo aplikazioak eskuratzea mugatzen duten baldintzen aldaketak eta abar;
• Operadoreek informazio konparagarria, egokia eta eguneratua argitaratu behar dute beren zerbitzuen kalitateari buruz;
• Gutxieneko exijentziak ezarri behar dira zerbitzuen kalitateari dagokionez, zerbitzuen kalitateak okerrera egin ez dezan eta sareetako trafikoa ez dadin oztopatu edo moteldu;
• Sarean hondamendien ondorioz edo ezinbestekoen ondorioz gertatzen diren matxuren kasuan telefono-sare publikoa erabili ahal izatearen bermea;
• Operadore bidez eta abonatuen zenbakiei buruzko informazio zerbitzuen bidez zerbitzuak eskaintzea.
Espainiar Konstituzioa
9.2. art. Botere publikoei dagokie inguruabar zehatzak sustatzea, gizabanakoaren eta berak osatzen dituen taldeen askatasuna eta berdintasuna benetakoak eta eragingarriak izan daitezen; oztopoak kentzea, horiek haien osotasuna eragotzi edo zailtzen badute; eta herritar guztien parte hartzea erraztea, bai bizitza politikoan, baita ekonomia-, kultura- eta gizarte-bizitzan ere.
14. art. Legearen aurrean berdinak dira espainiarrak, eta jaiotza, arraza, sexua, erlijioa, iritzia edo beste edozein egoera edo gorabehera pertsonal edo sozialarekin lotutako bereizkeria ezin da nagusi izan.
20. art.
1. Eskubide hauek aitortu eta babestuko dira:
a. Pentsamenduak, ideiak eta iritziak askatasunez adieraztea eta hedatzea, hitzez, idatziz edo beste bitarteko batzuk erabiliz.
b. Literaturako, arteko, zientziako eta teknikako ekoizpena eta sormena.
c. Katedra-askatasuna.
d. Edozein hedabideren bitartez egiazko informazioa askatasunez ematea edo jasotzea. Legeak kontzientzia-klausularako eta sekretu profesionalerako eskubidea arautuko du askatasun horiek gauzatzean.
2. Eskubide horien gauzatzea ezin da inolako aldez aurretiko zentsuraren bidez mugatu.
3. Legeak estatuaren edo edozein erakunde publikoren mendeko gizarte komunikabideen antolaketa eta Parlamentuaren kontrola arautuko ditu, eta talde sozial eta politiko esanguratsuek komunikabide horiek erabil ditzaketela bermatuko du, Espainiako gizarteko pluraltasuna eta hizkuntza guztiak errespetatuz.
4. Askatasun horien muga hemen dago: Titulu honetan aitortutako eskubideetan, titulua garatzen duten legeen manuetan eta, bereziki, ohorerako, intimitaterako, norberaren irudirako, eta gazteen eta haurren babeserako eskubidean.
5. Argitalpenak, grabazioak eta bestelako informazio-bitartekoen bahiketa epaile baten ebazpenaren bidez soilik agindu ahalko da.
23.1. art. Herritarrek arazo publikoetan parte hartzeko eskubidea daukate, zuzenean edo ordezkarien bidez, sufragio unibertsalez aldian aldiko hauteskundeetan askatasunez hautatuak.
23.2. art. Halaber, funtzio eta kargu publikoak berdintasunez lortzeko eskubidea dute, legeak ezarritako baldintzen arabera.
48. art. Gazteek garapen politiko, sozial, ekonomiko eta kulturalean askatasunez eta eraginkortasunez parte har dezaten baldintzak sustatuko dituzte botere publikoek.
105. art. Legeak arautuko du:
b) Herritarrek administrazioko fitxategiak eta erregistroak eskuratzeko aukera, estatuko segurtasunari eta defentsari, delituen azterketari eta pertsonen intimitateari lotuta dagoenean izan ezik.
35. art. Herritarren eskubideak.
Herritarrek administrazio publikoekin dituzten harremanetan honako eskubideak dituzte:
a) Interesdunak badira, edozein unetan jakin dezakete prozeduren izapideak zertan diren, eta prozedura horietako agirien kopiak lor ditzakete.
b) Prozedurak izapidetzeko erantzukizuna daukaten administrazio publikoetako zerbitzutan dauden agintariak eta langileak identifikatzea.
c) Aurkezten dituzten dokumentuen zigilatutako kopia eskuratzea, originalekin aurkeztean, baita originalak berreskuratzeko ere, salbu eta originalak prozeduran erabili behar badira.
d) Bere autonomi erkidegoko lurraldeko hizkuntza ofizialak erabiltzea, lege honetan eta antolamendu juridikoaren gainerakoan aurreikusitakoarekin bat etorriz.
e) Entzunaldi izapidearen aurreko prozeduraren faseetan alegazioak egitea eta dokumentuak aurkeztea; horiek kontuan izan beharko ditu organo eskudunak ebazpen proposamena egiten duenean.
f) Ez dute aurkeztu beharrik kasuan kasuko prozedurari aplika dakizkiokeen arauetan eskatzen ez den agiririk, ezta horretan diharduen administrazioak dagoeneko bere esku duen agiririk.
g) Argibideak eta aholkuak lor ditzakete, hain zuzen ere, indarrean dauden xedapenen arabera, proiektuak, jarduna edo eskabideak egiterakoan zein baldintza juridiko eta tekniko bete behar dituzten jakiteko.
h) Konstituzioan, lege honetan edo beste legeetan emandako baldintzetan Administrazio publikoetako erregistro eta artxiboetara sarbidea.
i) Agintariengandik eta funtzionarioengandik errespetuzko eta adeitasunezko tratua jasotzea; horiek beren eskubideak gauzatzeko eta beren betebeharrak betetzeko erraztasunak eman behar dizkiete.
j) Administrazio publikoei eta beraien langileei erantzukizuna exijitzea, legearen arabera egokia denean.
k) Konstituzioak eta legeek aitortzen dituzten bestelako eskubideak.
18. art. 1. Bizilagunen eskubideak eta betebeharrak hauek dira:
b) Udal-kudeaketan parte hartzea, legeetan xedatutakoaren arabera, eta, kasuan-kasuan, udaleko gobernuko eta administrazioko organoek auzotarren borondatezko lankidetza eskatzen dutenean.
Atariko titulua.
1. artikulua. Xedea. Lege honen xedea da jarduera publikoaren gardentasuna handitzea eta sendotzea, jarduera horren inguruko informazioa eskuratzeko eskubidea aitortzea eta bermatzea, eta arduradun publikoek bete behar dituzten gobernu oneko betebeharrak eta horiek ez betetzetik eratortzen diren ondorioak ezartzea.
I. titulua. Jarduera publikoaren gardentasuna. III. kapitulua: Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea.
9. artikulua. Informazio publikoa eskuratzeko eskubidea. Pertsona guztiek informazio publikoa eskuratzeko eskubidea daukate, Espainiar Konstituzioaren 105 b) artikuluan eta lege honetan ezarritako baldintzetan.
10. artikulua. Informazio publikoa. Informazio publikoa da titulu honetako aplikazio eremuan dauden subjektuek dauzkaten edukiak edo dokumentuak, beren funtzioak betetzean egin edo eskuratu dituztenak.
14. artikulua. Informazioa eskuratzeko eskaera.
1. Eskuratzeko eskubidea gauzatzeko prozedura eskaera egokia aurkeztuz hasiko da, administrazio organoaren titularrari edo informazioa daukan erakundeari zuzendu behar zaiona.
2. Eskaera edozein modutan aurkez daiteke, ondoko hauek agerrarazten badira:
a. Eskatzailearen nortasuna.
b. Eskatzen den informazioa.
c. Kontakturako helbide bat, ahal dela elektronikoa, komunikazioetarako.
d. Eskatutako informazioa eskuratzeko nahiago den modalitatea.
3. Eskatzaileak informazioa eskatzeko arrazoiak ere aipa ditzake, ebazpena ematean kontuan izan behar direnak. Halere, motibazio eza ez da berez eskaera ukatzeko kausa izango.
39/2006 Legea, mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzen dituena
Xedapen orokorrak: 1. artikulua. Legearen xedea.
1. Mendetasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala eta arreta sustatzeko herritarren eskubide subjektiboa gauzatzean berdintasuna bermatzen duten oinarrizko baldintzak arautzea da lege honen xedea, legeetan ezarritako terminoetan, Autonomiarako eta Mendetasunari Arreta egiteko Sistema bat sortuz, horretarako administrazio publiko guztien lankidetza eta parte hartzea jasoz, eta Estatuko Administrazio Orokorrak eskubideen gutxieneko eduki komuna bermatuz Espainiar estatuko lurraldearen zona guztietako herritar guztientzat.
3. artikulua. Legearen printzipioak. Lege honek printzipio hauek dauzka oinarri:
a) Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren prestazioen izaera publikoa.
b) Mendetasun egoeran dauden pertsona guztiek eskuratu ahal izatea, modu unibertsalean, benetako berdintasunez eta bazterketarik gabe, lege honetan ezarritako terminoetan.
c) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta integrala eta integratua ematea.
d) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko politiken zeharkakotasuna.
e) Pertsonen premien balorazioa, benetako berdintasuna bermatzeko berdintasun irizpideak kontuan izanik.
f) Arreta pertsonalizatzea, bazterketa maila handiagoa edo aukera berdintasun txikiagoa dutelako ekintza positibo handiagoa behar duten pertsonen egoera bereziki kontuan izanik.
g) Prebentzio, errehabilitazio eta estimulu sozial eta mentaleko neurri egokiak ezartzea.
h) Mendetasun egoeran dauden pertsonak ahalik eta autonomia mailarik handienarekin bizi ahal izateko behar diren baldintzak sustatzea.
i) Mendetasun egoeran dauden pertsonek, posible den heinean, bizi diren ingurunean bizitzen jarraitzea.
j) Mendetasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko zerbitzuen kalitatea, iraunkortasuna eta irisgarritasuna.
k) Mendetasun egoeran dauden pertsonen parte hartzea eta, egokia bada, beraien familiena eta lege honetan ezarritako moduan ordezkatzen dituzten erakundeena.
l) Gizarte eta osasun zerbitzuek laguntza ematea Autonomiarako eta Mendetasunaren Arretarako Sistemaren erabiltzaileei zerbitzuak (lege honetan ezarritakoak eta autonomi erkidegoen arau egokietan eta tokiko erakundeei aplikatu beharrekoak) emateko.
m) Ekimen pribatuak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoerari arreta egiteko zerbitzu eta prestazioetan parte hartzea.
n) Hirugarren sektoreak autonomia pertsonala sustatzeko eta mendetasun egoerari arreta egiteko zerbitzu eta prestazioetan parte hartzea.
ñ) Administrazioen arteko lankidetza.
o) Lege honetan ezarritako prestazioak autonomi erkidegoen gizarte zerbitzuen sareetan integratzea, bere gain hartu dituzten eskumenen eremuan, eta beraien eskaintza aitortzea eta bermatzea, zentro eta zerbitzu publiko edo pribatu itunduen bidez.
p) Genero ikuspegia sartzea, emakumeen eta gizonen premiak ezberdinak direla kontuan izanik.
q) Mendetasun handia daukaten pertsonek arreta lehentasunez jasoko dute.
28. art. Informazioaren gizartea.
1. Informazioaren Gizartea garatzen duten programa publiko guztiak diseinatzerakoan eta betetzerakoan, emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunaren printzipioa kontuan izan behar da.
2. Gobernuak emakumeak informazioaren gizartean erabat sartzen direla sustatuko du, berariazko programak garatuz, bereziki informazioaren eta komunikazioen teknologiak eskuratzeko eta haiei buruzko prestakuntza jasotzeko, bazterketa arriskuan dauden emakumeak eta landa-inguruan bizi direnak barne.
3. Gobernuak emakumeek sortutako edukiak sustatuko ditu informazioaren gizartearen eremuan.
4. Informazioaren eta komunikazioaren teknologien eremuko proiektuetan, osorik edo zati batean diru publikoz ordaindu badira, hizkuntza eta edukiak sexistak ez izatea bermatuko da.
Telekomunikazioei buruzko azaroaren 3ko 32/2003 Legea, martxoaren 30eko 13/2012 Dekretu-legeko 38 bis, 38 ter bidez aldatutakoa (erf.: BOE-A-2012-4442)
38 ter artikulua. Gardentasuna eta informazioa argitaratzea.
1. Arau bidez, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek informazio gardena, konparagarria, egokia eta eguneratua argitaratzeko baldintzak ezar daitezke, aplikatu beharreko prezio eta tarifei buruz, kontratua am
aitzean sor litezkeen gastuei buruz, eta azken erabiltzaileei ematen dizkieten zerbitzuak eskuratzeari eta erabiltzeari buruz. Informazio hori argitasunez, ulergarri eta erraz eskuratzeko moduan argitaratuko da.
2. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak informazio konparagarria zabaltzea sustatuko du, azken erabiltzaileek erabilera modalitate alternatiboen kostua modu independentean ebaluatu ahal izateko, adibidez, gidaliburu alternatiboen bidez edo antzeko tekniken bidez. Gainera, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek argitaratzen duten informazioa gainerakoek dohainik erabili ahal izateko baldintzak arautuko ditu, gidaliburu elkarreragile horiek edo antzeko teknikak saldu ahal izateko edo haien erabilera baimentzeko.
3. Errege dekretu bidez, baldintza egokiak ezarriko dira, jendearentzako komunikazio elektronikoen sare publikoen edo komunikazio zerbitzuen operadoreek ondoko hau egiten dutela bermatzeko:
a) Abonatuei informazioa ematea prezio-baldintza berezien mendeko zenbakiei edo zerbitzuei aplikatu beharreko tarifari buruz, zerbitzuen kategorietako bakoitzari dagokionez. Informazio hori deiak egin baino lehentxeago emateko exijitu ahal da.
b) Abonatuei informatzea larrialdi zerbitzuak eskuratzean dauden aldaketa guztiei buruz edo abonatuta dauden zerbitzura deiak egiten dituzten pertsonen kokalekuari buruzko informazioan dauden aldaketei buruz.
c) Abonatuei zerbitzuen eta aplikazioen eskuraketa edo erabilera mugatzen duten baldintzetan izaten diren aldaketen berri ematea.
d) Hornitzaileak ezarritako edozein prozedurari buruzko informazioa ematea, sareko lotura agortzen edo saturatzen duen modu batean trafikoa neurtzeko eta kudeatzeko asmoz, eta prozedura horiek zerbitzuaren kalitatean eragina izan dezaketen moduari buruzko informazioa ematea.
e) Abonatuei jakinaraztea erabaki dezaketela beren datu pertsonalak gidaliburu batean sartu nahi dituzten edo ez, eta datu horiek nolakoak diren.
f) Aldian behin eta xehetasun handiz desgaitutako abonatuei jakinaraztea beraientzat dauden produktu eta zerbitzuen berri.
4. Industria, Energia eta Turismo Ministerioak jendearentzako komunikazio elektronikoetako sare publikoen operadoreei edo komunikazio elektronikoen zerbitzuetako operadoreei exijitu ahalko die dohainik eta formatu jakin batean zabal dezatela interes publikoko informazioa, abonatu zahar eta berrientzat, bidezkoa denean, beraiek abonatuekin komunikatzeko erabili ohi dituzten bide berberak erabiliz. Informazio horrek ondoko hauek hartuko ditu barnean:
a) Komunikazio elektronikoetako zerbitzuen erabilerarik ohikoenak, jarduera ilizituak egiteko edo eduki kaltegarriak zabaltzeko, bereziki hirugarrenen eskubide eta askatasunen aurkako direnean, egile-eskubideak eta antzeko eskubideak urratzea barne, baita horren ondorio juridikoak ere.
b) Segurtasun pertsonalerako, pribatutasunerako, eta datu pertsonaletarako arriskuen aurkako babes-neurriak, komunikazio elektronikoko zerbitzuak erabiltzen direnean.
Herritar izaerako giza eskubideen adierazpenak edo adierazpen-proposamenak
• “Ziberespazioko Giza Eskubideen Adierazpenerako Proposamena”, 1997. urtean formulatua. 1948ko Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsaleko printzipioetan oinarritzen da. Beraren helburua komunikazioen sare globalean eztabaidarako dokumentua eta borondatezko konpromisoko dokumentua izatea da.
• “ Itacuruçá-ko adierazpena”. Besteak beste, adierazten du informazioaren gizartearen gaur egungo erronka nagusia jakintzaren gizartean modu demokratikoan sartu ahal izatea dela.
• “Ziberespazioaren Independentziaren Adierazpena”, John Perry Barlow-rena, 1996koa. Azaltzen du Internet eta berari lotutako sareak bide irekia direla giza izaera hobetzeko, eta askatasuna, justizia, berdintasuna eta munduko bakea lortzeko.
• “Florianopolis-go Adierazpena”. Hemen azaltzen da Latinoamerikako eta Karibeko herrialdeek 2005. urterako informazioko gizarteko erabateko kide izan nahi dutela, eraginkortasunez, berdintasunez eta iraunkortasunez, jakintzan oinarritzen den ekonomia globalaren esparruan.
• Emilio Suñé-k argitaratutako Eskubide Adierazpena, 2008koa, askozaz ere berriagoa eta berritzaileagoa. Badirudi gaur egun gertatzen ari diren fenomenoak modu praktikoan eta errealistagoan jasotzen dituela.