13.2. Euskadin IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan herritarren partaidetza sustatzeko gomendioak
1. Deskribapena: herritarrek IKTen bitartez Euskadiko gai publikoetan parte hartzeko daukaten eskubidea aitortzen eta ar
autzen duen ar
aua (lege maila duena) eratzeko proposamena. Euskadiko herritarren partaidetzarako eskubidea ar
autzen duen lege mailako ar
aua burutzeak herritarren eskubide subjektiboak, banaka zein taldeka, bermatzen dituen partaidetzarako esparrua xedatu beharko luke, IKTen inklusioa partaidetza prozesuetan bide eta mekanismo berriak eskaintzen dituzten tresna gisa ikusita. Zentzu horretan, Gardentasunari eta Gobernu Egokiari buruzko Legearen Aurreproiektuak herritarren partaidetzari zuzendutako IV. tituluko 26. ar
tikuluan zehazten zuenez “EAEko Administrazio Orokorrari baimena ematen zaio erregelamendu-mailako ar
au batzuk eman ditzan, herritarren partaidetza legitimatzeko, bideratzeko eta egituratzeko tresna batzuk ezartzeko beharrezko izango direnak”. Lege maila duen ar
au horrek Ar
arteko erakundetik herritarren partaidetza behar bezala burutzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun printzipio nagusiak jaso beharko lituzke72:
arauak eta, oro har, integratu nahi diren gizarte zibilaren estamentu edo sektoreen identifikazioa.
araudi horrek herritarren partaidetzaren jasangarritasuna bermatzeko gobernuak duen beharra jaso behar du, aurrekontu murrizketa edo doiketa beharrezkoa den uneetan jarduera esparru hori uztea ekiditen duten partida ekonomikoen erreserba bermatuz.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
2. Deskribapena: informazioaren gizartearen garapenean eta digitalki barneratzaileak diren gizarteen garapena lortzeko ahaleginean, denbora tarte batean burutu beharreko jarduerarako estrategia ildoak marrazteko esparru estrategikoak, aurreikusitako helburuak eta hura lortzeko abian jarriko diren mekanismo eta baliabideak definitzen diren bezalaxe, Euskadiko herritarren partaidetzak ezaugarri horiek dituen agiri estrategikoa behar du.
Horretarako, mahai gainean jarri diren gomendioak honakoak dira:
argi eta garbi zehaztuz (zein esparrutan hartuko da aintzat herritarren partaidetza? zeinetan ez? zein izango da partaidetza horren helburua? nola integratuko da erabakiak hartzerakoan?...).
arteko lankidetza, etab.)
arteko konparaketa egiteko aukera eskaintzen duten adierazleekin ebaluazio sistema definitzea eta Euskadiko herritarren partaidetzari buruzko monitorizazioa egitea.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: esparru estrategikoa.
3. Deskribapena: elkarrekiko erantzukizun informatuaren eredurantz iragaitea sustatzea, informazio neutral, objektibo eta kalitatezkoaren bermearekin. Parte hartu ahal izan aurretik, informazioa eduki behar da eta hainbat interesengatik deformatu eta distortsionatu gabeko errealitatera egokitutako irizpidea sortu. Nathan Gardelsek adierazten duen moduan, “deliberazio sendoaren oinarria informazio neutrala, objektiboa eta kalitatezkoa egotean datza. (…) Ar
reta merkatu-zokoetarako monetizatzearen aginduak salmentarako editatzen den informazioaren kalitate objektiboa kutsatzen du”. Gaur egun bitarteko berriak daude, hala nola, gizarte sareak, herritarrei iturriak aukeratzeko, edukia iragazteko eta informazio-sortzaile eta “sendatzaile” bihurtzeko aukera eskaintzen dietenak, eta horiei esker aukera berriak daude informazioa kontrastatzeko eta komunikabideen monopolioa desagerrarazteko, horiek negozioari loturiko ar
gitalpen-ildoari erantzuna eman behar baitiete.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari buruzko informazioaren kudeaketa deszentralizatzen duten jarduera berritzaileak abian jartzea gomendatzen da, herritarrei interes-fokuak, erabili beharreko iturriak edota informazio hori helarazteko hizkuntza eta moduak hautatzen aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz. Duela gutxi Twitterreko kontuak herritarrei lagatzea erabaki duten gobernuen pare bat adibide agertu dira. Horiek, txandaka (aste bakoitzean pertsona bat ar
duratzen da), gobernuaren kanal ofiziala kudeatzen dute. Suedia eta Holandako kasuek, herritarren partaidetzako esperimentu gisa bultzatuta, oraindik ere gizarte eragin txikia dute (partaidetza txikia) eta, esparru publikoari buruzko informazioa sortzen, kudeatzen eta hedatzen deneko modua hobetzeko bideak daudenaren froga dira.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: informazioa, herritarren partaidetza.
4. Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko udalek herritarren parte hartzea, IKTen bidez, erregulatzen duten ar
audiak onar dezaten sustatzea. Horretarako:
araudi horien definizioa bideratzeko.
araudi horiek EUDELen aholku eta laguntzarekin (herritarren partaidetzarako mekanismoen definizio estrategikoan ezagutza handia dauka) eta herritarren partaidetzarekin burutuko direla bermatzea, bereziki
araudi horien burutzapena hirugarrenei kontratatzen zaienean.
arteko lankidetza sustatuko baita.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Euskadiko toki administrazioak, EUDEL.
Eremua: ar
audiaren esparrua, tokiko herritarren partaidetza, lankidetza.
5. Deskribapena: partaidetza-kultura herritarren ar
tean sustatzea, Eusko Jaurlaritzako politikak eratzerakoan parte hartuz. Horrek kontuan hartu behar diren hainbat alderdiren inguruko gogoeta pizten du. Eusko Jaurlaritzako “Sailek gobernu-planak egiteko orientabideak” izenburuko agiriak “gobernurako eta gobernantzarako modu berriak egokitzea eta moldatzea, politika publikoak hartzeko eta formulatzeko prozesuetan sartzeko” beharra aipatzen bazuen ere, zehaztapen horietan aurrera egiten jarraitu behar dugu eta plano eragile batera eraman (zehaztapen gehiago -> konpromiso handiagoa) hurrengo “gobernuko egitasmo eta jarduera esanguratsuen egutegian” gaineratu ahal izateko.
Bide beretik, honako proposamen hau egiten da:
ari diren edo planifikatuta eta zehazteke dauden politika publikoei buruz ematen den informazio publikoari lotuta. Ildo horretan honako alderdietan sakontzea gomendatzen da:
arrazoiak eta ekarpen horrek jarraituko duen trazabilitatea helarazteko (etorkizuneko partaidetza prozesuetarako ekarpen-oinarri batean geratzen da? desagertzen da?).
argi eta garbi zehazten dituen gauzatze egutegia, fase bakoitzean itxaroten diren helburuak, parte hartzera gonbidatutako agenteak… zehaztuta.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: ar
auzko esparrua, mainstreaming, politika publikoak.
6. Deskribapena: adingabeen parte hartzearen irekiera bultzatzea. Euskadiko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean jasotzen den moduan, parte hartzeko, elkartzeko eta batzartzeko eskubideari buruzko 14. ar
tikuluan (1. eta 4. puntuak, hurrenez hurren):
arlo hauetan ere: gizartearen, kulturaren,
artearen eta jolasaren
arloetan; eskubidea dute, orobat, apurka-apurka herritartasun aktiboan sartzeko, nork bere garapen-mailaren
arabera.
Ildo horretan, Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua bezalako ekimen gehiago abian jartzea gomendatzen da, izan ere, horrek adingabeen partaidetza bide egonkorra eta besteekiko bateragarria eskaintzen du, haien ahotsa, iritziak eta proposamenak Euskal Herriko Herriaren Defentsa Bulegoari helarazteko. Hori gertatzen da haur eta nerabeen partaidetza politika publiko guztietan eta Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta EAEko udalek hartutako erabakietan gaineratzen duten mekanismoak abian jartzeagatik. Jarduera mota horiek, herri-administrazioen programen esparruan garatu ar
ren, ez dira zertan erakundeen tutoretzapean egin eta GKEak, adingabearen eskubideen defentsan espezializatutako lurralde, elkarteak, etab. parte hartzea gomendatzen da. Une honetan, hainbat udalek, hala nola, Gasteizkoak, gomendio horretan bat egin zezaketen ekimenak abian jarri dituzte, Lagunkide programa esaterako.
Modu osagarrian, adingabeek, nerabeek eta gazteek parte hartzeko eremuak berreskuratzea ere proposatzen da. Bereziki toki esparrutik, taldea bere komunitatearekin identifikatzeko aukera eskaintzen duten eta haur eta nerabeen partaidetzari ikusgarritasuna eskaintzen dioten eremu nabarmenak sortzeko gizarte eremu garrantzitsuak erabili baitaitezke bertan.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta EAEko udalak.
Eremua: adingabeak, partaidetzarako eremuak eta politika publikoak.
7. Deskribapena: biztanleen ar
tean herritarren parte hartzearen motibazioak eta onurak (“zertarako”ak) zabaltzea. Txosten berezi honen esparruan egindako pertsona adituen taldeek behin eta berriro proposatutako gomendioetako bat herritarren ar
tean herritar aktibo bihurtzearen eta Euskadiko gizartean eta eremu publikoan partaidetza-prozesuen parte izatearen abantailak eta ustezko motibazioak (parte hartu bai, baina zertarako?) hedatzearena zen. Hedapen horri esker partaidetza erakargarriagoa izango da eta esanahia emango dio bere lurraldearen etorkizunean zeregin erabakigarririk ez duela antzemateagatik edo, parte hartu ar
ren partaidetzaren ondorioa (pertsonala edo komunitatekoa) antzeman ez izanagatik une honetan parte hartzen ez duten herritarrentzat. Hedapen eta sentsibilizazio ekintza horietan, une honetan IKTen bidez dauden tresnak erakutsi beharko lirateke (toki mailan zein EAEko Administrazio Nagusiaren mailan), erabiltzen irakatsi eta talde horiek erabili herritarren iritzia jasotzeko, tresna horietan zeren hutsunea sentitzen duten, nola hobetu nahiko lituzketen, zeren falta sumatzen duten, etab. jakiteko.
Gomendio hori erakusteko adibide praktikoa Euskadiko KZguneek eskaintzen duten kapilaritateaz baliatzea izango litzateke eta euren prestakuntza eskaintzaren katalogoan herritarren partaidetzari buruzko kapitulu bat gaineratzea, ares
tian aipatutako alderdiak islatuko lituzkeena (eskura dauden tresnak, nola erabili, tresna horiek hobetzeko herritarren proposamenei buruzko informazio-bilketa, edo une honetan ez duden bide berriak sortzea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: hedapena, dibulgazioa, prestakuntza, kultura parte hartzailea.
8. Deskribapena: Administrazio nagusiko, tokiko administrazioko eta foru aldundietako funtzionarioak prestatzea eta sentsibilizatzea herritarren partaidetzaren ar
loan IKTen bitartez. Horretarako, prestakuntza programetan (aurrez aurrekoak zein online direnak) administrazioetako langileen sentsibilizazio eta prestakuntzara bideratutako berariazko ekintzak gaineratzea (prestakuntza programa horien barruan egon zitezkeen gai batzuen gaineko proposamena):
araudiaren esparrua eta mekanismoak (araudia, plan zuzentzaileak, parte hartzeko udal
araudiak...).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak, EUDEL.
Eremua: prestakuntza, sentsibilizazioa, funtzionarioak, kultura parte hartzailea.
9. Deskribapena: uneko herritarren ekimenak ezagutu eta babestea. Herritarrak modu proaktiboan bideratzen ar
i diren partaidetza-ekimenei ikusgarritasuna ematea gomendatzen da. Ekimen horiek erakunde-esparrutik kanpo jaiotzen dira eta, une oro politika publikoen, eremu pribatuaren, etab. babesa izan dezaketen ar
ren, erakunde esparrutik kanpo jarraitu behar dute. Ekintzailetza, proaktibotasuna, malgutasuna, egitera ausartzea bezalako balioak lantzeaz ar
i gara, horren bidez herritarren partaidetza-kultura lantzen baita. Horretarako gomendatzen dugu:
ari den lanari ikusgarritasuna emateko. Amaierako emaitza praktika egokien katalogo digitala izan zitekeen, praktika azpimarragarriak zeintzuk diren eta praktika horiek ontzat jotzeko izandako
arrazoiak azaltzen dituzten
argitalpenak, etab. Ezagutza oinarri hori oso garrantzitsua izan daiteke proiektuak eta ekimenak EAEko beste lurraldeetara lekualdatzeko eta herritarren partaidetzaren esparruan ikertzen eta berritzen saiatzen diren pertsonek, kasuen oinarri baten bidez, zer egin den, zer egiten
ari den eta aurrera egiten jarraitzeko dauden uneko joerak zeintzuk diren hobe jakin ahal izateko. Praktika onen oinarri hori interesa duten agente ezberdinek (administrazioak, unibertsitateak, elkarteak, herritarrak, etab.) sustatu beharko lukete, herritarren partaidetzaren inguruko lan-komunitatea sor dadin bultzatuz. Bere antolamendu eta funtzionamendu zuzenarengatik eredu gisa har genezakeen kasuen plataforma baten adibidea Europar Batasuneko ePractice ezaguna izango litzateke, “People and Participation” bezalako eredu berezituagoak dauden
arren.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: praktika onak, partaidetza kultura.
10. Deskribapena: uneko herritarren ekimenak ezagutu eta babestea. Erresuma Batuko gobernuaren “Empowering communities to influence local decision making” ar
gitalpenean azaldutakoaren ar
abera73, herritarren parte hartzea askoz eraginkorragoa da “CLEAR tool” delako ar
aua betetzen denean:
argi daukatenean euren ekarpenak aintzat hartu dituztela.
Aholkulari horiek lehenik eta behin aipatutako puntuei erantzuteko ar
dura edukiko dute (“can do”) eta toki zein auzo mailan parte hartzea dinamizatzeko gai izan behar dute, baita hori guztia eta bide ofizialak (erakundeek eskainitakoak) edo alternatiboak (parte hartzeko eta salatzeko webgune ez instituzionaletan parte hartzea; blogak, plataformak sortzea, etab.) erabiliz e-partaidetzarekin lotzeko ere. Herritarrei gaitasunak eta jarrerak bereganatzen laguntzeko ar
dura edukiko dutenak dira, bai eta herritarrak eta parte hartzea gerturatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri izango dituztenak ere. Aholkularien profil hori modu berezian gerturatuko zaie partaidetza-eten digitala pairatzeko aukera gehien dituzten kolektiboei, IKTetatik urrunago daudenei edota gizarte-etena pairatzeko ar
riskua duten edo egoera hori pairatzen duten taldeei. Modu berean, ekimen mota hori borondatezko lanarekin eta herritarren aktibismoa hizpide duten beste baliabide edo plataformekin lotzea gomendatzen da, horien guztien kudeaketa eta iraunkortasuna bermatzeko.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: kultura parte hartzailea, eten digitala, mentoring digitala.
11. Deskribapena: identitatea kudeatzeko teknologiak. Prozesu jakin batzuk burutzeko (hauteskundean, erreferendumak, batzarrak...) identitatea egiaztatzea garrantzitsua da. Herritar digitalak ohituta daude hainbat administrazioekin gauzatzen dituzten izapideak burutze aldera euren identitatea egiaztatzen, ordainketak seguruak diren plataformen bidez egiten, etab. Beraz, gerta daiteke ekintza parte hartzaile horietan duten parte hartzearen inpaktua oso serio ez hartzea ez badira parte hartzeko online ekintza horietan identitatea benetakoa dela ziurtatzeko mekanismoak abian jartzen. Zenbait herrialdetan, hala nola, Norvegian, une honetan ikuspegi berriak ikertzen ar
i dira herritarrek herri-administrazioekin burutzen dituzten izapideetan euren burua identifikatu dezaten, izan ere, hurrengo urteetako erronkari garrantzitsuenetako bat da. Identitatea kudeatzeko teknologia berrien ikerketan eta garapenean eman diren aurrerapausoek, herritarrek zerbitzu publikoekin dituzten harremanetan behar duten segurtasun eta pribatutasun handiagoaren beharrari erantzun diote baina, horrez gain, zerbitzuak eraginkorrago izan daitezen eta elkarreragingarritasun handiagoa lortu dute, hainbat gako eta identifikazio txartel edukitzeko beharra saihestuz herritarren eta administrazioaren eta zerbitzu publikoen hainbat mailen ar
teko harremanetan. Onurak gehiago direla esan dezakegu honi erreparatzen badiogu: gailu mugikorretatik egiten diren eragiketetan ere identifikazio mekanismoak modu berean eskuragarri baldin badaude, izan ere, modu horretan erabiltzailea ziur egon daiteke gailuaren independentziari dagokionez. Hortaz, gomendatu nahi diogu Euskadiko Gobernuari gai horri lotuta ikerketa, garapen eta berrikuntza ildoak abia jar ditzala, lortu ahala emaitzak aditzera emanez eta crowdsourcingekimenak ahalbidetuz. Azken horien bidez, sektore pribatuak eta beste gizarte eragile batzuek (herritarrek, hirugarren sektoreak...) euren ezagutzak eta ideiak helarazi ahalko dituzte.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila; Izenpe.
Eremua: pribatutasuna, identitatea, berrikuntza.
12. Deskribapena: parte hartzeko teknologia irekiak. Open source motatako teknologien erabilera gomendatu da, parte hartze prozesuetan teknologiei dagokienez garapen handiagoak ahalbidetzen dituzte-eta. Teknologia mota horrek malgutasun handiagoa eskaintzeaz gain, ideien fluxu etengabea sortzen du eta programen kalitatea hobetzeko aukera ematen du. Abantailen ar
tean honako hauek ere aurki daitezke: teknologia horiek ahalbidetzen duten garapenaren eta eguneraketen abiadura eta, eraginkortasuna behin frogatuta, beste eszenatoki batzuetara lekualdatzeko aukera. 2012. urtean Eusko Jaurlaritzak softwarea berrerabiltzeko dekretua onetsi zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioak libreak izango direla xedatu zen eta kontseilaritzek, sailek, organismoek, erakundeek, fundazioek eta partzuergoek sortutako eta botere publikoek emandako diru-laguntzetan oinarrituta hirugarrenek garatutako programak aprobetxatzeko betebeharra ezarri zen. Lan-ildo horri jarraiki, udal erakundeei aholkularitza eskaintzeko zerbitzu bat ziurtatzeko gomendioa egin dugu. Modu horretan, euren garapen teknologikoa ahalbidetuko da Eusko Jaurlaritzako administrazioaren beste maila batzuek dituzten aplikazioak aprobetxatuz. Hala eta guztiz ere, oso gutxi dira herritarrek IKTen bidez parte hartu dezaten sistema eraginkor bat daukaten udalak edo telefono mugikorraren bidez komunikatzeko eta herritarrentzako zerbitzuak eskaintzeko sistemak dituztenak. Berriro erabil daitekeen software bilduma (beste erakunde batzuek probatutakoa) aprobetxatu behar da tokiko inguruneetara (bereziki, udalak) lekualdatzea errazten duen zerbitzu baten bidez; izan ere, azken horietan hori abian jartzeko azpiegiturak eta giza baliabideak ez daude beti eskuragarri.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: berrerabiltzea, open source, aplikazioak, transferentzia.
13. Deskribapena: e-partaidetzarako egokitutako kanal digitalen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzea. Gizarte sareetan herri-administrazioen presentzia handituz gero, adibidez, galdera honi erantzun beharko genioke: zer gizarte sarek betetzen du irisgarritasunari lotutako web estandarrak?74 Estandar horiek betez gero, ziurtatuko da pertsona orok zerbitzu hori berdintasun baldintzetan erabili ahalko duela, aniztasun funtzionala jasaten duten pertsonak diren ala ez alde batera utzita. Gauza bera gertatu daiteke tresna propioei buruz ar
i bagara. Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna gainontzeko alderdien gainetik gailendu behar dira, beraz, tresna errazak diseinatu behar dira, pertsona ororentzat erabiltzeko errazak eta guztiz irisgarriak. Hau da, tresna horiek diseinatzerakoan horrelako xehetasunak ahaztea saihestuz e-partaidetzari lotutako sarbide-eten berriak eragiten dituzten oztopo bilakatzea saihesten dugu. Orain dela gutxi, Ezintasunen bat duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) bere web orrialdearen bidez salatu zuen 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen gizarte sareek irisgarriak izateko betebeharra dutela. Salaketa horretan azaltzen den moduan: “Este deber legal de accesibilidad llega a petición del movimiento social de la discapacidad una vez comprobado con informes y estudios independientes que ninguna red social de las implantadas en España cumplía con los requisitos mínimos para ser accesibles a personas con discapacidad, discriminado y excluyendo por tanto estas plataformas a un gran número de usuarios con discapacidad que se ven privados de su derecho a participar en estos canales de relación y comunicación sociales”. Hortaz, kanal horiek irisgarritasun maila egokietara heltzen diren bitartean, EAEko herri-administrazioak saiatu behar dira aniztasun funtzionala duten pertsonei baldintza berdinekin parte hartzeko aukera ematen dieten bideak bermatzen (jatorriz irisgarriak diren diseinuetatik) eta “guettoak” eratzen dituzten tresnen bidez kolektiboaren sakabanatzea saihestu behar dute, horiek parte hartzeko mekanismoen erabilgarritasun erreala kaltetzen baitute (aitortu behar da gizarte sareak sakontasun eta aldakortasun askorik ez duten tresnak direla, deliberazioak oinarritutako parte hartze errealerako).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: sarbide-eten digitala, irisgarritasuna, erabilgarritasuna, gizarte sareak.
14. Deskribapena: open data delakoa herritarrei hurbiltzea (kontsumoa dinamizatzea herritarren parte hartzea handitzeko). Herri-administrazioetan open data estrategiak ezartzea, izan ere, lurraldearen garapen ekonomikorako aukera bat izateaz gain, gardentasunaren eta herritarrei azalpenak ematearen aldeko bide bat da datu publikoak zabalduz hirugarrenek, behar izanez gero, berrerabili ditzaten (berrerabiltzen duen komunitatea). Global Pulse izenekoak “Big Data for Development: Challenges & Opportunities” ar
gitalpenean75, azaldu zuen open data delakoak gizartearen garapenari laguntzen diola hiru modu ezberdinetan:
arduradunentzat oso erabilgarria izan daitekeen informazioa eman diezaieke, batez ere, krisi garaian.
Estatu Batuetako Recovery.gov estrategiarekin gertatzen den moduan, open datak kudeaketa publikoaren gaineko kontrola herritarrei itzultzea ahalbidetzen du. Ekimen horren helburu nagusietako bat, adibidez, hauxe da: zergak ordaintzen dituztenei erakustea nola eta zertan gastatzen den diru hori. Horrez gain, webgune horren bidez, biztanleek ustezko iruzurrak, gehiegizko gastuak edo neurrigabekeriak salatzeko aukera daukate. Datu horien ustiaketari esker, hirugarrenen bidez (ez halabeharrez administrazio beraren bitartez) informazio garrantzitsu hori herritarrengana heltzen da, “dóndevanmisimpuestos.es” ekimenaren kasuan gertatu den moduan. Bertan, modu “lagungarrian” erakutsi da Espainian Estatuko Aurrekontu Orokorren testuinguruan egindako inbertsioen xehetasuna. Ekimen mota horretan parte hartzeak herri-administrazioei sinesgarritasun injekzio bat eman diezaieke (herritarrei begira) eta hori ezinbestekoa da administrazioen eta herritarren ar
tean “elkarrizketa” bat burutu ahal izateko, betiere, konfiantzan eta berdintasunean oinarritutakoa.
Ildo horretan aurreratu nuen moduan, open data berrerabiltzen duen komunitateari hurbiltzeko ekimenak biziagotzea gomendagarria da, datu publiko irekien berrerabiltzea sustatuz eta oraindik ere zabaldu ez diren datuen multzoen identifikazioa ar
eagotuz, izan ere, lurraldearen garapenerako eta herritarren ongizaterako balio handia daukate.
Modu berean, datu publikoen berrerabiltzea herritarren parte hartzerako eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko tresna berrien sorrerarekin erlazionatzen duten aplikazio/zerbitzuen sorrera suspertzen duten lehiaketak edo jarduerak abian jartzeko proposamena egin da (arloa: osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, zahartzea...).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: open data, parte hartzearen kultura, lurralde garapena.
15. Deskribapena: mobile government (m-gov) zerbitzu publikoetan eraginkortasun eta gizarteratze handiagoa lortzeko. Administrazioak modernizatzeko prozesuan zerbitzu publikoetan mugikorra baliatzea lehentasunezkotzat jotzen ar
i da, ez bakarrik zerbitzuak modu eraginkorragoan eman daitezkeelako, baita inklusio digitala handitzeko tresna bat delako ere. ELGAk dioen moduan, sare mugikorretarako sarbidea eskuragarri dago munduko biztanleen % 90arentzat eta landa inguruan bizi diren herritarren % 80arentzat. Horrez gain, Espainian banda zabal mugikorraren erabilera azken urtean bikoiztu egin da (biztanleen % 65,3k baliatzen du), batez besteko komunitarioaren (% 43,1) gainetik. Smartphonen agerpena, gizartean zabalduta egotea eta 3G eta 4G sareen eskuragarritasuna oso-oso azkar ar
i da hedatzen biztanleen ar
tean. Egoera horren aurrean, esan dezakegu sekula ez ditugula izan aldeko horrenbeste faktore horien ahalmen guztia baliatzeko komunikazioari eta elkarrekintza zerbitzuen garapenari eta herritarren partaidetzari dagokienez.
Egungo egoerak agerian jartzen du oraindik ere egon badaudela jorratu beharreko erronka garrantzitsuak, adibidez, mugikorraren bidez egiaztapenak edo nortasun digitala baliatzea, zerbitzu elektronikoak erabiltzeko, e-governmentekin batera garatzen diren m-gov estrategiak diseinatzeko, baita alderdi edo erronka oinarrizkoagoak ere, besteak beste, atarien mobilizazioa mugikorretan (smartphone, tabletak, etab.) behar bezala ikusteko. Udal askok bideratzeke duten irakasgaia da hau.
Azterketaren ildo honetan, egun GSA (U.S. General Services Administration) burutzen ar
i den proiektua bezalakoak abian jartzea gomendatzen dugu. Making Mobile Government Project izenpean mugikorraren bidez zerbitzu publikoak emateko tresna berriak garatu eta lankidetzan ar
itzeko espazio bat sortu dute. Espazio horren zerbitzuek honakoak hartzen dituzte barne:
aritzeko hirugarren espazio bat (esperientziak, iritziak, prozesu kolaboratzaileen bidezko ideien ekarpena, etab.).
Gomendatzen dugun ekimen mota horrek aukera ematen du, adibidez, Estatu Batuetako Gobernuak herritarren partaidetzara zuzendutako aplikazio mugikorrak izan ditzan, adibidez, VisibleVote. Horren bidez herritarrek senatariek egindako politika-proposamenak denbora errealean kontsulta ditzakete, denbora errealean interes mailaren ar
abera botoa eman dezakete, hainbat estatutan politika-proposamen jakin batzuek zer nolako harrera duten ikus dezakete, denbora errealean politikariekin elkarrizketak has ditzakete, legegileek egindako lana balora dezakete, politikarien gizarte-sareetako kontuak ikus ditzakete, etab.
Aplikazioa eskuragarri dago smartphoneko plataforma nagusietarako eta horren erabilera sustatzeko nabigazioa erraza da (kapturetan antzeman daitekeenagatik). Osagarri moduan, aipatu aplikazioa web formatuan ere eskuragarri egongo da (Facebook bidez).
Aipamen gisa, iradokitzen da aplikazio mota horien garapena irisgarritasun eta erabilgarritasun irizpideen ar
abera egin dadin, aniztasun funtzionala duten pertsonek horiek eskuratu eta erabiltzerakoan bereizkeriarik paira ez dezaten.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: sarbide-eten digitala, irisgarritasuna, berrikuntza, mobile government.
16. Deskribapena: herritarrek parte hartu dezaten tresna berriak diseinatzeko jarraitu beharreko irizpideak.Herritarren partaidetzari buruz hitz egiteak nahitaez deliberaziora eraman beharko gintuzkeen. Deliberazio hori kanal digitaletara eraman nahi badugu, erabakiak guztion ar
tean eta modu ar
razoituan hartzeko bidea emango duten negoziaketa eta adostasun prozesuak landuko dituzten espazioak sortzeko gai izan behar dugu. Hori ezin dute bide edo kanal guztiek barne hartu, adibidez, gizarte-sareek (egun ezagutzen ditugun moduan behintzat). Horrek esan nahi du gomendio batzuk jarraitu behar dituzten tresna berriak, bide berriak (araudi teknikoa) behar ditugula, gure iritziz nahitaezkoak direnak eraginkorrak izan daitezen.
ari diren eremuen gaineko berariazko informazioaren eskuragarritasuna. Aipatu informazioa deskodetuta egon behar da (hizkera erraza, ulergarria), jabetza berekin ez dakarren formatuan eskuragarria egon behar da (alegia, erabiltzailea ez du behartu behar hori erabiltzeko baimena erosi behar izateko tresnak edukitzera) eta prozesu parte hartzaileak aurrera egin ahala eta informazio berria eskuragarri egon ahala behar bezala eguneratu behar da.
ari diren, haien ekarpenak, zeri buruz mintzo diren, adostasunen gaineko txosten partzialak, iritziak eman –adibidez, bozketa–, ekarpenak, etab.).
arrazoiak, erabakien hartzeari gehitu zaizkion ekarpen horiek eta adostasuna gehitzeko jarraituko diren hurrengo urratsak (denbora,
arduradunak, zer politikari eragiten dion, etab), tresnaren erabileraren inguruan herritarren ebaluazioa eta prozesuan parte hartzeko egokitzapena ere.
artean elkarrizketak edukitzeko aukera gerturatuz eta une oro aipatu komunikazioa nola gauzatuko den –mekanismoak– azalduz (komunikazioa sinkronoa edo asinkronoa den, komunikazioaren harreran eta deribazioan bitartekoak egongo diren, erantzuna emateko betebeharraren terminoak, isiltasun administratiboaren baldintzak…).
arabera taldeka daitezen, herritarrentzako garrantzi gehien dutenetik gutxien dutenetara. Normalean kontrakoa egiten da: edukia eta partaidetzarako bideak administrazioaren egituraren
arabera egituratu (arloak, sailak).
ari diren erabilera, horien eragina, talde hartzaileak edukitzen
ari diren onarpen-maila gainbegiratzeko bidea emango dutenak, baita kudeaketaren gardentasuna eta kontuen errendimendua bermatzeko herritarrekin partekatu beharreko txostenak egitea ere.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, tresnak, kultura parte hartzailea.
17. Deskribapena: Euskadin, gizartean eta eremu publikoan e-parte hartzeari buruzko azterlanak eta ikerketak ar
eagotzea, herritarrek parte hartzeko dituzten ar
razoien berri izateko, parte hartzeak haien ustez duen erabilera, mugak zeintzuk diren ezagutzeko aukera emango duten adierazle berriak gehitzea.Horrek guztiak aukera emango du Euskadin datozen urteetan abian jarriko diren e-parte hartzearen inguruan ekimenak eta jarduerak hobeto diseinatu ahal izateko eta Euskadin ar
lo honetan martxan jarritako neurrien eragina neurtu ahal izateko, baita herritarren partaidetzak Internet bidez zer nolako bilakaera izan duen alderatu ahal izateko ere. Hori oinarritzat hartuta, herritarren partaidetzaren gaineko adierazleak aztertzea gomendatzen da Euskal Estatistika Planari eragiketa berriak sartzeko beharra baloratzeko, honako hau jorratuko duen ikuspegi kolaboratzaile batetik: estatistikan adituak diren organismoek (Eustat) eta herritarren partaidetzarako eta herritarren eskubideen defentsaren eremuan lan egiten duten eremu publikoko eta pribatuko eta hirugarren sektoreko erakundeek lehentasunezkotzat jotako topiko horien inguruan mintzatu eta eztabaida egin eta bat etor daitezke horiek gainbegiratze aldera, baita adierazleen ar
abera zehaztu eta berariazko inkestak egin eta iraunkortasuna sustatze aldera (gobernuko estatistika planetara gehitu).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak, Eustat.
Eremua: ikerketa, gainbegiraketa, adierazleak, azterlanak.
72 “Arartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea” agiritik hartutako printzipioak. http://ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_2626_1.pdf.
73 Communities and Local Government (2009): Empowering communities to influence local decision making. Evidence-based lessons for policy makers and practitioners. Communities and Local Government Publications.
74 ONCE fundazioa: “Gizarte sareen plataformen irisgarritasuna” ikerketa http://www.discapnet.es/Castellano/Actualidad/Discapacidad/paginas/detalle.aspx?noticia=265242.
75 Global Pulse (2012): Big Data for Development: Challenges & Opportunities”. New York.