13.1. Euskadin e-inklusioa sustatzea xede duten gomendioak
1. Deskribapena: tokiko erakundeek tokiko agenda digitalen sorrera sustatu dezaten, Euskadiko Agenda Digitalarekin eta informazioaren gizartearen garapenaren ar
loan nazioarteko gainontzeko politikekin lerrokatuz; modu horretan, Euskadin eten digitalen murrizketa azkartuko baita tokiko erakundeek inplementatutako ekintza globalen bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak (2012ko maiatzaren 22an) EUDEL izenekoarekin hitzarmen bat sinatzea onetsi zuen, Euskadiko Agenda Digitala 2015 izenekoaren barruan tokiko agenda digitalen zabaltzea burutzeko.
Hori oinarritzat hartuta zera gomendatu da:
ardatz handietako bakoitzean ezarri behar diren lehentasunak eta gizarte beharrak identifikatzen lagundu ere.
ariketa bat egitea, herritarrei gai hauen gaineko informazioa itzultzea erraztuz:
Gomendioaren hartzailea/k: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, EUDEL.
Eremua: testuinguru estrategikoa, tokiko garapena.
2. Deskribapena: Interneterako sarbidea funtsezko eskubide gisa bultzatzea. Internet, lan egiteko edo komunikatzeko tresna soil bat izateaz gain, gaur egun bizi-kalitatearen eta gizarte ongizatearen hobekuntzari lotuta egon daitekeen zerbitzua dela aintzat hartuta, proposatu da Eusko Jaurlaritzako ekimen legegileen barruan, azken hori gaineratu dadila.
Orain dela gutxi, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Interneterako sarbidea gizakien eskubidetzat jo zuen. NBEk eman zituen ar
gudioen ar
tean, Frank La Ruek zera adierazi zuen: “La única y cambiante naturaleza de Internet no sólo permite a los individuos ejercer su derecho de opinión y expresión, sino que también forma parte de sus derechos humanos y promueve el progreso de la sociedad en su conjunto”.
Europa mailan burututako praktiken gaineko azterketa bat eginez gero, Finlandia bezalako herrialdeekin topo egin dezakegu. Bertan, herritar guztiei Mb 1eko banda-zabalera eskaintzen zaie, hau da, munduko lehen herrialdea da zeinetan banda zabaleko konexioak bermatzen dituzten legeak sortu diren. Bertako planen ar
tean, 2015. urtea baino lehen 100 Mb eskaintzea legezko eskubide bihurtzeko erronka dago.
Interneterako sarbidea Euskadiko herritarren eskubide bilakatzeari dagokionez, IKT gizarte bonu bat abian jartzeko aukera mahaigaineratu da, IKT ekipamendua eta konektibitatea erabilgarri egongo dela bermatzen diena baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonei, horien ar
tean: kide guztiak langabezian dituzten familiak, gutxieneko prestazioak jasotzen dituzten adinekoak, errenta baxuko pertsonak eta familiak, etab.
Proposatu den gizarte bonu horrek ekipamenduaren erosketa eta erabilera barne hartzeaz gain, zerbitzuaren ondoriozko fakturak murrizteko aukera eman beharko luke (adibidez: Internetera konektatzeko zerbitzua), operadoreekin sinatutako hitzarmenen bidez. Espainian antzerako esperientzia batzuk garatu izan dira, hala nola, Asturiasen gauzatu zen HOGARTIC delakoa. Proiektu horretan 10 milioi euro erabili ziren 18-35 urteko gazteek IKTak erabiltzeko aukera eduki zezaten (ekipamendua eta konektibitatea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: IKTen sarbidea, IKT azpiegiturak, ar
audiaren testuingurua eta testuinguru estrategikoa, IKTen demokratizazioa.
3. Deskribapena: ekintza berritzaileak eta elkarlaneko ekintzak sustatzea eten digitalak murrizteko, ahalmen sortzailea saritzen duten eta jarduera mota horien aitorpena ahalbidetzen duten ekimenen lehiaketen bitartez.
Ildo horretan, jardun egokiaren (ekintza berritzailea) adibide bat Gasteizko Diocesanas ikastetxeko Dinux “ikaskuntza-zerbitzuko” proiektua da. Proiektu horretan, informatikako erdi mailako zikloko ikasleek pertsonalizatutako Linux paketeak prestatzen ditu eta amaierako erabiltzailearen lehentasunetara egokitzen du. Hezkuntzako jarduera mota horrekin, edozein maila eta espezialitateko ikastetxea esparru publikoko zentro bilakatzen da, erreferentziazko komunitatean eragina duten eta bertan garatzen diren proiektu zehatzen bidez. Ikastetxeak komunitatearen beharren gaineko ikerketa egiten du eta bere ezagutzak horiek konpontze aldera aplikatzen ditu.
Ekimen mota horiek aurrera egin dezatela eta beste ideia berritzaile posible batzuk abian jartzeko ispilu bilakatu daitezen, praktika horiek aditzera emateko eta aitortzeko gomendioa eman dugu, hainbat erakunde eta organismoren (publiko-pribatuak) ar
teko lankidetzak ezarriz eta, beti, ekimen horiek herritarren eskutik abiatu daitezen saiatuz (partikularrak, elkarteen sarea...).
Gomendatutako ekintzak:
arloan gauzatzen
ari diren praktika onen atzean dagoen berrikuntza ezkutuari ikuspena ematea Euskadiko Berrikuntzen Behatokiaren bidez, bereziki,
argi eta garbi herritarrak ahalduntzera eta gizarte-egoera ahulean dauden kolektiboekin lan egitera zuzenduta dauden horiek. Garrantzitsua da berezko indarra duen kategoria bat sortzea, IKTekin, ongizatearekin eta gizarte sustapenarekin lotura daukana. Horrez gain, garrantzitsua da ikuspena gai edo jarduteko eremu horien azpian etiketatutako egungo berrien
argitalpenari ez mugatzea.
arloan jarduera berritzaileei buruzko deialdiak/lehiaketak egitea. Lehiaketa mota horiek honelako aldagaiak barne hartu ditzakete:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza eta udalak.
Eremua: IKTen sarbidea.
4. Deskribapena: jarrerak eraldatzea, zabaltzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak abian jarriz eta gaur egun IKTak alde batera uzten edo ar
buiatzen dituzten biztanleei ezagutzak eta esperientziak helaraziz. Inkestak aztertzerakoan egiaztatu ahal izan genuen moduan, IKTak erabiltzen ez dituzten biztanleen portzentaje altu batek ar
gudiatu zuen ar
razoia dela “ez duela nahi, ez duela behar edo ez dituela beharrezkoak diren ezagutzak”. IKTek bizi-kalitatea hobetze aldera eskaini ditzaketen abantailak eta aukerak jorratzen dituzten ekimenak ar
eagotzea beharrezkoa da.
Alor horretan, garrantzitsua da saiatzea zabaltzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak honelakoak izan daitezen:
arteko lankidetzaren emaitza izan daitezen. Halaber, bikoiztasunak saiheste aldera, jarduteko ildoak bat egin dezaten saiatu behar da, baita baliabideak partekatzen ere, kostuei dagokienez aurrezte aldera.
Gomendatutako ekintzak:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarbidez, IKTen erabilera, IKTak demokratizatzea.
5. Deskribapena: IKT eta ikaskuntza bizitzan zehar. Gaur egun, IKT eta ikaskuntzari buruz hitz egiten dugunean, ondorioztatu dezakegu ez gaudela oso ingurune onuragarrian. Eskola 2.0 bezalako ekimenei esker, eskolek IKTak eskuratzeko dituzten aukeren ar
loan aurrera egin ahal izan dute, baita IKTak hezkuntzaren komunitateari gerturatzeko ar
loan ere. Unibertsitateek ere IKTak aprobetxatzearen eremuan parte hartu dute, campus birtualak sortuz. Bestalde, irakaslez eta adituz osatutako kolektibo gero eta handiago bat IKTen eta ikasgelan izan dezaketen aplikazioaren inguruan ikertzen ar
i da. Herri-administrazioek baliabideak eta aurrekontua gaineratu dituzte euren politiketan irakasleen prestakuntza programei jarraitutasuna emateko eta ikastetxeei azpiegiturak eskaini ahal izateko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza bizitzan zehar gaiari buruzko lege proiektuak (horren izapidetzea bertan behera geratu zen IX. legegintzaldia amaitu zelako) zera adierazi zuen hitzez hitz: “La rápida evolución de las tecnologías y del sistema productivo demandan una permanente adaptación y redefinición de los aprendizajes, las competencias y las cualificaciones profesionales. Esta situación requiere un nuevo enfoque de la educación y la formación que aborde los nuevos retos de la sociedad del conocimiento”.
Testuinguru hori oinarritzat hartuta eta ikaskuntzari buruzko lege proiektuaren testuinguruan, honako gomendio hauek egin ziren:
arloan lagungarri suertatzen diren beste programa batzuk.
arloan laneko esperientziaren bitartez lortutako ikaskuntzak aitortzeko mekanismoak berrikustea, formalak ez diren edo informalak diren mekanismoen bidez, IKTei lotutako gaitasunak aitortzeko, ebaluatzeko eta egiaztatzeko gailu aurreratu baten bitartez. Gaur egun IT Txartela delakoa daukagu. Hala ere, txartel horrek sistema eragileak, pakete ofimatikoak, posta elektronikoa... bezalako tresnen, Internetaren funtsezko erabilera eta erabilera aurreratua eta beste tresna jakin batzuen erabilera besterik ez dauka hizpide. Ziurtagiri hori baliagarria da, adibidez, lanpostu bat lortzeko unean (publikoa zein pribatua); izan ere, horren bitartez egiaztatu daitezke modu zehatzean eta estandarizatuan IKTen inguruan ditugun ezagutzak. Dena den, ez ditu une honetan lanpostu jakin batzuk gauzatzeko eskatzen diren oinarrizko gaitasunei lotutako trebetasunak eta abileziak barne hartzen. Gainera, askotan, azken horiek laneko eremuan ikasten dira, edo guztiz modu informalean baina, hala eta guztiz ere, aitortu behar dira. Adibidea: gizarte sareen kudeaketa, eduki digitalak sortzea, edukiak zaintzea, etab.
Hartzailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiken Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntze digitala, IKTen ikaskuntza, hezkuntza, ar
audia.
6. Deskribapena: gaitasun digitalen gaineko testuinguru estrategikoa definitzea, bertan, Euskadiko gaitasun digitalen gaitasunen gaineko mapa definitu behar da ikuspegi integratzaile bat abiapuntutzat hartuta. Egun, zer eskatzen digu gizarte errealitate berriak? Nola ar
i gara erantzuten eskolatik, herri-administraziotik, eta abarretatik? Hainbat alorretan jorratzen diren gaitasun digitalen gaineko ikuspegiak lerrokatuta daude? Euskal gizartearentzat posible da gaitasun digitalak taldekatzea eta horien inguruko mapa bat egitea, AD2015 izenekotik harago, garapen tresna gisa integratu ahal dena?
Jakintzaren gizartearen herritarrentzako eskumen digitalen testuinguru estrategikoarekin eta gaitasun digitalei buruzko maparekin batera, herritarrek ulertzea eta egunerokotasunean aplikatzea errazten duten erabilera eta baliabideak eskaini behar dira SkillAge, bezalako tresnen bidez. Hala, IKTen gaineko ezagutza, laneko testuinguru batean aplikatuta, autoebaluatu ahalko da.
Bi proposamenak (estrategia, gaitasun digitalak eta gaitasunen mapa, jakintzaren gizartearen erronka handienentzako erantzun gisa) administrazioaren barruko (hainbat sailen ar
teko) zein kanpoko lankidetza abiapuntutzat hartuta eratu beharko da. Hau da, gainontzeko eragileekin, entitateekin, erakundeekin eta Euskadiko herritarrekin. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat abian jartzeko iradokizuna eman dugu, IKTen erabilera bultzatuz eta aurrez aurre zein modu birtualean parte hartzeko eskubidearen gauzatzea ahalbidetuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak honako konpromiso hauek hartu beharko lituzke:
argian adierazi zeintzuk diren egin nahi denaren helburuak, bai eta prozesu parte hartzailearen xedeak eta parte hartze horretatik espero dena ere.
ari diren.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: testuinguru estrategikoa, IKTen erabilera, IKTen eskuratzea, gaitasun digitalak.
7. Deskribapena: eten digitalak murrizteari lotutako ekimen publiko, pribatu eta hirugarren sektoreko ekimenaren baliabide eta tresna guztien ikuspena hobetzea. Txosten berezi honen eraketan bildutako datuak aztertzerakoan antzemandako ahulezietako bat hauxe da: Euskadin Internet erabiltzen duen biztanleriaren % 25,7k adierazi du, lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun digitalei lotutako ezagutza berriak eskuratzeko beharra edukitzekotan, ez lukeela jakingo nora jo ezagutza horiek lortze aldera. Datu hori bereziki adierazgarria da, izan ere, ar
azo bikoitza mahai gainean jarri du:
argi geratu du biztanleriaren zati handi batek ez dakiela gaitasun digitalak eskuratzeko azpiegitura dagoela eta horrek esan nahi du aukera asko galtzen
ari direla.
Gomendio horren testuinguruan, hauxe barne hartu da:
arreta hizkuntza anitzetan, ezintasunen bat daukaten pertsonentzako egokituak dauden ekipoak eskuragarri dauden ala ez, etab.
argitaratzea, modu horretan, datu horiek formatu irekietan eta berriz erabili daitezkeen formatuetan erabilgarri egongo dira.
argitaratuta, aplikazio mugikorrak, bistaratzeak, etab. egiteko eta herritarrentzako kontsultak egitea errazago izan dadila.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; foru aldundiak; EUDEL; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, zabalkundea, sentsibilizazioa eta IKTen hedapena.
8. Deskribapena: berrikuntzak gaitasun digitalak eskuratzeko prozesuetan. Noizean behin, IKTen gaineko prestakuntzak ar
aututako prestakuntzaren eredu tradizionalak errepikatzen ditu (esparruak, metodologia, ikasleen ratioak, etab.). 6. zenbakiko gomendioan aipatutako estrategiaren eta gaitasun digitalen maparen osagarri gisa, herritarrak IKTen ar
loan prestatzera zuzendutako ekimen publikoak berrikusteko aukera proposatu da, baita gaitasun digitalei buruzko estrategia horretan adostutako proposamen metodologiko bat gaineratzea ere (ez murriztailea; aintzat hartu beharreko alderdiak jasotzen dituena; ez duena behartzen baizik eta iradokitzen). Hori guztia gaitasun digitalak eskuratzeko xedearekin, betiere, honako errealitate hauei erantzunez:
araberako eskaintza” kontuan hartu behar da prestakuntza programak eratzerakoan (etorkizuneko hartzaileek IKT gaitasunak eskuratzeari lotutako prestakuntza planetan izango duten parte hartzea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak.
9. Deskribapena: gizarteratzeari eta gizarte sustapenari lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakuntza ekintzak ar
eagotzea. Izan ere, kontua ez da bakarrik une honetan infobazterketa pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonak informazioaren gizartean gaineratzeko beharra. Galdera hauxe da: bizi-kalitatearen, eskubide berdintasunaren eta gizarte sustapenaren ikuspuntutik, zer egin dezakete IKTek pertsona horien alde? Horrek esan nahi du, adibidez, langabezian dauden pertsonei zuzendutako tailerrak abian jarri behar direla; horien kasuan, IKTek lana bilatzearekin edo ekintzailetzarekin zerikusia daukate (norbere kontura lan egitearen alternatiba gisa). Horrek beste aukera batzuk barne hartzen ditu, hala nola, gizarte zerbitzuei lotutakoak. Adibidez: etorkinak, errefuxiatuak, etxerik ez duten pertsonak, etab. Kasu horretan, IKTen erabileren gaineko ikaskuntza gizarte zerbitzuak eskuratzeko erraztasunari lotuta egon beharko litzateke (hau da, administrazioek kolektibo horien esku jartzen dituztenak baino hobeak), baita euskal gizartean integrazioa hobetzeari eta euren eskubideak bermatzerakoan lagungarriak izan daitezkeen bideak edo eragileak lortzeko erraztasunari ere.
Jarduera mota horri lotuta eta adibide gisa, honako hau jardun egoki bat litzateke: START Progressive Learning in a New Culture proiektua. Prestakuntza programa horren xedea Erresuma Batuko eta Irlandako biztanle etorkinen (Poloniatik eta Lituaniatik datozen pertsonak) prestakuntza aukerak hurbiltzea da. Edukiak lana bilatzea bezalako errealitateen ingurukoak dira eta IKTen erabilera bereziki azpimarratzen da.
Proposatutako prestakuntza ekintza mota horiek beste ekintza batzuen betetzea dakarte, hala nola:
arteko lankidetza. Batez ere, kolektibo eta gizarte talde horiekin lanean dihardutenak, sinergiak eta baliabideak aprobetxatzeko xedearekin eta behetik gorako ekintzak sustatuz, herri-administrazioek horrelako ekintzak bideragarri bihurtzen dituzten baliabideak bermatu ditzaten. Adibidea: Helduak Adi Euskadiko adinekoen erakundeak integratzen dituen gizarte sarea da. Horrez gain, Adinekoen Partaidetzarako Plan Integralaren sustapenaren alde lan egiten dute.
arrailak murriztera zuzenduta dagoen IKTen aplikazio espezializatua jorratuko dira.
argi bat hauxe da: hizkuntza aniztasuna; izan ere, aintzat hartzen ez bada, pertsona asko (biztanle etorkinak, errefuxiatuak...) jarduera horietatik aldentzea eragingo duen oztopoa izan daiteke. Etorkinentzako informazio publiko interesgarria barne hartzen duten atari publikoak egoteak hain zuen ere haren funtzionalitatearen zati handi bat galtzen du bakarrik euskaraz eta gaztelaniaz eskuragarri baldin badaude. Kolektibo mota horrentzat informazio garrantzitsua jasotzen duten atari publikoak berrikustea gomendatzen da, eduki horiek Euskadiko biztanle etorkinak gehien erabili ohi dituzten hizkuntzetara itzultzen saiatuz (bereziki heldu berri diren pertsonentzat eta oraindik euskara edo gaztelania ikasteko denborarik eduki ez dutenentzat).
arloan espezializatutako langileei dagokienez). Tresna posibleen
artean honako proposamen hauek egin dira: kolektibo horiekin lanean diharduten elkarte eta erakundeen beharren mapa egitea.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, gaitasun digitalak.
10. Deskribapena: e-administrazioa ar
riskuan dauden edo eten digitalak pairatzen dituzten kolektiboei gerturatzea (bereziki, adinekoen, etorkinen eta ikasketarik ez duten pertsonen kasuan). Txosten honen testuinguruan egindako inkesta aztertu ostean antzeman ahal izan genuen moduan, herritarren atsekabearen ar
razoi nagusien ar
tean, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren webgune eta zerbitzuekiko elkarreragina dago eta, jarraian, bilatzen den informazioa ez aurkitzea.
Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa berrikusiz gero69, “gizarte gaiak” izeneko kategoriaren bitartez, emaitza bakarra ematen digu: “gizarte larrialdietarako laguntzak”70. Baliabide ekonomikorik ez duen eta ikasketa maila baxua duen (euskara eta gaztelania maila, irakurmenean zein ulermenean, tartekoa edo baxua dela aintzat hartuta) familia etorkin baten ikuspuntutik zerbitzu hori aztertuz gero, zenbait oztopo agerian jarri dira, beste batzuen ar
tean:
argitasuna nahikoa mugatua da. “Nori zuzendua” atalean (edozein pertsonak bertan bilatu behar du laguntzen onuradun den ala ez egiaztatzeko) honako testu honekin topo egin dezakegu: “Gizarte Larrialdietarako Laguntzak kobratu ahal izango dituzte urtarrilaren 18ko 4/2011 Dekretuaren 5.artikuluak ezarri dituen baldintzak betetzen dituena”. Web guneak
araudira jotzeko esteka barne hartzen badu ere, benetan zaila da adibidetzat hartu dugun profila duen familiarentzat zerbitzu hori aztertzea eta onuradun posibleen
artean dauden ala ez ulertzea edo identifikatzea.
arreta) zerbitzuan sartzeko banner bat dago baina, hala ere, ez dago, zerbitzu hori kontsulta mota jakin batzuk egiteko erabili daitekeela azaltzen duen erreferentzia
argirik.
artikuluak xedatutako agiriak aurkeztu beharko dira”. Horrek esan nahi du, ustezko erabiltzaileak zerbitzu-fitxa osoan zehar nabigatu behar duela
araudi horretara heltzeko esteka aurkitze aldera. Halaber, bertan jasotako informazioa itzuli eta interpretatu beharko du.
Beraz, antzemandako oztopo horiek erreferentziatzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoak eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak berrikustea gomendatu da, bereziki, eten digitala eta/edo gizarte-etena pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskua duten pertsonei zuzenduta dauden edo horien onuradun izan daitezkeen zerbitzuen kasuan (hau da, adinekoak, kultura maila baxua duten pertsonak, etorkinak). Horren harira, neurriak hartu behar dira ar
lo hauetan hobetzeko:
arreta berezia eskainiz.
arriskuan dauden pertsonei lotutakoak). Egoitza elektronikoaren orrialde nagusiaren bilatzailearen aukera aurreratuen bidezko bilaketa bat, honako hauek irizpidetzat hartuz (hartzaileak): “etorkinak” eta “adinekoak” (kolektibo horientzako zerbitzuak bilatuz), sistemak ez digu inolako emaitzarik itzultzen.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, irisgarritasuna.
11. Deskribapena: e-inklusioari zuzendutako profil profesional berriak sortzea. E-inklusioa hizpide duten profil berrien sorrera bultzatu nahi da. Jardun egokiaren adibide bat hauxe da: Erresuma Batuko DAIN (Digital Activist Inclusion Network) proiektua. Bertan, gaitasun digitalen ar
loan ikasteko praktika egokiak identifikatu dira, ekintzaile digitalak prestatze aldera. Azken horiek komunitatean lanean ar
ituko dira inklusio digitala sustatzeko eta IKTen erabilera suspertzeko, betiere, borondatezko lanaren laguntzarekin.
Borondatezko lana langabezian dauden pertsonek burutu dezakete, baita Euskadiko enpresen (bereziki, oinarri teknologikoa daukaten horien) gizarte ar
dura korporatiboaren programek lagatako langileek ere. Horiek astean 2 edo 3 ordu inbertitzeko eskuragarritasuna eduki beharko dute eta, tarte horietan, IKTen eta urrunen dauden kolektiboen (landa guneetan bizi diren pertsonak, gutxiengo etnikoak, adinekoak, etab.) ar
teko gerturatzea sustatuko dute.
Profil berri horiek ez dira gaur egun eskuragarri dauden baliabideen alternatibatzat jo behar, kapilaritate handiagoa eta IKTen eta testuinguruaren zein pertsona onuradunen behar errealen ar
teko lotura ezartzeko aukera ematen duen osagarria baita.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, IKTen gaineko prestakuntza.
12. Deskribapena: IKT eta adinekoen ar
teko gerturatzea bultzatzea. IKTak adinekoei hurbiltzea helburu duten ekintzak ar
eagotzea beharrezkoa da. Orain dela zenbait urte bai Euskadin bai Europa mailan gizarte garapenerako eta informazioaren gizarteari lotutako politika ia guztietan ezarri den ar
au bat izan ar
ren, gaur egun (txosten berezi honetan aditzera eman den moduan) pertsonen adinari lotutako eten digital ar
giek jarraitzen dute.
Zahartzen diren pertsonen ahalmenak eta gaitasunak optimizatzeko gomendioen norabidea hauxe da:
araututako zein
arautu gabeko ikastaro eta prestakuntza ekintza, esperientziaren eskolen eta abarren bidez.
arteko jarduerak sustatzea; izan ere, horiei esker adinekoek eta gazteek IKTen gaineko ikaste prozesua partekatu ahal dute ezagutzak eta esperientziak trukatuz. Europar Batasuneko adinekoentzako IKTen gaineko ikaskuntza estimulatzeko Silver proiektua izenekoa horren adibide bat da.
ari diren gaiak jendaurrean aurkezteko aukera ematen duten proiektuak burutzea, elkarlana sustatuz eta IKTen erabilera aurreratuak adinekoen
artean bultzatuz. Iniziatiba duten adinekoak izeneko proiektu nazionala lan-ildo horren adibide bat da. Horren bidez eta egoitza zentroen eta adinekoei laguntzeko zentroen, telezentroen, Internet erabiltzeko zentro publikoen, adinekoen elkarteen eta kolektibo horri laguntzeko zentroen laguntzari esker, eremu horretako ekintza berritzaileak aditzera eman dira eta hori jarduera horiei jarraitutasuna emateko eta beste gune geografikoetan ekimen berriei ekiteko baliagarria izan da.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, adinekoak, gaitasun digitalak, eduki digitalak.
13. Deskribapena: aniztasun funtzionala pairatzen duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzea IKTen bitartez. Pertsonek euren autonomia pertsonala handitzeko aukera daukatela ziurtatu nahi da, euren egunerokotasunean IKTak aplikatzen dituztela bermatuz, hala nola, inguru inteligenteak, gailuen ar
teko elkarreragingarritasuna, telelaguntza, telemedikuntza... garatuz. Horrek esan nahi du tartean dauden alderdi guztiek konpromisoa hartu dutela, beraz, Euskadiko Gobernuari gomendatzen zaio (pertsona horien eskubideen bermatzaile den heinean) une honetan gai horiek jorratzen dituzten hainbat eragileren (unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa pribatuak, aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboez osatutako erakunde zehatzak, elkarteen ehuna eta Eusko Jaurlaritza bera) ar
teko lankidetzaren buru izan dadila. Horren guztiaren helburua aniztasun funtzionala duten pertsonak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak ikerketa eta garapen prozesuaren erdigunean kokatzea da.
Horri dagokionez, hauexek dira iradokizunak:
artean hausnarketa eta azterketa esparruak bultzatzea; izan ere, haiek dira kolektibo horiek behar zehatzen berri dutenak.
arteko iragaitean eta biztanle onuradunengana hel daitezen. Horretarako, kolektibo horiei laguntza eskatu nahi zaie, gailuak, azpiegitura teknologikoak, etab. eskura ditzaten, euren autonomia errazten duten laguntza ekonomikoen bitartez eta euren etxeetan bertan lagundutako esparru inteligenteak eratuz.
arloen, hitz gakoen, hornitzaileen, horiek eskuratzeko deskontuez edo ordainketa salbuespenez gozatzeko laguntzen eta abarren
arabera.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarrera, IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, aniztasun funtzionala, mendekotasuna, I+G+b.
14. Deskribapena: prestakuntza okupazionaleko programetan IKT gaikuntza biziagotzea. Gaur egun, IKTak ia ekoizpen sektore guztietan daude, beraz, horien erabilera ezinbestekoa da une honetan enplegu bat eskuratu nahi duen edozein pertsonarentzat (epe motzean edo ertainean, lanpostuaren ar
abera). Horregatik, hona hemen gure gomendioak:
arloan zein IKT profil profesionalen
arloan, handitzeko iradokizuna egin nahi izan dugu, bereziki, aniztasun funtzional motaren bat pairatzen duten eta langabezian dauden pertsonei zuzendutakoa. Gaur egun, euskal enpleguaren atarian (Lanbide) IKTei lotutako prestakuntza eskaintzari buruzko bilaketa bat egiterakoan71 eta hartzaileen
arabera iragaziz gero (ezintasunen bat duten pertsonak) sistemak itzulitako emaitza hauxe da: 0 baliabide.
Hartzailea: Enplegu eta Gizarte Politiken Saila eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKT gaitasunak, enplegua.
15. Deskribapena: Internetaren erabilera segurua bultzatzea ikuspegi global eta integratzaile batetik abiatuta:
arlo publikoan zein pribatuan parte hartzen duten bestelako profil, erakunde eta organismoren aldetik web seguruago bat sortzeko konpromisoa bilatuz.
Hori oinarritzat hartuta, ondorengo ekintzak gomendatzen dira:
arriskutsuak salatu ahal izateko leku bilakatzea ere.
artean IKTen erabilera segurua eta
arduratsua sustatzeko estrategia garatzea.
arduratsua euskal hezkuntza sistemaren curriculum-diseinuan integratu dadin bultzatzea.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, IKTen erabilera segurua eta ar
duratsua, testuinguru estrategikoa.
16. Deskribapena: IKTen ar
loan, prestakuntza lantzea biztanle adingabe eta gazteen ar
tean, betiere, elkartasun, konpromiso, kreatibitate eta berdintasuneko balioei lotuta. Ez dago zalantzarik “natibo digitalak” deiturikoek IKTen erabilera bizia eta aurreratua egiten dutela. Ordenagailua, Internet, ar
bel digitalak, geletako ohiko elementu bihurtu dira. Komunitate horrek (adingabe eta gazteak) teknologiarekiko duen hurbiltasunaz baliatu behar gara honako esparruetan eragina duten ekimenak garatzeko:
artean emakumeen
artean baino).
Baldintza horiek betetzen dituzten jardueren adibide batzuk honakoak dira:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila; Emakunde.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntzea, sormena, berrikuntza, elkartasuna, berdintasuna.
17. Deskribapena: gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko ar
riskuan dauden gazte eta adingabeengan ar
reta jartzea, izan ere, euren adinean, IKTetatik “deskonektatuta” geratzearen “kostua” oso altua da. Talde horiekin bideratutako ekintzak adingabe eta gazte horien sormena IKTen erabileraren bidez erabiltzea sustatzen duten eta euren bizi-kalitatean (osasuna, lana, prestakuntza…) zuzenean eragina duten gaitasun eta jardueren garapenari lotutako planteamendu berritzaileen bidez jorratzea gomendatzen da.
Orientazio ildo horretako jarduera adibide bat Òmnia proiektua litzateke, diskriminazio positibora eta aukera berdintasunera bideratutako programa baten alde egin baita, gizarte talde bati zehazki zuzendutako ekintzak egiten direnean gerta daitekeen estigmazio eta segregazioa saihestuta.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, gizarteratzea, sormena, berrikuntza, ahalduntzea.
18. Deskribapena: IKTen jarrera eta erabilerei buruzko (oztopoak, inhibitzaileak, motibatzaileak…) azterlan eta ikerketen burutzapena ar
eagotzea eten digitalei, euren egile eta ar
razoiei buruz gaur egun dagoen ezagutza osatzeko eta eten horiek jorratzera bideratutako lan-ildoak eraikitzeko oinarri sendoagoak edukitzeko.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa.
19. Deskribapena: informazioaren gizarteari buruzko estatistika ofizialetan adierazle berriak sortzea eta gaineratzea eta kolektiboei ikusgarritasuna eskaintzea. Adierazle horiek IKTen bidez eskuratze-etena eta partaidetza-etenari buruzko informazio gehiago lortzera bideratuta egon beharko dira.
Era berean, eten digitalak sakonki aztertu nahi baditugu, euren ar
razoien ikuspuntutik baina baita jasaten dituzten pertsonen ikuspuntutik ere, beharrezkoa da ikerketa lan guztietan eten horien eragina pairatzen duten taldeak gaineratzea. Aniztasun funtzionala duten pertsonak, etorkinak, gutxiengo etnikoak… ez agertzean ezin da errealitateari buruzko ikerketa zorrotzik egin, bilakaera azterketarik burutu edo une honetan talde horien eten digitalak ar
intzeko bideratzen ar
i diren ekintzek sortzen duten eragina aztertu.
Datozen urteei begira uneko Euskadiko Estatistika Plana berrikusi behar dela kontuan hartuta (egungoa 2012an amaitzen da), e-inklusioaren (gizartearen informazioa) alorreko uneko inkestak berrikustea gomendatzen da eta uneko IKT errealitatea tresna egoki batekin aztertu ahal izateko gaineratu behar diren adierazle berriei buruzko beharrak ebaluatzea.
Txosten berezi honen esparruan egindako inkestak inkesta horiek betetzerakoan adibide gisa har zitezkeen ikerketa-aldagaiak ditu.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza, Eustat (Estatistikako Euskal Erakundea).
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa, estatistika.
20. Deskribapena: gaitasunak eta zerbitzu bikoiztuak berriro antolatzeko protokoloa. Lan-bilkuretan parte hartzera gonbidatutako aditu ezberdinek bat egin dute, beste alderdi batzuen ar
tean, adierazi dutenean une honetan Euskadin gizarte inklusioaren eta inklusio digitalaren alde lan egiten duten pertsona, erakunde, organismo, etab. guztien sareko lana beharrezkoa dela, horrela bada, saihestuko litzateke egile horietako batzuek baliabiderik ez edukitzea, helburu bera lortzeko erakunde ezberdinetatik inbertsioetan bikoiztasunak jasaten ditugun bitartean.
Erantzukizunak koordinatzeko, baliabideak partekatzeko eta gizarte-inklusiora eta e-inklusiora bideratutako baliabide publiko eta pribatuen kudeaketan bikoiztasunak saihesteko protokolo bat burutzea gomendatzen da.
Protokolo hori idatzi eta adosteak gizarte-etenak eta eten digitalak murriztera bideratutako Euskadiko zerbitzuen mapa identifikatzen lagunduko luke, baita esparru horretan inbertsio publiko eta pribatuen eraginkortasuna handitzen ere, lankidetza hitzarmenetan islatu daitezkeen sinergiak ezarriz eta ekintza-sareak sortuz.
Sortze-prozesua (azterketa, adostasuna, estrategiaren definizioa, metodologia, etab.) parte hartzailea izan behar da, interesa duten pertsona guztiak (erakunde publiko eta pribatuak, hirugarren sektorea, aktibistak, etab.) parte hartzera gonbidatuta egon beharko lirateke eta Ar
arteko erakundea egon behar da buruan.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, gizarte inklusioa, e-inklusioa.
21. Deskribapena: berdintasunaren bermea funtzio publikoan. ONCE Euskadirekin elkarrizketak eduki ondoren, Ar
arteko erakundeari helarazi diote funtzio publikorako sarbidean aniztasun funtzionala duten pertsonekiko bazterkeria egoerak behin eta berriro erregistratu dituztela. Adierazi digutenaren ar
abera, legeak ezarritako sartzeko proba formalak gainditu ondoren, aniztasun funtzionala duten pertsonek postuaren funtzioetarako egokitasun proba bat egin behar dute. Hainbat egoeratan erakunde publikoak ez ditu pertsona horiek gainditu bazterkeria egoera bat eraginez, izan ere, aniztasun funtzionalik ez duten gainerako pertsonek ez dute prozesu hori burutu behar.
Salaketa hori oinarritzat hartuta eta aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen urraketa ar
gia dela ulertuta, Eusko Jaurlaritzak administrazio lanean jatorrizko hardware eta software (bereziki) irisgarria eta erabilgarria dagoela bermatu behar du, lanpostuaren irisgarritasuna erraztuz, itsuak diren edo ikusmenari lotutako ezgaitasunen bat duten pertsonek, adibidez, euren lanpostua gainerako langileek dituzten baldintza berdinetan burutu ahal izateko.
Hartzailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Herri Administrazioko Euskal Erakundea.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.
22. Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako herri-administrazioetako atarien irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzea. ONCE Euskadirekin izandako elkarrizketen bidez helarazi digute hainbatetan, web atariek irisgarritasuneko ar
audia betetzen duten ar
ren, hainbat alderdi daudela, hala nola, edukiak egituratzeko modua, itsuentzako web publikoetan nabigatzeko oztopo bihurtu direla.
Euskadiko herri-administrazioen atari publikoen edukietarako irisgarritasuna errazte aldera, gomendatzen dugu, Estatuko Administrazioko atariek, www.060.es, edo Imsersok bezalaxe, web edukiak entzuteko aukera eskaintzen duen sistema gaineratu dadila. Irakurritako testua eta audio-nabigazioa duen nabigazio-baliabide hori bereziki erabilgarria da, ONCEko ordezkariek azaldu diguten moduan, izan ere, beti zuzena ez den eduki eta menuen antolamendua bezalako oztopoak gainditzeko aukera eskaintzen du eta sarbide oztopoak ar
eagotzen dituzten aparteko tresna eta utilitateak erosteko, erabiltzen ikasteko, etab. beharra ar
intzen du.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.