IV. atala.
Ondorioak eta gomendioak
12. Ondorioak
tal honetan Euskadin, IKTen bitartez, gizartean eta eremu publikoan sarbide-eten, erabilera-eten, eskuratze-eten eta partaidetza-etenen egoeraren azterketaren ostean lortutako ondorio nagusiak bildu dira.
Gogoeta horiek guztiak biltzea posible izan da informazio iturri kualitatibo eta kuantitatibo anitzek emandako informazioari esker (xehetasunak ikusi Metodologia kapituluan), hala nola: kanpoko iturri estatistikoetatik (Eustat) zein berezko iturri estatistikoetatik eta txosten berezi honen testuinguruan egindako lanen ondoriozko iturrietatik datozen datuak (herritarrei zuzendutako telefono bidez elkarrizketa + herri-administrazioei zuzendutako herritarren parte hartzeari buruzko galdeketa), adituekin eta hainbat gizarte sektoreetako ordezkariekin egindako elkarrizketak eta lan-bilkurak, proiektuaren lankidetza esparruetako parte hartzea, baita Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Kontseiluarekin egindako lan-saioaren ekarpenak ere.
12.1. Sarbide-eten digitala
1. Oro har, sarbide-etena gainditutzat jotzen da baina ematen du datuek kontrakoa egiaztatu dutela: euskal familien % 34,2k (gutxienez 16 eta 74 urte bitarteko pertsona batez osatutako familiak) ez du Interneterako konexiorik.
2. Ematen du Euskadin telekomunikazio azpiegituren eskuragarritasuna ez dela sarbide-etenaren arrazoi nagusia. Interneterako sarbiderik ez duten etxebizitzen % 0,3k argudiatu du arrazoia dela euren eremuan ez dagoela estaldura nahikorik.
3. Interneterako sarbiderik ez duten euskal familiek aditzera eman dituzten arrazoiak biltzen dituen rankingaren azken tokian zerbitzuaren kostu altua dago. Sailkapenaren lehenengo postuetan borondaterik eza edo konektatzeko beharrik eza ageri dira, baita erabilera burutu ahal izateko beharrezkoa den ezagutzarik eza ere.
4. IKTak erabiltzen dituzten pertsonei erabiltzen ez dituzten pertsonek antzeman ahal dituzten oztopoen gainean galdetu genienean, baliabide ekonomikorik eza izan zen emandako arrazoien artean gailendu zena. Beraz, ematen du desadostasuna dagoela IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek aditzera emandako (ez erabiltzeko arrazoi nagusi gisa interesik edo beharrik eza ageri da) eta IKTak erabiltzen dituzten pertsonek adierazitako oztopoen edo inhibitzaileen artean.
5. Euskal biztanleriaren artean gehien erabiltzen den teknologietako bat telefono mugikorra da, izan ere, beste teknologia batzuen kasuan oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktore jakin batzuk gainditzeko gai izan da. Horregatik, gizartean eta eremu publikoan e-inklusioa eta Internet bidezko parte hartzea sustatzera zuzendutako tresnak eta ekimenak garatzerakoan kontuan hartu behar da
6. Adina eta IKT ekipamenduaren artean harreman estua dago. Horren gaineko datuak irmoak dira: 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70,7k ez du ordenagailurik eta % 73,4k ez du Interneterako konexiorik.
7. Adineko pertsonen artean IKTak erabiltzeko oztopo nagusienak beharrik eza edo erabiltzeko gogorik eza dira. Hala, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70ek adierazi du horixe dela Internet ez erabiltzeko arrazoi nagusia.
8. Beste faktore demografiko eta sozioekonomiko batzuek, hala nola, habitataren tamainak, sexuak, familia motak, ikasketa mailak, jarduerarekiko harremanak edo hileko diru-sarrera mailak faktore erabakigarriak izaten jarraitzen dute euskal biztanleen artean IKTak erabiltzearen eremuan dauden desberdintasunei dagokienez.
9. Etorkinen eta aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboak IKTen erabilerari buruzko datuak ematen dizkiguten estatistiketatik kanpo geratzen dira, baita informazioaren gizartearen arloan politika orokor nagusien lorpenak ebaluatzen dituzten txosten nagusietatik at ere.
10. Iturri kualitatiboei egindako kontsultak biztanleen artean IKTak erabiltzeko oztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten beste faktore posible batzuen zerrenda eman digu: gizarte-etenak, kolektibo jakin batzuentzako laguntzarik eza, irisgarritasun eta erabilgarritasun arazoak, kolektibo jakin batzuen gaineko interesik eza IKT tresna askoren merkataritza-estrategietan, pertsonen muga funtzionalak, kontsumo gastuak edo kolektibo eta gizarte talde jakin batzuentzako eduki eta/edo zerbitzu egokirik eza.
12.2. Erabilera-eten digitala
11. Euskadiko biztanleen eskutik IKTen erabileraren gaineko eboluzioa etengabea izan da. 2006. urtean, biztanleen % 47,4k (10 eta 74 urte bitarteko pertsonei buruz ari gara) Internet erabiltzen zuen; 2011. urtean, aldiz, portzentajeak gora egin du eta % 65,3ra heldu da.
12. Gaur egun, Euskadiko biztanleriaren % 37,4k (10 eta 74 urte bitarteko pertsonen artean) ez du Internet erabili azken 3 hilabeteetan.
13. Adina IKTen erabileran eraginik handiena duen aldagaietako bat da. Errealitate horrek bere horretan dirau orain dela hainbat urte eta, mailaz maila pertsona nagusienen artean erabilera-eten digitala murrizten doan arren, oraindik ere desberdintasun handiak daude erabilerari dagokionez.
14. Hala, 65 urte baino gehiago duten biztanleen artean, % 86,1ek ez du ordenagailua erabiltzen eta % 87,1ek adierazi du ez duela Internet erabili azken hiru hilabeteetan.
15. Telefono mugikorrak, berriz, erabilera-etena gainditzea lortu du adineko pertsonen artean (sarbide-eten digitalarekin gertatu den moduan). Eustat institutuaren azken datuen arabera, 65 urte baino gehiago dituzten pertsonen % 88k telefono mugikorra erabiltzen duela azaldu du.
16. Euskadiko biztanleen artean IKTen erabileran dagoen genero-etena batez ere 45-54 adin tartean agertzen da eta, adinaren eskalan gora egin ahala, nabarmenago bihurtzen da.
17. Ikasketa maila baxuak (lehen mailakoak edo baxuagoak) edo geldiunean egoteak (langabetuen kasua) harreman zuzena dauka Euskadiko biztanleen artean dagoen IKTen erabilera portzentaje baxuekin.
18. Emakumeak, adinekoak, lehen mailako ikasketak edo maila baxuagoko ikasketak dituzten pertsonak eta etorkinak dira Internetaren erabilera maiztasun baxuenak erregistratu dituztenak.
19. Interneteko erabiltzaile diren eta egunero tresna hori erabiltzen duten pertsonen artean, portzentajerik altuenak lan eta ikasketen eremuan eta lagun zein senideekiko harremanaren eremuan erabiltzen du.
20. Internet erabiltzeko arrazoiei dagokienez, osasunari buruzko informazioa bilatzea, lana bilatzea edo prestakuntza (biztanleen gizarte ongizateari zuzenean lotuta daudenak) dira rankingak biltzen dituen arrazoietako batzuk, informazioa bilatzea, posta elektronikoa erabiltzea, komunikabideak kontsultatzea edo aisialdirako zerbitzuen erabilera bezalako arrazoien atzetik daudenak.
12.3. Eskuratze-eten digitala
21. Euskadin Internet erabiltzen duten biztanleen % 13,5ek uste du Internet edo IKTak erabiltzeak ez diela hobekuntza zehatzik ekarri euren bizitzaren ezein arlotan.
22. Portzentaje hori % 20koa da adinekoei buruz ari garenean.
23. Sexuaren arabera, emakumeek IKTen erabilerari dagokionez eragin positibo handiagoa antzematen dute gizarte harremanak, laneko egoera hobetzea, izapideak egiterakoan denbora aurreztea, ezagutza berriak eskuratzea, prestakuntza eta ikasketak hobetzea eta lana bilatzea bezalako alderdietan.
24. Etorkinen artean portzentaje altu batek (% 65,5) aitortu du IKTek eragin positiboa eduki dutela euren harreman pertsonaletan. Hala ere, gaineratu dute ez dutela uste IKTek lana bilatzea erraztu duenik edo Euskadin lan egoera hobetzea eragin dutenik.
25. Interneta maizago erabiltzea eta IKT tresnen erabilerari buruzko ezagutza maila, IKTek bizitzaren hainbat alorretan dituzten inpaktu positiboaren jabetza handiagoarekin lotura daukate.
26. Biztanleen ustez, honako alderdi hauetan IKTek inpaktu positibo handia eduki dute: erakundeak herritarrei hurbiltzea, bizitzaren kalitatea hobetzea eta erakundeetan herritarren parte hartzea handitzea.
27. Gizarte ongizatearen hobekuntzaren barruan, osasun pertsonalaren hobekuntzaren eta gizartearen desberdintasunak murriztearen arloan, aldiz, biztanleek adierazi dute IKTen inpaktu positiboa murritzagoa izan dela.
28. IKTen arloan, langileen gaikuntzari buruzko pertzepzioa hauxe da: inkestari erantzun dioten biztanleen % 15ek adierazi dute ez dituztela egungo lan merkatuak IKTei lotuta eskatzen dituen gaitasunak menperatzen, biztanleen % 25,7k, berriz, adierazi du IKTei lotutako gaitasun berriak eskuratu behar izanez gero, ez lukeela jakingo nora jo.
29. Biztanleriaren % 94,5ek adierazi du IKTen erabilerari buruzko ikaskuntza era autodidaktikoan burutu duela. Dena den, adin-taldeen arabera azterketa burutuz gero, esan dezakegu pertsona nagusienek IKTen gaineko ezagutzak eskuratze aldera ikastaro edo tailer zehatzak aukeratu ohi dituztela.
30. Biztanleen % 68,1ek baieztatu du IKTen erabilerari etekin handiagoa ateratzea gustatuko litzaiokeela eta Internet erabiltzen duten biztanleen % 56,6k uste du IKTak erabiltzeko ezintasuna gizarte bazterkeria pairatzeko arrazoi bat izan daitekeela.
12.4. Partaidetza-eten digitala
31. Euskadin biztanleek parte hartzeko dituzten arrazoien gainean galdetzerakoan, bakarrik % 27k adierazi du arrazoia dela erabakiak hartzerakoan parte hartu nahi izana. Portzentaje horrek adinaren aldagaiarekin zuzeneko harremana dauka: gero eta zaharrago, orduan eta motibazio txikiagoa erabakiak hartzerakoan parte hartzeari dagokionez.
32. Herritarren parte hartzeak duen inpaktu pertsonalari edo komunitarioari dagokionez, biztanleen % 33,6k uste du haren parte hartzea ez dela oso erabilgarria eta % 25,9k uste du ez daukala inolako eraginik. Adinaren arabera sailkatuta, parte hartzeak duen inpaktuaren pertzepzio positiboa handiagoa da adin-tarteetan gora egin ahala.
33. Parte hartzeari buruzko etorkizuneko aukeren inguruan, biztanleen % 37,4k adierazi du gehiago parte hartu nahiko lukeela.
34. Horren harira, % 39,9k zehaztu du nahiago duela parte hartze hori Internet bidez burutzea, % 28,6k berriz, aditzera eman du aurrez aurreko kanalen bitartez parte hartzea nahiago duela.
35. Dena den, datuek erakusten dutena ikusita, argi dagoena zera da: Internet erabili ohi duten pertsonek interes handiagoa daukate gizarte eta politikari lotutako gaietan eta hauteskundeetan gehiago parte hartzen dute, baita elkarteetan eta borondatezko ekintzetan ere.
36. Biztanleriaren % 11,3k eremu publikoari lotutako gaietan parte hartzen du Internet bidez. Horietatik, % 69,9k erakundez kanpoko web atarien bitartez egitea nahiago du.
37. Administrazioaren zerbitzuekin elkarri eragiteko moduari dagokionez, % 41,2k aitortu du nahiago duela Internet bidez, % 45ek, aldiz, aurrez aurre nahiago dute.
38. Euskadiko herri-administrazioren batekin izapide elektronikoren bat burutu duten biztanleen artean, bakarrik % 4,5ek adierazi du esperientzia ez dela onuragarria izan. Desadostasuna adierazteko arrazoi nagusiak hauek dira: izapidea barne hartzen zuen web orrialdea erabiltzeko zailtasuna eta bilatzen ari ziren edo eskatu zuten informazioa lortzeko ezintasuna.
39. Aztertutako euskal herri-administrazioetako atarietan dauden herritarren parte hartzerako tresnen inguruan esan dezakegu presentziarik handiena daukatenak kexa eta iradokizunen atalak, inkesten atalak eta foroak direla. Gabezi nabarmenak antzeman dira parte hartzeko prozesuak kanal digitaletara lekualdatzerakoan. Ohikoenak hauexek dira: herritarrengandik espero denari buruzko informazio argirik eta zehatzik eza, hau da, zertan parte hartzea nahi den eta nola parte hartzea nahi den argi eta garbi zedarritzea falta da; informazioa aurkeztu ahala prozesuari buruzko informazioa, baita hori baloratzeko moduaren gaineko azalpena ere; informazioa itzultzea, jaso diren ekarpenak zehaztuz eta nola baloratu diren eta erabakiak hartzeko prozesuan nola gaineratu diren azalduz, baita parte hartze prozesuaren zein herritarren parte hartzeari zabaldutako jarduera, ekimen, politika eta abarren gauzatzearen ebaluazioa ere.
40. Euskal herri-administrazioak herritarren parte hartzea sustatze aldera aurrera pausuak ematen hasi dira, hainbat heldutasun mailekin, administrazio mailaren arabera (Eusko Jaurlaritza, aldundiak, udalak...), datu publikoen irekieraren, eskatzeko eskubidea gauzatzeko bide elektronikoen eskuragarritasunaren, weben irisgarritasunaren eta abarren bidez.
41. Dena den, gabezi garrantzitsua antzeman da: ez dago herritarrek euskal herri-administrazioetan izan dezaketen parte hartzea arautzen duen testuinguru arauemaile zehatzik, eremu publikoan Internet bidezko herritarren parte hartzea barne hartzen duena.
13. Gomendioak
Ondorengo gomendioak aurreko kapituluetan jasotako informazioa abiapuntutzat hartuta definitu dira, ateratako ondorio nagusien erantzun gisa.
Gomendio horiek bi foku handiren inguruan egituratu dira:
Batzuetan, proposatutako lan-ildoak zeharkakoak dira, politika publikoei edota gizarteko kolektibo eta taldeei dagokienez. Horregatik, iradokizun bakoitzari euskal herri-administrazioaren barruko sail eta/edo erakunde hartzaile bat edo batzuk esleitu zaio/zaizkio. Izan ere, Ararteko erakundearen ustez, horiek dira martxan jartzeko ardura edukiko dutenak67.
67 Aipatzen diren Eusko Jaurlaritzako sailetako nomenklatura eta sektorekako eskumenak 2012ko urriaren 21eko hauteskunde autonomikoen ostean eratutako gobernuaren funtzioak eta jarduteko eremuak zehazteko eta Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren sailak sortzeko, deuseztatzeko eta aldatzeko lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren egitura organikoaren ondoriozkoak dira.
13.1. Euskadin e-inklusioa sustatzea xede duten gomendioak
1. Deskribapena: tokiko erakundeek tokiko agenda digitalen sorrera sustatu dezaten, Euskadiko Agenda Digitalarekin eta informazioaren gizartearen garapenaren arloan nazioarteko gainontzeko politikekin lerrokatuz; modu horretan, Euskadin eten digitalen murrizketa azkartuko baita tokiko erakundeek inplementatutako ekintza globalen bitartez.
Eusko Jaurlaritzako Kontseiluak (2012ko maiatzaren 22an) EUDEL izenekoarekin hitzarmen bat sinatzea onetsi zuen, Euskadiko Agenda Digitala 2015 izenekoaren barruan tokiko agenda digitalen zabaltzea burutzeko.
Hori oinarritzat hartuta zera gomendatu da:
Gomendioaren hartzailea/k: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, EUDEL.
Eremua: testuinguru estrategikoa, tokiko garapena.
2. Deskribapena: Interneterako sarbidea funtsezko eskubide gisa bultzatzea. Internet, lan egiteko edo komunikatzeko tresna soil bat izateaz gain, gaur egun bizi-kalitatearen eta gizarte ongizatearen hobekuntzari lotuta egon daitekeen zerbitzua dela aintzat hartuta, proposatu da Eusko Jaurlaritzako ekimen legegileen barruan, azken hori gaineratu dadila.
Orain dela gutxi, Nazio Batuen Batzar Nagusiak Interneterako sarbidea gizakien eskubidetzat jo zuen. NBEk eman zituen argudioen artean, Frank La Ruek zera adierazi zuen: “La única y
cambiante naturaleza de Internet no sólo permite a los individuos ejercer su derecho de opinión y
expresión, sino que también forma parte de sus derechos humanos y
promueve el progreso de la sociedad en su conjunto”.
Europa mailan burututako praktiken gaineko azterketa bat eginez gero, Finlandia bezalako herrialdeekin topo egin dezakegu. Bertan, herritar guztiei Mb 1eko banda-zabalera eskaintzen zaie, hau da, munduko lehen herrialdea da zeinetan banda zabaleko konexioak bermatzen dituzten legeak sortu diren. Bertako planen artean, 2015. urtea baino lehen 100 Mb eskaintzea legezko eskubide bihurtzeko erronka dago.
Interneterako sarbidea Euskadiko herritarren eskubide bilakatzeari dagokionez, IKT gizarte bonu bat abian jartzeko aukera mahaigaineratu da, IKT ekipamendua eta konektibitatea erabilgarri egongo dela bermatzen diena baldintza jakin batzuk betetzen dituzten pertsonei, horien artean: kide guztiak langabezian dituzten familiak, gutxieneko prestazioak jasotzen dituzten adinekoak, errenta baxuko pertsonak eta familiak, etab.
Proposatu den gizarte bonu horrek ekipamenduaren erosketa eta erabilera barne hartzeaz gain, zerbitzuaren ondoriozko fakturak murrizteko aukera eman beharko luke (adibidez: Internetera konektatzeko zerbitzua), operadoreekin sinatutako hitzarmenen bidez. Espainian antzerako esperientzia batzuk garatu izan dira, hala nola, Asturiasen gauzatu zen HOGARTIC delakoa. Proiektu horretan 10 milioi euro erabili ziren 18-35 urteko gazteek IKTak erabiltzeko aukera eduki zezaten (ekipamendua eta konektibitatea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: IKTen sarbidea, IKT azpiegiturak, araudiaren testuingurua eta testuinguru estrategikoa, IKTen demokratizazioa.
3. Deskribapena: ekintza berritzaileak eta elkarlaneko ekintzak sustatzea eten digitalak murrizteko, ahalmen sortzailea saritzen duten eta jarduera mota horien aitorpena ahalbidetzen duten ekimenen lehiaketen bitartez.
Ildo horretan, jardun egokiaren (ekintza berritzailea) adibide bat Gasteizko Diocesanas ikastetxeko Dinux “ikaskuntza-zerbitzuko” proiektua da. Proiektu horretan, informatikako erdi mailako zikloko ikasleek pertsonalizatutako Linux paketeak prestatzen ditu eta amaierako erabiltzailearen lehentasunetara egokitzen du. Hezkuntzako jarduera mota horrekin, edozein maila eta espezialitateko ikastetxea esparru publikoko zentro bilakatzen da, erreferentziazko komunitatean eragina duten eta bertan garatzen diren proiektu zehatzen bidez. Ikastetxeak komunitatearen beharren gaineko ikerketa egiten du eta bere ezagutzak horiek konpontze aldera aplikatzen ditu.
Ekimen mota horiek aurrera egin dezatela eta beste ideia berritzaile posible batzuk abian jartzeko ispilu bilakatu daitezen, praktika horiek aditzera emateko eta aitortzeko gomendioa eman dugu, hainbat erakunde eta organismoren (publiko-pribatuak) arteko lankidetzak ezarriz eta, beti, ekimen horiek herritarren eskutik abiatu daitezen saiatuz (partikularrak, elkarteen sarea...).
Gomendatutako ekintzak:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza eta udalak.
Eremua: IKTen sarbidea.
4. Deskribapena: jarrerak eraldatzea, zabaltzeko eta sentsibilizatzeko ekintzak abian jarriz eta gaur egun IKTak alde batera uzten edo arbuiatzen dituzten biztanleei ezagutzak eta esperientziak helaraziz. Inkestak aztertzerakoan egiaztatu ahal izan genuen moduan, IKTak erabiltzen ez dituzten biztanleen portzentaje altu batek argudiatu zuen arrazoia dela “ez duela nahi, ez duela behar edo ez dituela beharrezkoak diren ezagutzak”. IKTek bizi-kalitatea hobetze aldera eskaini ditzaketen abantailak eta aukerak jorratzen dituzten ekimenak areagotzea beharrezkoa da.
Alor horretan, garrantzitsua da saiatzea zabaltzeko eta sentsibilizatzeko jarduerak honelakoak izan daitezen:
Gomendatutako ekintzak:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarbidez, IKTen erabilera, IKTak demokratizatzea.
5. Deskribapena: IKT eta ikaskuntza bizitzan zehar. Gaur egun, IKT eta ikaskuntzari buruz hitz egiten dugunean, ondorioztatu dezakegu ez gaudela oso ingurune onuragarrian. Eskola 2.0 bezalako ekimenei esker, eskolek IKTak eskuratzeko dituzten aukeren arloan aurrera egin ahal izan dute, baita IKTak hezkuntzaren komunitateari gerturatzeko arloan ere. Unibertsitateek ere IKTak aprobetxatzearen eremuan parte hartu dute, campus birtualak sortuz. Bestalde, irakaslez eta adituz osatutako kolektibo gero eta handiago bat IKTen eta ikasgelan izan dezaketen aplikazioaren inguruan ikertzen ari da. Herri-administrazioek baliabideak eta aurrekontua gaineratu dituzte euren politiketan irakasleen prestakuntza programei jarraitutasuna emateko eta ikastetxeei azpiegiturak eskaini ahal izateko.
Bestalde, Eusko Jaurlaritzako Ikaskuntza bizitzan zehar gaiari buruzko lege proiektuak (horren izapidetzea bertan behera geratu zen IX. legegintzaldia amaitu zelako) zera adierazi zuen hitzez hitz: “La rápida evolución de las tecnologías y
del sistema productivo demandan una permanente adaptación y
redefinición de los aprendizajes, las competencias y
las cualificaciones profesionales. Esta situación requiere un nuevo enfoque de la educación y
la formación que aborde los nuevos retos de la sociedad del conocimiento”.
Testuinguru hori oinarritzat hartuta eta ikaskuntzari buruzko lege proiektuaren testuinguruan, honako gomendio hauek egin ziren:
Hartzailea: Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiken Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntze digitala, IKTen ikaskuntza, hezkuntza, araudia.
6. Deskribapena: gaitasun digitalen gaineko testuinguru estrategikoa definitzea, bertan, Euskadiko gaitasun digitalen gaitasunen gaineko mapa definitu behar da ikuspegi integratzaile bat abiapuntutzat hartuta. Egun, zer eskatzen digu gizarte errealitate berriak? Nola ari gara erantzuten eskolatik, herri-administraziotik, eta abarretatik? Hainbat alorretan jorratzen diren gaitasun digitalen gaineko ikuspegiak lerrokatuta daude? Euskal gizartearentzat posible da gaitasun digitalak taldekatzea eta horien inguruko mapa bat egitea, AD2015 izenekotik harago, garapen tresna gisa integratu ahal dena?
Jakintzaren gizartearen herritarrentzako eskumen digitalen testuinguru estrategikoarekin eta gaitasun digitalei buruzko maparekin batera, herritarrek ulertzea eta egunerokotasunean aplikatzea errazten duten erabilera eta baliabideak eskaini behar dira SkillAge, bezalako tresnen bidez. Hala, IKTen gaineko ezagutza, laneko testuinguru batean aplikatuta, autoebaluatu ahalko da.
Bi proposamenak (estrategia, gaitasun digitalak eta gaitasunen mapa, jakintzaren gizartearen erronka handienentzako erantzun gisa) administrazioaren barruko (hainbat sailen arteko) zein kanpoko lankidetza abiapuntutzat hartuta eratu beharko da. Hau da, gainontzeko eragileekin, entitateekin, erakundeekin eta Euskadiko herritarrekin. Horretarako, prozesu parte hartzaile bat abian jartzeko iradokizuna eman dugu, IKTen erabilera bultzatuz eta aurrez aurre zein modu birtualean parte hartzeko eskubidearen gauzatzea ahalbidetuz. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzak honako konpromiso hauek hartu beharko lituzke:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: testuinguru estrategikoa, IKTen erabilera, IKTen eskuratzea, gaitasun digitalak.
7. Deskribapena: eten digitalak murrizteari lotutako ekimen publiko, pribatu eta hirugarren sektoreko ekimenaren baliabide eta tresna guztien ikuspena hobetzea. Txosten berezi honen eraketan bildutako datuak aztertzerakoan antzemandako ahulezietako bat hauxe da: Euskadin Internet erabiltzen duen biztanleriaren % 25,7k adierazi du, lan merkatuak eskatzen dituen gaitasun digitalei lotutako ezagutza berriak eskuratzeko beharra edukitzekotan, ez lukeela jakingo nora jo ezagutza horiek lortze aldera. Datu hori bereziki adierazgarria da, izan ere, arazo bikoitza mahai gainean jarri du:
Gomendio horren testuinguruan, hauxe barne hartu da:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; foru aldundiak; EUDEL; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, zabalkundea, sentsibilizazioa eta IKTen hedapena.
8. Deskribapena: berrikuntzak gaitasun digitalak eskuratzeko prozesuetan. Noizean behin, IKTen gaineko prestakuntzak araututako prestakuntzaren eredu tradizionalak errepikatzen ditu (esparruak, metodologia, ikasleen ratioak, etab.). 6. zenbakiko gomendioan aipatutako estrategiaren eta gaitasun digitalen maparen osagarri gisa, herritarrak IKTen arloan prestatzera zuzendutako ekimen publikoak berrikusteko aukera proposatu da, baita gaitasun digitalei buruzko estrategia horretan adostutako proposamen metodologiko bat gaineratzea ere (ez murriztailea; aintzat hartu beharreko alderdiak jasotzen dituena; ez duena behartzen baizik eta iradokitzen). Hori guztia gaitasun digitalak eskuratzeko xedearekin, betiere, honako errealitate hauei erantzunez:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak.
9. Deskribapena: gizarteratzeari eta gizarte sustapenari lotutako gaitasun digitalen gaineko prestakuntza ekintzak areagotzea. Izan ere, kontua ez da bakarrik une honetan infobazterketa pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonak informazioaren gizartean gaineratzeko beharra. Galdera hauxe da: bizi-kalitatearen, eskubide berdintasunaren eta gizarte sustapenaren ikuspuntutik, zer egin dezakete IKTek pertsona horien alde? Horrek esan nahi du, adibidez, langabezian dauden pertsonei zuzendutako tailerrak abian jarri behar direla; horien kasuan, IKTek lana bilatzearekin edo ekintzailetzarekin zerikusia daukate (norbere kontura lan egitearen alternatiba gisa). Horrek beste aukera batzuk barne hartzen ditu, hala nola, gizarte zerbitzuei lotutakoak. Adibidez: etorkinak, errefuxiatuak, etxerik ez duten pertsonak, etab. Kasu horretan, IKTen erabileren gaineko ikaskuntza gizarte zerbitzuak eskuratzeko erraztasunari lotuta egon beharko litzateke (hau da, administrazioek kolektibo horien esku jartzen dituztenak baino hobeak), baita euskal gizartean integrazioa hobetzeari eta euren eskubideak bermatzerakoan lagungarriak izan daitezkeen bideak edo eragileak lortzeko erraztasunari ere.
Jarduera mota horri lotuta eta adibide gisa, honako hau jardun egoki bat litzateke: START Progressive Learning in a New Culture proiektua. Prestakuntza programa horren xedea Erresuma Batuko eta Irlandako biztanle etorkinen (Poloniatik eta Lituaniatik datozen pertsonak) prestakuntza aukerak hurbiltzea da. Edukiak lana bilatzea bezalako errealitateen ingurukoak dira eta IKTen erabilera bereziki azpimarratzen da.
Proposatutako prestakuntza ekintza mota horiek beste ekintza batzuen betetzea dakarte, hala nola:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasunaren Saila, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Enplegu eta Gizarte Politiken Saila; Lanbide; Emakunde; eta Euskadiko elkarteen ehuna (giza eskubideei eta gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden kolektiboekin garatzen den lanari bereziki lotuta dagoena).
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, gaitasun digitalak.
10. Deskribapena: e-administrazioa arriskuan dauden edo eten digitalak pairatzen dituzten kolektiboei gerturatzea (bereziki, adinekoen, etorkinen eta ikasketarik ez duten pertsonen kasuan). Txosten honen testuinguruan egindako inkesta aztertu ostean antzeman ahal izan genuen moduan, herritarren atsekabearen arrazoi nagusien artean, lehenik eta behin, Eusko Jaurlaritzaren webgune eta zerbitzuekiko elkarreragina dago eta, jarraian, bilatzen den informazioa ez aurkitzea.
Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoa berrikusiz gero69, “gizarte gaiak” izeneko kategoriaren bitartez, emaitza bakarra ematen digu: “gizarte larrialdietarako laguntzak”70. Baliabide ekonomikorik ez duen eta ikasketa maila baxua duen (euskara eta gaztelania maila, irakurmenean zein ulermenean, tartekoa edo baxua dela aintzat hartuta) familia etorkin baten ikuspuntutik zerbitzu hori aztertuz gero, zenbait oztopo agerian jarri dira, beste batzuen artean:
Beraz, antzemandako oztopo horiek erreferentziatzat hartuta, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoak eskaintzen dituen zerbitzu elektronikoak berrikustea gomendatu da, bereziki, eten digitala eta/edo gizarte-etena pairatzen duten edo pairatzeko arriskua duten pertsonei zuzenduta dauden edo horien onuradun izan daitezkeen zerbitzuen kasuan (hau da, adinekoak, kultura maila baxua duten pertsonak, etorkinak). Horren harira, neurriak hartu behar dira arlo hauetan hobetzeko:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, irisgarritasuna.
11. Deskribapena: e-inklusioari zuzendutako profil profesional berriak sortzea. E-inklusioa hizpide duten profil berrien sorrera bultzatu nahi da. Jardun egokiaren adibide bat hauxe da: Erresuma Batuko DAIN (Digital Activist Inclusion Network) proiektua. Bertan, gaitasun digitalen arloan ikasteko praktika egokiak identifikatu dira, ekintzaile digitalak prestatze aldera. Azken horiek komunitatean lanean arituko dira inklusio digitala sustatzeko eta IKTen erabilera suspertzeko, betiere, borondatezko lanaren laguntzarekin.
Borondatezko lana langabezian dauden pertsonek burutu dezakete, baita Euskadiko enpresen (bereziki, oinarri teknologikoa daukaten horien) gizarte ardura korporatiboaren programek lagatako langileek ere. Horiek astean 2 edo 3 ordu inbertitzeko eskuragarritasuna eduki beharko dute eta, tarte horietan, IKTen eta urrunen dauden kolektiboen (landa guneetan bizi diren pertsonak, gutxiengo etnikoak, adinekoak, etab.) arteko gerturatzea sustatuko dute.
Profil berri horiek ez dira gaur egun eskuragarri dauden baliabideen alternatibatzat jo behar, kapilaritate handiagoa eta IKTen eta testuinguruaren zein pertsona onuradunen behar errealen arteko lotura ezartzeko aukera ematen duen osagarria baita.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, IKTen gaineko prestakuntza.
12. Deskribapena: IKT eta adinekoen arteko gerturatzea bultzatzea. IKTak adinekoei hurbiltzea helburu duten ekintzak areagotzea beharrezkoa da. Orain dela zenbait urte bai Euskadin bai Europa mailan gizarte garapenerako eta informazioaren gizarteari lotutako politika ia guztietan ezarri den arau bat izan arren, gaur egun (txosten berezi honetan aditzera eman den moduan) pertsonen adinari lotutako eten digital argiek jarraitzen dute.
Zahartzen diren pertsonen ahalmenak eta gaitasunak optimizatzeko gomendioen norabidea hauxe da:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKTen erabilera, adinekoak, gaitasun digitalak, eduki digitalak.
13. Deskribapena: aniztasun funtzionala pairatzen duten eta mendekotasun egoeran dauden pertsonen autonomia pertsonala sustatzea IKTen bitartez. Pertsonek euren autonomia pertsonala handitzeko aukera daukatela ziurtatu nahi da, euren egunerokotasunean IKTak aplikatzen dituztela bermatuz, hala nola, inguru inteligenteak, gailuen arteko elkarreragingarritasuna, telelaguntza, telemedikuntza... garatuz. Horrek esan nahi du tartean dauden alderdi guztiek konpromisoa hartu dutela, beraz, Euskadiko Gobernuari gomendatzen zaio (pertsona horien eskubideen bermatzaile den heinean) une honetan gai horiek jorratzen dituzten hainbat eragileren (unibertsitateak, zentro teknologikoak, enpresa pribatuak, aniztasun funtzionala duten pertsonen kolektiboez osatutako erakunde zehatzak, elkarteen ehuna eta Eusko Jaurlaritza bera) arteko lankidetzaren buru izan dadila. Horren guztiaren helburua aniztasun funtzionala duten pertsonak eta mendekotasun egoeran dauden pertsonak ikerketa eta garapen prozesuaren erdigunean kokatzea da.
Horri dagokionez, hauexek dira iradokizunak:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: IKTen sarrera, IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, aniztasun funtzionala, mendekotasuna, I+G+b.
14. Deskribapena: prestakuntza okupazionaleko programetan IKT gaikuntza biziagotzea. Gaur egun, IKTak ia ekoizpen sektore guztietan daude, beraz, horien erabilera ezinbestekoa da une honetan enplegu bat eskuratu nahi duen edozein pertsonarentzat (epe motzean edo ertainean, lanpostuaren arabera). Horregatik, hona hemen gure gomendioak:
Hartzailea: Enplegu eta Gizarte Politiken Saila eta Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasunaren Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, IKT gaitasunak, enplegua.
15. Deskribapena: Internetaren erabilera segurua bultzatzea ikuspegi global eta integratzaile batetik abiatuta:
Hori oinarritzat hartuta, ondorengo ekintzak gomendatzen dira:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila.
Eremua: IKTen erabilera, IKTak eskuratzea, gaitasun digitalak, IKTen erabilera segurua eta arduratsua, testuinguru estrategikoa.
16. Deskribapena: IKTen arloan, prestakuntza lantzea biztanle adingabe eta gazteen artean, betiere, elkartasun, konpromiso, kreatibitate eta berdintasuneko balioei lotuta. Ez dago zalantzarik “natibo digitalak” deiturikoek IKTen erabilera bizia eta aurreratua egiten dutela. Ordenagailua, Internet, arbel digitalak, geletako ohiko elementu bihurtu dira. Komunitate horrek (adingabe eta gazteak) teknologiarekiko duen hurbiltasunaz baliatu behar gara honako esparruetan eragina duten ekimenak garatzeko:
Baldintza horiek betetzen dituzten jardueren adibide batzuk honakoak dira:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila; Emakunde.
Eremua: IKTak eskuratzea, ahalduntzea, sormena, berrikuntza, elkartasuna, berdintasuna.
17. Deskribapena: gizarte bazterkeria pairatzen duten edo pairatzeko arriskuan dauden gazte eta adingabeengan arreta jartzea, izan ere, euren adinean, IKTetatik “deskonektatuta” geratzearen “kostua” oso altua da. Talde horiekin bideratutako ekintzak adingabe eta gazte horien sormena IKTen erabileraren bidez erabiltzea sustatzen duten eta euren bizi-kalitatean (osasuna, lana, prestakuntza…) zuzenean eragina duten gaitasun eta jardueren garapenari lotutako planteamendu berritzaileen bidez jorratzea gomendatzen da.
Orientazio ildo horretako jarduera adibide bat Òmnia proiektua litzateke, diskriminazio positibora eta aukera berdintasunera bideratutako programa baten alde egin baita, gizarte talde bati zehazki zuzendutako ekintzak egiten direnean gerta daitekeen estigmazio eta segregazioa saihestuta.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila eta Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila.
Eremua: IKTak eskuratzea, gizarteratzea, sormena, berrikuntza, ahalduntzea.
18. Deskribapena: IKTen jarrera eta erabilerei buruzko (oztopoak, inhibitzaileak, motibatzaileak…) azterlan eta ikerketen burutzapena areagotzea eten digitalei, euren egile eta arrazoiei buruz gaur egun dagoen ezagutza osatzeko eta eten horiek jorratzera bideratutako lan-ildoak eraikitzeko oinarri sendoagoak edukitzeko.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa.
19. Deskribapena: informazioaren gizarteari buruzko estatistika ofizialetan adierazle berriak sortzea eta gaineratzea eta kolektiboei ikusgarritasuna eskaintzea. Adierazle horiek IKTen bidez eskuratze-etena eta partaidetza-etenari buruzko informazio gehiago lortzera bideratuta egon beharko dira.
Era berean, eten digitalak sakonki aztertu nahi baditugu, euren arrazoien ikuspuntutik baina baita jasaten dituzten pertsonen ikuspuntutik ere, beharrezkoa da ikerketa lan guztietan eten horien eragina pairatzen duten taldeak gaineratzea. Aniztasun funtzionala duten pertsonak, etorkinak, gutxiengo etnikoak… ez agertzean ezin da errealitateari buruzko ikerketa zorrotzik egin, bilakaera azterketarik burutu edo une honetan talde horien eten digitalak arintzeko bideratzen ari diren ekintzek sortzen duten eragina aztertu.
Datozen urteei begira uneko Euskadiko Estatistika Plana berrikusi behar dela kontuan hartuta (egungoa 2012an amaitzen da), e-inklusioaren (gizartearen informazioa) alorreko uneko inkestak berrikustea gomendatzen da eta uneko IKT errealitatea tresna egoki batekin aztertu ahal izateko gaineratu behar diren adierazle berriei buruzko beharrak ebaluatzea.
Txosten berezi honen esparruan egindako inkestak inkesta horiek betetzerakoan adibide gisa har zitezkeen ikerketa-aldagaiak ditu.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza, Eustat (Estatistikako Euskal Erakundea).
Eremua: eten digitalak, azterlanak, ikerketa, estatistika.
20. Deskribapena: gaitasunak eta zerbitzu bikoiztuak berriro antolatzeko protokoloa. Lan-bilkuretan parte hartzera gonbidatutako aditu ezberdinek bat egin dute, beste alderdi batzuen artean, adierazi dutenean une honetan Euskadin gizarte inklusioaren eta inklusio digitalaren alde lan egiten duten pertsona, erakunde, organismo, etab. guztien sareko lana beharrezkoa dela, horrela bada, saihestuko litzateke egile horietako batzuek baliabiderik ez edukitzea, helburu bera lortzeko erakunde ezberdinetatik inbertsioetan bikoiztasunak jasaten ditugun bitartean.
Erantzukizunak koordinatzeko, baliabideak partekatzeko eta gizarte-inklusiora eta e-inklusiora bideratutako baliabide publiko eta pribatuen kudeaketan bikoiztasunak saihesteko protokolo bat burutzea gomendatzen da.
Protokolo hori idatzi eta adosteak gizarte-etenak eta eten digitalak murriztera bideratutako Euskadiko zerbitzuen mapa identifikatzen lagunduko luke, baita esparru horretan inbertsio publiko eta pribatuen eraginkortasuna handitzen ere, lankidetza hitzarmenetan islatu daitezkeen sinergiak ezarriz eta ekintza-sareak sortuz.
Sortze-prozesua (azterketa, adostasuna, estrategiaren definizioa, metodologia, etab.) parte hartzailea izan behar da, interesa duten pertsona guztiak (erakunde publiko eta pribatuak, hirugarren sektorea, aktibistak, etab.) parte hartzera gonbidatuta egon beharko lirateke eta Ararteko erakundea egon behar da buruan.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: eten digitalak, gizarte inklusioa, e-inklusioa.
21. Deskribapena: berdintasunaren bermea funtzio publikoan. ONCE Euskadirekin elkarrizketak eduki ondoren, Ararteko erakundeari helarazi diote funtzio publikorako sarbidean aniztasun funtzionala duten pertsonekiko bazterkeria egoerak behin eta berriro erregistratu dituztela. Adierazi digutenaren arabera, legeak ezarritako sartzeko proba formalak gainditu ondoren, aniztasun funtzionala duten pertsonek postuaren funtzioetarako egokitasun proba bat egin behar dute. Hainbat egoeratan erakunde publikoak ez ditu pertsona horiek gainditu bazterkeria egoera bat eraginez, izan ere, aniztasun funtzionalik ez duten gainerako pertsonek ez dute prozesu hori burutu behar.
Salaketa hori oinarritzat hartuta eta aniztasun funtzionala duten pertsonen eskubideen urraketa argia dela ulertuta, Eusko Jaurlaritzak administrazio lanean jatorrizko hardware eta software (bereziki) irisgarria eta erabilgarria dagoela bermatu behar du, lanpostuaren irisgarritasuna erraztuz, itsuak diren edo ikusmenari lotutako ezgaitasunen bat duten pertsonek, adibidez, euren lanpostua gainerako langileek dituzten baldintza berdinetan burutu ahal izateko.
Hartzailea: Herri Administrazio eta Justizia Saila; Herri Administrazioko Euskal Erakundea.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.
22. Deskribapena: Eusko Jaurlaritzako herri-administrazioetako atarien irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzea. ONCE Euskadirekin izandako elkarrizketen bidez helarazi digute hainbatetan, web atariek irisgarritasuneko araudia betetzen duten arren, hainbat alderdi daudela, hala nola, edukiak egituratzeko modua, itsuentzako web publikoetan nabigatzeko oztopo bihurtu direla.
Euskadiko herri-administrazioen atari publikoen edukietarako irisgarritasuna errazte aldera, gomendatzen dugu, Estatuko Administrazioko atariek, www.060.es, edo Imsersok bezalaxe, web edukiak entzuteko aukera eskaintzen duen sistema gaineratu dadila. Irakurritako testua eta audio-nabigazioa duen nabigazio-baliabide hori bereziki erabilgarria da, ONCEko ordezkariek azaldu diguten moduan, izan ere, beti zuzena ez den eduki eta menuen antolamendua bezalako oztopoak gainditzeko aukera eskaintzen du eta sarbide oztopoak areagotzen dituzten aparteko tresna eta utilitateak erosteko, erabiltzen ikasteko, etab. beharra arintzen du.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, eten digitala, berdintasuna.
13.2. Euskadin IKTen bidez gizartean eta eremu publikoan herritarren partaidetza sustatzeko gomendioak
1. Deskribapena: herritarrek IKTen bitartez Euskadiko gai publikoetan parte hartzeko daukaten eskubidea aitortzen eta arautzen duen araua (lege maila duena) eratzeko proposamena. Euskadiko herritarren partaidetzarako eskubidea arautzen duen lege mailako araua burutzeak herritarren eskubide subjektiboak, banaka zein taldeka, bermatzen dituen partaidetzarako esparrua xedatu beharko luke, IKTen inklusioa partaidetza prozesuetan bide eta mekanismo berriak eskaintzen dituzten tresna gisa ikusita. Zentzu horretan, Gardentasunari eta Gobernu Egokiari buruzko Legearen Aurreproiektuak herritarren partaidetzari zuzendutako IV. tituluko 26. artikuluan zehazten zuenez “EAEko Administrazio Orokorrari baimena ematen zaio erregelamendu-mailako arau batzuk eman ditzan, herritarren partaidetza legitimatzeko, bideratzeko eta egituratzeko tresna batzuk ezartzeko beharrezko izango direnak”. Lege maila duen arau horrek Ararteko erakundetik herritarren partaidetza behar bezala burutzeko ezinbestekotzat jotzen ditugun printzipio nagusiak jaso beharko lituzke72:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: araudiaren esparrua.
2. Deskribapena: informazioaren gizartearen garapenean eta digitalki barneratzaileak diren gizarteen garapena lortzeko ahaleginean, denbora tarte batean burutu beharreko jarduerarako estrategia ildoak marrazteko esparru estrategikoak, aurreikusitako helburuak eta hura lortzeko abian jarriko diren mekanismo eta baliabideak definitzen diren bezalaxe, Euskadiko herritarren partaidetzak ezaugarri horiek dituen agiri estrategikoa behar du.
Horretarako, mahai gainean jarri diren gomendioak honakoak dira:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: esparru estrategikoa.
3. Deskribapena: elkarrekiko erantzukizun informatuaren eredurantz iragaitea sustatzea, informazio neutral, objektibo eta kalitatezkoaren bermearekin. Parte hartu ahal izan aurretik, informazioa eduki behar da eta hainbat interesengatik deformatu eta distortsionatu gabeko errealitatera egokitutako irizpidea sortu. Nathan Gardelsek adierazten duen moduan, “deliberazio sendoaren oinarria informazio neutrala, objektiboa eta kalitatezkoa egotean datza. (…) Arreta merkatu-zokoetarako monetizatzearen aginduak salmentarako editatzen den informazioaren kalitate objektiboa kutsatzen du”. Gaur egun bitarteko berriak daude, hala nola, gizarte sareak, herritarrei iturriak aukeratzeko, edukia iragazteko eta informazio-sortzaile eta “sendatzaile” bihurtzeko aukera eskaintzen dietenak, eta horiei esker aukera berriak daude informazioa kontrastatzeko eta komunikabideen monopolioa desagerrarazteko, horiek negozioari loturiko argitalpen-ildoari erantzuna eman behar baitiete.
Ildo horretan, Eusko Jaurlaritzari buruzko informazioaren kudeaketa deszentralizatzen duten jarduera berritzaileak abian jartzea gomendatzen da, herritarrei interes-fokuak, erabili beharreko iturriak edota informazio hori helarazteko hizkuntza eta moduak hautatzen aktiboki parte hartzeko aukera eskainiz. Duela gutxi Twitterreko kontuak herritarrei lagatzea erabaki duten gobernuen pare bat adibide agertu dira. Horiek, txandaka (aste bakoitzean pertsona bat arduratzen da), gobernuaren kanal ofiziala kudeatzen dute. Suedia eta Holandako kasuek, herritarren partaidetzako esperimentu gisa bultzatuta, oraindik ere gizarte eragin txikia dute (partaidetza txikia) eta, esparru publikoari buruzko informazioa sortzen, kudeatzen eta hedatzen deneko modua hobetzeko bideak daudenaren froga dira.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: informazioa, herritarren partaidetza.
4. Deskribapena: Euskal Autonomia Erkidegoko udalek herritarren parte hartzea, IKTen bidez, erregulatzen duten araudiak onar dezaten sustatzea. Horretarako:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza, Euskadiko toki administrazioak, EUDEL.
Eremua: araudiaren esparrua, tokiko herritarren partaidetza, lankidetza.
5. Deskribapena: partaidetza-kultura herritarren artean sustatzea, Eusko Jaurlaritzako politikak eratzerakoan parte hartuz. Horrek kontuan hartu behar diren hainbat alderdiren inguruko gogoeta pizten du. Eusko Jaurlaritzako “Sailek gobernu-planak egiteko orientabideak” izenburuko agiriak “gobernurako eta gobernantzarako modu berriak egokitzea eta moldatzea, politika publikoak hartzeko eta formulatzeko prozesuetan sartzeko” beharra aipatzen bazuen ere, zehaztapen horietan aurrera egiten jarraitu behar dugu eta plano eragile batera eraman (zehaztapen gehiago -> konpromiso handiagoa) hurrengo “gobernuko egitasmo eta jarduera esanguratsuen egutegian” gaineratu ahal izateko.
Bide beretik, honako proposamen hau egiten da:
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: arauzko esparrua, mainstreaming, politika publikoak.
6. Deskribapena: adingabeen parte hartzearen irekiera bultzatzea. Euskadiko haurrak eta nerabeak zaintzeko eta babesteko otsailaren 18ko 3/2005 Legean jasotzen den moduan, parte hartzeko, elkartzeko eta batzartzeko eskubideari buruzko 14. artikuluan (1. eta 4. puntuak, hurrenez hurren):
Ildo horretan, Arartekoaren Haur eta Nerabeen Kontseilua bezalako ekimen gehiago abian jartzea gomendatzen da, izan ere, horrek adingabeen partaidetza bide egonkorra eta besteekiko bateragarria eskaintzen du, haien ahotsa, iritziak eta proposamenak Euskal Herriko Herriaren Defentsa Bulegoari helarazteko. Hori gertatzen da haur eta nerabeen partaidetza politika publiko guztietan eta Eusko Jaurlaritzak, aldundiek eta EAEko udalek hartutako erabakietan gaineratzen duten mekanismoak abian jartzeagatik. Jarduera mota horiek, herri-administrazioen programen esparruan garatu arren, ez dira zertan erakundeen tutoretzapean egin eta GKEak, adingabearen eskubideen defentsan espezializatutako lurralde, elkarteak, etab. parte hartzea gomendatzen da. Une honetan, hainbat udalek, hala nola, Gasteizkoak, gomendio horretan bat egin zezaketen ekimenak abian jarri dituzte, Lagunkide programa esaterako.
Modu osagarrian, adingabeek, nerabeek eta gazteek parte hartzeko eremuak berreskuratzea ere proposatzen da. Bereziki toki esparrutik, taldea bere komunitatearekin identifikatzeko aukera eskaintzen duten eta haur eta nerabeen partaidetzari ikusgarritasuna eskaintzen dioten eremu nabarmenak sortzeko gizarte eremu garrantzitsuak erabili baitaitezke bertan.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak eta EAEko udalak.
Eremua: adingabeak, partaidetzarako eremuak eta politika publikoak.
7. Deskribapena: biztanleen artean herritarren parte hartzearen motibazioak eta onurak (“zertarako”ak) zabaltzea. Txosten berezi honen esparruan egindako pertsona adituen taldeek behin eta berriro proposatutako gomendioetako bat herritarren artean herritar aktibo bihurtzearen eta Euskadiko gizartean eta eremu publikoan partaidetza-prozesuen parte izatearen abantailak eta ustezko motibazioak (parte hartu bai, baina zertarako?) hedatzearena zen. Hedapen horri esker partaidetza erakargarriagoa izango da eta esanahia emango dio bere lurraldearen etorkizunean zeregin erabakigarririk ez duela antzemateagatik edo, parte hartu arren partaidetzaren ondorioa (pertsonala edo komunitatekoa) antzeman ez izanagatik une honetan parte hartzen ez duten herritarrentzat. Hedapen eta sentsibilizazio ekintza horietan, une honetan IKTen bidez dauden tresnak erakutsi beharko lirateke (toki mailan zein EAEko Administrazio Nagusiaren mailan), erabiltzen irakatsi eta talde horiek erabili herritarren iritzia jasotzeko, tresna horietan zeren hutsunea sentitzen duten, nola hobetu nahiko lituzketen, zeren falta sumatzen duten, etab. jakiteko.
Gomendio hori erakusteko adibide praktikoa Euskadiko KZguneek eskaintzen duten kapilaritateaz baliatzea izango litzateke eta euren prestakuntza eskaintzaren katalogoan herritarren partaidetzari buruzko kapitulu bat gaineratzea, arestian aipatutako alderdiak islatuko lituzkeena (eskura dauden tresnak, nola erabili, tresna horiek hobetzeko herritarren proposamenei buruzko informazio-bilketa, edo une honetan ez duden bide berriak sortzea).
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: hedapena, dibulgazioa, prestakuntza, kultura parte hartzailea.
8. Deskribapena: Administrazio nagusiko, tokiko administrazioko eta foru aldundietako funtzionarioak prestatzea eta sentsibilizatzea herritarren partaidetzaren arloan IKTen bitartez. Horretarako, prestakuntza programetan (aurrez aurrekoak zein online direnak) administrazioetako langileen sentsibilizazio eta prestakuntzara bideratutako berariazko ekintzak gaineratzea (prestakuntza programa horien barruan egon zitezkeen gai batzuen gaineko proposamena):
Hartzailea: euskal herri-administrazioak, EUDEL.
Eremua: prestakuntza, sentsibilizazioa, funtzionarioak, kultura parte hartzailea.
9. Deskribapena: uneko herritarren ekimenak ezagutu eta babestea. Herritarrak modu proaktiboan bideratzen ari diren partaidetza-ekimenei ikusgarritasuna ematea gomendatzen da. Ekimen horiek erakunde-esparrutik kanpo jaiotzen dira eta, une oro politika publikoen, eremu pribatuaren, etab. babesa izan dezaketen arren, erakunde esparrutik kanpo jarraitu behar dute. Ekintzailetza, proaktibotasuna, malgutasuna, egitera ausartzea bezalako balioak lantzeaz ari gara, horren bidez herritarren partaidetza-kultura lantzen baita. Horretarako gomendatzen dugu:
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza.
Eremua: praktika onak, partaidetza kultura.
10. Deskribapena: uneko herritarren ekimenak ezagutu eta babestea. Erresuma Batuko gobernuaren “Empowering communities to influence local decision making” argitalpenean azaldutakoaren arabera73, herritarren parte hartzea askoz eraginkorragoa da “CLEAR tool” delako araua betetzen denean:
Aholkulari horiek lehenik eta behin aipatutako puntuei erantzuteko ardura edukiko dute (“can do”) eta toki zein auzo mailan parte hartzea dinamizatzeko gai izan behar dute, baita hori guztia eta bide ofizialak (erakundeek eskainitakoak) edo alternatiboak (parte hartzeko eta salatzeko webgune ez instituzionaletan parte hartzea; blogak, plataformak sortzea, etab.) erabiliz e-partaidetzarekin lotzeko ere. Herritarrei gaitasunak eta jarrerak bereganatzen laguntzeko ardura edukiko dutenak dira, bai eta herritarrak eta parte hartzea gerturatzeko beharrezkoak diren baliabideak eskuragarri izango dituztenak ere. Aholkularien profil hori modu berezian gerturatuko zaie partaidetza-eten digitala pairatzeko aukera gehien dituzten kolektiboei, IKTetatik urrunago daudenei edota gizarte-etena pairatzeko arriskua duten edo egoera hori pairatzen duten taldeei. Modu berean, ekimen mota hori borondatezko lanarekin eta herritarren aktibismoa hizpide duten beste baliabide edo plataformekin lotzea gomendatzen da, horien guztien kudeaketa eta iraunkortasuna bermatzeko.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: kultura parte hartzailea, eten digitala, mentoring digitala.
11. Deskribapena: identitatea kudeatzeko teknologiak. Prozesu jakin batzuk burutzeko (hauteskundean, erreferendumak, batzarrak...) identitatea egiaztatzea garrantzitsua da. Herritar digitalak ohituta daude hainbat administrazioekin gauzatzen dituzten izapideak burutze aldera euren identitatea egiaztatzen, ordainketak seguruak diren plataformen bidez egiten, etab. Beraz, gerta daiteke ekintza parte hartzaile horietan duten parte hartzearen inpaktua oso serio ez hartzea ez badira parte hartzeko online ekintza horietan identitatea benetakoa dela ziurtatzeko mekanismoak abian jartzen. Zenbait herrialdetan, hala nola, Norvegian, une honetan ikuspegi berriak ikertzen ari dira herritarrek herri-administrazioekin burutzen dituzten izapideetan euren burua identifikatu dezaten, izan ere, hurrengo urteetako erronkari garrantzitsuenetako bat da. Identitatea kudeatzeko teknologia berrien ikerketan eta garapenean eman diren aurrerapausoek, herritarrek zerbitzu publikoekin dituzten harremanetan behar duten segurtasun eta pribatutasun handiagoaren beharrari erantzun diote baina, horrez gain, zerbitzuak eraginkorrago izan daitezen eta elkarreragingarritasun handiagoa lortu dute, hainbat gako eta identifikazio txartel edukitzeko beharra saihestuz herritarren eta administrazioaren eta zerbitzu publikoen hainbat mailen arteko harremanetan. Onurak gehiago direla esan dezakegu honi erreparatzen badiogu: gailu mugikorretatik egiten diren eragiketetan ere identifikazio mekanismoak modu berean eskuragarri baldin badaude, izan ere, modu horretan erabiltzailea ziur egon daiteke gailuaren independentziari dagokionez. Hortaz, gomendatu nahi diogu Euskadiko Gobernuari gai horri lotuta ikerketa, garapen eta berrikuntza ildoak abia jar ditzala, lortu ahala emaitzak aditzera emanez eta crowdsourcingekimenak ahalbidetuz. Azken horien bidez, sektore pribatuak eta beste gizarte eragile batzuek (herritarrek, hirugarren sektoreak...) euren ezagutzak eta ideiak helarazi ahalko dituzte.
Hartzailea: Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Saila eta Ekonomia Garapen eta Lehiakortasun Saila; Izenpe.
Eremua: pribatutasuna, identitatea, berrikuntza.
12. Deskribapena: parte hartzeko teknologia irekiak. Open source motatako teknologien erabilera gomendatu da, parte hartze prozesuetan teknologiei dagokienez garapen handiagoak ahalbidetzen dituzte-eta. Teknologia mota horrek malgutasun handiagoa eskaintzeaz gain, ideien fluxu etengabea sortzen du eta programen kalitatea hobetzeko aukera ematen du. Abantailen artean honako hauek ere aurki daitezke: teknologia horiek ahalbidetzen duten garapenaren eta eguneraketen abiadura eta, eraginkortasuna behin frogatuta, beste eszenatoki batzuetara lekualdatzeko aukera. 2012. urtean Eusko Jaurlaritzak softwarea berrerabiltzeko dekretua onetsi zuen. Horren bidez, Eusko Jaurlaritzak sortutako aplikazioak libreak izango direla xedatu zen eta kontseilaritzek, sailek, organismoek, erakundeek, fundazioek eta partzuergoek sortutako eta botere publikoek emandako diru-laguntzetan oinarrituta hirugarrenek garatutako programak aprobetxatzeko betebeharra ezarri zen. Lan-ildo horri jarraiki, udal erakundeei aholkularitza eskaintzeko zerbitzu bat ziurtatzeko gomendioa egin dugu. Modu horretan, euren garapen teknologikoa ahalbidetuko da Eusko Jaurlaritzako administrazioaren beste maila batzuek dituzten aplikazioak aprobetxatuz. Hala eta guztiz ere, oso gutxi dira herritarrek IKTen bidez parte hartu dezaten sistema eraginkor bat daukaten udalak edo telefono mugikorraren bidez komunikatzeko eta herritarrentzako zerbitzuak eskaintzeko sistemak dituztenak. Berriro erabil daitekeen software bilduma (beste erakunde batzuek probatutakoa) aprobetxatu behar da tokiko inguruneetara (bereziki, udalak) lekualdatzea errazten duen zerbitzu baten bidez; izan ere, azken horietan hori abian jartzeko azpiegiturak eta giza baliabideak ez daude beti eskuragarri.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: berrerabiltzea, open source, aplikazioak, transferentzia.
13. Deskribapena: e-partaidetzarako egokitutako kanal digitalen irisgarritasuna eta erabilgarritasuna ziurtatzea. Gizarte sareetan herri-administrazioen presentzia handituz gero, adibidez, galdera honi erantzun beharko genioke: zer gizarte sarek betetzen du irisgarritasunari lotutako web estandarrak?74 Estandar horiek betez gero, ziurtatuko da pertsona orok zerbitzu hori berdintasun baldintzetan erabili ahalko duela, aniztasun funtzionala jasaten duten pertsonak diren ala ez alde batera utzita. Gauza bera gertatu daiteke tresna propioei buruz ari bagara. Irisgarritasuna eta erabilgarritasuna gainontzeko alderdien gainetik gailendu behar dira, beraz, tresna errazak diseinatu behar dira, pertsona ororentzat erabiltzeko errazak eta guztiz irisgarriak. Hau da, tresna horiek diseinatzerakoan horrelako xehetasunak ahaztea saihestuz e-partaidetzari lotutako sarbide-eten berriak eragiten dituzten oztopo bilakatzea saihesten dugu. Orain dela gutxi, Ezintasunen bat duten Pertsonen Ordezkarien Espainiako Batzordeak (CERMI) bere web orrialdearen bidez salatu zuen 2013ko urtarrilaren 1a baino lehen gizarte sareek irisgarriak izateko betebeharra dutela. Salaketa horretan azaltzen den moduan: “Este deber legal de accesibilidad llega a petición del movimiento social de la discapacidad una vez comprobado con informes y
estudios independientes que ninguna red social de las implantadas en España cumplía con los requisitos mínimos para ser accesibles a personas con discapacidad, discriminado y
excluyendo por tanto estas plataformas a un gran número de usuarios con discapacidad que se ven privados de su derecho a participar en estos canales de relación y
comunicación sociales”. Hortaz, kanal horiek irisgarritasun maila egokietara heltzen diren bitartean, EAEko herri-administrazioak saiatu behar dira aniztasun funtzionala duten pertsonei baldintza berdinekin parte hartzeko aukera ematen dieten bideak bermatzen (jatorriz irisgarriak diren diseinuetatik) eta “guettoak” eratzen dituzten tresnen bidez kolektiboaren sakabanatzea saihestu behar dute, horiek parte hartzeko mekanismoen erabilgarritasun erreala kaltetzen baitute (aitortu behar da gizarte sareak sakontasun eta aldakortasun askorik ez duten tresnak direla, deliberazioak oinarritutako parte hartze errealerako).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: sarbide-eten digitala, irisgarritasuna, erabilgarritasuna, gizarte sareak.
14. Deskribapena: open data delakoa herritarrei hurbiltzea (kontsumoa dinamizatzea herritarren parte hartzea handitzeko). Herri-administrazioetan open data estrategiak ezartzea, izan ere, lurraldearen garapen ekonomikorako aukera bat izateaz gain, gardentasunaren eta herritarrei azalpenak ematearen aldeko bide bat da datu publikoak zabalduz hirugarrenek, behar izanez gero, berrerabili ditzaten (berrerabiltzen duen komunitatea). Global Pulse izenekoak “Big Data for Development: Challenges & Opportunities” argitalpenean75, azaldu zuen open data delakoak gizartearen garapenari laguntzen diola hiru modu ezberdinetan:
Estatu Batuetako Recovery.gov estrategiarekin gertatzen den moduan, open datak kudeaketa publikoaren gaineko kontrola herritarrei itzultzea ahalbidetzen du. Ekimen horren helburu nagusietako bat, adibidez, hauxe da: zergak ordaintzen dituztenei erakustea nola eta zertan gastatzen den diru hori. Horrez gain, webgune horren bidez, biztanleek ustezko iruzurrak, gehiegizko gastuak edo neurrigabekeriak salatzeko aukera daukate. Datu horien ustiaketari esker, hirugarrenen bidez (ez halabeharrez administrazio beraren bitartez) informazio garrantzitsu hori herritarrengana heltzen da, “dóndevanmisimpuestos.es” ekimenaren kasuan gertatu den moduan. Bertan, modu “lagungarrian” erakutsi da Espainian Estatuko Aurrekontu Orokorren testuinguruan egindako inbertsioen xehetasuna. Ekimen mota horretan parte hartzeak herri-administrazioei sinesgarritasun injekzio bat eman diezaieke (herritarrei begira) eta hori ezinbestekoa da administrazioen eta herritarren artean “elkarrizketa” bat burutu ahal izateko, betiere, konfiantzan eta berdintasunean oinarritutakoa.
Ildo horretan aurreratu nuen moduan, open data berrerabiltzen duen komunitateari hurbiltzeko ekimenak biziagotzea gomendagarria da, datu publiko irekien berrerabiltzea sustatuz eta oraindik ere zabaldu ez diren datuen multzoen identifikazioa areagotuz, izan ere, lurraldearen garapenerako eta herritarren ongizaterako balio handia daukate.
Modu berean, datu publikoen berrerabiltzea herritarren parte hartzerako eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko tresna berrien sorrerarekin erlazionatzen duten aplikazio/zerbitzuen sorrera suspertzen duten lehiaketak edo jarduerak abian jartzeko proposamena egin da (arloa: osasuna, hezkuntza, gizarte zerbitzuak, zahartzea...).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: open data, parte hartzearen kultura, lurralde garapena.
15. Deskribapena: mobile government (m-gov) zerbitzu publikoetan eraginkortasun eta gizarteratze handiagoa lortzeko. Administrazioak modernizatzeko prozesuan zerbitzu publikoetan mugikorra baliatzea lehentasunezkotzat jotzen ari da, ez bakarrik zerbitzuak modu eraginkorragoan eman daitezkeelako, baita inklusio digitala handitzeko tresna bat delako ere. ELGAk dioen moduan, sare mugikorretarako sarbidea eskuragarri dago munduko biztanleen % 90arentzat eta landa inguruan bizi diren herritarren % 80arentzat. Horrez gain, Espainian banda zabal mugikorraren erabilera azken urtean bikoiztu egin da (biztanleen % 65,3k baliatzen du), batez besteko komunitarioaren (% 43,1) gainetik. Smartphonen agerpena, gizartean zabalduta egotea eta 3G eta 4G sareen eskuragarritasuna oso-oso azkar ari da hedatzen biztanleen artean. Egoera horren aurrean, esan dezakegu sekula ez ditugula izan aldeko horrenbeste faktore horien ahalmen guztia baliatzeko komunikazioari eta elkarrekintza zerbitzuen garapenari eta herritarren partaidetzari dagokienez.
Egungo egoerak agerian jartzen du oraindik ere egon badaudela jorratu beharreko erronka garrantzitsuak, adibidez, mugikorraren bidez egiaztapenak edo nortasun digitala baliatzea, zerbitzu elektronikoak erabiltzeko, e-governmentekin batera garatzen diren m-gov estrategiak diseinatzeko, baita alderdi edo erronka oinarrizkoagoak ere, besteak beste, atarien mobilizazioa mugikorretan (smartphone, tabletak, etab.) behar bezala ikusteko. Udal askok bideratzeke duten irakasgaia da hau.
Azterketaren ildo honetan, egun GSA (U.S. General Services Administration) burutzen ari den proiektua bezalakoak abian jartzea gomendatzen dugu. Making Mobile Government Project izenpean mugikorraren bidez zerbitzu publikoak emateko tresna berriak garatu eta lankidetzan aritzeko espazio bat sortu dute. Espazio horren zerbitzuek honakoak hartzen dituzte barne:
Gomendatzen dugun ekimen mota horrek aukera ematen du, adibidez, Estatu Batuetako Gobernuak herritarren partaidetzara zuzendutako aplikazio mugikorrak izan ditzan, adibidez, VisibleVote. Horren bidez herritarrek senatariek egindako politika-proposamenak denbora errealean kontsulta ditzakete, denbora errealean interes mailaren arabera botoa eman dezakete, hainbat estatutan politika-proposamen jakin batzuek zer nolako harrera duten ikus dezakete, denbora errealean politikariekin elkarrizketak has ditzakete, legegileek egindako lana balora dezakete, politikarien gizarte-sareetako kontuak ikus ditzakete, etab.
Aplikazioa eskuragarri dago smartphoneko plataforma nagusietarako eta horren erabilera sustatzeko nabigazioa erraza da (kapturetan antzeman daitekeenagatik). Osagarri moduan, aipatu aplikazioa web formatuan ere eskuragarri egongo da (Facebook bidez).
Aipamen gisa, iradokitzen da aplikazio mota horien garapena irisgarritasun eta erabilgarritasun irizpideen arabera egin dadin, aniztasun funtzionala duten pertsonek horiek eskuratu eta erabiltzerakoan bereizkeriarik paira ez dezaten.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: sarbide-eten digitala, irisgarritasuna, berrikuntza, mobile government.
16. Deskribapena: herritarrek parte hartu dezaten tresna berriak diseinatzeko jarraitu beharreko irizpideak.Herritarren partaidetzari buruz hitz egiteak nahitaez deliberaziora eraman beharko gintuzkeen. Deliberazio hori kanal digitaletara eraman nahi badugu, erabakiak guztion artean eta modu arrazoituan hartzeko bidea emango duten negoziaketa eta adostasun prozesuak landuko dituzten espazioak sortzeko gai izan behar dugu. Hori ezin dute bide edo kanal guztiek barne hartu, adibidez, gizarte-sareek (egun ezagutzen ditugun moduan behintzat). Horrek esan nahi du gomendio batzuk jarraitu behar dituzten tresna berriak, bide berriak (araudi teknikoa) behar ditugula, gure iritziz nahitaezkoak direnak eraginkorrak izan daitezen.
Hartzailea: euskal herri-administrazioak.
Eremua: irisgarritasuna, erabilgarritasuna, tresnak, kultura parte hartzailea.
17. Deskribapena: Euskadin, gizartean eta eremu publikoan e-parte hartzeari buruzko azterlanak eta ikerketak areagotzea, herritarrek parte hartzeko dituzten arrazoien berri izateko, parte hartzeak haien ustez duen erabilera, mugak zeintzuk diren ezagutzeko aukera emango duten adierazle berriak gehitzea.Horrek guztiak aukera emango du Euskadin datozen urteetan abian jarriko diren e-parte hartzearen inguruan ekimenak eta jarduerak hobeto diseinatu ahal izateko eta Euskadin arlo honetan martxan jarritako neurrien eragina neurtu ahal izateko, baita herritarren partaidetzak Internet bidez zer nolako bilakaera izan duen alderatu ahal izateko ere. Hori oinarritzat hartuta, herritarren partaidetzaren gaineko adierazleak aztertzea gomendatzen da Euskal Estatistika Planari eragiketa berriak sartzeko beharra baloratzeko, honako hau jorratuko duen ikuspegi kolaboratzaile batetik: estatistikan adituak diren organismoek (Eustat) eta herritarren partaidetzarako eta herritarren eskubideen defentsaren eremuan lan egiten duten eremu publikoko eta pribatuko eta hirugarren sektoreko erakundeek lehentasunezkotzat jotako topiko horien inguruan mintzatu eta eztabaida egin eta bat etor daitezke horiek gainbegiratze aldera, baita adierazleen arabera zehaztu eta berariazko inkestak egin eta iraunkortasuna sustatze aldera (gobernuko estatistika planetara gehitu).
Hartzailea: euskal herri-administrazioak, Eustat.
Eremua: ikerketa, gainbegiraketa, adierazleak, azterlanak.
72 “Arartekoaren 12/2011 Gomendio orokorra, abenduaren 28koa. Demokrazia eta herritarrek parte hartzea. Bereziki, ingurumen-prozesuetan parte hartzea” agiritik hartutako printzipioak. http://ararteko.net/RecursosWeb/DOCUMENTOS/1/0_2626_1.pdf.
73 Communities and Local Government (2009): Empowering communities to influence local decision making. Evidence-based lessons for policy makers and practitioners. Communities and Local Government Publications.
74 ONCE fundazioa: “Gizarte sareen plataformen irisgarritasuna” ikerketa http://www.discapnet.es/Castellano/Actualidad/Discapacidad/paginas/detalle.aspx?noticia=265242.
75 Global Pulse (2012): Big Data for Development: Challenges & Opportunities”. New Y
ork.