11.4. Euskal gizartearen partaidetza herri administrazioetan, Interneten bidez
Atal honetan hiritarrek eremu publikoan duten partaidetza-maila zein den islatuko dugu, ikuspegi bikoitzetik:
11.4.1. Hiritarrek herri administrazioekin duten elkarrekintza: tramiteak eta zerbitzuen kudeaketa
Interneten bidez herri administrazioarekin jarduten duten biztanleen portzentajea jakin aurretik egin behar den lehenengo hausnarketa bat zera da, biztanleriak tramiteak egin edo zerbitzuak kudeatzeko o
rduan administrazioarekin harremanetan jartzeko zein lehentasun edo iritzi duen jakitea. Aurrez aurre edo Interneten bidez aritzea nahiago dute?
Ildo horretatik herritarrei honakoa galdetu zitzaien: “Administrazioarekiko tramiteak egiteko zein bide nahiago duzu: Internet erabiltzea edo bulegoetara joatea?”.
% 42,2k dio Internet nahiago duela eta % 45ek, aldiz, aurrez aurre egitea nahiago du.
Inkesta egin duten biztanleen % 5,5ek dio berdin diola eta % 7,4k kudeatu behar den tramite-motarekin lotzen du elkarrekintza-mota.
(109. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, Administrazioarekiko tramiteak Interneten edo bulegoetara joanez egiteko duten lehentasunaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Honakoa ere galdetu zen: “Euskadiko administrazio hauetako (Eusko Jaurlaritza, foru aldundia, udala) gutxienez batekin tramite edo kudeaketarik egin al duzu?”. Biztanleriaren % 47,1ek erantzun zuen azken 12 hilabeteetan administrazio horietakoren batekin aritu zela.
Azterketa zehatzagoa eginez gero, galderari baietz erantzun dioten pertsona horiek administrazioaren zein mailatan parte hartu duten gehien jakin dezakegu.
Hori horrela, inkesta egin duten biztanleen (Internet-erabiltzaileen) % 32,4k dio azken 12 hilabeteetan tramite edo kudeaketaren bat egin duela Eusko Jaurlaritzarekin.
Bestalde, biztanleriaren % 18,5ek dio dagokion foru aldundiarekin aritu dela Internet bidez azken 12 hilabeteetan. Portzentaje hori baxuagoa da udalen kasuan, biztanleriaren % 17,3k baieztatu baitu Interneten aritu dela azken urtean tramite edo kudeaketaren bat egiten.
Internet bidez herri administrazioekin jardun duten pertsonek Internet bidezko kudeaketa horiek egitean izan duten asetasun-mailari dagokionez, honakoa galdetu zitzaien hiritarrei: “Zein neurritan gelditu zinen pozik administrazio hauetako edozeinekin (Eusko Jaurlaritza, foru aldundia, udala) Internet bidezko kudeaketa egiteko moduari dagokionez?”.
(110. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, Euskadiko administrazioetako batekin tramiteren bat egin dutenak, administrazio-motaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Inkesta egin zuten biztanleei asetasun-maila 0tik 10erako eskalan baloratzeko eskatu zitzaien, 0 bat ere pozik eta 10 guztiz pozik izanik.
Hiritarrek Eusko Jaurlaritzarekiko elkarrekintzari emandako batez besteko balorazioa 7,7 puntukoa izan da. Hau da, hiritarren % 58,5 o
so pozik dago (8, 9 eta 10 balioak) Eusko Jaurlaritzako Administrazio elektronikoarekiko elkarrekintzaren moduarekin eta % 31,2k dio zerbitzuekin pozik dagoela (6 eta 7 balioak).
Eusko Jaurlaritzako Administrazio elektronikoarekiko elkarrekintzaren asetasun eza (bat ere pozik + ez pozik) inkesta egin duten biztanleen arteko % 4,5ek baino ez du adierazi.
Hiritarrek herri administrazioetako o
nline kateekin duten harremanaren balorazio positiboa altuagoa da administrazioarekiko hurbiltasun-mailak gora egin ahala.
Horrenbestez, inkesta egin duten biztanleek Internet bidezko kudeaketaren bat egiteko o
rduan foru aldundiekin izan duten harremanari emandako batez besteko balorazioa 7,8koa da. Maiztasunen banaketari esker, balorazio horri buruzko informazio zehatzagoa dugu. Biztanleriaren % 64,9k uste du Internet bidez foru aldundiekin izan duen elkarrekintza o
so o
na izan dela eta % 24,6k dio o
na izan dela.
Biztanleriaren % 5,3k adierazi du pozik dagoela foru aldundiarekin Internet bidezko tramiteak egiteko moduarekin eta % 0,5 ez da bat ere pozik agertu.
Udalekin tramiteren bat egin edo zerbitzuren bat kudeatzeko Internet bidez jarduten duten herritarren balorazioari dagokionez, batez besteko puntuazioa 8koa izan da.
Biztanleriaren % 66,7 o
so pozik agertu da eta % 26,4k bere esperientziarekin pozik dagoela baieztatu du. Inkesta egin duten biztanleen % 1,8k soilik adierazi du udalekin o
nline kateen bidez izan duen elkarrekintza o
so o
na izan dela eta % 0,7k dio ez dela o
na izan.
(111. irudia)
Internet bidez administrazioekin kudeaketak egiteko moduaren asetasunari buruzko batez besteko balorazioa, administrazio-motaren arabera, 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Nahiz eta herri administrazioekiko harremanekin pozik ez dauden biztanleen portzentajea ez den kezkatzeko modukoa, jakin nahi izan dugu ea pertsona horiek zergatik eman dizkieten 5 puntu (0tik 10erako eskalan) baino gutxiago administrazioekin egin dituzten tramite eta kudeaketa elektronikoen esperientziei.
Hori dela eta, e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruzko inkestan honakoa galdetu zaie hiritarrei: “Zergatik ez zaude pozik zure esperientziarekin? Zein alderdi hobetu beharko litzateke?”.
Bat-bateko erantzunak izanik, biztanleriaren erantzunak honako emaitzetan batu dira:
• Eusko Jaurlaritzarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Hurrengo grafikoan biztanleriaren erantzunak jasotzen dituzten sei arrazoiak ikus ditzakegu. Portzentaje altuena erregistratu duten bi arrazoiak o
rria erabiltzeko erraztasun-falta (% 43,2) eta bilatu edo eskatu den informazioa eskuratu ez izana (% 28,1) dira.
(112. irudia)
Eusko Jaurlaritzarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
• Foru aldundiarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Eusko Jaurlaritzaren kasuan gertatzen zen bezala, webgunea erabiltzeko erraztasun-falta (% 67,6) eta bilatu edo eskatzen zen informazioa eskuratu ez izana (% 44,1) dira foru aldundiarekiko kudeaketa edo tramitazio elektronikoan esperientzia o
na ez izatearen bi arrazoi nagusiak.
(113. irudia)
Foru aldundiarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
• Udalarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Biztanleriaren % 72,6k dio o
rria blokeatu egiten dela eta % 27,5ek o
rria ez dela erabilerraza. Kasu honetan, arazo teknikoak udalen webguneak erabiltzearen o
ndoriozko zailtasunen gainetik daude. Hau da, “orria blokeatuta dago” erantzunak zera iradokitzen du, jendea webgunearen funtzionamenduan dauden arazo teknikoez ari dela.
(114. irudia)
Udalarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
11.4.2. Eremu publikoko partaidetza Internet bidez
Euskal gizarteak Internet bidez parte hartzen al du Euskadiko eremu publikoarekin lotutako gaietan? Erakundeen webguneen bidez parte hartzen du edo nahiago du erakundearenak ez diren webguneak erabili?
Inkesta egiten duten biztanleen % 88,7k dio ez duela Internet bidez parte hartzen Euskadiko eremu publikoarekin lotutako gaietan, eta % 11,3k , aldiz, sarea gizarte-sareetan, webgunetan, foroetan, blogetan, egunkari digitaletan eta abarretan iruzkin eta proposamenak egiteko erabiltzen duela adierazi du.
(115. irudia)
16 urte edo gorako pertsonak, Euskadiko politikarekin lotutako gaietan Internet bidez duten partaidetzaren arabera, gizarte-sare, webgune, foro, blog, egunkari digital eta abarretan iruzkinak edo proposamenak egiten (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Horretarako erabiltzen diren kateei dagokienez (erakundekoak ala ez), Euskadiko politikarekin lotutako gaietan Internet bidez parte hartzen dutela adierazi duten biztanleen % 69,9k nahiago du erakundearen webguneak ez direnak erabili eta % 18,2ri berdin dio atari bat edo bestea erabiltzeak. % 11,9k soilik egiten ditu iruzkinak erakundearen webgune edo profiletan.
Hurrengo urratsean eremu publikoko partaidetzarekin lotutako ekintzetan noizbait Internet bidez parte hartu duten biztanleen partaidetza-maila aztertu nahi da, besteak beste honakoetan:
Datuei jarraiki, Euskadiko herritarrek eremu publikoan duten partaidetza-maila, herri administrazioen webguneen bidez, o
raindik hasiberria da.
Grafikoan ikus daitekeenez, inkesta egin duten biztanleen % 16,6k soilik eskatu du gobernuari eta beren politikoei buruzko informazioa noizbait Interneten bidez.
(116. irudia)
Herri administrazioetako edozeinen webgunearen bidez parte hartu duten 16 urte edo gorako pertsonak, ekintza-motaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Era berean, % 16,6k dio herri administrazioetako webguneen bidez kexa edo erreklamazioak planteatu dituela. Iradokizunak eta proposamenak egin dituztela dioten biztanleen portzentajea ere antzekoa da (% 16,4). Kontsulta herrikoietako partaidetza, % 15ekin, portzentajerik baxuena erregistratu duen ekintza da.
Hau da, biztanleriaren % 58,3k dio inoiz ez duela egin zerrendatutako ekintzetako bat ere ez.
Eta zergatik ez da parte hartzen eremu publikoan herri administrazioen webguneen bidez? Ezagutza hau gehiago sakontzeko, galdera hau egin zitzaien biztanleei, era irekian (bat-bateko erantzuna), aipatutako bitartekoen bidez eremu publikoetan ez parte hartzearen arrazoi nagusiak indexatzen saiatzeko.
Beharrizan-falta eta konfiantzarik eza dira kontsulta herrikoi, informazio-eskaera, kexa edo iradokizunen bidalketa eta bestelako ekintzetan webgune instituzionalen bidez inoiz ez dutela parte hartu aitortu duten pertsonek argudiatu dituzten bi arrazoi nagusiak.
Horrela, inkesta egin duten eta administrazioarekin horrelako ekintzarik egin ez duten pertsonen % 58,1ek dio arrazoi nagusia “horretarako arrazoi edo beharrizanik ez edukitzea” izan dela. Bigarrenik, % 22,7rekin, “aurrez aurre egitea nahiago dut” arrazoia egon da, eta, hirugarrenik (% 10,2) “ez naiz Internetez fio edo ez dut Internet erabiltzen horrelako ekintza edo tramiteetarako”.
Inkesta egin duten pertsonen % 3k soilik dio “Internet bidezko partaidetza ez dela aurrezko aurrekoa bezain erabilgarria” eta % 5,5ek adierazi du “ez dutela Interneti edo ekintza horiek egiteko moduari buruzko ezagutza nahikorik”.
Ikusi dugun bezala, lehen zerrendako ekintzen bidezko partaidetza, herri administrazioetako webguneak tarteko, o
raindik garapen-maila hasiberrian dago. Partaidetzari buruzko informazioa sakontzeko asmoz, ekintza horiek zein administrazioren webgunetan gauzatzen dituzten galdetu genien herritarrei. Hau da, biztanleriaren % 16,6k noizbait gobernuko eta politikako gaiei buruzko informazioa eskatu duela adierazi du, baina Administrazioaren zein mailatan izan da hori: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak edo udala?
Horrela, hiritarrek Euskadiko administrazio desberdinen bidezko Euskadiko eremu publikoan duten partaidetza-maila zein den hobeto jakin ahalko dugu. Horretarako, galdetegian aurreikusitako partaidetza-ekintza desberdinen bidez egingo dugu azterketa:
• Gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatzea
(117. irudia)
Gobernuari eta beren politikoei buruzko informazioa eskatu duten 16 urtetik gorako pertsonak, eskaeraren xede den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
Inkesta egin dutenen artean gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatu duten pertsonen % 67,1ek Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez egin du eskaera. Rankingeko bigarren postuan udalak daude. Gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatu duten pertsonen % 20,3k dagokion udalaren webgunearen bidez egin du eskaera.
• Hiritarren kontsultetan parte hartzea
Hiritarren kontsultetan Internet bidez parte hartu dutela adierazi duten pertsonen % % 40,2k dagokion udalaren webgunearen bidez egin du. Neurri txikiagoan, hiritarren kontsultetan parte hartu duten biztanleen % 35,6k dio Eusko Jaurlaritzak horretarako gaitutako webgunearen bidez egin duela.
Foru aldundiak, informazio-eskaeraren kasuan gertatzen zen bezala, hirugarren postuan daude. Kasu honetan portzentajea % 16,8koa da.
(118. irudia)
Hiritarren kontsultetan parte hartu duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
• Iradokizunak edo proposamenak egitea
Administrazioari egindako iradokizun eta proposamenak tokiko erakundeen hurbiltasunarekin lotuta daude. Horrenbestez, datuen azterketan ikus daitekeen bezala, Internet bidez iradokizun edo proposamenak egin dituen biztanleriaren % 55,2k udalen bat webgunean egin du. Bigarren postuan Administrazioa legoke, bere mailarik altuenean: Internet bidezko iradokizun edo proposamenak egin dituzten biztanleen % 25,4k Eusko Jaurlaritzari zuzendu dizkio.
(119. irudia)
Iradokizun edo proposamenak egin dituzten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
• Kexak edo erreklamazioak planteatzea
Kexa edo erreklamazioen planteamendua ere tokiko administrazioarekin eta haren hurbiltasunarekin lotuta dago. Kexak edo erreklamazioak planteatu dituzten pertsonen % 63k udalaren webgunearen bidez egin du, eta % 20,5ek, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
Laburbilduz, eta datuak aztertuta, lau ekintza hauetakoren bat egiteko gehien erabili diren webguneak Eusko Jaurlaritzarena eta udalenak izan dira, % 44,5 eta % 43,3 hurrenez hurren. Foru aldundien webguneak hirugarren postuan leudeke, biztanleriaren % 19,2k jo baitu horietara lau ekintza hauetakoren bat egiteko.
Txosten berezi honen esparruan adituekin egindako lan-saioetan azpimarratu den irizpideetako bat zera izan da, partaidetzak bi zentzu edo norabide izan behar dituela, hau da, administrazioaren eta hiritarren artean ezarritako elkarrizketa ezin dela norabide bakarrekoa izan.
Horren harira, honakoa galdetu zitzaien hiritarrei: “Administrazioaren erantzunik jaso al zenuen erantzunen bat jasotzea espero zenuen kasuetan?”.
Lehen adierazitako lau ekintzetakoren bat egin duten biztanleen % 59,1ek aitortu du kasu guztietan jaso duela administrazioen erantzuna (beharrezkoa zen kasuetan). Horrez gain, biztanleriaren % 7,4k baieztatu du noizbait (ez beti) erantzuna jaso duela.
Aitzitik, hiritarren % 26,5ek azaldu du inoiz ez duela administrazioen erantzunik jaso erantzuna espero zuen kasuetan.
(120. irudia)
Kexak edo erreklamazioak planteatu dituzten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak o
inarri izanda, 2012.
(121. irudia)
Administrazioarekin lau ekintzetakoren bat (informazio-eskaerak, hiritarren kontsultak, iradokizunak eta kexak) egin duten 16 urtetik gorako pertsonak, erantzuna espero zuten kasuetan Administrazioaren erantzuna jaso duten kontuan hartuta (%), 2012
66 O
har metodologikoa: inkesta egin duten biztanleek hiritarren kontsultaren mekanismoaren benetako irismenari buruzko ezagutza-falta posiblea dutela kontuan hartuta (Legean ezartzen den eta txosten honetako 11.3.3 ataletan azaltzen den bezala), hiritarrek inkesta honetako kontsulta herrikoien bidez izan duten partaidetzari buruzko datuen gainean hitz egitean denean, kate elektroniko, inkesta edo webguneetako bozketen bidez egindako “kontsulta elektronikoei” buruz ari garela ulertu behar da. Arartekoak eta CTIC Fundazioak (proiektuaren bulego teknikoa) ezin dute bermatu metodologikoki kontsulta horiek bat datozenik Legean xedatutakoarekin.