11. Partaidetza-eten digitala
Kapitulu honetan Euskadiko partaidetza-eten digitala aztertuko dugu. Eta e-partaidetzaren ikuspegia izango da abiapuntua. Hau da, teknologiak partaidetza-prozesuan sartuko ditugu. Adituek APT (ahalduntze eta partaidetzarako teknologiak)52 gisa izendatzen dituzten teknologia hauek bizitza hiritar eta publikoan ahaldundu eta parte hartzeko mekanismoak diren teknologiak eskuratzean datza.
Hiritartasunaz eta partaidetzaz hitz egitean, hiritarren partaidetza zer den definitzen saiatu behar gara.
Pedro Prieto Martínek53 adierazi duen bezala, hiritarren partaidetza honela defini liteke:
“Harreman politikoak instituzionalizatzeko modu berria, hiritarrek eta hiriko elkarteek politika publikoen zehaztapen, betearazpen eta kontrolean inplikazio handiagoa dutelarik”.
Hiritarren partaidetza gobernu irekiaren ereduko oinarrietako bat da eta IKTen sarrerak honako abantailak ditu:
Eremu sozial eta publikoetako partaidetzaz hitz egiten badugu, hiritarren gauzak aldatzeko, mundu hobea lortzeko, partaidetzarako gogoa izateko, motibazio argia edukitzeko eta bere partaidetzak duen eragina ikusi ahal izateko aukeran sinetsi dezakeela esaten ari gara.
Ondorioz, partaidetza-eten digitalak galdera berriak planteatzen dizkigu: Jendearen ustez IKTen sarrerak eragin positiborik al dauka partaidetza-prozesuetan? Euskal biztanleriak eremu sozial eta publikoetan parte hartzen al du? Kate digitala edo aurrez-aurrekoa nahiago du? Zergatik parte hartzen du?
Txosten berezi honetan jorratutako beste eten digitalak aztertzean gertatu den bezala, hainbat faktorek azaltzen dute partaidetza-eten digitalaren zati handi bat, besteak beste: ikaskuntza-etenak, IKTen sarbide-, erabilera- eta eskuratze-etenak, gizarte-bazterkeriak, lurraldeko partaidetza-kulturaren heldutasun-egoerak edo faktore sozioekonomiko eta demografikoek.
Baina azterketa hau ez litzateke guztiz amaituta egongo administrazioen bitarteko, modu eta jokamoldeen ikuspegia batuko ez bagenu. Horrenbestez, administrazioek Euskadiko e-partaidetzaren esku jartzen dituzten bitartekoak aztertu behar ditugu eta berriz ere galdetu herritarrei: Zerbitzu horiek erabiltzen dituzte? Zein iritzi dute horien gainean? Erabilgarriak al dira? Kate horien bidez parte hartzen duten pertsonen esperientzia asegarria al da?
Azterketa hau egiteko, atal metodologikoan deskribatutako iturri kualitatiboak eta honako iturri kuantitatiboak hartu ditugu oinarritzat:
52 Reig Hernández, Dolors (2012): Disonancia cognitiva y apropiación de las TIC. Telos aldizkaria (Cuadernos de Comunicación) (urtarrila-martxoa 2012). www.telos.es.
53 Prieto Martín, P. (2006): Sistemas avanzados para la participación electrónica municipal: ejes conceptuales para su diseño; TEXTOS aldizkaria CiberSociedad-erako, 9., hemen aipatua: Calderón, C. eta Lorenzo, S (2010): Open Government, Gobierno abierto; Algón Editores.
11.1. Internet erabiltzearen eragina Euskadiko eremu sozial eta publikoetako partaidetzan
Sarritan, eremu sozial eta publikoetako hiritarren partaidetzari buruzko azterketan honako aldagaia sartu ohi da, eta egungoa bezalako garaietan, aipatu beharrekoa da: Internetek gu komunikatzeko, harremanak izateko, gure ingurua ulertzeko eta eraldatzeko eta parte hartzeko dugun gaitasunaren jakitun izateko modua aldatu du.
Normalean hausnarketa hauek ondorioen bidez sortzen dira. Euskal etxeetan dauden IKT kopuru altuak, gizarte-
sareetako partaidetzari buruzko inkesten kopuruak eta tresna eta partaidetza-kate berrien sorrerak iradokitzen dutenez, bilakaera-garai honetan zerbait aldatzen ari da eta IKTek zeresan handia dute horretan, identifikatu eta aprobetxatu beharko dituzten erronka eta aukera berriak sortzen direlarik.
Baina, errealitate honi buruzko hurbilketa kuantitatiboa egiteko aukerarik al dago? Txosten berezi hau egitean, Kapital Sozialari buruzko Inkestaren azterketa estatistiko osagarria egiteko eskatu zitzaion Euskal Estatistika Erakundeari (Eustat), jarraian zerrendatu diren alderdiak Interneten erabilera-aldagaiekin batera gurutzatzeko asmoz. Hori horrela, eskuratutako informazioari esker, herritarren partaidetzari eta gizarte-kohesioa osasuna, zoriontasuna (ongizate subjektiboa)… bezalako alderdien pertzepzioari buruzko azterketa bat egin ahal izan dugu, Internet erabiltzen duten eta ez duten pertsonen artean bereiziz (Interneten erabilera azken 3 hilabeteetan neurtu delarik).
Aztergaiak54:
(84. irudia)
Batez besteko puntuazioa aldagai nagusietan
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.1. Gai sozio-politikoen gaineko interesa
Lurralde bateko partaidetza-maila justifikatzeko orduan kontuan hartzen den lehenengo faktoreetako bat da herritarrek duten interesa beren auzo, autonomia-erkidego, politika, arazo sozial eta politiko eta abarrekin lotutako gaietan. Bere inguruarekiko, lurralde baten garapena arautzen duten politikekin lotutako gaiekiko eta abarrekiko interes-motaren bat daukan norbaitek partaidetza-prozesuetan parte hartu nahi izateko aukerarik ba al dauka?
Inkestaren arabera, inkesta egin duten euskal biztanleen % 84,6k dio interes ertain edo altua duela gai sozio-politikoetan, 0tik 10erako eskalan 5,75eko batez besteko puntuazioarekin. Gizonek eta emakumeek interesa al daukate gure inguruko gai sozial eta politikoen gainean? Alderik al dago gazteenak, helduek eta nagusiek adierazitako interesaren artean? Klase sozial jakin batekoa izateak zein eragin dauka gai sozio-politikoen gaineko interesean? Internet erabiltzen duten pertsonek interes gehiago al daukate gai hauei buruz?
Sexuaren araberako azterketari jarraiki, gizonen % 83,8k adierazi du interes ertain edo altua duela gai sozio-politikoen gainean, emakumeek erregistratutako % 85,5en aldean. Datuok Interneten erabilerarekin gurutzatuta ondorioztatu daitekeenez, Internet erabiltzen duten emakume nahiz gizonek esperimentatu dute interes handiagoa gizartearekin eta politikarekin lotutako gaietan Internet erabiltzen ez dutenek baino. Interesaren igoera hori bereziki nabarmena da emakumeen kasuan.
(85. irudia)
Gai sozio-politikoen gaineko interes “ertain edo altua”, sexuaren eta Interneten erabileraren arabera
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Inkesta egin duten pertsonen adinari erreparatuz gero, 15 eta 24 urte bitarteko tartea da gai honetan interes-mailarik baxuena erregistratu duena, 0tik 10erako eskalan batez beste 5,23 punturekin. Gazteen % 79,6k dio interes ertain edo altua sentitzen duela gai sozial eta politikoen gainean, 35-49 eta 50-64 urte bitarteko taldeek erregistratutako % 86,8 eta % 86,4ren aldean.
Interneten erabilerak ere aldeak eragiten ditu adin-tarte desberdinen interes sozio-politikoan. Eustatek emandako datuen arabera, adin-tarte guztietan gai sozial eta politikoen gaineko interesa handiagoa da Internet erabiltzen duten pertsonen artean. Nabarmena da eragin handiena erregistratu duen tartea 65 urtetik gorakoena dela, adin horretako Internet-erabiltzaileen % 94,9k adierazi baitu interes ertain edo altua, Internet erabiltzen ez duten adin-tarte horretako pertsonek erregistratutako % 82,2ren aldean.
Klase soziala ere lotuta omen dago gure inguruko gai sozial eta politikoen gaineko interesarekin. Hori horrela, batez besteko puntuaziorik altuenak klase sozial altu eta ertain altuan erregistratzen dira (batez beste 6 puntu, 0tik 10erako eskalan) eta jaitsi egiten dira klase sozialean beherantz egin ahala, klase ertain, ertain baxu eta baxura.
Berriz ere, Interneten erabilerak eragin handia dauka gai horiekiko interesaren sentimenduan. Hori horrela, Internet erabiltzen duten klase altu eta ertain altuko pertsonen % 100ek adierazi du interes ertain altua duela gai sozial eta politikoen gainean eta portzentaje hori % 65,4koa da Internet erabiltzen ez duten klase sozial honetako pertsonen kasuan.
(86. irudia)
Gai sozio-politikoen gaineko interes “ertain edo altua”, adinaren eta Interneten erabileraren arabera
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.2. Hauteskundeetako partaidetza
Gai politikoetako hiritarren partaidetzari buruzko hausnarketa egin nahi denean sakontzen den beste alderdietako bat hauteskundeetako partaidetza da, hots, eredu demokratiko ordezkagarriaren narriadura posiblea.
Euskadiko Kapital Sozialari buruzko inkestaren arabera, inkesta egin duten biztanleen % 79,2k aitortu du hauteskundeetan duen partaidetza ertaina edo altua dela, 0tik 10erako eskalan batez beste 7,55 punturekin.
Emakumeek pisu nabarmena dute hauteskundeen partaidetzan. Hori horrela, inkesta egin duten emakumeen % 81,3k baieztatu du hauteskundeetan (udalekoak + autonomikoak + europarrak + orokorrak) partaidetza ertain altua eduki duela, gizonezkoetan erregistratutako % 77ren aldean.
Adinari jarraiki, hauteskundeetako partaidetza-portzentajerik altuenak 50-65 tartean eta 65 urtetik gorakoen taldean batzen dira. Datuen arabera, gazteengan piztutako interesa adin-tarte aurreratuagoetan sortutakoa baino baxuagoa da. Edo, gutxienez, hala adierazi dute inkesta egitean55.
Hauteskundeetako partaidetzaren eta klase sozialen arteko harremanari dagokionez, datuei jarraiki klase ertaina eta klase ertain baxua dira hauteskundeetan partaidetza altuagoa aitortu dutenak (partaidetza-maila ertain altua).
Azterketaren puntu honetan galdera saihestezin bat pizten da: Interneten erabilerak zerikusirik al dauka hauteskundeetako partaidetza-mailarekin? Sarea erabiltzen duten eta informazio-iturri berrietarako eta iritziak partekatzeko eta interes publikoko alderdiei buruzko eztabaidak sortzeko kate berrietarako sarbidea duten pertsonek hauteskundeetan gehiago parte hartzen duten adierazi al dute?
Datuak gurutzatzean ikusi ahal izan dugunez, harreman hori batez ere adin-tarteen azterketan ikus dezakegu. Hauteskundeetako partaidetza-maila “altua” hazi egiten da Internet erabiltzen duten pertsonen artean, ia adin-tarte guztietan. 25-34 urte bitarteko tartean jaso diren emaitzak aipagarriak dira. Izan ere, Internet erabiltzen duten pertsonen % 70ek baieztatu du hauteskundeetan partaidetza altua duela, Internet erabiltzen ez duten adin-tarte honetako pertsonek erregistratutako % 44,6ren aldean. Nahiz eta egia den kasu honen azpian IKTen erabilera altua duen talde sozial bat dagoela, eta, beraz, Internet erabiltzen ez duten pertsonen erantzunak pisu handiagoa dutela eskuratutako portzentajeetan, azterketak beste adibide esanguratsu batzuk islatu ditu. Horrenbestez, 50-64 urte bitarteko tartean berriz ere daukagu errealitate hori. Internet erabiltzen duten pertsonen % 94k adierazi du hauteskundeetan partaidetza ertain altua duela eta Internet erabiltzen ez duten adin-tarte honetako pertsonen artean portzentaje hori % 88,8koa da.
(15. taula)
Hauteskundetako partaidetza
Adina | Internet-erabiltzaileak | Hauteskundeetako partaidetza (%) | ||
Baxua | Ertaina | Altua | ||
15-24 urte | Bai | 70,9 | 8,7 | 20,3 |
Ez | 72,3 | 15,1 | 12,6 | |
25-34 urte | Bai | 22,8 | 7,2 | 70 |
Ez | 46,3 | 9,2 | 44,6 | |
35-49 urte | Bai | 16 | 4,9 | 79,1 |
Ez | 19,7 | 6,1 | 74,2 | |
50-64 urte | Bai | 5,9 | 2,1 | 91,9 |
Ez | 11,3 | 2,7 | 86,1 | |
65 eta gehiago | Bai | 6,3 | 5,1 | 88,6 |
Ez | 8,6 | 1,9 | 89,5 |
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.3. Eragin pertsonala
Euskal hiritarrek zein neurritan uste dute beren botoak edo partaidetzak auzo, udalerri, Euskadi edo Europako erabakietan eragin dezakeela?
Eustaten Kapital Sozialari buruzko inkestako kopuruak nahiko irmoak dira. Inkesta egin duten pertsonen % 86k uste du bere inguruan eragin pertsonala izateko gaitasuna ertain baxua dela, 10eko eskalan batez beste 4,41 punturekin.
Gizon eta emakumeen artean emakumeak dira nagusi, eragin pertsonaleko gaitasunean portzentaje handiagoa islatzen baitute (maila ertain altua: % 65,7, gizonen % 60,4ren aldean).
Klase sozialen arabera aztertuz gero, klase altua, ertain altua eta ertaina dira eragin pertsonalerako gaitasun gehien adierazten dutenak. Aitzitik, klase ertain baxua eta klase baxua dira eragin pertsonal baxuko maila gisa batu ahal diren erantzun-portzentaje handiena erregistratzen dutenak.
Aldagaiak gurutzatuz gero (eragin pertsonala, Interneten erabilera), Internet erabiltzen duten pertsonek ez dute gaitasun gehiago sentitzen beren boto edo partaidetzaren bidez inguruan eragina izateko orduan. Egoera guztiz bestelakoa da. Internet erabiltzen duten pertsonen artean batzen dira portzentajerik altuenak eragin pertsonalaren pertzepzioko tarte baxuan.
11.1.4. Partaidetza sozial eta politikoa
Zein da euskal hiritarren partaidetza sozial eta politikoaren maila? Kanpainetan sinatu, mitinetara joan, arrazoi politikoengatik erosteari utzi, agintariekin harremanetan jarri, komunikabideetara kexak bidali, eztabaida, manifestazio eta abarretan parte hartu nahiz bestelako jarduera soziopolitikoetan duten partaidetza-maila nola baloratzen dute?
Inkesta egin duten biztanleen % 98,5ek uste du bere partaidetza sozial eta politikoa ertain baxua dela, 0tik 10erako eskalan batez beste 1,22 puntu dituela. Kopuru hori irmoa da, batez ere kontuan hartzen badugu % 88,6 bat datorrela partaidetza-maila baxuarekin eta % 9,9 maila ertainarekin.
Datua aztertuz gero, sexuaren araberako azterketa kontuan hartuz, gizonek partaidetza sozial politiko handiagoa egozten diote euren buruari emakumeek baino (partaidetza ertain altua: % 12,9, emakumeek erregistratutako % 10en aldean).
Adinen arabera, partaidetza sozial eta politikoko portzentajerik altuenak 15 eta 49 urte bitarteko adin-tarteekin bat datoz (15-24, 25-34 eta 35-49).
Partaidetza “ertain altuko” portzentajerik altuenak klase sozial altuenetan batzen dira, zehazki, klase altu eta ertainean, eragin pertsonalaren aldagaiaren kasuan gertatu den bezala. Ikuspegi horretatik, eragin pertsonaleko maila ertain altuak bat datoz partaidetza sozial eta politikoko maila ertain altuekin. Bestela esanda, gure inguruan esku hartzeko gaitasunaren pertzepzioa handiagoa da bi eremuetako partaidetza-maila altuagoa denean.
Internet partaidetzan erabiltzeak izan dezakeen eraginari dagokionez, datuei jarraiki Internet erabiltzen duten pertsonek partaidetza-maila altuagoa dutela aitortu dute. Halaxe gertatu da, hain zuzen ere, bai genero-perspektibaren azterketan, bai adin-tarteen eta klase sozialen araberako azterketan. Horren gaineko daturik esanguratsuenetako batzuei jarraiki, Internet erabiltzen duten 24-34 urte bitarteko biztanleen % 15,2k adierazi du partaidetza sozial eta politikoko maila ertain altua duela eta Internet erabiltzen ez dutenen artean portzentaje hori % 4tik beherakoa da. Errealitate hori are nabarmenagoa da 50 eta 64 urte bitarteko adin-tartean. Izan ere, Internet erabiltzen duten pertsonen % 20,1ek partaidetza-maila ertain altua dauka alderdi publiko eta sozialean, Internet erabiltzen ez duten adin-tarte bereko pertsonek erregistratutako % 6ren aldean.
Interneten erabileraren, partaidetza sozial eta politikoaren eta klase sozialaren arteko gurutzaketak emaitza oso esanguratsuak iradoki ditu:
(16. taula)
Partaidetza sozial eta politikoa
Klase soziala | Internet-erabiltzaileak | Partaidetza sozial eta politiko ertain altua (%) |
Klase baxua | Bai | 20,9 |
Ez | 5,1 | |
Klase ertain baxua | Bai | 15,5 |
Ez | 4 | |
Klase ertain baxua | Bai | 16 |
Ez | 5,4 | |
Klase ertain altua | Bai | 21,3 |
Ez | 4,7 |
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.5. Elkarteetako partaidetza
Euskal hiritarrek nola ikusten dute beren burua elkarteetako boluntario-ekintzetan, finantzazioan eta partaidetzan duten partaidetzari dagokienez?
Euskadiko Kapital Sozialari buruzko inkestako datuen arabera, biztanleriaren % 99,7k dio elkarteetan duen partaidetza-maila baxu ertaina dela. Azpimarratu beharra dago datu honetan (maila ertainaren % + maila baxuaren %), % 97,2 partaidetza-maila baxua adierazi duten pertsonak direla. Batez besteko puntuazioa 0,80koa da 0tik 10erako eskalan, 0 partaidetza-maila baxuenen adierazle delarik.
Sexuei erreparatuz gero, gizonek gehiago parte hartzen dute elkarteekin, batez besteko puntuazioa 0,90koa baita (0tik 10erako eskalan), emakumeek erregistratutako 0,71 puntuen aldean.
Partaidetza-portzentaje baxuen barruan, partaidetza-portzentajerik altuenak erregistratzen dituzten adin-taldeak 35-49 eta 50-64 urte bitartekoak dira.
Beste aldagai batzuekin gertatzen den bezala, partaidetza-portzentaje handiak klase sozial altuenekin bat datoz. Eskala sozialean beherantz egin ahala, elkarteetako partaidetza jaitsi egiten da.
Eustaten datuak aztertuz gero, Euskadiko Kapital Sozialari buruzko inkestako informazioan oinarrituta, Interneten erabilera elkarteetako partaidetza-maila altuagoarekin lotu daiteke. Halaxe gertatzen da sexuaren nahiz adinaren araberako azterketa eginez gero. Hona hemen informazio horren adibide gisa balioko duten datuetako batzuk:
(17. taula)
Elkarteetako partaidetza
Adina | Internet-erabiltzaileak | Partaidetza ertain altua elkarteetan (%) |
15-24 | Bai | 2,6 |
Ez | 0 | |
25-34 | Bai | 2,7 |
Ez | 0 | |
35-49 | Bai | 4,6 |
Ez | 2 | |
50-64 | Bai | 4,3 |
Ez | 2,3 |
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
11.1.6. Gizarte-kohesioa
Interneten erabilerak eragina al dauka pertsonek beren testuinguruaren gainean duten pertzepzioan, azterketa hori desberdintasun, hurbiltasun eta gatazkek sortutako arazoak bezalako alderdien ikuspegitik eginda?
Inkesta egin duten euskal biztanleen % 96,2k baieztatu du lurraldeko gizarte-kohesioari buruzko pertzepzio ertain altua duela, 0tik 10erako eskalan 6,10 puntu eman baitizkio batez beste.
Errealitate honek ez du alde nabarmenik islatzen gizon eta emakumeen artean, nahiz eta gizonek gizarte-kohesioari emandako batez besteko puntuazioa emakumeek emandakoa baino apur bat altuagoa den (6,12 eta 6,08, hurrenez hurren).
Gizarte-kohesioaren pertzepzioak harreman proportzional zuzena dauka inkesta egin duten pertsonen adinarekin. Hori horrela, zenbat eta nagusiagoa izan, orduan eta altuagoa da gizarte-kohesioaren pertzepzio-maila.
Aztertutako beste aldagai batzuetan ez bezala, Euskadiko gizarte-kohesioaren pertzepzioan batez besteko puntuaziorik altuenak klase sozial ertain eta baxuan batzen dira.
Gizarte-kohesioaren pertzepzioa eta Interneten erabilera gurutzatuz gero, orokorrean, ezin daiteke ondorioztatu Interneten erabilerak Euskadiko gizarte-kohesioaren pertzepzioa hobetzen duenik. Guztiz kontrakoa. Kopuruen arabera, Internet erabiltzen duten pertsonek ez dituzte erabiltzen ez dutenek bezain puntuazio altuak erregistratzen (portzentajeak maila ertainean batzen dira). Hori horrela, Internet erabiltzen ez duten pertsonak dira gizarte-kohesioaren pertzepzio-maila altuan portzentaje altuena dutenak.
11.1.7. Zoriontasuna eta osasuna
Inkesta egin duten euskal biztanleen % 96,4k aitortu du bizitzarekiko eta diru-sarrerekiko asetasun eta osasunean maila ertain altua duela, 0tik 10erako eskalan 7,07 punturekin batez beste.
Ez da alde handirik erregistratu gizon eta emakumeen artean, nahiz eta gizonen batez besteko puntuazioa 7,10ekoa izan eta emakumeena 7,04koa.
Adinari erreparatuz gero, zoriontasunaren eta osasunaren gaineko batez besteko puntuazioa altuena da adin-tarterik
gazteenetan (15-24 urte) eta beherantz doa inkesta egin duten pertsonen adinak gora egiten duen heinean. Horrenbestez, 15-24 urte bitarteko biztanleek 7,43 puntuko batez bestekoa dute eta 65 urte eta goragoko biztanleek 6,64 puntukoa.
Zoriontasuna eta osasuna klase sozialen arabera nola baloratzen diren aztertuz gero, klase altuak, ertain altuak eta klase ertainak erregistratzen dituzte osasunari eta zoriontasunari buruzko pertzepzio-portzentaje “ertain altu” altuenak, 0tik 10erako eskalan 7,65 eta 7,20ko batez besteko puntuazioekin, hurrenez hurren.
Eta zer gertatzen da aldagai hau eta Interneten erabilera gurutzatuz gero? Ongizate subjektiboaren pertzepzioak Interneten erabileraren eragina jasaten al du? Sexuaren, adinaren nahiz klase sozialaren araberako azterketan, Internet erabiltzen duten pertsonek hobetu egiten duten zoriontasunaren eta osasunaren gainean duten pertzepzioa. Hori horrela, Internet erabiltzen duten pertsonek, adibidez, pertzepzio altuagoa dute beren zoriontasun eta osasunaren gainean Internet erabiltzen ez dutenek baino (Internet erabiltzen duten gizonen artean zoriontasun eta osasunaren pertzepzio-balio “altua”: % 65,1 da, Internet erabiltzen ez dutenek erregistratutako % 53,9ren aldean). Gauza bera gertatzen da emakumeen kasuan (Internet erabiltzen duten emakumeen artean zoriontasunaren eta osasunaren pertzepzio-balio “altua”: % 64,8 da, Internet erabiltzen ez duten emakumeek erregistratutako % 53,8ren aldean).
Adinaren ikuspegitik (osasun eta zoriontasunaren pertzepzioa –Interneten erabilera– adina), datuek informazio esanguratsua islatzen dute. Adin-tarte guztietan Interneten erabilera osasun eta zoriontasunaren pertzepzio-portzentaje altuagoekin lotzen da. Internet erabiltzen duten 65 urtetik gorakoen artean, esaterako, % 60,3k bere zoriontasun eta osasunari buruzko pertzepzio altua dauka. Kopuru horiek Internet erabiltzen ez duten eta beren osasun eta zoriontasunari buruzko pertzepzio altua aitortu duten adin-tarte bereko pertsonen oso bestelakoak dira, azken kasu horretan portzentajea % 47,4koa baita.
(87. irudia)
Zoriontasun eta osasunaren pertzepzioa adinaren eta Interneten erabileraren arabera
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
54 Definizioak, Eustaten arabera: http://eu.eustat.es/ci_ci/estadisticas/tema_362/opt_0/tipo_5/ti_Kapital_soziala/temas.html#axzz2VFCh6y2N.
55 Gogoan izan behar da datu horiek beti direla inkesta egin duten pertsonen aitorpenetakoak. Ez da erregistratutako botoaren azterketa estatistikorik egin.
11.2. Euskal gizartearen partaidetza IKTen bidez
Atal honetan aztertuko dugu euskal gizarteak nola parte hartzen duen, txosten berezi honen esparruan e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruz egindako inkestan planteatutako gai desberdinen erantzunen bidez.
Horretarako, partaidetza horren ezaugarriak zeintzuk diren azalduko dizkiguten aldagai nagusiak aztertuko ditugu:
(88. irudia)
Euskal gizartearen IKTen bidezko partaidetza
Txosten berezi honetan orain arte egin dugun bezala, aldagai horiek eten digitala sortzen duten beste faktore batzuekin gurutzatu dira. Eta azterketa horri esker, estatistikoki esanguratsuenak diren eta komentatu behar diren datuak atera ahal izan ditugu, inkesta honen lagina osatzen duten gizarte-multzo eta talde desberdinek hiritarren partaidetza nola bizi duten ulertzeko.
11.2.1. Hiritarren partaidetzarako arrazoiak
Zein arrazoi dauka hiritarrak Euskadiko eremu sozial eta publikoan parte hartzeko? Galdera honi erantzuten saiatzeko, honako galdera egin zitzaien hiritarrei: “Zergatik parte hartzen duzu zure inguruan edo eremu publikoan?
Bat-batean erantzun zitekeen galdera zenez, 5 erantzun-talde edo –motatan batu ditugu erantzunak. Hori horrela, inkesta egin duten Internet-erabiltzaileen % 48k adierazi du onura pertsonala lortzeko parte hartzen duela. Bestalde, % 28,6k dio besteei lagundu edo onurak ematea dela parte hartzeko arrazoia eta % 24,7k erabilgarri sentitzeko parte hartzen du.
Inkesta egin duten biztanleen % 27k soilik aitortu du erabakiak hartzeko orduan parte hartzeko asmoz parte hartu duela.
(89. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren inguruan edo eremu publikoan parte hartzeko arrazoien arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Zehaztasunez aztertuta, eta galdera honen erantzunak txosten berezi honetan zehar jorratu ditugun eten digitaleko aldagai nagusi batzuekin gurutzatuz gero, datu interesgarriak ondorioztatzen dira.
Sexuaren aldagaiarekin gurutzatuta, emakumeek gizonek baino neurri handiagoan aitortu dute onura pertsonalak eskuratzeko parte hartzen dutela, % 54,1ek aipatu baitu arrazoi hori, gizonen % 42,1en aldean.
Parte hartzeko arrazoi gisa erabilgarritasunaren sentimendua aipatu duten gizon eta emakumeen portzentajea da beste kontraste esanguratsu bat, % 35,1 eta % 14,2ko portzentajeekin, hurrenez hurren.
Adinaren aldagaiarekin gurutzatuta, bestalde, desberdintasun garrantzitsuak ikus ditzakegu Euskadiko eremu sozial eta publikoan parte hartzeko arrazoien artean. Horrenbestez, onura pertsonala eskuratzeko parte hartzen dutenek portzentaje altuagoak erregistratzen dituzte adin-tarteetan gora egin ahala. Ildo horretatik, 16 eta 34 urte bitarteko biztanleen % 47,8k dio hori dela parte hartzeko arrazoia, baina datua % 54,8ra igotzen da 55 urte edo goragoko pertsonen kasuan.
Aitzitik, erabakietan parte hartzeko arrazoiaren eta adinaren arteko harremanak honako eskema jarraitzen du: zenbat eta gazteagoa, orduan eta pisu gehiago du erabakietan parte hartzeko arrazoiak. Ondorioz, 16 eta 34 urte bitarteko biztanleen % 32,3k adierazi du kausa hori dela parte hartzeko arrazoia eta 55 urte edo goragoko pertsonen kasuan portzentaje hori % 21,3ra jaisten da (11 puntuko aldea adin-tarte bien artean).
Ikasketa-mailari erreparatuz gero, aldagaien gurutzaketak datu bereziki interesgarria ematen digu. Parte hartzeko arrazoia erabakietan esku hartu ahal izatea diren kasu gehiago ematen dira unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleen artean, lehen edo bigarren hezkuntzako ikasketa-maila duten pertsonen artean baino. Gurutzaketa honetan portzentajerik baxuena erregistratzen duen taldea bigarren hezkuntzako ikasketak dituen biztanleria da, % 24,1ekin, unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleek erregistratutako ia % 30en aldean.
Emaitzak lanbidearen arabera banatuz gero, inkesta egin duten biztanleek bat-batean emandako bi arrazoietan alde esanguratsuak daude.
Hori horrela, etxeko andreak (% 86,1) eta jarduerarik edo lanik gabe dauden pertsonak (% 75,3) dira parte hartzeko arrazoi gisa onura pertsonala eskuratzea hautatu dutenen portzentajerik altuenak erregistratzen dituzten profilak.
Bestalde, beren kontura lan egiten duten pertsonek erregistratu dituzte portzentajerik altuenak, grafikoan ikus daitekeen bezala, gainerakoak laguntzeko arrazoietan (% 56,9) eta erabakietan parte hartzeko arrazoietan (% 52,2), gainerako taldeekin alde nabarmenak dituztelarik.
Aipatzekoa da, era berean, jarduerarik edo lanik gabe dauden pertsonen % 6,1ek soilik aipatzen duela erabakietan esku hartzea dela bere parte hartzeko arrazoia.
Etorkinei dagokienez, % 45,4k dio besteak laguntzeko parte hartzen duela, hau da, etorkinak ez diren biztanleek baino % 17 gehiagok (% 27,7), azken horiek neurri handiagoan erabiltzen baitute onura pertsonala eskuratzeko (% 49,5).
Partaidetzaren kontzeptu hau, onura kolektiboa sortzeko orientatuta, ezgaitasun aitorturen bat duen biztanleengan ere ageri da. Hori horrela, ezgaitasun aitorturen bat duten biztanleen % 42,5ek adierazi du gainerakoei onurak eskuratzeko parte hartzeko duela eta portzentaje hori % 27,6ra jaisten da ezgaitasun aitorturik ez duten pertsonen kasuan.
Halaber, erabilgarri sentitzeko parte hartzen dutenak ere errotuago daude ezgaitasunen bat duten biztanleen artean (% 52,3, ezgaitasun aitorturik ez daukaten pertsonek erregistratutako % 23,8ren aldean).
(90. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren inguruan edo eremu publikoan parte hartzeko arrazoien eta lanbidearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Erabakietan esku hartzeko partaidetza, bestalde, baxuagoa da ezgaitasunen bat duten biztanleen artean (% 19,1, ezgaitasun aitorturik ez daukaten eta arrazoi hori aukeratu duten biztanleen % 27,5en aldean).
Bestalde, parte hartzeko arrazoiak eta Internet erabiltzeko maiztasunak ere harreman bat dutela ematen du. Erabilera zenbat eta maizago izan, orduan eta gehiago aitortzen da besteentzako onurak eskuratu nahi direla eta erabakietan esku hartu nahi dela parte hartzeko orduan.
Erabilera-maiztasunean mugitzen garen eta Interneten erabilera esporadikoagoa egiten duten pertsona-taldeengana hurbiltzen garen heinean, igo egiten da eremu sozial eta publikoan parte hartzeko arrazoi gisa onura pertsonala identifikatu duten pertsonen portzentajea.
(91. irudia)
Internet erabiltzen duten pertsonak, beren inguruan edo eremu publikoan parte hartzeko arrazoien eta erabilera-maiztasunaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
11.2.2. Partaidetzaren erabilgarritasunaren pertzepzioa hiritarren eskutik
Euskadiko eremu sozial edo publikoan noizbait parte hartu duten hiritarrek duten pertzepzioari buruzko azterketan, noizbait parte hartzea erabaki duen biztanleria zein sentsazioarekin geratu den nabarmendu nahi da. Partaidetza hori erabilgarria izan dela sentitu ahal dute?
Adierazle hau oso garrantzitsua da, aurreko esperientziek era esanguratsuan zehazten baitu etorkizuneko esperientzietako motibazio- eta inplikazio-maila. Bestela esanda, eta txosten berezi honen esparruan adituekin izandako eztabaida-taldeetan eskuratutako ondorio batzuk berreskuratuz, partaidetzan egondako esperientzia zapuztuek eragin handia dute lurraldearen kultura partaidea sustatzeko orduan.
Honako galdera egitean: “Zein neurritan iruditu zaizu erabilgarria zuretzat edo gainerako hiritarrentzat zure partaidetza?”, inkesta egin duten biztanleen % 34k baloratu du bere partaidetza oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria izan dela (datu erantsia).
Aitzitik, biztanleen % 33,6k uste du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria izan eta % 25,9k dio, zuzenean, partaidetza horrek ez duela inolako eraginik izan.
(92. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren partaidetzaren erabilgarritasunaren (pertsonala edo kolektiboa) pertzepzioaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Grafikoan ikus daitekeen bezala, inkesta egiten duten biztanleen % 59,5ek adierazi du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria izan edo ez duela eraginik izan.
Ikuspegi operatibotik erreparatuta, portzentaje horrek hiritarren partaidetza-esperientzia arrakastatsuak sortzeko beharrizanari buruzko alarma piztu lezake, ahalik eta gardentasun handiena bermatuz eta hiritarrei beren partaidetzak duen eragin edo balioaren jakitun izateko modua ahalbidetuz. Gomendioen kapituluan azalduko da gai hau zehatzago.
Partaidetzaren erabilgarritasuna inkesta egin duten biztanleen sexuaren aldagaiaren arabera nola baloratzen den aztertuta, datuak antzekoak dira eta ez da gap handirik antzeman bi taldeen pertzepzioen artean. Hori horrela, emakumeen % 34,7k uste du eremu sozial eta publikoan duen partaidetza oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria dela eta portzentaje hori % 33,4koa da gizonen kasuan. Bestetik, oso erabilgarritzat jotzen diren kasuak aztertuz gero, emakumeen % 3,6k soilik uste du hala dela eta gizonen kasuan % 7,6k.
Adinari erreparatuz gero, partaidetza pertsonala oso erabilgarri edo nahiko erabilgarri gisa ulertzen duten kasuak igo egiten dira adin-tarteetan gora egin ahala. Hori horrela, 16-34 urteko biztanleen % 28,8k uste du bere partaidetza oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria dela, portzentaje hori % 34,9ra igotzen da 35-54 urteko biztanleen kasuan, eta % 47,4ra 55 urte edo goragoko biztanleen kasuan.
Hau da, beste ondorio batzuen artean, inkesta egin duten 16-34 urte bitarteko biztanleen (Euskadiko Internet-erabiltzaileak) % 67,9k uste du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria izan edo ez duela eraginik izan, erabilgarritasunari edo eraginari erreparatuz gero.
Ikasketa-mailaren arabera, erabilgarritasunaren pertzepzioa (oso erabilgarria + nahiko erabilgarria) altuagoa da ikasketa-maila altuagoak dauzkaten biztanleen artean. Lehen hezkuntzako ikasketak dauzkaten herritarren artean dugu adibiderik argiena. Ikasketa-maila hori daukan biztanleen % 43,8k uste du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria eta % 19,3k dio ez duela eraginik izan. Unibertsitate-ikasketak dituzten biztanleen artean, aitzitik, % % 40,1ek uste du bere partaidetza oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria izan dela eta % 27,6k adierazi du ez dela oso erabilgarria izan.
Etorkinek erabilgarritasunari buruz duten pertzepzioa bereziki esanguratsua da. % 61,9k uste du eremu sozial eta publikoetako partaidetza ez dela oso erabilgarria izan. Etorkinak ez diren biztanleen kasuan, portzentaje hori % 32,3ra murrizten da.
(93. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren partaidetzaren erabilgarritasunaren (pertsonala edo kolektiboa) pertzepzioaren eta etorkinen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Adierazle hau ezgaitasunaren aldagaiarekin gurutzatuta ondorioztatu daitekeenez, ezgaitasun aitorturen bat duten biztanleen % 59,9k dio eremu sozial eta publikoetako partaidetza oso erabilgarria edo nahiko erabilgarria iruditzen zaiola. Portzentaje hori % 32,6koa da ezgaitasun aitorturik ez duten biztanleen kasuan, eta, beraz, datu horien interpretazioak erabilgarritasunaren pertzepzio altua iradokitzen du ezgaitasunen bat duten pertsonen taldean, beren partaidetzaren erabilgarritasunari dagokionez.
Deskribapen estatistikoa burutzeko, inkesta egin duten eta ezgaitasun aitorturen bat duten pertsonen % % 40,2k uste du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria (pertsonalki edo taldearentzat), eta portzentaje hori % 60,7ra igotzen da ezgaitasunik aitortuta ez duten biztanleen kasuan.
Interneten erabileraren maiztasunak eragin handia dauka hiritarrek partaidetzaren erabilgarritasuna ulertzeko moduan. Beraz, bere partaidetza ez dela oso erabilgarria uste duen biztanleriaren portzentajeak Internet erabiltzen duten maiztasunaren arabera alderatuz gero, emaitza oso argia da:
(18. taula)
Partaidetzaren erabilgarritasunaren pertzepzioa
Interneten erabileraren maiztasuna | Bere partaidetzak erabilgarritasun pertsonal edo kolektibo urria duela uste duen biztanleriaren % |
Egunero (egun guztietan) | 29,9 |
Astero (aste guztietan, baina ez egun guztietan) | 52,1 |
Hilero (hilean gutxienez behin) | 84,4 |
Internet egunero erabiltzen duten biztanleen % 29,9k soilik uste du bere partaidetza ez dela oso erabilgarria (biztanleriaren batez bestekoaren azpitik, azken hori % 33,6ko delarik) eta pertsonen horien % 6,5ek uste du (Internet egunero erabiltzen dutenen artean) bere partaidetza oso erabilgarria dela (biztanleriaren batez bestekoaren gainetik, azken hori % 5,6koa izanik).
11.2.3. Partaidetza-itxaropenak, gehiago parte hartu nahiko zenuke? Online edo offline?
Gizarte baten partaidetzaren azterketa hainbat aurpegi dauzkan poliedro batekin alderatu daiteke, eta, bertan, ikuspegia non jartzen dugun, horrek lagunduko digu aztergaia alderdi batetik edo bestetik lantzen. Aztertu ditugu partaidetzarako arrazoiak, pertsonek beren partaidetza erabilgarria den, edo bestalde, eraginik ez duen ulertzeko moduan, eta jorratu dugu ea Interneten partaidetzaren eta erabileraren artean harremanik ote dagoen ere.
Baina hurrengo galdera ere aipatu beharrekoa da: Euskadiko hiritarrek gehiago parte hartu nahi al dute? Sarritan hitz egin izan da partaidetzaren ekosistemaz, partaidetza-kateen, partaidetza horren joan-etorrien, lurraldeko partaidetza-kulturaren eta abarren inguruko argudioak aipatuz. Baina, jendeak parte hartu nahi al du? Edo, bestela esanda, jendeak eremu sozial eta politikoetako partaidetza-mailan egiten duenaz gain, besterik egin nahi al du?
Arartekoaren e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruzko inkestak zuzenean galdetzen dien biztanleei honakoa: ”Partaidetza-maila altuagoa eduki nahi zenuke Euskadiko eremu sozial eta publikoan, zure foru aldundian edo udalean?”.
Biztanleen % 37,4 adierazi du gehiago parte hartu nahiko lukeela. Bestalde, inkesta egin dutenen % 60,6k baieztatu du ez lukeela partaidetza-maila altuagorik izan nahi eremu sozial eta publikoan
(94. irudia)
Internet-erabiltzaileak, Euskadiko eremu sozial eta publikoan, beren foru aldundian edo udalean izan nahiko luketen partaidetza-altuagoaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
A priori erantzunak ez zuen oso pozgarria ematen, nahiz eta honelako txosten berezi baten esparruan, gure lurraldean gertatzen ari den egoera bat loratzeko aukera gisa interpretatu behar den, eta agiri honetan bertan jasotako gomendioen bidez esku hartu behar den.
Galdera honetan eskuratutako emaitzak txostenean zehar erabilitako ikerketa-aldagai nagusiekin gurutzatuta, oso informazio interesgarria dugu: inkesta egin duten biztanleen sexuaren aldagaiaren arabera, gehiago parte hartzeko interesik ez duten emakumeen portzentajea altuagoa da gizonena baino (% 62,4, % 58,8ren aldean, hurrenez hurren).
Adin-tarteei erreparatuz gero, biztanleriarik gazteena (16-34 urte) da neurri handiagoan esaten duena (% 44,9) gehiago parte hartu nahiko lukeela. Bestalde, 55 urte edo goragokoen taldean, adin-tarte horretako pertsonen % 65,2k dio ez lukeela gehiago parte hartu nahi bere inguruko bizitza sozial eta politikoan.
Jarduerarekiko edo lanbidearekiko harremanaren arabera, ikasleak (% 47,2) eta beren konturako langileak (% 41,8) dira eremu sozial eta publikoan gehiago parte hartzeko interes altuena dutenak. Bestalde, inkesta egin duten erretiratuak (% 66) eta besteren konturako langileak (% 63,2) dira neurri handiagoan aitortu dutenak ez dutela beren partaidetza-maila igo nahi.
Estatistiko esangura gehien duen datua etorkinena da. Talde honen % 75,1ek erantzun du neurri handiagoan parte hartu nahiko lukeela Euskadiko bizitza sozial eta politikoan. Portzentaje horrek bikoiztu egiten duten etorkinak ez diren biztanleengan erregistratutakoa (% 36,1).
(95. irudia)
16 urtetik gorako Internet-erabiltzaileak, Euskadiko eremu sozial eta publikoan, beren foru aldundian edo udalean izan nahiko luketen partaidetza-altuagoaren eta etorkinen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Bestetik, ezgaitasunen bat duten biztanleen % 33,7k (biztanleriaren batez bestekoa baino 3,7 puntu gutxiago) aitortu du gehiago parte hartu nahiko lukeela, eta, bestalde, % 63,8k erantzun du ez duela partaidetza-maila altuagoa izan nahi bere inguruko gai sozial edo publikoetan.
Eta gehiago parte hartu nahiko luketela dioten pertsona horiek guztiek, zein bide nahiago dute? Online aritu dira edo offline bitartekoak nahiago dituzte?
Gai hau jorratzeko, honakoa galdetu zitzaien biztanleei: “Nahiago al zenuke partaidetza hori Interneten bidez edo partaidetza-espazio fisikoen bidez (hau da, aurrez aurre) egitea?”.
Inkesta egin zuten biztanleen % 39,9k aitortu zuen nahiko zuela Internet erabili eta % 28,6k, berriz, aurrezko aurreko bitartekoak lehenetsi zituen. Portzentaje horiez gain, biztanleriaren % 24,1ek nahiago du bi modu horien konbinazioa (Internet+aurrez aurre), eta % 6,2k aitortu du ez diola ardura modu bat edo bestela erabiltzeak.
(96. irudia)
16 urtetik gorako Internet-erabiltzaileak, Interneten bidezko edo aurrezko aurreko partaidetza-lehentasunaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Inkesta egin duten pertsonen sexuaren aldagaiaren araberako azterketari jarraiki, gizon (% 34,6) baino emakume (% 45,4) gehiagok baieztatu du gehiago parte hartu beharko balukete, Interneten bidez egingo luketela.
Adin-tarteen arabera, eta aurreikus daitekeen bezala, jenderik gazteena (16-34 urte) da neurri handiagoan nahigo duena Interneten bidez parte hartzea (% 43,7), eta 55 urte eta goragokoek nahiago dituzte, bestalde, aurrez aurreko bitartekoak (adin-tarte horretako % 44,4k aukeratuko luke aurrez aurreko modalitatea).
Lanbidearen eta partaidetzarako aukeratutako katearen (online edo offline) harremanari dagokionez, estatistikei jarraiki ikasleak (% 62) eta beren konturako langileak (% 51,1) dira neurri handiagoan aukeratzen dutenak Interneten bidez parte hartzea.
Aitzitik, jarduerarik edo lanik gabe dauden pertsonak (% 43,8) eta besteren konturako langileak (% 35,1) dira neurri handiagoan aitortzen dutenak aurrez aurreko modalitateen bidezko partaidetza nahiago dutela. Etxeko andreak (% 48,5) dira bi modalitateen konbinazioa (Internet + aurrez aurre) nahiago dutenak parte hartzeko orduan.
Etorkinen % 49k nahiago du formula mistoa (aurrez aurre + Internet), % 28,4k, bestetik, Internet lehenesten du, eta, azkenik, % 18k aurrez aurreko modalitatea aukeratu du.
(97. irudia)
16 urtetik gorako Internet-erabiltzaileak, Internet bidezko edo aurrez aurrezko partaidetza-lehentasunaren eta adinaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Era berean, ezgaitasun aitorturen bat duten biztanleek nahiago dute aurrez aurreko eta Internet bidezko modalitateen konbinazioaz baliatu (% 53). % 31,2k nahiago luke Interneten bidez egin eta % 5ek soilik aukeratu du aurrez aurreko katea. Inkesta egin duten eta ezgaitasunen bat duten pertsonen % 10,8k erantzun du gaiaren araberakoa dela erabiliko lukeen modalitatea (online edo offline), hau da, partaidetzaren helburuaren arabera sistema bat edo bestea hautatuko luke.
Interneten erabileraren maiztasunak eta partaidetza-kateak ere harremana omen dute. Internet zenbat eta maizago erabili, orduan eta gehiago nahigo da Internet eremu sozial eta publikoetan parte hartzeko. Horrenbestez, Internet egunero erabiltzen duten biztanleen % 44,9k aukeratu du Internet parte hartzeko, eta sarearen erabilera esporadikoa egiten duten (hilean gutxienez behin) eta beren inguruan parte hartzeko Internet erabiltzen duten pertsonen portzentajea % 16,4koa da, hau da, 28 puntu baino gehiagoko gap nabarmena dago.
Bestalde, Interneti eta IKTei buruzko ezagutza-maila altuagoa ere bat dator Interneten bidez parte hartzeko interes handiagoarekin. Internet eta IKTei buruzko ezagutza-maila aditua duten pertsonen % 60 inguruk adierazi du modalitate hori (Internet) dela bere ustez parte hartzeko aukerarik egokiena. Aitzitik, oinarrizko ezagutza-maila duten pertsonek nahiago dute aurrezko aurreko partaidetza (% 38,3) eta konbinatua (% 24,1), Internet nahiago duten % 32,5en aldean.
(98. irudia)
16 urtetik gorako Internet-erabiltzaileak, Internet edo aurrez aurreko partaidetza-lehentasunaren eta Internet eta IKTei buruzko ezagutza-mailaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
11.3. Administrazioaren bitarteko, modu eta jokamoldeak, hiritarren IKT bidezko partaidetza errazteko
Euskadiko hiritarrek eremu publikoan duten partaidetza aztertzeko, berrikusi egin behar da euskal herri administrazioek zein neurritan bermatzen dituzten biztanleek partaidetza-mekanismoak eskuratzeko dituzten moduan, bitartekoak, eta, azken finean, sarbidea (horretarako ez da nahitakoa tresnak eraikitzea, baizik eta politika eta erabakien ereduetan parte hartzeko ekimen hiritarrak ahalbidetzea).
Horrenbestez, errealitate hori aztertzeko Euskadiko erakunde publikoen webguneetako e-partaidetza jorratu behar da. Hots, beren atarien eta bertan eskainitako zerbitzu eta prozeduren bidez hiritarren administrazioetara hurbiltzeko maila zein den landu behar da.
Horretarako, hiru informazio-iturri erabili ditugu:
(99. irudia)
Partaidetza-prozesuen faseak
Kapitulu honetan aztertu diren gaiak, informazio-iturriotan oinarrituta, honakoak izan dira:
(100. irudia)
Euskal herri administrazioen azpiegiturak partaidetzarako eskubidea bermatzeko
Zortzi ardatz horien zehaztasunaren bidez, euskal herri administrazioek hiritarren Internet bidezko partaidetzarako eskubidea bermatzeko dituzten azpiegiturak ezagutu nahi dira eta sarearen bidez eremu publikoan hiritarren partaidetza sustatu eta arautzen duten berme juridikoak dauden ala ez jakin nahi da. Era berean, eskainitako zerbitzu edo modalitateen atzean dauden eta funtsezkoak diren alderdi guztien berri izan nahi da, besteak beste, administrazioetako langileen IKT gaitasunak eta administrazio langile erabakitzaileen hesien pertzepzioak eta jokamoldeak.
Ohar metodologikoa: esanguratsua da erakunde publikoei egindako galdetegiaren bidez jasotako informazioa webguneak sakon aztertuz osatzen dela. Ondorioz, berau irakurtzea komeni da, datuen ikuspegi oso eta osagarria izateko (ikus Euskadiko herri administrazioen webguneen berrikuspena).
11.3.1. Presentzia eta eskuragarritasuna: informazioa, hedapena eta harremana
Eusko Jaurlaritzako Zerbitzu Publiko Elektronikoen Estatistikaren arabera, Euskadiko erakunde publikoen atarietan gehien dauden hiritarren partaidetzako tresnak kexa eta iradokizunen atalak dira, aztertutako atari publikoen % 45,7tan ageri baitira. Inkestetarako (% 9,3) eta foroetarako atalak, erakunde publikoetako atarien % 8,4an daudenak, hurrengoak dira hiritarren partaidetza-tresnei buruzko ranking posible batean.
(101. irudia)
Euskadiko erakunde publikoek erabilitako webgune desberdinak, hiritarren partaidetza-tresnen eskuragarritasunaren arabera (%), 2010
Bertan egina, Eusko Jaurlaritzako 2010eko Zerbitzu Publiko Elektronikoen Inkestako datuetan oinarrituta.
Bestetik, gobernuko kideekin mezu elektroniko bidez harremanetan jartzeko aukera ageri da aztertutako atarien % 7,6an eta atal horietako % 2,8k soilik dauka hiritarrentzako gaitutako bozketa-atal bat.
Eusko Jaurlaritzako estatistikak aztertutako beste alderdi bat, lotura estua daukana e-partaidetzarekin, informazioa delako partaidetzarako aurretiazko ezinbesteko baldintzetako bat, gizarte-sareen eta blog-en presentzia eta erabilera da.
Iturri horren arabera, aztertutako atari publikoen % 13 dago Facebooken eta % 10,2 Twitter-en.
(102. irudia)
Euskadiko erakunde publikoek erabilitako webgune desberdinak, eskuragarritasunaren eta blog eta gizarte-sareen erabileraren arabera (%), 2010
Bertan egina, Eusko Jaurlaritzako 2010eko Zerbitzu Publiko Elektronikoen Inkestako datuetan oinarrituta.
Gizarte-sare nagusietan (Facebook eta Twitter) daudela kontuan hartuta, euskal erakunde publikoen atarietako % 9,4an blogak antzeman dira eta Flickr eta Youtube kateak, berriz, atarien % 4,5 eta 8,2an, hurrenez hurren.
Herri administrazioek hiritarren esku uzten dituzten tresnen (informazio, hedapen eta komunikaziorako) ezagutza sakontzeko, eremu publikoan duten partaidetza sustatze aldera, galdera berriak planteatu ditugu. Hori horrela, Euskadiko erakunde publikoen atariek partaidetzarako tresnak dituzte, kexa eta iradokizunetarako atalak barne, baina e-partaidetzarako berariazko espazioak al dituzte, behar bezala identifikatuta? Nola antolatzen dira edukiak atari horietan? Herritarren eta kontsultagaien funtzionario arduradun eta langile erabakigarrien arteko komunikazio zuzena ahalbidetzen al dute? Hiritarrek zein gizarte-erakunde edo -organotan parte hartu edo esku hartu dezaketen identifikatzen al dute? Herri administrazioek neurriak hartzen al dituzte komunikabideekin sinergiak aprobetxatzeko eta bizitza politikoari buruzko informazioa hedatzeko, herritarren eta eremu publikoaren artean interes eta hurbiltasuna sortze aldera?
Euskadiko herri administrazioei hiritarren partaidetzari buruz egindako galdetegiaren bidez, Arartekoak txosten berezi honen esparruan gauzatua (lehen aipatu eta azaldu dugun bezala), honako galderak eta beste batzuk egin nahi izan dizkiegu herri administrazioei. Jarraian ikusten diren taulan agertzen dira galderen erantzunak:
(19. taula)
Administrazioak IKT bidezko hiritarren partaidetza errazteko dituen bitartekoen erantzuna
1. ARDATZA. Webguneko presentzia: informazioa, hedapena eta komunikazioa | EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Atarian hiritarren partaidetzarako berariazko espazioa dago | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Webguneak partaidetza indibidualaren eta elkarteen bidezkoaren artean bereizten du | EZ | EZ | EZ | SI | EZ |
Atariak gaien inguruan egituratzen ditu hiritarren partaidetzarekin lotutako edukiak | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Hiritarrek posta elektronikoko kontua edukitzeko aukera dute (hiritarrek eta erakunde hiritarrek) | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Jaurlaritzako eta goi-mailako karguetako kideekin harremanetan jartzeko aukera dago atariaren bidez | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Benetan kontaktatzen den pertsona: jaurlaritzako kideak eta goi-mailako karguak vs ordezkariak diren beste pertsona batzuk | (1) | (1) | (1) | (1) | (2) |
Kateak komunikazioa benetako denboran egiteko aukera ematen du | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ |
Hiritarren partaidetzari buruzko berrikuntzen alerta-zerbitzuetara edo newsletters delakoetara izena emateko mekanismoak daude | BAI | EZ | BAI | BAI | EZ |
Agiri ofizialak berrikusi eta deskarga daitezke | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Agiri horiek formatu irekietan eskuratu daitezke | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Erakundearen atariak entitate hiritarren direktorioa dauka | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Atariak direktorio horretara entitate hiritar berriak Internet bidez sartzeko aukera ematen du | EZ | EZ | BAI | EZ | EZ |
Erakundearen webguneak jardueren zerrenda edo egutegia argitaratzen du | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ |
Tokiko telebista eta beste komunikabideekin lankidetzak egiten dira, lurraldeko bizitza politikoari buruzko informazio-ekintzak sustatzeko (osoko bilkuren edo eztabaidaren emankizunak eta abar) | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ |
(1) Jaurlaritzako kideak eta goi-mailako karguak
(2) Ordezkariak diren beste pertsona batzuk
Orokorrean, taulan ikus daitekeen bezala, Eusko Jaurlaritza da informazio, hedapen eta komunikazioko lehenengo ardatz honetan galdetegian planteatu diren tresna gehien daukana.
Aztertutako erakunde publiko desberdinen arteko alde nagusiak honako alderdietan agertzen dira, besteak beste: hiritarrei zuzendutako hiritarren partaidetzarako atala irekitzea eta elkarteei eta boluntarioei zuzendutako beste zehatzago bat irekitzea. Kasu honetan, Bilboko Udalak soilik dauka ezaugarri hau (hurrengo irudian ikus daitekeen bezala).
Bestalde, Eusko Jaurlaritzak, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek eta Bilboko Udalak baieztatzen dutenez, gobernuko kideekiko eta goi-mailako karguekiko komunikazioa zuzenean egiten da pertsona horiekin, baina Irungo Udalak tokiko erakundeko beste pertsona batzuk sartzea erabaki du, informazio-eskaeretan edo kontsultetan aipatu den gaia ezagutzen dutenez gobernuko kidearen eta goi-mailako karguaren ordez erantzun dezaten.
(103. irudia)
Bilboko Udalean elkarte eta boluntarioei zuzendutako hiritarren partaidetzarako atalaren irudia (2012ko otsaila)
11.3.2. Erakunde publikoen atariak eta e-eskaerarako eskubidea
Eskatzeko eskubidea arautzen duen azaroaren 12ko 4/2011 Lege Organikoan deskribatutakoaren arabera, “eskariak egiteko eskubidea oinarrizko eskubide gisa aitortu da Espainiako Konstituzioaren 29. artikuluan. Manu horrek legera igorri ditu eskubide hori egikaritzeko moduaren arauketa eta eskubide hori egikaritzeak sortzen dituen ondoreak. / Eskarietara bil daitezke iradokizunak, ekimenak edo informazioak, eta eskarien bidez kexak eta eskaerak ere egin daitezke. Hortaz, eskarien xedeak izaera zabala du; izan ere, eskariak interes orokorreko edozein auturi buruzkoak izan daitezke, autuak kolektiboak nahiz subjektu pribatuenak izan. Hala eta guztiz ere, eskariek ordezko izaera dute, parlamentuko, arlo judizialeko edo administrazioko prozedura formal eta zehatzei dagokienez. Horrexegatik, eskarien esparrua mugatzen da zuhurtziaren edo aukeran ematearen araberakoa denari, hots, modu berezian araututako prozeduraren objektu ez denari. / Eskariaren jasotzaileak izan daitezke edozein botere publiko edo agintari, konstituzio-botereak eta -organoak barne, bai eta administrazio publiko guztiak ere. Egon daitezkeen jasotzaile guztien eskumen-esparruaren arabera erabakiko da jasotzaileen artetik nork duen gaitasuna eskariez arduratzeko”.
Nahiz eta tradizionalki eskatzeko eskubidea formatu analogikoekin eta aurrez aurrekoekin lotu izan den, 4/2001 Lege Organikoan eskubide hori bitarteko elektronikoen bidez betetzeko aukera aurreikusten da:
“Eskariak idatziz egingo dira, eta, horretarako, eskariaren kautotasuna egiaztatzeko balio duen edozein bide erabil daiteke, baita izaera elektronikoa dutenak ere. Eskariek nahitaez jasoko dute eskatzailearen nortasuna, naziotasuna, hori baldin badu, jakinarazpenak egiteko tokia edo bidea, xedea eta jasotzailea”.
Era berean, lege honek eskatzeko eskubidea era indibidualean edo kolektiboan betetzeko aukera ere arautzen du. Horri esker, gobernuz kanpoko ekimenek (adibidez change.org atariak) Interneten aukerak aprobetxatu dituzte, sarean hiritarrei eskatzeko eskubidea ahalbidetzen dieten espazioak sor daitezen eta beste pertsona batzuek ikus ditzaten, eskaera horiek ezagutu eta horietara gehitzeko.
(104. irudia)
change.org atari espainiarraren irudia
Herri Administrazioko goi-mailako karguari zuzendutako hiritarren eskaeraren adibidea
Euskal erakunde publikoen atariei erreparatuz gero, galdera berriak pizten zaizkigu: Nola sartu dute eskatzeko eskubidea beren atarietan? Zein kate gaitu dituzte horretarako? Hiritar batek erakundeko webgunearen bidez egiten duenean eskaera bat, nortzuk dira eskaera hori prozesatzeko arduradunak? Hiritarrek egiten dituzten eskaera-moten jarraipena egin al da? Zerk eta nola monitorizatzen ditu eskaera horiek? Eskarietako gairik ohikoenak argitaratzen al dira?
Bestalde, eta kontuan hartuta partaidetzaren sustatzaile handietako bat eraginaren pertzepzioa dela, hau da, egin denak zerbaitetarako balio duela sentitzea, euskal herri administrazioetan ba al dago mekanismorik hiritarren eskari horiek politiken ereduetara helarazteko? Hala gertatzen bada, gardentasunez jokatzen al da? hau da, hiritarrak bere ekarpena udalaren osoko bilkuran (adibidez) jorratu dela eta balorazio-prozesuan dagoela jakiteko biderik al dauka?
Kontu horiek guztiak hobeto ezagutzeko, galdera zehatz batzuk sartu ziren Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko galdetegian, Euskadiko herri administrazioei zuzendutakoan. Jarraian, galdetegian parte hartu zuten administrazioen galdera eta erantzunak jaso dira taula honetan:
(20. taula)
Erakunde publikoen atariak eta e-eskaerarako eskubidea
2. ARDATZA. Erakunde publikoen atariak eta e-eskaerarako eskubidea | EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Eskatzeko eskubidea era indibidual edo kolektiboan betetzeko bitarteko elektronikoak daude | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Hiritarren eskatzeko eskubidea errazteko kateak gaitu dira | – Foroak – Posta-zerrenda – Blogak eta gizarte-sareak – Mezuak mugikorretara |
Kexa eta iradokizunen formularioa webgunean |
– Posta-zerrenda |
– Foroak – Posta-zerrenda – Blogak eta gizarte-sareak |
– Foroak – Posta-zerrenda – Blogak eta gizarte-sareak – Mezuak mugikorretara |
Kate horiek moderatzeko edo horietan esku hartzeko arduradunak daude | – Irekia zeharkako katea da. Community manager delako zerbitzua dauka, hiritarren proposamenak dagokion kargu publikoari helarazteko – Zuzenean – Dagokion organoak betetzen dituen kate sektorialak daude |
Herritarrentzako Arreta Atala | – Sailen webguneen arduradunak – Kazetariak – Bestelakoak |
Eskaera guztiak erregistroaren bidez bideratzen dira, bertan eskaerak jasotzen dira, bai aurrez aurre, bai telematikoki (“Zure udalak aditzen dizu” postaren bidez). Eskaerak jasotakoan, erregistro orokorrak dagokion udal-arlora bideratzen ditu, bertan erantzun daitezen | – Alkatetza Kabinetea – Administrariak – Hiritarren Partaidetza eta Informazioaren Gizarteko zuzendaria – Partaidetza eta Gardentasuneko teknikaria (hurrengo sarrera) |
Arlo tematikoen araberako sailkapena dago, hiritarren ekarpena errazteko | BAI | BAI | BAI | EZ | BAI |
Eskaera, iradokizun, kexa eta abarri buruzko informazioa eskuratzeko aukera ematen duen neurketa-sistema bat dago | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Neurketa-sistemak jasotako informazio-mota ageri da | – Erantzundako eskaera-kopurua – Kontsulta, kexa eta iradokizunen banakapena, xedeko arlo sail edo pertsonaren arabera – Jaso zenetik erantzuten emandako denbora – Kontsulta ohikoenen portzentajea, kontsulta-motaren arabera sailkatuta – Kudeaketaren kalitateari lotutako bestelakoak (erreferentearen erreklamazioak, udal-eskumenetik kanpoko kexak, eta abar) |
– Erantzundako eskaera-kopurua – Kontsulta, kexa eta iradokizunen banakapena, xedeko arlo sail edo pertsonaren arabera |
– Erantzundako eskaera-kopurua – Kontsulta, kexa eta iradokizunen banakapena, xedeko arlo sail edo pertsonaren arabera – Jaso zenetik erantzuten emandako denbora |
– Kontsulta, kexa eta iradokizunen banakapena, xedeko arlo sail edo pertsonaren arabera – Hiritarren asetasun-maila – Hiritarrek planteatutako arazoaren edo egindako eskaeraren irtenbidea jasotzeko modua – Kontsulta ohikoenen portzentajea, kontsulta-motaren arabera sailkatuta |
– Erantzundako eskaera-kopurua – Kontsulta, kexa eta iradokizunen banakapena, xedeko arlo sail edo pertsonaren arabera – Jaso zenetik erantzuten emandako denbora – Kontsulta ohikoenen portzentajea, kontsulta-motaren arabera sailkatuta – Kudeaketaren kalitateari lotutako bestelakoak (erreferentearen erreklamazioak, udal-eskumenetik kanpoko kexak, eta abar) |
Neurketa-sistema horren emaitzak argitaratzen dira | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Datuak (neurketaren emaitzak) berrerabiltzeko moduko formatu irekietan argitaratzen dira | EZ | EZ | BAI | EZ | EZ |
Hiritarrek egindako kontsulta, kexa edo iradokizunen erantzunak komentatu eta baloratzeko aukera dute | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ |
Hiritarrek egindako eskaerak jarduera-politika desberdinetan sartzeko prozedura dago | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Hiritarren eskaera bat organo eskudunak (hartzaileak) baloratu edo/eta onartzen duenean, jakinarazi edo argitaratu egiten da | BAI | EZ | EZ | BAI | BAI |
Galdetegiaren bidez eskuratutako informazioan ikus daitekeen bezala, informazioa eman duten administrazio guztiek baieztatu dute hiritarrei eskatzeko eskubidea bermatzeko bitarteko elektronikoak dituztela.
(105. irudia)
Irungo Udalaren atariaren irudia (abisu, kexa eta iradokizunen atala)
Era berean, horiek guztiek monitarizazio-mekanismoak dituzte, hiritarrek egindako eskaeren jarraipena egin ahal izateko, nahiz eta guztiek ez dituzten monitorizazio horren emaitzak argitaratzen. Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak soilik baieztatzen dute euren erantzunetan praktika hori betetzen dutela.
Administrazioetan eskaera horiek bideratzeari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak, bi foru aldundiek eta bi udal partaideek langile batzuk izendatu dituzte eskaera horiek kudeatzeko eta beharrezko prozedurak dituzte eskaerak jarduera-politiken ereduetara sartzeko. Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta Irun eta Bilboko udalak soilik jakinarazten diete hiritarrei beren eskariak berrikusten eta baloratzen ari direla, edo dagokion administrazioaren politiketan onartu edo “ondorioak izaten” ari direla. Transferentzia-praktika hau bereziki nabarmena da. Izan ere, nahiz eta e-partaidetzan ez den “zer gertatu da nire kontuarekin” delako filosofiarik existitzen, zerbitzu elektronikoen tramitazioetan bezala, garrantzitsua da pertsonek beren eskaerarekin zer gertatu den, erabilgarria izan den edo ezetsi egin den jakitea. Prozesu hauetako opakotasunak mesfidantza sor lezake hiritarren artean, partaidetza-mekanismo hauek ikusita.
11.3.3. Erakunde publikoen atariak eta hiritarren kontsultak
Hiritarrek eremu publikoan parte har dezaten, hiritarren interes orokorreko gai publikoen erabakietan inplikatzen dituen eredu bat behar da. Horretarako, baliabideetako bat hiritarren kontsulta da (kontsulta herrikoia). Mekanismo horri esker, hiritarrak beharrizanen diagnostikoan, administrazioek beren esku uzten dituzten zerbitzuen balorazioan eta zuzenean beren inguruaren garapenari, beren bizi-kalitateari eta gizarte-ongizateari eragiten dieten arlo edo gai desberdinen erabakietan inplikatzen dira.
Legegintza-mailan, araudiaren arabera Zuzenbidezko estatu sozial eta demokratiko batek bere herritarrei bermatu behar die konstituzioko eskubideak betetzen direla, horietako bat gai publikoetan parte hartzeko eskubidea delarik, bai zuzenean, bai aldizkako hauteskundeetan sufragio unibertsal bidez aukeratutako ordezkarien bidez, Espainiako Konstituzioko 23.1 artikuluan jasotakoaren arabera.
Horrenbestez, Espainiako Konstituzioak erreferenduma aipatzen du hiritarren partaidetzarako adierazpen gisa eta, 149.1.32 artikuluaren arabera, Estatuak eskumen esklusiboa dauka erreferendum bidezko hiritarren kontsultak deitzeko baimenaren gainean, modalitate desberdinen arauketa lege organiko bati dagokiolarik, zehazki, urtarrilaren 18ko 2/1980 Lege Organikoari. Lege horren xedapen gehigarriak bere aplikazio-eremutik kanpo uzten ditu udalek tokiko araubideko legedian xedatutakoaren arabera egiten dituzten hiritarren kontsultak, baimen hori estatuaren ardura izango delarik. Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legeko 71. artikuluak, zehazki, 70bis artikuluko 1 eta 3 puntuetan aipatzen denak (IV. kapitulua) honakoa dio:
Hori ikusita, galdetegian parte hartu duten erakunde publikoek hiritarren kontsultak egin ahal izateko bide elektronikoak dituzten aztertu nahi izan dugu. Era berean, kontsulta horiek aurrez aurre egin ahal izateko aukera duten jakin nahi izan dugu, egun IKTetarako sarbiderik ez duten pertsonengan pentsatuz.
Bestalde, kontsulta hauen eraginkortasunaren gainean pentsatzen jarrita, hainbat galdera piztu zitzaizkigun: Hiritarren kontsultetan bertan jorratutako gaiak jendaurrean azaltzeko neurririk al dago? Hiritarrak interes publikokoa den gai jakin bati buruzko hiritarren kontsultak deitzeko proposatu al dezake? Galdetegi honetan informazioa eman duten euskal herri administrazioek egindako hiritarren kontsultetan zein partaidetza-portzentajetik aurrera hartzen dira kontuan hiritarren ekarpenak? Hiritarren kontsulten emaitzei buruzko datuak argitaratu egiten al dira hiritarren prozesu osoaren informazioa izan dezaten (hasierako egoera – kontsulta – emaitza – hartu beharreko neurriak)?
Taula honetan galdetegian parte hartu duten erakunde publikoek beren webguneko atarien bidez egindako hiritarren kontsultekin lotutako galderei emandako erantzunak laburbildu dira.
(21. taula)
Webguneko presentzia: hiritarren kontsulta
3. ARDATZA. Webguneko presentzia: hiritarren kontsulta |
EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Hiritarren kontsultak egiteko aukera ematen duten bide elektronikoak daude (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legea) | BAI | EZ | BAI | BAI | BAI |
Hiritarren kontsultak Interneten nahiz Internetetik kanpo egiteko aukera | BAI | EZ | EZ | BAI | BAI |
Hiritarren kontsultak antolatu eta kudeatzen dituen arlo edo saila | Sail bakoitzak bere kontsultak antolatzen ditu eta Lehendakaritzatik koordinatzen dira (Gobernu Irekiaren Zuzendaritza) | Sail bakoitzak bere kontsultak antolatzen ditu | Lehendakaritzak informazioa dagokion sailari bidaltzen dio | Sail bakoitzak bere kontsultak antolatzen ditu | Hiritarren Partaidetza eta Informazioaren Gizarteko Arloa |
Hiritarren kontsultetan bertan jorratutako gaiak jendaurrean azaltzeko neurriak daude | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
Hiritarren kontsultako emaitzak kontuan hartzeko partaidetza-portzentajea | Beti hartzen dira kontuan | Aldakorra | Ez da zehazten | Ez dago daturik | Prozesuaren garrantziaren, motaren eta kasuen araberakoa da |
Hiritarrek eskatuta hiritarren kontsultak egiteko aukera dago | BAI | EZ | EZ | BAI | EZ |
Hiritarren kontsultetan eskuratutako emaitzak argitaratzen dira | BAI | EZ | EZ | EZ | BAI |
Hiritarren kontsultetan eskuratutako emaitzak berrerabiltzeko moduko formatu irekietan argitaratzen dira | EZ | EZ | EZ | EZ | EZ |
Administrazioek emandako erantzunetan ikus daitekeen bezala, Eusko Jaurlaritza galdetegian ebaluatutako alderdi gehien betetzen dituen erakunde publikoa da, hiritarren kontsultetan eskuratutako emaitzak berrerabiltzeko moduko formatu irekietan argitaratzea baita falta zaion alderdi bakarra.
Aipatzekoa da hiritarren kontsultak egiteko funtsezko hiru alderdi daudela, sarbide, gardentasun eta norabide bikoitzarekin lotuta. Dirudienez, galdetegian datuak eman dituzten administrazio guztiek ez dute ildo beretik jokatzen alderdiotan.
Hori horrela, online bidez nahiz offline hiritarren kontsultak egiteko aukera, hiritarren kontsulten emaitzen argitalpena edo hiritarrek hiritarren kontsultetan jorratu beharreko gaiak proposatzeko aukera dira, besteak beste, egiteko dauden zereginak.
11.3.4. Open data: datu publikoen irekiera
Herri administrazioek open data ekimen bat hartzen badute, hainbat abantaila sortzen dira, esate baterako gobernantza-ereduetatik open government (gobernu irekia) delakoaren eskemetarako trantsizioa, gardentasunean, partaidetzan eta lankidetzan oinarrituta.
Halaber, lurraldeko oreka bizkortzen du, administrazioetan jarduera berritzailea areagotzen dela sustatuz.
Herri administrazio batean open data estrategia ezartzearen abantailak zerrendatzerako orduan, jarraian zehazten diren hiru multzo handietan bana ditzakegu:
Gardentasuna, komunikazioa eta partaidetza:
Elkarreragina eta lankidetza:
Lurralde-garapena eta berrikuntza:
Abantaila horien arabera, Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko inkestan parte hartu zuten herri administrazioetako zenbat ari dira egun beren datuak irekitzen? Sarbide bakarrean jartzen ari al dira gizartean esku? Euskal gizarteari galdetu al diote benetan interesgarriak edo beharrezkoak diren datuei buruz? Gizarteak formatu libre eta berrerabilgarrietan eduki nahiko lituzkeen datu-multzoen gaineko eskaerak egin al ditzake?
Open data estrategia ezartzea erabaki denean edo datu publikoak liberatzen hasi denean, datu horien erabilera neurtzen al da? Nork eskatzen ditu datu horiek? Zeintzuk dira eskatutako datuak? Datu publikoak berrerabiltzen laguntzen duten esku-liburuak, jardunbide onen ereduak, pilotuak eta abar argitaratzen al dira?
Open datari buruzko adierazle-multzo bat planteatu diegu herri administrazioei eta taula honetan laburbildu dira emandako erantzunak:
(22. taula)
Open data: datu publikoen irekiera
EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala | |
Erakundearen atarian interes publikoko datuak daude berrerabilpena errazteko formatu irekietan | BAI | BAI | BAI | BAI | EZ |
Aurretiazko kontsulta egiten zaie hiritarrei edo elkarrizketak egiten dira iritzi-liderrak edo adituak direnekin, gizartearen datu-beharrizanak identifikatzen saiatzeko | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Hiritarrei, eduki-enpresei, ikerlariei eta abarri behar duten informazioari buruzko eskaerak formatu ireki eta estandarretan egiteko aukera ematen duen komunikazio-tresnaren bat dago | BAI | EZ | BAI | EZ | EZ |
Formatu irekietan eskuragarri dauden datu guztiak eskuratzeko puntu bakarra dago | BAI | EZ | EZ | EZ | BAI |
Hiritarrek eta enpresek datuok nola berrerabiltzen duten adierazten duen informazioa jasotzeko kateren bat dago | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
Atarian Administrazioak liberatutako datuak berrerabiltzen laguntzen duten eskuliburuak, adibide praktikoak, erkidegoak, aplikazioak eta abar eskaintzen dira | BAI | EZ | EZ | EZ | EZ |
Daturik kontsultatuenak monitorizatzen dira | BAI | EZ | EZ | EZ | BAI |
Daturik kontsultatuenen monitorizazioaren datuak argitaratzen dira | BAI | EZ | EZ | EZ | BAI |
Orokorrean, datuei jarraiki galdetegia bete zuten ia herri administrazio guztiak hasi dira beren webguneko atarietan datu publikoak irekitzen.
(106. irudia)
Open Data Euskadi atariaren irudia (2012ko otsaila)
Aitzitik, neurtutako gainerako alderdiak aztertuz gero, alde nabarmena dago Eusko Jaurlaritzaren eta gainerako Administrazio-mailen (foru aldundiak, udalak) artean, open data politiken heldutasun-mailari dagokionez.
Hori horrela, Eusko Jaurlaritzak baietz erantzun du open datari zuzendutako zortzi galderetan, eta, beraz, hainbat alderdi jorratzen dituen planifikazio estrategikoa daukala ikus dezakegu. Alderdi horien artean daude, besteak beste, hiritarrei egindako kontsultak zein informazioa eskatzen den antzemateko, gizarteari behar dituzten datu-multzoak eskatzeko aukera emateko ireki diren kateak, sarbide bakarraren bidez erakutsitako datuak, open data gizarteari eta enpresa berrerabiltzaileei hedatu eta hurbiltzeko lana, baita datu erabilienen, datu horien erabileren eta abarren monitorizazioa ere.
11.3.5. E-partaidetzaren berme juridikoak
Administrazioek hiritarren partaidetzari eta bertan sartutako IKTei (horiek sustatzeko) buruz duten heldutasun-maila aztertzean, ezinbestekoa da jakitea ea gida-plan edo estrategia bat dagoen, helburu estrategiko nagusiak, ildo estrategikoak, lidergo-harremanak eta hiritarren partaidetzaren gainean ezarritako helburuak jorratu eta lortzeko plan eragilea ezartze aldera.
Era berean, jakin nahi izan dugu Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko galdetegian parte hartu duten erakunde publikoetatik zeintzuek garatu duten edo garatzen ari diren beren mailetan (autonomia erkidegoa, aldundia, udala) hiritarren partaidetzari buruzko berariazko araudi bat eta ea araudi horiek e-partaidetzan arreta berezia jartzen ote duten.
Galdetegian parte hartu duten administrazioek emandako informazioaren arabera, Bilboko Udalak eta Eusko Jaurlaritzak soilik (inkesta erantzun duten administrazioen artean58) daukate hiritarren partaidetza sustatzeko agiri estrategiko edo gida-plan bat. Bestetik, Irungo Udalak jakinarazi duenez, era honetako agiri bat egiten ari da, hiritarren partaidetza-prozesuetan IKTak sartzea aurreikusten delarik.
Horrenbestez, “2009-2013 IX. Legegintzaldiko Gobernuaren Plan eta Jarduera esanguratsuen Egutegia” onartu zuen akordio-proposamenean honakoa jaso zuen Eusko Jaurlaritzak, besteak beste: derrigorrezkoa dela sail guztietako gobernu-planetan partaidetza, gardentasuna, jarraipena eta ebaluazioa indartzeko neurriak sartzea.
Hala, gobernu-planak egiteko orientazioen agiriak eremu publikoaren esparruan hiritarren partaidetza jorratu eta lantzeko modua aldatzea aurreikusten zuen. Horren arabera, prozesu ez hain puntuala proposatu zen, gobernu-plan handien definiziotik hurbilagoa, egun partaidetzarekin lotutako derrigortasun eta murrizketa formaletatik urrun, eta, lehen azaldu dugun bezala, gobernu-plan guztietan presente dagoena:
“Herri administrazioaren ustez, pertsonen partaidetza nahikoa antolatuta dago administrazio-jardueran, informazioa, audientzia, eskaera eta proposamena bezalako kateen bidez. Batzuen esanetan, deszentralizazioa eta deskontzentrazioa bezalako tresnek, administrazioaren kudeaketan ohikoak direnek, partaidetzarako bidea ematen dute, organo erabakitzaileek hiritarrenganako duten hurbiltasuna sustatzen duen heinean; hala ere, praktikan, organo gehienak bat datoz interesdunei arreta emateko organoekin, banan-banan ulertuta: erregistroa, informazioa, tramiteen arabera eskatzeko aukera eta abar.
Formula horiek, taldearen kudeaketan parte hartzeko ideiara hurbiltzen diren arren, muga formal garrantzitsuak dituzte eta benetako partaidetzatik urruntzen dira (sarritan jardueran interes zuzena egiaztatzen dutenei mugatutako administrazio-prozedura berezietako fase puntualetara mugatzen dira, eta, hala ez denean, arau puntualek eskatzen duten formaltasun gisa jotzen dira, sistematikarik eta iritzi publikoaren gaineko oihartzunik gabe)”59.
Araudiari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak ez dauka lege-mailako araurik, hiritarrek Euskadiko gai publikoetan parte hartzeko duten eskubidea aitortu eta arautzen duenik. Azterketan parte hartu duten eta galdetegia erantzun duten foru aldundi eta udaletan egoera hori ihardetsi da. Aitzitik, txostenean parte hartzera gonbidatu diren erakunde publikoen atarien banan-banako azterketa egin duten “atarien berrikuspena” izeneko atalean azaldu denez, horietako batzuk dagoeneko hasi dira hiritarren partaidetzarako kasua, prozesuak eta kateak garatzen dituen (neurri handiagoan edo txikiagoan) araudi-esparrua garatzen. Hona hemen adibidez batzuk:
Errealitate hau, gomendioen kapituluan zehatzago jorratuko den arren, bereziki landu beharra dago, udalak bezalako erakundeak hiritarrengandik hurbil daudela kontuan hartuta. Horrenbestez, beren auzokideek partaidetza-tresnak eta -prozedurak hobetzeko lanean inplikatu behar dute, hiritarren partaidetza arautzen duten araudiak onetsiz.
(23. taula)
E-partaidetzaren politiken bermeak
EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala | |
Hiritarren partaidetza sustatzeko gida-plan edo agiri estrategiko bat dago | BAI – Gobernu Kontseiluak hiritarren partaidetza gobernuaren plan guztietan sartzea erabaki zuen IX. Legegintzaldirako – Gobernu-planak egiteko orientazioaren agirian hiritarren partaidetzarako prozesuak sartzeko moduak aurreikusten ziren |
EZ | EZ | BAI “Bilbo eta partaidetza” agiria. Bertan, Bilboko Udalaren hurbiltasunerako mekanismo, espazio eta tresna desberdinak batu eta sistematizatzen dira | EZ (Egite-prozesuan) |
Gida-plan edo agiri estrategiko horretan IKTak sartuta daude hiritarren partaidetza-prozesuetan | BAI | EZ | Ez dago daturik | Ez dago daturik | (Egite-prozesuan) |
Hiritarren partaidetzari buruzko araudia dago | BAI – Legearen aurreproiektua (legegintzaldia aldatzean ez onartua) – Ingurumenaren arloan, Euskal Autonomia Erkidegoak Ingurumenari buruzko maiatzaren 27ko 3/1998 Legean arautu du gai hau. Arau honen 3. artikuluak dio pertsona guztiek eskubidea dutela zuzenean edo ingurumen-babesetako elkarteen bidez ingurumena babesteko erabakietan parte hartzeko. Halaber, ingurumenaren legedian aurreikusitako betearazpena eskatzeko ekintza publikoa sartzen da60 |
EZ | Ez dago daturik | BAI | EZ |
Araudi horretan IKTak sartuta daude hiritarren partaidetza-prozesuetan | BAI | EZ | Ez dago daturik | Ez dago daturik | EZ |
11.3.6. IKT gaitasunak herri administrazioetan
Partaidetza jarduera publikoa orientatu behar duen printzipio gisa sartzea ez da gauza berria, ez eta Interneten eskutik datorren zerbait edo e-partaidetza gisa landu nahi izan den zerbait ere. Berez, 1978ko Espainiako Konstituzioko atariko tituluak (9.2 29 artikulua) eta Euskal Herriko Autonomia Estatutuak (9.2 artikulua) hiritarren partaidetza sartzen dute gizarteak eremu sozial eta publikoan duen jardueraren oinarrizko printzipio gisa.
Eremu publikoan parte hartzeko, administrazioek eta hiritarrek arauak partekatu behar dituzte, gauza bera ulertu behar dute “partaidetzaren” kontzeptuan eta, batez ere, batzuk eta besteak eskatu, eman eta eskaintzeko prest daudenaren eta horretarako moduen artean batasun bat egon beharra dago. Horrez gain IKT tresnen erabilera gogoratzen badugu, harreman horietan azpiegitura, zerbitzu, teknologietarako sarbide eta abarri buruzko beharrezko baldintza guztiak betetzen direla bermatu behar da. Aurreko kapituluetan aztertu ditugu hiritarren ahalduntze digitalaren maila, Interneten bidez administrazioekin elkarrekintzan aritzeko moduak, beren pertzepzioak eta abar, baina zer gertatzen da “leihatilaren” beste aldean?
IKTak herri administrazioetan sartzeko prozesua ezarri nahi bada, gobernantza-eredu irekietara migratzeko asmoz, gardentasun handiagoarekin, hiritarrekiko “elkarrizketak” ezartzen, entzuten... administrazioetan kultura berri bat behar da, antolaketa berri bat, baina baita abilezia digital berriak ere. Herri administrazioetako langileak IKT tresnen erabileraren gaineko prestakuntza jasotzen ari al dira? Zein gaitasun-mota sartu dira prestakuntza-ekintza horietan?
Gai hau gehiago sakontzeko asmoz, Arartekoaren hiritarren partaidetzaren galdetegian honako galderak egin zitzaizkien tokiko erakunde partaideei:
(24. taula)
IKT gaitasunak herri administrazioetan
6. ARDATZA. IKT gaitasunak herri administrazioetan | EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Funtzio publikoari buruzko araudian lanpostuen zerrendan IKTen gainean eskatutako baldintzak agertzen dira | BAI | EZ | EZ | BAI | BAI |
IKT gaitasunetan berariazko prestakuntza baliozkotzeko egiaztatutako prestakuntza eskatzen da | BAI | Ez dago daturik | EZ | BAI | BAI |
Ziurtagiria eskatzen da eta gaitasun digitalak aurreikusten dira | – Lanpostu bakoitzari dagokion IT Txartela. Gaiaren gaineko lanpostu espezializatuetan, dagozkien titulazioak – Beste kasuetan, IVAP-HAEEk garatzen dituen berariazko ikastaroak gaitasun-profil bakoitzerako – Gaitasun digitalak anitzak dira. Administrarien eta administrari-laguntzaileen profiletan bi zeregin daude: datu-baseak betetzea eta informazio-sistemak mantentzea. Teknikarien kasuan zereginak askotarikoak dira: atari eta webguneak kudeatzea; multimedia argitalpena, gizarte-sareak eta komunikabideak Interneten dinamizatzea; Administrazio elektronikoaren araubide juridikoa menperatzea; sinadura elektronikoa... |
Ez dago daturik | Ez dago daturik | Lanpostu bakoitzaren deskribapenean zehazten dira | Administrazioko lanpostuetarako IT txartelen egiaztapen desberdinak ezartzen dira |
Galdetegi hau erantzun duten udalek eta Eusko Jaurlaritzak baieztatu dutenez, funtzio publikoari buruzko araudian lanpostuetako IKTen gainean eskatutako baldintzak zerrendatzen dira, IKT gaitasunen berariazko prestakuntza baliozkotzeko prestakuntza egiaztatua ere eskatu ahala. Ziurtagiri edo egiaztapen hori, Eusko Jaurlaritzaren eta Irungo Udalaren kasuan, IT Txartela61 da, prestakuntza-maila desberdinak ahalbidetzen dituen sistema, alegia. Administrazioko lan-maila bakoitzean IT txartel bat eskatzen da, lanpostuaren baldintzen arabera.
(107. irudia)
IT Txartela atariaren irudia (2012ko otsaila)
Foru Aldundiei dagokienez , IT Txartela webguneak (kontsulta: 2012ko martxoa) dio Araba eta Bizkaiko aldundiek (Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko galdetegian hala adierazi ez duten arren) ere eskatzen dutela IT Txartela lanpostu publiko jakin batzuetan sartzeko eta beren langileei emandako prestakuntza ziurtatzeko.
Egiaztapen horretan (IT Txartelaren webgunea, 2012ko martxoan kontsultatua) sartzen dira sistema eragileen, ofimatika-paketen, Interneten, posta elektronikoaren eta “besteak” kategoriaren gaineko prestakuntza. Azken horretan egongo lirateke, besteak beste, MS Project softwarea, java programazioa, irisgarritasuna, mekanografia eta abar.
Eskaintza honetan beste gaitasun batzuen gaineko ziurtagiri-falta nabaritu da, esate baterako: web 2.0 komunikazioa, erkidegoen kudeaketa, sarearen erabilera segurua, inguru lankideak eta abar. Hau da, hiritarrekiko harremanak hobetzea eta IKTen bidezko partaidetza sustatzea erabaki duten administrazioek aurkitzen dituzten edo aurkituko dituzten beharrizan berriekin bat datozen tresnak behar dira.
11.3.7. Irisgarritasuna, kate-aniztasuna, m-government herri administrazioetan
Irisgarritasunaren alorrean azken urteotan garatutako araudiaren helburua zera da, webgune publikoen eta bertako zerbitzu, informazio eta abarren irisgarritasuna bermatzea, pertsona guztien berdintasuna ziurtatuz, ezgaitasunen bat dutenengan arreta berezia jarrita.
Hiritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legeak honako dio, hitzez hitz, hiritarrek zerbitzu publikoetarako duten sarbideari buruz: “Egoitza elektronikoetan informazioak, zerbitzuak eta transakzioak argitaratzen direnean, irisgarritasun- eta erabilgarritasun-printzipioak begiratu beharko dira, horri buruz ezarritako arauekin bat etorriz; gainera, estandar irekiak baliatuko dira, eta, hala balegokio, baita herritarren artean erabilera hedatua duten beste batzuk ere”.
Era berean, Informazioaren gizartea bultzatzeko neurriei buruzko 56/2007 Legeak honakoa dio: “2008ko abenduaren 31tik aurrera, herri administrazioetako Internet-orriek gutxienez orokorrean aitortutako eduki-irisgarritasun irizpideen bitarteko maila beteko dute. Salbuespen kasuetan, derrigortasun hori ezingo da aplikatu funtzionaltasun edo zerbitzu batek ez daukanean irisgarritasuna ahalbidetzen duen irtenbide teknologikorik.”
Ezgaitasunak dituzten pertsonak informazioaren gizartearekin eta gizarte-komunikabideekin lotutako teknologia, produktu eta zerbitzuetara sartzeko oinarrizko baldintzei buruzko araudia onesten duen azaroaren 12ko 1494/2007 Errege Dekretuan indartutako orientazioak dira horiek.
Bestalde, gailu mugikorrak gero eta ohikoagoak dira hiritarrek herri administrazioetako eduki eta zerbitzuekin duten harremanetan. Horren harira, kontuan hartuta egun webgune mugikorra bere goren unean dagoela eta hazten jarraituko duela, hiritarrek informazio eta zerbitzuetarako sarbidea dutela bermatu behar da, hau da, beren gailu mugikorretako Interneten bidez eremu publikoetan parte hartu eta komunikatzeko aukera dutela bermatu beharra dago.
Hori horrela, hiritarrek zerbitzu publikoetan sarbide elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legeak administrazioei dei egiten die, “hiritarren eta enpresen esku jartzeko zerbitzu eta informazioa, bitarteko anitzen bidez”.
Irisgarritasuna eta kate-aniztasuna, beraz, lehentasunezko eta nahitaezko bideak dira, ez soilik herri administrazioak hiritarrengana hurbiltzeko, baizik eta baita jorratu ezean eremu publikorako sarbide-eten digitala sortuko luketen zenbait oztopo arintzeko.
Hori dela eta, Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko galdetegiaren bidez, jarraian laburbildu diren galderak (eta erantzunak) planteatu genizkien herri administrazioei:
(25. taula)
Irisgarritasuna, kate-aniztasuna, m-government herri administrazioetan
7. ARDATZA. Irisgarritasuna, kate-aniztasuna, m-government herri administrazioetan | EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Herritarren arreta bermatzen da, aurrez aurrekoak diren eta ez diren kate desberdinak baitaude gizarte-ongizatearen oinarrizko arlo nagusiekin lotutako zerbitzuetan | BAI | Partzialki, guztietan ez | BAI | BAI | BAI |
Bat-bateko arretako bi kate hauek (aurrez aurrekoa + bestelakoa) dituzten zerbitzuak | Hiritarrei arreta emateko zerbitzua: Zuzenean, EAEko Administrazio Orokor guztiaren zeharkakoa, bere zerbitzuak ematen dituena hiru kateen bidez: aurrez aurre, telefonoz eta telematikoki | – Informazio orokorra – Laguntza-alderdiak |
Era guztietako zerbitzuak | Udal-arlo guztietako arreta eta informaziorako zerbitzuak zentralizatuta daude, honako kateen bidez: – Aurrez aurre: hiritarren arreta-bulegoak – Telefonoz: 010 – Telematikoki: 010@ayto.bilbao.net |
Udal-arlo guztietako arreta eta informaziorako zerbitzuak zentralizatuta daude, honako kateen bidez: – Aurrez aurre: Hiritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) – Telefonoz: 010 – Telematikoki: SCH |
Egoitza elektronikoak eta atarietako edukiek, informazioak eta zerbitzuek bete egiten dute irisgarritasunaren araudia | BAI | Partzialki, guztietan ez. Honakoek betetzen dute: – Webguneko edukiek – Egoitza elektronikoak |
EZ62 | BAI – Egoitza elektronikoa – Informazioa – Edukiak |
BAI – Egoitza elektronikoa - AAA WAI – Gainerako zerbitzuak - A AA WAI |
Ezgaitasun edo dibertsitate funtzional fisikoa edo sentsoriala duten administrazioko langileentzat irisgarriak eta erabilerrazak diren eta administrazio-lanak egiteko balio duten informazioaren tratamendu eta kudeaketarako ofimatikako barne-tresnak daude | BAI Zerbitzu medikoak zehazten ditu estali behar diren beharrizanak, bai euskarri fisikoan (saguak, teklatuak, pantailak...), bai IKT tresna egokituetan. Lanpostuan sartzeko beharrezkotzat jotzen dena ematen da |
EZ | BAI | BAI | EZ |
Ezgaitasun edo dibertsitate funtzionala duten pertsonei zuzendutako tresna egokituei buruzko prestakuntza-ekintzak egiten dira | BAI | EZ | BAI | Ez dago daturik | EZ |
Laneko IKT tresnak ezgaitasun edo dibertsitate funtzionalen bat duten administrazioko langileentzat egokitzeko modua zehazten duten barne-prozedurak eta tresna eskuragarrien katalogoa daude | BAI Prozeduran sartuta dago | Prozeduran sartu gabe | Ez daki / Ez du erantzun | Prozeduran sartu gabe | Prozeduran sartu gabe |
Egoitza elektronikoan gailu mugikorretatik tramite osoak egiteko aukera dago | Partzialki, guztietan ez | BAI | EZ | Partzialki, guztietan ez | Partzialki, guztietan ez |
Mugikorretik zerbitzu elektronikoetan ziurtagiri digitalekin elektronikoki sinatzeko eta egiaztatzeko aukera dago | EZ | BAI | BAI | Sin datos | EZ |
Irisgarritasunaren eta kate-aniztasunaren multzo honetako galdera eta erantzunen laburpen-taulan ikus daitekeen bezala, galdetegia erantzun duten administrazio guztiek betetzen dute hiritarren arretaren bermea gizarte-ongizateko oinarrizko arlo nagusiekin lotutako zerbitzuei dagokienez, aurrez aurrekoak diren (hiritarrentzako arreta) eta ez diren (arreta telefonikoa eta telematikoa) kateen bidez. Hori ezinbestekoa da, hiritarren herri administrazioetan eskainitako zerbitzuak eskuratzeko estaldura handiagoa bermatzen baita (sarbideak handitzen direlarik), zerbitzu horiei malgutasun handiagoa, arreta pertsonalizatua, denbora-murrizketak, erosotasun gehiago eta hurbiltasuna eskainiz.
Atarien eta tramite elektronikoen mobilizazioari esker, ahalik eta gehien aprobetxatzen da gailu mugikorren ahalmena euskal biztanleengan sartzeko mailari dagokionez, betiere zerbitzu eta eduki horietarako irisgarritasuna eta erabilerraztasuna bezalako printzipioak bermatzen badira. Ildo horretatik, erakunde publikoak zerbitzu elektronikoen mobilizazioa jorratzen ari dira eta ia guztiek aitortu dute beren egoitza elektronikoan gailu mugikorretatik oso-osorik egin daitezkeen tramiteak dauzkatela. Aitzitik, horien heldutasun-maila oraindik ez dago oso aurreratua, eskuragarritasun partziala baita (ez dago zerbitzu guztietan) eta kasu guztietan ez dute gailu mugikorretatik ziurtagiri digital bidez elektronikoki sinatu eta egiztatzeko aukera ematen.
Irisgarritasunari dagokionez, galdetegian parte hartu duten eta beren erantzunak bidali dizkiguten euskal herri administrazioetako atari guztiek (egoitza elektronikoa, edukiak eta abar) irisgarritasunaren gaineko indarreko araudia betetzen ote duten jakin nahi izan dugu. Emandako datuen arabera, oraindik gai honetan lan egin beharra dago. Hori horrela, Araba eta Bizkaiko foru aldundiek, adibidez, araudia partzialki betetzen dutela adierazi dute. Irisgarritasuna erakunde publikoen webgune guztietara hedatzea garrantzitsua da, horrela erabiltzaile guztiek nabigatu ahalko baitute edukietan zehar zailtasunik gabe, ezgaitasun fisiko edo teknikoak gorabehera.
Hala ere, beste arlo batzuk ere ikertu nahi izan ditugu, kasu honetan administrazioaren barrukoak. Zer gertatzen da herri administrazioan lanean ari den pertsona batek dibertsitate funtzional bat duenean? Nola jorratzen dira egoera horiek? Era aproposean egokitzen direla bermatzeko bitarteko eta prozedurak al daude? Eusko Jaurlaritzak baieztatu duenez, zerbitzu medikoa da estali beharreko beharrizanak zehazten dituena, bai euskarri fisikoan (saguak eta teklatu egokituak, pantailak eta abar), bai IKT tresna egokituetan, lanpostura sartzen dela bermatuko duen banan-banako tratamendua (kasuan kasuaren araberakoa) emanez. Ekintza horrez gainera, era honetako tresna egokituen erabilerari buruzko prestakuntza-ekintzak egiten dira, kasu horietan nola jokatu behar den zehazten duen barne-prozedurari jarraiki. Baina galdetegi honetan parte hartu duten euskal erakunde publiko guztiek ez dute modu berean jokatzen. Hori horrela, erakunde batek ere ez du aitortu pausu horiek guztiak arautzen dituen barne-prozedurarik duenik eta administrazio guztiek ez dituzte tresna egokituak edo ez dituzte egiten dibertsitate funtzionaldun pertsonei zuzendutako berariazko prestakuntza-ekintzak, beren beharrizanetara egokitutako berariazko tresnen erabilerari dagokionez.
11.3.8. E-administrazioa (I): eskuragarritasuna, asetasuna eta hobekuntza
Herritarren eta herri administrazioen arteko harreman elektronikorako modurik ohikoena da e-administrazioa. IKTak sartzean, eskainitako zerbitzuak eta erabilitako kateak geroz eta anitzagoak eta helduagoak dira Administrazio elektronikoaren garapenean (gobernua, aldundiak eta udalak), nahiz eta oraindik abiadura desberdinak dauden administrazio-maila desberdinen artean.
Normalean online zerbitzu publikoen eskuragarritasuna, konplexutasun-maila, zerbitzurik eskatuenak (bilketakoak, laguntzakoak, eta abar) edo Interneten tramiteak egiteko administrazioarekin elkarrekintzan aritzen diren Internet-erabiltzaileen portzentajea neurtzeko azterketak egiten dira. Kasu honetan harago joan nahi izan dugu, eta administrazioek euren buruaren ebaluazioa egiten duten jakin, e-administrazioaren heldutasun-mailaren ebaluazioa monitorizatuz eta zerbitzu elektroniko horien erabiltzaileen balorazio eta ekarpenak jasoz.
Jarraian, Arartekoaren hiritarren partaidetzari buruzko galdetegian erakunde publikoei planteatutako galderak eta horien erantzunak jaso dira:
(26. taula)
E-administrazioa: eskuragarritasuna, asetasuna eta hobekuntza
8. ARDATZA E-administrazioa: eskuragarritasuna, asetasuna eta hobekuntza | EuskoJaurlaritza | Arabako Foru Aldundia | Bizkaiko Foru Aldundia | Bilboko Udala | Irungo Udala |
Zentro publikoetan egoitza elektronikora sartzeko sarbideak daude | BAI | BAI | BAI | BAI | BAI |
E-administrazioaren heldutasun-mailari buruzko ikerketa edo ebaluazioak egiten dira (zerbitzuen eskuragarritasuna, konplexutasun-maila, erabilera eta abar) | BAI | BAI | EZ | BAI | BAI |
Kanpo-erakundeek egiten dituzte edo barruan egiten al dira azterketa horiek? | Barruan egiten dira | Barruan egiten dira | — | Kanpo-erakundeek egiten dituzte | Barruan egiten dira |
Azterketa edo ebaluazio horien emaitzak argitaratzen dira | EZ | EZ | — | BAI | BAI |
Datuak berrerabilpena errazten duten formatu irekietan argitaratzen dira | EZ | EZ | — | EZ | EZ |
Zerbitzuak erabiltzean erabiltzaileen balorazioa jasotzen da, erabileraren erraztasuna, tramitea egiteko beharrezko denbora, zerbitzua hobetzeko modua eta abarri buruz | EZ | BAI | Ez dago daturik | BAI | EZ |
Erabiltzaileek Interneten behar edo eskatzen dituzten zerbitzu publikoen motari buruzko iritziak jasotzen dira | EZ | BAI | EZ | BAI | BAI |
Inkesta honetan parte hartu duten administrazioen % 100ek baieztatu du bere zentro publikoetan hiritarrak egoitza elektronikora sartzeko bideak daudela edo eskainitako zerbitzu elektronikoak tramitatzeko atari instituzionala eskuragarri dagoela. Datu hori ezinbestekoa da tramitea bide elektronikoen bitartez egiteko ezagutza edo ekipamendu nahikoa ez duten pertsonen sarbidea bermatzeko.
E-administrazioaren garapen- edo bilakaera-mailaren monitorizazioari dagokionez, parte hartu duten ia erakunde publiko guztiek adierazi dute ikerketa edo ebaluazioak egin dituztela (webgunearen eskuragarritasun-maila, konplexutasun-maila, zerbitzuen erabilera-maila, eta abar), gehienetan erakundearen barruan.
Bestetik, kasu guztietan datu horiek ez dira argitaratu, eta hala egin denean, ez dira kasu batean ere erabili gero berrerabilpena errazten duten formatu irekiak.
Tramitazio elektronikoan izandako esperientziari buruzko herritarren iritzia, antzemandako zailtasunak eta eskatzen dituzten zerbitzu berriak kontsultatzeko aukera apurka-apurka finkatzen ari da administrazioetan. Bestalde, nabarmena da Eusko Jaurlaritzak ez duela bere informazio-eskaera edo feedback hori sartu tramiteetan edo kontsultaren batean (hiritarren partaidetzari buruzko galdetegian aitortu duten bezala). Hala ere, Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoak kexa eta iradokizunen postontzi bat dauka, erabiltzaileek beren iritziak bidaltzeko. Bertan, beren datu pertsonalak jarri ahalko dituzte, administrazioaren erantzuna jasotzeko asmoz.
(108. irudia)
Eusko Jaurlaritzaren Egoitza Elektronikoaren irudia (2012ko martxoa)
Gomendioen kapituluan alderdi hau sakonduko dugun arren, gogoratu beharra dago herritarren (zerbitzu-erabiltzaileen) feedbacka eta diseinu-faseetako partaidetza (tramiteen erabilerraztasuna bermatzeko) Europa mailan gobernu elektronikoak garatzeko proposamen nagusien parte direla63.
11.3.9. E-administrazioa (II): herri administrazioen pertzepzioa oztopo eta eraginaren gainean
Eskuragarritasun, asetasun eta hobekuntzari buruzko aurreko azterketaz gain, herri administrazioek e-administrazioaren garapenean zein oztopo ikusten dituzten eta beren lorpen edo eragin nagusiak zeintzuk diren sakondu beharra dago.
Parte hartu duten erakunde publikoei 8 baieztapen planteatu dizkiegu oztopo posibleei buruz eta beste 8 erreferente eragin edo lorpenen gainean. Era berean, 1etik 5erako balorazioa egiteko eskatu diegu (1 bat ere ados eta 5 guztiz ados).
Jarraian azaldu dira administrazioen erantzunen portzentajeak, erantzunik esanguratsuenak nabarmendu direlarik:
(27. taula)
Administrazio elektronikoa ezartzeko oztopoak
OZTOPOAK64 | Guztiz kontra | Kontra | Ez kontra, ez ados | Ados | Guztiz ados | Ez du erantzun |
Hardwarea birziklatzeko errekurtso-falta | % 0 | % 20 | % 20 | % 20 | % 20 | % 20 |
Softwarea erosteko errekurtso-falta | % 0 | % 20 | % 20 | % 20 | % 40 | % 0 |
Prestakuntzadun teknikari-falta | % 20 | % 0 | % 40 | % 40 | — | % 0 |
Langileen aldetik aldaketarako erresistentzia | % 0 | % 0 | % 40 | % 40 | % 20 | % 0 |
Arlo eta sailen arteko lankidetza-falta | % 20 | % 0 | % 40 | % 40 | 0 | % 0 |
Prozedurak berrikusi eta birdiseinatzeko beharrizana | % 20 | % 0 | % 40 | % 20 | % 20 | % 0 |
Herritarren eta enpresen aldetik eskari-falta | % 20 | % 0 | % 20 | % 20 | % 40 | % 0 |
Babes politiko falta | % 20 | % 20 | % 40 | % 0 | % 20 | % 0 |
Daturik esanguratsuenak:
(28. taula)
Administrazio elektronikoaren eragina
ERAGINAK65 | Guztiz kontra | Kontra | Ez kontra, ez ados | Ados | Guztiz ados | Ez du erantzun |
Administrazioak hiritarrekin duen hurbiltasuna eta komunikazioa hobetu egin dira | % 0 | % 0 | % 0 | % 40 | % 60 | % 0 |
Administrazioak sustatu egin du prozesuen eta lan-errutinen sinplifikazioa | % 0 | % 0 | % 0 | % 60 | % 40 | % 0 |
Administrazioko kostuak murrizten lagundu du | % 20 | % 0 | % 0 | % 60 | % 20 | % 0 |
Administrazio-prozesuetan eraginkortasuna areagotzea sustatu du | % 0 | % 0 | % 20 | % 20 | % 60 | % 0 |
Zerbitzuek hiritarrei eta enpresei erantzuteko denbora murriztu du | % 0 | % 0 | % 0 | % 20 | % 80 | % 0 |
Aldaketak eragin ditu Administrazioko langileen dituzten roletan | % 0 | % 0 | % 20 | % 60 | % 20 | % 0 |
Administrazioko langileek beren lanak egitean erabiltzen duten denbora murriztea ahalbidetu du | % 20 | % 0 | % 0 | % 40 | % 40 | % 0 |
Herri administrazioetako arlo eta sail desberdinen arteko komunikazioa eta lankidetza hobetu du | % 0 | % 20 | % 20 | % 20 | % 40 | % 0 |
Daturik esanguratsuenak:
11.3.10. Txosten berezian parte hartu duten herri administrazioen atarien berrikuspena
Txosten bereziaren ikerketa-fasera gonbidatu diren herri administrazioen atariak berrikusi eta aztertu dira, administrazio horiek emandako erantzunak galdetegien bidez osatzeko, baita gonbidatuak izan arren galdetegia erantzun ez duten baina ikerketaren xederako interesgarri izaten jarraitzen duten horiei buruzko datu eta informazioa eskaini ahal izateko ere.
Azterketa hiru multzo edo interes-gune handitan oinarritu da:
(29. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Amurrioko Udala
ERAKUNDEA: Amurrioko Udala | URL: http://www.amurrio.org/eu/ (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | EZ |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | – EZ – Webgunearen berariazko espazio batean egun partaidetza-prozesu ireki bat aipatzen da (udal plangintzaren berrikuspena) |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | Ez da antzeman |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Udalaren gaurkotasunari buruzko informazioaren gaineko espazioak: – Udaleko albisteak – Udalaren oharrak – Aldizkari informatiboa (hauxe da) – Ordenantzak eta araudiak |
Open data | – Datu publikoak argitaratzen dira, baina ez automatikoki prozesatu daitezkeen, eta, beraz, berrerabilpena errazten duten formatu irekietan – Udalaren webgunean ez da antzeman open data ekimenik – Webgunean ez dago datu-katalogorik Amurriori lotutako eta argitaratutako datu-multzo desberdinetara sartzeko aukera ematen duenik (ez webgunean, ez beste leku batzuetan) |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Ez da antzeman |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Ez da zerrendarik edo berariazko atalik ikusi webgunean, partaidetza-eskubideaz jabetzeko partaidetza-organo desberdinen (auzoko kontseiluak, partaidetzarako gobernu-organoak…) informazioa ematen duenik |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | BAI. Webgunean atal bat dago udal-plangintza berrikusteko prozesuari buruz, eta, bertan, hiritarren partaidetzarako kate desberdinak ireki dituzte (posta elektronikoa, udalean kokatutako iradokizunen postontzi fisikoa, eta hiritarren partaidetzarako tailerrak, udalaren instalazioetan egingo direnak) Atal horretan partaidetza-prozesuari buruzko agiriak daude eskuragarri (hiritarren ekarpenak behar dituzten alderdiak eta datuak eskainiz) |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Ez da antzeman aukera eskuragarriei buruzko informazio orokorra ematen duen atalik, hiritarrek Amurrioko eremu publikoan parte har dezaten erakundearen webgunearen bidez, ez eta partaidetza-prozesu horrek zein fase izango dituen azaltzen duenik ere (ekarpenak nora doazen, zein den ondorengo prozedura, nola baloratzen diren, eta abar) |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Webgunean ez da identifikatu irisgarritasun-mailari buruzko adierazpenik |
Nabigatzeko esperientzia | – Konplikatua da hiritarren partaidetzari buruzko informazioa antzematea. Webgunearen bilatzailean “partaidetza” sartuz gero, 0 emaitza ematen ditu – Webgunearen egitura udalaren egituraren araberakoa da. Ez du errazten erabilera-profilen arabera zatitutako nabigazioa, interesei dagozkien edukiak filtratuz (gazteak, nagusiak, etorkinak, mendetasun-egoeran daudenak...) |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | – Amurrioko Hiritarren Partaidetzaren Araudia – Hiritarren Partaidetzari buruzko Araudian IKTek partaidetza-prozesuetan duten erabilerari buruzko oharrak daude: 7. artikulua.- Kexak, erreklamazioak eta iradokizunak aurkezteko eskubidea. 2. Puntua, udalaren webgunean iradokizun eta erreklamazio horiek tramitatzeko espazio bat gaituko dela adierazten duena. Pertsonen erantzun arrazoitu eta idatzia jasoko dute 3 hilabeteko epean 3. artikulua.- Informaziorako Eskubide Orokorra. 3 eta 4 Puntuak, “IKTen erabilera elkarreragilea sustatuko delarik, udal-informazio eta hiritarren partaidetza ahalik eta gehien errazteko, modu arinean, eduki interesgarriekin eta uneoro eguneratuz” 15. artikulua.- Eskatzeko eskubideaz baliatzeko modua. 1. Puntua, hitzez hitz dioena “idatziz baliatuko dela, Udalaren edozein bitartekoaren bidez, elektronikoak barne,egiazkotasuna egiaztatzeko aukera ematen duelarik” |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | – Amurrioko Hiritarren Partaidetzari buruzko Araudian aurreikusia (“Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea” izeneko IV. kapitulua). Ez da berariaz adierazi nola gauzatuko den eskubide hori e-partaidetzaren bidez – Webgunean ez da antzeman hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubideaz baliatzeko aukera ematen duten tresna edo katerik. Eskubide horren barruan sartzen dira udal-eskumenean araudi-proiektuak aurkeztea, udalari interes publikoko eta udal-eskumeneko jarduera jakin batzuk gauzatzeko eskatzea eta udal-eskumeneko edo toki-intereseko jarduera-proposamenak egitea |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | – Egun webgunean dagoen partaidetza-prozesuak (Amurrioko hirigintza-plangintzaren berrikuspena) gonbidapenaren araberako hiritarren partaidetza betetzen du – Udalaren webgunean ez da antzeman partaidetza-prozesua irekitzeko hiritarren ekimen edo proposamena planteatzeko aukera ematen duen mekanismorik |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez da antzeman atalik, hiritarrak zuzenean gonbidatzen dituenik hiritarren partaidetza-prozesuak edo webgunean e-partaidetzararako dauden tresnak hobetzeko moduari buruzko proposamenak egitera. Era berean, ez da antzeman etorkizunerako partaidetza-prozesuetarako proposamen berriak eskatzen dituen biderik |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | – Iraunkortasun-foro (ARNASA) moderatua dago eta bertan hainbat gai korratzen dira eta eztabaidarako gai berriak irekitzeko aukera ematen da (berrikuspen-datan guztira 41 erabiltzaile daude erregistratuta) ð azken bi urteetan oso partaidetza baxua. Parte hartzeko, aurretik erregistratu beharra dago – Hiritarrek hirigintza-plangintzako planari buruzko iradokizunak bidaltzeko posta elektronikoko kontu bat dute. Kontu horretara sartzeko, lehenengo honako agiria deskargatu behar da: http://www.amurrio.org/documents/article_documents/vivenda_es.doc Bestela, helbide elektroniko hori ezingo da ikusi webgunearen beste edozein lekutan |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Ez da antzeman. Webguneak ez du beste atari edo kateren batekin loturarik, erakundearen ataritik kanpo parte hartu ahal izateko |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | Antzeman diren tresna bakarrak (foroa + posta), partaidetza-prozesu oso zehatz bati lotuta egoteaz gain (hirigintza-plangintza), ez dira deliberazioan parte hartzeko prozesu baterako tresnarik egokienak. Foroan, moderazioa dagoen arren, oso jarduera baxua dago, ia ez da mugimendurik egon azken bi urteetan, eta posta elektronikoa bi alderdien (hiritarra-administrazioa) arteko komunikazio-kate itxia da; ez du gainerako hiritarrekin partekatzeko, erakunde publikoaren erantzuna ikusarazteko... aukerarik ematen |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | – Hirigintza-plangintza berrikusteko atalean, hiritarrentzako partaidetza-prozesua ireki duen horretan, berrikusiko den gaia eta hiritarren ekarpena espero duten alderdi edo galderak azaltzen dituen agiri bat jarri da jendaurrean (webgunea berrikusi zen unean, partaidetza-prozesua oraindik hasiera-fasean zegoen eta, beraz, ez dago beste informaziorik) |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Partaidetza-organoak Amurrioko hiritarren partaidetzari buruzko Araudiko III. tituluan aurreikusita daude. Udalaren webgunean ez da organo horien gaineko aipamenik antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Erakundearen webgunean ez da egun inolako informaziorik antzeman egun martxan dauden partaidetza-prozesuetan jarraituko diren fase guztiak jasoz (ekarpenak baloratzeko datak, baloratzeko modua eta nork baloratuko dituen...) |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Ez da antzeman |
(30. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Irungo Udala
ERAKUNDEA: Irungo Udala | URL: http://www.irun.org (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | – Bai. Hiritarren partaidetzari buruzko espazioa dago (atariko orri nagusian eta Irunen bizi atalean ikusgarri) |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Hiritarren partaidetzaren ataleko edukia honakoen arabera antolatzen da: – Hitz egin dezagun Irunez – Alkatearekin hizketan – Abisuak, kexak eta iradokizunak – Alkatea auzoetan – Sare sozialak – Hiritarrak plan orokorrean – Hiritar Kalitate Plana – Plan Orokorraren berrikuspenari buruzko web orria – Irun Gizalegez |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | – Bai, “Alkatearekin hizketan” atalaren bidez. Emandako tresna web formulario bat da. Bertan, hiritarrak beren datu pertsonalekin identifikatzen dira eta nahi dutena adierazteko kontsulta-espazio bat dago – Kontsulta hau prozeduraren hasieratzat jotzen da: “Atal honen bidez egindako galderak ez dira prozeduraren hasieratzat joko Administrazio Prozedura Erkideari buruzko arazoaren 26ko 30/92 Legeko 42, 68 eta 70. artikuluetan xedatutakoaren ondoreetarako, interesdunak dagozkion administrazio-prozedurak hasteko duen eskubideari kalterik eragin gabe” |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Bai. Atarian udalerriari buruzko informazioa dago (helburuak, proiektuak, iragarki eta ediktuen taula, udal-tramiteak eta abar), honelako ataletan: – Zure udaletxea – Zure zerbitzura – Irunen bizi |
Open data | – Webgunean datu ugari daude, besteak beste (adibide gisa): • datu demografikoak (kontsultatu egin daitezke, baina ez deskargatu) • mapa tematikoak (PDFn deskargatu daitezke) • hauteskundeen emaitzak (PDFn deskargatu daitezke) • aurrekontuak (2001. urtetik 2011ra), kontsultatu egin daitezke, baina ezin dira formatu irekietan esportatu – Orokorrean berrerabilpena errazten duten formatu irekietan argitaratu litekeen informazio ugari dago – Ez da open data ekimenik antzeman, eta, beraz, ezta webgunean datuetara erraz sartzeko aukera ematen duen datu-katalogorik ere |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Abisu, erreklamazio eta iradokizunen (web formularioa) atala dago. bertan, hiritarrek beren abisu, kexa eta iradokizunen berri eman dezakete (010aren osagarri gisa), eta, era berean, agiriak, argazkiak edo komunikazioa errazteko bestelako artxiboak eransteko aukera dute (gehienez 5 Mb). Zerbitzu honetan hiritarrak aukeratu dezake ea toki-erakundea berekin harremanetan jartzea nahi duten (posta elektroniko bidez), edo, bestalde, erantzunik ez izatea nahiago duen |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Ez da zerrendarik edo berariazko atalik ikusi webgunean, partaidetza-eskubideaz jabetzeko partaidetza-organo desberdinen (auzoko kontseiluak, partaidetzarako gobernu-organoak…) informazioa ematen duenik |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Bai. Hiritarren partaidetza-ataletik egun indarrean dauden partaidetza-prozesu desberdinetarako sarrera errazten da: – Estrategia berriak garai berrietarako. Irun 2012-2015 – DUMBOA auzoari buruzko ideia, kezka eta iritziak jasotzeko prozesua – Hiritar Kalitate Plana – Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren berrikuspena |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Partaidetza-prozesua azaltzen da (adibide honetan ikus daitekeen bezala), egindako ekarpenen eta gobernu-konpromisoen agirietarako sarbidea errazten da, baita proposamenak aurkezteko datak, parte hartzeko interesa duten pertsonen artean hurrengo bilera fisikoa egiteko data, eta hiritarrek ekarpena egiteko formularioa ere |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | – Aitortutako irisgarritasun-zuzentarauak daude – WAI (Webgune Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Webgune Content Accessibility Guidelines) arauak betetzen dira, gutxienez AA mailan eta AAAren zati batean – Webgune Irisgarritasun Testaren (TAW) bidez aipatutako zuzentarauen betearazpena egiaztatzen da |
Nabigatzeko esperientzia | – Webgunea arlo tematikoen inguruan antolatuta dago (Irunen bizi, Zure zerbitzura, Irun ezagutu eta Zure udaletxea), informazio eta zerbitzuetarako sarbidea errazteko, kontsultatu nahi diren gaien arabera – Bigarren antolakuntza-mailan, informazioa atal zehatzagoetan (garraioa, enplegua, merkataritza, zerbitzuak…) eta erabiltzaileen profiletan (haurrak, gazteak, nagusiak, berdintasuna…) batzen da – Partaidetzari buruzko informazioa bilatzea erraza da: orri nagusian agertzen da |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | Ez da horren gaineko araurik identifikatu |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | – Ez da identifikatu Irun udalerrian hiritarren partaidetza-prozesuei buruzko araurik, eta, beraz, ez da hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubideari buruzko araudirik identifikatu – Webgunean ez da tresna edo katerik antzeman, hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubideaz baliatzeko. Eskubide horren barruan sartzen dira: • Udal-eskumenaren gaineko araudi-proiektuak aurkeztea • Interes publikoko eta udal-eskumeneko jarduera jakin batzuk gauzatzeko eskatzea udalari • Udal-eskumeneko eta edo toki-intereseko gaietako jarduera-proposamenak egitea |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Irungo Udalen dauden partaidetza-prozesu irekiak, webgunetik eskuratu daitezkeenak, bi formula betetzen dituzte: – Eskatzeko eskubideaz era proaktiboan baliatzeko aukera (kexak, iradokizunak, abisuak…), administrazioak edo beste edozein erakunde edo organismok gonbidatu baino lehen eginez ekarpenak – Gonbidapen bidezko partaidetza, proposamenen berrikuspenen, oharrak egiteko prozesuen, deliberaziorako aurrez aurreko bileren eta abarren bidez |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | – Ez da antzeman atalik, hiritarrak zuzenean gonbidatzen dituenik hiritarren partaidetza-prozesuak edo webguneen e-partaidetzararako dauden tresnak hobetzeko moduari buruzko proposamenak egitera. Era berean, ez da antzeman etorkizunerako partaidetza-prozesuetarako proposamen berriak eskatzen dituen biderik. – Abisu, erreklamazio eta iradokizunen (web formularioa) atala izan liteke modu bat. Bertan, hiritarrek beren abisu, kexa eta iradokizunen berri eman dezakete (010aren osagarri gisa), eta, era berean, agiriak, argazkiak edo komunikazioa errazteko bestelako artxiboak eransteko aukera dute (gehienez 5 Mb). |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | – Eskatzeko eskubideaz jabetzeko web formularioa: http://www.irun.org/cod/avisos/index.aspx?idioma=2 – Alkatearekin harreman zuzena ezartzeko webgune formularioa: http://www.irun.org/cod/alcalde/index.asp?idioma=2 – Ostiral arratsaldetan eta larunbat goizetan, hilero eta talde txikietan sala kapitularrean egiten diren partaidetza-hizketaldi informaletan parte hartzeko izena emateko web formularioa: http://www.irun.org/cod/participacion/hablemos.asp?idioma=2 – Auzoko alkateei proposamenak bidaltzeko web formularioa (berrikuspenaren unean, Dunboa auzoa): http://www.irun.org/cod/participacion/barrios.aspx?idioma=2 |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | – Udala gizarte-sareetan dago, hainbat tresna tarteko: Facebook, Twitter, RSS, Youtube, Netvibes eta Tuenti – Ez da antzeman kate hauetan deliberazioko partaidetza-prozesuak garatzen ari direnik; informazioa ematen ari direla ematen du (hedapena, informazioa, erkidegoaren sorrera) |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Hiritarren iritzia jasotzeko formularioak erabilerrazak dira, intuizioz ulertzeko modukoak eta erabiltzaile-profil desberdinek erabil ditzakete. Era berean, artxiboak formatu desberdinetan (irudia, bideoa eta abar) eransteko aukera ematen dute, hiritarren ekarpena osatzeko asmoz – Webgunean hiritarren iradokizun kexa eta eskaerak argitaratzeko espazio baten falta nabaritu da (gaien arabera banatuta), udaletik bidali diren erantzunak partekatzeko, hiritarrek erantzun horiek baliozkotu, eskaerak berriz ireki eta abar egin ahalko dutelarik |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Jorratuko diren gaiei buruzko informazioa ematen da, hiritarrek partaidetza-prozesuetan parte hartu aurretik informazioa izan dezaten. Irungo agiri estrategikoa 2012-2015 delakoaren inguruko prozesu irekia izango litzateke adibide bat, txosten betearazlea erakusten baitu: http://www.irun.org/cod/participacion/hablemos_de_irun_2.pdf. Horrela, pertsonek udaleko aurrez aurreko partaidetza-bileretara joan nahi dutenean, ekarpenak egin ahal izateko informazio nahikoa dute |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Informazioa ematen da partaidetza-prozesuko faseei buruz, erabiltzen ari diren mekanismoei buruz, eta eskuratzen diren datuak argitaratzen dira, Irun udalerriko Hiritar Kalitate Planaren egungo idazkiari buruzko hurrengo adibidean ikus daitekeenez: http://www.irun.org/eusk/1vivir/plan_calidad_ciudadana.asp |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude, besteak beste Hiri Antolamendurako Plan Nagusiaren Berrikuspena, honako informazioa islatzen duena: – Proiektuaren informazio orokorra – Prozesuaren eta bere faseen informazioa – Prozesuan parte hartzen duten eragileen informazioa – Hiritarren ekarpenak sartzeko erabilitako irizpideak – Partaidetza-prozesuaren ondorioz sortutako dokumentazioa – Egungo egoera, Plan Orokorraren egoera kontsultatzeko (kontuen errendimendua) |
(31. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Zallako Udala
ERAKUNDEA: Zallako Udala | URL: http://www.zalla.org (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | Bai. Webguneko lehen mailako antolakuntza hierarkikoko ataletako bat hiritarren partaidetzari buruzkoa da |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Partaidetzaren ataleko edukiak gai hauen inguruan antolatzen dira: – Las Lagunas-eko isuriontzia – HAPN – Kanalizazio plana – Osoko bilkurak – Tokiko gobernuaren batzarrak – Mankomunitateko batzarrak – Tokiko agenda 21 – Zalla eraikiz – Lanak |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | – Webgunean ez da antzeman hiritarrei alkatearekin edo udaleko beste edozein goi-mailako kargurekin zuzenekin harremanetan jartzeko aukera ematen dien tresnarik (behintzat ez da halakorik zehaztu) – Honako kateak antzeman dira udalarekin komunikazio zuzena izateko bide gisa, erakundearen webgunea tarteko (nahiz eta ez den identifikatu nortzuk diren ekarpen horiek jasotzen dituzten pertsonak, arloak, sailak eta abar): • zallainfo@zalla.org posta, iradokizun eta kexetarako • ordenanzas@zalla.org posta, ordenantzei buruzko oharrak jasotzeko • Udaleko sarrera erregistroa (webgune bidez) • Kexa, iradokizun eta esker onen tramite elektronikoa • Alkatearekin hitzordua eskatzea (tramite elektronikoaren bidez) |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Bai. Atariak udalari buruzko informazioa eskaintzen du honako atalen bidez (besteak beste): – Zallako osoko bilkuren agenda – Tokiko gobernu batzarren aktak – Mankomunitateko batzarren agenda eta aktak – Kontzejuan egiten diren lanei buruzko informazioa (mapa geoposizionatua) – Ordenantzak eta araudia – Katea YouTuben, egindako azken osoko bilkuren bideo eta guzti – Zallako alkatearen bloga |
Open data | – Webgunean “Zifrak eta adierazleak” izeneko atal bat dago eta bertan udalerriari eta bere inguruari buruzko alderdi batzuk deskribatzen dira (testua). Atal honetan ez da antzeman berrerabilpena errazten duen eta deskargatu daitekeen datu irekirik. Atal honekin batera Eustaten webgunerako lotura bat dago, Zallako datu estatistikoak islatzen dituena – Ez da open data ekimenik antzeman, eta, beraz, ezta webgunean udalerriak argitaratutako datuetara erraz sartzeko aukera ematen duen datu-katalogorik ere. Datu horiek (adibidez pdf artxiboak, batzarren aktekin) atariko atal desberdinetatik edo webguneko bilatzaile nagusitik nabigatuz soilik eskuratu daitezke |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | – Webgunean ez da helburu horretarako berariazko katerik antzeman – Helburu horretarako honako kateak erabil litezkeen pentsa liteke: • zallainfo@zalla.org posta, iradokizun eta kexetarako • Kexa, iradokizun eta esker onen tramite elektronikoa |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | – Zallan erregistratutako elkarteen bilatzailea dago webgunean (hiritarren partaidetzari buruzko ataletik kanpo) – Ez da zerrendarik edo berariazko atalik ikusi webgunean, partaidetza-eskubideaz jabetzeko partaidetza-organo desberdinen (auzoko kontseiluak, partaidetzarako gobernu-organoak…) informazioa ematen duenik |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Bai. Hiritarren partaidetza-ataletik egun indarrean dauden partaidetza-prozesu desberdinetarako sarrera errazten da: – Hiri Antolamendurako Plan Nagusia – Kanalizazio plana – Tokiko agenda 21 |
Webguneen parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | – Webgunean argi eta garbi azaltzen dira Zallako Udalak partaidetza-prozesu desberdinetan jorratzen dituen faseak (entzun+jardun+jakinarazi), partaidetzarako eskubideaz baliatzeko dauden bide desberdinak zerrendatuz – Hiritarren partaidetza aipatzen den proiektu batzuetan (adibidez, Kanalizazio Plana) ez dira zehazten zeintzuk izango diren hurrengo urratsak edo hiritarrek zein unetan egin ahalko dituzten balorazio eta ekarpenak, zein bitartekoren bidez...eta horren falta nabaritu da. Egun, partaidetzaren aurretiazko informazio-fasea betetzen da, baina ez dira zehazten partaidetza-prozesuan jarraituko diren faseak (hasieratik amaierara eta hurrengo urratsak) |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Webgunean ez da identifikatu irisgarritasun-mailari buruzko adierazpenik |
Nabigatzeko esperientzia | – Webgunea arlo tematikoen inguruan antolatuta dago (Udala, Zerbitzuak, Tramiteak, Baliabideak, Ezagutu Zalla, Zallainfo eta Herritarren Partaidetza), informaziorako sarbidea errazteko asmoz – Antolakuntzako bigarren maila hierarkikoan informazioa atal zehatzagoen arabera batzen da (adibidez: zerbitzuen atala osasun, hezkuntza, irakaskuntza, kultura, euskara, kirol, berdintasun arlo, TA21, garraio eta zirkulazioaren ataletan banatzen da) – Era berean, hiru eduki-multzo handi daude (azalean): “Bizi izan”, “Gozatu” eta “Bisita egin”. Bertan, atariko atalik esanguratsuenetako batzuetarako sarbide zuzenak daude – Partaidetzari buruzko informazioa identifikatzea erraza da: edukia antolatzeko lehenengo maila hierarkikoan agertzen da |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | – Ez da antzeman – 2012ko urtarrilaren 4ko osoko bilkura, non honakoa erabaki den: “UDAL KUDEAKETAN HERRITARREN PARTAIDETZA AHALBIDETZEN DUEN EREDU EDO PLANA LANDU ETA GARATZEA, KOMUNIKAZIO BIDEAK IREKITZEKO ETA UDALERRIKO ARAZOAK HERRITARRENGANA HURBILTZEKO” |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | – Ez da identifikatu Irun udalerrian hiritarren partaidetza-prozesuei buruzko araurik, eta, beraz, ez da hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubideari buruzko araudirik identifikatu – Kexak edo/eta iradokizunak bidaltzeko tresnek eskatzeko eskubidea betetzen dute, baina ez ekimen eta proposamenaren eskubidea, horren bidez hiritarrek (banan-banan edo kolektiboki) honakoak egin ahalko lituzketelarik: • Udal-eskumenaren gaineko araudi-proiektuak aurkeztea • Interes publikoko eta udal-eskumeneko jarduera jakin batzuk gauzatzeko eskatzea udalari • Udal-eskumeneko eta edo toki-intereseko gaietako jarduera-proposamenak egitea |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Zallako Udalean dauden partaidetza-prozesu irekiak, webgunetik eskuratu daitezkeenak, bi formula betetzen dituzte: – Eskatzeko eskubideaz era proaktiboan baliatzeko aukera (kexak, iradokizunak, abisuak…), administrazioak edo beste edozein erakunde edo organismok gonbidatu baino lehen eginez ekarpenak – Gonbidapen bidezko partaidetza, proposamenen berrikuspenen, oharrak egiteko prozesuen, deliberaziorako aurrez aurreko bileren eta abarren bidez |
Webguneen espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez dago xede horretarako berariazko espaziorik, nahiz eta egia den udalari iradokizunak bidaltzeko gaitutako kate desberdinetatik eta udalak gauzatutako partaidetza-prozesuak ebaluatzeko prozesuetan egin daitezkeela |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | – zallainfo@zalla.org posta, iradokizun eta kexetarako – info@zalla.org posta, hedatu beharreko ekitaldietarako – Ordenantzei buruzko oharrak jasotzeko posta: ordenanzas@zalla.org – Udaleko sarrera erregistroa (webgune bidez) – Alkatearekin hitzordua eskatzea (tramite elektronikoaren bidez) |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Zallainfo: – Facebook: https://www.facebook.com/Zallainfo/app_4949752878 – Twitter: https://twitter.com/intent/user?screen_name=zallainfo |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Webguneko tresnak: ideia, iradokizun eta kexak egiteko erabilitako tresna nagusia posta elektronikoa da. Webguneetan hiritarrek egindako ekarpenak eta udalak emandako erantzunak kontsultatzeko eta deliberazio-partaidetza benetan erraztuko duen “elkarrizketa” ezarri ahal izateko aukerarik ez dagoela nabaritu da – Webgunetik kanpoko tresnak (gizarte-sareak): bi kateetako argitalpen eta elkarrekintzak berrikustean, normalean informazio eta hedapenerako erabiltzen diren ikusi ahal izan da |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | – Informazio-fluxu altua egun martxan dauden partaidetza-prozesuetan – Hasiberriago dauden prozesuetan hasierako informazio dago – Fase aurreratuetan daudenenetan, kontsulta eta ekarpenen aldietan hartzen diren erabakiei buruzko bitarteko txostenak eta partaidetza-prozesuak ebaluatzeko txostenak daude |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Informazioa ematen da partaidetza-prozesuko faseei buruz, erabiltzen ari diren mekanismoei buruz, eta eskuratzen diren datuak argitaratzen dira, Zallako Hiri Antolamendurako Plan Nagusiari buruzko hurrengo adibidean ikus daitekeenez: http://www.zalla.org/eu-ES/Herritarren-Partaidetza/Hiri_antolamendurako_plan_nagusia/Orrialdeak/default.aspx |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Bai. Webgunean “Zalla guztion artean eraikiz” bezalako partaidetza-prozesuetan egindako ebaluazioei buruzko informazioa ageri da. Ebaluazio-agiri hauetan honako alderdiei buruzko informazioa ematen da: – Hiritarrek prozesuan izandako partaidetzari buruz egindako balorazioa – Partaidetza-prozesuari buruzko hobekuntza-proposamenak eta -iradokizunak – Udalerriko gai eta proiektu zehatzari buruzko iradokizun eta proposamenak |
(32. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Bilboko Udala
ERAKUNDEA: Bilboko Udala | URL: http://www.bilbao.net (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | Webgunean ez da antzeman hiritarren partaidetzarekin lotutako informazio osoa batzen duen espazio bakarrik |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Hiritarren partaidetza atariko edukia antolatzen duten maila hierarkiko nagusi gehienetan dago zeharka (udala, egoera pertsonala, hiritarrak…) |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | Hiritarrak alkatearekin harremanetan jartzeko Harremanetarako posta (web formularioa). Formularioan testu mugatu bat idatzi dezakezu, baina ezin duzu bestelako artxiborik erantsi (irudiak, audioa, bideoa eta abar) |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Atariak bizitzako politikoko alderdi desberdinei buruzko informazio ugari eskaintzen du, besteak beste: – Datu ekonomiko-finantzarioak – Udal memoriak – Hitzarmenen erregistroa – Udal aurrekontuak – Udal gardentasuna |
Open data | – Udalak bere webgunearen bidez argitaratzen du informazio ugari bere gardentasun-konpromisoaren parte gisa (adibidez: udalaren urteko kontuak) – Informazio hori ez da argitaratzen automatikoki prozesatu daitezkeen, eta, beraz, berrerabilpena errazten duten formatu irekietan – Ez da open data ekimenik antzeman, eta, beraz, ez dago eskuragarri datu-katalogoan |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago |
– Ez da antzeman xede horretarako sortutako katerik |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | – Partaidetza eta Barrutiak udal-sailaren barruan, hiritarrek partaidetzarako eskubideaz baliatzeko erabil ditzaketen organoei buruzko informazioa ageri da: • Elkarteak • Barrutiko Kontseiluak eta Lan Batzordeak – Era berean, “egoera pertsonala” atalean Bilboko Hiri Kontseilua aipatzen da, honela deskribatuta: “aholku- eta eztabaida-batzordea da tokiko ekonomia-garapenean, hiriaren plangintza estrategikoan eta hiri-proiektu handietan. Ekonomia eta gizarte arloko erakundeetako ordezkariek, erakunde profesional eta auzokoen elkarte nagusien ordezkariek osatuko dute” |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Bai. Adibidez: Auzoki Plana. Bertan, plataformari buruzko informazioa zehazten da, bai webgunean, bai horretarako gaitutako hiritarren foroan |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Ez da hiritar gisa parte hartzeko tresna ugari antzeman webgunean, eta, beraz, ez dago informaziorik hiritarren aldetik zein partaidetza-mota espero den eta webgunearen bidez nola parte har daitekeen azaltzen duenik, “Zure Udalak aditzen dizu” atalean dagoenaz gain. Azken horretan webgune formularioaren diseinuari esker (erraza), erabiltzaileak bere kexa, iradokizun edo esker ona bidaltzeko jarraitu behar dituen urratsen berri dauka |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Webguneak AENOR-en IKT Irisgarritasunaren ziurtagiria eskuratu du, UNE 139803 arauaren arabera. Ziurtagiri horrek egiaztatzen duenez, irisgarritasun-jarraibidetan (W3Cko WAI lan-taldeak gomendatutakoak) “AA” maila betetzen da |
Nabigatzeko esperientzia | – Hiritarren partaidetzari buruzko edukien zeharkakotasunaren ondorioz, zaila da saguari klik gutxi eman eta atarian dauden mekanismo, informazio...guztiak eskuratzea; etengabe aldatu behar da atalez eta informazioa antolatzeko maila hierarkikoetan behera egin informazioa aurkitzeko – Webguneen hiritarren partaidetzari buruzko eduki guztiak aipatzen dituen berariazko atal baten falta nabari da |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | Barrutien antolaketa eta hiritarren partaidetzarako arautegia. Araudi horretan ez da antzeman bitarteko digitalen bidez hiritarren partaidetza jorratzeko moduari buruzko zehaztasunik (e-partaidetza); oro har aipatzen dira “informazio-bitarteko egokiak”, horien artean bitarteko digitalak sartzen direla ulertuta (Bilboko Udalaren webgunea kasu) |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | – Barrutien antolaketa eta hiritarren partaidetzarako arautegiko V. kapituluan arautzen da, nahiz eta ez diren zehazten hiritarren esku jarriko diren mekanismoak, eskubide hori kate digitalak erabiliz betetzeko – Kexak edo/eta iradokizunak bidaltzeko tresnek eskatzeko eskubidea betetzen dute, baina ez ekimen eta proposamenaren eskubidea, horren bidez hiritarrek (banan-banan edo kolektiboki) honakoak egin ahalko lituzketelarik: • Udal-eskumenaren gaineko araudi-proiektuak aurkeztea • Interes publikoko eta udal-eskumeneko jarduera jakin batzuk gauzatzeko eskatzea udalari • Udal-eskumeneko eta edo toki-intereseko gaietako jarduera-proposamenak egitea |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | – Eskatzeko eskubideaz era proaktiboan baliatzeko aukera (kexak, iradokizunak, abisuak…), administrazioak edo beste edozein erakunde edo organismok gonbidatu baino lehen eginez ekarpenak – Gonbidapen bidezko partaidetza, proposamenen berrikuspenen, oharrak egiteko prozesuen, deliberaziorako aurrez aurreko bileren eta abarren bidez |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez da antzeman |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | – Hiritarrak alkatearekin harremanetan jartzeko Harremanetarako posta (webgune formularioa) – “Zure Udalak aditzen dizu” zerbitzua, hiritarrek honakoak egiteko: • Iradokizunak • Kexak • Ohar edo intzidentziak • Kontsulta egin edo informazioa bidali • Eskerrak eman • Eta gehienez 4 Mb-ko fitxategiak erantsi |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | – Iradokizunen formularioa Bilboko Agenda 21en atarian – “InfoBilbao” katea Facebooken (udalaren webgunean bertan zehaztua, “hiritarren partaidetzarako espazio” gisa) – Bilboko hiritarren foroa (etorkizunerako proiektuak) |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Webguneko tresnak: ideia, iradokizun eta kexak egiteko erabilitako tresna nagusia web formularioa da. Webguneetan hiritarrek egindako ekarpenak eta udalak emandako erantzunak kontsultatzeko eta deliberazio-partaidetza benetan erraztuko duen “elkarrizketa” ezarri ahal izateko aukerarik ez dagoela nabaritu da. – Webgunetik kanpoko tresnak (gizarte-sareak): InfoBilbao (Facebook) kateko argitalpen eta elkarrekintza berriak berrikustean, normalean informazio eta hedapenerako erabiltzen direla ikusi ahal izan da (horien artean sartzen da hartutako erabaki politikoei buruzko informazioa). Ez da elkarrizketarik antzeman Administrazioaren eta hiritar, enpresa eta hirugarren sektorearen artean, interes komuneko alderdiei buruz deliberatzeko |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | – Partaidetza-prozesu irekietakoren batean, Gaikako jardunaldi parte hartzaileen kasuan bezala, webgunean jardunaldi parte hartzaileetan gertatutakoaren laburpenei buruzko dokumentazioa jarri da. – Era berean, oraindik egin ez diren jardunaldien kasuan, jorratu beharreko gaiekin lotutako informazioa argitaratu da, hiritarren informazio-prozesua errazteko |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | – Bai. Barrutiko Udal Kontseiluak. Webgunean eginkizunak, harremanetan jartzeko modua, araudia eta abar zehazten dira |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | – Atarian hiritarren ekarpenak sartzeko antzemandako kate nagusia kexa, iradokizun eta eskarien formularioa da, Zure Udalak aditzen dizu. Atal honetan ez dira zehaztu hiritar batek eskari edo kexa bat bidaltzea erabakitzen duenean ematen diren urratsak, bere ekarpenak egingo duen ibilbidea, hartzailea, eta abar. Informazio honen zati bat atariko beste orri batean eskuratu daiteke, zerbitzuaren prozesua azaltzen duelarik – Antzeko zerbait gertatzen da Bilboko Agenda 21 proiektuko iradokizunen formularioarekin. Bertan, hiritarrei parte hartzeko gonbita egiten zaie, baina ez da ekarpenek jarraituko duten prozeduraren berri ematen eta ez dira jendeak egiten dituen ekarpenak ikusten, ez eta administrazioarekin hartu behar diren edo hartzen ari diren erabakiei buruz izandako elkarrizketa, ekarpenak sartzeko eta betetzeko moduari buruzko informazioa… ere |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | – Partaidetza-prozesuetatik ateratako ekarpenen laburpenak jasotzen dituen informazioa antzeman da – Aitzitik, ez da antzeman hiritarrek partaidetza-prozesuekiko duten asetasun-maila aztertzen duen memoria edo ebaluaziorik |
(33. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Vitoria-Gasteizko Udala
ERAKUNDEA: Vitoria-Gasteizko Udala | URL: http://www.vitoria-gasteiz.org/ (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | Bai. Webgunean hiritarren partaidetzari buruzko atal bat dago eta bertan partaidetzarako eskubideaz baliatzeko moduari buruzko informazio ugari batzen da |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Hiritarren partaidetzari buruzko edukiak argi eta garbi berezitako hainbat multzoren inguruan egituratzen dira: – Partaidetza-prozesuak – Partaidetzarako bideak – Araudia eta dokumentazioa (Plan gidaria) – Hiritarren partaidetzari buruzko albisteak eta egintzak – Partaidetza-organoak (kontseiluak) |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | – Alkatearekin edo hark eskuordetutako zinegotziekin jendaurreko entzunaldia eskatzeko aukera dago, udal-eskumeneko gaiei buruzko informazioa jaso eta beren iritzia emateko – Webgunean beharrezko informazioa dago (bideak, eskubidea arautzen duen araudia, sail arduradunak…), baina ez alkatetzarekin edo udal-politika desberdinetako arduradunekin komunikazio zuzenak (posta elektroniko, formulario eta abarren bidez) bidaltzea ahalbidetzen duen tresnarik |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Hiritarren partaidetzarekin lotutako albiste eta ekintza-agendari buruzko atal bat dago Zerbitzu horrek hemeroteka eta RSS katera sartzeko aukera eskaintzen du, atal honetan egindako eguneraketen kontsumoa automatizatze aldera |
Open data | – Ez da open data ekimenik antzeman udalaren atarian, eta, beraz, ezta berrabil daitezkeen formatu irekietan argitaratutako datu-katalogorik ere – Euskadi Innovak argitaratutako informazio honen arabera, udalak open data mugimendura batzeko asmoa dauka, datu publikoak argitaratzen hasteko |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Udalak Herritarren Postontzia dauka horretarako. Ikus daitekeen bezala. “Webgune orrialde honetan erakutsitako informazioak zeure informazio-beharrak betetzen ez baditu, eskatu behar dituzun argibideak Herritarren postontziaren bidez” |
Webguneen partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Atarian partaidetza-organoen atala dago: Sektore Kontseiluak, Lurralde Kontseiluak eta Gizarte Kontseilua, herritarren parte-hartzearen atal barruan. Bertan, honakoei buruzko informazioa ageri da: – Herritarren Parte-hartzearen Araudian garatutako partaidetza-organoak – Osaera – Lotutako araudia – Lotutako informazioa |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Webgunean, herritarren parte-hartzeari buruzko atalean, partaidetza-prozesu aktiboei buruzko informazioa emateko atal bat dago: – Udaltzaingoaren eredu berrirantz – Gazteak eta udal-eskaintza kulturala |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Herritarren parte-hartzeari buruzko atalean honakoei buruzko informazioa dago: – Herritarrek parte hartzeko dituzten aukerak (prozesuak, bideak...) – Udalak gauzatutako hiritarren partaidetzarako esperientziak garatzen dituzten esparru estrategikoak eta araudiak |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | – Udalaren webguneak dio kontuan hartzen dituela W3C-ko WAI lan-taldeak egin dituen WCAG 2.0 arauen A bikoitza mailarako zehaztutako jarraibideak – Orrien kodeak bete egiten du XHTML 1.0 estandarra modu trantsizionalean eta CSS 2 delakoak erabiliz maketatzen dira |
Nabigatzeko esperientzia | – Webgunea gai jakin batzuen inguruan antolatuta dago (Agenda, Turismoa, Kontratugilearen profila, Arlo tematikoak…), informazioa bilatzaile baten eta sarbide zuzenen hautatzaile baten bidez bilatzen delarik – Herritarren parte-hartzeari buruzko atala erraz identifikatu daiteke arlo tematikoen multzoaren bidez. Era berean, orri nagusian “Zer deritzozu?” izenburua daukan banner bat dago, erabiltzailea egun irekita dauden Udalaren partaidetza-prozesuko atalera bidaltzen duena |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dir |
– Vitoria-Gasteizko Udaleko Herritarren Parte-hartzearen Araudi Organikoa IKT-EN ETA PARTAIDETZAREN ERREFERENTZIAK |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Webgunean hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubideari buruzko berariazko informazioa dago: – Herritarren proposamenak aurkeztea – Interes publikoko jarduerak sustatzeko ekimenak aurkeztea Bi tramiteak (proposamena + ekimena) administrazio-tramitearen bidez kudeatzen dira eta aurrez aurre gauzatu behar dira herritarren arreta-bulegoetan. Tramitazio elektroniko osoaren bidez eskubide hori betetzeko aukerarik ez da antzeman (egun, herritarren arreta-bulegoetan aurkeztu behar diren formularioak deskargatzeko zerbitzua eskaintzen da) |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | – Eskatzeko eskubideaz era proaktiboan baliatzeko aukera dago (kexak, iradokizunak, abisuak…), administrazioak edo beste edozein erakunde edo organismok gonbidatu baino lehen eginez ekarpenak – Inbitazio bidezko partaidetza dago, oharrak eta deliberazioak egiteko partaidetza–prozesu irekien bitartez |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Herritarren Postontziaren bidez parte hartzeko modu berriei edo egungo prozesuak hobetzeari buruzko proposamenak ematen dituen eztabaida bat has daiteke, besteak beste |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | – Udal-tramiteen bidez – Udal jarduerei buruzko informazioa eta argibideak eskatzea – Herri kontsulta egiteko eskabidea – Jendaurreko entzunaldirako eskabidea – Herritarren proposamenak aurkeztea – Interes publikoko jarduerak sustatzeko ekimenak – Sindikoari esku har dezan eskatzea – Herritarren eskubideez baliatuz – Hiritarrei hiriko kudeaketari buruzko iritzia emateko aukera ahalbidetzen dieten eskubideak – Informazio publikorako sarbideaz baliatuz – Hiritarrek udal-informazioa eskuratzeko bideak – Iritziak eta esperientziak partekatuz – Hiritarren Postontzia: udal-jarduerari buruzko iritziak, iradokizunak, arazoak… |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | – Foroak Interneten: udal-eskumeneko gaiei buruzko eztabaida – Facebookeko “Parte Hartzea” katea, herritarren partaidetzarako |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Era positiboan baloratu da udalaren webgunearen egituraketa, herritarren partaidetzari buruzko informazioa eta horretarako gaitutako mekanismo desberdinak aurkitzea erraza baita. “Nire eskubideak herritar gisa” atala sartzeak balio altua dauka, bertan hiritarrek parte hartzeko dituzten eskubideak zehazten baitira – Era berean, nabarmena da Herritarren Postontzia bezalako tresna bat dagoela eta bertan, iradokizunak edo kexak egin dituzten (eta argitaratu nahi izan dituzten) pertsonen kontsultak irakurtzeaz gain, Administrazioak emandako erantzunak irakur daitezke, gaia berriz ireki daiteke eta beste erabiltzaile batzuek kexa edo iradokizun jakin baten gaineko iritzia eman dezakete, erantzun gisa – Facebook gizarte-sareko kateari dagokionez, plangintza egokia duela aitortu beharra dago. Izan ere, hiritarrei parte hartzeko eta beren iritzia emateko galdera eta gonbidapenak egiten dizkien eta informazioa eskaintzen duten argitalpenak eskaintzen dira. Aitzitik, partaidetza baxua antzeman da, erkidego oso baxuarekin (20 pertsona inguru, profila berrikusi den unean), kate honetan parte hartu eta gaiak jarraitzen dituztenen artean |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Webgunean eguneratuta dago partaidetza-prozesuetako egikaritza-fase desberdinekin lotutako informazioaren eskuragarritasuna. Hori horrela, gazteei eta udal-eskaintza kulturalari buruzko prozesuan hasierako informazioa aurkitu daiteke, prozesuaren testuingurua ulertzeko, baita bileretako aktei edo lan-bileretan aurkeztutako agiriei buruzko informazioa ere. Egun egikaritza-prozesuan dago, eta, beraz, oraindik ez dago informaziorik fase guztien emaitzei edo prozesuen eta gauzatutako erabakien ebaluazioari buruz |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Sindikoaren irudia, webgunean honela zehazten dena: “udalaren edo tokiko beste erakunde publiko batzuen jarduerek sortutako babesgabetasun egoeretako Sindikoa”. Irudi hori webgunean bertan agertzen da, bere eginkizunak eta zerbitzu horrekin harremanetan hartzeko modua azaltzen direlarik: bai aurrez aurre, bai elektronikoki |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazio ugari dago, adibidez, udaltzaingoaren eredu berriaren prozesuari buruz, bertan honakoak identifikatzen direlarik argi eta garbi: – Helburuak – Partaidetza-eremuen definizioa – Prozesuaren faseak – Prozesuaren faseen egutegia – Parte hartzeko bideak – Lotutako informazioa |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | – Webgunean hiritarren partaidetza-zerbitzuari buruzko 2010 ekitalditako egikaritze-memoria dago – 2011ko egikaritze-memoria ez dagoela nabaritu da. Itxitako partaidetza-prozesuen txostenak ere falta dira, eta, beraz, ezin da ikusi erabakietan hartutako deliberazioaren ondoriozko ekarpenak nola aplikatu diren edo erabaki horien betearazpenari buruzko zein ebaluazio egin den (betiere, partaidetza-prozesuarekin lotuta, jarraitu den prozesu osoa eta egungo egoera ikusteko aukera dagoelarik) |
(34. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Donostia-San Sebastianeko Udala
ERAKUNDEA: Donostia-San Sebastianeko Udala | URL: http://www.donostia.org (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazio dago | Hiritarren partaidetzari buruzko atala “hiria” atalean dago. Atal honetan hiritarren partaidetzarekin eta Donostia-San Sebastianeko Udalarekin lotutako informazioa batzen da |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazio dago | Hiritarren partaidetzari buruzko atala “hiria” atalean dago. Atal honetan hiritarren partaidetzarekin eta Donostia-San Sebastianeko Udalarekin lotutako informazioa batzen da |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Webgunean hiritarren partaidetzari buruz agertzen diren edukiak honako gaien inguruan antolatzen dira: – Partaidetzaren Gida Plana eta Araudia – Partaidetza-espazio egonkorrak – Partaidetzaren aurrekontua – Esperientziak partaidetzan – Elkarteak eta elkarteen erregistroa – Diru-laguntzak – Partaidetza sarean – Argazki-galeria – Donostia-San Sebastian osatzen duten auzo eta herriak |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | Ez da antzeman |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Webgunean hiritarrei komunikazio eta informazioko ekintzak errazteko zerbitzuak daude, besteak beste: – SMS alerten zerbitzua – Udalaren osoko bilkuren emankizunak – Albisteen zerbitzua – Diru-laguntza, kontratazio, ordenantza publiko eta abarri buruzko informazioa |
Open data | Ez da open data ekimenik antzeman Donostia-San Sebastianeko Udalaren atarian, eta, beraz, ezta berrabil daitezkeen formatu irekietan argitaratutako datuetarako katalogorik ere |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Ez dago helburu horretarako berariazko katerik, baina Herritarren postontzia dago eta haren bidez edozein iradokizun egin daiteke |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Webgunean partaidetza-espazio egonkorren zerrenda dago. Bertan, herritarren partaidetza bideratu edo kontzentratzeko organoetako batzuk aipatzen dira, esate baterako: – Gizarte Kontseilua – Aholku Kontseiluak – Udal Kontseilua – Era berean, elkarteen udal-erregistroa ere badauka eta bertan bilaketak egin daitezke elkarte-motaren, lan-arloaren, lurraldearen eta abarren arabera |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | – Hiritarren partaidetzari buruzko atalean, “partaidetza-esperientziak” izenburua duen atal bat dago eta bertan Donostia-San Sebastianen egindako esperientzia desberdinak zerrendatzen dira – Ez da partaidetza-prozesu irekirik antzeman. Zerrendatutako partaidetza-prozesu batzuk 2006an egin dira (esaterako), eta, beste kasu batzuetan, ezinezkoa izan da zein urtetan egin diren zehaztea |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Hiritarren partaidetzari buruzko atalean, udalak hiritarren perspektiba bizitza politikoan sartzeko duen beharrizanari buruzko asmo-deklarazio laburra egin da. Ondoren, hiritarren partaidetzarekin lotutako eduki-atal guztietara lotzen da, nahiz eta ez dagoen konexio posible argirik udalerrian gai honen harira dauden araudi eta gida-planetan jasotakoaren eta mekanismo, kate, prozesu eta abarren bidez islatzeko moduaren artean |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | – Web 1.0 edukirako (WCAG 1.0) Irisgarritasun Zuzentarauekiko adostasunaren A hirukoitza maila – Webgunean aitortu denez, orrien kodeak XHTML 1.0 estandarra betetzen du eta CSS erabiliz maketatzen dira |
Nabigatzeko esperientzia | – Webgunea 4 atal edo gairen inguruan antolatzen da eta horiek osatzen dute webgunearen egituraren lehenengo maila hierarkikoa (Bulego birtuala, Udala, Hiria eta Turismoa). Era berean, orri nagusi honetan lotura ugari daude, trafikoa eta garraioa, SMS alerten zerbitzurako izen-emateak, kale-izendegia edo iradokizunen bidalketa bezalako ataletara jotzeko – Hiritarren partaidetzari buruzko atala ezin da webguneko orri nagusian ikusi, “Hiria” gaitik sartu behar baitzara bertara. Atalera sartu ondoren, edukiak ordena alfabetikoan ikusten dira eta edukiei ez zaie lehentasunik ematen (hiritarren partaidetzari ere ez). Atal hau gehiago ikusi beharko litzatekeela nabaritu da |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | – Herritarren Partaidetzarako Gida Plana – Partaidetzaren Araudia IKT-EN ETA PARTAIDETZAREN ERREFERENTZIAK – Hiritarren Partaidetzarako Gida Planean teknologia berriak hiritarren partaidetzaren sustapenean sartzeko beharrizana aipatzen da, baita tokiko bizitza politikoan hiritarren konpromiso zuzena sustatzeko ahalmena ere, erkidegoaren kide-sentimendua indartuz. Era berean, 4.1 atalean (estrategiak eta jarduera-lerroak) honakoa adierazi da: “(…) Teknologia berrien erabilera sustatzea partaidetza-prozesuetan”. “Pertsonen banan-banako partaidetza errazteko berariazko espazio eta kateak garatzeko, informazioaren eta komunikazioaren teknologien garapenak eskaintzen duen gaitasuna aprobetxatuz” – Partaidetzaren Araudian IKTen erabilera aipatzen da hiritarrei arreta-zerbitzua emateko kate gisa, baita udal-komunikabideen erabilera errazteko tresna gisa ere. Udalaren webgunearen gaineko berariazko erreferentzia egin da, honakoei erantzunez: • Administrazioarekiko kudeaketak erraztea (administrazio elektronikoa) • Udal-gobernuaren administrazio-jardueraren eta udaleko erakunde-jardueraren gaineko informazio eguneratua eskaintzea • Administrazioaren eta hiritarren artean elkarreraginezko komunikazio-katea ezartzea • Sinadura elektronikoaren erabilera sustatzea – Ez da ikusi IKTak partaidetza-prozesuak hobetzeko nola erabiliko diren azaltzen duen definiziorik, tresna gisa duen gaitasuna aitortzeaz eta berau izendatzeaz gain. Era berean, webgunearen atribuzioek, lehen deskribatu direnek, partaidetza-prozesuen zati txiki bat betetzen dute (informazioa, komunikazioa) Udalaren webguneak edo beste IKT tresnak partaidetza-prozesuaren fase desberdinetan hiritarren partaidetza sustatzeko nola antolatu behar diren, Administrazioak horien erabileran zein konpromiso dituen, Administrazioak horien erabilgarritasuna bermatzeko zein konpromiso dituen...azaltzen duten zehaztasunen falta nabaritu da |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Ez da antzeman webgunearen bidez hiritarren ekimen edo proposamenaren eskubideaz baliatzeko berariazko katerik |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Ez da udalaren webgunean parte hartzeko tresnarik antzeman, herritarren postontziaz harago. Tresna horrek herritarren eskatzeko eskubidea betetzen du (kexak, iradokizunak, esker onak...) |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez da helburu horrekin herritarrentzat sortutako eta jarritako tresnarik antzeman. Helburu horietarako erabil litekeen kate bakarra Herritarren postontzia da |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | Hiritarren eta Administrazioaren arteko komunikazioa errazteko antzeman den tresna bakarra Herritarren postontzia da. Kalitate-mailan, honako tresnek (web formularioa) deliberazio-prozesuetan sartzea zailtzen duen komunikazio-mota bat sustatzen dute eta ez dute aukerarik ematen hiritarrek udalaren webgunean egindako ekarpenak argitaratzeko, ezta administrazioak herritarrei ematen dizkien erantzunak ikusteko ere. Era berean, ezin dira erantzun horiek baloratu, kontsulta berriz irekitzea edo emandako informazioa sakontzea beharrezkoa bada |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Ez da antzeman. Udalak profilak dauzka Twitter eta Facebook gizarte-sareetan. Horietan, argitalpenik berrienak aztertuz, informaziorako eta hedapenerako helburua dutela ikusi da (eta ez hiritarrekin elkarrizketa sortzeko, udal-alderdien gaineko deliberaziorako) |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | Kalitate-mailan, honako tresnek (iradokizunen postontziko webgune formularioa) deliberazio-prozesuetan sartzea zailtzen duen komunikazio-mota bat sustatzen dute eta ez dute aukerarik ematen hiritarrek udalaren webgunean egindako ekarpenak argitaratzeko, ezta administrazioak herritarrei ematen dizkien erantzunak ikusteko ere. Era berean, ezin dira erantzun horiek baloratu, kontsulta berriz irekitzea edo emandako informazioa sakontzea beharrezkoa da |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Osatu gabea. Webgunean Añorgan N-1 bulebar bihurtzea bezalako partaidetza-prozesuak dauzkagu, baina informazioa osatu gabea da |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Osatu gabea. Webguneen Añorgan N-1 bulebar bihurtzea bezalako partaidetza-prozesuak dauzkagu, baina informazioa osatu gabea da. PDF artxiboak soilik daude, proiektuaren plano eta guzti, baina oinarrizko informazioa falta da, besteak beste: – Partaidetza-prozesuaren egoera (irekia, itxia) – Partaidetza-prozesuaren faseak – Eztabaidagaiaren irismena ulertzea errazten duen eta gaiarekin lotura duen dokumentazioa – Prozesuaren informazioa (partaidetza-prozesuan zehar sortzen diren txostenak jasotzen dituen dokumentazioa, egunera arte jasotzen diren ekarpenei buruzko txostenak barne) – Erabakiak hartzeko orduan Hiritarren ekarpenak kontuan hartzeko prozesua gardentasunez islatzen duen informazioa – Ebaluazioaren dokumentazioa (bai partaidetza-prozesuarena, bai erabakien betearazpenarena) |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Gaiari buruzko informaziorik osatuena 2005eko partaidetza-aurrekontuetan dugu. Bertan, faseei, hiritarrek emandako informazioari, hautatutako proposamenei, lehentasunei eta Aurrekontuen Planeko sarrerari buruzko informazio ugari agertzen da. Gardentasun eta informazioaren ariketa hori dagoeneko itxita dauden edo egun martxan dauden gainerako partaidetza-prozesuetan ere aplikatzea faltan botatzen da |
(35. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Bizkaiko Foru Aldundia
ERAKUNDEA: Bizkaiko Foru Aldundia | URL: http://www.bizkaia.net (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | Ez da antzeman |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Ez da antzeman |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | – Webguneen atal bat dago, web formulario baten bidez, hiritarrek aldundiei helaraz diezazkieten beren kexa, iradokizun, kontsulta eta komunikazioak. Formulario horretan mezuaren hartzailea den saila aukeratu daiteke, hainbat aukeraren artean (Lehendakaritza, ahaldun nagusia…) – Formularioari esker kexa, iradokizun, komunikazio edo kontsultara fitxategiak erants daitezke – Ez da zehazten sail horietako zein pertsona (kargu) arduratuko den jasotzeaz, ezta eta hiritarrak zein epetan jasoko duen erantzuna ere |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Webgunean “Bizkaia gardena” izeneko atal bat dago eta, bertan, hiritarrek honakoei buruzko informazioa jasotzeko nora jo behar duten islatzen da, aldundiaren webguneko loturen bidez: – Foru Aldundiari buruzko informazioa – Harremanak hiritarrekin eta gizartearekin – Gardentasun ekonomiko-finantzarioa – Gardentasuna zerbitzuen kontratazioetan – Gardentasuna udalaren babes eta zerbitzuetan |
Open data | – Aldundiak datuak argitaratzen ditu, adibidez udaletako informazio ekonomiko-finantzarioa, bertan honako datuak bereizten direlarik: • Sarbide askea (babesik gabeko datuak) • Sarbide mugatua (babesik gabeko datuak) – Babesik gabeko datuei esker (sarbide askea) kontsulten pantailaren bidez filtratuz kontsultatu daiteke eta, ondoren, jabedun formatuetan deskargatu (PDF eta XSL) – Ondorioz, ez da antzeman open data ekimenik, ez eta aldundiak berrerabil daitezkeen formatu irekietan argitaratutako datu-multzoen kontsulta errazten duen katalogorik ere |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | – Ez da helburu horretarako berariazko katerik antzeman – Webgunean iradokizunak bidaltzeko gaitutako kate digital bakarra eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioa dago (kexak, iradokizunak, kontsultak, komunikazioak), “Herritarrenganako Laguntza” atalean dagoena |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Ez da antzeman |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Ez da antzeman |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Helburu honekin antzemandako informazio bakarra erabiltzaileen postontzirako lotura da. Bertan, hiritarrek beren kexa, iradokizun, kontsulta eta komunikazioak egin ditzakete. Informazio hori gardentasunaren atalean dago eskuragarri eta, bertan, hiritarren partaidetza aipatzen da gobernu onerako ardatz gisa, gardentasun eta zintzotasunarekin batera, baina ez dira ikusi horretarako gaitu diren bide eta mekanismoak, egun irekita dauden prozesuak, dagoeneko egindako partaidetza-prozesuen informazioa eta abar |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | – Irisgarritasun Maila: AA – Aldundiko webguneko irisgarritasunaren aitorpenak honakoa dio: “www.bizkaia.net webgune guneak erabilerraztasuna betetzen du, Webgune 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereizten direla – Era berean, honakoa adierazi da: “Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait webgune gune ez dira erabilerrazak” |
Nabigatzeko esperientzia | – Webgunearen edukia foru aldundiko sail eta zerbitzuen inguruan egituratzen da – Orri nagusian albiste eta azpimarratzekoetarako sarbide zuzenak daude, baita foru aldundiaren zerbitzu batzuetarako sarbideak ere (aldizkari ofiziala, turismoa, trafikoa, Lan Eskaintza Publikoa...) – Orri nagusi honetan Hiritarrenganako Laguntza Zerbitzuari buruzko loturak daude (kontsulta, kexa eta iradokizunen formulariorako sarbidea, helbide eta telefonoen zerrenda, eta Erregistro eta Herritarrentzako Laguntza Bulegorako lotura) – Ez da antzeman hiritarren partaidetzarako berariazko atalik, eta, beraz, webgunean gaiarekin lotutako edukia bilatzea zaila da |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | Ez da antzeman |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Ez da antzeman |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Norberaren ekimenez soilik parte har daiteke (ez gonbidatuta), eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioaren bidez (kexak, iradokizunak, kontsultak, komunikazioak), “Herritarrenganako Laguntza” atalean |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez da antzeman xede horretarako berariazko tresna edo biderik. Horren gaineko iradokizun batera iristeko modu bakarra herritarrenganako laguntzaren formularioa da |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean hiritarren partaidetzaz baliatzeko antzemandako tresna bakarra eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioa da (kexak, iradokizunak, kontsultak, komunikazioak), “Herritarrenganako Laguntza” atalean |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Aldundiak kontuak dauzka gizarte-sare nagusietan: – Youtube |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Kalitate-mailan, honako tresnek (iradokizunen postontziko web formularioa) deliberazio-prozesuetan sartzea zailtzen duen komunikazio-mota bat sustatzen dute eta ez dute aukerarik ematen hiritarrek webgunean egindako ekarpenak argitaratzeko, ezta administrazioak herritarrei ematen dizkien erantzunak ikusteko ere. Era berean, ezin dira erantzun horiek baloratu, kontsulta berriz irekitzea edo emandako informazioa sakontzea beharrezkoa bada – Gizarte-sareetako presentziari dagokionez, aspaldian egindako argitalpenak aztertzean, agerian geratu da horien erabilera aldundiak eta Bizkaiak garatutako ekimenen hedapen eta komunikazioen gainekoa dela batez ere, eta ez hainbeste alderdi politikoen deliberaziorako hiritarren partaidetza-espazioak sustatzeari buruzkoa |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Ez da antzeman Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informaziorik, eta, beraz, ezin da ebaluatu prozesu horiei buruzko informazio-fluxu egokirik dagoen |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Webgunean ez da antzeman partaidetza-prozesu irekiei buruzko informaziorik, eta, beraz, ezin da ebaluatu ea gardentasunez jorratu diren |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Garatu diren edo Bizkaiko Foru Aldundiaren inplikazioa izan duten partaidetza-prozesuen egikaritzari edo ebaluazioari buruzko txostenik ez da antzeman |
(36. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Arabako Foru Aldundia
ERAKUNDEA: Arabako Foru Aldundia | URL: http://www.alava.net (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazio dago | Ez da antzeman |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Ez da antzeman |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | Webguneko atal batean Arabako Foru Aldundiaren organigramara jo daiteke, baina ezin da zuzenean harremanetan jarri (posta elektroniko, web formulario eta abarren bidez) gobernu-taldea osatzen duten pertsonekin |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | – “Aldundia” izeneko atal bat dago, honakoei buruzko informazioa dakarrena: • Agenda politikoa • Antolamendua eta funtzionamendua • Informazio ekonomikoa • Foru-arautegia • Aurrekontu orokorrak – Era berean, “Albisteak” atala bezalakoen bidez, Arabako bizitza politiko eta sozialari buruzko informazioa ematen da |
Open data | Foru aldundiaren webgunean ez da open data ekimenik antzeman, eta, beraz, ezta berrerabil daitezkeen formatu irekietan dauden datu-multzoen katalogorik ere |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Ez da helburu horretarako berariazko katerik antzeman. Webgunean iradokizunak bidaltzeko gaitutako kate digital bakarra eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioa da (kexak, iradokizunak, kontsultak, komunikazioak), “Zure iritzia” atalean dagoena |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Ez da antzeman |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Ez da antzeman |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | Ez da antzeman. “Zure iritzia” atalean (kontsultak eta iradokizunak bidaltzeko formularioa) ez da zehaztu zeintzuk diren partaidetza-asmoak, ez eta formulario hori erabiltzeko beste bideak, kontsulta edo iradokizunaren jarraipena egiteko prozesua, erantzunik jasoko duen iradokitzen duen adierazlerik, eta abar ere |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Irisgarritasuna: WAI AA. Atariko irisgarritasun-aitorpenaren arabera: – Erabilitako HTML eta CSS kodea gramatika formalei egokitzen zaie; honek, edukiak nabigatzaile ezberdinetan modu egokian bistaratzea bermatzen du – Atariaren ikusizko ezaugarriak estilo-orriaren arabera ezartzen dira, erabiltzaileak testua bere zaletasunei egokitu ahal izateko – Gunearen egitura eta osaera semantikoa aintzat hartu dira |
Nabigatzeko esperientzia | – Atariaren web edukia sei multzo handiren arabera antolatzen da: • Herritarrak • Enpresak eta profesionalak • Aldundia • Herritarrentzako zerbitzuak • Araba • Prentsa eta egungo gaiak – Ondoren, bigarren maila hierarkikoan, atal horietako bakoitza gai eta profilen arabera banakatzen da, aurkituko nahi duzun informazioa errazteko – Lehenengo maila hierarkikoko profilen arabera banatutako edukirako sarbidea falta dela nabarituko da, horrek talde guztiei erraztuko baliete edukietarako sarbidea – Atarian hiritarren partaidetzari buruzko informazioa aurkitzea zailagoa bihurtzen da, ez dagoelako horren gaineko berariazko atalik, ez eta gai horri buruzko informazio-metaketarik ere, gaien arabera banatuta |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | Ez da antzeman |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Ez da antzeman |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Norberaren ekimenez soilik parte har daiteke (ez gonbidatuta), eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioaren bidez (kontsultak eta iradokizunak), “Zure iritzia” atalean |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Ez da antzeman xede horretarako berariazko tresna edo biderik. Horren gaineko iradokizun batera iristeko modu bakarra “Zure iritzia” delakoaren formularioa da |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | Arabako Foru Aldundiaren webgunean hiritarren partaidetzaz baliatzeko antzemandako tresna bakarra eskatzeko eskubideaz jabetzeko formularioa da (kontsultak eta iradokizunak) |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Ez da antzeman e-partaidetzarako tresnarik foru aldundiaren webgunetik kanpo |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | Kalitate-mailan, honako tresnek (iradokizunen postontziko web formularioa) deliberazio-prozesuetan sartzea zailtzen duen komunikazio-mota bat sustatzen dute eta ez dute aukerarik ematen hiritarrek webgunean egindako ekarpenak argitaratzeko, ezta administrazioak herritarrei ematen dizkien erantzunak ikusteko ere. Era berean, ezin dira erantzun horiek baloratu, kontsulta berriz irekitzea edo emandako informazioa sakontzea beharrezkoa bada. Horrenbestez, oinarrizko aplikazioko tresnak dira eta eragin baxua dute partaidetza-prozesuen betearazpenean |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Ez da antzeman Arabako Foru Aldundiaren webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informaziorik, eta, beraz, ezin da ebaluatu prozesu horiei buruzko informazio-fluxu egokirik dagoen |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Webgunean ez da antzeman partaidetza-prozesu irekiei buruzko informaziorik, eta, beraz, ezin da ebaluatu ea gardentasunez jorratu diren |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | Garatu diren edo Arabako Foru Aldundiaren inplikazioa izan duten partaidetza-prozesuen egikaritzari edo ebaluazioari buruzko txostenik ez da antzeman |
(37. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Gipuzkoako Foru Aldundia
ERAKUNDEA: Gipuzkoako Foru Aldundia (Gipuzkoapartehartzen) | URL: http://www.gipuzkoapartehartzen.net/index.php?lang=eu (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | – Gipuzkoako Foru Aldundiak hiritarren partaidetzari buruzko berariazko atari bat dauka (Gipuzkoapartehartzen) – Aldundiaren atarian Gipuzkoapartehartzen webgunearen ikusgarritasun gehiago falta da |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | Hiritarren partaidetzari buruzko atariko informazioa honako edukien inguruan egituratzen da: – Aurkezpena – Lan ildoak – Foru araua – Gaurkotasunak – Dokumentuak – Buletinak – Harremanetarako |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | – Webgune bidezko harreman zuzenetarako aukerek Gipuzkoako Foru Aldundiko Herritarren Partaidetzarako Bulegoarekiko harremanetara mugatzen dira. Formulario sinplea da, herritarra identifikatzeko eremuak eta komunikatu nahi den mezuaren deskribapenerako eremua dituena – Diputatu nagusiarekin edo sail desberdinekin harremanetan jartzeko bidea aldundiaren webgune nagusian dago, Harremanetarako atalean. Webgune formulario honi esker, hiritarrak honakoak hauta ditzake: • Zeini bidali nahi dion eskakizuna • Eskakizun-mota (kontsulta, kexa edo iradokizuna) • Eskakizunaren gaia (herritarren partaidetza, euskararen normalizazioa, berdintasuna, giza eskubideak…) • Erantzuna jasotzeko modua (hizkuntza eta euskarria) • Herritarra identifikatzeko modua (ziurtagiri digitalak, eragiketa-gakoa, identifikazio sinplea…) – Era berean, zerbitzu honek eskakizunaren egoera kontsultatzeko aukera eskaintzen du. Horretarako, eskakizun bakoitzari esleitzen zaion erreferentzia-kodea sartu behar da – Bi atarien arteko loturaren falta nabaritu da (foru aldundiaren ataria eta Gipuzkoa Parte Hartzen ataria). Izan ere, bide horrek ez dauka ikusgarritasunik herritarren partaidetzarako atarian |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | – Hiritarren partaidetzarako atarian “Gaurkotasunak” izeneko atala dago eta, bertan, aldundiaren bizitza politikoarekin eta lurralde historikoan gauzatutako partaidetza-prozesuekin lotutako informazioak jakinarazten dira. Atal hau ez dago eguneratuta, azken argitalpena 2011ko maiatzekoa baita – Gipuzkoan gertatzen denari buruzko informazioa eskuratzeko beste aukeretako bat Gipuzkoako Foru Aldundiko webguneko “Gaur egun” atala da. Webgune hau berrikustean, bi hilabete pasa ziren atala azken aldiz eguneratu zenetik – Beste departamentu batzuen bidez, Ogasun eta Finantza Departamentua kasu, herritarrek zergekin, aurrekontuekin, aldundiari transferitutako funts europarrekin eta abarrekin lotutako informazioa eskuratu dezakete – Atari honetako beste batzuk aztertzean adierazi dugun bezala, ez dago inolako lotutarik bi atarien artean (partaidetzarena eta aldundiarena), eta, beraz, aldundiak partaidetza eta informazioaren alorrean dauzkan baliabideen eta aldundiaren jardueraren (beharrezkoa dena parte hartzeko irizpidea eduki ahal izateko) artean banaketa txarra ikusi da |
Open data | Ez da open data ekimenik antzeman Gipuzkoa Parte Hartzen atarian |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | Webgunean ez da antzeman era horretako eskaerak egiteko aukera ematen duen biderik. Eskuragarri dauden bide bakarrak, orokorrean, Herritarren Partaidetzarako Bulegoarekin harremanetan jartzeko formularioa (Gipuzkoa Parte Hartzen webgunea) edo foru aldundiaren webgune nagusiko harremanetarako formularioa lirateke |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | – Ez. Webgunean herritarren partaidetzarako erakundeen erregistroa egiteko beharrezko informazio oro dago, erregistroa Interneten edo egoitza elektronikoan egiteko loturak, inskripzioa deskargatu eta aurrez aurre egiteko formularioak eta abar, baina ez da ageri lurralde historikoan erregistratuta dauden herritarren partaidetzarako erakundeen zerrendarik – Halaber, herritarrak beren eskakizunak egiteko beste bideetako bat Eskaeretarako eta Herritarrekiko Harremanetarako Batzordea da, aldundiko batzar nagusietako talde guztietako ordezkariek osatzen dutena. Baliabide horretara ezin da jo Gipuzkoa Parte hartzen webgunetik (ez dauka horretarako biderik) |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Atarian “Gaurkotasunak” atala eta atariko parte nabarmen bat mintzatzen dira martxan dauden partaidetza-prozesuei buruz. Eduki hori ez dago eguneratuta, azken argitalpena 2010eko abenduan erregistratu baitzen. Ondorioz, ezin da jakin ordutik ez den partaidetza-esperientziarik egin edo, bestalde, ataria ez den eguneratu |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | – Gipuzkoako herritarren partaidetzaren atariko “Lan ildoak” atalaren bidez, herritarrek parte hartzeko dituzten bide desberdinak islatzen dira. Bideetako bakoitzari buruzko informazioa hedatzeko aukera ere ematen da, mekanismoa, irismena eta abar errazago uler daitezen. Informazio hori, atariko gainerakoa bezala, ez dago eguneratuta, amaitu diren ekintzei buruzkoa baita, edo, bestela, oraindik martxan dauden baina informazio eguneraturik ez duten ekintzei buruzkoa – Informazioa eguneratuta ez dagoenez, herritarrek zailtasunak dituzte parte hartzeko modua, bideak, gaiak eta abar argi eta garbi identifikatzezko |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Atarian erabilerraztasunari buruz agertzen diren zuzentarauak honakoak dira: – WAI (Webgune Accessibility Initiative) protokoloko WCAG (Webgune Content Accessibility Guidelines) arauak betetzea, gutxienez AA mailan eta AAAren zati batean. Arau hauek mundu-mailan daude indarrean eta ofizialki Interneteko estandar izendatu ditu W3C (World Wide Webgune Consortium) delakoak – Webgune Irisgarritasun Testaren (TAW) bidez aipatutako zuzentarauen betearazpena egiaztatzea. Lan eta Gizarte Gaien Ministerioak sustatutako tresna da, Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbitzuei buruzko Legean xedatutakoarekin bat |
Nabigatzeko esperientzia | – Gipuzkoa Parte Hartzen atariko edukia honako atalen inguruan egituratzen da: • Aurkezpena • Lan ildoak • Foru araua • Gaurkotasunak • Dokumentuak • Buletinak • Harremanetarako – Eduki-multzo edo talde handiei esker, erraza da nabigatzea. Aitzitik, ataria abandonatuta dagoela ematen du, argitaratutako edukiak ez baitira egungoak edo egun martxan ez dauden tresnetarako loturak ematen baitituzte – Era berean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren atari nagusiarekiko lotura falta nabaritu da, aldundiaren eguneroko bizitza eta informazioa islatzen duen espazio bakarrak edukitzeak dispertsioa eta zatikatzea saihestuko bailuke, partaidetzari buruzko webgunean adierazitako kate eta bide posibleak baleude |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | – Herritarren partaidetzari buruzko uztailaren 8ko 1/2010 FORU ARAUA IKT-EN ETA PARTAIDETZAREN ERREFERENTZIAK Foru Arauan IKTei buruz dagoen berariazko erreferentzia bakarra 24. artikuluan dago, 3. puntuan; honakoa dio, hitzez hitz: “Gipuzkoako Foru Aldundiak web orri bat jarriko du herritarren esku, foru arau honen objektu izan daitezkeen interes orokorreko jardueren berri emateko. Webgune orri horrek, ahalik eta zehaztasun handienekin emango du tokiko elkarte sarearen berri, eta web orrian gune bat sustatuko da non martxan dauden partaidetza prozesuei eta antzekoei buruzko ideiak, iritziak, eztabaida foroak aurkeztu ahal izango diren” – Atari honen (Gipuzkoa Parte Hartzen) gaineko berrikuspenak honakoak nabarmentzen ditu: • Arau honen xede izan daitezkeen interes orokorreko jarduerei buruzko informazioa ð eguneratu gabea • Tokiko elkarte-sarearen informazio zehatza – ez da antzeman • Ideiak, iritziak eta iradokizunak aurkezteko espazioa – iradokizunen katearen bidez estalia • Martxan dauden partaidetza-prozesuei buruz eztabaidatzeko foroak – ez dira antzeman |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Ez da antzeman |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Norberaren ekimenez soilik parte har daiteke (ez gonbidatuta), eskatzeko eskubideaz baliatzeko formularioaren bidez (kontsultak eta iradokizunak), “Iradokizunak” atalean |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | – Herritarrek partaidetzarekin lotutako proposamenak Gipuzkoaren Herritarren Partaidetzarako Bulegora bidaltzeko iradokizunen atala dago – Web formularioari esker, mezua gaien arabera sailkatu behar izanik gabe bidal daiteke mezua. Era berean, formularioan ezin dira iradokizunaren adierazpena eta aberastasuna errazten duten bestelako artxiboak (irudiak, bideoak, eta abar) erantsi |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | Gipuzkoa Parte Hartzen webgunean dauden tresnak: – Aldundiari iradokizunak bidaltzeko web formularioa (Herritarren Partaidetzarako Bulegora bidaltzen diren iradokizunak) – Herritarren Partaidetzarako Bulegoko posta elektronikoko kontua |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | Ez da antzeman |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | Kalitate-mailan, honako tresnek (iradokizunen postontziko web formularioa) deliberazio-prozesuetan sartzea zailtzen duen komunikazio-mota bat (pertsonen edo erakundeen zuzeneko partaidetza duten alternatibak hartzeko erabakiari buruzko eztabaida publikoa) sustatzen dute eta ez dute aukerarik ematen hiritarrek webguneen egindako ekarpenak argitaratzeko, ezta administrazioak herritarrei ematen dizkien erantzunak ikusteko ere. Era berean, ezin dira erantzun horiek baloratu, kontsulta berriz irekitzea edo emandako informazioa sakontzea beharrezkoa bada. Horrenbestez, oinarrizko aplikazioko tresnak dira eta eragin baxua dute partaidetza-prozesuen betearazpenean |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | Gipuzkoa Parte Hartzen webgunean ez da antzeman partaidetza-prozesu irekirik, eta, beraz, ezin da ebaluatu ea informazio-fluxuen prozesua egokia den (partaidetzaren aurreko informazioa, prozesuaren iraunaldiko informazioa...) |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Gipuzkoa Parte Hartzen webgunean ez da antzeman Foru Arauan jasota dauden irudiei buruzko informaziorik: – Herritarren Partaidetzarako Foru Batzordea – Herritarren Partaidetzarako Gizarte Kontseilua |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | Webgunean ez da antzeman partaidetza-prozesu irekiei buruzko informaziorik, eta, beraz, ezin da ebaluatu ea gardentasunez jorratu diren |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | – Gaurkotasunak atalean, aldundiak gauzatutako partaidetza-prozesuak islatzen dituen horretan, horietako bakoitzari buruzko informazio deskribatzaile oso laburra ematen da (esaterako: Elgeta Hausnarketa Prozesua 2020). Atal honetan ez da antzeman partaidetza-prozesu hauei buruzko emaitzarik, ebaluazio-agiririk, egikaritza-memoriarik... – Dokumentuak atalean partaidetza-jardunbide on gisa sailkatu diren esperientzia batzuei buruzko informazioa erantsi da. Kasuren batean, webgunean dokumentuetarako loturak daude, partaidetza-prozesuan jarraitu ziren faseak azalduz (metodologia bereziki azpimarratzen delarik). – Herritarrek egindako ekarpenak, ekarpenak egiteko eta filtratzeko prozesua, erabakiak hartzean kontuan hartu eta aplikatu direnen identifikazioa, inplikatutako pertsonek partaidetza-prozesua hobetzeko egindako proposamenak eta abar jasotzen dituzten dokumentuak eranstea falta da |
(38. taula)
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa.
Eusko Jaurlaritza: Irekia
ERAKUNDEA: Eusko Jaurlaritza: Irekia | URL: http://www.irekia.euskadi.net/ (2012 ekaina) |
Herri administrazioetako atarietako e-partaidetzari buruzko azterketa | |
INFORMAZIOA ETA KOMUNIKAZIOA | |
Webguneko partaidetzari buruzko berariazko espazioa dago | Irekia ataria Euskadi.net webguneko atarietako bat da (Eusko Jaurlaritza) eta hiritarrek Jaurlaritzan duten partaidetzari buruzkoa da |
Webguneko partaidetzaren edukiak gaien arabera egituratuta daude | – Atariko eduki eta ekintzetara sartzeko gaiak aukeratzen dira (atarira sartzeko ate gisa): • Lehendakaritza • Emakunde • Osasuna • Justizia • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa • Krisiaren aurkako eta enpleguaren aldeko neurriak • Euskara • Hezkuntza • Barne Departamendua • Kultura • I+G+B • Gobernu irekia eta e-administrazioa • Iraunkortasuna eta Ingurumena • Etxebizitza eta Azpiegiturak • Euskadi kanpoan – Gai horien bidez sartzean, edukia sei atalen arabera egituratzen da: • Jarduera • Galderak • Herritarren proposamenak • Gobernuaren proposamenak • Agenda • Taldea |
Administrazioko kideekin webgunearen bidez zuzenean kontaktatzeko aukera dago | Gai horietako bakoitzean erreferentziazko pertsona batzuk zerrendatzen dira (inplikatuak). Pertsona horietako bakoitzaren izen-abizen osoa, argazkia eta egungo kargua agertzen dira eta Irekian pertsona horren jarduera jarraitzeko eta bere harremanetarako datuak eskuratzeko (helbidea, telefonoa, posta, eta abar) edo plataformaren bidez horiekin harremanetan jartzeko aukera ematen da |
Atarian administrazioaren bizitza politikoari buruzko informazioa agertzen da | Gai bakoitzean albisteen atalera jotzeko aukera dago eta, bertan, arloko azken informazioa eguneratzen da (herri administrazioak argitaratutako informazioa) |
Open data | Eusko Jaurlaritzak open data ekimen bat dauka, Open Data Euskadi izenekoa, Irekia atarian ikus daitekeena (webgunearen oinean, herritarren partaidetzarekin lotuta dauden beste ekimen batzuetarako sarbideekin batera (opendata, gardentasuna, komunikazio irekiko gida, openirekia, ekoeuskadi 2020, Gobernuaren sare eta blogen direktorioa…) |
Webgunean hiritarrei argitaratu ez diren datu publikoak eskatzeko aukera ematen dien kateren bat dago | – Open Data Euskadi ekimenaren atariak, Irekia plataformatik ere sarbidea duenak, mezu eta iradokizunen kate bat dauka honakoetarako: • Open Data Euskadin islatuko diren datu-multzo berriak proposatzeko • Datuetatik ondorioztatu litezkeen erabilera edo zerbitzu posibleak iradokitzeko – Iradokizunen postontzian webgune formulario erraz bat dago, erabiltzailearen datu pertsonalak eskaintzeko, administrazioak iradokizunari erantzun bat eman diezaion – Formularioan adierazten denez, “laster” jasoko da kontsulta edo iradokizunen erantzuna, nahiz eta ez diren adierazten erantzuteko epeak zeintzuk diren, ez eta iradokizuna jasotzeko eta erantzuna emateko ardura daukan saila zein den ere |
Webgunean partaidetza-eskubidea betetzeko partaidetza-organoen zerrenda dago | Webgunean ez da antzeman Euskadiko partaidetza-organoen zerrendarik (sektorekoak, lurraldekoak…) |
Webgunean partaidetza-prozesu irekiei buruzko informazioa ageri da | Webgunean Irekian erregistratutako jarduerari buruzko informazioa ageri da. Ekintza horiek hiru tipologiatan sailkatzen dira: – Herritarren galderak (Administrazioko langileek erantzundakoak) – Herritarren proposamenak (herritarrek eta Administrazioko langileek iruzkindu ditzaketenak) – Gobernuaren proposamenak (Gobernuak hartzen dituen neurrien berri iragartzeko tokia, esaterako, ekintza-planak martxan jartzeko erabakiak; herritarren balorazioa eta alde edo kontra egotearen argudioak ere jasotzen dira) |
Webgunean parte hartzeko itxaropen eta moduei buruzko informazioa dago (erabiltzaileentzako jarraibideak) | – Atal batean Irekia zer den azaltzen da, baita nola funtzionatzen duen, zergatik sortu den, gizarte-sareen bidez aktiboki nola entzuten duen… – Era berean, erabilerarako baldintzen atal bat dago, zerbitzuaren helburua, erabilerarako baldintzak...bezalako alderdiak zehazten dituena – Atari honetako kontsulta berrikustean, atariko laguntza-atala ez zegoen martxan. – Hiritarren partaidetza Irekia atariaren bidez antolatzeko faseak azaltzen dituen atal baten falta nabaritu da. Adibidez, herritarrak Gobernuari proposamen bat bidaltzen dionean eta hura interesgarria denean, ohiko prozedura azaltzen duen informazioa (erabaki-organoren batera bidaltzen al da bertan baloratzeko? Eta hala ez bada, ezagutza-baseren batean gordetzen al da etorkizunean kontuan hartzeko? Herritarra jakinaren gainean jarriko al litzateke halakorik gertatuz gero? Herritarren ekarpen edo/eta iradokizunetako zenbat hartu dira kontuan erabakiak hartzean? Zeintzuk dira eta nola egin dira?) |
Webgunea e-inklusioaren irizpideen arabera eraiki da | Atariko erabilerraztasunaren aitorpenari jarraiki, neurriak hartu dira “webgune atariak W3C partzuergoaren WAI (Webgune Accessibility Initiative) delako ekimenak ezarritako Web Edukien erabilerraztasun jarraibideen 2.0 bertsiora (WCAG 2.0) egokitzeko” – SHTML 1.0 estandarra erabiltzen da, edukia markatzeko eta CSS2 ikusizko diseinurako – Diseinua eta maketazioa: edukiaren eta aurkezpenaren bereizketa, testu eta fondoetako koloreen arteko kontrastea, eta unitate erlatiboen erabilera – Testuzkoa ez den edukiaren alternatibak – Java script gabeko nabigazioa – Era berean, Euskadi.net atarietako Erabilerraztasun Behatokiak egindako txostenak daude eta horietan zehaztasun handiagoz deskribatzen da atarirako erabilerraztasun-maila (WCAG 2.0 baldintzen arabera) |
Nabigatzeko esperientzia | – Nabigatzea atsegina da eta, gaien araberako antolaketari esker, erraza da edukietara sartzea – Halaber, atariko hasierako orriari esker, plataforman erregistratutako azken ekintzetara sar daiteke eta argitalpen-daten edo eduki-motaren (albistea, galdera, proposamena, bideoa, albuma) arabera filtratu – Hasierako orriaren oinean Eusko Jaurlaritzako beste atal eta atari batzuetarako sarbide zuzenak (10) daude, Irekia plataformarekin eta herritarren partaidetzarekin lotuta (Open Data Euskadi, Eusko Jaurlaritzaren Sare eta blogen direktorioa…) |
HIRITARREN EKARPENA | |
Partaidetzari buruzko araudia edo estrategia arautzen da eta e-partaidetzaren mekanismo eta prozesuak aurreikusten dira | Ez da antzeman |
Hiritarren ekimen eta proposamenaren eskubidea bermatzen da erakundearen webgunean | Irekia plataformari esker, herritarrek beren proposamenak bidali ahal dizkiote Eusko Jaurlaritzari (arloetako bakoitzari zuzenduak), lotesleak izan gabe (behintzat ez da horren gaineko aitorpenik ikusi webgunean). Beste herritar batzuek proposamen horiek bozkatu ditzakete eta aldeko edo aurkako argudioak gehitu. Eusko Jaurlaritzako kideren batek emango du erantzuna |
Hiritarrek parte hartzeko aukera dago, webgunearen bidez sartuta edo gonbidatuta | Irekia atariko partaidetza bi formularen bidez gerta daiteke: – Herritarren galderak + proposamenak = herritarren ekimenez bidaliak Eusko Jaurlaritzari webgunean eskuragarri dauden tresnen bidez (webgune formularioa) – Gobernuaren proposamenak = Eusko Jaurlaritzak argitaratutako informazioa, herritarrek alde edo kontra bozkatu eta proposamenaren alde edo kontrako argudioak bidal ditzaketelarik |
Webgunean espazio bat dago hiritarrek e-partaidetzako tresnak hobetzeko edo etorkizuneko partaidetza-prozesuetan jorratu beharreko gaiak aukeratzeko moduari buruz dituzten iritziak jasotzeko | Herritarren proposamenak bidaltzeko tresna horretarako erabil daiteke, honako adibideetan ikus daitekeen bezala: 1. adibidea, 2. adibidea |
Erakundearen webgunean hiritarrek Administrazioarekin parte hartzeko tresnak daude | Eskuragarri dauden tresnak: – Herritarren galderak + proposamenak = herritarren ekimenez bidaliak Eusko Jaurlaritzari webgunean eskuragarri dauden tresnen bidez (web formularioa) – Gobernuaren proposamenak = Eusko Jaurlaritzak argitaratutako informazioa, herritarrek alde edo kontra bozkatu eta proposamenaren alde edo kontrako argudioak bidal ditzaketelarik |
Hiritarrek administrazioarekin parte hartzeko tresnak dituzte erakundearen webgunetik kanpo (widget, gizarte-sareetako profilak) | – Irekiako aplikazio mugikorrak daude, atarira eta haren funtzionaltasunetara jotzeko smartphone bidez (Android, iPhone, iPad) – Era berean, Eusko Jaurlaritzako arlo desberdinetan presentzia duten 2.0 kate guztien zerrenda bat dago – Kate horietako batzuetako azken argitalpena berrikustean, Irekiak Facebooken duen profila kasu, agerian geratzen da kate hori Euskadiko bizitza politikoari buruzko albisteak hedatzeko dela nagusiki |
Webgunean dauden tresnen kalitatea | – Irekia plataforma tresna berria da, IKTak erabiliz herri administrazioaren eta herritarren arteko komunikazioa sustatzeko – Bestalde, benetako partaidetza-prozesuen plangintzaz hitz egiteko ezinbestekoak diren faktore batzuk sartzea falta da – Herritarrek alde edo kontra dauden esan edo balora dezaten, hasierako informazioa falta da. Horri buruzko testu (zirriborro) edo materialik balego, hemen egon beharko litzateke ikusgarri edo lotuta. Informazio hori Eusko Jaurlaritzako beste atari batean dago, baina ez dago lotuta Irekian argitaratutako Gobernuaren proposamenekin – Parte hartzeko gonbidapena ez dago oso mugatua: herritarrei beren iritzia eta iruzkinak emateko eskatzen zaie orokorrean, baina ez da zehazten dekretuko zein eremu zehatzetan behar diren ekarpen horiek edo testua eraiki edo aldatzeko orduan ekarpenok zein alderditan sar daitezkeen – Ez dago itzulerarik: argitaratutako informazioaren bidez ez da argi gelditzen dekretua dagoeneko argitaratua izan den, “alde” edo “kontra” baino gehiago bozkatu daitekeen, herritarren ekarpenak jaso diren, zenbat, – Herritarrek alde edo kontra dauden esan edo balora dezaten, hasierako informazioa falta da. Horri buruzko testu (zirriborro) edo materialik balego, hemen egon beharko litzateke ikusgarri edo lotuta. Informazio hori Eusko Jaurlaritzako beste atari batean dago, baina ez dago lotuta Irekian argitaratutako Gobernuaren proposamenekin – Parte hartzeko gonbidapena ez dago oso mugatua: herritarrei beren iritzia eta iruzkinak emateko eskatzen zaie orokorrean, baina ez da zehazten dekretuko zein eremu zehatzetan behar diren ekarpen horiek edo testua eraiki edo aldatzeko orduan ekarpenok zein alderditan sar daitezkeen – Ez dago itzulerarik: argitaratutako informazioaren bidez ez da argi gelditzen dekretua dagoeneko argitaratua izan den, “alde” edo “kontra” baino gehiago bozkatu daitekeen, herritarren ekarpenak jaso diren, zenbat, zeintzuk, dekretura sartu diren…zeintzuk, dekretura sartu diren… |
Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean | – Informazio-fluxuaren maila baxua – Irekian “Zahartzen direnen ongizatean eta tratu onean aurrera egiteko ehun proposamen” delakoari buruz argitaratutako proposamenetako bat aztertuz gero, herritarrei agiriaren alde edo aurka bozkatzeko eskatzen zaie eta alde edo aurkako argudioak bidaltzeko, herritarren partaidetzaren bidez proposamenen azken agiria egiteko asmoz. Proposamen horretan ezin dira ikusi gaian egin diren aurrerapenak eskuratzeko aukera ematen duen agirirako loturak. Era berean, ez dira argi eta garbi zehazten partaidetza-prozesuan garatuko diren fase guztiak, ez eta horien epeak ere (ekarpenen fase hori hurrengo urtearen hasieran amaitzea espero dela soilik adierazi da) |
Hiritarren partaidetzarako eskubidearen menpeko batzorde edo beste edozein organo dago (webgunean ikusgarri) | Ez da antzeman |
ITZULERA | |
Prozesuaren gardentasuna (partaidetza-prozesuari buruzko informazioa: faseak, epeak, erabakien egikaritza, eta abar) | “Informazio-fluxuen prozesua erakundearen webgunean” izeneko atalean azaltzen denez, ez da partaidetza-prozesuari buruzko informazio etengabea agertzen |
Amaitutako partaidetza-prozesuei buruzko txostenak daude (egikaritze-memoriak, ebaluazioak, eta abar) | – Ez da antzeman Gobernuaren proposamenak beren egoeraren arabera (irekita/itxita) filtratzeko aukerarik – Dagoeneko itxita edo ekarpen-epetik kanpo dauden Gobernuaren proposamenen kasuan, ez dira identifikatu herritarrekiko elkarrizketatik ateratako ekarpenak, ekarpenak sartzeko modua eta erabakien deliberazioa... |
56 Ohar metodologikoa: ikerketaren esparru gisa 2010eko behin behineko herri administrazioen direktorioa erabili da, 1.164 erakunde barne hartzen dituena. Euskadin egoitza duten Estatuko Administrazio Orokorraren erakunde publikoak ez dira kontuan hartu.
57 Ohar metodologikoa: nahiz eta galdetegia Eusko Jaurlaritzara, hiru foru aldundietara eta Bilbo, Vitoria-Gasteiz, Donostia-San Sebastian, Amurrio, Irun eta Zallako udaletara bidali den, jasota datuak, baita horietatik ateratako ondorioak ere, Arartekoari modu egokian bete eta epe barruan bidalitako galdetegietatik datoz: Eusko Jaurlaritza, Araba eta Bizkaiko foru aldundiak eta Bilbo eta Irungo udalak bidalitako galdetegietatik, hain zuzen ere.
58 Ohar metodologikoa: aipatu beharra dago taula honetan agertzen diren administrazioak galdetegia egiteko gonbita jaso zutenen artean (ikus metodologia) berau erantzun zutenak direla. Txosten honen ikerketa-fasean kontuan hartu diren gainerako administrazioei buruzko informazioa egindako atarien berrikuspenean kontsultatu daiteke (ikus atarien berrikuspena).
59 Sailek gobernu-planak egiteko orientazioak [IV. titulua, 35. orria]: http://www.lehendakaritza.ejgv.euskadi.net/r48-coorcont/es/contenidos/informacion/planificacion_gobierno_vasco/es_coordina/adjuntos/manual_orientaciones_planificacion_borrador_definitivo.pdf.
60 Arau honen arabera, publiko interesdunak sailkatutako jarduera-lizentzien tramitazioan, ingurumenaren eraginaren ebaluazioetan eta ingurumenean eragin urria duten jardueretan parte har dezake, informazio publikorako tramite bat irekita (salbuetsitako jarduerei buruzko 165/1999 Dekretuaren arabera). Legeari jarraiki, gainera, bi jarduera-motetan nahitaezkoa da informazio publikoko tramitea egotea.
Plan eta programei dagokienez, Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 22ko 183/2003 Dekretuak ingurumenaren eraginaren baterako ebaluazio-prozedura arautzen du. Xedapen honetan era laburbilduan aipatzen da publiko interesdunaren partaidetza, ingurumenaren eraginari buruzko behin betiko txostenean interesdunek audientzia eta informazio publikoko tramiteetan aurkeztutako ingurumen-oharrak eta alegazioak sartu baitira.
Hau da, ingurumenaren gaineko euskal arauan, Aarhus Hitzarmenaren benetako ingurumen-partaidetza irekiaren zuzentarauak edo aipatutako erkidego-zuzentarauak baino lehenagokoan, partaidetzaren printzipioa sartu da ingurumena kontrolatzeko erabakietan eta audientzia eta informazio publikorako prozedura-tramite orokorretan inkardinatu ditu.
61 IT txartela: informazioaren teknologien gaineko oinarrizko gaitasunak ziurtatzeko sistema, pertsona batek tresna informatikoak eta Internet erabiltzeko dituen ezagutzak egiaztatzen dituena. Herri administrazioek eta enpresa pribatuek IT txartela eskatzen dute lanpostu jakin batzuetan sartzeko. Hori horrela, SPRI S.A. eta HAEEk (Herri Ardulararitzaren Euskal Erakundeak) ziurtagiri hori erabiltzen dute funtzionarioek egindako ofimatika-ikastaroak baloratzeko barne-tresna gisa.
62 Oharra: Bizkaiko Foru Aldundiaren webgunearen irisgarritasunari buruzko aitorpenak honakoa dio, hitzez hitz: “Gaur egun, Bizkaiko Foru Aldundiaren zenbait webgune ez dira erabilerrazak, gehienbat webgune gunearen konplexutasun teknikoagatik edo egun oraindik diren zailtasun teknologikoengatik, baina pixkanaka bizkaia.net-eko web gune guztiak erabilerrazak izatea lortzea da helburua. Zehazkiago, www.bizkaia.net web gune erabilerraztasuna betetzen du, Web 1.0 Eduki erabilerrazen Jarraibideen (A Bikoitza maila) eta XHTML 1.0ren gomendioen arabera, eta bereziki azpimarratzen da egitura, aurkezpena, edukia eta funtzionaltasuna bereiztea. www.bizkaia.net web gune pean dauden orriei aplika dakieke erabilerraztasuna betetze hori, leiho berrian irekitzen diren esteketara garamatzaten orriei izan ezik”.
63 The European eGovernment Action Plan 2011-2015: http://ec.europa.eu/information_society/activities/egovernment/action_plan_2011_2015/docs/action_plan_en_act_part1_v2.pdf.
64 Ohar metodologikoa: Eusko Jaurlaritzaren, Araba eta Bizkaiko foru aldundien eta Bilbo eta Irungo udalen erantzunetan oinarrituta jaso dira portzentajeak.
65 Ohar metodologikoa: Eusko Jaurlaritzaren, Araba eta Bizkaiko foru aldundien eta Bilbo eta Irungo udalen erantzunetan oinarrituta jaso dira portzentajeak.
11.4. Euskal gizartearen partaidetza herri administrazioetan, Interneten bidez
Atal honetan hiritarrek eremu publikoan duten partaidetza-maila zein den islatuko dugu, ikuspegi bikoitzetik:
11.4.1. Hiritarrek herri administrazioekin duten elkarrekintza: tramiteak eta zerbitzuen kudeaketa
Interneten bidez herri administrazioarekin jarduten duten biztanleen portzentajea jakin aurretik egin behar den lehenengo hausnarketa bat zera da, biztanleriak tramiteak egin edo zerbitzuak kudeatzeko orduan administrazioarekin harremanetan jartzeko zein lehentasun edo iritzi duen jakitea. Aurrez aurre edo Interneten bidez aritzea nahiago dute?
Ildo horretatik herritarrei honakoa galdetu zitzaien: “Administrazioarekiko tramiteak egiteko zein bide nahiago duzu: Internet erabiltzea edo bulegoetara joatea?”.
% 42,2k dio Internet nahiago duela eta % 45ek, aldiz, aurrez aurre egitea nahiago du.
Inkesta egin duten biztanleen % 5,5ek dio berdin diola eta % 7,4k kudeatu behar den tramite-motarekin lotzen du elkarrekintza-mota.
(109. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, Administrazioarekiko tramiteak Interneten edo bulegoetara joanez egiteko duten lehentasunaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Honakoa ere galdetu zen: “Euskadiko administrazio hauetako (Eusko Jaurlaritza, foru aldundia, udala) gutxienez batekin tramite edo kudeaketarik egin al duzu?”. Biztanleriaren % 47,1ek erantzun zuen azken 12 hilabeteetan administrazio horietakoren batekin aritu zela.
Azterketa zehatzagoa eginez gero, galderari baietz erantzun dioten pertsona horiek administrazioaren zein mailatan parte hartu duten gehien jakin dezakegu.
Hori horrela, inkesta egin duten biztanleen (Internet-erabiltzaileen) % 32,4k dio azken 12 hilabeteetan tramite edo kudeaketaren bat egin duela Eusko Jaurlaritzarekin.
Bestalde, biztanleriaren % 18,5ek dio dagokion foru aldundiarekin aritu dela Internet bidez azken 12 hilabeteetan. Portzentaje hori baxuagoa da udalen kasuan, biztanleriaren % 17,3k baieztatu baitu Interneten aritu dela azken urtean tramite edo kudeaketaren bat egiten.
Internet bidez herri administrazioekin jardun duten pertsonek Internet bidezko kudeaketa horiek egitean izan duten asetasun-mailari dagokionez, honakoa galdetu zitzaien hiritarrei: “Zein neurritan gelditu zinen pozik administrazio hauetako edozeinekin (Eusko Jaurlaritza, foru aldundia, udala) Internet bidezko kudeaketa egiteko moduari dagokionez?”.
(110. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, Euskadiko administrazioetako batekin tramiteren bat egin dutenak, administrazio-motaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Inkesta egin zuten biztanleei asetasun-maila 0tik 10erako eskalan baloratzeko eskatu zitzaien, 0 bat ere pozik eta 10 guztiz pozik izanik.
Hiritarrek Eusko Jaurlaritzarekiko elkarrekintzari emandako batez besteko balorazioa 7,7 puntukoa izan da. Hau da, hiritarren % 58,5 oso pozik dago (8, 9 eta 10 balioak) Eusko Jaurlaritzako Administrazio elektronikoarekiko elkarrekintzaren moduarekin eta % 31,2k dio zerbitzuekin pozik dagoela (6 eta 7 balioak).
Eusko Jaurlaritzako Administrazio elektronikoarekiko elkarrekintzaren asetasun eza (bat ere pozik + ez pozik) inkesta egin duten biztanleen arteko % 4,5ek baino ez du adierazi.
Hiritarrek herri administrazioetako online kateekin duten harremanaren balorazio positiboa altuagoa da administrazioarekiko hurbiltasun-mailak gora egin ahala.
Horrenbestez, inkesta egin duten biztanleek Internet bidezko kudeaketaren bat egiteko orduan foru aldundiekin izan duten harremanari emandako batez besteko balorazioa 7,8koa da. Maiztasunen banaketari esker, balorazio horri buruzko informazio zehatzagoa dugu. Biztanleriaren % 64,9k uste du Internet bidez foru aldundiekin izan duen elkarrekintza oso ona izan dela eta % 24,6k dio ona izan dela.
Biztanleriaren % 5,3k adierazi du pozik dagoela foru aldundiarekin Internet bidezko tramiteak egiteko moduarekin eta % 0,5 ez da bat ere pozik agertu.
Udalekin tramiteren bat egin edo zerbitzuren bat kudeatzeko Internet bidez jarduten duten herritarren balorazioari dagokionez, batez besteko puntuazioa 8koa izan da.
Biztanleriaren % 66,7 oso pozik agertu da eta % 26,4k bere esperientziarekin pozik dagoela baieztatu du. Inkesta egin duten biztanleen % 1,8k soilik adierazi du udalekin online kateen bidez izan duen elkarrekintza oso ona izan dela eta % 0,7k dio ez dela ona izan.
(111. irudia)
Internet bidez administrazioekin kudeaketak egiteko moduaren asetasunari buruzko batez besteko balorazioa, administrazio-motaren arabera, 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Nahiz eta herri administrazioekiko harremanekin pozik ez dauden biztanleen portzentajea ez den kezkatzeko modukoa, jakin nahi izan dugu ea pertsona horiek zergatik eman dizkieten 5 puntu (0tik 10erako eskalan) baino gutxiago administrazioekin egin dituzten tramite eta kudeaketa elektronikoen esperientziei.
Hori dela eta, e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruzko inkestan honakoa galdetu zaie hiritarrei: “Zergatik ez zaude pozik zure esperientziarekin? Zein alderdi hobetu beharko litzateke?”.
Bat-bateko erantzunak izanik, biztanleriaren erantzunak honako emaitzetan batu dira:
• Eusko Jaurlaritzarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Hurrengo grafikoan biztanleriaren erantzunak jasotzen dituzten sei arrazoiak ikus ditzakegu. Portzentaje altuena erregistratu duten bi arrazoiak orria erabiltzeko erraztasun-falta (% 43,2) eta bilatu edo eskatu den informazioa eskuratu ez izana (% 28,1) dira.
(112. irudia)
Eusko Jaurlaritzarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
• Foru aldundiarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Eusko Jaurlaritzaren kasuan gertatzen zen bezala, webgunea erabiltzeko erraztasun-falta (% 67,6) eta bilatu edo eskatzen zen informazioa eskuratu ez izana (% 44,1) dira foru aldundiarekiko kudeaketa edo tramitazio elektronikoan esperientzia ona ez izatearen bi arrazoi nagusiak.
(113. irudia)
Foru aldundiarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
• Udalarekiko esperientziarekin pozik ez egotearen arrazoiak
Biztanleriaren % 72,6k dio orria blokeatu egiten dela eta % 27,5ek orria ez dela erabilerraza. Kasu honetan, arazo teknikoak udalen webguneak erabiltzearen ondoriozko zailtasunen gainetik daude. Hau da, “orria blokeatuta dago” erantzunak zera iradokitzen du, jendea webgunearen funtzionamenduan dauden arazo teknikoez ari dela.
(114. irudia)
Udalarekin Internet bidez egindako tramitearekin pozik ez dauden 16 urtetik gorako pertsonak. Beren esperientziarekin pozik ez egoteko arrazoiak (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
11.4.2. Eremu publikoko partaidetza Internet bidez
Euskal gizarteak Internet bidez parte hartzen al du Euskadiko eremu publikoarekin lotutako gaietan? Erakundeen webguneen bidez parte hartzen du edo nahiago du erakundearenak ez diren webguneak erabili?
Inkesta egiten duten biztanleen % 88,7k dio ez duela Internet bidez parte hartzen Euskadiko eremu publikoarekin lotutako gaietan, eta % 11,3k , aldiz, sarea gizarte-sareetan, webgunetan, foroetan, blogetan, egunkari digitaletan eta abarretan iruzkin eta proposamenak egiteko erabiltzen duela adierazi du.
(115. irudia)
16 urte edo gorako pertsonak, Euskadiko politikarekin lotutako gaietan Internet bidez duten partaidetzaren arabera, gizarte-sare, webgune, foro, blog, egunkari digital eta abarretan iruzkinak edo proposamenak egiten (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Horretarako erabiltzen diren kateei dagokienez (erakundekoak ala ez), Euskadiko politikarekin lotutako gaietan Internet bidez parte hartzen dutela adierazi duten biztanleen % 69,9k nahiago du erakundearen webguneak ez direnak erabili eta % 18,2ri berdin dio atari bat edo bestea erabiltzeak. % 11,9k soilik egiten ditu iruzkinak erakundearen webgune edo profiletan.
Hurrengo urratsean eremu publikoko partaidetzarekin lotutako ekintzetan noizbait Internet bidez parte hartu duten biztanleen partaidetza-maila aztertu nahi da, besteak beste honakoetan:
Datuei jarraiki, Euskadiko herritarrek eremu publikoan duten partaidetza-maila, herri administrazioen webguneen bidez, oraindik hasiberria da.
Grafikoan ikus daitekeenez, inkesta egin duten biztanleen % 16,6k soilik eskatu du gobernuari eta beren politikoei buruzko informazioa noizbait Interneten bidez.
(116. irudia)
Herri administrazioetako edozeinen webgunearen bidez parte hartu duten 16 urte edo gorako pertsonak, ekintza-motaren arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Era berean, % 16,6k dio herri administrazioetako webguneen bidez kexa edo erreklamazioak planteatu dituela. Iradokizunak eta proposamenak egin dituztela dioten biztanleen portzentajea ere antzekoa da (% 16,4). Kontsulta herrikoietako partaidetza, % 15ekin, portzentajerik baxuena erregistratu duen ekintza da.
Hau da, biztanleriaren % 58,3k dio inoiz ez duela egin zerrendatutako ekintzetako bat ere ez.
Eta zergatik ez da parte hartzen eremu publikoan herri administrazioen webguneen bidez? Ezagutza hau gehiago sakontzeko, galdera hau egin zitzaien biztanleei, era irekian (bat-bateko erantzuna), aipatutako bitartekoen bidez eremu publikoetan ez parte hartzearen arrazoi nagusiak indexatzen saiatzeko.
Beharrizan-falta eta konfiantzarik eza dira kontsulta herrikoi, informazio-eskaera, kexa edo iradokizunen bidalketa eta bestelako ekintzetan webgune instituzionalen bidez inoiz ez dutela parte hartu aitortu duten pertsonek argudiatu dituzten bi arrazoi nagusiak.
Horrela, inkesta egin duten eta administrazioarekin horrelako ekintzarik egin ez duten pertsonen % 58,1ek dio arrazoi nagusia “horretarako arrazoi edo beharrizanik ez edukitzea” izan dela. Bigarrenik, % 22,7rekin, “aurrez aurre egitea nahiago dut” arrazoia egon da, eta, hirugarrenik (% 10,2) “ez naiz Internetez fio edo ez dut Internet erabiltzen horrelako ekintza edo tramiteetarako”.
Inkesta egin duten pertsonen % 3k soilik dio “Internet bidezko partaidetza ez dela aurrezko aurrekoa bezain erabilgarria” eta % 5,5ek adierazi du “ez dutela Interneti edo ekintza horiek egiteko moduari buruzko ezagutza nahikorik”.
Ikusi dugun bezala, lehen zerrendako ekintzen bidezko partaidetza, herri administrazioetako webguneak tarteko, oraindik garapen-maila hasiberrian dago. Partaidetzari buruzko informazioa sakontzeko asmoz, ekintza horiek zein administrazioren webgunetan gauzatzen dituzten galdetu genien herritarrei. Hau da, biztanleriaren % 16,6k noizbait gobernuko eta politikako gaiei buruzko informazioa eskatu duela adierazi du, baina Administrazioaren zein mailatan izan da hori: Eusko Jaurlaritza, foru aldundiak edo udala?
Horrela, hiritarrek Euskadiko administrazio desberdinen bidezko Euskadiko eremu publikoan duten partaidetza-maila zein den hobeto jakin ahalko dugu. Horretarako, galdetegian aurreikusitako partaidetza-ekintza desberdinen bidez egingo dugu azterketa:
• Gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatzea
(117. irudia)
Gobernuari eta beren politikoei buruzko informazioa eskatu duten 16 urtetik gorako pertsonak, eskaeraren xede den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Inkesta egin dutenen artean gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatu duten pertsonen % 67,1ek Eusko Jaurlaritzaren webgunearen bidez egin du eskaera. Rankingeko bigarren postuan udalak daude. Gobernuari eta bere politikei buruzko informazioa eskatu duten pertsonen % 20,3k dagokion udalaren webgunearen bidez egin du eskaera.
• Hiritarren kontsultetan parte hartzea
Hiritarren kontsultetan Internet bidez parte hartu dutela adierazi duten pertsonen % % 40,2k dagokion udalaren webgunearen bidez egin du. Neurri txikiagoan, hiritarren kontsultetan parte hartu duten biztanleen % 35,6k dio Eusko Jaurlaritzak horretarako gaitutako webgunearen bidez egin duela.
Foru aldundiak, informazio-eskaeraren kasuan gertatzen zen bezala, hirugarren postuan daude. Kasu honetan portzentajea % 16,8koa da.
(118. irudia)
Hiritarren kontsultetan parte hartu duten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
• Iradokizunak edo proposamenak egitea
Administrazioari egindako iradokizun eta proposamenak tokiko erakundeen hurbiltasunarekin lotuta daude. Horrenbestez, datuen azterketan ikus daitekeen bezala, Internet bidez iradokizun edo proposamenak egin dituen biztanleriaren % 55,2k udalen bat webgunean egin du. Bigarren postuan Administrazioa legoke, bere mailarik altuenean: Internet bidezko iradokizun edo proposamenak egin dituzten biztanleen % 25,4k Eusko Jaurlaritzari zuzendu dizkio.
(119. irudia)
Iradokizun edo proposamenak egin dituzten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
• Kexak edo erreklamazioak planteatzea
Kexa edo erreklamazioen planteamendua ere tokiko administrazioarekin eta haren hurbiltasunarekin lotuta dago. Kexak edo erreklamazioak planteatu dituzten pertsonen % 63k udalaren webgunearen bidez egin du, eta % 20,5ek, aldiz, Eusko Jaurlaritzaren webgunean.
Laburbilduz, eta datuak aztertuta, lau ekintza hauetakoren bat egiteko gehien erabili diren webguneak Eusko Jaurlaritzarena eta udalenak izan dira, % 44,5 eta % 43,3 hurrenez hurren. Foru aldundien webguneak hirugarren postuan leudeke, biztanleriaren % 19,2k jo baitu horietara lau ekintza hauetakoren bat egiteko.
Txosten berezi honen esparruan adituekin egindako lan-saioetan azpimarratu den irizpideetako bat zera izan da, partaidetzak bi zentzu edo norabide izan behar dituela, hau da, administrazioaren eta hiritarren artean ezarritako elkarrizketa ezin dela norabide bakarrekoa izan.
Horren harira, honakoa galdetu zitzaien hiritarrei: “Administrazioaren erantzunik jaso al zenuen erantzunen bat jasotzea espero zenuen kasuetan?”.
Lehen adierazitako lau ekintzetakoren bat egin duten biztanleen % 59,1ek aitortu du kasu guztietan jaso duela administrazioen erantzuna (beharrezkoa zen kasuetan). Horrez gain, biztanleriaren % 7,4k baieztatu du noizbait (ez beti) erantzuna jaso duela.
Aitzitik, hiritarren % 26,5ek azaldu du inoiz ez duela administrazioen erantzunik jaso erantzuna espero zuen kasuetan.
(120. irudia)
Kexak edo erreklamazioak planteatu dituzten 16 urtetik gorako pertsonak, beren ekintzaren xede izan den administrazioaren webgunearen arabera (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
(121. irudia)
Administrazioarekin lau ekintzetakoren bat (informazio-eskaerak, hiritarren kontsultak, iradokizunak eta kexak) egin duten 16 urtetik gorako pertsonak, erantzuna espero zuten kasuetan Administrazioaren erantzuna jaso duten kontuan hartuta (%), 2012
66 Ohar metodologikoa: inkesta egin duten biztanleek hiritarren kontsultaren mekanismoaren benetako irismenari buruzko ezagutza-falta posiblea dutela kontuan hartuta (Legean ezartzen den eta txosten honetako 11.3.3 ataletan azaltzen den bezala), hiritarrek inkesta honetako kontsulta herrikoien bidez izan duten partaidetzari buruzko datuen gainean hitz egitean denean, kate elektroniko, inkesta edo webguneetako bozketen bidez egindako “kontsulta elektronikoei” buruz ari garela ulertu behar da. Arartekoak eta CTIC Fundazioak (proiektuaren bulego teknikoa) ezin dute bermatu metodologikoki kontsulta horiek bat datozenik Legean xedatutakoarekin.