Kapitulu honen sarreran adierazi dugun bezala, IKTen eskuratze-etenaren azterketako alderdi esanguratsua da pe
rtsonek zein neurritan uste duten IKTak erabili eta ezagutzen dituztela. Faktore horri esker, onura, arrisku, beharrizan eta abarren identifikazioarekin batera, banakoak aurrera egin ahal izango du ikuspegi teorikoaren kapituluan azaltzen genuen ahalduntze digitalaren ereduan eta IKTak eskuratu eta horiei buruz ikasten jarraitzeko beharrizana sentituko du, aukera eta abantaila berriak deskubritzen dituen neurrian.
Txosten berezi honen esparruan e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruz egindako inkestak honako galdera planteatzen die inkesta bete duten internautei: “Internet eta IKTen erabilerari dagokionez, nola baloratuko zenuke zeure burua: oinarrizko maila, maila aurreratua edo aditua?”.
Ezagutza- eta erabilera-mailaren gainean erabilitako eskala honakoa da:
Biztanleriaren % 56,8k dio erabileran eta ezagutzan oinarrizko maila duela, % 39,2k maila aurreratua duela eta % 3,9k jotzen du bere burua aditutzat.
(77. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pe
rtsonak, “Internet eta teknologia berrien erabilerari dagokionez, nola baloratzen duzu zeure burua: oinarrizko maila, maila aurreratua edo aditua?” (%), 2012
Guk egina Arartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Pertsona nagusiak (% 75,3), emakumeak (% 61,3), lehen hezkuntzako ikasketadun pe
rtsonak (% 82,2), etxeko andreak (% 96,6), pe
rtsona erretiratuak (% 73,5), etorkinak (% 61,6) eta ezgaitasunen bat duten pe
rtsonak (% 64,4) dira neurri handiagoan aitortu dutenak IKTen ezagutza eta erabilerari buruzko oinarrizko maila dutela.
Aitzitik, 16 eta 34 urte bitarteko pe
rtsonak (% 53,3), unibertsitate-ikasketadun pe
rtsonak (% 54,9), egun ikasleak diren pe
rtsonak (% 55) eta norberaren kontutako langileak (% 46,9) dira neurri handiagoan uste dutenak IKTen erabilera eta ezagutzei buruzko maila aurreratua dutela.
Hori horrela, galdera berriak planteatu behar ditugu jakiteko ea Euskadiko biztanleriaren egungo egoera zein den, eskuratze-etena sortzen duten faktore nagusien gainean.
Pertsonak IKTen erabilera eta ezagutzen eskalan kokatzeko gai badira, beren ezagutzetan aurrera egiten jarraitu behar duten hautemateko gai al dira? Ahalduntze digitalaren prozesuan aurrera egin nahi dute edo beharrizan hori sentitzen dute? IKT prestakuntzan inbertitu beharko balukete, jakingo al lukete nora jo? Zer nahiago dute: euren kabuz prestatzea edo gaitasun digitalei buruzko ikastaro eta tailer praktikoetara jotzea?