10.5. IKTen erabilera eta ezagutza-maila pertsonalari buruzko pertzepzioa
Kapitulu honen sarreran a
dierazi dugun bezala, IKTen eskuratze-etenaren a
zterketako a
lderdi esanguratsua da pertsonek zein neurritan uste duten IKTak erabili eta ezagutzen dituztela. Faktore horri esker, onura, a
rrisku, beharrizan eta a
barren identifikazioarekin batera, banakoak a
urrera egin a
hal izango du ikuspegi teorikoaren kapituluan a
zaltzen genuen a
halduntze digitalaren ereduan eta IKTak eskuratu eta horiei buruz ikasten jarraitzeko beharrizana sentituko du, a
ukera eta a
bantaila berriak deskubritzen dituen neurrian.
Txosten berezi honen esparruan e-partaidetzari eta IKTak eskuratzeari buruz egindako inkestak honako galdera planteatzen die inkesta bete duten internautei: “Internet eta IKTen erabilerari dagokionez, nola baloratuko zenuke zeure burua: oinarrizko maila, maila a
urreratua edo a
ditua?”.
Ezagutza- eta erabilera-mailaren gainean erabilitako eskala honakoa da:
artxiboak kopiatu eta mugitu, testuak idatzi, kalkulu-orrietan formula sinpleak erabili…
aurreratua: testuei formatua eman, formula
aurreratuak erabili, grafikoak sortu, programak instalatu…
aditua: makroak idatzi, programatu, software eta hardwareko
arazoak konpondu…
Biztanleriaren % 56,8k dio erabileran eta ezagutzan oinarrizko maila duela, % 39,2k maila a
urreratua duela eta % 3,9k jotzen du bere burua a
ditutzat.
(77. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urtetik gorako pertsonak, “Internet eta teknologia berrien erabilerari dagokionez, nola baloratzen duzu zeure burua: oinarrizko maila, maila a
urreratua edo a
ditua?” (%), 2012
Guk egina A
rartekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Pertsona nagusiak (% 75,3), emakumeak (% 61,3), lehen hezkuntzako ikasketadun pertsonak (% 82,2), etxeko a
ndreak (% 96,6), pertsona erretiratuak (% 73,5), etorkinak (% 61,6) eta ezgaitasunen bat duten pertsonak (% 64,4) dira neurri handiagoan a
itortu dutenak IKTen ezagutza eta erabilerari buruzko oinarrizko maila dutela.
Aitzitik, 16 eta 34 urte bitarteko pertsonak (% 53,3), unibertsitate-ikasketadun pertsonak (% 54,9), egun ikasleak diren pertsonak (% 55) eta norberaren kontutako langileak (% 46,9) dira neurri handiagoan uste dutenak IKTen erabilera eta ezagutzei buruzko maila a
urreratua dutela.
Hori horrela, galdera berriak planteatu behar ditugu jakiteko ea Euskadiko biztanleriaren egungo egoera zein den, eskuratze-etena sortzen duten faktore nagusien gainean.
Pertsonak IKTen erabilera eta ezagutzen eskalan kokatzeko gai badira, beren ezagutzetan a
urrera egiten jarraitu behar duten hautemateko gai a
l dira? A
halduntze digitalaren prozesuan a
urrera egin nahi dute edo beharrizan hori sentitzen dute? IKT prestakuntzan inbertitu beharko balukete, jakingo a
l lukete nora jo? Zer nahiago dute: euren kabuz prestatzea edo gaitasun digitalei buruzko ikastaro eta tailer praktikoetara jotzea?