9.3. IKTak erabiltzeko arrazoiak Euskadin
Eustaten inkestetan eskainitako datuak aztertzeko beste ildoetako bat Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleek IKTak zertarako erabiltzen dituzten aztertzea da.
Kopuru horien arabera, Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko Internet-erabiltzaileen % 88,8k azken hiru hilabeteetan mezu elektronikoa kudeatzeko (bidali, jaso, irakurri) erabili du Internet. % 88,5ek o
ndasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzeko erabili du eta % 68k komunikabide digitalak kontsultatzeko. Rankingean hurrengoa aisialdi-zerbitzuen kontsumoa da, % 51,3rekin, eta o
ndorengoa komunikazio-tresnen erabilera (txat edo online elkarrizketak) % 41,8rekin. Seigarrenik, banku elektronikoko elkarrekintzak daude, horixe baita Euskadin azken 3 hilabeteetan Internet erabili duten 10 eta 74 urte bitartekoen arteko % 39,9k sarea erabiltzeko arrazoia.
(55. irudia)
Internet erabiltzeko arrazoiak Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanlerian (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Internet erabiltzeko arrazoien artean bizi-kalitatearen edota gizarte-ongizatearen printzipioekin gehien konektatzen dutenei erreparatuz gero, rankingaren zortzigarren postura jo behar dugu. Bertan aurkitzen dira o
sasun-gaiei buruzko informazio-bilketak (% 27,5), lana bilatzeko o
nline kudeaketak (% 15,9) eta hezkuntza arautuko prestakuntza-ekintzekin lotutako Internet-erabilerak (% 5,3).
Zergatik daukate indar gutxiago pertsonen o
ngizaterako (osasuna, lana, prestakuntza) garrantzi handikoak diren arloekin zuzenean lotzen diren arrazoi horiek, aisialdiko zerbitzuekin, turismorako o
nline erreserbekin eta abarrekin loturikoek baino? Zeren araberakoa da? Eskaintzarena, eduki-faltarena ala zerbitzu interesgarrien faltarena? Edo, bestalde, lotura gehiago al dauka herritarrek IKTak ulertzeko duten moduarekin, erabilera o
so zehatzen bidez beren o
ngizatea hobetzeari dagokionez? Galdera hauek zabalik utziko ditugu atal honetan, eta eskuratze-etenari buruzko hurrengo kapituluan aztertu eta erantzungo ditugu.
9.3.1. IKTen adina eta erabilera-arrazoiak
IKTak erabiltzeko arrazoiak adin-tarte desberdinen arabera aztertuz gero, Eustaten datuek o
so informazio interesgarria ematen dute, zehatz-mehatz jorratuko dugun bezala. Horregatik, hain zuzen ere, jarraian o
ndorio nagusiak aurkeztuko ditugu, Eustatek galdetutako 12 erabilera-arrazoien arabera:
online elkarrizketak edukitzeko tresnetan portzentajerik altuenak dituztenak. 16 eta 24 urte bitartekoak dira, % 82,2rekin, tresna horien erabilera-portzentaje altuena erregistratu dutenak. Bestelako kasua da 45 urtetik gorako pertsonena, bereziki 65-74 urte bitartekoena. Izan ere, Internet erabiltzen duten biztanleen arteko % 13,9k soilik erabiltzen ditu txatak eta
online elkarrizketetarako tresnak.
ordenagailua telefono gisa erabiltzeko edo bideokonferentziak egiteko tresnetarako erabiltzen dutenen arteko portzentajea ez da
oso nabarmena biztanleriaren artean. Erabilera-portzentajerik altuenak 25 eta 44 urte bitarteko adin-tarteetan batzen dira, batez ere 35 eta 44 urte bitarteko biztanleengan. % 16,9k aitortzen du Internet telefono gisa edo bideokonferentziak egiteko erabiltzeko duela.
ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa eskuratzeko erabiltzen dute Internet, % 92,7ko eta % 92,2ko portzentajeetan, hurrenez hurren, kopuru altuenak tarte horietan ikus daitezkeelarik. 65 urtetik gorako pertsonentzako ere Internet erabiltzeko bigarren arrazoi nagusia da. Talde horretan % 80,7k dio Internet horretarako erabiltzen duela.
online komunikabideak kontsultatzeko gehien erabiltzen dutenak.
osasun-gaiekin lotutako informazioa bilatzeko erabiltzea adinarekin lotuta
omen dago, zuzenean gainera: adin nagusiagoko taldeen artean gehiago erabiltzen da Internet xede horretarako. 10 eta 15 urte bitarteko biztanleen % 0,2k soilik erabiltzen du Internet
osasunari buruzko informazioa bilatzeko eta 35 eta 44 urte bitarteko biztanleen arteko % 36,5ek baieztatzen du Internet helburu horretarako erabiltzea. Portzentajeetan hurrengoa 54 eta 65 urte bitarteko taldea da, biztanleriaren % 33,9k erabiltzen baitu Internet
osasunaren alorrarekin lotutako informazioa eskuratzeko.
Ondoren kokatzen da 16 eta 24 urte bitartekoena (% 15,5), eta Internet erabiltzen duten pertsonen adinak gora egin ahala portzentajeak apurka-apurka jaisten dira, 55-64 urte bitartekoetan tartea % 2,4ra iritsita.
orokorrean erabiltzaileek Internet erabiltzeko arrazoi gisa gutxien identifikatzen duten taldea da. Hori horrela, adinaren araberako azterketa eginez gero, adin-tarte guztietan antzematen dira portzentaje
oso baxuak. Banka elektronikoarekin gertatzen den bezala, baliorik baxuenak gazteenen (16-24 urte) eta nagusienen (65-74 urte) artean erregistratzen dira.
Ondoren kokatzen da 25 eta 34 urte bitarteko taldea, % 5,3rekin, eta portzentaje hori nabarmen jaisten da gainerako adin-tarteetan. Prestakuntza arautuaz ari garenez, logikoa da.
9.3.2. IKTen generoa eta erabilera-arrazoiak
IKTak erabiltzeko arrazoiak sexuaren arabera aztertzen baditugu euskal biztanleriarengan, lehen azaldutako erabilera-arrazoien o
rdena bera dauka rankingak, 10 eta 74 urte bitarteko biztanleria o
soari dagokionez. Hau da, rakingaren buruan daude komunikazio-tresnen erabilera eta o
ndasun eta zerbitzuen eta aisialdi-zerbitzuen bilaketa.
Erabilerei buruzko ranking horren barruan, eta zehatz-mehatz alderatuz gero, alde nabarmenak ikus ditzakegu gizonek eta emakumeek IKTak erabiltzeko dituzten arrazoien atzean. Horrenbestez, “komunikabideen kontsulta”, “aisialdi-zerbitzuak”, “banka elektronikoa”, eta “ondasun eta zerbitzuen salmenta” erabilera-arrazoietan gizonak dira emakumeak baino erabilera-portzentaje altuagoak erregistratzen dituztenak.
Bestalde, emakumeek erregistratzen dituzte gizonek baino erabilera-portzentaje altuagoak (alde nabarmenak) “osasun-gaiekin lotutako informazioaren bilaketarekin” eta “hezkuntza arautuko” prestakuntza-ekintzetako IKTen erabilerarekin lotutako arrazoietan.
(56. irudia)
Internet erabiltzeko arrazoiak Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanlerian, sexuaren eta arrazoi-motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
9.3.3. IKTen habitata eta erabilera-arrazoiak
“IKTak erabiltzeko arrazoien” eta “habitataren” arteko harremanak bi o
ndorio islatzen dizkigu:
ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioaren bilaketa (% 87,9) eta posta elektronikoaren erabilera (% 84,5) dira Internet erabiltzeko arrazoi nagusiak. Hurrengo grafikoan ikus daitekeen bezala, habitat handiagoetan bizi diren pertsonengan bi arrazoi horiek postua aldatzen dute rankingean, posta elektronikoa baita erabilera-arrazoien rankingeko burua.
orduan eta handiagoa da Internet erabilera jakin baterako erabiltzen duten pertsonen portzentajea.
(57. irudia)
Internet erabiltzeko arrazoiak Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanlerian, habitataren eta arrazoi-motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
9.3.4. IKTak erabiltzeko arrazoiak eta ikasketa-maila
Internet o
ndasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzeko eta posta elektronikorako erabiltzen diren kasuak dira Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleriaren erabilera rankingean lehenengo bi arrazoiak o
kupatzen dituztenak, lehen hezkuntzako edo beheragoko ikasketak, bigarren hezkuntzako edo lanbide heziketakoak, nahiz unibertsitate-ikasketak dituztela. Erabilera arrazoien rankingean antzeko postuak dituzten arren, erabilera-portzentajeen aldeak nabarmenak dira. Hori horrela, lehen hezkuntzako edo beheragoko ikasketak dituzten Internet-erabiltzaileen % 65,3k aitortzen du Internet posta elektronikorako erabiltzen duela. Bigarren hezkuntzako edo LHko ikasketak dituzten eta tresna hau erabiltzen duten pertsonen portzentajea % 87,1era igotzen da eta, unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen kasuan % 97,3ra.
Egoera hori errepikatzen da o
sasun-gaiei buruzko informazio-bilaketa edo lana bilatzeko erabilera bezalako bestelako arrazoietan.
(58. irudia)
Internet erabiltzeko arrazoiak Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko Euskadiko biztanlerian, ikasketa-mailaren eta arrazoi-motaren arabera (osasun-gaiei buruzko informazioa, lan-bilaketa) (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Internet erabiltzeko alde nagusiak, ikasketa-mailaren arabera, aisialdiarekin eta banka elektronikoaren erabilera edo Internet bidezko turismo-erreserbak bezalako erabilera aurreratuagoekin lotutako erabilera-arrazoiak aztertzean aurkitzen ditugu.
Internet aisialdi-zerbitzuekin lotuta erabiltzen duten kasuak daude lehen hezkuntzako ikasketak edo baxuagoak dituzten pertsonen erabilera-arrazoien rankingeko hirugarren postuan. Ikasketa-mailen eskalan gora egin ahala, aisialdi-zerbitzuek beherantz egiten dute rankingean (laugarren tokira bigarren hezkuntzako ikasketak edo LH dituzten pertsonen kasuan eta bosgarren tokira unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonen kasuan).
Antzeko zerbait gertatzen da banka elektronikoarekin. Kasu honetan, unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonek Internet erabiltzeko laugarren arrazoi nagusia den arren, lehen hezkuntzako ikasketak edo baxuagoak, bigarren hezkuntzakoak edo LH dituzten pertsonak daude erabilera arrazoien rankingeko seigarren postuan. Portzentajeak irmoak dira kasu honetan ere. Euskadin 10 eta 74 urte bitartekoen artean unibertsitate-ikasketak dituztenen % 58,7k dio banka elektronikorako erabiltzen duela Internet, lehen hezkuntzako ikasketak edo baxuagoak dituztenen artean portzentaje hori % 12,3ra jaisten delarik.
Turismoarekin lotutako o
nline erreserbak egiteari dagokionez, Euskadiko unibertsitate-ikasketadun biztanleriaren rankingean seigarren arrazoia da. Arrazoi hori beherantz doa ikasketa-maila jaitsi ahala (zazpigarren postura bigarren hezkuntzako ikasketak edo LH dituzten pertsonen kasuan eta zortzigarrenera lehen hezkuntzako ikasketak edo baxuagoak dituzten pertsonen kasuan) eta portzentaje-mailan alde nabarmenak islatzen ditu. Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleen % 45,7k dio Internet o
nline turismo-erreserbak egiteko erabiltzen duela; bigarren hezkuntzako edo LHko ikasketak dituzten biztanleriaren % 26,4k eta lehen hezkuntzako ikasketak edo baxuagoak dituzten biztanleen % 7,5ek aipatu dute arrazoi hori.
9.3.5. IKTak erabiltzeko arrazoiak eta jarduerarekiko harremana
IKTak erabiltzeko arrazoiak eta ikasketa-mailak aztertzean gertatu den bezala, o
ndasun eta zerbitzuei buruzko informazioaren bilaketa eta posta elektronikoa dira euskal biztanleriak Internet erabiltzeko arrazoi nagusiak, jarduerarekiko harremana gorabehera: ikasleak, landunak, jarduerarik edo lanik gabeak.
Gainerako arrazoiak aztertzean, bertikalki eta horizontalki aztertu beharreko alde esanguratsuak daude, jarraian islatuko dugun bezala.
Lehenengoak Internet aisialdi-zerbitzuekin lotuta erabiltzen dela dio. Arrazoi hori hirugarren postuan dago ikasleen arrazoien rankingean (% 76,5), laugarren postura erortzen da jarduerarik edo lanik ez duten biztanleriaren artean (% 45,7) eta bosgarren postura biztanleria landunaren kasuan (% 47,7).
Bestalde, Internet prestakuntza-ekintzetan parte hartzeko erabiltzen dutenen portzentajeetan alde nabarmenak daude. Arrazoi horrek zazpigarren postua dauka ikasleen rankingean (% 10,9), baina azken postuetara erortzen da landunen (% 4,2) eta jarduerarik gabekoen (% 2,7) artean.
Azterketa alderatzaileak harreman garbia islatzen du jarduerarekiko harremanaren (ikasleak, landunak eta jarduerarik gabeak) eta banka elektronikoaren erabileraren artean. 10 eta 74 urteko euskal biztanleriaren artean Internet erabiltzeko hirugarren arrazoia da (% 51,2), baina seigarren postura jaisten da lanik edo jarduerarik ez duten biztanleen kasuan (% 30,8) eta zortzigarren postura ikasleen kasuan (% 10).
Komunikabide elektronikoen kontsultak ere erabilera eta lehentasuneko portzentaje desberdinak ditu biztanleriak Interneti ematen dion erabileran, jarduerarekin duen harremanaren arabera. Hori horrela, landunek edo jarduerarik gabeek arrazoien rankingeko hirugarren tokian kokatzen dute arrazoi hori (% 72,8 eta % 68,8, hurrenez hurren), eta ikasleen kasuan bosgarren tokira pasatzen da (% 52), txaten eta komunikazio-tresnen nahiz aisialdi-zerbitzuen erabilerari pisu gehiago ematen dietelarik.
(59. irudia)
Internet erabiltzeko arrazoiak Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko Euskadiko biztanlerian, jarduerarekiko harremanaren eta arrazoi-motaren arabera (banka, aisialdi-zerbitzuak, lan-bilaketa) (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Bestalde, Internet lana bilatzeko gehiago erabiltzen da lanik edo jarduerarik ez duten biztanleen artean, Internet erabiltzeko arrazoien rankingean berau baita zazpigarren arrazoia (% 30,4). Euskadiko ikasle eta landunen kasuan, arrazoi hori bederatzigarren postura jaisten da rankingean (% 9,5 eta % 13,6, hurrenez hurren). Aipatzekoa da, azterketan agertzen diren aldeak gorabehera, ikasle eta jarduerarik edo lanik gabeek gutxi erabiltzen dutela Internet lana bilatzeko, beste arrazoi batzuengandik urrun (ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzea, posta elektronikoa erabiltzea edo aisialdi-zerbitzuak erabiltzea).
9.3.6. IKTak erabiltzeko arrazoien bilakaera Euskadiko biztanlerian
IKTak erabiltzeko arrazoiek azken 5 urteotan (2006-2011) Euskadiko 10 eta 74 urte bitarteko biztanleengan izan duten bilakaera aztertuz gero, hainbat o
ndorio interesgarri atera ditzakegu:
Egun (2011 ekitaldiko Eustaten datuen arabera), Internet erabiltzeko arrazoien rankinga 2006an erregistratutakoaren berdin-berdina da. Hau da, posta elektronikoaren erabilerak eta o
ndasun eta zerbitzuei buruzko informazioaren bilaketak jarraitzen dute Internet erabiltzeko arrazoi nagusi izaten, eta komunikabideen kontsulta, aisialdi-zerbitzuak eta txatak bezalako komunikazio-tresnak, bost urte beranduago, Euskadiko biztanleriak sarea erabiltzeko arrazoi nagusiak dira o
raindik ere.
Erabilera-arrazoi horien portzentajeak igotzen joan dira urteotan, nabarmena den bezala, o
ndasun eta zerbitzuen salmentako eta prestakuntza arautuko ekintzetako IKTen erabilera salbu, 2006ko balioei eusten baitiete, hazkunderik jasan gabe.
Portzentajeak gehien igo dituzten arrazoiak honakoak dira (ordenan):
ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa bilatzen duten biztanleen portzentajea % 88,5ekoa da. Hau da, azken urteotan ehuneko 15,8 igo da.
orain arte, ehuneko 11,4ko igoera jasan du, hau da, egun biztanleriaren % 88,8k aipatzen du posta elektronikoa Internet erabiltzeko arrazoi nagusi gisa.
osasunari buruzko informazioa. Datu hori egun % 27,5ekoa da. Hazkundeari erreparatuz gero, azken 5 urteetan biztanleriaren % 10,9k gehiago (Internet-erabiltzaileen artean) erabiltzen du Internet
osasunari buruzko informazioa bilatzeko.