9.2. IKTak erabiltzeko tokia Euskadin
Biztanleriak IKTak bere bizitzan sartu a
hala garatu duen a
ldaketetako bat horiek erabiltzeko tokia izan da. Datuei jarraiki joera honakoa da: ordenagailua edo Internet euren etxeetatik erabiltzen duten pertsonen portzentajea (10 eta 74 urte bitartean) etengabe igo da. A
zken 5 urteotan datu horrek 11,1eko hazkundea jasan du ordenagailuaren erabileraren kasuan eta 14,9koa Interneten erabileraren kasuan.
(52. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabetetan). Erabilera-tokia: etxea (%). Bilakaera 2006-2011
alt="" />
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Eustaten IGIF inkestaren datuen a
rabera, 2011n ordenagailua erabiltzen dutenen % 92,5ek etxetik erabiltzen du, % 43k lantokitik eta % 16k ikastetxeetatik.
Internet erabiltzeko tokiaren gaineko kopuruak ordenagailuaren datuen a
ntzekoak dira. Hots, 2011. urtean Internet erabiltzen duten 10 eta 74 urte bitarteko pertsonen % 90,9k euren etxeetatik erabiltzen du, % 36,9k lantokitik eta % 13,6k ikastetxeetatik.
Ordenagailua eta Internet etxetik erabiltzen duten pertsonen portzentajeak kuota oso nabarmenak ditu pertsona nagusien kasuan (65-74 urte), a
din horretako pertsonen % 98,2k a
itortu baitu ordenagailua etxean erabiltzen duela eta % 6,8k, a
ldiz, “ beste leku batzuetan” (etxebizitza, lantoki eta ikastetxeetatik kanpo) erabiltzen duela. Gauza bera gertatzen da Interneten erabileraren kasuan. A
din-tarte honetako pertsonen % 96,9k dio Internet bere etxean erabiltzen duela eta % 6,2k, a
ldiz, “ beste toki batzuetan” erabiltzen duela. A
zpimarratzekoa da, era berean, “beste toki batzuk” kategoria horren barruan sartzen direla a
dineko pertsonen zentroak, elkarteen lokalak, espazio publikoak eta a
bar.
(53. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko ordenagailu-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) eta Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan) erabilera / sarbide-tokiaren a
rabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Sarbide-tokiak eta ikasketa-mailak ere harreman zuzena daukate. Izan ere, lehen hezkuntzako ikasketa-mailak dituzten pertsonek gehiago erabiltzen dute Internet euren etxeetatik, eta unibertsitate-ikasketak dituzten pertsonek, berriz, neurri handiagoan erabiltzen dute lantokitik lehen hezkuntzako ikasketak dituzten pertsonek baino. Datuak irmoak dira: inkesta egin duten pertsonen a
rtean unibertsitate-ikasketak dituztenen % 65,1ek lantokietan erabiltzen du Internet eta lehen hezkuntzako ikasketak dituzten a
rtean portzentaje hori % 6,8koa da (edo baxuagoa).
(54. irudia)
10 eta 74 urte bitarteko Internet-erabiltzaileak (azken 3 hilabeteetan), ikasketa-mailaren eta erabilera-tokiaren a
rabera: etxea eta lantokia (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.