8.2. IKT ekipamendua.
Euskadiko uneko egoeraren erradiografia laburra
Euskadin dagoen IKTetarako sarbidea ikuspegi barneratzaile batetik a
ztertzeko a
haleginean, Euskadiko telekomunikabideen a
zpiegiturei buruzko a
urreko a
zterketa euskal familiek duten IKT ekipamenduari buruzko erradiografia labur batekin osatzen da. Horretarako, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) eskainitako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestaren IGI-Familiakdatu estatistikoetan oinarritzen gara.
Inkestek a
zaltzen digutenez, une honetan, euskal familien % 72k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ordenagailua dauka etxean eta % 65,8k Interneterako konexioa.
Lurralde historikoen a
rabera, Gipuzkoa Euskal A
utonomia Erkidegoaren batez bestekotik gorak okatzen da, bai ordenagailuaren bai Interneten eskuragarritasunari dagokionez. Bizkaiak Euskadiko batez bestekoarekin bat egiten du eta A
raba beste bi lurralde historikoenak baino zertxobait beherago dauden balioak ditu.
(17. irudia)
Ordenagailua, Internet eta telefono mugikorra Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n, lurraldeka (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Internetera konektatzeko hautatutako teknologia motari dagokionez, Euskadiko familien % 41ak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) A
DSLa a
ukeratzen du, % 20ak berriz kable bidezko konexioa kontratatzen du (zuntz optikoa).
Telefono mugikorra Euskadiko familietan presentzia gehien duen teknologietako bat da. Horrela bada, familien % 92,6k telefono mugikorra dauka. Kasu honetan, Bizkaia beste bi lurralde historikoen a
urretik kokatzen da, Euskadiko batez bestekoa baino portzentaje-puntu bat gorago.
IKT ekipamenduen sorta irekitzen, telebista (% 99,6), irratia (% 89) eta telefono finkoa (% 89,6) telefono mugikorraz gain Euskadiko familietan 2011n zehar presentzia gehien duten beste ekipamendu batzuk dira.
Era berean, datuek berresten dute ordenagailu eramangarriek (% 47,3) gutxika, presentzia gehiago dutela Euskadiko familietan mahai gaineko ordenagailuek edo PCek baino (% 46,6).
(18. irudia)
IKT ekipamendua Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.2.1. IKT ekipamenduen bilakaera familietan. Digitalki helduz doan gizartea
Euskadiko familien IKT ekipamenduen a
zterketan nahitaez egin beharreko ikuspuntua a
zken urte hauetan a
dierazle nagusiek izan duten bilakaeraren a
zterketa da.
Datu horiei esker egiazta dezakegu urtez urte ordenagailua, Internet edo telefono mugikorra bezalako gailu eta oinarrizko teknologien ekipamendua handituz joan dela.
Ondoren a
zaltzen den grafikoak nahiko a
rgi islatzen du nola joan den bilakaera hori. Duela denbora gehiago gure bizitzetan dauden teknologiek, hala nola, ordenagailuak eta telefono mugikorrak, hazkunde jarraitua baina neurrizkoa izan dute.
Horrela bada, 2006an Euskadin familien % 59,4k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxean ordenagailua zuen; kopuru hori % 72raino igo da 2011n. Horrek esan nahi du 12,6 portzentaje-puntuko igoera a
zken 5 urtetan.
Telefono mugikorraren kasuan, 2006an gailu hori familien % 90,9tan zegoen (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez). A
zken urteetan bere presentzia 5,3 portzentaje-puntu handitu da, telefono mugikorra duten familien ehunekoa % 92,6raino igoz.
(19. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Baina, zalantzarik gabe, gure etxeetan presentzia nabarmenki irabazi duen teknologia Internet da. 2006. urtean Euskadiko familien % 45,6k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) Interneterako konexioa zuten euren etxeetan, 2008. urtean, berriz, zifra horrek 10 portzentaje-puntuko hazkundea pairatu zuen (% 55,9). 2011n familien % 65,8k Interneterako konexioa dauka bere etxebizitzetan. Horrek esan nahi du 20,2 portzentaje-puntuko igoera a
zken 5 urtetan.
Halako zerbait gertatzen da Internetera konektatzeko erabilitako teknologia motarekin. 2006an familien % 19,7k A
DSLa eta % 14k zuntz optikoa a
ukeratzen zuen bitartean, 2011n ehuneko horiek nabarmenki handitu dira. Horrela bada, teknologia horien bidez konektatzen diren familien (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ehunekoak % 41 eta % 20 dira, hurrenez hurren.
Gure ikuspuntuak, Euskadiko eten digitalen a
zterketarantz bideratuta, datu horrek eskaintzen duen irakurketa bikoitza egitera behartzen gaitu. 16 eta 74 urte bitarteko kideren bat, gutxienez, duten Euskadiko familien heren batek (% 34,2) ez du Interneterako sarbiderik.
Zer ezkutatzen da “falta” horien a
tzean? Nortzuk dira maiz datu estatistiko batean hartzen ditugun eta infobaztertu izenarekin edo bazterkeria digitaleko egoeran dauden pertsona gisa ezagutzen ditugun horiek?
Zentzu horretan, Europako A
genda Digitalak (informazioaren gizartearen garapen-alorrean Europako estrategia esparruaren erreferentzia gorena) zera dio:
“Kasu as
kotan, egoera hori erabiltzailearen gaitasun faltaren ondorio da, hala nola, a
lfabetatze digital edo mediatiko faltaren ondorio, ez soilik enplegagarritasunerako, baita komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasteko, sortzeko, parte hartzeko eta bideratzeko. Irisgarritasunak eta erabilgarritasunak a
razoak sortzen dituzte ezgaitasunen bat duten europarrentzat. Eten digitala libratzea lagungarria izan daiteke gizarte egoera a
huleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, a
dibidez, ikasketa esparruetan, herri a
dministrazioan edo lineako osasunean) eta zaurkortasun egoeratik a
tera daitezen enplegagarritasuna handituz. Gaitasun digitala, beraz, ezagutzan oinarritutako gizarte bateko kideentzako oinarrizkoak diren funtsezko zortzi gaitasunetako bat da”.
Hitz horietatik a
rgi eta garbi ondoriozta dezakegu IKTen erabileraren garrantzia, bereziki zaurkorrenak diren talde, gizarte-talde eta gutxiengo etnikoei a
rreta berezia jarrita. Rigako Ministro-adierazpenaren espiritua berreskuratuz, bertan, IKTen a
ldeko a
pustu irmoa egiten baitzen justizia sozialaren a
ldeko lanerako tresna gisa.
Bestalde, IKTen erabilerara gaineratzen den masa kritikoa handituz doan heinean eta haien erabilerara loturiko zerbitzu eta a
ukera berriak sortzen diren heinean, IKTak euren egunerokotasunean gaineratzen duten pertsonen eta horietarako sarbiderik ere ez dutenen a
rteko gapa handitzen da.
(20. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
Iturria: Delivering Digital Inclusion. A
ction Plan, UK Government.