IKTetarako sarbidean demokratizazioa bermatzeko o
inarrizko zutabeetako bat azpiegitura teknologikoen hedapena da.
(6. taula)
Telefonia finkoa
TELEFONIA FINKOA | ||
Zerbitzuan dauden linea kop. guztira | Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 152.193 | 48 |
Gipuzkoa | 345.988 | 48,9 |
Bizkaia | 564.897 | 49 |
Espainia | 20.205.506 | 43 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Hiru lurralde historikoek estatuko batez bestekoa baino telefonia finkoko barneratze tasa altuagoa dute. CMTren datuen arabera, Euskadik telefonia finkoko 1.063.078 linea ditu zerbitzuan, hau da, Espainian zerbitzuan dauden linea guztien % 5,26.
Telefonia mugikorraren barneratzeari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek estatuko batez bestekoarekin guztiz bat egiten dute 100 biztanle bakoitzeko o
rdaindu o
ndoko telefonia mugikorreko linea kopuruari dagokionez.
(7. taula)
Telefonia mugikorra
TELEFONIA MUGIKORRA | ||
Ordainduondoko linea mugikor kop. guztira |
Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 216.633 | 68,3 |
Gipuzkoa | 472.144 | 66,8 |
Bizkaia | 771.674 | 66,9 |
Espainia | 31.460.633 | 66,9 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Arabak, 100 biztanle bakoitzeko 68,3 lineako barneratze tasarekin, Euskadiko eta estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzen da. 1.460.451 linea mugikorrekin, Euskadik Espainian erregistratutako o
rdaindu o
ndoko linea mugikor guztien % 4,64 biltzen ditu.
Euskadin dauden telefono publikoen eskuragarritasuna 1.695 telefono publikora heltzen da, hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko telefono publiko 1eko barneratze-tasa, gutxi gorabehera. Hiru lurralde historikoek erregistratutako tasa, kasu honetan, estatuko batez bestekoa baino baxuagoa da.
(8. taula)
Telefono publikoak
TELEFONO PUBLIKOAK | ||
Telefono publiko kop. | Telefono publikoak/ 1.000 bizt. | |
Araba/Álava | 273 | 0,9 |
Gipuzkoa | 580 | 0,8 |
Bizkaia | 842 | 0,7 |
Espainia | 54.297 | 1,2 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadi ere estatuaren batez bestekoa baino gorago dago abiadura handiko Interneterako konektibitateari dagokionez. Banda zabaleko 526.424 linearekin (Espainiako banda zabaleko linea guztien % 5,03) hiru lurralde historikoetan barneratze-tasa (banda zabaleko lineak 100 biztanle bakoitzeko) o
so antzekoak lortzen ditu eta Espainiako batez bestekoa baino handiagoak.
(9. taula)
Banda zabala Euskadin
BANDA ZABALA | ||
BZ lineak guztira | BZ lineak/ 100 bizt. | |
Araba/Álava | 76.424 | 24,1 |
Gipuzkoa | 174.161 | 24,6 |
Bizkaia | 275.839 | 23,9 |
Espainia | 10.464.790 | 22,3 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
(10. taula)
Deien banaguneak
DEIEN BANAGUNEAK | ||||
2G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | 3G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | |
Araba/Álava | 396 | 0,7 | 257 | 0,7 |
Gipuzkoa | 636 | 1,2 | 433 | 1,3 |
Bizkaia | 1.155 | 2,2 | 886 | 2,6 |
Espainia | 53.221 | 100 | 34.324 | 100 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadin Internet mugikorreko estaldura eskaintzeko telekomunikabideen azpiegituren eskuragarritasuna 2G telefonia mugikorreko (ahots eta datu igorpen mantsoa) 2.187 banagunetan eta 3G teknologiako (datuak eta ahotsa abiadura handian igortzeko hirugarren belaunaldiko teknologia) 1.567 banagunetan zehazten da. Kopuru horiek esan nahi dute Euskadik Espainiako 2G teknologiako banaguneen % 4,11 biltzen duela eta 3G teknologiako banaguneen % 4,59.
Aztertutako datuetan antzeman daitekeen moduan, Euskadiko o
inarrizko teknologien barneratze-tasak estatuko batez bestekoak baino altuagoak dira. Errealitate horrekin batera Interneterako konexio-azpiegitura garrantzitsua dago (finkoa zein mugikorra), a priori, lurraldean sarerako sarbidearen eskuragarritasuna bermatzen duena.
Datu horien aurrean, saihestezina dirudien galdera sortzen da: benetan demokratizatuta al dago Interneterako sarbidea? Sarbide-etena sortzen al da, azpiegituren ikuspuntutik, landa esparruan?
Erantzunak aurkitzeko galdera horren erantzunera hurbiltzen gaituen adierazle batera jotzen dugu. Datua kasu honetan EINek eskaintzen digu46, izan ere, etxeetako IKT ekipamenduan esparruan ikerketa-ildoetako bat “herritarrek Internetik ez izateko arrazoiak” dira.
Estatistikak dio Interneterako konexiorik ez duten euskal etxeetako % 0,3k bakarrik zonaldean estaldurarik ez izatearekin lotzen dutela. Datu hori bereziki nabarmena da, izan ere, estatuko batez bestekoa % 3koa da. Horrek esan nahi du, EINen etxeetako IKTei buruzko inkestak azaltzen duen moduan, Euskadik ez duela telekomunikabideen o
inarrizko azpiegituretarako, hala nola, Interneterako, sarbidearen eskuragarritasun arazorik egoitza zonaldearen arabera.
46 Iturria: EIN, Etxeetako IKT ekipamendua eta erabilerari buruzko inkesta, 2011.