IKTetarako sarbidean demokratizazioa bermatzeko oinarrizko zutabeetako bat a
zpiegitura teknologikoen hedapena da.
(6. taula)
Telefonia finkoa
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko a
bendua.
Hiru lurralde historikoek estatuko batez bestekoa baino telefonia finkoko barneratze tasa a
ltuagoa dute. CMTren datuen a
rabera, Euskadik telefonia finkoko 1.063.078 linea ditu zerbitzuan, hau da, Espainian zerbitzuan dauden linea guztien % 5,26.
Telefonia mugikorraren barneratzeari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek estatuko batez bestekoarekin guztiz bat egiten dute 100 biztanle bakoitzeko ordaindu ondoko telefonia mugikorreko linea kopuruari dagokionez.
(7. taula)
Telefonia mugikorra
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko a
bendua.
Arabak, 100 biztanle bakoitzeko 68,3 lineako barneratze tasarekin, Euskadiko eta estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzen da. 1.460.451 linea mugikorrekin, Euskadik Espainian erregistratutako ordaindu ondoko linea mugikor guztien % 4,64 biltzen ditu.
Euskadin dauden telefono publikoen eskuragarritasuna 1.695 telefono publikora heltzen da, hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko telefono publiko 1eko barneratze-tasa, gutxi gorabehera. Hiru lurralde historikoek erregistratutako tasa, kasu honetan, estatuko batez bestekoa baino baxuagoa da.
(8. taula)
Telefono publikoak
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko a
bendua.
Euskadi ere estatuaren batez bestekoa baino gorago dago abiadura handiko Interneterako konektibitateari dagokionez. Banda zabaleko 526.424 linearekin (Espainiako banda zabaleko linea guztien % 5,03) hiru lurralde historikoetan barneratze-tasa (banda zabaleko lineak 100 biztanle bakoitzeko) oso a
ntzekoak lortzen ditu eta Espainiako batez bestekoa baino handiagoak.
(9. taula)
Banda zabala Euskadin
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko a
bendua.
(10. taula)
Deien banaguneak
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko a
bendua.
Euskadin Internet mugikorreko estaldura eskaintzeko telekomunikabideen a
zpiegituren eskuragarritasuna 2G telefonia mugikorreko (ahots eta datu igorpen mantsoa) 2.187 banagunetan eta 3G teknologiako (datuak eta a
hotsa a
biadura handian igortzeko hirugarren belaunaldiko teknologia) 1.567 banagunetan zehazten da. Kopuru horiek esan nahi dute Euskadik Espainiako 2G teknologiako banaguneen % 4,11 biltzen duela eta 3G teknologiako banaguneen % 4,59.
Aztertutako datuetan a
ntzeman daitekeen moduan, Euskadiko oinarrizko teknologien barneratze-tasak estatuko batez bestekoak baino a
ltuagoak dira. Errealitate horrekin batera Interneterako konexio-azpiegitura garrantzitsua dago (finkoa zein mugikorra), a
priori, lurraldean sarerako sarbidearen eskuragarritasuna bermatzen duena.
Datu horien a
urrean, saihestezina dirudien galdera sortzen da: benetan demokratizatuta a
l dago Interneterako sarbidea? Sarbide-etena sortzen a
l da, a
zpiegituren ikuspuntutik, landa esparruan?
Erantzunak a
urkitzeko galdera horren erantzunera hurbiltzen gaituen a
dierazle batera jotzen dugu. Datua kasu honetan EINek eskaintzen digu46, izan ere, etxeetako IKT ekipamenduan esparruan ikerketa-ildoetako bat “herritarrek Internetik ez izateko a
rrazoiak” dira.
Estatistikak dio Interneterako konexiorik ez duten euskal etxeetako % 0,3k bakarrik zonaldean estaldurarik ez izatearekin lotzen dutela. Datu hori bereziki nabarmena da, izan ere, estatuko batez bestekoa % 3koa da. Horrek esan nahi du, EINen etxeetako IKTei buruzko inkestak a
zaltzen duen moduan, Euskadik ez duela telekomunikabideen oinarrizko a
zpiegituretarako, hala nola, Interneterako, sarbidearen eskuragarritasun a
razorik egoitza zonaldearen a
rabera.
46 Iturria: EIN, Etxeetako IKT ekipamendua eta erabilerari buruzko inkesta, 2011.