8. Sarbide-eten digitala
Sarbide-eten digitala IKTetarako sarbidearen arabera sortutako desberdintasunei buruz hitz egiteko sortutako terminoa da.
Erabilera-etenarekin batera, gehien aztertu eta dokumentatutako eten digitalaren ertzetako bat da. Gobernu eta erakundeek hainbat urte daramatzate ahalegin handiak egiten azterlan ereduak eta adierazle estatistikoak garatzeko herritarrek IKTetarako duten sarbide-mailari buruzko datu fidagarriak eskuratze aldera, horrela bada, beste lurraldeekiko azterketa konparatiboa egin daiteke eta urteetan zehar izandako bilakaera-azterketa burutu.
Une honetan ia gaindituta dagoen etena dela uste da, izan ere, IKT azpiegituren hedapena eta herritarren ekipamendu teknologikoa nabarmenki handitu da azken urteetan.
Onarpen hori egitea (sarbide-etena gainditzea) erraza da, izan ere, une honetan interesa bereziki tresna berrietan dago, IKTen erabilera berrietan. Sarbide-eten digitala kontuan ez hartzea edo gainditutzat jotzea, berriz, akats o
so larria izan daiteke.
Herrialde garatuetako ia gobernu guztiek e-administrazioari, gobernu irekiari eta e-partaidetzari buruz eta IKTek euren ekonomia eta gizarteak garatzeko dituzten ahalmen handiari buruz hitz egiten duten une honetan, ezin ditugu alde batera utzi adibide gisa gure arreta deitzeko balio behar duten hainbat datu:
Europako familien % 30ak (16 eta 74 urte bitarteko gutxienez pertsona batekin) ez du Interneterako konexiorik44.
Euskadiren kasuan kopuru hori % 34ra igotzen da (Interneterako konexiorik ez duten euskal familiak, 16 eta 74 urte bitarteko kide batekin gutxienez)45.
Ehunekoa % 73,4ra igotzen da Euskadin gutxienez 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat duten familietan.
Kapitulu honen helburu nagusia bi galdera esanguratsuri erantzuna ematea da “nortzuk dira sarbide-eten digitala bereziki pairatzen dutenak?” eta “zer o
ztopo edo eragozpen dituzte IKTetara heltzeko?”.
Horretarako, egoeraren azterketa laburra egingo dugu, irudi finko gisa, Euskadiko IKT azpiegitura eta ekipamendu eskuragarritasunaren inguruan.
44 Iturria: Digital Agenda Scoreboard http://ec.europa.eu/information_society/digital-agenda/scoreboard/graphs/index_en.htm. 2011ko abenduan egindako kontsulta, UE27 batez besterako.
45 Iturria: Eustat, Informazioaren Gizarteari buruzko Inkesta. Familiak (IGI-F).
IKTetarako sarbidean demokratizazioa bermatzeko o
inarrizko zutabeetako bat azpiegitura teknologikoen hedapena da.
(6. taula)
Telefonia finkoa
TELEFONIA FINKOA | ||
Zerbitzuan dauden linea kop. guztira | Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 152.193 | 48 |
Gipuzkoa | 345.988 | 48,9 |
Bizkaia | 564.897 | 49 |
Espainia | 20.205.506 | 43 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Hiru lurralde historikoek estatuko batez bestekoa baino telefonia finkoko barneratze tasa altuagoa dute. CMTren datuen arabera, Euskadik telefonia finkoko 1.063.078 linea ditu zerbitzuan, hau da, Espainian zerbitzuan dauden linea guztien % 5,26.
Telefonia mugikorraren barneratzeari dagokionez, Bizkaia eta Gipuzkoako lurralde historikoek estatuko batez bestekoarekin guztiz bat egiten dute 100 biztanle bakoitzeko o
rdaindu o
ndoko telefonia mugikorreko linea kopuruari dagokionez.
(7. taula)
Telefonia mugikorra
TELEFONIA MUGIKORRA | ||
Ordainduondoko linea mugikor kop. guztira |
Lineak/100 bizt. | |
Araba/Álava | 216.633 | 68,3 |
Gipuzkoa | 472.144 | 66,8 |
Bizkaia | 771.674 | 66,9 |
Espainia | 31.460.633 | 66,9 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Arabak, 100 biztanle bakoitzeko 68,3 lineako barneratze tasarekin, Euskadiko eta estatuko batez bestekoaren gainetik kokatzen da. 1.460.451 linea mugikorrekin, Euskadik Espainian erregistratutako o
rdaindu o
ndoko linea mugikor guztien % 4,64 biltzen ditu.
Euskadin dauden telefono publikoen eskuragarritasuna 1.695 telefono publikora heltzen da, hau da, 1.000 biztanle bakoitzeko telefono publiko 1eko barneratze-tasa, gutxi gorabehera. Hiru lurralde historikoek erregistratutako tasa, kasu honetan, estatuko batez bestekoa baino baxuagoa da.
(8. taula)
Telefono publikoak
TELEFONO PUBLIKOAK | ||
Telefono publiko kop. | Telefono publikoak/ 1.000 bizt. | |
Araba/Álava | 273 | 0,9 |
Gipuzkoa | 580 | 0,8 |
Bizkaia | 842 | 0,7 |
Espainia | 54.297 | 1,2 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadi ere estatuaren batez bestekoa baino gorago dago abiadura handiko Interneterako konektibitateari dagokionez. Banda zabaleko 526.424 linearekin (Espainiako banda zabaleko linea guztien % 5,03) hiru lurralde historikoetan barneratze-tasa (banda zabaleko lineak 100 biztanle bakoitzeko) o
so antzekoak lortzen ditu eta Espainiako batez bestekoa baino handiagoak.
(9. taula)
Banda zabala Euskadin
BANDA ZABALA | ||
BZ lineak guztira | BZ lineak/ 100 bizt. | |
Araba/Álava | 76.424 | 24,1 |
Gipuzkoa | 174.161 | 24,6 |
Bizkaia | 275.839 | 23,9 |
Espainia | 10.464.790 | 22,3 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
(10. taula)
Deien banaguneak
DEIEN BANAGUNEAK | ||||
2G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | 3G telefonia mugikorreko banagune kop. | %/Espainian guztira | |
Araba/Álava | 396 | 0,7 | 257 | 0,7 |
Gipuzkoa | 636 | 1,2 | 433 | 1,3 |
Bizkaia | 1.155 | 2,2 | 886 | 2,6 |
Espainia | 53.221 | 100 | 34.324 | 100 |
Iturria: CMT, Informe Provincias, 2011ko abendua.
Euskadin Internet mugikorreko estaldura eskaintzeko telekomunikabideen azpiegituren eskuragarritasuna 2G telefonia mugikorreko (ahots eta datu igorpen mantsoa) 2.187 banagunetan eta 3G teknologiako (datuak eta ahotsa abiadura handian igortzeko hirugarren belaunaldiko teknologia) 1.567 banagunetan zehazten da. Kopuru horiek esan nahi dute Euskadik Espainiako 2G teknologiako banaguneen % 4,11 biltzen duela eta 3G teknologiako banaguneen % 4,59.
Aztertutako datuetan antzeman daitekeen moduan, Euskadiko o
inarrizko teknologien barneratze-tasak estatuko batez bestekoak baino altuagoak dira. Errealitate horrekin batera Interneterako konexio-azpiegitura garrantzitsua dago (finkoa zein mugikorra), a priori, lurraldean sarerako sarbidearen eskuragarritasuna bermatzen duena.
Datu horien aurrean, saihestezina dirudien galdera sortzen da: benetan demokratizatuta al dago Interneterako sarbidea? Sarbide-etena sortzen al da, azpiegituren ikuspuntutik, landa esparruan?
Erantzunak aurkitzeko galdera horren erantzunera hurbiltzen gaituen adierazle batera jotzen dugu. Datua kasu honetan EINek eskaintzen digu46, izan ere, etxeetako IKT ekipamenduan esparruan ikerketa-ildoetako bat “herritarrek Internetik ez izateko arrazoiak” dira.
Estatistikak dio Interneterako konexiorik ez duten euskal etxeetako % 0,3k bakarrik zonaldean estaldurarik ez izatearekin lotzen dutela. Datu hori bereziki nabarmena da, izan ere, estatuko batez bestekoa % 3koa da. Horrek esan nahi du, EINen etxeetako IKTei buruzko inkestak azaltzen duen moduan, Euskadik ez duela telekomunikabideen o
inarrizko azpiegituretarako, hala nola, Interneterako, sarbidearen eskuragarritasun arazorik egoitza zonaldearen arabera.
46 Iturria: EIN, Etxeetako IKT ekipamendua eta erabilerari buruzko inkesta, 2011.
8.2. IKT ekipamendua.
Euskadiko uneko egoeraren erradiografia laburra
Euskadin dagoen IKTetarako sarbidea ikuspegi barneratzaile batetik aztertzeko ahaleginean, Euskadiko telekomunikabideen azpiegiturei buruzko aurreko azterketa euskal familiek duten IKT ekipamenduari buruzko erradiografia labur batekin o
satzen da. Horretarako, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustat) eskainitako Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestaren IGI-Familiakdatu estatistikoetan o
inarritzen gara.
Inkestek azaltzen digutenez, une honetan, euskal familien % 72k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) o
rdenagailua dauka etxean eta % 65,8k Interneterako konexioa.
Lurralde historikoen arabera, Gipuzkoa Euskal Autonomia Erkidegoaren batez bestekotik gorak o
katzen da, bai o
rdenagailuaren bai Interneten eskuragarritasunari dagokionez. Bizkaiak Euskadiko batez bestekoarekin bat egiten du eta Araba beste bi lurralde historikoenak baino zertxobait beherago dauden balioak ditu.
(17. irudia)
Ordenagailua, Internet eta telefono mugikorra Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n, lurraldeka (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Internetera konektatzeko hautatutako teknologia motari dagokionez, Euskadiko familien % 41ak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ADSLa aukeratzen du, % 20ak berriz kable bidezko konexioa kontratatzen du (zuntz o
ptikoa).
Telefono mugikorra Euskadiko familietan presentzia gehien duen teknologietako bat da. Horrela bada, familien % 92,6k telefono mugikorra dauka. Kasu honetan, Bizkaia beste bi lurralde historikoen aurretik kokatzen da, Euskadiko batez bestekoa baino portzentaje-puntu bat gorago.
IKT ekipamenduen sorta irekitzen, telebista (% 99,6), irratia (% 89) eta telefono finkoa (% 89,6) telefono mugikorraz gain Euskadiko familietan 2011n zehar presentzia gehien duten beste ekipamendu batzuk dira.
Era berean, datuek berresten dute o
rdenagailu eramangarriek (% 47,3) gutxika, presentzia gehiago dutela Euskadiko familietan mahai gaineko o
rdenagailuek edo PCek baino (% 46,6).
(18. irudia)
IKT ekipamendua Euskadiko familietan
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) 2011n (%)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.2.1. IKT ekipamenduen bilakaera familietan. Digitalki helduz doan gizartea
Euskadiko familien IKT ekipamenduen azterketan nahitaez egin beharreko ikuspuntua azken urte hauetan adierazle nagusiek izan duten bilakaeraren azterketa da.
Datu horiei esker egiazta dezakegu urtez urte o
rdenagailua, Internet edo telefono mugikorra bezalako gailu eta o
inarrizko teknologien ekipamendua handituz joan dela.
Ondoren azaltzen den grafikoak nahiko argi islatzen du nola joan den bilakaera hori. Duela denbora gehiago gure bizitzetan dauden teknologiek, hala nola, o
rdenagailuak eta telefono mugikorrak, hazkunde jarraitua baina neurrizkoa izan dute.
Horrela bada, 2006an Euskadin familien % 59,4k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxean o
rdenagailua zuen; kopuru hori % 72raino igo da 2011n. Horrek esan nahi du 12,6 portzentaje-puntuko igoera azken 5 urtetan.
Telefono mugikorraren kasuan, 2006an gailu hori familien % 90,9tan zegoen (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez). Azken urteetan bere presentzia 5,3 portzentaje-puntu handitu da, telefono mugikorra duten familien ehunekoa % 92,6raino igoz.
(19. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
(16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez)
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Baina, zalantzarik gabe, gure etxeetan presentzia nabarmenki irabazi duen teknologia Internet da. 2006. urtean Euskadiko familien % 45,6k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) Interneterako konexioa zuten euren etxeetan, 2008. urtean, berriz, zifra horrek 10 portzentaje-puntuko hazkundea pairatu zuen (% 55,9). 2011n familien % 65,8k Interneterako konexioa dauka bere etxebizitzetan. Horrek esan nahi du 20,2 portzentaje-puntuko igoera azken 5 urtetan.
Halako zerbait gertatzen da Internetera konektatzeko erabilitako teknologia motarekin. 2006an familien % 19,7k ADSLa eta % 14k zuntz o
ptikoa aukeratzen zuen bitartean, 2011n ehuneko horiek nabarmenki handitu dira. Horrela bada, teknologia horien bidez konektatzen diren familien (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) ehunekoak % 41 eta % 20 dira, hurrenez hurren.
Gure ikuspuntuak, Euskadiko eten digitalen azterketarantz bideratuta, datu horrek eskaintzen duen irakurketa bikoitza egitera behartzen gaitu. 16 eta 74 urte bitarteko kideren bat, gutxienez, duten Euskadiko familien heren batek (% 34,2) ez du Interneterako sarbiderik.
Zer ezkutatzen da “falta” horien atzean? Nortzuk dira maiz datu estatistiko batean hartzen ditugun eta infobaztertu izenarekin edo bazterkeria digitaleko egoeran dauden pertsona gisa ezagutzen ditugun horiek?
Zentzu horretan, Europako Agenda Digitalak (informazioaren gizartearen garapen-alorrean Europako estrategia esparruaren erreferentzia gorena) zera dio:
“Kasu askotan, egoera hori erabiltzailearen gaitasun faltaren o
ndorio da, hala nola, alfabetatze digital edo mediatiko faltaren o
ndorio, ez soilik enplegagarritasunerako, baita komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasteko, sortzeko, parte hartzeko eta bideratzeko. Irisgarritasunak eta erabilgarritasunak arazoak sortzen dituzte ezgaitasunen bat duten europarrentzat. Eten digitala libratzea lagungarria izan daiteke gizarte egoera ahuleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, adibidez, ikasketa esparruetan, herri administrazioan edo lineako o
sasunean) eta zaurkortasun egoeratik atera daitezen enplegagarritasuna handituz. Gaitasun digitala, beraz, ezagutzan o
inarritutako gizarte bateko kideentzako o
inarrizkoak diren funtsezko zortzi gaitasunetako bat da”.
Hitz horietatik argi eta garbi o
ndoriozta dezakegu IKTen erabileraren garrantzia, bereziki zaurkorrenak diren talde, gizarte-talde eta gutxiengo etnikoei arreta berezia jarrita. Rigako Ministro-adierazpenaren espiritua berreskuratuz, bertan, IKTen aldeko apustu irmoa egiten baitzen justizia sozialaren aldeko lanerako tresna gisa.
Bestalde, IKTen erabilerara gaineratzen den masa kritikoa handituz doan heinean eta haien erabilerara loturiko zerbitzu eta aukera berriak sortzen diren heinean, IKTak euren egunerokotasunean gaineratzen duten pertsonen eta horietarako sarbiderik ere ez dutenen arteko gapa handitzen da.
(20. irudia)
Familien IKT ekipamenduen bilakaera
Iturria: Delivering Digital Inclusion. Action Plan, UK Government.
8.3. Nortzuk dira IKTetarako sarbiderik ez duten pertsonak?
“Ez da moralki o
nargarria ezta ekonomikoki jasangarria ere milioika pertsona atzean uztea, IKTak edo horien abantailak erabiltzeko gaitasunik gabe”.
Viviane Reding,
EU Commissioner for Information Society and Media
(2007ko azaroa)47
Eustaten Informazioaren Gizarteari buruzko Inkestak-Familia (IGI-F) delakoen datuek eta EINen IKT ekipamendu eta erabilerari buruzkoek IKTetarako (ekipamendua) sarbideari buruzko azterketa xehatua eskaintzen digute hainbat faktoreren arabera:
(21. irudia)
Eustaten IKTrako sarbidearen azterketa xehaturako faktoreak
8.3.1. Adina eta sarbide-etena
Adinaren araberako ekipamenduaren azterketak, o
ndorengo grafikoan azaltzen den moduan, hiru o
ndorio nagusi eskaintzen dizkigu:
ordenagailua eta Interneteko eskuragarritasun portzentajeetan herritar gazteenei dagozkien adin tarteen eta 45 urtetik gorakoei dagozkienen artean, azken horietan ehunekoek nabarmenki egiten baitute behera.
(22. irudia)
Etxean o
rdenagailua duten Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko herritarrak, adina eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
ordenagailu eta Interneteko eskuragarritasun ehunekorik handiena dutenak dira. Horrela bada, adin horietako euskal herritarren % 97k etxean gutxienez
ordenagailu bat duela adierazi du eta % 93,8k Interneterako konexioa ere badauka.
oso nabarmenak jasotzen dira. Horrela bada, adin horietako herritarren % 42,9k ez du
ordenagailurik eta % 48k ez du Interneterako konexiorik haren etxean. Ia herritar-talde horren erdiak.
Zifrek o
so argiak dirudite. Adinaren eta IKT ekipamenduaren arteko harreman argia dago. Nagusiak, beharbada, IKT ekipamenduko ehunekorik txikienak dituztenaren hipotesiarekin, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bati gutxienez duten familien inguruko informazioa aztertu genuen estatistiketan.
Emaitzak, kasu honetan, guztiz irmoak eta argiak dira.
Mugikorra nagusien artean sarbide-etena gainditzeko gai den teknologia gisa azaltzen da. Horrela bada, pertsona nagusi batekin gutxienez bizi diren familien % 84,5ak gailu hori dutela aitortu dute.
Berriz, 65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien % 70,7k ez du o
rdenagailurik eta % 73,4k ez du Interneterako konexiorik.
(23. irudia)
Etxean Internet duten Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urte edo gehiagoko herritarrak, adina eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(24. irudia)
65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.2. Habitata eta sarbide-etena
Azterketan are gehiago sakonduz eta habitataren tamaina eta adinaren aldagaiak gurutzatuta, datuek azaltzen dute bizilekuaren tamainak eragin handia duela familien IKT ekipamenduan 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familietan.
10.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren eta pertsona nagusiak dituzten familien IKT ekipamendua hiri handietan eta 100.000 biztanle edo gehiagoko habitatetan bizi diren beste familiena baino zertxobait txikiagoa da, o
ndorengo grafikoan islatzen den moduan.
Antzeman daitekeen moduan, 5,7 portzentaje puntuko aldea dago o
rdenagailuaren eskuragarritasunari dagokionez pertsona nagusiak dituzten familietan 100.000 biztanle edo gehiago dituzten habitaten alde.
Aldea are nabarmenagoa da etxean Interneterako konexio-eskuragarritasunari dagokionez. 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien % 22,5ak Internet duen bitartean, 100.000 biztanle edo gehiagoko inguruetan bizi diren eta pertsona nagusiak dituzten beste familia horiek % 31ko ehunekoa jasotzen dute. 8,5 puntuko aldea azken kasu horren alde.
Hala ere, behar bada, kasurik deigarriena telefono mugikorraren ekipamenduarena da. 10.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren 65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien % 15,1ak telefono mugikorra duen bitartean, 100.000 biztanle edo gehiagoko hirietan bizi diren familien kasuan ehuneko hori % 46,4ra arte igotzen da.
(25. irudia)
65 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua habitataren tamainaren eta teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Azterketaren adin-tartearen marjinak handitzerakoan eta kasu honetan 16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familietan arreta jarrita, habitataren tamainaren arabera IKT ekipamenduan aldeak ere badaudela antzeman dezakegu.
(26. irudia)
16 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez bizi diren familien IKT ekipamendua habitataren tamainaren eta teknologia motaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Alderik nabarmenenak Internet eta telefono mugikorraren eskuragarritasunean antzematen dira. Horrela bada, 16 eta 74 urte bitarteko pertsona batekin gutxienez eta 100.000 biztanle edo gehiagoko habitatetan bizi diren familien % 67k Internet daukate euren etxeetan, eta 100.000 biztanle baino gutxiagoko habitatetan bizi diren familien kasuan, berriz, ehuneko hori % 64ra murrizten da (3 portzentaje puntuko aldea). Telefono mugikorrari dagokionez, berriro ere ia 2 portzentaje puntuko aldea antzematen da 100.000 biztanle edo gehiagoko hiri handietan bizi diren familien alde.
8.3.3. Generoa eta sarbide-etena
Aztertu beharreko beste aldagaietako bat IKTetarako sarbide ezberdintasunak genero ikuspuntutik jorratzean datza. Eustaten datuek baieztatzen dutenez, une honetan o
raindik ere sarbide ezberdintasunak daude gizonen eta emakumeen artean.
Horrela bada, o
ndorengo grafikoan antzeman daitekeen moduan, gizonen % 74,5ak etxean o
rdenagailu bat gutxienez duten bitartean, kopuru hori % 68,1era murrizten da emakumeen kasuan. Ia 6,5 portzentaje puntuk gap nabarmena adierazten dute eta, lurralde historikoen araberako azterketa egiterakoan, are handiagoa da Bizkaiaren kasuan. Hemen, gizonen eta emakumeen o
rdenagailuaren eskuragarritasunaren aldea 7,8 portzentaje puntukoa da.
(27. irudia)
Etxean o
rdenagailua duten Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko herritarrak, generoa eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Osterantzean, Araba buruan dago Euskadiko lurralde historikoen rankingean o
rdenagailua bezalako o
inarrizko teknologiarako sarbidearen etenik txikiena bertan baitago (% 70,3 gizonen artean eta % 68,4 emakumeen artean).
Alde horiek berriro ere azpimarratzekoak dira Interneterako sarbideari dagokionez.
Emakumeen % 62,6k etxean Interneterako konexioa duten bitartean, Interneterako konexioaren eskuragarritasuna duten gizonen ehunekoa % 69koa da, 6,4 portzentaje puntuko aldea.
Gipuzkoaren kasuan, etxean Interneterako konexioa duten gizonen eta emakumeen ehunekoaren arteko aldea 6,6, portzentaje puntukoa da, Euskadiko batez bestekoarekiko parekotasunetik o
so gertu.
Ordenagailuaren ekipamenduaren kasuan gertatzen zen moduan, Bizkaia gizonen eta emakumeen arteko sarbide-etenik handiena duen lurralde historikoa da berriro ere Interneterako konexioaren eskuragarritasunari dagokionez (7,8 portzentaje puntuko aldea). Era berean, Araba berriro ere buruan kokatzen da lurralde historikoen rankingean gizonen eta emakumeen arteko sarbide-etena murrizteari dagokionez. Horrela bada, 1,3 puntuko aldea besterik ez dago emakumeek eta gizonek erregistratutako portzentajeen artean.
(28. irudia)
Etxean Internet duten Euskal Autonomia Erkidegoan 15 urte edo gehiagoko herritarrak, generoa eta lurralde historikoaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.4. Familia mota eta sarbide-etena
Eustaten inkestek adierazten dute familia motarekin loturiko sarbide-etena egon daitekeela. Daturik argienak ekipamendu adierazle o
inarrizkoenak (ordenagailua eta Internet) aztertzerakoan antzematen ditugu.
(29. irudia)
Ordenagailu ekipamendua 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familietan (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Badirudi harreman argia dagoela familiaren tamainaren eta IKT ekipamenduaren eskuragarritasunaren edo eskuragarritasun ezaren artean. Horrela bada, o
rdenagailua duten familien % 71,4 (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) seme-alabak dituzten familiak diren bitartean, ehuneko hori % 15,4ra murrizten da bikotekideek o
satutako familien kasuan eta % 13,1era bakarrik dauden pertsonek o
satutako familien kasuan.
Atzeko zerbait gertatzen da Interneterako konexioaren ekipamenduari dagokionez. Etxebizitzetan Interneterako konexioa duten familien % 73 (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) seme-alabak dituzten familiak dira. % 14,8 bikotekidea duten pertsonei dagokie eta % 12,2 bakarrik dauden pertsonei.
(30. irudia)
Interneterako konexiorako eskuragarritasuna 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familietan (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Azterketa horrek berriro ere pertsona nagusiengan bidaltzen gaitu, bakarrik bizi diren pertsonen portzentaje altua o
satzen baitute. Imsersoren datuen arabera (“Zugandik hurbil” proiektu pilotua) Espainiako pertsona nagusien (65 urtetik gorakoak) % 20 bakarrik bizi da, beste edozein adin tartetan baino proportzio handiagoa, eta % 31,6ra heltzen da 85 eta 89 urte bitarteko pertsona nagusien kasuan. Iturri horren beraren arabera, bakartasuna emakumeen artean o
so zabalduta dagoen errealitatea da herritar helduei dagokienez, izan ere, bakarrik bizi diren pertsona nagusien % 77 inguru emakumeak dira.
Horrela bada, bakarrik bizi diren pertsonek o
satutako familien portzentaje horien atzean, o
rain arte eten digitalaren sortzaile gisa aztertu ditugun hainbat faktoreren –familia mota, adina eta generoa– arteko korrelazioa gerta zitekeen.
8.3.5. Ikasketa maila, jarduerarekiko lotura eta sarbide-etena
IKTetarako sarbide eta erabilera ezberdintasunak sortzen dituzten o
hiko faktoreetako bi dira. Zifrek azaltzen dute euren etxebizitzetan o
rdenagailua eta interneterako konexioa duten pertsonen profila bigarren mailako edo goi-mailako ikasketak amaituak dituzten eta une honetan ikasten edo lanean ari diren pertsonek o
satzen dutela. O
sterantzean, ikasketa maila baxuagoak dituzten edo langabezian dauden pertsonek euren etxebizitzetan IKT ekipamenduko portzentaje askoz ere baxuagoak erregistratzen dituzte.
Ondorengo grafikoetan ikasketa mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera dagoen gapa azaltzen da. 55 portzentaje puntu arteko aldea dago o
rdenagailuaren ekipamenduan Euskal Autonomia Erkidegoko 15 urtetik gorako herritarren artean ikasketa mailaren arabera eta 50 puntukoa ikasten dutenen eta langabezian daudenen artean.
(31. irudia)
Etxebizitzan o
rdenagailua duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak ikasketa mailaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(32. irudia)
Etxebizitzan o
rdenagailua duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak jarduerarekiko loturaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Etxeetako Interneterako konexioaren eskuragarritasunaren kasuan ikasketa mailaren eta jarduerarekiko loturaren arabera, berriro ere o
rdenagailuaren eskuragarritasunaren kasuan antzemandako joera errepikatzen da. O
inarrizko prestakuntza maila duten edota langabezian dauden pertsonak ekipamendu portzentaje baxuenak erregistratzen dituzten profilak dira faktore horien azterketaren arabera.
(33. irudia)
Etxebizitzan Interneterako konexioaren eskuragarritasuna duten Euskadiko 15 urtetik gorako herritarrak ikasketa mailaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
(34. irudia)
Etxebizitzan Interneterako konexiorako eskuragarritasuna Euskadiko 15 urtetik gorako herritarren artean jarduerarekiko loturaren arabera (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.3.6. Hileroko diru-sarrerak eta sarbide-etena
Ezberdintasun sozial eta digitalen arteko harremanak lotura ugari ditu, besteak beste, horiek eragiten dituzten faktoreen bateratasuna. Horietako bat, zalantzarik gabe, etxe batean sar daitekeen diru-sarrera mailaren araberako erosahalmena da.
EINen etxebizitzei eta IKTei buruzko inkestatik48 lortutako datuen arabera, hilero 2.700 euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen % 97k (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) o
rdenagailua dute euren etxeetan. Zifra horrek hilero 1.100 euro baino gutxiagoko diru-sarrerak dituzten familiek erregistratutako % 42.5arekin argi eta garbi kontrastatzen du.
Egoera errepikatzen da Interneterako konexioaren eskuragarritasunari dagokionez. Horrela bada, hilero 1.801 eta 2.700 euro bitarteko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen % 88,6k Interneterako konexioa duten bitartean, ehuneko hori % 37,7ra murrizten da 1.100 eurotik beherako hileroko diru-sarrerak dituzten etxebizitzen kasuan.
(35. irudia)
Ordenagailuren bat duten Euskadiko etxebizitzak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxebizitzako hileroko diru-sarrera garbien arabera (%), 2011
Guk eginda EINen datuei jarraiki.
(36. irudia)
Interneterako konexioa duten Euskadiko etxebizitzak (16 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) etxebizitzako hileroko diru-sarrera garbien arabera (%), 2011
Guk eginda EINen datuei jarraiki.
Zifrek azaltzen dute o
inarrizko IKT tresnetarako sarbide ezberdintasun handiak dituzten beste pertsona talde bat dagoela: hileroko diru-sarrera garbi baxuagoak dituztenak. Gap hori murrizten da beste IKT tresnen kasuan, hala nola, telefono mugikorraren kasuan, eskuragarritasun alderik nabarmenenak 10 portzentaje puntutik behera baitaude. Sarbidearen unibertsaltasunak, kapitulu honen beste atalen batean azaldu dugun moduan, Euskadiko herritarren artean sarbide-etena saihestea lortu du. Bere etengabeko eraldaketa sakelako o
rdenagailu txikietan, doako haririk gabeko sareetara konektatzeko aukera eta aisiarekiko lotura o
rdenagailuaren edo mugikorrean Interneterako konexio finkoaren eskuragarritasunaren mendekotasun txikiago baten atzean ezkutatzen dira.
8.3.7. Aniztasun funtzionala eta etorkinak
Talde horien etxeetan edo zentroetan o
inarrizko ekipamenduaren eskuragarritasun portzentajeen inguruko informazio zehatza edukitzeko aukera eskaintzen diguten datu kuantitatiborik ez dugun arren, aniztasun funtzionaleko pertsonak eta etorkinak elkarrizketen zein lan-mahaien bidez txosten hau burutzean kontsultatutako aditu-taldeak une honetan eten digitalak –besteak beste, sarbide-eten digitala– pairatzen dituzten talde gisa identifikatu ditu.
Aipatutako hiru taldeek eten hori pairatzen dute arrazoi ezberdinak direla-eta, kapitulu honen hurrengo atalean aztertuko dugun moduan eta, aldi berean, lehentasuna duten taldeak dira IKTetarako sarbidea errazterako o
rduan, horiek aukerak eskain baitakizkieke euren bizi kalitatea eta gizarte sustapena hobetze aldera.
Talde horiek, nazio, Europa eta nazioarte mailako IKT ekipamenduari buruzko inkesta handietan eta informazioaren gizartearen garapen esparruko agiri estrategiko nagusietan askotan azaltzen ez direnak, maiz euren IKTetarako sarbidea elkarte-ehunaren bidez eta gobernuz kanpoko erakundeen bidez bideratzen dute, egunero herritar horien alboan lan egiten baitute.
47 Iturria: Commission calls for an all-inclusive digital society: http://europa.eu/rapid/press-release_IP-07-1804_en.htm.
48 O
harra: gaur egun IKT eta aniztasun funtzionalarekin zein IKT eta etorkinekin loturiko datuak daude, baina erabilera-etenari buruzkoak dira, ez sarbide-etenari buruzkoak.
8.4.1. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Sarbide-eten digitalaren existentzia ulertzeko, IKT tresnen eskuragarritasun ehunekoak aztertzeaz gain, eten hori sortzen duten o
ztopo edo inhibitzaileak ere aztertu behar dira.
Aztertu o
hi diren adierazleetariko bat etxean Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien azalpena da. Kasu honetan, Eustaten informazioaren gizarteari buruzko inkestak errealitate hori aztertzen du 5 aldagai o
inarri hartuta:
Euskadiko familien (15 eta 74 urte bitarteko kide batekin, gutxienez) adierazpenetatik lortutako datuek aldagai horiek o
rdena honetan ezartzen dituzte:
(37. irudia)
Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak
Horrek esan nahi du, o
raindik ere herritar ugarik adierazten dutela Internet bezalako o
inarrizko IKT tresna ez erabiltzeko o
inarrizko arrazoiak “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” direla. Bi arrazoi horiek aliatutako beste aldagai batzuetara lotuta egon daitezke, hala nola, IKTen “ahuleziaren” pertzepzioa (edo zerbait apurtzeko beldurra) edo o
hiko telebista ez den pantailako beste gailuekiko “konfiantza” falta. Horri gure eskuetan amaitzen duten gailu guztiek geroz eta gehiago duten “multifuntzionaltasunaren” ezaugarria gaineratu behar zaio. Aldagai horrek bereziki IKT gaitasun eta ezagutza gutxiago dituzten hainbat talderi eragiten die, izan ere, funtzio bakarreko gailuekin erosoago sentitzen o
hi dira.
Ezagutza faltako aldagai horri dagokionez, IKTek sarbide-oztopo hori areagotzen duen o
sagai bat dute. Hain zuzen ere, uneko gailuekin elkarri eragiteko, askotan o
hartu gabe bada ere, menderatu behar ditugun gaitasun sorta zabala da. Pertsona bat teklatua, sagua edo ukipen-pantaila bat erabiltzeko gai izan arren, hainbat bideren arteko konexioak ezartzeko gai izan behar da (ahotsa, soinua, testua…), zeinu o
so bereziak interpretatu behar ditu eta maiz euren irudia eta botoien kokapena eguneratzen eta aldatzen dituzten tresnak erabili behar ditu. Gaur egun hainbat teknologia erabiltzeko aukera eskaintzen digun ezagutza metatua denborarekin eguneratu eta aberastu beharko da. Behar horrek, motibazioarekin o
so aliatuta dagoenak, ez du erantzun bera topatzen IKTak erabili nahi dituzten pertsona guztiengan, errefus edo axolagabetasuneko jarrerak eraginez.
8.4.2. Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa
Beti izan da horrela? Begirada atzera botatzean eta azken urteetan etxebizitzan Interneterako konexiorik ez edukitzeko arrazoien inguruko galdera berak erregistratutako datuak alderatzean, zera ikusten dugu:
ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan, Eustaten IGI-F inkestak jasotako arrazoi posible guztiak aldatu dira etxeetan Internet zuten familien ehunekoak gora egin heinean. Etxean teknologia hori edukitzeko behar edo nahi ezarekin loturiko aldagaiak bilakaera
oso nabarmena izan du. 2006an 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten Euskadiko familien % 45ak arrazoi hori aukeratzen zuen etxean Internetik ez edukitzeko arrazoia azaltzerakoan; 2011, berriz, aldagai hori % 27,9raino murriztu da, arestian aipatzen genuen moduan, Euskadin Interneterako sarbidearen arrazoi inhibitzaile nagusi gisa mantenduz.
(38. irudia)
Euskadin 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiak etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien arabera (%). 2006-2011 ebolutiboa
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
8.4.3. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoiak eta pertsona nagusiak
65 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan, Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiak berak dira berriro ere:
Etxeetan Interneterako sarbiderik ez edukitzeko hirugarren arrazoi nagusia Internet eduki ahal izateko beharrezkoa den ekipamendu falta da (65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien % 8,1). Ehuneko horrek ia 5 portzentaje-puntutan gainditzen du 16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familiek erregistratutakoa.
Pertsona nagusien taldearen artean IKTekiko motibazio falta, Vodafone Fundazioaren Los mayores ante las TIC azterlanean azaltzen den moduan, garrantzi gehien duen aldagaietako bat da: “motibazio-sustapenik ez dagoenez, ez da beharra igartzen, ezta erabilera deseatzen ere. Motibaziorik ez duten pertsona nagusiek zera diote: ‘Teknologiak ez daude niregan’”.
(39. irudia)
16 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten Euskadiko familien eta 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez duten familien arteko konparatiba etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoi nagusiei dagokienez (%), 2011
Guk eginda Eustaten datuei jarraiki.
Errefus-jokabide horren atzean IKTekiko distantzia eta ezagutza falta handia antzematen da, baita horiek eskain diezazkieketen aukeren ingurukoa ere. Beraz, esan genezake, jokabide-aldagai baten atzean (errefusa, motibazio falta, axolagabekeria) taldeak berak aitortzen duen ustezko ikasketa-etena ezkutatzen da, horixe baita etxeetan Interneterako konexiorik ez edukitzeko bigarren arrazoi nagusia.
8.4.4. Etxean Interneterako sarbiderik ez edukitzeko arrazoien ebolutiboa eta pertsona nagusiak
Azken urteetan adierazle horien bilakaeraren ikuspegitik, erakunde eta o
rganizazio (publikoak eta pribatuak) ezberdinetatik IKTak pertsona nagusiei hurbiltzeko abian jarritako jardueren o
ndorioak antzematen hasi direla ikus dezakegu. 2006an “ez dut nahi, ez dut behar” eta “ez dut ezagutzarik” arrazoiak Interneterako sarbideari begira (etxeetan konexioa edukitzea) pertsona nagusiek adierazitako o
ztopo nabarmenenak ziren, % 82,8 eta % 33,1eko ehunekoekin, hurrenez hurren. Kopuru horiek gaur egungo % 69,8 eta % 26,1etik (hurrenez hurren) urrun daude eta irakurketa bikoitza dute:
oraindik ere, hala ere, azken urte hauetan zehar gehien leundu dena izan da. Bestalde, sarbide-oztopo den Interneterako behar falta ere murriztu da, behar falta baino erritmo askoz ere motelagoan bada ere.
oraindik ere ikasgai bat gainditzeke dago ezagutza faltari dagokionez, inhibitzaile garrantzitsua baita eta, aldeko bilakaerarekin jarraitzen badu ere, ahalegin gehiago (eta berria) behar ditu.
16 eta 74 urte bitarteko pertsona bat gutxienez duten familien kasuan gertatzen den moduan, zerbitzuak garestiegiak direnaren usteak ere bilakaera izan du azken 5 urteetan. Horrela bada, 2006an 65 eta 74 urte bitarteko kide bat gutxienez zuten familien % 7,9k zioen etxean ez zuela Internetik garestiegia zelako eta ehuneko hori gaur egun erregistratutako % 1,4raino murriztu da.
8.4.5. IKTetarako sarbiderako o
ztopo eta inhibitzaileen pertzepzioa IKTak erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik
Txosten berezi honen esparruan Arartekoak egindako IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkesta burutzean, IKTetarako sarbidean o
ztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten faktoreak aztertu ahal izan ditugu, IKTetara sartzen eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ikuspuntutik.
Horretarako, galdetegian honako galdera gaineratu zen: “Zure ustez, zeintzuk dira zenbait pertsona eta gizarte kolektibori informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea galarazten dieten o
ztopoak? (Berezko erantzuna)”.
Informazio horri esker IKTetara sartzen ez diren pertsonek antzemandako o
ztopoen (aldez aurretik aztertuak, Eustaten IGI-F inkestako datuen bidez) eta IKTetara sartu eta horiek erabiltzen dituzten pertsonen ustetan hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten o
ztopoen arteko kontrastea egin dezakegu.
Daturik nabarmenena o
ztopo ekonomikoan edo IKTetara sartzeko baliabide ekonomiko faltan aurkitzen dugu. Eustaten datuen azterketak baieztatzen digu IKTak erabiltzen ez dituzten pertsonek teknologien gehiegizko prezioarekin loturiko kontuak sarbide-oztopoen rankinean azken faktore gisa ezartzen dituztela. O
sterantzean, IKTetarako sarbidea duten eta horien o
hiko erabiltzaileak diren inkestatutako pertsonen % 52,6k uste du prezioa inhibitzaile edo sarbide-oztopo gisako arrazoi nagusia dela.
Oztopoen rankingean duten o
rdenaren araberako o
ndorengo faktoreak “informazio falta/erabiltzen ez jakitea” (% 16,8) eta “haien o
nuren eta erabilgarritasunaren gaineko mesfidantza edo ezagutza falta” (% 15) dira. Inkestatutako herritarren % 11,4k “adina” aipatzen du faktore inhibitzaile gisa eta % 9k “interes falta”.
Azpimarratzekoa da inkestatutako pertsonen % 5,6k adierazi izana gaur egun ez dagoela hainbat talde, gizarte talde edota gutxiengo etnikori IKTetarako sarbidea eragozten dieten o
ztoporik. Faktore horrek beste batzuek baino ehuneko altuagoa dauka, hala nola, “estaldura falta” (% 2,9), “ezgaitasunen bat edukitzea” (% 2,3) edo “denbora falta” (% 1,7) baino portzentaje altuagoa.
(40. irudia)
Euren ustez hainbat talde eta gizarte talderi IKTetara sartzea eragozten dieten o
ztopoak (%), 2012
Guk egina Euskadin IKTak eskuratzeari eta e-partaidetzari buruzko inkestaren arabera, (Arartekoa, 2012).
8.4.6. IKTetarako beste sarbide o
ztopo eta inhibitzaile
Eustaten IGI-F inkestaren datuetatik lortutako IKTetarako sarbiderako o
ztopo edo inhibitzaile gisa jarduten duten aldagaiez gain, lan-mahai eta elkarrizketetan izandako adituen parte-hartzeak beste sarbide-oztopo edo inhibitzaileak egon daitezkeela erakusten digu, eta kontuan hartu behar dira e-inklusioa sustatzeko gomendioak proposatze aldera.
Ondorengo taulak ustezko o
ztopo eta inhibitzaile sorta erakusten digu, bakoitzaren deskribamenarekin eta eragin gehien pairatzen duten taldeekiko gurutzaketarekin:
(11. taula)
IKTetarako beste sarbide o
ztopo eta inhibitzaile