7.3.1. Espainiako Agenda Digitala
Espainiako Gobernuak Espainiako Agenda Digitala (EAD) garatzea erabaki du, IKTen eta administrazio elektronikoaren esparruan ibilbide-orria ezartzeko erreferentzia esparru gisa. Era berean, 2013ko otsailaren 15eko Ministroen Kontseiluak onartutako agiri horrek zera lortu nahi du:
Horretarako, Espainiako Agenda Digitala 6 helburu edo lan-ildo handiren inguruan egituratzen da:
Espainiako Agenda Digitala partaidetza-sistema baten bidez eratu da, beste batzuetan erabilitakoekin alderatuz (hala nola, Espainiako Gobernuko Gardentasun Legearen zirriborroa), herritarrei aukera eskaintzen die zirriborroaren neurriak komentatzeko, eta komentario horien erantzunak eta beste erabiltzaile batzuen komentarioak ikusteko.
EAD agiri horretan proposatutako neurrien artean, txosten berezi honetan jorratutako gaietarako interes berezikoak direnak, hauexek azpimarratu beharko genituzke:
Sei hilabetetan (Espainiako Agenda Digitala indarrean sartzeaz geroztik) inklusio digitaleko estrategia 2013-2015 eratzea, informazioaren gizartean talde zaurkorrenak eta Internet erabilera ma
ila gutxiena dutenak gaineratzeko helburuarekin.
Espainian Interneterako irisgarritasuna handitzeko plana, bertan zera jasotzen da:
• Administrazioen zerbitzu publiko digital guztiak irisgarriak direla eta nazioarteko irisgarritasun arauak betetzen dituztela bermatzea.
• Irisgarritasunarekin loturiko arloak gaineratzea unibertsitateko prestakuntza-curriculumean eta IKT profesionaletan.
• Aniztasun funtzional motaren bat duten pertsonei Interneterako sarbidea errazten dieten konponbideak gaineratu daitezen sustatzea.
Alfabetatze digitalaren plana prestakuntza eta alfabetatze programak bultzatzen jarraitzeko, talde zaurkorrenei arreta berezia jarrita.
Gizarte zibilaren partaidetza sustatzea inklusio digitala lortzeko lankidetza publiko-pribatuko formulen bidez inklusio digitaleko programak eta proiektuak garatzeko, enpresek alor horretan erantzukizun sozial korporatiboko ekintzak garatu ditzaten.
7.3.2. Avanza2 Plana (2011-2015 Estrategia)
Avanza2 Planaren 2011-2015 Estrategia bere aurrekariak, Avanza Planak (2006-2010)43 proposatutako helburuetako asko erdietsi ondoren onartu zen, ezagutzaren gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko beharra estaltzeko asmoarekin. Bigarren etapa horrek, jarraipenezkoak, burutzen ari diren jarduerak ma
ntentzen ditu eta aurreko planaren helburuak eguneratzen ditu gizartearen uneko erronketara egokitzeko.
Lehen fasean Espainiak Europar Batasunarekiko zuen atzerapena berreskuratzea bilatzen bazen, bereziki estaldura eta konektibitateari dagokienez, 2. faseak Espainia lehen postuetan kokatu nahi du IKT produktu eta zerbitzu aurreratuen garapen eta erabileran eta, horrez gain, gizarte ikuspuntua gaineratuko da, izan ere, Informazioaren Gizartea sustatzean pertsona guztiek aurrerapen teknologikoen onurak lortzea bilatzen da, edozein adin, genero, bizileku edo gaitasun fisiko, psikiko edo ekonomiko izanda ere. Horregatik, planaren egitura aldatu da (1. fasean) 4 jarduera-arlo orokorretik –herritar digitalak, ekonomia digitala, zerbitzu publiko digitalak eta testuinguru berri digitala– 5 jarduera-ardatz zehatzagoetara igarota –azpiegiturak, konfiantza eta segurtasuna, gaitasun teknologikoa, edukiak eta zerbitzu digitalak eta IKT sektorearen garapena–, Europako ekimenen barnean (Europako Agenda Digitala) kokatutako gobernu-ekintzaren norabide berria islatzen dutenak.
Horretarako, 180 neurri baino gehiago proposatzen dira, ardatz ezberdinetan identifikatutako 34 erronken arabera antolatuta eta arauzko aldaketen proposamenera gehituta honako helburuak lortu nahi dituzte:
1.H. Herri Administrazioetan IKT prozesu berritzaileak sustatzea.
2.H. IKTak osasunean eta gizarte ongizatean zabaltzea.
3.H. IKTak hezkuntza eta prestakuntza sisteman aplika dadin sustatzea.
4.H. Telekomunikazio-sareen gaitasuna eta hedapena hobetzea.
5.H. Segurtasunaren kultura herritarren eta enpresen artean zabaltzea.
6.H. Herritarren zerbitzu digitalen erabilera aurreratua areagotzea.
7.H. Enpresan negoziorako IKT konponbideen erabilera hedatzea.
8.H. IKT sektorearen teknologia gaitasunak garatzea.
9.H. Eduki digitalen sektorea indartzea.
10.H. IKT berdeak garatzea.
Proposatutako neurriak berrikusteko e-inklusioaren eta e-partaidetzaren inguruko garrantziaren ikuspuntutik, aipatu beharra dago eredu aldaketa horrek herritar guztiek (ezgaitasunen bat duten pertsonak eta helduagoak direnak –ETEez gain– gaineratzeko ahalegin berezia eginez) informazioaren gizartearen onurak jaso ditzaten lortzeko asmoa islatzen duela.
Izan ere, herritar guztiei telekomunikazio egokien azpiegiturak eskaini eta zabaltzeak (1. ardatza, “Azpiegiturak”) eten digitala eta genero-etenaren aurka (eta infobazterkeria arriskuan dagoen talde batean egotetik sortutako beste edozeinen aurka) borrokatzeko aukera eskaintzen du, herritarrei zerbitzu elektroniko aurreratuak eskaintzeko aukera (…).
Era beran, herritarren artean IKTekiko konfiantza handitzeak eta erabilgarritasunari eta segurtasunari buruz kontzientziatzeak (2. ardatza, “konfiantza eta segurtasuna”, informazioa, produktuak eta mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko bide horrekiko erabiltzaileen konfiantza handiagoa sustatuz, herritarren eskura jarritako teknologia eta zerbitzuen eskuratze handiagoa lortzen lagunduko du.
Bestalde, nabarmena da 3. ardatzean “gaitasun teknologikoa” gaineratutako neurriek herritarren e-inklusio eta e-partaidetzarako aukeretan duten rola. Gaitasuna informazioaren gizartearen zutabeetako bat da, ezagutzarik, gaitasunik, ahalmen digitalik gabe herritarrek ezingo dituzte erabili euren esku jarritako tresnak. Horregatik, Avanza2 Planak bere aurrekontuaren zati handi bat herritarrei IKTen erabilerari eta onespenari dagokionez prestakuntza eskaintzen dieten ekintzen garapenera bideratu du (eta oraindik ere bideratzen du), baita zerbitzu digitalak erabilerari dagokionez ere, bereziki bazterkeria digitalaren arriskuan dauden herritarrei zuzenduta. Horrez gain, sarean genero berdintasuna sustatu da, generoaren eten digitala murrizten lagunduz.
4. ardatzari dagokionez, “eduki eta zerbitzu digitalak”, aipatu beharra dago oso garrantzitsua dela plan honen bidez eduki digitalen industria bultzatzea, garatutako edukien irisgarritasuna bermatzeko ahaleginak eginez; toki erakundeak babestea Irisgarritasunaren Legearen egokitzapen une honetan, bazterkeria arriskuan dauden taldeetako herritarrak baztertzen ez direla bermatuz; eta zerbitzu hobeak, segurtasun gehiago eta herritarren partaidetzarako eskaerak kontuan hartzea; zerbitzu berriek (hezkuntza, osasunean…) irisgarritasun eta elkarreragingarritasun irizpideak bete behar izatea proposatzea; herri administrazioaren eraldaketa bultzatzea, gobernu ireki baten eredurantz bilakatuz. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, aldaketa kultural handia dakar eta horretarako, herri administrazioaren eta herritarren arteko elkarreraginerako estrategia berria abian jarri behar da; estrategia horren ezaugarria izango da komunikazio kanalak ezarriko direla eta haien arteko harreman zuzena egongo dela.
Azkenik, 5. ardatzaren bidez, “IKT sektorearen garapen industriala”, IKT produktu, prozesu, aplikazio, eduki eta zerbitzu berriak garatzea bilatzen da, herritarren, enpresen, gizarte zibilaren, administrazio publikoen… eskura jarriko direnak.
43 Avanza Plana (2006-2010) Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europarekin eta Komunitate eta Hiri Autonomoen artean bateratzeko.