7. Esparru estrategikoa
E-inklusioa eta Euskadin herritarrek IKTen bitartez gizartean eta eremu publikoan parte hartzea izenburuko txosten bereziaren esparru estrategikoa kokatu nahi bada, Munduan, Europan, Espainian eta autonomia erkidegoan egindako garapen nagusiak berraztertu behar dira (tokiko erreferentziak ahaztu gabe), baita e-inklusioarekin eta e-partaidetzarekin loturiko esparru horietan burututako politikek eskaintzen dituzten zuzentarauak ere.
Kapitulu horrek agiri nagusietan biek jasotzen duten tratamendua islatzen du, testuinguru ezberdinetan (mundu, Europa, nazio eta autonomia mailan) informazioaren gizartearen esparruan erreferente estrategikotzat jotzen direnak.
7.1. Nazioarteko esparru estrategikoa
Nazioarte mailan, txosten honen helburuei jarraiki, “Rigako Ministerio-Aitorpena” eta “Informazioaren Gizartearen Munduko Goi-bilera” (oraindik ere indarrean daude) sinatzean hartutako konpromisoak, gomendioak eta zuzentarauak aztertu dira.
Aipatu beharra dago bi agiriak garai berekoak direla (2005-2006) eta, haien helburuak dagoeneko beteta egon beharko liratekeen arren, gaur egun, 2012 hasieran, ez dira guztiz lortu eta, horregatik, o
raindik ere kontuan hartu behar dira sinatu zuten herrialdeek informazioaren gizartearen alorrean edozein gobernu-ekintza burutzerakoan.
Bi agiriek txosten honetarako garrantzi berezia duten alderdiak jorratzen dituzte, informazioaren gizarte inklusiboa lortzeko loturiko konpromisoak.
E-partaidetzari dagokionez, txosten honetan azaldutako erreferentzia “E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena” da, 2009an Malmön (Suedia) garatutako e-gobernantzari buruzko 5. Ministro-biltzarraren esparruan hartutakoa.
7.1.1. Informazioaren Gizarteari buruzko Munduko Goi-bilera (IGMG)
IGMGren bigarren faseko (Tunez, 2005) lanen emaitzetako bat Tunezeko Konpromisoa26 izan zen, pertsonari zuzendutako, guztiei irekitako eta garapenera bideratutako Informazioaren Gizartea o
satzeko hartutako konpromisoak islatzen dituena.
Txosten honen helburuari dagokionez, aipamen berezia merezi du IGn herritar guztiak gaineratzea bermatzearekin loturiko konpromisoak hartuko direla, hau da, IKTek eskain ditzaketen aukeren (9. paragrafoa) o
nurak herritar guztiek lortzearen inguruko eta informaziorako irisgarritasun unibertsala, nonahikoa, bidezkoa eta arrazoizkoa (10. eta 18. paragrafoak) eragozten duten o
ztopoak kentzearen inguruko konpromisoak.
Baina, zalantzarik gabe, IKTei justizia sozialaren inguruan eskaintzen zaien rola azpimarratu beharra dago, izan ere, gizarte eta ekonomia banaketen eta herrialde, eskualde eta norbanako aberatsen eta herrialde, eskualde eta norbanako pobreen ezberdintasunen –gizon eta emakumeen artekoak barne– hazkundea saihestu dezakete (13. paragrafoa); edo ezgaitasunenganako arreta bereziari dagokionez (…) guztiontzako aukera digitalak sortze aldera (…) (18. paragrafoa); (…) (20. paragrafoa); edo Informazioaren Gizartean emakumeen erabateko partaidetzak duen garrantzi handia (…) horren barnean giza-eskubideen barneratzea eta errespetua bermatzeko (23. paragrafoa).
Partaidetzari dagokionez (herritarrek eremu publikoan duten partaidetzarekiko berariazko erreferentziarik ez dagoen arren) azpimarratu beharko genuke 37. paragrafoak azaltzen duela maila guztietan parte hartu beharra dagoela IG herritar guztien o
nurarako izan dadin.
Argi dugu gure helburuak partaidetza, lankidetza eta gobernu eta beste alde interesatuen, hau da, sektore pribatua, gizarte zibila eta nazioarteko erakundeen elkartasunarekin lor daitezkeela, eta maila guztietako kooperazioa eta nazioarteko elkartasuna ezinbestekoak direla Informazioaren Gizartearen fruituak guztien o
nurarako izan daitezen.
Gainera, IKTek herritarrek giza-ezagutzarako o
inarriak handitzen eta trukatzen (…) parte hartzeko eskaintzen dituzten aukerak azpimarratzen direla aipatu beharra dago, o
inarri horiek Informazioaren Gizarte guztiz barneratzailea eta garapenera bideratutakoa eta aniztasun kulturala eta linguistikoa errespetatzen duen ezagutzaren ekonomia sortzeko o
inarriak dira (11. paragrafoa); era berean, eskualde, nazio eta nazioarte mailan demokrazia, gizarte kohesioa, gobernantza o
na eta zuzenbideko estatua sustatzeko tresna eraginkortzat (…) jotzen da (15. paragrafoa).
7.1.2. Rigako Ministro-adierazpena (2006)
Rigako Ministro-adierazpena Europako 34 herrialdek sinatu izanak informazioaren gizarte barneratzailea eta o
ztoporik gabekoa sustatzeko konpromiso irmoa azaltzen du; gizarte hori herritar guztientzat izango litzateke, ez soilik sarbidearen eta teknologien erabileraren ikuspuntutik, baita gizarte eta ekonomia inklusioa sustatzen duen tresna gisa ere.
Sinatze horrekin honako lehentasunei arreta eskaintzeko akordioa burutzen da:
7.1.3. E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena (MALMÖ 2009)
2009ko azaroan Malmön sinatutako E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpenak Europako kontinentean 34 herrialdek partekatutako ikuspuntua, lehentasun politikoak eta helburuak jasotzen ditu.
Ministerio adierazpenaren espiritua da e-gobernantza herri administrazioari atea irekitzeko eta herritarren eta dagozkien gobernuen arteko zubiak modu berrian eta berritzailean eraikitzeko erabiliko dela.
Bertan, Europako herritarren eta enpresen itxaropena aitortzen da euren gobernuak irekiagoak, malguak eta laguntzaileak izan daitezen Europa guztian zerbitzu publikoak eskaintzerakoan. Horregatik, 2015erako lehentasunak zerbitzu eta tresnen garapenaren inguruan zein e-gobernantza zerbitzuen bidez herritarrak eta enpresak ahalduntzeko aukera eskaintzen duten baldintza tekniko eta legalen ezarpenaren inguruan finkatzen ditu. E-gobernantza zerbitzu horiek diseinatzeko honakoak hartuko dira kontuan: erabiltzaileen beharrak, informazio publikorako irisgarritasun handiagoa edo gardentasunaren indartzea; mugikortasuna irakasle, ikasle, eta abarren merkatu bakarrean EBko edozein partetan; eraginkortasunaren areagotzea administrazio elektronikoaren erabilerari esker, antolamendu prozesuen hobekuntza eta ekonomia jasangarriaren sustapena.
Haren helburuen eta herri administrazioei emandako gomendioen artean, adierazpen horrek eskatzen du, alde batetik, beharrezkoa den administrazioarteko eta hirugarrenekiko lankidetza eta, bestetik, gardentasuna administrazio prozesuetan zein sektore publikoaren informazioa berrerabiltzeko gaitasuna handitzea edo berrikuntza e-gobernantza zerbitzuetan lan egiteko moduaren zati integral gisa kontsideratzea. Baita zerbitzuak garatzeko adierazpen irekiak erabiltzea ere, herritarren behar errealetan o
inarrituta, betiere ingurunearen jasangarritasunaren ikuspuntutik.
26 Tunnis Commitment. 2005eko azaroaren 18ko WSIS-05/TUNIS/DOC/7-E agiria. Gaztelaniako itzulpena http://www.itu.int/wsis/docs2/tunis/off/7-es.html.
27 Address the needs o
f o
lder workers and elderly people.
28 Reduce geographical digital divides by (…).
29 Enhance eAccessibility and usability by (…).
30 Improve digital literacy and competences.
31 Promote cultural diversity in relation to inclusion by (…).
32 Promote inclusive e-government by (…).
33 Mobilise appropriate instruments by (…).
34 Internet for all: EU ministers commit to an inclusive and barrier-free information society, Press Release IP/06/769.
7.2. Europar Batasuneko esparru estrategikoa
Europar Batasunaren testuinguruan, txosten honen helburuaren inguruan, informazioaren gizartearen esparruan Europako agiri nagusietatik igorritako lehentasunak, helburuak, erronkak eta ildoak jorratzen dira.
Horrela bada, “Europarako Agenda Digitala”, ICT - PSP Programa (ICT Poliscy Support Programme) eta “DAE Going Local” ekimenaren azterketaren emaitzak azaltzen dira o
ndoren, txosten honi dagokionez eta gehien bat, Europako herritarren (enpresak, herri administrazioak eta gizarte zibilaz gain) e-inklusio mailan eragina izango duten kontuak jorratzen dituztenak.
E-partaidetzari dagokionez, aztertutako erreferentzia “E-government Action Plan 2011-2015” da, aldez aurretik azaldu dugun “E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpena (Malmö 2009)” delakoaren o
inarriaren gainean kokatutakoa.
7.2.1. Europako Agenda Digitala (EAD)
“Europako Agenda Digitala” (EAD) deituriko informazioaren gizartearen esparruko Europako estrategia hamarkada honetarako “Europa 2020” Europako hazkunderako estrategiaren 7 ekimen adierazgarrietako bat da. Hori, gainerako ekimenak bezalaxe, Europako hazkundearen eta enpleguaren motortzat jotzen da.
Agenda hori kontsulta publiko sakonen eta txosten askotako35 ekarpenen bidez burutu da, Europako Batasuneko testuinguru guztirako helburuak eta funtsezko ekintzak proposatuz, i2010 ekimenaren (eta horren aurrekoei: eEurope2005, eEurope 2001 eta eEurope) erreleboa hartuta, haren o
ndorengoa baita, eta premiaz hartu beharreko neurriekin, Europa modu adimendun, jasangarri eta barneratzailean hazi ahal izateko.
EADren helburua informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) erabilerak izan beharko duen funtzio ahaldunduna definitzea da Europak bere nahiak 2020rako errealitate bihurtu nahi baditu36.
Arlo digitalean hazten ari diren gizarte eta ekonomiaranzko eraldaketak lortzeko esparrua (eta o
inarria) ezartzen duten proposamenak dira. Horretarako, lehenik eta behin, 7 o
ztoporik garrantzitsuenak identifikatzen dira, besteak beste, alfabetatze eta gaitasun digitalean dauden hutsuneak edo gizarte erronkak aurrera eramateko aukerak galtzea, azpiegitura falta, haien arteko elkarreragingarritasuna edo sareekiko mesfidantza edo segurtasun gabeziarekin loturiko bestelako eragozpenez gain.
Alderdi arazotsu horiek o
inarrian izanda, EADren funtsezko ekintzak egituratzen dira, “Europa 2020” delakoaren hiru hazkunde dimentsioen gainean eraginez (adimenduna37, jasangarria eta barneratzailea). Ekintza nagusien antolaketaren azpian dauden alderdi arazotsu horiek, jakinarazpenaren testuak berak dioenez (COM (2010) 245 final/2), honakoak dira:
(5. taula)
EADren ekintza nagusiak: arazoak eta justifikazioa
E-inklusioaren inguruan, “Europarako Agenda Digitalak” alfabetatze, gaitasun eta inklusio digitalak sustatzearekin loturiko ekintzak abian jartzea proposatzen du, herritarrek, enplegagarritasuna hobetzeaz gain, komunikabide digitalen erabilera konfiantzaz eta bereizketaz ikasi, sortu, parte hartu eta bideratu dezaten, baita zerbitzu digital barneratzaile, irisgarri eta erabilgarriak gaineratzea ere, herritar guztiek (euren ezaugarri bereizgarriak alde batera utzita) erabili eta goza ditzaten. Azken finean, eten digitala murriztean datza, gizarte egoera ahuleko taldeetako kideek gizarte digitalean berdintasunez parte hartu dezaten (haientzako interes zuzeneko zerbitzuak barne, adibidez, ikasketa esparruetan, herri administrazioan edo lineako o
sasunean) eta zaurkortasun egoeratik atera daitezen enplegagarritasuna handituz.
Funtsezko ekintza horietako batzuk hauexek dira:
Alfabetatzea eta gaitasun digitalak Europako Gizarte Funtsaren Araudirako (2014-2020) lehentasun gisa proposatuko ditu38.
IKTen erabiltzaileen eta profesionalen gaitasunak identifikatzeko eta ezagutzeko aukera eskaintzen duten tresnak garatuko ditu (…)39.
- Gaitasun digitalen eta alfabetatze mediatikoaren adierazleak proposatuko ditu EB guztirako.
Alfabetatze eta gaitasun digitalak “Prestakuntza berriak enplegu berrietarako” ekimen adierazgarriaren lehentasuna bihurtuko ditu40.
Emakume gazteen edo lanera itzultzen direnen partaidetza handiagoa sustatuko du IKTen lan-indarrean, webean, jolasetan o
inarritutako ikasketa elektronikoan eta gizarte sareetan o
inarritutako prestakuntza-baliabideak babestuz.
Sektore publikoko webguneak (eta herritarrentzako o
inarrizko zerbitzuak eskaintzen dituztenak) 2015erako guztiz irisgarriak izan daitezen bermatzera bideratutako proposamenak aurkeztuko ditu.
- Agenda digitalaren babesean hasitako legegintzaren berrikuspenean irisgarritasuna sistematikoki ebaluatuko du.
- Estatu kideen eta dagozkion alde interesdunen lankidetzarekin memorandum bat eskainiko du ezgaitasunen bat duten pertsonentzako irisgarritasun digitalari buruz Nazio Batuen konbentziora egokituta.
Estatu kideei eskatuko die:
Gaitasun eta alfabetatze digitalei buruzko epe luzeko politikak aplikatzea eta dagozkion ekimenak sustatzea ETEetarako eta talde zaurkorrenetarako.
Gehienez ere 2011n telekomunikabideen esparruaren eta ikus-entzunezko bitartekoen zerbitzuei buruzko zuzendaritzaren ezgaitasunari buruzko xedapenak aplikatzea.
Ikasketa elektronikoa nazio mailako politiketan barneratzea hezkuntza eta prestakuntza modernizatzeko, ikasketa planak barne, eta ikasketaren emaitzak eta irakasle eta prestatzaileen garapena ebaluatzea.
Baterako ekintzari esker, inklusio digitalaren esparruan, honako helburuak lortzeko xedearekin:
Interneten erabilera erregularra % 60tik % 75era handitzea 2015ean eta, talde zaurkorrenen artean, % 41etik % 60ra (erreferentzia-oinarria 2009ko zifrak dira).
Internet inoiz erabili ez duten herritarren kopurua erdira murriztea 2015erako (% 15era arte) (erreferentzia-oinarria: 2009an 16 eta 74 urte bitarteko herritarren % 30ak ez zuen inoiz Internet erabili).
Hori bai, e-partaidetzak ez dauka berariazko aipamenik Europarako Agentzia Digitalean esparru publikoarekin lotuta, kontsulta publikoko prozesu baten pean jarri bada ere (eta o
raindik ere prozesu horren pean dago); gauza bera gertatzen da Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostenaren o
ndorioekin. Horiek dira i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 artean. Txosten horrek, EADren o
inarrian dauden eta o
raindik ere burutu beharreko erronken artean, zera aipatzen du:
Europak agenda digital bat behar du sortzen doazen erronkei aurre egiteko, lehen mailako azpiegitura sortu eta Interneten ahalmena guztiz erabili hazkundearen motor gisa eta berrikuntza irekirako, sormenerako eta partaidetzarako o
inarri gisa.
Partaidetza elektronikorako (e-partaidetza) prestakuntza-ekintzak azaltzen du teknologia berrien erabilerak partaidetza publiko handiago batera eraman gaitzakeela, herritarrei euren iritzia entzuteko aukera eskaintzen duten tresna berriak eskainiz41.
7.2.2. ICT Policy Support Programme (ICT PSP)
Egokia iruditzen zaigu, Europar Batasunaren testuinguruan, ICT Policy Support Programme (ICT PSP) gaineratzea, CIP (Competitiveness and Innovation framework Programme) delakoaren hiru programa espezifikoetako bat 2007-2013. urteetarako. Horren helburua hazkunde adimenduna, jasangarria eta barneratzailea sustatzea da, eskuratze zabalagoa eta teknologia berritzaileen eta eduki digitalen erabilera hobea bizkortuz herritarren, gobernuen eta enpresen aldetik.
Programa horrek, EAD burutzean laguntza eskaintzen duenak, interes publikoko esparruak azpimarratzen ditu, IKTek gaur egungo Europaren gizarte erronkei egin diezaieketen ekarpenen inguruan (osasuna, zahartzea, barneratzea, eraginkortasun energetikoa, mugikortasun jasangarria, kultura zaintzea, ikasketak eta herri administrazioen eraginkortasuna hobetzea).
ICT PSP, gehien bat, enpresen, herri administrazioen eta beste agente ekonomiko eta sozialen garapenera bideratuta dagoen arren, txosten honetan gaineratu dugu, hedatu o
ndoren, garatutako eredu, aplikazio eta zerbitzuek herritarren erabileran, eskuratzean eta partaidetzan dakarten balioarengatik.
Une honetan, 2012rako Lan Programaren zirriborroak 5 gaitan ezartzen du proposamen pilotuen deialdiaren jomuga (EADren gaineratutako funtsezko ekintzekin lerrokatuta). O
ndoren, horietako bakoitzarentzako, txosten honen helburuarekin (e-inklusioa eta e-partaidetza) loturiko alderdiak azaltzen dira:
oinarritutako aplikazio eta zerbitzuen belaunaldi berri baten garapenaz gain, irekitako plataformak eta estandarrak bultza ditzaten.
osasunerako, zahartze
onerako eta inklusiorako: IKTek herritarren zahartze prozesu aktibo eta
osasungarrian duten gaitasunari dagokionez,
osasunaren sustapena eta prebentzioa, zaintza eta tratamendua, nagusien independentzia eta gizarteratzea sare eta komunitateak garatuz eta eraikiz, agenteek gizarteratzean duten gaitasuna edota telemedikuntza zerbitzuen garapena.
oinarritutako aplikazio eta zerbitzuen sustapena eta lineako ekonomia sustatzeko mehatxuak bideratzeko konponbide praktikoen garapena, bestalde, herritarren aldetik zerbitzuen erabileran segurtasun falta sortzen dutenak.
7.2.3. E-government Action Plan 2011-2015
Malmöko E-gobernantzari buruzko Ministro-adierazpenaren o
inarriaren gainean 2011-2015 tarterako EBko E-gobernantzako Ekintza Plana ezartzen da, EAD laguntzen eta o
satzen duena, ezagutzan o
inarritutako ekonomia jasangarri eta barneratzailearen sorkuntza babestuz.
Planaren lehentasunak honakoak dira:
onen trukea zein zirkulazio askea egoteko aukera eskaintzen duten zerbitzu eta tresnen bidez.
on, esperientzia eta baliabideen (pertsonalak) trukean
oinarritutako antolamendu aldaketa baterantz aurrera eginez, horrez gain “gobernu berdearen” garapena babestuta.
oinarrian) modu inklusiboan.
Inolako zalantzarik gabe, ekintza horien emaitzak (tresnak eta zerbitzuak) herritarren e-inklusiorako aukerak handitzeko o
inarriak ezartzen dituzte, baina, bereziki, esparru publikoan e-partaidetzarako aukera. Argi denez, horrez gain, haien existentzia eta o
peratiboa hedatu behar izan da eta, bereziki, herritarrek erabileran konfiantza maila o
nargarria lortu behar izan dute, eta beste alde batetik, gaitasuna beharko dute tresna eta zerbitzu horien erabilera eraginkorra burutzeko.
7.2.4. “Europako Agenda Digitala: Tokiko Ekintza”- DAE Going Local Exercise
“DAE Going Local Exercise” deiturikoa EAD Europar Batasuneko herrialde kide ezberdinetara eramaten duen ekimena da. Herritarren partaidetza ariketa garrantzitsua da, EAD lurralde ezberdinetan ezartzeko eta planifikatzeko egin beharreko jarraipena bideratzeko eta egiteko mekanismoak abian jartzen dituena.
Estatu kideetara bisitak eginez eta eztabaidak ezarriz (bitarteko sozialen erabilera handizalearekin) o
satzen da, o
nline komunitatea eratzeko eta mantentzeko. 2010. urtean zehar, bisitek Agenda Digitalari buruzko kontzientziazioa handitu zuten, 2011n Agenda herrialde bakoitzean ezartzeari buruzko informazioa bilatzean jarri zuten arreta.
2011ko ekitaldiko ebaluazio txostena eskuragarri ez dagoen arren, beharrezkotzat jotzen dugu 2010eko txostenaren hainbat o
ndorio kontuan hartzea. Ariketa o
ndo hartua izan da, partaidetza askorekin, baina konpromiso aktiboa behar da EAD estatu kideen mailan etengabe aplikatzean, “partekatutako borondateaz” eta “ikuspuntu komunaz” gaindi. Bestalde, tokiko agenteek EADren jarraipen eta gainbegiratze jarraitua eskatzen dute eta eskatzen dute, hainbatetan, ez dela agenda guztia jorratuko, kontu espezifikoetan jarriko du arreta o
ndo definitutako helburu eta ekintzekin.
Hain da horrela, non Espainiaren kasuan eta 2011n eduki digitalen inguruan herrialdearen uneko egoera zein den aztertzeko antolatu zen, e-gobernua, berrikuntza soziala eta espektroa eta toki eta nazio mailan esparru horietan beharrezkoak diren ekintzei eta garatutako ekimenei buruzko eztabaida.
7.2.5. Internet Governance (Council o
f Europe Strategy 2012-2015)
Europako Kontseiluak 2012ko martxoaren 15ean aurkeztuta, Internet Governance estrategia erabiltzaileen eskubideen babesa eta errespetua, zuzenbideko estatua eta sareko demokrazia lantzen ditu.
Estrategia Ministroen Batzordeak o
nartu zuen Committee o
f Ministers 2011 Declaration o
n Internet Governance Principles delakoari eta bere gomendioei jarraiki, eta barne hartzen duten alde guztiek ahaleginak batu ditzaten bultzatzen du Internet eremu irekia eta herritarrei zuzenduta izan dadin.
Bere % 40 jarduera-ildoren bidez, hainbat lehentasun azpimarratzen ditu, besteak beste:
35 Agenda digitala kontsulta askotan o
inarrituta dago eta, bereziki, 2009ko Lehiakortasun Digitalari buruzko Txostenaren ekarpenetan (COM 2009/390), 2009an batzordeak IKTetako etorkizuneko lehentasunei buruz egindako kontsulta publikoan, 2009ko abenduko TTE BAtzordearen o
ndorioetan, Europa 2020 kontsulta eta estrategian eta ICT Industry Partnership Contribution to the Spanish Presidency Digital Europe Strategy delakoan, 2015.eu-ri buruzko Europako Legebiltzarraren ekimenez egindako txostenean eta GRanadan 2010eko apirilean egindako ministro-bilera informalean adostutako adierazpenean.
36 BATZORDEAK EUROPAKO PARLAMENTUARI, KONTSEILUARI, EUROPAKO EKONOMIA ETA GIZARTE LANTALDEARI ETA ESKUALDEEN LANTALDEARI EGINDAKO KOMUNIKAZIOA “Europako Agenda Digitala” (COM(2010) 245 final/2).
37 Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago EADri buruzko informazioa (“Europa 2020” estrategiaren web o
rrian) “hazkunde adimenduna” lehentasunean kokatzen dela, beste alderdi batzuen artean, gizarte digitalaz arduratzen dena (informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea).
38 10. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
39 11. funtsezko ekintza COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
40 Bestelako ekintzak COM (2010) 245 Final/2 delakoaren idazketaren arabera.
41 COM (2009) 360 Final Europako lehiakortasun digitalari buruzko txostena. i2010 estrategiaren lorpen nagusiak 2005 eta 2009 bitartean. “Integratzailea den, kalitate handiko zerbitzu publikoak eskaintzen dituen eta bizi-kalitatea sustatzen duen informazioaren gizartea” xedeari dagokionez (oinarria: “Herritar guztiek IKTen o
nurak lortzearen alde egitea”).
42 Report o
n the assessment o
f the Digital Agenda for Europe (DAE) Going Local Exercise. Final Report, December 2010.
7.3. Nazio mailako esparru estrategikoa
7.3.1. Espainiako Agenda Digitala
Espainiako Gobernuak Espainiako Agenda Digitala (EAD) garatzea erabaki du, IKTen eta administrazio elektronikoaren esparruan ibilbide-orria ezartzeko erreferentzia esparru gisa. Era berean, 2013ko o
tsailaren 15eko Ministroen Kontseiluak o
nartutako agiri horrek zera lortu nahi du:
Horretarako, Espainiako Agenda Digitala 6 helburu edo lan-ildo handiren inguruan egituratzen da:
Espainiako Agenda Digitala partaidetza-sistema baten bidez eratu da, beste batzuetan erabilitakoekin alderatuz (hala nola, Espainiako Gobernuko Gardentasun Legearen zirriborroa), herritarrei aukera eskaintzen die zirriborroaren neurriak komentatzeko, eta komentario horien erantzunak eta beste erabiltzaile batzuen komentarioak ikusteko.
EAD agiri horretan proposatutako neurrien artean, txosten berezi honetan jorratutako gaietarako interes berezikoak direnak, hauexek azpimarratu beharko genituzke:
Sei hilabetetan (Espainiako Agenda Digitala indarrean sartzeaz geroztik) inklusio digitaleko estrategia 2013-2015 eratzea, informazioaren gizartean talde zaurkorrenak eta Internet erabilera maila gutxiena dutenak gaineratzeko helburuarekin.
Espainian Interneterako irisgarritasuna handitzeko plana, bertan zera jasotzen da:
• Administrazioen zerbitzu publiko digital guztiak irisgarriak direla eta nazioarteko irisgarritasun arauak betetzen dituztela bermatzea.
• Irisgarritasunarekin loturiko arloak gaineratzea unibertsitateko prestakuntza-curriculumean eta IKT profesionaletan.
• Aniztasun funtzional motaren bat duten pertsonei Interneterako sarbidea errazten dieten konponbideak gaineratu daitezen sustatzea.
Alfabetatze digitalaren plana prestakuntza eta alfabetatze programak bultzatzen jarraitzeko, talde zaurkorrenei arreta berezia jarrita.
Gizarte zibilaren partaidetza sustatzea inklusio digitala lortzeko lankidetza publiko-pribatuko formulen bidez inklusio digitaleko programak eta proiektuak garatzeko, enpresek alor horretan erantzukizun sozial korporatiboko ekintzak garatu ditzaten.
7.3.2. Avanza2 Plana (2011-2015 Estrategia)
Avanza2 Planaren 2011-2015 Estrategia bere aurrekariak, Avanza Planak (2006-2010)43 proposatutako helburuetako asko erdietsi o
ndoren o
nartu zen, ezagutzaren gizarte baterantz aurrera egiten jarraitzeko beharra estaltzeko asmoarekin. Bigarren etapa horrek, jarraipenezkoak, burutzen ari diren jarduerak mantentzen ditu eta aurreko planaren helburuak eguneratzen ditu gizartearen uneko erronketara egokitzeko.
Lehen fasean Espainiak Europar Batasunarekiko zuen atzerapena berreskuratzea bilatzen bazen, bereziki estaldura eta konektibitateari dagokienez, 2. faseak Espainia lehen postuetan kokatu nahi du IKT produktu eta zerbitzu aurreratuen garapen eta erabileran eta, horrez gain, gizarte ikuspuntua gaineratuko da, izan ere, Informazioaren Gizartea sustatzean pertsona guztiek aurrerapen teknologikoen o
nurak lortzea bilatzen da, edozein adin, genero, bizileku edo gaitasun fisiko, psikiko edo ekonomiko izanda ere. Horregatik, planaren egitura aldatu da (1. fasean) 4 jarduera-arlo o
rokorretik –herritar digitalak, ekonomia digitala, zerbitzu publiko digitalak eta testuinguru berri digitala– 5 jarduera-ardatz zehatzagoetara igarota –azpiegiturak, konfiantza eta segurtasuna, gaitasun teknologikoa, edukiak eta zerbitzu digitalak eta IKT sektorearen garapena–, Europako ekimenen barnean (Europako Agenda Digitala) kokatutako gobernu-ekintzaren norabide berria islatzen dutenak.
Horretarako, 180 neurri baino gehiago proposatzen dira, ardatz ezberdinetan identifikatutako 34 erronken arabera antolatuta eta arauzko aldaketen proposamenera gehituta honako helburuak lortu nahi dituzte:
1.H. Herri Administrazioetan IKT prozesu berritzaileak sustatzea.
2.H. IKTak o
sasunean eta gizarte o
ngizatean zabaltzea.
3.H. IKTak hezkuntza eta prestakuntza sisteman aplika dadin sustatzea.
4.H. Telekomunikazio-sareen gaitasuna eta hedapena hobetzea.
5.H. Segurtasunaren kultura herritarren eta enpresen artean zabaltzea.
6.H. Herritarren zerbitzu digitalen erabilera aurreratua areagotzea.
7.H. Enpresan negoziorako IKT konponbideen erabilera hedatzea.
8.H. IKT sektorearen teknologia gaitasunak garatzea.
9.H. Eduki digitalen sektorea indartzea.
10.H. IKT berdeak garatzea.
Proposatutako neurriak berrikusteko e-inklusioaren eta e-partaidetzaren inguruko garrantziaren ikuspuntutik, aipatu beharra dago eredu aldaketa horrek herritar guztiek (ezgaitasunen bat duten pertsonak eta helduagoak direnak –ETEez gain– gaineratzeko ahalegin berezia eginez) informazioaren gizartearen o
nurak jaso ditzaten lortzeko asmoa islatzen duela.
Izan ere, herritar guztiei telekomunikazio egokien azpiegiturak eskaini eta zabaltzeak (1. ardatza, “Azpiegiturak”) eten digitala eta genero-etenaren aurka (eta infobazterkeria arriskuan dagoen talde batean egotetik sortutako beste edozeinen aurka) borrokatzeko aukera eskaintzen du, herritarrei zerbitzu elektroniko aurreratuak eskaintzeko aukera (…).
Era beran, herritarren artean IKTekiko konfiantza handitzeak eta erabilgarritasunari eta segurtasunari buruz kontzientziatzeak (2. ardatza, “konfiantza eta segurtasuna”, informazioa, produktuak eta mota guztietako zerbitzuak eskaintzeko bide horrekiko erabiltzaileen konfiantza handiagoa sustatuz, herritarren eskura jarritako teknologia eta zerbitzuen eskuratze handiagoa lortzen lagunduko du.
Bestalde, nabarmena da 3. ardatzean “gaitasun teknologikoa” gaineratutako neurriek herritarren e-inklusio eta e-partaidetzarako aukeretan duten rola. Gaitasuna informazioaren gizartearen zutabeetako bat da, ezagutzarik, gaitasunik, ahalmen digitalik gabe herritarrek ezingo dituzte erabili euren esku jarritako tresnak. Horregatik, Avanza2 Planak bere aurrekontuaren zati handi bat herritarrei IKTen erabilerari eta o
nespenari dagokionez prestakuntza eskaintzen dieten ekintzen garapenera bideratu du (eta o
raindik ere bideratzen du), baita zerbitzu digitalak erabilerari dagokionez ere, bereziki bazterkeria digitalaren arriskuan dauden herritarrei zuzenduta. Horrez gain, sarean genero berdintasuna sustatu da, generoaren eten digitala murrizten lagunduz.
4. ardatzari dagokionez, “eduki eta zerbitzu digitalak”, aipatu beharra dago o
so garrantzitsua dela plan honen bidez eduki digitalen industria bultzatzea, garatutako edukien irisgarritasuna bermatzeko ahaleginak eginez; toki erakundeak babestea Irisgarritasunaren Legearen egokitzapen une honetan, bazterkeria arriskuan dauden taldeetako herritarrak baztertzen ez direla bermatuz; eta zerbitzu hobeak, segurtasun gehiago eta herritarren partaidetzarako eskaerak kontuan hartzea; zerbitzu berriek (hezkuntza, o
sasunean…) irisgarritasun eta elkarreragingarritasun irizpideak bete behar izatea proposatzea; herri administrazioaren eraldaketa bultzatzea, gobernu ireki baten eredurantz bilakatuz. Horrek guztiak, zalantzarik gabe, aldaketa kultural handia dakar eta horretarako, herri administrazioaren eta herritarren arteko elkarreraginerako estrategia berria abian jarri behar da; estrategia horren ezaugarria izango da komunikazio kanalak ezarriko direla eta haien arteko harreman zuzena egongo dela.
Azkenik, 5. ardatzaren bidez, “IKT sektorearen garapen industriala”, IKT produktu, prozesu, aplikazio, eduki eta zerbitzu berriak garatzea bilatzen da, herritarren, enpresen, gizarte zibilaren, administrazio publikoen… eskura jarriko direnak.
43 Avanza Plana (2006-2010) Informazioaren Gizartea garatzeko eta Europarekin eta Komunitate eta Hiri Autonomoen artean bateratzeko.
7.4. Esparru estrategiko autonomikoa
Euskadiko Agenda Digitala 2015 (AD@15), 2012ko uztailan o
nartutakoa, informazioaren gizartearen alorreko plan berriaren izendapena da. Plan horren bidez euskal gizarteak igoera kualitatiboa eman dezan lortu nahi da, erreferente bihurtu arte, eta horretarako IKTak o
ngizatearen eta bizi-kalitatearen hobekuntzaren zerbitzua jarri behar dira. Horregatik, Eusko Jaurlaritzak kontsulta publikoko prozesu zabala bideratu du herritar guztiei zuzenduta plana eraikitze aldera.
Eusko Jaurlaritzaren adierazpenen arabera, plana burutzen ehunka herritarrek parte hartu dute, % 400 ideia baino gehiago bildu dira eta agenda digitalean jasotako 101 ekimen eta proiektutan zehaztu dira.
Iturri horiei jarraiki, Euskadiko Agenda Digitala 2015 abian jartzean, Eusko Jaurlaritzak estrategia baten ezarpenari hasiera emango lioke, euskal herritarrei, besteak beste, honako aukerak eskainiz:
oso altuekin.
ongizatea nabarmenki hobetzea IKTen bidez, baita gaixo kronikoena ere.
ordutan.
Horretarako, Euskadiko Agenda Digitala 2015 4 esparru handiren inguruan egituratzen da (iturria: IREKIA):
osatutako biztanleria lortzea da, aukera berdintasunean, gaitasun teknologiko handiarekin. Hemen Metaposta bezalako proiektuak gaineratzen dira, Espainian aitzindaria dena.
Aldez aurretik, euskal gobernuak bere ekintza antolatu du EIGP 2010 Euskadi Informazioaren Gizartean Planaren bidez. Horren euskarriek Avanza Planean edo Europako Agenda Digitalean azaldutako erronkekin bat egiten dute: konfiantza eta segurtasun digitala; azpiegituren elkarreragingarritasuna; eta pertsona eta erakunde guztientzako gizarteratzea eta irisgarritasuna. Horretarako, hiru jarduera-eremutan lan egiten du, alde batetik, e-gaitasunen ahalduntzea, bestetik, zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuen eskaintza eta, azkenik, euskarriko infoegituren sorrera eta garapena (plataformak, segurtasuna, estandarrak, egiturak eta gailuak).
Nortasun propioa eta kohesionatua duen herrialdea, o
so jantzita dauden, ingurumenarekiko errespetua duten eta informazioaren eta komunikazioaren baliabide teknologiko asko erabiliz beren lanbide-jarduerak, jarduera pertsonalak eta gizarte-arlokoak etengabe eraldatzeko gai diren pertsonek eta erakundeek —enpresa-arlokoak eta gizarte-arlokoak— o
satzen dutena; honako hauek sustatu eta ahalbidetzen dituena: sarean lan egitea, jakintzarako sarbidea izatea eta jakintza hori sektore pribatuan nahiz publikoan parte hartuz aplikatzea, eta eragileen, gizartearen turismo baliabideen eta euskal kulturaren presentzia munduan; eta teknologia horiek berak euskarri dituzten zerbitzu publiko eta pribatu aurreratuetarako sarbidea ematen duena, produktibitateari laguntzen diona eta bizi kalitate hobea izaten laguntzen duena.
EIGP 2010aren ikuspegia
Bere ikuspegia lortzeko EIGPk 5 helmuga proposatzen ditu, haien hedapena proiektu ugari jasotzen dituzten 18 jarduera-programak o
satutako 5 ekimen abian jarriz gauzatuko da eta horrez gain seigarren ekimen bat ere gaineratu beharra dago “agenda digital instituzionalak” baita planari berari buruzko ezarpen, jarraipen eta ebaluaziorako zazpigarren ekimen bat ere.
5 helburu horiek eta txosten honen helburuari jarraiki aplikatu beharreko dagozkion ekimenak honakoak dira:
1. Herritar aktiboak: herrialde kohesionatua eta bertako herritarrak adituak izango dira, bai eduki eta zerbitzu digital aurreratuak erabiltzeko, bai, bereziki, horiek sortzeari, garatzeari eta o
ngizate indibidualaren eta kolektiboaren zerbitzuan jartzeari dagokionez modu aktiboan lankidetzan jarduteko. Helburu horrekin jarduera programak garatzen dira (“Bizitza o
soko ikaskuntza”, “2010eko ikastetxea”, “Nire etxea Interneten”, “Inklusioa” eta “Herritarren partaidetza”) eta horien emaitzen mende dago, inolako zalantzarik txosten honetan jasotako informazioa.
Kontuan hartu beharra dago aldez aurretik adierazitako agiri estrategikoetan ez dela berariaz bideratu herritarrak gaitzera, herritarren partaidetzaren alorreko tresnak eskaintzera bideratutako ekintzen diseinua.
2. Zerbitzu publiko digital aurreratuak. Horien garapena 2008-2010eko Administrazio eta Gobernu Elektronikoen Plan Estrategikoarekin (AGEPE) eta 2006-2009ko Informatika eta Telekomunikazio Planarekin (ITP) lankidetzan egingo da. Administrazioa digitalizatzeko prozesu horretan, EIGPk gizarte ikuspegia eskaintzen du garapenerako printzipioak ezarriz, bereziki bizi-kalitatea areagotzeko herritarrekiko o
rientazioan.
3. Infoegiturak: herritarrak, enpresak eta euskal administrazioak IGk euren esku jartzen dituen zerbitzu eta tresnak eskuratu ditzaten sustatzea, edozein lekutan egonda ere, bide eta gailu ugariren bidez, betiere segurtasun maila altuekin. Hori guztia aukera berdintasunaren, diskriminazio ezaren eta irisgarritasun unibertsalaren printzipioei jarraiki, infoegituren diseinutik bertatik.
Aipatu beharra dago Enpresa berritzailearen ekimena, euskal enpresek IKTak sakonki eta modu hedakorrean erabil ditzaten, izan ere, euren lankidetzak eta gaitasunaren hazkundeak produktu eta zerbitzu berritzaileak garatu ahalko lituzkete euskal herritarrek horien o
nura lortzeko.
Azkenik, Euskadi sarean ekimenak Euskararen eta euskal kulturaren presentzia aberatsa, dinamikoa eta etengabea mantendu nahi du Interneten eta baliabide digitaletan eta, bereziki kultura eta turismoan eskumena duten administrazioak eta kulturarekin loturiko fundazio, elkarte eta bestelako erakundeak inplikatzen baditu ere, herritarrak barne hartzen ditu, bereziki web 2.0ko zerbitzuek herritar guztien artean “Euskadi sarean” marka sustatzeko eskaintzen duten ahalmenari dagokionez.
Aipatzekoa da Euskal Autonomia Erkidegoko testuinguruan, “2009-2013 epeko IX. Legegintzaldiko Gobernuaren Egitasmo eta Jarduera Esanguratsuen Egutegia” o
nartzeko erabakiaren garrantzia Gobernuak herritarren partaidetzarako irekiera Egitasmo eta Jarduera esanguratsuak gauzatzeko, izapidetzeko, o
nartzeko, jarraitzeko eta ebaluatzeko prozeduran gaineratu beharreko o
inarrizko printzipioen artean gaineratzeko (gardentasuna, jarraipena eta ebaluazioarekin batera). Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Koordinazioko Idazkaritza O
rokorrak Sailek Gobernu-planak egiteko o
rientabideak agiria burutu zuen.