3.7. Partaidetza-eten digitala
Ahalduntze digitalaren laugarren estadioan, e-parte hartzearenean, pertsonak IKTen eskuratze maila egokia dauka eta gizartean eta eremu publikoan parte hartzeko helburuarekin erabiltzeko gai da, erabakiak hartzerakoan eta bere ingurua eraldatzean protagonismo gehiago izate aldera. Hainbat ekintzetarako eskatutako IKTen erabilera ez ezagutzea edo zenbait kanaletan parte hartu ezin izatea (irisgarritasun ar
azoak, adibidez) eten digital handia sor dezaketen ar
razoietako batzuk besterik ez dira, hainbat talderi aukera berdintasuna gabetuz IKTen bidez parte hartzeko eskubidea erabiltzerakoan.
Gaur egun, gogoetara eraman behar gaituzten hainbat egoera daude. Alde batetik, hitza goratzeko eta kudeaketan gardentasun nabarmenagoa eta erabakiak hartzean parte hartze handiagoa eskatzeko behar publikoa berpiztu duen eta haziz doan gizarte ezinegona. Bestetik, gobernuen irekiera, gardentasuna eta herritarren parte hartzea bultzatzen duten mekanismo eta baliabide berriak abian jartzea aldarrikatzen duen nazioarte mailako mugimendua.
Bi bide horiek lotzea ez da erraza. Alde batetik, testuinguru bateko ar
rakasta ereduek ez dutelako zertan funtzionatu beste testuinguru batean eta, bestetik, herritarren ahalduntzea bultzatzen duen partaidetza-kultura beharrezkoa delako.
Partaidetza-eten digitalaren azterketa jorratzerakoan, oztopoak identifikatzen saiatzeko eta, beraz, hobekuntza gomendioak proposatu ahal izateko ezinbestekotzat jotzen ditugun hainbat kontu identifikatu ditugu. Hain zuzen ere:
Horren inguruko lehen zifrak ez dira bereziki adore-emaileak. Inkestatutako herritarren % 37,4k adierazi du gehiago parte hartu nahiko lukeela. Horrek esan nahi du euskal herritarren % 60,6k ez dutela gehiago parte hartzeko interesik adierazi. Parte hartze horretan, gehiago parte hartu nahiko luketen pertsonen kasuan, % 39,9k Internet bidez izatea nahiagoko luke eta % 28,6k, berriz, aurrez aurreko bideen aldeko apustua egiten du.
Euskadin bizi diren biztanle etorkinen ar
tean, gizartean eta eremu publikoan duten parte hartzea handitu nahiko luketen pertsonen ehunekoak % 75,1eraino egiten du gora (35 portzentaje-puntuko aldea etorkinak ez diren herritarrekiko). Parte hartze hori, etorkinak ez diren pertsonekin alderatuz, gizarte onurara bideratuago dago, onura pertsonalera baino.
Azterketaren ildo honekin jarraituz, gakoetako bat zifra esanguratsu batean aurkitu dugu: etorkinak dira, neurri handienean, euren parte hartzeak azkenean erabilgarritasun gutxi duela uste dutenak.
(7. irudia)
Internet erabiltzen duten 16 urte eta gehiagoko pertsonak euren parte hartzearen erabilgarritasunaren inguruko iritziaren ar
abera eta herritar etorkinak (%), 2012
Guk egina Ar
artekoaren IKTak eskuratzeari eta e-parte hartzeari buruzko inkestaren datuak oinarri izanda, 2012.
Baieztapen horrek, printzipioz ares
tian eskainitako gainerako datuekin guztiz kontraesankorra litzatekeenak, ar
gi uzten du interesaren, parte hartzeko nahiaren eta erabilgarritasunari buruzko gure iritziaren ar
tean talka gertatzen dela. Beharbada parte hartzeko prozesuetan dagoen gardentasun faltarengatik? Gure parte hartzeak sortzen duen eraginari buruzko informazio falta? Gaur egun dauden kanalen muga?
Baieztapen horiek ederto bideratu zitezkeen parte hartzera, beti egon den horretara, aurrean “e”rik ez daramanera. Zer eginkizun dute orduan IKTek herritarren parte hartzean?
Ikerketak ar
gi uzten du IKTak gehiago erabiltzea (adibidez, Internet gehiago erabiltzea) zuzenean lotuta dagoela gehiago parte hartu nahi izanarekin, parte hartze horren erabilgarritasunaren pertzepzio handiagoarekin eta parte hartzerakoan ar
razoi nagusi gisa gizarte onura lortzea eta erabakietan parte hartzea izatearekin. Beraz, badirudi guztiz desegokia izango zela aukera horri bizkarra ematea. Azter dezagun, beraz, ezinbestekoa den parte hartzearen beste aldeetako bat: parte hartzeko bideen eskuragarritasuna. ¿Zein egoeratan dauden euskal administrazioek eskainitako bitarteko eta bideak1 bide digitalen bidez herritarrek parte har dezaten sustatzeko?
Orokorrean ohikoenak diren akats batzuk azpimarra ditzakegu, txosten honetan jarraitutako ikuspuntuaren ar
abera bide horien bitartez herritarrek parte hartzeko oztopo gisa ikusten ditugunak:
arduradunak, hala nola).
arteko haustura. Informazio hori beharrezkoa da jendeak nola bilakatzen den balora dezan eta, beharrezkoa balitz, parte hartze prozesu berria proposa ditzan beharrezkoa izanez gero birbideratu ahal izateko.
Horrela bada, gomendioak idazterakoan, datuek bultzatzen gaituzte e-parte hartzea sustatzeko eta zabaltze ekintza berriak abian jarriko lituzkeen helmuga baterantz zuzentzera; une honetan bideratzen ar
i diren herritarren parte hartzeari buruzko praktika onen ikusgarritasunera edo e-parte hartzerako aholkularien irudia sortzera. Azken horiek parte hartzea tokiko esparrutik IKTak erabiliz parte hartzea dinamizatzeaz ar
duratuko lirateke, nahia eta motibazio partikularra edo parte hartzearen erabilgarritasuna bezalako alderdietatik sortutako ustezko oztopoak lantzeko.
Era berean, IKTen bidez herritar guztiek parte hartzeko aukerak ar
eagotzen eta bermatzen dituzten neurrien burutzapena azpimarratzeko beharra ondorioztatzen da, eskainitako kanaletan irisgarritasuna eta erabilgarritasuna bermatzeko ekintzen bidez; gizartean mugikorra barneratu izana erabili behar da m-government delakoaren zerbitzu berriak garatzeko; eta estrategia eta ar
au esparrua garatu behar da herritarrek parte hartzeko duten eskubidea bermatzeko (bai Eusko Jaurlaritzatik, bai aldundi eta udaletatik) plan zuzentzaileak, estrategiak eta ar
audiak idatziz (legeak, dekretuak, erregelamenduak), bertan herritarren parte hartzearen helburuak, eskainiko diren mekanismoak, horien kudeaketa, IKTen zeregina edo bere jasangarritasunerako baliabideen bermeak ar
gi eta garbi ar
autu daitezen.
1 Ikerketa prozesuan zehar parte hartzera gonbidatutako herri administrazioen azterketari buruzko datuak, txosten berezi honen atal metodologikoan behar bezala zehaztutakoa.