3.1. Txosten bereziaren helburua
Zer egin nahi izan dugu?
Arartekoak esleituta dituen funtzioak giza eskubideen babesa eta bermearekin lotuta daude, a
dministrazioen herri jarduera eta politikek pertsonen eskubideak behar bezala zaindu ditzaten saiatuz eta desberdintasuna, diskriminazioa eta bazterkeriaren a
urka eraginkortasunez borrokatuz. Printzipio horiek oinarritzat hartuta, txosten berezi honen bidez, herritarrek gizartean eta eremu publikoan informazioaren eta komunikazioaren teknologien (IKT) bidez duten e-inklusioari eta parte hartzeari buruzko a
zterketa sakona egin nahi izan dugu.
Zergatik e-inklusioari eta e-parte hartzeari buruz?
Une honetan IKTak gure bizitzen osagarri edo zati bat izatetik horiek zeharka eta etengabe zeharkatzera igaro dira. Eskolan, lanean, a
dministrazio eta banku erakundeekiko harremanetan, dibertitzeko eta komunikatzeko moduan... a
geri dira. Horrenbesteko presentzia dute non pentsa genezake horiek ez ezagutu ezta erabiltzeak ere gure uneko gizartean bazterkeriaren faktore sortzailetzat jo zitezkeela.
Bestalde, egunerokotasunak a
rgi uzten digu a
razoak konpontzeko a
ntzinako formulek ez dutela funtzionatzen. Mundu mailako krisiko eta gizarte ezinegoneko testuinguruak a
rgi uzten du erronka berriak eta zaharrak daudela, jarduteko modu berriak eta herritarren parte hartzea eskatzen dituztenak. Bigarren lan-hipotesi gisa IKTek herritarren parte hartze hori erraztu eta bultzatu dezaketela bere gain hartuta, zera a
ztertu nahi izan dugu: zein da euskal gizartearen e-inklusio maila? Nor a
ri da geratzen “informazioaren gizartea” deiturikotik kanpo? Zergatik? Behar bezain heldua da, digitalki hitz egiten, euskal gizartea IKTen bidez parte hartzeko? Bide eta baliabide nahikorik a
l dago hori hala izateko? Benetan a
l dago parte hartzeko interesik? Beharrezkotzat jotzen a
l da eta ondorio a
ntzemangarriak a
l ditu? Zerk motibatzen gaitu parte hartzera?
Zertarako honen moduko txosten berezia?
Galdera hau eta beste as
ko ikerketa prozesuan zehar erantzuten saiatu garenak dira. Helburua a
rgi gehiago eskaintzea da, euskal herri a
dministrazioei zuzendutako gomendioen katalogoa burutu a
hal izateko Euskadi inklusiboago bat lortzera bideratuta eta gizartean zein eremu publikoan IKTen bidez herritarren parte hartzea sustatzeko.