1. Oharrak eta datu orokorrak
Estatistikazko kapitulu honetan barrena, A
rarteko erakundearen jardueraren ikuspegi orokorra eskaintzen a
haleginduko gara, zifratan. Horrela, zuzeneko a
rretarako hiru bulegoen jarduera bereiziko dugu, euskal herri-administrazio bakoitzari dagozkion kexen gaineko datuak bilduko ditugu, eta horiek lurraldeen a
rabera nola banatuta dauden eta prozeduraren zein fasetan dauden a
dieraziko dugu.
Era berean, euskal herri-administrazioak A
rartekoarekin lankidetzan zenbateraino a
ritu diren jakiteko informazioa ematen da.
Kapitulu honetan beste a
tal bat sartu dugu, a
legia, A
rartekora etortzen diren pertsonen profila, baita inkestetan gure lanaz ematen diguten iritzia ere.
Laburbilduz, informazio sistematizatu horren bidez, kapitulu honetan 2012ko jarduerari buruzko informazio kuantitatibo guztia a
gertzen da.
Aurreko txostenean esan dugun bezala, A
rartekoak garrantzizkotzat jotzen du jardueren kontzeptu zabalaren barruan bi a
lderdiok ikusaraztea: batetik, herritarren erreklamazioen esparruan egiten duen lana, hau da, kexak, kontsultak eta herritarrei a
rreta emateko bulegoetara egindako bisitak; eta, bestetik, bestelako jarduerak, politika publikoak ebaluatzeko egiten direnak, eta, beraz, A
rartekoan eskuarki planteatzen diren kasu konkretuez harago doazenak.
Eremu horretan, hainbat tresna erabiltzen dira, denak ere A
rartekoaren lan-arlo bakoitzaren urteko jarduera-planean egituratuak: bilerak a
dministrazioekin, bilerak gizarte zibileko elkarteekin eta erakundeekin, ikuskapen-bisitak eta ofiziozko jarduerak. 2012. urtean, 89 bilera egin ditugu era guztietako gizarte-erakundeekin (horiei buruzko xehetasunak jakin nahi izanez gero, urteko txosteneko V. kapitulua kontsulta daiteke, gizartearekiko harremanei buruzkoa, eta 55 bilera egin ditugu hainbat a
dministraziorekin: Eusko Jaurlaritzako sailak eta zuzendaritzak, a
ldundiak, udalak eta beste entitate batzuk.
Ikuskatzeko 19 bisita egin ditugu. Horien bitartez, funtzionamendua, baliabideak, kudeaketa-programa, A
rartekoaren gomendioen betetze-maila eta a
bar ebaluatu ditugu honako hauetan: 3 polizia-etxe (2 Ertzaintzarenak eta bat Udaltzaingoarena), 5 familia elkargune, Lanbideren 3 bulego, Osoko Balorazio Forentseko Gasteizko Unitatea, portaera-arazoak dituzten nerabeentzako 3 egoitza eta gizartean baztertuta dauden pertsonentzako 4 egoitza.
Gainera, modu a
ktiboan hartu dugu parte era guztietako ekitaldi, jardunaldi eta ekitaldietan, batik bat gizarte-erakundeek sustaturiko ekimenekin loturikoetan; horrek guztiak ematen du halako a
rrasto bat A
rartekoak, batez ere erakundea osatzen duten 29 lan-arloetako a
rduradunen ekimenez, egiten dituen jarduera ugari eta as
kotarikoen inguruan. Esku-hartze horien zehaztapen handiagoa II. eta III. kapituluetan ematen da, a
rlo horietako urteko jarduera-plana a
zaltzean.
Arartekoak 2012an egin duen jardueraren zenbakizko gutxi gorabeherako datuak estatistikari eskainitako kapitulu honetan kontsulta daitezke (informazio osoa eskuragarri dago A
rartekoaren webeko estatistika a
talean).
Oro har, 2012an, herritarrentzako laguntzarekin eta a
dministrazioen kontrolarekin lotutako 11.770 jarduera zenbatu dira (telefono-kontsultak, bisitak, kexak, kontsultak eta ofiziozko jarduerak); 2011. urtean, ostera, 8.252 izan ziren, beraz, % 42,60ko igoera izan da a
rlo honetan.
(1. grafikoa)
Herritarrei laguntzearekin lotutako A
rarteko erakundearen jarduerak
2012. urtean, informazioa eta orientabidea eskatzeko egindako 1.757 telefono-kontsultari erantzun diegu, eta 7.001 pertsona hartu ditugu herritarrei a
rreta emateko ditugun hiru bulegoetan, sortu zaizkien a
razoen inguruan informazioa eta a
holkua eskatzera etorriak denak. Bisita guztietatik, 1.657k kexei eman diete bide, hau da, % 23,66k. Beraz, a
gerian geratu da a
urretiaz lan garrantzitsua egiten dela zuzeneko a
rreta emateko bulegoetan; izan ere, ez dira onartzen a
rrazoi batengatik zein besteagatik A
rartekoak ikertu ezingo dituen erreklamazioak. Gainera, Internet izan da erreklamazioak a
urkezteko gehien erabilitako bidea.
2012. urtean, herritarrek guztira 2.943 erreklamazio egin dituzte A
rartekoan (2.347 2011n) eta ofiziozko 69 espediente izapidetzen hasi gara. Kontuan hartzen bada 2011n % 26 hazi zirela a
urreko urtearen a
ldean, nabarmendu behar dugu a
zken bi urteotan herritarren kexak gutxi gorabehera % 50 gehitu direla, batik bat ikaragarri ugaritu direlako eduki ekonomikoa duten gizarte-prestazioen gaineko kexak.
2012. urtean 1.810 kexa-espediente ebatzi dira (ugaritu egin dira 2011. urteko 1.791 kexen a
ldean). Horietatik 1.144 a
urtengoak dira eta 666 a
urreko urteetakoak.
Iaz, kexa eragin zuen a
dministrazio-jarduera a
ztertu ondoren, % 55etan iritzi diogu jardueraren bat oker egin dela (zertxobait hazi dira 2011. urtearekin a
lderatuta) eta % 45etan jarduera ez zela okerra. Eragindako a
dministrazioak kexa sorrarazi zuen jarduera zuzendu eta a
ldatu du kasuetatik % 85,78tan; beraz, ehunekoa 2,47 puntu igo da iazkoarekiko. Kasurik gehienetan ez da gomendio formalik bidali behar izan a
dministrazioak A
rartekotik helarazitako proposamena onar zezan.
(1. taula)
Ararteko erakundearen esku-hartzearen eraginkortasun-maila