42. Dibertsitate a
fektibo-sexualari buruzko Plan bat egitea hezkuntza-zentroetan ume eta nerabe homosexual, bisexual edo transexualen oinarrizko eskubideak eta babesa bermatzeko
Genero-identitate edo sexu orientazio ezberdineko a
dingabeentzako baldintza egokiak sortzeko politika publikoak ezartzeko beharra nabarmena da, a
dingabeok euren duintasuna eta integritate fisiko eta moralerako, pertsonalitatearen garapen as
kerako, as
katasunerako eta, finean, tratu berdintasunerako oinarrizko eskubideak babestuta ikus ditzaten.
Horretarako, balioen hezkuntzaren esparruan, beharrezkoa da dibertsitate a
fektibo-sexualarekin zerikusia duen oro jorratzea, a
rlo honetako dibertsitatearen inguruko bisibilizazioa eta sentsibilizazioa sustatzeko helburu bikoitzarekin; era berean, beharrezkoa da honakoak babestea: duintasuna, pertsonalitatearen garapen as
kea, integritate fisiko eta morala eta ume eta nerabe homosexual (gay eta lesbianen) edo bisexualen berdintasunerako, baita identitate transexual edo transgeneroari dagokienez ere.
Plan hori zentro bakoitzak espezifikoki egindako planek osatu beharko lukete; zentro bakoitzak zehaztu beharko lituzke zer ekintza zehatz egingo dituen lgtb eskubideen a
rloan, edo, bestela, a
urreikuspen horiek beste berdintasun plan batzuei gehitu beharko litzaizkieke, bestelako bazterketa kausei buruz zentroek egindakoekin, hain zuzen ere (sexua, erlijioa, jatorria, gizartea, etab.).
43. Eskola esparruan ekintza zehatzak sustatzea dibertsitate a
fektibo-sexuala ikusarazteko eta bermatzeko, homofobia erauzteko eta umezarotik genero-identitatearen eta sexu-orientazioaren dibertsitatea erabat onartzeko eta errespetuzko kultura herritarra zabaltzeko
Aurreko gomendioan a
ipatutako planek lgtb (lesbianak, gayak, transexualak eta bisexualak) a
dingabeen a
urkako hitzezko oldarkeria eta indarkeria fisikoa erauztearen gaia jorratu beharko lukete, bullying homofobiko eta transfobikoaren a
rloan eraginkorrak diren prebentzio eta esku hartze protokoloak ezarriz.
Era berean, a
ntolatu beharko lituzkete lgtb elkarte edo pertsonen partaidetza duten hitzaldiak edo ekintzak, diferentziarekiko eta dibertsitate a
fektibo-sexualarekiko errespetua sustatzeko as
moz.
Hezkuntza a
dministrazioak bermatu beharko luke ere eskola guztietan dibertsitate sexual eta familiarra islatuko duten ipuin eta gida didaktikoak egotea, tutoretza-orduetan horien erabilera bultzatuz, berdintasun planetan a
dierazitakoari jarraiki. Bestalde, beharrezkoa da dibertsitatea ikusgarri egitea Hezkuntza as
moetara zuzendutako material guztietan: Genero identitatearen eta orientazio sexualen pluraltasuna, sexu bereko bikoteak eta sexu bereko gurasoen familiak.
Aipatutako guztiaren bideragarritasuna eta eraginkortasuna lortze a
ldera, beharrezkoa da irakasleak trebatzea eta gida didaktiko gisa erabil litezkeen materialak editatzea.
44. Lgtb a
dingabeentzako tutoreak
Komenigarritzat jotzen da hezkuntza-zentro bakoitzean egotea orientazio homosexual, bisexuala edo transgenero identitatea edo orientazio transexuala duten ume eta nerabeen tutoretza lana egingo duten irakasleak (zentroko orientatzaileak izan daitezkeenak, edo tutoretza zehatz bat burutzen duen norbait, edo erreferentziazko tutoreak, beharrezko trebakuntzarekin), a
dingabeok izan litzaketen a
razoak eta beharrizanak detektatzeko laguntza emateko as
moz, eta, hortik a
urrera, a
urreko gomendioetan definitutako helburuak betetzeko beharrezkoak diren ekimen, esku hartze tresna edo programa guztien ezarpena bultzatu beharko dute ere.