2. Eskolako bizikidetzari dagokionez
36. Bizikidetza ar
auen garapenean eta aplikazioan partaidetza sustatzea
Hezkuntza komunitateetan, bizikidetza kide guztiei eragiten dien neurri-sorta baten bitartez ar
autzen da. Halere, kideon inplikazioa ez da beti orekatua edo bera izaten, eskolaren antolaketan duten funtzio edo estatusaren ar
abera asko aldatzen baita.
Txosten honetan hartutako ikuspegitik eta adingabeek eragiten dieten gaietan parte hartzeko duten eskubidearen aplikazioan, hemen azpimarratu beharra dago ikasleek bizikidetzarako ar
auekin zerikusia duten fase guztietan parte har dezatela ahalik eta gehien: garapenean; onarpenean; aplikazioan; berrazterketan…
37. Ikasleen familiekiko lankidetza hobetzea
Zentroetako bizikidetzarekin lotuta erakunde honetan jasotako kexek (ia denak ikasleen gurasoek planteatutakoak) zein egindako ikerketek eta txostenek larritzat jotzen dugun ar
azo bat erakusten dute: Familia batzuk ez daude ados eta jarrera oso kritikoa dute heziketa-zentroaren ekintzen (edo inhibizioen) aurrean edo, zehatzago, irakasle edo talde zuzentzaileen aurrean.
Kexa edo ezinegona, ar
gitara ematen denean, gai ugaritara hedatzen da: Erabakiak hartzeko ematen zaion parte hartze maila; jasotzen duen informazioaren maila; ar
auen aplikazioaren irizpideen aldakortasuna parte hartzen duten kasuen eta pertsonen ar
abera; zentroaren zuzendaritzak sarritan hartzen duen, haien ustez, jarrera defentsiboa; ikuskaritza bezalako beste eragile batzuen esku hartzea…
Argi denez, familiak ados ez egotea eta profesionalek euren seme-alabekin izan duten jardunbidea kritikatzeak ez du esan nahi haiek erratzen direnik eta gurasoak zuzen dabiltzanik. Auzia ez da hori. Baina aitortu beharra dago familiaren garrantzia gai honetan eta beste batzuetan eta, ondorioz, euren seme-alabei dagokien partaidetza eta lankidetza ahalik eta gehien sustatu behar dira.
38. Praktika onen aitorpena eta zabalkundea
Azken urteetan eskolako bizikidetzari emandako lehentasunezko ar
tapenari eta ar
audiaren garapenari esker, gaur asko dira zentroko bizikidetzaren kliman hobekuntza esanguratsuak eragin dituzten ekintzak eta gatazkak jorratzeko eta kudeatzeko moduetan.
Gure Erkidegoko hezkuntza zentro guztiek, derrigorrez, ar
au edo tresna sorta bana dute (bizikidetza planak; ar
auak onartzen dituzten eta gatazkak aztertzen dituzten batzorde edo organoak; ar
au idatziak…), baina zentro guztietan ez dituzte maila berean balioesten edo erabiltzen baliabide horiek.
Hemen proposatzen dena da eskolako bizikidetzan bereziki erabilgarri edo ar
rakastatsutzat jotako praktikan aitortzea eta zabaltzea (lortutako partaidetza mailengatik; gatazkak prebenitzeko eta kudeatzeko gaitasunengatik; beren kideentzako eskumenen formazio eta garapenarengatik; eskolako antolaketan izandako islarengatik; tresna baliotsu eta gutxi erabiliak erabiltzeagatik, izan berdinen ar
teko bitartekaritza, kontratuak, etab.).
39. Bizikidetza planen eta beste tresna orokortuen burokratizazioa saihestea
Bizikidetza planen moduko tresna jakin batzuen luzapen orokortuak, izan derrigorrezkoak zein errepikatuak, urtez urte, posible den neurrian saihestu beharreko burokratizazio ar
riskua dakar.
Horrela, garrantzitsua ez da izango jakitea zentro bakoitzak "Bizikidetza plana" izeneko –edo antzeko izena duen– dokumentu idatzi bat duen, ezpada ikertzea eta balioestea zer puntutaraino den benetako tresna bat, demokratikoki onartua, sistematikoki aplikatua, aldian-aldian aztertua, emaitzen ar
abera ebaluatua…
Kontua ez da bermatzea ar
audiak eskatzen dituen dokumentuen existentzia; kontua da bermatzea tresna horiek beharrezko baldintza guztiak betetzen dituztela, modu eraginkorrean erabiltzen direla eta zentroko bizikidetza hobetzeko balio dutela benetan.
40. Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuaren aplikazioaren jarraipen sistematikoa egitea
Urte askotan zehar, erakunde honek ikasleen eskubide eta betebeharren dekretu berri bat izateko beharrizana azpimarratu izan du, baldin eta aurreko dekretuak aditzera emandako mugak gainditzen bazituen (partaidetzan, azkartasunean, zehapenen izaera hezitzailean…). 201/2008 Dekretuaren onarpenak erantzun nahi izan zion egoera horri.
Jokoan dauden gaien garrantzia ikusita (adingabeen eskubideak), hezkuntza sistemaren sakabanaketa eta dibertsitatea, eta zentroen bizitzan dekretuaren aplikazioa eta intzidentzia-maila, ar
au horren aplikazioaren jarraipen sistematikoa egiteak ezinbestekoa dirudi, bere erabilgarritasuna, egokitasuna, eta prozeduren bermeak balioesteko.
41. Indarrean dauden protokoloen aplikazioaren jarraipen sistematikoa egitea
Ikasleen eskubide eta betebeharren Dekretuaren kasuan bezala, azken urteetan gida, irizpide eta protokolo espezifikoen sorta bat onartu izan da, egoera jakin batzuei aurre egiteari buruz: botere jazarpen edo bullying ar
razoiengatik berdinen ar
teko tratu txarrak; ikasleek irakasleei egindako agresioak; berdinen ar
teko jazarpenerako teknologia berrien erabilera; edo ciberbullyinga…
Egoera horietariko batzuen aurreko esku hartzea prebenitu eta bideratzeko, Ar
artekoaren erakundeak berak ekintza-gida eta material sorta bat zabaldu ditu zentroetan.
Protokoloen aplikazioaren gainean orain ar
te egindako jarraipenak (txosten honen 3.11 atalean laburtuak) hezkuntzako ikuskaritzak kasu honetan eskuratu, bildu eta jasotako datuek aurkezten dituzten mugak nabarmentzen ditu.
Beraz, protokolo hauen aplikazioaren gaineko jarraipena hobetzeak beharrezkoa ematen du, ez soilik aplikatu diren kasuetako datuen bilketa sistematikoaren bitartez, ezpada horietan parte hartu duten pertsonek egindako erabilgarritasunaren balioespenaren bitartez, horrek berrazterketa erraztuko bailuke.
Ildo berean, bullyinga bezalako fenomeno jakin batzuen bilakaera hobeto ezagutzeko eta jarraipen elementu gisa, interes handikoa da IVEI-ISEIk aldian-aldian ematen dituen datu-sorta eta ikerketez baliatu ahal izatea (Berdinen ar
teko tratu txarra Euskadin, 2005, 2008 eta 2010).