1. Heziketa beharrizan berezi eta espezifikoekiko erantzunari dagokionez
28. Egoera baztertzaileak edo bazterketa sustatzen dutenak saihestea
Heziketa beharrizan bereziak eta espezifikoak dituzten ikasleak zentro jakin batzuetan biltzeak a
rriskua eta zailtasuna dakartza gizarte kohesionatu baten eskola sistema inklusibo bat lortzeko.
Administrazioaren erantzukizuna da dituen baliabideak erabiltzea (matrikulazio a
rauak a
dibidez) parekidea ez den edo baztertzailea izan daitekeen egoera oro saihesteko. Eta ez a
rrazoi pedagogikoengatik –esperientziak erakusten du ezaugarri horiek dituzten zentroetako batzuek euren ikasleei beharrizanei heziketa-erantzun egokia ematea lortzen dutela–, ezpada izaera sozialeko a
rrazoiengatik: zentro edo sektore jakin batzuen ghettizazioa edo estigmatizazioa saihestea eta gizarteratzea sustatzea.
Kontuan izan jatorri bereko edo a
ntzeko egoeran dauden ikasleekiko erlazio bakar edo ia bakarrak tokiko lagunekin harremanak izateko a
ukerak zailtzen dituela, euren gizarteratzean a
urrera egiteko funtsezkoa izanik.
Alde horretatik, A
rartekoaren erakundeak berriz a
zpimarratzen du heziketa beharrizan berezien gaineko txostenaren 3. gomendioan iradokitako neurriak hartzeko beharra: "Heziketa beharrizan bereziak dituzten ikasleen banaketa orekatua bermatzeko eta eskoletako ghettoak saihesteko neurriak hartzea".
29. Arazo handienak dituzten zentroentzako konpentsaziozko politikak eta diskriminazio positiborako neurriak indartzea
Aurrekoaren gomendio osagarri bat da. Berorrekin egoera baztertzaileak saihestu nahi ziren; honekin, desberdintasunak konpentsatu nahi dira.
Badira konpentsaziozko irizpideen a
rabera ezartzen diren baliabide zehatzak edo konpentsaziozko programak: Eskolen laguntza osagarria, esku hartze espezifikoko proiektuak, eskolako laguntza-programak... Hemen neurri eta programa horiek sendotzea eskatzen da, populazio gutxietsi edo urrakorrari a
rtapen berezia eskaintzen dieten zentro guztietara zabaltzea euren a
plikazioa, betiere baliabide osagarri horiek euren heziketa beharrizanen erantzunaren hobekuntza esanguratsu batean oinarritzen badira.
30. Detekzioa hobetzea eta beharrizan bereziko egoeretan esku hartze goiztiarra erraztea
Gomendio honek zero eta hiru urte bitarteko heziketa-tartean du a
plikazio-esparrua bereziki. A
zken urteetan eskolaratzeko a
ukeren hazkundea garrantzitsua gertatu da tarte horretan, baina beti ez zaizkio a
plikatzen ikasle gutxietsien egoerei lehentasuna emateko irizpideak.
Beharrizan mota horien detekzioaren hobekuntzak, bestalde, heziketa sistemaren koordinazio mekanismoak osasun-gizartearen esparruan esku hartzen duten eragile instituzionalekin (pediatria zerbitzuak, larrialdietako zerbitzuak, oinarrizko gizarte zerbitzuak…) garatzea dakar.
31. Familien eta elkartze-munduaren a
rteko lankidetza sustatzea
Familiekiko lankidetza funtsezkoa baldin bada hezkuntzarako edozein egoeratan, a
re beharrezkoagoa izaten da heziketa beharrizan berezi edo espezifikoei erantzuteko egoeretan. Horrek bateratze neurriak sustatzea eskatzen du, baita hezkuntza zentroetatik ere (adibidez, ordutegiari dagokionez), edo familien elkarteekiko lankidetza sustatzea.
32. Planen eta baliabideen ebaluazioa
Heziketa beharrizan berezi eta espezifikoen a
rtapenean, txosten honetan a
dierazi den bezala, baliabide espezifiko sorta bat erantsi zaio (profesional berriak, a
dibidez) sistemari eta plan sorta bat onartu da.
Hemen planteatzen dena –6. gomendioaren zehaztapen gisa– da plan horiek sistematikoki ebaluatzeko beharra, lortutako emaitzak edo sistemaren eskura jarritako baliabideen eraginkortasuna, behar den neurrian berraztertu eta, ondorioz, hartzeko jarritako helburuak lortzeko egokienak eta onenak diren neurriak.
Hemen ebaluazio horiek izan behar dituzten ezaugarriak, jadanik a
ipatuak, a
zpimarratu behar ditugu: Publikoak, parte hartzaileak, sistematikoak, erabakiak hartzeko as
moei bideratuak…
33. Bereziki urrakorrak diren sektoreekin lortutako eskola-emaitzen jarraipena egitea
Txosten honen a
urreko a
taletan egiaztatu a
hal izan den bezala, erakunde honek, egindako jarraipenetan, datuak eta informazioa bildu nahi izan ditu, jakiteko gure hezkuntza sistema zenbateraino zuzentzen edo gainditzen a
ri den hasieratik bereziki kaltetutako edo a
hultasun bereziko egoeran dauden eskola-populazioari eragiten dioten ezberdintasunak.
Ia beti, a
rrakasta eskasarekin, hezkuntza a
rloko A
dministrazioak ez dituelako honelako a
zterketak egiten, edo, ez dituelako emaitzak a
rgitara ematen.
Egia esan, egiteko moduaren a
rabera, jadanik urrakorrak diren talde edo sektoreak a
re gehiago estigmatizatzeko a
rriskua a
reagotu lezakete. Baina egia da ere badirela a
rrisku horiek a
urreikusteko formula eraginkorrak eta horrela sistemaren eraginkortasunaren berri izateko ezinbesteko informazioa lortu liteke, baliabide ezberdinei buruz eta desberdintasunak konpentsatzeko gaitasun errealari buruz. Horrek erantzun ez hain eraginkorrak baztertzea edo zuzentzea ekarriko luke a
lde batetik, eta bestetik balio erantsi handia ematen duten eta emaitza konparatibo hobeak lortzen dituzten praktikak nabarmentzea, bultzatzea eta zabaltzea.
34. Dibertsitatea sustatzea profesionalen taldeetan ere
Aurreko gomendioetako batzuen xedea da zentroak (zentro guztiak) dibertsitate sozialaren isla zintzoa izatea, eta bere inguruan berez gertatzen diren urrakortasun bereziko egoerak behar den neurrian a
rtatzea.
Hemen proposatzen da dibertsitatea profesionalen taldeetan sustatzea ere, orain a
rte gutxi a
ztertutako profilak dituzten pertsonen taldeetako kontratazioari, lankidetzari edo integrazioari begirako neurriak hartzea edo a
plikatzeaz gain: ezgaitasunen bat duten pertsonak, a
dibidez (Legeak a
urreikusten duen bezala eta Erakunde honen gomendio as
koren gai izan dena), edo beste hizkuntza eta kulturen ezagutzak dituzten pertsonak, eta hori pauso bat gehiago litzateke multikulturaltasuna lortzeko bidean. Edozein kasutan, profilak zehaztu beharko lirateke, kontratazio formulak definitu eta enplegu publikoetarako sarbidea izan beharreko berdintasun, meritu eta gaitasun printzipioak gorde.
35. Hesi a
rkitektoniko guztiak ezabatzeko tarte zehatz bat ezartzea
Hezkuntza sistema guztiz inklusibo bat lortzeko helburuak, hemen a
ipatzen denak, beste neurri batzuen a
rtean, eragozpen diren hesi guztiak ezabatzea dakar.
Hala a
dierazten du ezgaitasunen bat duten pertsonen eskubideen gaineko Hitzarmena berresteko tresnaren bederatzigarren a
rtikuluak, 2006ko a
benduaren 13an New Yorken a
ditzera emanak:
"1. Pertsona desgaituak modu independentean bizi daitezen eta bizitzako a
rlo guztietan bete-betean parte har dezaten, estatu a
lderdiek neurri egokiak hartuko dituzte pertsona desgaituei ziurtatzeko eskuragarri izatea, gainerako pertsonen baldintza berberetan, ingurune fisikoa, garraioa, informazioa eta komunikazioak, barnean direla informazioaren eta komunikazioen sistemak eta teknologiak, eta jendaurreko edo erabilera publikoko beste zerbitzu eta instalazio batzuk, hiriguneetan nahiz nekazaritza-guneetan. Neurri horiek, eskuragarritasunerako trabak eta oztopoak identifikatu eta ezabatzea barne hartuko dutenak, a
plikatuko dira, besteak beste, hurrengoei begira:
a) Eraikinak, bide publikoak, garraioa eta barruko nahiz kanpoko beste instalazio batzuk, hala nola, eskolak, etxebizitzak, mediku-instalazioak eta lan egiteko lekuak; (…)"
Ikuspegi global hau bistatik galdu gabe, beste hesi batzuen existentziak edo teknologia berrien a
plikazioak eskaintzen dituen a
ukera handiak, hemen, urte as
kotan egindako jarraipenarekin bat, zentro batzuetan oraindik existitzen diren oztopo a
rkitektonikoak kentzeko beharra eta premia a
zpimarratu nahi dugu, ikasleen, irakasleen eta bestelako ezintasunak dituzten langileen integrazio egokia zailtzen baitute.
"Irisgarritasun mapa" eguneratu baten existentziak oztopo guztiak kentzeko beharrezko ekintzak eta baliabideak zehaztasunez planifikatzea a
halbidetu behar du.