B) Babes-sistemekin zerikusia duten gomendio espezifikoak
Multzo honetan bildu ditugu adingabeen, bertakoak zein atzerritarrak, babesgabezia eta arrisku-egoerari gure Erkidegoan eskaintzen zaion artapena hobetzeko egun beharrezkoak diren gomendioak.
9. Instituzionalizazioaren formula alternatiboak potentziatzea
Hirugarren gomendioan aurreratu dugun bezala, instituzionalizazioaren mugak ikusita, adingabearen babes eta berme elementu gisa familiaren (edozein familia motaren) potentzialitateak ikusita, eta programa batzuek eta besteek lortutako garapenaren gradua ikusita, beharrezkoa ematen du instituzionalizazioaren formula alternatiboak modu berezian bultzatzeak eta indartzeak.
Bere gabeziak gainditu eta bere funtzioekin behar bezala betetzeko beharrezkoak diren trebakuntza eta baliabideak emateko familiari lagundu nahi dioten programa guztiak zabaltzea eta sustatzea beharrezkoa da; prebentziorako ekintzen bitartez zein tokian-tokian edo lehen ma
ilako artapenean egindako berrindartzeko ekintzetan, zein umeak hartzen dituzten harrera-familiekin bigarren ma
ilako artapen zentro edo baliabideetatik egin daitezkeen ekintzetan.
Bestalde, badira hedatu edo zabaldu beharreko formulak edo zerbitzuak; adibidez:
– profesionalizatutako familien harrera;
– familia gatazken egoeretarako bitartekaritza-baliabideak;
– topaguneak…
10. Lehen ma
ilako zerbitzuen eta bigarren ma
ilakoen arteko koordinazioa hobetzea adingabeen babesaren arloan
Gure zazpigarren gomendioaren zehaztapena da, ekintza-eremu batean aplikatuz, non tokiko gizarte zerbitzuen esku-hartzeak zein lurraldeko zerbitzu espezializatuenak gakoak izan daitezkeen zeregin batzuk betetzen dituzten. Batzuk prebentzioan, detekzioan, eratorpenean, arrisku larrikotzat jotzen ez diren egoeren artapenean, laguntza ekintzen garapenean eta familia inguruaren berrindartzean. Besteak, babesgabezia edo arrisku larriko egoeren aurrean egindako esku-hartzean.
Txosten honen 3.1 atalean jasotakoari jarraiki, bi zerbitzuen arteko koordinazioa hobetzea planteatutako eskaera nagusietako bat da, tokiko zerbitzuen edo lehen ma
ilako artapenaren partetik batik bat.
Martxan dauden zenbait ekimen, balioespenerako tresna komunen erabilera, adibidez, lagungarri gerta daiteke horretarako.
Baina koordinazio hori hobetzeko beharra ez zaio lotu behar balioespen edo erabakiak hartzeko hasierako uneari, ezpada informazioen elkartrukaketako esku-hartzearen ibilbide osoari; eremu batean edo bestean burututako ekintza ezberdinen koherentzia erabakigarria da.
11. Erreferentzia tutoreari entitatea ematea eta orokortzea
Adingabe bakoitzak konfiantza lotura bat izateko erreferente heldu bat izateko komenientzia pertsona ororen –kasu honetan adingabe ororen– oinarrizko beharrizanetik dator: fidatzeko norbait izateko beharra, eta ibilbide luzeetan esku hartzen duten pertsona bat, bi eta ugariren hezkuntza-funtzioak.
Zentro edo zerbitzu askotan bada jadanik figura hori eta bere erabilgarritasuna argi azaldu izan da. Kontua, beraz, arautzea, indartzea eta entitate handiagoa ematea litzateke: hala aitortzea eta balioestea; adingabearen iritzia haren erreferentziazko tutorea nor izango den erabakitzerakoan kontuan hartzea bermatzea; prozeduraren une jakinetan esku hartzeko gaitasuna edo funtzioak zehaztea; bere existentziaren berri nork izan behar duen eta zer informazio eman behar den ezartzea…
Izatez, ibilbidearen zenbait zatitan jadanik ma
rtxan dauden praktika onak aprobetxatzea eta orokortzea izango litzateke kontua.
12. Adingabeen inguruko informazio sozialen edukia berraztertzea eta bere garapen eta zabalkunderako kontuan izan beharreko irizpideak ezartzea
Egungo txosten sozialek, askotan, eragin handia izaten dute. Adibidez, funtsezkoak dira adingabea familia nukleoarengandik bereizteko, aldian-aldian bere egoera berraztertzeko, zentroa aldatzeko, neurri bat edo bestea hartzeko, etab. Batzuetan, are gehiago, txosten bakarra izaten da, onerako eta txarrerako.
Beraz, beharrezkoa da hainbesteko eragina izan dezakeen txosten batek bere objektibotasuna, konfidentzialtasuna, errekurritzeko aukera edo bigarren txosten bat eskatzeko aukera izatea… Beste prozedura batzuetan (prozedura judizialetan, adibidez) existitzen diren neurriak.
Gero eta ohikoagoa da Arartekoak jasotzea babesaren arloko txostenen egokitzapenaren eta profesionalen jardueraren gaineko kexak. Alde horretatik, babesgabetasun arazoak sumatzen dira, adingabe edo haien familiei ez ezik, inplikatutako profesionalei ere eragiten dietenak.
Indefinizioa eta babesgabetasun egoera, berez, kasu askotan gertatzen da, neurri osagarrien bitartez gaindi baliteke ere. txostenen edukia arautzea, zer bildu behar duten eta inola ere azaldu behar ez dutena; haien konfidentzialtasuna bermatzeko irizpideak eta prozedurak ezartzea, baita nork eskura ditzakeen; txostengileen trebakuntza zaintzea; edukia zalantzan jartzeko errekurtso-bideak arautzea edo aurreikustea; praktika onak zabaltzea eta aplikatzea… Arau baten, dekalogo baten, kode deontologiko baten forma har dezaketen auziak…
Edozein kasutan, adingabearen defentsaren ikuspegitik, txosteneko edukietan adingabearen estigmatizazio oro saihestu beharra dago, haien partaidetza bermatu behar da txostenaren idazkuntzan eta ezagutzan, eta beharrezko bermeak ezarri haien erabilera beti adingabeen onurarako izan dadin.
13. Egoitzetako harrerarako baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuaren garapena eta aplikazioa azkartzea
Babesgabetasun egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-zentroen gaineko dekretuak funtsezko alderdi oso zehatzak arautzen ditu, besteak beste:
– programetako eta egoitzetako egituren tipologia;
– ume, nerabe eta artatzen dituzten profesionalen eskubideak eta betebeharrak;
– baliabideen funtzionamendu onerako baldintza ma
terial, funtzional eta pertsonal beharrezkoak…
Sorkuntza berriko egoitza-baliabideak araudi horri atxiki behar zaizkio, eta, gainera, lau urteko epea zehazten da egungo egoitzek euren aurreikuspen eta baldintzak indarrean jarritako dekretuari egokitzeko. Jadanik bi urte baino gehiago igaro da eta, aurrerapauso txikiak eman badira ere (harrera-sareen pentsioen ezabaketa, adibidez), gure ustez ez dira aski izan. Beraz, ematen du beharrezkoa dela eskumena duten administrazioei gogoraraztea epe hori betetzea eta arloan aurrerapauso esanguratsuak ematea garrantzitsua dela. Lehentasunezkoa iruditzen zaigu honelako alderdiak azpimarratzea:
– Osasun zerbitzuen (bereziki adimenarekin zerikusia dutenen), ezgaitasunen bat duten pertsonak artatzeko zerbitzuen, gizarteratze zerbitzuen, gazteentzako justizia zerbitzuen, gizarte zerbitzuen, gazte, kultura eta kirol zerbitzuen eta umeak babesteko zerbitzu espezializatuen arteko lankidetza eta koordinazio protokoloen ezarpena.
– Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeei larrialdiko harrera egiteko protokolo komun bat eta aurrerago aipatuko ditugun ihesaldi edo baimendu gabeko hutsen kasuetan jarduteko protokolo komun bat garatzea.
– Ekipamenduak exijitutako baldintzetara egokitzea (zentroen gaitasuna, irisgarritasuna, profesionalen formazioa…).
– Araudian proposatutako tresnen aplikazio erreala (hezkuntza-zentro proiektua, barne araudia, fitxak…), hezkuntza-gizarte zeregina egituratuko duten elementu gisa…
14. Harrera-guneetako gorputz-miaketak arautzea eta baimendu gabeko hutsentzako eta botikak erabiltzeko protokoloak erabiltzea
Azken urteetan jarrera, adimen-osasun, droga-mendetasun eta abarretan arazo larriak dituzten nerabeak artatzeko zentro espezializatuen kopurua nabarmen hazi da; horrek egunez eguneko kudeaketa edo bizikidetza zaildu egiten du.
Erakunde honek egindako jarraipenari dagokionez, gutxienez hiru egoera daude non lehentasunezko artapena beharrezkoa den eta non arautzea premiazkoa den:
1) Gorputz miaketen praktika.
2) Ihesaldi edo baimendu gabeko hutsetako esku hartzea.
3) Botiken erabilera.
Lehen kasuan (gorputz-miaketak) gazteen justiziarako zentroetarako jadanik existitzen den araudia erreferentzia izan daiteke. Deigarria da zentro hauek araudi zehatz bat izatea eta, beraz, harrera-guneetakoak baino berme handiagoak dituzte, guneotan ez baita askatasuna mugatzeko esku hartze judizialik.
Bigarren kasuan, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeentzako egoitzetako harrera-baliabideak arautzen dituen 131/2008 dekretuak berak urte beteko epea ezartzen zuen protokolo komun bat garatzea ostatu hartutako harrera-guneetako baliabideetatik adingabeek baimenik gabe egindako hutsen kasuetarako.
Asko dira zentroetan egon beharko luketen orduetan adingabeak guneotatik kanpo dabiltzala ( edota kanpoan egunak igarotzen dituztenak) dakiten adingabeon senide eta gurasoengandik jasotzen ditugun kexak. Familiek euren kezkak eta kexak jakinarazten dizkigute, Babeserako Erakundearen aldetik adingabeari arreta desegokia eskaintzen zaiola salatuz. Garrantzitsua da gogoratzea adingabeen gaineko erantzukizuna Babeserako Erakundearena dela, haien tutorea baita. Baimendu gabeko hutsen aurrean abiarazten diren ekintzak hauek dira: Ertzaintzari jakinarazi adingabea ez dela Zentrora itzuli, eta ondoren, noiz iritsi den jakinarazteko beste komunikazio bat.
Huts horiek eragiten duten ezinegona ma
rtxan jarri diren neurriak aztertzea beharrezkoa egiten du, baita adingabearen hoberako intereseko beste neurri batzuk hartzea egokia litzatekeen eta, aurreikusitako protokoloaren eremuan, beste eragile publiko batzuen esku hartzea beharrezkoa den balioestea ere.
Protokolo hori zein Zentrotik alde egitean adingabeak jasaten duen arriskua kontuan izango duten artapen-urrats egokiagoak garrantzitsuak dira atzerriko adingabeen hutsei dagokienez; horrengatik, kontuan hartu beharko litzateke atzerriko adingabeak artatzen dituzten zentroen bereizitasuna eta kolektibo horri eragiten dion arazoetako bat: beste Autonomia Erkidegoetara lekualdatzea.
Hirugarren gaia (botiken erabilera) txosten honen 27. zenbakia duen gomendioan jorratzen dugu bereziki eta, han gazteentzako justizia zentroetan aplikatzen badugu ere, babeserako zentroetarako ere baliagarria iruditzen zaigu.
15. Zentroen baimena, erregistroa eta ikuskaritza. Kudeaketarako baldintzak
Gaur egun, gure Erkidegoan, babesgabetasunean dauden adingabeak artatzeko bereziki sortutako ehun bat etxebizitza eta zentro daude jadanik. Horietako gehienak (Bizkaiko IFASen zenbait etxebizitza kenduta) entitate ezberdinek kudeatzen dituzte (elkarteek, fundazioek, bilguneek, kooperatibek..).
Legearen aurreikuspenak kontuan izan arren, oraindik ez da zentro hauen zentralizatutako erregistrorik, ez da aurrerapausorik eman euren baimentzean, eta administrazio erantzuleen aldeko ikuskapena ez da beti bermatzen.
Bestalde, txosten honen 4. Gomendioan adierazi den bezala, askotan, alde bakoitzaren betebeharrak eta konpromisoak formalizatzeko tresna bakarra kasuan kasuko entitatearen eta Administrazioaren artean sinatutako urteko hitzarmena da. Zehaztasun gehiagoko edo gutxiagoko hitzarmena, kasuaren arabera.
Azterketa hori bereziki baliagarria da sektoreren batentzat, babesaren sektorea, hain zuzen, non hamarnaka entitatek eta ehunka profesionalek lan egiten duten, gastu pertsonal handia eragiten duten balditzetan, eta beharrezko arau-esparrurik eta aitorpen sozialik gabe.
Egungo egoera gainditzea eta alde esku hartzaile guztiei segurtasun juridiko hobea eta berme hobeak lortzeko sistemari oinarrizko elementu batzuk (zentroen baimentzea eta erregistroa, zerbitzuaren kontratazio-baldintzak) ematea da gomendio honen asmoa: entitateei eurei, Administrazioari, profesionalen taldeei, familiei, eta, azkenik, artatutako adingabeei eurei.
16. Prozedurak egoera "berrietara" egokitzea
Oro har, adingabeak babesteko prozedurak egoera orokorretarako pentsatu izan dira eta horren arabera egokitu dira, baina ez dute aurreikusi edo kostatzen zaie gero eta ugariagoak diren egoera "berrietara" egokitzea. Honi buruz gabiltza, adibidez:
– Familiarekin komunikazio gutxi edo bat ere ez duten laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen egoera.
– Bikotean banaketa konplikatuko kasuek eragindako adingabeen egoera; kasu horretan komunikazioa ez da bakarrarekin, ezpada askorekin, askotan erabakien aurrean jarrera ezberdinak dituztenak, bereziki adingabearen jagoletza eta zaintza gurasoetako batek baino ez baldin badu.
– Bizikidetzari eta familiako bizitzari (pentsa bedi, adibidez, etnia ijitoko familia errumaniarren kasuan) eragiten dioten gaietan alde kultural handiak dituzten beste herrialde batzuetatik etorritako familia edo etnia txikietatik etorritako adingabeen egoera, zerbitzu sozialekin izan dezaketen erlazioaren kasuan…
17. Egungo zentro ereduak eta kasu bakoitzera aplikatutako eratorketa-irizpideak berraztertzea, zentro "espezializatuei" arreta berezia eskainiz
Gure Erkidegoko harrera-zentroetan azken urteetan izandako bilakaera aztertzerakoan, agian daturik deigarriena ez da baliabideen hazkundea –nabarmena izan bada ere–, ezpada adingabe jakin batzuk –normalean nerabeak– artatzeko zentro espezializatuen ugalketa; jatorriaren (laguntzarik gabeko atzerriko adingabeentzako zentroak) edo arazo motaren (portaera; drogen kontsumo arazotsua; adimen-osasun arazoak) arabera sailkatzen dira.
131/2008 Dekretuak berak, babesgabetasun sozialeko egoeran dauden ume eta nerabeak egoitzetan artatzeko baliabideak arautzen dituenak, honelako zentroen izatea aurreikusi eta arautzen du.
Hemen planteatzen dena da, alde batetik, Dekretuaren aurreikuspenak betetzen diren ebaluatzeko beharra: eraginkortasuna eta emaitzak berraztertzea eta batzuetan kudeaketarekin bat datozen arazo eta arriskuei arreta bereizi eta egokia ematea.
Baina bada beste alderdi bat, aurrekoa bezain garrantzitsua, edo gehiago. Une jakin batean hartzen den erabakiari buruz ari gara, adingabea zentro batera edo bestera bideratzen duena.
Argi denez, eskumena duen Administrazioaren erabaki diskrezionala da. Baina diskrezionala izateak ez du esan nahi irizpide batzuen araberakoa izan behar ez denik; irizpide horietan, legearen eskakizunez, beti lehenetsi behar da adingabearen aldeko interesa, oso zaila dena praktikara eramatea.
Beharrezkoa da erabaki honi berme handiagoak ematea; horrek, ziurrenik, prozedura hobetzea exijituko du. Prozedura horren kasu bakoitzean, argi utzi beharra dago:
– Zer pauso edo prozedura jarraitu diren.
– Nork hartu duen erabakia.
– Zentro edo baliabide jakin bat hautatzeko erabilitako irizpideak.
– Adingabearen iritzia kontuan izan den eta zein izan den iritzi hori…
Erakunde honen iritziz, eta bermeak hobetze aldera, horiek eta beste zenbait gauza espediente bakoitzean idatziz utzi behar dira eta aldian-aldian berraztertu behar dira, Dekretuak berak ezartzen duenari jarraiki.
18. Laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen harrerari dagokionez administrazio guztien arteko oinarrizko akordio baten beharraz
Erakunde honek gutxienez bost urte daramatza babesaren esparruan eskumenak dituzten Estatuko administrazioen arteko oinarrizko akordio bat lortzeko beharra azpimarratzen, laguntzarik gabeko atzerriko adingabeen harreraren arloko gutxienekoak adosteko bada ere.
Alde horretatik, guztiz baliagarriak iruditzen zaizkigu Bakarrik dauden adin txikiko atzerritarren egoera EAEn ("Autonomia Erkidego ezberdinen arteko ekintzarako irizpide komunak") gure txosteneko lehen gomendioa eta, Herri Defentsarien Bulego guztien arteko Akordioa ("Herriaren Defentsarako Erakundeen Adierazpena, Herri Administrazioek Bakarrik Dauden Adin Txikikoekiko Duten Erantzukizunari Buruzkoa").
Beraz, gauza ez da esandakoa hemen errepikatzea, ezpada bere beharra eta premia azpimarratzea berriz, akordio horren hutsak administrazio bakoitzaren erantzun-gaitasuna baldintzatzen baitu; gure kasu zehatzean, foru aldundietako bakoitzaren erantzun-gaitasunaz ari gara.
Gainera, ez da lortu inolako oinarrizko akordiorik, eta are okerragoa dena, proposamenak ma
ila politikoko desadostasun handiak eragin ditu, egoera okertuz.
19. Bakarrik dauden atzerriko adingabeen harrerarako protokolo komun bat izatea gure Erkidegoko hiru lurralde historikoetarako
Bakarrik dauden atzerriko adingabeak adingabekoen babeserako baliabideetan kokatzeak eta artatzeak herri-administrazio eta erakunde ezberdinen esku-hartzea behar du; hori dela eta, beharrezkoa da Administrazioak egin beharreko ekintzak islatu dituen ekintza protokolo bat egitea, eta adingabeen eskubideak eta aplika litekeen araudiaren aurreikuspenak errespetatzea. Lurraldeetako bakoitzak protokolo bat egin du eta bakoitzak jarduera eta jarraipen gradu ezberdinak ditu. Egoitzetako harrera-baliabideak arautzen dituen 131/2008 Dekretuak EAEko protokolo komun bat egitea aurreikusten du.
Atzerritarrei eragiten dien araudia asko aldatzen da, baita baliabideen antolakuntza ere, edo atzerriko adingabeen artapena edo artapena helarazteko modua bera. Zentroak irekitzen eta ixten dira, kudeaketa eta araudi aldaketak daude, diru-sarrerek gora edo behera egiten dute… Horrek protokoloak etengabe eguneratzea beharrezkoa egiten du, nahiz eta egiten ez den dagokion azkartasunarekin.
Protokolo bateratu bat egiteak, Lurralde Historietan aplikatzeko beharrezkoak diren aldaerak kontuan hartuta, adingabeen eskubideak errespetatuko direla bermatzeko balio behar du, edo gutxienez, alde guztien erantzukizunak argi uzteko. Protokolo horrek burutu beharreko ekintzen konplexutasuna eta aldakortasuna bildu behar ditu, baita adingabeen eskubideak betetzeko beharrezko bermeak ezartzea ere. Gogoratu beharra dago adingabeak bizi ditzakeen egoera guztiak babeserako zerbitzuen esku izan arte: leku egoki batean atxilotzetik (ez dezagun ahaztu askatasun eskubidearen debekua dela) adina erabakitzeko osasun probak egitera. Garrantzitsua da gogoratzea informatua izateko, oniritzia emateko, eta gerora garatuko dugun babeserako eskubidea.
Hauetako ekintzetako batzuek Estatuko Administrazio Orokorrari eragiten diote: Adingabeen Erregistroaren kudeaketari, edo Fiskaltzari, adina ezartzeko eskumena baitu. Halere, esan bezala, esku-hartze askok administrazio ugariri eragiten diete; horrela, proba erradiologikoak osasun-zerbitzu ugaritan egiten dira eta Lege Medikuntzaren Euskal Institutuko pertsonal fakultatiboak balioesten ditu.
Institutu horretako irizpideen homogeneizazioa, hiru Lurralde Historikoetarako protokoloekin; berme handienak (karpoaren, ma
trailezurraren edo, behar balitz, klabikularen proba) erradiologikoa izateko beharrezko probak egiteko aukera, beraz, Eusko Jaurlaritzari dagokio (Lege Medikuntzako Euskal Institutuari). Baita txostenek idazkera bat edo bestea izatea ere. Garrantzitsua da auzitegiko medikuaren txostenak tarte jakin bat adieraztea, eta ez "inguru" edo "gutxi gorabehera" bezalako terminoak, izan ere, "18 urte inguru" bezalako esaldiak erabiltzean, errakuntza-tartea adingabearen interesarekin bateraezina da.
Garrantzitsua da azpimarratzea adina zehazteko ekintzek arreta berezia eskatzen dutela, ondorio garrantzitsuak baititu gazte bat adingabeko edo adinez gorakotzat jotzeak; hori dela eta, bermatu beharra dago informatua izateko, oniritzia emateko eta eskubideok praktikatzeko ezezkoaren ondorioen berri izateko eskubide eta probak.
Ez zaigu praktika egokia iruditzen bakarrik dagoen atzerritar adingabe bat aurkitzen den kasu guztietan proba hauek egitea. Proba hauek izaera arineko gorputz-miaketak dira, ezinbesteko kasuetan baino egin behar ez direnak; beraz, gaztea nabarmenki adin gabea denean edo bestela, adibidez, dokumentazioaren bitartez edo aurretik egindako beste adin-zehaztapen proben bitartez, egiazta daitekeenean haren adina, probok ez lirateke errepikatu behar. Beraz, garrantzitsua da pasaporteak iruzur edo faltsutasun zantzuak agertzen dituenean, edo adingabeak duen beste edozein dokumentuk, datuen egiazkotasuna ziurtatzeko beste mekanismo batzuk abiaraztea, adibidez, behar bezala legeztatutako dokumentazio-eskaera bat egitea jatorrizko herrialdearen Kontsulatuari.Era berean, garrantzitsua da proba erradiologikoak egiteko erabakia hartu aurretik adingabeen Erregistroan kontsulta egitea, adingabea identifikatzeko datuak izan bailitzake. Proba erradiologikoen errepikapena soilik egin daiteke horretarako arrazoi justifikatuak daudenean.
Azkenik, protokoloak kontuan izan behar du atzerriko adingabe batekin ari dela, eta, beraz, hizkuntza ofizialaren edo ofizialen ezagutza izatea zaila izango da. Interpretazio zerbitzu egoki bat aurreikusi beharko da, zirkunstantziak kontuan izango dituena bere funtzioa betetzeko, hau da: adingabeko baten ulermenera egokitu dezala mintzaira eta desberdintasun kulturalak kontuan izan ditzala.
20. Babes juridikorako eskubidearen erabilera zuzena ahalbidetzea
Adingabeen babeserako eskubidea ordenamendu juridikoak aitortu du, baina ez ditu bere erabilera ahalbidetzeko neurriak ma
rtxan jarri. Beharrizan hori nabarmenagoa da kasu batzuetan, Administrazioa tutorea denean edo bakarrik dauden atzerriko adingabeen kasuan. Adingabe hauen erlazioak Babeserako Erakunde hauekin interes-gatazkak eragiten ari dira, adingabeen eskubideak era independentean eta bereziki zaintzen dituen abokatu baten presentzia beharrezkoa egiten dutenak, eta ez soilik prozesu judizialetan, non babesle judizial bat izenda daitekeen.
Administrazioaren jardunbidea arautzen duen printzipioa adingabearen interes gorena da. Babeserako Erakundeek adingabearen heziketa eta garapena ahalbidetu behar dituzte. Adingabearen interes gorenerako funtzioak behar bezala betetzeak, ziurrenik, ez luke hain beharrezkoa egingo lege aholkulari independente baten funtzioa. Halere, gatazka ugari sortzen dira babeserako erakundeen erabakien eta adingabeen interesen artean. Erabaki horiek zuzenki eragiten diete adingabeen bizitzari eta haien interes pertsonal, familiar eta sozialei, besteak beste: atzerriko adingabeen kasuetako egoitza-baimenerako eskaeretako atzerapenak, euren oniritzirik gabe egoitza-zentro batera lekualdatzeko erabakia, jatorrizko herrialdera itzularazteko erabakia, adinaren zehaztapena… Finean, interes-gatazken existentziak babeserako erakundeen eta babesgabetasun egoeran dauden adingabeen artean beharrezkoa egiten du, gure ustez, laguntza juridiko independente bat aurreikustea.